Page 1

2005eko abendua 20. ALEA

A

R

Zinea

OBAB

A

R a A ru D u b ZA i L T N R A O UT S

Elkarrizketa NAIARA ARNEDO

Zuekin...MARTITZ IRRATIA


Aldatuko al dugu Gazte!-ren logoa? Jada aldizkariaren 20. alea daukazue eskutan. Orain arte argitaratutako ale guztietan gauza asko aldatu eta berritu dira, baita aldizkariaren izena bera ere: "Gazte Aldizkaria" (0tik 9. alera), "Gazte!" hasierakoa (10.etik 13.era) "Gazte!" berritua (14.etik 20.era). Horra logo berriarentzat jaso ditugun lau proposamen aurrekoa barne. Horien artean gehien gustatzen zaizuna aukeratu eta eman zure botoa 26. orrialdeko sariketaren txartelean.

Nork?

Non? Zer?

AZALA: Mikel Garagar (Plastika) ELKARRIZKETA: Ugaitz Odriozola, Urko Pérez (5B). NERABEZAROA: Mikel Martínez (5B) MARTITZ IRRATIA: Antton Juaristi (Euskara) 25 URTE: Oihane Iglesias, Miren Hernández, Naiara Eizagirre (4B). OPARI SORGINDUA: Beñat Olabe (1C). LIBURUAK: Alvaro Calo (5B). WALLACE & GROMIT: Naiara Herraz, Naroa González (1C) OBABA: Aitor Rivas (5B). BATUKA: Aiala Domingo, Leire Iñigo, Eli Martín (4A), Patricia Martín (3B). WWW.ALTZABHI.NET: Idoia Ferradas, Lucía Curzu (1C). KOMIKIA: Urko Ruiz (6B) KOORDINAZIOA: Bittor Fernández (Hizkuntza Normalkuntza), Antton Juaristi (Euskara), Patxi Sarasola (Marrazketa).

2 Aurkibidea. Parte hartzaileak. 3 - 6 Elkarrizketa: Naiara Arnedo "Arrate". 7 - 10 Iritzia: Nerabezaroa. 11 - 12 Martitz Irratia. 13 - 16 25 urte 17 - 20 Ipuina: Opari sorgindua. 21 Liburuak: Ortzadarra sutan. Tu inteligencia. Cómo entenderla y mejorarla. 22 - 23 Zinea: Wallace & Gromit. Obaba.

MAKETAZIOA: Aitor Cebadero, Gorka Guerrero (4A), Judit Pérez, Iria González (4C), Patxi Sarasola.

24 Batuka. 25 laburrak: www.altzabhi.net. Olentzero aitor cebadero

gorka guerrrero

judit pérez

iria gonzález

badator. 26 Sudoku. Sariketa 27 Komikia 28 2006. Urte berri on!


ELKARRIZKETA

ugaitz odriozola

urko perez

NAIARA ARNEDO "Arrate" "MI QUERIDO KLIKOWSKY" Lehen ataletik bertatik heldu nion telesailari. Gustatu, eta gainera oso txukuna iruditu zitzaidan. Gainerako aktoreen lana gutxietsi gabe, Kike D铆az de Radak ere parte hartzea erabateko bermea zen, erregistro guztietan egiten du lana ongi, eta oraingoan ere hala izateko itxura guztia zuen. Baina lehen atalean bertan konturatu nintzen zerbait zegoela... eta ez nekiela zer zen, edo ez nekiela esplikatzen zer zen: aurpegi bat, leku bat... zerbait ihes egiten zidana eta kokatzen ez nuena. Bigarren atalean erabaki nuen Arrateren paperean ari zen neskaren aurpegia zela. Aurpegi hura, begi haiek, ezaguna egiten zitzaidan. Baina nondik? Egun haietako egunkariren batek lagundu zidan, argazki gehiagorekin, eta izen-abizenak argitaratu zituenean: Naiara Arnedo. Dudarik ez zegoen. Institutuko ikasle ohia zen. Berehala zabaldu nuen berria lankideen artean, eta hitz eta pitz, berriketatik gure paper hauetara ekartzea lortu dugu. Milesker, Naiara, eta zorte on zure karreran!

