Page 1

IKT 4. GAIA: TIC-TAC-TEP Juana Mª Sancho Gil

Informazio eta komunikazioen teknologietatik hezkuntzarako baliabideetara: 1. Mundua aldatuko duen tresna ezagutzen: Ordenagailuaren sorrerak hainbat aldaketa eragin zituen eta eragiten jarraitzen du gaur egun ere, hona hemen Juana Mª Sancho Gil-ek berak somatutakoak: •

Ordenagailuak hezkuntzarako bide berri bezala ikusten ziren 80. hamarkadaren hasieran.

Berrikuntza eta hobekuntza hezkuntzan lortzea posible antzematen zen teknologia berrien erabileraz.

Ordenagailua erabiltzea aplikazio informatikoak erabiltzen jakitea da, baina baita horren inguruko ikuspuntu teoriko, kritiko, filosofiko eta soziala antzematea eta ulertzea.

Ordenagailuek eta IKT-ek hezkuntzan dauden arazoak konpontzen langundu dezakete.

Ordenagailua edozein irakaste-ikaste egoerara molda daiteke.

Ordenagailu-teknologiak zalantzan jartzen du hezkuntza ulertzeko modu bakarra (sistema tradizionala).

Garapen

teknologikoen

eragina

ematen

da

ezagutzak

sortzean,

transmititzean,

aplikatzean, …

2. IKT-en botere eraldatzailea: •

IKT-en eraginak:  Pentsatzen duguna (gure interesak moldatzen dituzte).  Pentsatzeko erabiltzen duguna (sinboloak: signoak, gordetzeko-sistemak, gestiosistemak, informazira heltzeko sistemak).  Pentsamendua garatzen den lekua (ziber-espazioa, mundu-globalizatua, mundubirtuala, …etxetik irtetzen ez bada ere).


Teknologia garatu den lekuetan IKT-en bultzada eta orokortzearen eraginez bizitzaren alderdi asko aldatu dira (nekazaritzan, lan-munduan, produkzio zientifikoan, kulturan, solasaldian, …). Ekonomian ere eragina izugarria izan da, lehengaiak ekoizten dituzten enpresek gaur egun informazio eta komunikazioko enpresa erraldoiekin batera egiten dute lan. Eta, noski ere, hezkuntzan eragina oso garrantzitsua izan da: haurtzaroaren garapenean, ikasteko, harremanak izateko eta esanahiak zein balioak eraikitzeko moduetan. Baina eragina positiboa da batzuetan eta negatiboa beste batzuetan.

Teknologikoki garatutako lekuetan bizi direnak informaziorako atea zabal-zabalik dute, baina horrek ez du esan nahi informazio hori ezagutzan bihurtzeko tresnak eta jakintzak dituztenik.

IKT-ak gure inguruan daude eta mundua aldatzen ari dira, horregatik kontutan eduki behar dira hezkuntza arloan ere.

IKT-ak ez dira neutralak, hauen inguruan balio eta interes desberdinak daude (ekonomikoak, politikoak, erlijiosoak eta sozialak).

Herrialde gehienetako eskoletan dagoen IKT-en presentzia ez da nahikoa.

3. IKT-ak eta hezkuntza: •

Hezkuntza arloan eragina dute IKT-ek, testuinguru politikoak eta ekonomikoak. Hirurak elkarreko harremana izan dezaketela.

Umeak testuinguru teknologiko, audiobisual eta digitalaren barnean hazten dira (ordenagailua, mugikorra, bideo-jokoak, telebista, zinema, …) eta hauen mezuak ulertzeko gaitasunak garatzen dituzte, teknologia berriak ulertzeko eta hauekin moldatzeko garatu beharreko gaitasunak hain zuzen ere.


IKT-ak aplikatzeko zailtasunak daude hezkuntzan:  “Irakasleak irakasten du”, eta soilik berak. Irakaste prozesuaren eredua da, eta figura garrantzitsuena.  Ezagutzak eraikitzeko modu desberdinei uko egiten zaie.  Ebaluatzeko modu berriei uko egiten zaie.  Ez da testuingurua eta komunitatea irakaste-ikaste prozesuetan kontutan hartzen.

