Issuu on Google+

EGIPTO Egipton, orain dela 5.000 urte inguru, zibilizazio aparta jaio zen .

1


Egiptoko zibilizazioa orain dela 5000 urte inguru sortu zen eta 3000 urte iraun zituen.3000 urte horiek, hiru inperiotan banatu ziren: zaharra, ertaina eta berria.

EGIPTOKO LURRALDEA Egipto Afrika ipar-ekialdeko estatua da, baita ere Asia hegomendebaldean, Sinai penintsulan. Egipto osatuta dago ia erabat Sahara basamortuarekin. Klima basamortuko da eta euri gutxi duena. Gauak oso hotzak eta egunak oso berotsuak dira. ( 46¡ C – 6¡C ) Lurraldea oso lehorra denez, jende gehiena Nilo inguruan bizi zen. Kamsin basamortuko haize lehorra eta beroa da, apirila eta maiatzean ematen da eta 150 Km/h ko abiadura hartzen du. Nilo ibaia munduko 2. ibairik luzeena da.(6.497 km) .Egipto barrena 1.550km egiten ditu. Victoria aintziran jaiotzen da eta mendi, oihan eta basamortutik pasa ondoren, Mediterraneo itsasoan itsasoratzen da. Nilo ibaiaren bi aldetan monumentu izugarriak eraiki zituzten: Tebas, Luxor, Erregeen arana, Abu Sinbel, Gizeh-eko piramideak. Egipziarrentzako basamortua lur gorria zen, eta aranekoa lur beltza. Nilo ibaiak, urteroko uholdeei esker emankorra bilakatzen zen. Hiru urtaro zituen: Akhet uholde garaia. Peret ereinaldia eta azkenik Shemu uzta garaia.

2


EGIPTOKO HISTORIA

k.a 8.000 urte inguruan, eskualdeko biztanleak Nilora ailegatu ziren hiriak sortzeko. Han, gizarteak bilakaera izan zuen bere baliabideei esker (Niloren baliabideri esker, hain zuzen). Egiptoar Inperioa, Nilo ibaiaren ertzean garatu zen ia hiru mila urtetan zehar. Niloren eragina egiptoar zibilizazioan erabakigarria izan zen.Ibaiaren ibilbidea eta urteroko goraldiak (ekainetik irailera) erregulatzeko behar izanak, egiptoarrak behartu zituen kanalizazioak eraikitzera, nekazaritza zikloko lanak antolatzera eta urtaro-aldaketak aurreikusteko astroen ibilbidea ikastea. Nilo ibaia,basamortuko lurraldea baten erdian bizitza-iturria izateaz gain, merkataritza eta komunikazio bidea ere izan zen milaka urtetan zehar. Zibilizazio honek, idazteko lehenengo modua eta lehenengo egutegia (gaur egun erabiltzen duguna) sortu zituen. Eskulturak, poesiak, arkitekturak, matematikak, geometriak eta medikuntzak goi-goiko maila lortu zuten.

ZIBILIZAZIO: Aurrerapenen ondorioz, gizadiak oro har edo giza multzo batek historiako une jakin batean erdietsitako garapen-maila (ohiturak, egitura sozial, ekonomiko eta politikoa, ezagutza- eta teknologi maila, artea, etab.).

ANIMALIAK eta LANDAREAK Egiptoko klima lehorra denez, berezko oso ANIMALIA gutxi zituen. Basamortuan, gazela, basamortuko azeria, hiena, txakala, eta asto basatia. Jerboa eta mangosta egoten ziren Nilo ibaiaren inguruan. Narrastien artean, muskerrak eta suge pozoitsuak zeuden. Nilo inguruan, krokodilo eta hipopotamo ugari zeuden. Hegaztiak ere ugariak ziren: pelikanoak, flamenkoak, zikoinak, galeperrak, arranoak, belatza, putreak, hontzak, mirua eta gabiraiak.

3


Intsektu asko zeuden: kakalardoak, eltxoak, euliak, arkakusoak eta basamortuan eskorpioiak. Nilo ibaian eta aintziretan 100 arrain espezie desberdin zeuden.