Antton Juaristi

路 Gogoratzen zara zein momentutik hasi zinen antzezteko munduagatik jakinmina izaten? Antzezteagatik lau urte, baina antzezten betidanik nahiko pailazoa izan naiz, ikastolan beti antzerkiak egiten nituen. Baina batxilergoa bukatu nuenean nere buruari galdetu nion zer egin, matemakikak gustatzen zitzaizkidan, baina nire ametsa betetzen saiatu nintzen eta TAE-n (TAller de Artes Escenicas) sartu nintzen Donostian, ez nengoelako prest ikastola ofizial batera joateko.


ELKARRIZKETA NAIARA ARNEDO "Arrate" 路 Asko kostatu al zaizu zure ametsa betetzea? Egia esanda ez zait asko kostatu.Kostatu zait, borrokatu egin dut: gauza askotan egin dut lan, tabernetan, propaganda banatzen,... Astelehenetik Igandera egiten nuen lan eta ikasten nuen batera, gogorra izan da ez dudalako denbora izan lagunekin ateratzeko,... bakarrik lan egiten nuen ikasketak ordaintzeko eta duela urte bat TAE bukatu nuenean kasting bat egiteko aukera eman zidaten Donostiako produktora batentzat eta gustuko hartu ninduten, eta antzerki batean lan egiteko aukera eman zidaten izugarrizko aktoreekin eta hortik telebistara saltoa.

Zer ezaugarri izan behar dira aktore on bat izateko? Batez ere oso umila izan behar zara. Eta zuzentzen

uztea, eta komedia baldin bada pailazo pixka bat izatea eta drama baldin bada negartia izatea.Baina gehienbat umila eta sensiblea 路 Zure gurasoek hasieratik lagundu dizute? Nire aitak ez, nire amak berriz bai ,horregatik borrokatzea nahi zuen. Nire aitak berriz enpresarialak ikastea nahi zuen neska ona bezala. Aktore izatearena hobby bezala uztea, baina nik hemen lana nahi nuen,


ELKARRIZKETA NAIARA ARNEDO "Arrate" eta mundua ezagutu gero. · Telesail dibertigarri eta familiarra da. Hainbeste arrakasta izango zuela pentzatzen zenuten? Nola bizitzen duzu fama? Exitoa izango zuela pentsatu genuen baina komedia delako eta oso euskalduna delako, ¨Vaya semanita ¨ goian zegoen eta zergatik ez egin telesail bat euskal kulturari buruz. Baina ez genuen hainbeste espero. Ez zait fama gustatzen.

·

Nolako harremana da zuen artean? eta zeinekin daukazu harremanik beroena? Ondo , Ondo. Baina Txomin oso

astopotroa da. · Zure pertsonaiarekin disfrutatzen duzu? Ez,hasieran , ez, azken kapituluetan bai, zeren ni komedia egitetik nator eta Arrate oso pertsona serioa da eta. · Telesailean abogatuarena egiten duzu. Legerik ikasi al duzu? Kodigo zibileko lehen artikulua: Hiriko ordenamendu juridiko da (jajaja) eta ez dakit gehiago. Bai, beti aipatzen dut legeren bat, artikulu bat, baina ez dut ikasten ·

Zer da telesaileko hoberena?

Grabatzen ditugunean toma faltsuetan oso ondo pasatzen dugu eta pena handia da telebistan ez ateratzea · Badakigu antzerki batean zaudela lan egiten zer moduz doa antzerkia? Arrakasta handia izaten ari da, gira handia dugu Espainia mailan. Baina telesaileko bigarren denboraldia badago, bietako bat


ELKARRIZKETA NAIARA ARNEDO "Arrate" aukeratu beharko dut · ¿ Holywwod-en lan egiten ikusten zera? EZ!!!!!! Ingelesari amorru handia diot.

INPROBISATUTAKO GALDERAK ·

Ikasle ona zinen?

Ikastea guztatzen zait. Baina liburuak ez zaizkit gustatzen. · Zein da gehien gogoratzen duzun irakaslea? Vicente Aretxalde ,beti arbelean erotu,egiten zintuelako, eta Arrese oso ondo azaltzen zituelako gauzak

·

Zer aldatuko zenuen institutotik? Ez dakit… Eraikuntza oso egoera txarrean zegoen eta liburutegi propioa izatea.