“Sociedad del conocimiento”: kritikoa izateko, autonomoa, arazoak ebazteko gai, erraz komunikatzeko gai, besteak errspetatzeko, taldean lan egiteko gai, eta IKT-ak osotasunean erabiltzen jakiteko hezituak izan behar dira ikasleak. UNESCO eta OCDE bezalako erakundeek helburu horiek aldarrikatzen dituzte. Horrelako gaitasunak gara ditzaten ikasleek, irakaslegoak formakuntza egokia jaso behar du, autonomia handikoa izan behar da eta oso profesionala. Era berean, eskolek hornikuntza egokia izan behar dute, curriculoak berriztatuak egon behar dira, ikasleen beharretara eta intereseetara zuzendutakoa, eta ebaluazio sistemak errealistak izan behar dira, ikaslegoak benetan ikasi duenaren berri emateko.

“Niveles de logro”: horrelako sistemek uko egiten diete kreatibitateari,

berezko

ezagutzaren adirazpenari eta autonomia intelektualari. Ikaslearen emaitza aztertzen da ekintza estandarizatuetan. Ekintza hauek errealitatetik at daude, eta beraz hezkuntzak ez dio gaurko gizartearen beharrei erantzuten. Gizartean kreatibitatea aintzat hartzen da, eskolan, ordea, homogeneotasuna. Gehiegi araututako erakundea da eskola, eta aukera gutxi dauka aldaketa aurrera eramateko.

4. IKT-en hutsune pedagogikoa: •

Ordenagailuak prestazio ugari eskaintzen ditu, horregatik irakaskuntza eta ikaskuntzako ikuspuntu gehienek balioztatu egiten dute.

Ikuspuntu konduktista: ordenagailua irakasteko makina da, pentsamendu logikoa garatzeko aukera ematen duena (lehen Latinak eta Matematikak bideratzen zutena).


Ikuspuntu kognitibista: giza garunaren islada da ordenagailua (garunak betetzen dituen funtzioak bete ditzakeena: kalkulatu, erabakiak hartu, irakatsi, …) Eta gaitasun kognitiboak garatzeko aukera ematen duena (arazoen ebazpena, planifikazioa, …) Hori dela eta, ikuspuntu honek ordenagailuak motibazioa sustatzen duela defendatzen du, era berean errendimendua eta ikaslearen gaitasun kognitiboak hobetzen dituela.

Testu, grafiko eta lengoaia-audiobisualari esker adierazpen arazoei aurre egiten zaie, ikaslego eta irakaslegoaren errendimendua eta motibazioa handituz.

Ikaskuntza kooperazioa eta hartu-emana bezala ulertzen bada eskolako eremuak dituen limiteak hausten dira ordenagailu eta internetekin.

IKT-ak aukera ematen dute irakaskuntzaren edozein paradigmaren ikuspuntutik aritzeko, hau da, pertsona bakoitza irakaskuntza ulertzen duen ikuspuntutik arituko da, IKT-ak erabiliz baina bere lan egiteko modura moldatuz. Hemen dago arazoa: IKT-ak askotan aurretik dauden ideiak indartzeko erabiltzen dira, eta ez eskolako aldaketa sustatzeko, eskola berriztatzeko eta hobetzeko.

5. Eskola aldatzeko bidean: Erakundeek sustatzen dituzten informatikarako programa gehienak eskolak ordenagailuekin hornitzean datza, eta batzuetan irakaslegoari zuzendutako formakuntza ikastaroak ere eskaintzen dira. Baina ez ditu eskolaren beharrak eta mugak aztertzen ezta eskolaren errealitatea ezagutzen ere. Horregatik programa hauekin ez dira irakasteko-ikasteko modu alternatiboak eragiten. SCHOOL+ Proiektuak hutsune horretan du bere jatorriak. Eta hauek dira azaldutako helburuak: 1. Diseniatu, garatu eta ebaluatu irakaskuntza testuingurua eta ikaskuntza birtuala, eskolak gaurko gizartean beharrezkoak diren ezagutzak eta gaitasunak lor ditzan.