LANDAREEI dagokionean, palmerak, loto lorea eta hain famatua den papiroa aurkitzen zen. Nekazariak garia eta garagardoa landatzen zuten nagusiki. Zerealak, lekaleak (dilistak eta garbantzuak), barazkiak (letxuga, baratxuria eta tipula), frutak (datilak, mahatsa, granadak) eta olio desberdinak. Bertako landare batzuk uretan hazten ziren ,loto urdina eta loto zuria .Beste batzuk oihalak egiteko erabiltzen zituzten: lihoa, papiroa eta palmera. Basamortuetan sahatsa, olibondoa, tamariskoa... aurkitzen ziren. Dena den, garrantzitsuenak lihoa, berarekin olioa eta haria lortzen baitzuten, eta papiroa papera egiteko erabiltzen zutena, izan ziren.

ANIMALI

ADORATUAK

zituzten. Horien artean kakalardoa. Ejipziarrek, Kakalardoak Jepri jainkoarekin zeri kusia zuela uste zuten, eta denborarekin bizitza eta poterearen kutunean bihurtu zen. Katuak asko maite zituzten Egipziarrek, uste baitzuten animali sakratuak zirela. Etxe guztietan katu bat izaten zuten. Preziatuenak beltzak ziren, oso arraroak baitziren. Oso ondo zaintzen zituzten eta etxeak bezain ondo edo hobeto jaten zuten.

GIZARTEA GIZARTE PIRAMIDEA: Faraoiak botere guztia bere eskuetan zuen. Egiptoarrek jainkotzat zuten eta ezin zuten begiratu, ezta ukitu ere. Faraoiaren inguruan gizarteko maila pribilegiatua zegoen eta ondorengo hauek osatzen zuten:

4


ď … Nobleak: Lurren zati bat beraiena zen eta kargu garrantzitsuenak betetzen zituzten, hala nola , bisir edo lehen ministroarena. ď … Idazlariak: Irakurtzen, idazten eta zenbatzen zekiten funtzionarioak ziren. Horiek faraoiaren ondasunak administratzen zituzten. ď … Apaizak: Erlijio- errituetara dedikatzen ziren. Biztanleriaren gainerakoa, gehiengoa, nekazariak eta artisauak ziren. Nekazariek faraoiaren eta tenpluen lurrak laboratzen zituzten eta uztaren zati bat eman behar zieten. Esklaboak ere bazeuden eta gehienak faraoiarenak ziren. Faraoiak esklaboak monumentu handiak egiteko, meategietan lan egiteko eta armadan aritzeko erabiltzen zituzten.

5


NEKAZARITZA: Egiptoarren bizibide nagusia zen . Zerealak ereiten zituen batez ere (garia, garagarra, oloa eta artatxikia) eta ogia eta garagardoa egiten zituzten horiekin horiexek baitziren beren elikagai nagusiak. Lihoa ere lantzen zuten, eta jantziak egiten zituzten, landare horretaz. Baratzetan, lekariak eta barazkiak (dilistak, babarrunak, porruak, uhazak....), mahatsondoak eta fruta-arbola landatzen zituzten (datilak, pikuak, granadak, algarroboak‌). Nilo ibaiaren ertzean hazten zen landare bat, papiroa, erabiltzen zuten paper moduko bat egin, eta bertan idazteko, baita lokarriak, otarrak, alfonbrak, sareak eta itsasontziak egiteko ere. Nilo ibaiaren urak kontrolatzeko eta erabiltzeko teknikak garatu zituzten, eta horrela, dikeak, urari eusteko baltsak, eta ura banatzeko ubideen sareak egin zituzten. Lurrean harririk eta belar txarrik ez zegoenez erabiltzen zituzten goldeak oso sinpleak ziren, eta ia aldaketarik gabe iraun zuten milaka urtetan.

ABELTZAINTZA: Abeltzaintzan, artzain lanak egiteaz gain, etxaldeetan animaliak hazten eta zaintzen zituzten. Ahuntzak, ardiak, txerriak, ahateak, antzarak eta kurriloak hazten zituzten, eta hainbat zereginetako, astoen eta behien indarraz baliatzen ziren. Askoz beranduago hasi ziren zaldiak eta gameluak erabiltzen.

EHIZA: 6


Ehizetan ere egiten zuten, ibaiertzetan (hipopotamoak, hegaztiak) eta basamortuan (ostrukak, antilopeak, erbiak, basa-astoak‌) ehizatzen zituzten. Arrantzarako amuak, sareak eta arpoiak erabiltzen zituzten.