IRITZIA mikel martinez

IRITZIA

"...Gizaki orok bizi izan duen, bizitzen dagoen eta bizi behar izango duen aldia da. Batzuentzat eguneroko berdin bat den bezala, beste askorentzat eguneroko gudu bilakatzen da eta kasu askotan oso zaila izaten da aurrera ateratzea..."

“NERABE: Nerabe aroa. Giza bizitzaren haurtzaro ondoko aldia (12 urtetik 20 urte inguru). Hazkunde aro hau pubertatean hasten da, eta aldaketa fisiologikoak eta psikologikoak etengabeak dira harik eta heldutasun sexuala eta soziala iristen diren arte. (…)” Hau da “Lur Hiztegi Entziklopedikoak” ematen duen definizioa nerabetasunari buruz, baina bizitzako garaia hau hori baino askoz ere gehiago da, oso zaila izango litzateke zehatz-mehatz hitzekin deskribatzea. Gizaki orok bizi izan duen, bizitzen dagoen eta bizi behar izango duen aldia da. Batzuentzat eguneroko berdin bat den bezala, beste askorentzat eguneroko gudu bilakatzen da eta kasu askotan oso zaila izaten da aurrera ateratzea. Zortzi urte gutxi gorabehera irauten du eta etengabeko aldaketak ematen dira gaztetan, hala nola, janzkeran, musika gustuan, lagunekiko harremanetan, familiarekikotan… Ni azalean bizitzen ari naizen aldia da eta egia esan behar badut oso gogorra da. Asteak zazpi egun baditu, zortzi izaera desberdinekin jaiki zaitezke eta horrek norberari min egiteaz gain, bere ingurukoei ere asko kaltetu diezaieke.


IRITZIA

Hala eta guztiz ere, jakin behar da txanponari beste aurpegia ikusten eta nik pertsonalki esan dezaket azkeneko hiru urteetan nire bizitza osoan baino askoz ere gehiago ikasi dudala, zentzu guztietan, eta hori oso ona da. Pixkanakapixkanaka heltzen z o a z e ta denborarekin ikusten duzu gauzak ez direla diruditena, gainera, argi geratzen zaizu zerbait nahi baduzu, lana kostatuko zaizula eta ama ez dela beti hor egongo laguntzeko. Oso aipagarria iruditzen zaidan beste gauza bat zera da: urte hauetan gazteok gustuei dagokionez aldatzeko dugun erraztasuna, hots, musikan adibidez egun batean heavya gustuko dugula eta bestean popa. Zergatia ez diot aurkitzen, baina egia da gustuengatik gazteak taldetan biltzen garela; esaterako, futbola gustuko dutenak alde batetik, hip-hopa dutenak bestetik eta horrela.

"...Oso aipagarria iruditzen zaidan beste gauza bat zera da: urte hauetan gazteok gustuei dagokionez aldatzeko dugun erraztasuna...egun batean heavya gustuko dugula eta bestean popa... Bestalde, gazteon gizartea mailetan sailkatua dagoela iruditzen zait, ezagunenak goian aurkitzen dira eta inork kasu egiten ez dienak edo besteen burlak eta mehatxuak jasan behar dituztenak behean. Oso tristea iruditzen zait, baina hala da eta begirada sakon bat ematen badiogu Erdi Aroko gizarte estamentalaren itxura duela ikusiko genuke: ezaguna bazara denek egiten dute zuk esaten duzuna (Erregearen kasua Erdi Aroan) eta denek baztertzen bazaituzte eta inor ez baldin badu zurekin ibili nahi bakarrik aurkitzen


IRITZIA z a r a ( b e h a r ts u e n e d o gizarteak baztertutakoen kasua). Horren ondorioz, aldaketa ugari ematen dira gazteongan eta horri aurre egiteko moduetako bat nola edo hala atentzioa deitzea da. Adibide argitzat ditugu tattoak eta piercingak. Ulertzen dut halako gauzak gorputzean egitean, bakoitzak bere gustuak dituela, hala ere, kasu askotan lagun taldean atentzio deitzeko egiten dugu; eta normala iruditzen zait oso zaila baita jasatea inork ez dizula kasu egiten. Urte hauetan gertatzen den beste egoeretako bat oraintxe bertan sentitzen dudana da, hain zuzen ere, buruan ideia eta pentsamendu asko izatea, baina nola adierazi ez jakitea. Horrek korapilo bat egiten dizu eztarrian eta

