EGIPTO

Page 7

Ehizetan ere egiten zuten, ibaiertzetan (hipopotamoak, hegaztiak) eta basamortuan (ostrukak, antilopeak, erbiak, basa-astoak‌) ehizatzen zituzten. Arrantzarako amuak, sareak eta arpoiak erabiltzen zituzten.

ARTISAUNTZA: Artisau onak ere bazeuden: harginak, meatzariak, eskultoreak, margolariak, zurratzaileak, urreginak, igeltseroak, arotzak, armaginak‌Horien lanek kalitate handia izan arren, Egiptoko gizartean ez ziren beste langile batzuen pareko hartzen.

GERRAKO

PRESOAK:

Gerrek ondoko herriekin harremanetan jarri zuten Egipto. Presoak esklabo hartu eta saldu egiten zituzten edo armadan izen ematera behartu.

HERRIAK ETA

HIRIAK:

Nekazarien herria zen Egipto, baina bazituen hiri handiak; adibidez, Menfis, antzinako inperioko hiriburua. Sarritan hiriak erlijio gune bihurtzen ziren. Faraoiak eta nobleak etxe dotoreak bazituzten ere, gainontzekoak adreilu gorriz eta lastoz egindako etxeetan bizi ziren, gaur egun Egiptoko herrixketan ikus ditzakegun bezalakoak. Horma garaiak zituzten, eta leiho txikiak, kristalik gabeak. Hiriak harresiez inguratuta egoten ziren. Etxeak bi gela eta sarreratxoa izaten zuten. Teilatua enborrez eta lokatzetan 7


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.