ARTISAUNTZA: Artisau onak ere bazeuden: harginak, meatzariak, eskultoreak, margolariak, zurratzaileak, urreginak, igeltseroak, arotzak, armaginak‌Horien lanek kalitate handia izan arren, Egiptoko gizartean ez ziren beste langile batzuen pareko hartzen.

GERRAKO

PRESOAK:

Gerrek ondoko herriekin harremanetan jarri zuten Egipto. Presoak esklabo hartu eta saldu egiten zituzten edo armadan izen ematera behartu.

HERRIAK ETA

HIRIAK:

Nekazarien herria zen Egipto, baina bazituen hiri handiak; adibidez, Menfis, antzinako inperioko hiriburua. Sarritan hiriak erlijio gune bihurtzen ziren. Faraoiak eta nobleak etxe dotoreak bazituzten ere, gainontzekoak adreilu gorriz eta lastoz egindako etxeetan bizi ziren, gaur egun Egiptoko herrixketan ikus ditzakegun bezalakoak. Horma garaiak zituzten, eta leiho txikiak, kristalik gabeak. Hiriak harresiez inguratuta egoten ziren. Etxeak bi gela eta sarreratxoa izaten zuten. Teilatua enborrez eta lokatzetan 7


bustitako hostoez eginak zeuden. Etxearen atzealdean, ogia egosteko labea zuten, eta honen azpian bodega. Bertan, janaria eta balore handiko gauzak gordetzen zituzten.

NEKAZARIAK: Egiptoar gehienak nekazariak ziren. Landan eta alegietan egiten zuten lan egun osoan. Gari eta garagarra lantzen zuten nagusiki, baina lorategietan barazkiak eta zenbait fruta ere hazten zituzten. Uholdetako urak alde egin ondoren, haziak ereiten zituzten.Ubide eta kanalen bidez, ureztatzen ziren. Behiek, ardiek eta ahuntzek esnea eta okela ematen zuten. Zenbaitek ahateak eta usoak hazten zituzten, baina ez zekiten olioa zer zen. Uholde garaian, nekazariek eraikitzen egiten zuten lan.

tenpluak

eta

jauregiak

MERKATARITZA ETA NABIGAZIOA: Egiptoarrek ez zuten txanponik erabiltzen. Zergak gauzen bidez ordaintzen ziren. Salerosketa guztiak trukeen bidez egiten zituzten. Esate baterako, Libanoko egurra ale eta ardoarekin truke egiteko erabiltzen zen. Transbordadoreak jendea ibaia gurutzatzeko ziren; gabarrak ordea, karga handiak garraiatzeko. Piramideetako harriak 500 tonako baltsetan garraiatzen zituzten. Iparralderantz joaten ziren itsasontziak berez mugitzen ziren, ibaian behera, korrontearekin batera; hegoalderantz joaten zirenak, aldiz, haizea izaten zuten lagun. 8


FAMILIAREN BIZITZA: Gizonezko garrantzitsu batek emazte bat baino gehiago eduki zitzakeen (eta faraoiak ehunka). Lehenengo emaztea senarraren neska laguna zen, etxeko lanen arduraduna eta etxeko gauzen jabea zen. Ez zuen zeregin askorik izaten; izan ere, janzten laguntzeko, makillatzeko eta orrazteko neskameak izaten zituen. Beste ezkontza batzuk, aldiz, maitasunean eta errespetuan oinarritzen ziren. Senarra eta emaztea maiz elkarri besarkaturik irudikatzen zituzten. Familiak ugariak ziren, bost sei seme alabakoak. Garai hartako emakumeak askatasun handia zuten: lan egin zezaketen eta zeinekin ezkonduko ziren erabaki zezaketen. Egon zen bere semearen ordez erreinatu zuena.