azkenean, pentsakizun horiek kanporatzen ikasten ez baduzu, pertsona isil eta bakarti batean bilakatzen zara, ez dakizulako harreman bat nola hasi. Egoera horrela da, ondorioz “lagun-mina” deituriko lagun bat izatera behartzen gaituela. Pertsona honek gu entzuteko prest egon behar du beti, bestela, haserretzen gara, edo laguntzako prest edo behar dugunerako, edozertarako, hor egon behar du. Oso berekoia dirudi, tristea dirudien arren, halaxe da ordea. Betidanik zure pentsamenduak eta sentsazioak norbaitekin partekatzeko zortea izan baduzu, eta bat-batean hori


IRITZIA "...Urte hauetan gertatzen den beste egoeretako bat oraintxe bertan sentitzen dudana da, hain zuzen ere, buruan ideia eta pentsamendu asko izatea, baina nola adierazi ez jakitea..." desagertzen bada, oso gaizki sentitzen zara. Horregatik, behin baino gehiagotan, bakarrik sentitzen gara jende askoren artean egon arren, eta hori sentsazio okerrenetakoa da nerabe garaian, inork zu ez ulertzea, alegia. Hainbeste gauza triste eta txarrak irakurri ondoren, lehen esan dudan bezala, txanponak beste aurpegi bat dauka eta jakin behar da hori disfrutatzen. Esate baterako, garai honetan gauza berri asko ezagutzen dira, lehenengo neskalagun edo mutil-laguna izaten da, gauza gehiago egiteko askatasunak ere asko pozten du, etab. Lerro hauek guztiak idatzi ondoren, ondorio batera iritsi naiz: nerabe garaia oso gogorra eta zaila

dela eta urte gutxi hauetan norberaren etorkizuneko izaeraren oinarriak finkatzen direla, beraz, nerabeoi egin dakiguken gauzarik okerrena bakarrik uztea da. Ezin gara bakarrik egon (ez dut esan nahi ezin garela etxean bakarrik geratu edo horrelakorik, uste dut ulertzen zaidala zein den nire mezua), beti dugu norbaiten beharra eta garrantzi handia ematen diogu b e s t e e n baiespenari. Azkenik, gauza bat besterik ez zait geratzen esateko: nerabe zarenean zaharregia zara haurra izateko eta gazteegia heldua izateko.

"...txanponak beste aurpegi bat dauka eta jakin behar da hori disfrutatzen. Esate baterako, garai honetan gauza berri asko ezagutzen dira, lehenengo neska-lagun edo mutil-laguna izaten da, gauza gehiago egiteko askatasunak ere asko pozten du..."


T Z irr a I T R ti A

a

M

Zuekin...

Gazte: Nola okurritu zaizue MARTITZ irratsaioaren kontua? MARTITZ.- Zerbait egin beharra zegoen. Institutuko irratian musika besterik ez zen entzuten, eta euskaraz hitzik ez. Musikaz aparte bazegoela zerbait gehiago, eta euskaraz, gainera, eta hori da MARTITZ. Gazte: Zergatik izen hori? M.- Euskaraz, asteartea esateko beste modu bat da, mendebaldean erabiltzen dena. Erderazko “martes” eta gure izen hau hau jatorri berekoak dira, nonbait. Eta nola asteartea erabaki genuen emititzeko, ba... Gainera, batzuentzat euskara


M

Z I i rr a T R ti A

a

martzianoen hizkuntza-edo ere bada, eta nola esaten da Marte euskaraz?. Ba, hori. Gazte: Nortzuk zabiltzate irratsaioa aurrera atera nahirik? M.- Gaiak-eta, gidoiak, Gregoriok eta biok (Antton) erabakitzen ditugu. Gero, Gregoriok manejatzen ditu mandoak, eta ni mikroan egoten naiz. Baina laguntzaileak ere

baditugu, batzuk besteak baino finkoagoak. Lau-bost programa egin ditugu, eta egia esan, nik gero eta gutxiago hitz egiten dut. Gazte: Astearteetan, beraz. Zer ordutan? M.- Errekreo orduan, 10:45ak inguruan hasi, eta 11:10ean bukatu. Gazte: Zerbait gehitu nahi bukatzeko? M.- Ba... parte hartzeko ateak irekita daudela. Hori bai, euskaraz hitz egin behar dela.