2. Teknologia antolatzaileak eta sinbolikoak garatu, IKT-en erabilera zabalagoa lortzeko.


3. Eskolaren ingurua birantolatu, IKT-en erabileraren inguruan aritzeko eta IKT-ak eskolen beharretara egokitzeko, ikasleak hezteko, eta hauek bere bizitzan zehar ikasten jarrai dezaten.

«La escuela del mañana» con el objetivo de desarrollar y evaluar nuevos entornos de aprendizaje que utilicen las Tecnologías de la Información y la Comunicación (TIC) para la mejora del aprendizaje en la escuela. School+.

6. SCHOOL + Proiektua : Proiektuak posible egin du eskola bakoitzak bere bidea aurki dezan irakaskuntza hobetzeko. Ez ditu zehaztapen zorrotzak eta finkoak adierazi. Eta agerian utzi ditu benetazko oztopoak direnak IKT-en aplikazio eraginkorra aurrera eramateko:  Curriculoaren zehaztapenak  Administrazioaren murrizketak  Irakaskuntzaren organizazioa (50 minutuko klaseak)  Espazioaren

antolakuntza

(ikasle

kopurua

gela

bakoitzeko,

ordenagailuak

erabiltzeko aukerak, …)  Curriculoaren eduki diziplinarrak (uko egiten zaio eduki transdiziplinarreei eta arazoetan oinarritutako irakaskuntzari)  Espazio eta denboraren antolakuntzaren murrizketak  Irakaslegoaren motibazio falta metodo berriak aurrera eramateko  Irakaslego eta ikaslegoaren autonomia eskasa Ondorioa: ZAILTASUNA:

IKT-EK

IRAKASTE-IKASTE

PROZESUAK

ETA

EMAITZAK

HOBETZEA

(horretarako behar-beharrezkoa da: irakasleek, zuzendariek, laguntzaile pedagojikoek, hezkuntzan adituak direnek eta Admnistrazioko pertsonalak jakin dezatela zelan irakatsi behar den eta zelan ikasten duten ikasleek, era berean, curriculoa, ebaluazioa, hezkuntza tokiak eta eskolako gestioa ezagutu behar dituzte. Modu honetan soil soilik ikaslegoaren hezkuntza-beharretara erantzuten duten hezkuntza-proiektuak abian jartzeko aukera izango da).


TIC: informazioaren eta komunikazioaren teknologia IKT metodologiaren erabilpena garrantzitsua da klaseak emateko, honela betiko estilo tradizionala aldatzen laguntzeko eta ikasleengan zentratuta egoteko. Honen alde interesgarrietako bat ikasleei teknologia berriak erabiltzen uztea da eta ikasleen interakzioaren bitartez guztiek helburu berdinak lortzea .

7 axioma IKT bihurtzeko berrikuntza pedagogiko batean: Gaur egungo eskolak ez dira egokienak IKT

ezartzeko. Errazagoa da dirua lortzea

ekipamenduak(ordenagailuak, arbela digitala) erosteko hezkuntza mentalitatea, praktikak

eta

dinamika aldatzea baino. 1. Infraestruktura teknologiko egokia: Ikastoletako klase guztiak beharrezkoa dute WAN on bat izatea, hau da, abiadura handiko lotura izatea. Ikastetxeetan modu egokian hornitutako ordenagailu gela bat (gutxienez) egon beharko litzateke. Horrek inbertsio ekonomiko handia egitera behartzen du eta guraso askok ez daude honen alde. Bestalde, ikastetxe askotan dauden irakasleak ez dute prestakuntzarik teknologia berrietan. Haien prestakuntza garaian liburuak bakarrik erabiltzen zituzten eta orainaldian ez dute ikasi nahi hauen erabilpena.