JANARIA ETA EDARIA: Nekazariek, batez ere, etxean egunero egindako ogia jaten zuten, baita barazkiak eta egoskariak ere. Adibidez, babarrunak, dilistak, tipulak, porruak eta arbiak. Aberatsek okela asko eta ehizatutakoa jaten zuten; batez ere, Deltan harrapatutako hegaztiak. Nilo arrainez beteta bazegoen ere, jendeak nahiago zuen haragia arraina baino. Oso preziatuak ziren letxuga entsalada eta pepinoak. Gozokiak eztiz egiten ziren. Jendeak eskuekin jaten zuen, ez baitzegoen ez sardexkarik ez goilarerik. Janaria plateretan eta zeramika ontzietan zerbitzatzen zen.

9


Behiak eta ardiak faraoiak eta nobleak bakarrik jan zitzaketen. Eta fruta-arbola ugari zituzten. Garai hartan garagardoa ere edaten zuten. Bazkariak prestatzeko olioa Grezia ekartzen zuten, beraiek lantzen hasi arte.

eta

Palestinatik

JOLASAK ETA EHIZA: Neskek panpinekin jolasten ziren eta mutilek ehizarako jostailuzko armak edukitzen zituzten. Txingoan, apoaren jauzian, borrokan, eta pilotan ere ibiltzen ziren. Helduen artean, ehiza zen gustukoen zuten kirola. Inperio Berrian lehoiak ehizatzen zituzten gurdiak, arkuak eta geziak erabiliz.

SENDAGILEAK: Oso maitatuak eta errespetatuak ziren. “Sufritzen ari direnak zaintzen dituena deitzen zieten. Medikuntza dohakakoa zen eta biztanle guztiak zuten sendatuak izateko eskubidea. Botika ugari zituzten gaixotasun desberdinak sendatzeko.

GIZARTEA

Piramideak, Egipto zaharrak utzitako, izugarrizko monumentuak dira,. Milioika langile lana egiten zuten urteak eta urteak piramide bat egiteko. Faraoiak lurperatzeko erabiltzen ziren. Urte askotan pentsatu izan da piramideak esklaboak eraiki zituztela, baina ez da egia. Piramideak nekazariak eraiki zituzten nekazaritzan lan egiterik ez zuten hilabeteetan.

10


Faraoiak truke gatza, garia eta garagarra ematen zien. Langileak oso organizatuak egon behar zuten eraikuntza garrantzitsu hauek egiteko. Lauko taldeetan banatzen ziren eta talde bakoitzak arduradun bat zeukan. Egipton apaiza eta jakintsu egiptiar bat bizi zen IMHOTEP izena zuena. Dakigunez, munduko lehenengo arkitektoa izan zen eta ka 2750 urtea zenean SAKKARAko piramidea egin zuen (dagoen zaharrena). Egiptoarrek, jainkoek gauza guztiak kontrolatzen eta zuzentzen zituztela usten zuten eta, horregatik, garrantzi handia ematen zioten erlijioari. Jainko eta jainkosa ugari zituzten, eta animalien ezaugarriak ematen zizkioten. Horiek, pertsonek zituzten beharrak ere bazituztela uste zuten eta, horregatik, janariak, edariak eta jaiak eskaintzen zizkioten harriz eraikitako tenpluetan. Apaizen eskuetan zeuden tenplu horiek. Egipziarren ustetan, gauza bakoitza jaiko banaren menpean zegoen.

Momifikazioa Betikotasuna lortzeko, heriotzaren ondotik, hildakoaren espiritua gorputzera itzultzen zela uste zuten. Horregatik, hildakoen gorpuak ustel ez zitezen momifikatu egiten zituzten; ondoren, sarkofago zeritzen hilkutxa moduko batzuetan, sartu eta hil ondoko bizitzarako beharko zituzten gauza guztiekin batera, lurperatzen zituzten hilobietan. Gorputza momifikatu baino lehen, garbitzen zuten. Gero apaizak ateratzen zioten hildakoari sudurretik burmuina, eta ateratzen zizkioten ere organo batzuk, edalontzi mota batzuetan kontserbatzen zirenak. Gero, hildakoa jartzen zuten gatzetan, horrela oso ondo lehortzen zuten hildakoaren gorputza. Ondoren, gorpua erretxinez eta lurrinez biltzen zuten eta lihoz egindako eta ukenduz bustitako bendekin biltzen zen. Benden artean kutun oso baliotsuak sartzen ziren. Momiaren gainean hildakoaren itxura zuen maskara bat jartzen zitzaion. Orduan momia sarkofago batean sartzen zuten. Egiptiarrek uste zuten hildakoaren gorpua

11


kontserbatuz gero, hildakoaren arima bertara itzuli eta betirako bertan geldituko zela. Horregatik momiaren ondoan behar izan zezakeen guztia jartzen zuten: janaria, eta balore handiko objektuak. Momia izena mummya Arabiazko hitzetik dator, betun edo bike esan nahi du, zeren arabiarrek aurkitu zituztenean, hain ziren beltzurik eta hauskor non betunetan murgilduak izan zituztela uste bai zuten.