Gure institutuak

25

urte beteko ditu datorren urtean Gure institutuak 1981-82 ikasturtean zabaldu zituen ateak. horrek esan nahi du orain 25. ikasturtea betetzen ari garela. Hori dela eta GAZTE! -ren erdiko orrialdeetan, Altzako berrien ordez, gai horren inguruko elkarrizketak, iritziak, argazkiak, oroitzapenak eta 25 urte hauetan gertatu diren hainbat eta hainbat kontu jasoko ditugu. Jon ikasketa buruak esan digun bezela, ospakizunak datorren urtean egingo badira ere, urteurrena honen inguruan denon iritziak, asmoak eta gogoak jasotzeko garaian gaude. Oraingo honetan garai desberdinetako 3 ikasle ohiren elkarrizketak ekarri ditugu: Mari Sol Millán Castiñeiras, Mª José Martínez Jiménez eta Saioa Iranzo.


Gure institutuak

25

urte

oihane iglesias

miren hernandez

naiara eizagirre

beteko ditu datorren urtean

ikasle ohiak

Izen-abizena: MÂŞ Sol Millan CastiĂąeiras. 38 urte ditut, Institutua inauguratu nuen, 1981-82 kurtsoan hasi nintzen, orain dela 25 urte. Gogoratzen zara garai horretaz? Institutuan gertatu zena ez da inoiz ahazten, denbora hartako lagunak ditut oraindik, laguntasun bereizi bat batzen nauela, adibidez, bat nire semearen amabitxia da. Zer gogoratzen duzu? Dena maitasun askorekin gogoratzen dut, irakasleak ere. Gogoratzeak, irribarraztea egiten dizu, ze nolako denborak! Irakasleen batez gogoratzen zara? oraindik kontaktua daukat nire frantseseko tutorea izan zenarekin, Javier Cantelli


Gure institutuak

25

urte beteko ditu datorren urtean

Zer iruditzen zaizu 25. urteurrena ospatzea? Zer egingo zenuke ospatzeko? Fantastikoa izango zen. Asko gustatuko litzaidake, duela 25 urte egon zen jendea biltzea, ikasle eta irakasle.

Izen-abizena: MÂŞ Jose Martinez Jimenez Duela zenbat urte etorri zinen institutura? Duela 20 urte gutxi gorabehera Gogoratzen zara garai hortaz? AskoÂ… Zer gogoratzen duzu? Kanbio handia izan zela sentidu askotan, lagunak aldatu ziren, ikasteko forma aldatu zen, nire notak aldatu ziren, ni aldatu nintzen. Irakasleen batez gogoratzen zara? D. Jesus MuĂąoz (frantsesa), Guillermo (Willy, geografia), La gallega (mate) Zer iruditzen zaizu 25. urteurrena ospatzea? Polita izango zen. Zer egingo zenuke ospatzeko? Erakusketa bat egingo nuke argazkiekin eta oroitzapenekin


Gure institutuak

25

urte beteko ditu datorren urtean

ikasle ohiak

Zein da zure izena? Saioa Iranzo da. Orain dela zenbat urte egon zinen institutoan? 13 urte nituenetik eta 9 urte atera nintzenetik. Gogoratzen zara zure garaiaz? Gutxi gora-behera. Zer da gogoratzen duzuna? Nire gelakideak,irakasleak.... Zein irakasle gogoratzen dituzu? Bueno ba gogoratzen dut, Maria Jesus; lenguako irakaslea, eta Maribel ingelesekoaÂ….. Zer iruditzen zaizu 25.urtea ospatzea? 25.urtea ospatzea oso ondo iruditzen zait.Oso polita da handik pasa den jendea,bai ikasleak eta bai irakasleak gogoratzea eta hau ospatzea denak elkarrekin. Zer egingo zenuke ospatzeko? Nik egingo nukeena, ikasle eta irakasle guztiak bildu eta festa bat ospetuko nuke,oso polita izango zen ikasle zaharrak eta orain daudenak biltzea eta hauekin batera irakasleak noski. Bueno eskerrik asko galderak erantzuteagatik