2. Tresna berrien erabilpena irakaste-ikaste eta prozesuetan: Eskolek integratu behar dute teknologia berrien erabilpena ikasle guztientzat curriculum berdinean. Orain arte, IKT-en inkorporazioa hezkuntzan eskolaz kanpoko ekintzen bitartez, irakasgai berrien bitartez...izan da. Hala ere, irakasgai guztietan teknologiaren gutxienezko erabilpena behintzat derrigorrezkoa izan beharko litzateke. Eskolan ordenagailuen erabilpena(ikasleek informazioa bilatzeko eta ikertzeko) ohiko ekintza bezala aurkitzea erronka zaila izaten da. 3. Ikasleen gaitasuna hezkuntza propioa lortzeko: Eskolek errekurtso teknologikoen erabilpena inbertsio moduan erabili behar dute, ikasleak etorkizuneko gizartean ondo moldatzeko eta beraien lekua topatzeko.


Irakaskuntzaren arrakasta betidanik nabarmendu da azterketen emaitzetan (ikasle bakoitza nota baten bidez kalifikatuz) ikasleen ikaste prozesua eta teknikak ebaluatu baino. Gaur egunean dugun hezkuntza oraindik teknologia digitalen kontra doa. Ez dute ikasleen autonomia bultzatzen eta ez diete bere kabuz ikasten uzten. Liburua irakurriz edo irakasleak esandakoa entzunez solik ikas dezakete. 4. Irakasleen interakzio kontzeptuaren zabalpena: Ikasgeletan aldaketa bat egin behar da non, ikasle eta irakasleek modu interaktibo batean lan egin ahal izango duten. Irakasle askorentzat modu bakarra dago ikasteko. Uste dute ikasleek beraien harteko harremanetan ezin dutela ezer ikasi eta beraiek azaldutakoa edo liburuetan datorrena soilik dela egokia. 5.Hezkuntzako emaitzak aurreezagutzeko ezintasunak Gaur egun arte irakasleek gutxi gorabehera jakin ahal zuten ikasleak zer zekiten eta zer ez definizioen errepikapenen eta azalpenen bitartez. Gaur egun ordea, ikasleak bere kabuz informazioa bilatzen eta hautatzen dute ordenagailuen bitartez. Horren eraginez, informazioa bilatzeko teknikak eta emaitza globala ebaluatzen da. Beraz, ezin daiteke egiaztatu noraino benetan ikasten ari diren. Pedagogia aldatu da eta gaur egun ez du sentzurik ikasleek liburuetan dauden definizioak behin eta berriro errepikatzea, izan ere, interesik ez badute jartzen aste batzutan informazioa ahaztuko dute.

Garrantzi gutxiko hainbat axioma ere ezagutzen dira, esate baterako: gestioaren ikuspegi konstruktibista eta zalantzan jarri erabiltzen den pedagogĂ­a.


Ikuspuntu diziplinarra informazio eta komunikazio teknologikoen eremuan

PROPOSAMEN BERRIA: DIZIPLINA ARTEKOA Gizarte zientziak diziplina desberdinez osatuta daude eta hauetariko bakoitzak helburu eta programazio desberdin bat dut hezkuntzan. Hauen arteko bereizketak oso handiak izan dira betidanik, baina 1945. urte inguruan zalantzan jartzen hasi zen ea hauen arteko lotura eza egokia ote zen. Arazo honi aurre egiteko proposatu zen planteamendua diziplina artekoa izan zen. Kontzeptu honen helburua ezagutza desberdinen artean zubi bat eraikitzea zen, hau da, diziplinen artean lotura bat sortzea. Baina