KULTURA ARKITEKTURA: Hilobiak eta tenpluak izan ziren nagusi. Harriz egiten ziren, gehiago iraun zezaten. Mastabak izan ziren lehenengo hilobiak:piramide-enborraren formako eraikinak ziren. Gero, piramide mailakatuak egiten hasi ziren, eta elkarren gainean kokatutako mastabek osatzen zituzten piramideak; eta ondoren, faraoien eta horien familien, nahiz noble batzuen hilobi gisa erabiltzeko, horma jarraituko piramideak egiten hasi ziren. Famatuenak, Gizeh-ko Keops, Kefren, eta Mikerinos-en piramideak dira. Harkaitzean zulatutako hilobiak ere, erabili ziren. Keops piramidea 2550 .C.a eraiki zuten eta 147 metro zituen. Hogei urte baina gehiago eta ehun milaka gizon behar izan zituzten Keops piramidea eraikitzeko. Keopseko piramideak kapa zuri bat zeukan eta punta urre kolorezkoa zeukan. Piramideak pasillo haundi batzuk zeuzkan gora eta bera joaten zirenak eta faraoiarengana eramaten zutenak. Imhotep ezagutzen den lehenengo arkitektua izan zen. Arkitektoa izanez gain, apaiza, idazlea, magoa, astronomoa eta sendagilea izan zen. Baina bere ospea arkitekturan lortu zuen. Lehenengoa izan zen eraikuntzak egiteko adreilua erabili ordez, arria erabili zuena. Bere garaian hain ospetsua izan zen, egipziarrak adoratzen zutela. Lehenegoa izan zen ere, hildakoentzako eraikuntza bat altxatzen. Tenpluek, sarreran esfingeen bidez apaindutako etorbide bat izaten zuten, eta sarrera nagusiak, dorreak, estatua handiak, eta obeliskoak erabiliz apaintzen ziren. Barruan, herriaren bilgune gisa erabiltzen zen patio

12


bat eta jainkoaren estatuaren kamera zeuden. Guganaino ondoen iritsi diren tenpluak, Karnak eta Luxorkoak dira, Tebasetik gertu.

ESKULTURA: Arkitektura erlijiosoarekin eta hilobietakoarekin oso lotuta zegoen. Faraoien eta horien emazteen, apaizen, nahiz eskriben eskultura ugari egin ziren, kalitate handikoak gainera, eta, gehienetan besoak gorputzari itsatsita eta hankak elkarren ondoan zituztela egiten ziren. Horietako asko, izugarriak ziren eta harkaitzean lantzen ziren. Eguneroko bizimoduko jarduerak ere landu ziren egurrean, gero hilobietan kokatzeko. Gainera, hilobiak eta tenpluak apaintzeko erliebeak egin zituzten. Horien ezaugarri nagusiak ondokoak ziren: burua soslaiez izan ohi zuten eta sorbaldak aurrera begira, horrela jainkoek hobeto ezagutuko baitzituzten hiltzean.

MARGORALITZA: Margolan asko ere eraikinei lotuta zeuden. Esate baterako, piramideen eta hilobien barrualdea lurperatu zen pertsonaren eguneroko bizimoduko alderdiak adierazten zituzten margolanekin apaintzen zen. Papiroetako idatziak ere, margolanekin apaintzen ziren. Egipziarrei errazago egiten zitzaien pertsonen aurpegiak, besoak eta hankak soslaiez (perfilez) marraztea. Sorbaldak eta begiak berriz, aurrera begira.

ARTE XEHEAK: Iaiotasun handiz landu zituzten, eta emaitzak ere halakoxeak izan ziren: bitxiak, edalontziak, zeramikazko ontziak , altzariak, sarkofagoak, brontzezko irudi txikiak etab. egin zituzten.