garai honetan ez zuen arrakastarik izan. Urte batzuk beranduago

konturatu ziren arazo konplexuen aurrean informazio ugari beharrezkoa zela eta diziplina bakarraren bidez ezin ebatzi zitezkeela. Horregatik 70.eko hamarkadan behien albo batean utzi zuten ideia birplanteatu zuten. Oraingoan diziplina artekoaren inguruan asko pentsatu zen eta modalitate desberdinak sortu zituzten: Multidiziplinarra, Pluridiziplinarra, Diziplina arteko gurutzatua, Interdiziplinarra eta Transdiziplinarra. Diziplina bakoitzak ezaugarri eta helburu batzuk ditu, hizkuntza mota bat, metodologia eta logika zehatz batzuk erabiltzen ditu … eta horregatik diziplina artekoak guzti horiek errespetatuta elkartu beharko ditu modu orekatu batean ( egoera bakoitzean behar direnak) . Diziplina arteko ikuspuntu honek ez ditu diziplina espezifikoak kritikatzen, hauek beharrezkoak direlako ondoren diziplina artekoa posible izan dadin. Diziplina arteko perspektibaren barruan ordea ikuspuntu desberdinak daude, baina bi nagusitzen dira, europarra (frankofonoa) eta estatubatuarra (anglosajonoa). Hauetako bakoitzak diziplina arteko kontzeptua helburu desberdinekin ulertzen du.

Ikuspuntu europarraren arabera jakitea

beharrezkoa da, edozein kontzepturen esanahia ezagutzea ezinbestekoa da hori erabili ahal izateko. Beraz, gizartean arrakasta izateko jakintza beharrezkotzat dute. Estatubatuarrentzat

ordea,

ezagutza

oso

garrantzitsua

den

arren

pertsona

bakoitzak,

munduarekiko jarrera egokia edukitzea garrantzitsuagoa da. Hauen aburuz bi zentzutan hezi behar dira herritarrak, gaitasunen arabera “jakin egiten”, eta balore, arau, etika… barneratuz “izaten ikasi”. Ikuspuntu honen arabera pertsona bakoitza gizartean moldatzeko hezi behar da, honela guztiek giza ekintzetan, politikan eta ekonomian parte hartu dezaten. Hala ere diziplina arteko perspektiba ez da aukera bakarra, beste bat curriculum integratua da eta honetan ikasleei errealitatean oinarritutako arazoak aztertzea eskatzen zaie . Esaterako


hezkuntzan aldaketan ematen hasi zirenean Espainian curriculum integratua erabili zuten hezkuntza formala eta itxiarekin apurtzeko. ERREALITATE BERRI BATEN SORRERA XX. mendetik hona hezkuntzak aldaketa ugari jasan ditu sozialki, ekonomikoki eta politikoki. Aldaketa sozioekonomiko hau gertatzean irakaskuntzaren helburuak ere asko aldatu ziren eta honek curriculumean hainbat aldaketa egitea eragin zituen. Aldaketa hauek ekonomikoki oso garatuta zeuden herrialdeetan emateaz gain, gutxiago garatuta zeudenetan ere eman ziren eta guztiek erabili zituzten antzerako esamoldeak: interes zentroak, diziplina artekoa, proiektuetan oinarritutako lana‌ Hemendik aurrera eskolako lanak diseinatzean egin beharreko proiektuek harreman zuzena izango zuten gizarteko errealitatearekin eta kulturarekin. Baina kontuan izan behar zuten eta gaur ere kontuan izan behar da kultura aldatuz doala. Gizarte bakoitzeko kultura, prozesu baten eta giza aktibitatearen araberakoa dela eta gizarteko kide guztiek onartutako arauek, legeek, sinboloek, baloreek ‌ osatzen dutela. Gizarteen artean dauden desberdintasun nabarienak arlo ekonomikoan, politikoan, filosofikoan eta erlijiosoan oinarritzen dira. Orain arte ekonomiak eta politikak izan dute indar gehiena baina gaur egun ekonomia da jaun da jabe eta honek errealitate berria sortu du. Errealitate berri honek prestakuntza berriak eskatzen ditu sozialki, kognitiboki eta afektiboki, beraz konpetentzia eta gaitasun berriak eskuratzea beharrezkoa da. Honek ikasleak autonomoagoak izatea bilatzen du, sormena garatzea, iniziatiba gehiago izatea, talde lanean aritzea ‌ baina hau posible izateko irakasleen prestakuntza ezaugarri hauen araberakoa izan beharko da. Gainera guztiz beharrezkoa izango da teknologia berrien erabilpena. IKUSPUNTU SOZIOKULTURALA Gainera Vygotsky-k esan zuen kultura formakuntzaren oinarrizko elementu bat zela, ikuspuntu honi, ikuspuntu soziokulturalaren ziena jarri zitzaion. Honen arabera giza pentsamendua kulturak eskainitako tresnak erabili ondoren garatzen da. Honegatik aldaketak aztertzeko alde indibiduala aztertzeaz gain kolektiboa ere aztertu beharra dago, guztiok garelako kulturaren parte. Ikuspuntu soziokulturalaren arabera hizkuntza da tresnarik garrantzitsuena, izan ere hizkuntzak ezagutzeak, idazten jakiteak edo beste edozein kodigoren inguruan aditua izateak gure gaitasunetan ondorio positiboak izango ditu eta gure gaitasun mental abstraktua garatuko du. Honela gure pentsamenduak gero eta konplexuagoak izango dira. Hizkuntza ezagutzak transmititzeko tresna bezala erabili izan da baina idazmena sortu zenean ezagutza guztiak gordetzeko aukera eman zuen eta baita beste modu batean transmititzeko


aukera ere. Bi sistema hauek gaur egunean beraien artean baldintzaturik daudela uste dugun arren argi izan behar dugu hizkuntza gabe idazkera ez zela posible izango baina bai hizkuntza idazkerarik gabe. Modu honetan ikuspuntu soziokulturala bultzatzen duten horientzat horren garrantzitsua den barneratzearen kontzeptua ondo egingo dugu. Prozesu honetan kulturak eskaintzen duena barneratu beharko da baina garrantzitsuena modu egokian barneratzea da, izan ere hau zuzen egiten badugu, gureganatzea posible izango da. Kanpotik hartu dugun hori eta beste norbaitena zena, gurea bihurtzeko gai izango gara. Bi prozesu hauek egiteko gai izan bagara kulturak eskainitako instrumentuak ondo erabili ditugunaren seinale izango da. Guzti hau aztertu ahal izateko autore batzuek elementu batzuei egiten diete erreferentzia. Hauek mundu materialeko elementu bezala aurkezten dituzte, historian zehar giza ekintzen arabera helburu zehatz batzuekin berritzen joan direnak. Berrikuntza horren arabera elementu hauek bi motatakoak izan daitezke: materialak edo kontzeptualak. Modu batekoak edo bestekoak izan arren helburu bat duten bitartean onartuta egongo dira. Bien arteko desberdintasuna errealitatearen eta subjektuaren artean egiten duten esku - hartzean eta sortzen dituzten erantzunetan egongo da. Elementu hauek kultura mota desberdinak osatzen dituzte horregatik ez du inolako zentzurik bakoitza bere aldetik aztertzea. (Hitzak, idazteko instrumentuak, ohiturak, usteak, arauak, artea‌) IKT-AREN ERAGINA Arestian aipatutako 2 sistemei ( hizkuntza eta idazmena) hirugarren bat gehitzen diogu gaur egunean, informazioaren eta komunikazioaren teknika (IKT). Honek zer ikusi handia izan du gaur egungo hezkuntzaren berrikuntzan. Honek ikasketak pertsonalizatuagoak izatea baimentzen du tutorialak eginez, talde txikiagoak eratuz ‌ Gainera irakaskuntza bimodal-a egiteko aukera ematen du, hau da, ikaskuntzen zati bat presentziala izatea eta bestea ez presentziala. Modu honetan denbora eta espazioa ez dira mugatuak izango eta bi kontzeptu hauek ez dira beraien arteak baldintzaturik egongo. Berrikuntza honen helburuetako batzuk esperientzietan oinarrituta aldaketak egitea eta ohiturak aldatzea dira, modu honetan zaharkiturik gelditu den hezkuntza sistema alde batean usteko. Teknologia berriak baliabide bat dira eta baliagarriak izango dira irakasleak ematen dien funtzioaren arabera. Guztiz beharrezkoa da irakasleek tresna berri hauek erabiltzen jakitea etekin guztia ateratzeko, honetarako nahita ezkoa da irakasleen prestakuntza. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiari (IKT) ematen zaion erabilpena kalitatezko hezkuntza batekin loturik joan behar da.