IDAZKERA: Lehenengo,egiptoarrek hieroglifikoa deritzon idazketa-sistema bat asmatu zuten,eta sistema horretan, gauzak marrazkien bidez irudikatzen ziren. 800 ikur desberdin inguru zeuden. Gero, marrazkiei kontsonante baten soinuaren balioa eman zioten, 24 guztira. Gerora, gauzak errazteko eta idazketa-sistema azkarragoa sortzeko, idazketa hieratikoa edo sakratua, eta demotikoa edo herrikoia sortu zituzten; eta idazketa hieroglifikoa idatzi erlijiosoetan eta monumentuetako inskripzioetan baino ez zuten erabili. Papiroa erabiliz paper moduko bat egiten zuten eta tintaz idazten zuten horren gainean. Rosetta harria: egiptoko Rosetta herritik hurbil, hiru alfabeto desberdin (hieroglifikoak, demotikoak eta grekoa) erabiliz grabatutako basaltozko harri bat aurkitzea, oinarrizkoa izan zen egiptoko

13


idazketa hieroglifikoa deszifratu ahal izateko. Rosetako harria (K.a. 196 ) Napoleon armadaren soldaduek aurkitu zuten 1799 an.

ZIENTZIETAKO EZAGUTZAK: Zentzu praktikoz erabili zituzten. Matematikan, kalkulua garatu zuten sistema hamartarra erabiliz. Ez zekiten bidertzen ezta zatitzen, baina bidertzeko eta zatitzeko, batuketak eta kenketak erabiltzen zituzten. Azalerak eta bolumenak kalkulatzen ere bazekiten eta, Mesopotamiarren antzera, hauek ere “pi� zenbakira hurbildu ziren, gutxi gorabeherako balio bat emanez. Eguzkia oinarritzat hartuta, 365 eguneko egutegia asmatu zuten, eguna honela banatuz: hamabi ordu eguzki orduetarako eta hamabi ordu gaueko orduetarako.

MODA Egipton egiten zuen beroa zela eta, Egiptiarrek janzkera berezkoa erabiltzen zuten. Denbora luzen modan ez zen aldaketarik egon. Lihozko jantzi xumeak erabiltzen zituzten kolore zurikoak gehienak. Bainan ondoren kolore marroia eta gorria, besoetan eta lepo aldean erabili zuten. Gizonezkoek gona motzak zituzten eta hotza egiten zuenean tunika janzten zuten. Emakumeek alkandora luze moduko bat erabiltzen zuten eta orkatilaraino iristen zitzaien. Beroa zela eta askotan langileak emakumeak eta umeak biluzik ibiltzen ziren. Oinutsik ibiltzen ziren baina batzuetan sandaliak ere janzten zituzten, papirozkoak pobreenek eta larruzkoak aberatsek eta apaizek. Garbi eta txukun ibiltzeari garrantzi handia ematen zioten: olioz igurtzen zuten gorputza, begiak margotzen zituzten eta lurrinak ere erabiltzen zituzten. Ilea ez zuten gogoko eta, horregatik, buruko eta gorputz osoko ilea erabat mozten zuten. Bitxiak eta gorputza apaintzeko, apaingarriak erabiltzen zituzten, hala nola, gerrikoak, eskumuturrekoak, belarritakoak‌

14


Gauetako hotzaz babesteko eta ehizarako artilea erabiltzen zuten. Esklaboak eta diru gutxi zuen jendeak, gerripekoa besterik ez zuten erabiltzen edo larru-bizik joaten ziren. Peluka oinarrizkoa zen beraientzako. Batzuk kixkurrak, besteak, lisuak eta txikordak zituztenak ere, bazeuden. Aberatsen lastozkoak ziren.

sandaliak

urrezkoak ziren

eta

behartsuenak

Makilatzeko beruna , zilarra eta olioak erabiltzen zituzten, politak egoteko baina baita eguzkiaz eta infekzioetatik babesteko. Desegiten zen argizarizko kono bat jartzen zuten buru gainean lurrin gozoa botatzen zuena. Kohl hautsez egindako pasta itxurakoa pitxartxoetan zen. Kosmetikoak metalezko espatulez nahaste ziren

gordetzen

15


EGIPTO