IKT-ak hezkuntzan Imajinatu mundu bat non existitzen diren ezagutza guztiak denontzat eskuragarri dauden klik batekin, gaur egun ezinezkoa den modu batean. Teknologiak jada eragin handia izan duela hezkuntzan jakina da, baina oraindik bide luzea dago egiteke. Gainera, ikaskuntzak bere atentzioa ikaslean zentratu beharko luke. Bigarren bideo hau gehienbat hezkuntza 2020an nolakoa izango den ikustera bideratuta dago: Urte horretarako, eszenario ezberdinak sortu ahalko dira, haurrak modu kritiko batean sistema konplexuen kudeaketan pentsatzeko. Horretaz aparte, proba sistemak urrunago eramanak izango dira, hau da, modu pasibotik atera eta modu parte hartzaileago batean bihurtu. Izan ere, naiz eta teknologia berriak erabili, ariketa berdinak egitea ez du ezertarako balio. Haurrei hasiera batean interesgarri egiten zaielako, berriketarengatik, baina ariketa berdinak egitean, motibazioan eragin negatiboa du. John Seely Brownen esanetan, alfabetizatzeko 3 modu daude, baina modu hauek bateratu egin behar dira. •

Pantailako alfabetismoa.

•

Hizkuntza zinema.

•

Nola nabigatu pantailan.

Mundu fisiko eta birtualaren arteko erlazioa ulertzen badugu, ikasketa paisaia boteretsuak sortzen ikasiko dugu. Bukatzeko, bideoak esaten du talentua basea dela eta hezkuntza klabea. Hau da, pertsona talentudunak sortu behar ditugu (nortzuk frente internazionalean egongo diren) teknologiak menderatuko dituztenak eta modu berean lehenengoko mailako diseinua menderatu dutenak.

ÂĄDevolvamos el protagonismo al alumnado! Testu honek hitz egiten du, ez dela bakarrik ordenagailuak ikastearen kontua, baizik eta zerbait garrantzitsuago bat: Ondo erabilitako teknologia batek metodologiako ikuspegia aldatzeko aukera ematen digu. Honen bitartez, modu berean, ikaslea hartzaile pasibo izatetik, bere ikaskuntzaren protagonista izatera pasatzen delarik. Hau da, kalitatezko hezkuntza. PDF bat ordenagailuan irakurtzea edo liburutik irakurtzea, edo ariketak paperean edo ordenagailuan egitea aurrerakuntza faltsutzat hartzen da, izan ere, ez dio ezer eskainiko motibazio


falta duen ikasle bati. Egia da, hasieran erakargarria egingo zaiola, baina berrikuntzarengatik soilik. Laburtzeko, IKTak berdina egiteko erabiltzen badugu, ez da aurrerapausorik ematen. Ikasleek erabakiak har eta behar dezakete, euren ikaskuntzaren protagonista izan behar dute, izan ere haiek dira interesatzen zaiena, motibatzen diena hobeto jakingo dutenak. Ikaste irakaste prosezuaXXI.mendeko geletan: GELA MOTAK XXI. mendeko gelak, lehen ez bezala, TIC-TAC-TEP bidezko ikaskuntzan oinarritu beharko lirateke. Aldaketa beharrezkoa da, gizartean gertatutako aldaketa kontuan hartuta. Informazioan, komunikazioan, ikaskuntzan, ‌ oinarritutako metodologia honek, hainbat gela mota aurkezten ditu: Gela digitala: moodle Gela publikoa: Gela honetan umeak egunerokoa sarean izanda lan egiten dute, Horretarako portafolioa edota blogger moduko tresnak erabiltzen dira. Gela tailerra: Elkarlana sustatzea ere garrantzitsua da eta horregatik talde lanean garatutako ekintzak, proiektuak‌ egiten dira gaur eguneko geletan. Gelan sarean: Gela hauetan umeek haien identitate digitala garatzen dute. Horretarako sare sozialak gustokoenakFacebook eta Tweeter dira.Hala ere, tresna hauek dakarten arriskuak ere ikasi behar dituzte umeak. Zabaldutako gela: Ikasteko informazioa sarean aurkitzean oinarritzen da gela hau. Esate baterako, edozer gauza ikasteko balio duten tutorialak oso eraginkorrak dira. Beraz, gela hauetan garrantzitsua litzateke umeek informazioa sailkatzen ikastea Gela mugikorra: Mugikorretan oinarritutako metodología (i-pads, movilak, Tablet). Gela azkarra: Gela hau inteligentzia artifizialean oinarritzen da. JohnMcCarthy-ren ustez, inteligentzia artifiziala gailu inteligenteak sortzeko zientzia eta ahalmena da. Murgildutako gela: Gela honetan umeek bigarren mundu batean ikusten dute haien burua. Horretarako SIMS moduko jokoak oso aproposak dira eta gainera, umeek beren autoestimua lantzen dute beren ohiturak, familia eta mundu pertsolana islatuz. Gela irekia: Azkenik, kasu honetan ikaste irakaste tokia sarea da. Irakaslea eta ikaslea saretik komunikatzen dira.

IRAKASTE PROSEZUA


Ikaste- irakaste prozesua XXI.mendeko geletan prozesu sortzaile bat izan behar da. Horretarako, Webquest-ean oinarritutako didaktikan oinarritu behar da irakaskuntza. Hau da, saretik ateratako informazioarekin lan egitea. Gainera metodo tradizionala hobetzeko teknologiak integratzea beharrezkoa litzateke. Eta nola ez, ikasle guztiak alfabetazio digitala izatea.

SORMENA TEKNOLOGIA BERRIA DA Lehenaldian teknologiaren gizartea izan zen bezala, gaur egungo gizartea sormenaren gizartea da. Jadanik badauzkagu sortzeko, komunikatzeko eta elkarlanean aritzeko tresnak. Beraz, gaur egungo hezkuntzan sormena garatu behar da. Sormenari dagokionez, ezagutzaren, malgutasun mentalaren eta motibazioaren arteko elkarlanak sormena sortzen du. INGURUMENA IKT bidezko ikaskuntzan bi motako ingurune aurkitu ditzakegu: 1. Bizitza osorako ikaskuntza : fecebook, twiter .. sare sozialak 2. Erakunde bidezko ikaskuntza: gmail, moodle…

TALDE LANAK Talde lanean proiektu baten inguruan lan egiten dugunean etapa batzuk igarotzen ditugu: 1. Etapa potentziala: Taldekideak batzea lanaren inguruko iritzi desberdinak emateko. 2. Lana finkatzea: elkar-loturak aurkitzea, elkar esfortzua definitzea, negoziatzea … 3. Etapa aktiboa: lanaren atal praktikoa. 4. Sakabanatzea: kontaktua gutxiagotzen da baina taldea eta helburua gogoan dago beti. 5. Gogoangarria: historiak , gertakizunak … kontatzea.

TIC-TAC-TEP: esanahia TIC: Tecnologias de la Informacion y Comunicación TAP: Tectnologias del Aprendizaje y elConocimiento


TEP: Tecnologias del Empoderamento y la Participacion


BLOOM-EN TAXONOMIA DIGITAL Bloom psikologo eta pedagogoak, helburuen taxonomia egin zuen bezala, taxonomia digitala ere proposatu zuen. 1. Sortzea 2. Ebaluatzea 3. Analisia 4. Aplikatzea 5. Ulertzea 6. Gogoratzea

Tic tac tep  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you