Ipuina

beĂąat olabe

OPARI SORGINDUA

egu hotz-hotza zen, abenduaren hemezortzia zehazki, eta Euskal Herriko herri batean jaiak egiten ari ziren. Dilin-dalan, dantzan zeuden guztiak, beno, herri horretako alkatea ezik. Mortadelo zen herriko alkatea. galdetzen ariko zarete zergatik ez zegoen alai Mortadelo alkatea, ba, ona hemen erantzuna: Mortadelo oso pertsona baketsua eta famatua zen herri honetan, baina gaixorik zegoen. Ez zeukan griperik, ez zeukan hanka puskaturik; ez, bere gaixotasuna, sorgintona zen. Lehengo urtean herritar guztiei ogasun aurrekontua eman zien, eta herritarrek ez ziren oso pozik jarri. Herritarrek Zugarramurdiko sorgin bati deitu, eta esan zioten, Mortadelo alkateari sorgintzeko. Orduan sorgina etorri, eta oparirik ezin emateko eta ezin

jasotzeko edaria, kafean sartu, eta plas! Seko lo gelditu zen. Hurrengo egunean alkatea esnatu eta Olentzero etortzen zen gauean bakarrik eskutitz bat ikusi zuen atearen ondoan. Eskutitzean hau esaten zuen: “hori bilatu; ba, hau aurkitu”, eta momentu hori eta gero Mortadelok bakarrik sorginaren txantxak jasotzen ditu, edo bestela herritarren opariak, baina a ze opariak!. Ba hori zen alkatearen historia, eta esaten dizuedan bezala, horregatik dago hain triste. Emazteari ezin oparirik eman eta emaztearen oparirik ezin jaso. Desesperatuta Mortadelok Zugarramurdiko kobazuloetara oinez joatea pentsatu du.


Ipuina OPARI SORGINDUA

Baina horretarako zuhaitz sorginduetatik pasa beharko du, gero ur jakintsutik eta azkenik, mendi sakonetik. Baina hobeto bakoitza zer den esango dizuet: · Zuhaitz sorginduak, zuhaitz berezi batzuk dira. Lehenengo zuhaitz kantariak daude eta gero zuhaitz olerkilariak daude. Hori pasa eta gero zuhaitzek berak nahi duen oparia emango diote. · Ur jakintsuetan,alkateak hiru igarkizun asmatu behar ditu, eta ura Mortadelok nahi duen galderari erantzungo dio. · Mendi sakona, mendi berezi bat da, mendi hori ez doa goraka, beherantz baizik, baina arazo bat dago arrastaka joan behar zara eta bide egokia aukeratu, bide txarretik bazoaz ezingo zara igo eta hor geldituko zara betirako. Hainbeste jende hil egin den lekutik, bizirik ateratzen bazara, azkenean, pala bat aurkituko duzu, pala magikoa, pala horrekin sorginen gordelekura joan zaitezke mendia zulatzen. Eta horiek dira Mortadelok sorginen bizilekuetara heltzeko egin behar dituen

oztopoak, espero dugu, ipuin guztietan bezala hau ondo ateratzea. Oraintxe bertan irakurriko duzue. Mortadelok maleta egin eta hor doa gizon ausart bat bezala sorginen mundura, ahaztu gabe Olentzeroren gaua baino lehen heldu behar zela eta bakarrik lau egun gelditzen zirela. Zurragamurdi pasa eta ezkerrean zeuden zuhaitz magikoak . Zuhaitzek Mortadelo ikustean, froga bat gainditu behar zuela esan zioten, sorginengana heltzeko. Orduan zuhaitzek esan zioten ea “Iker, Maradonaren, Alonso, Napoleon, Odon eta Leonardoren”artetik ea nor zen kantaria, eta Mortadelok esan zuen inor ez zela kantaria hortik, baina izen bakoitzaren lehenengo letra hartzen bazuen, Imanol agertzen zela .Zuhaitzek harrituta,zorionak eman zioten. Orain bigarren,eta azken froga gelditzen zela esan zioten, hauetatik zein da olerkilaria: “Antton, Axular, Jon”, alkateak ez zuen hortik, olerkilaria zen inor ezagutzen, eta esan zuen


Ipuina OPARI SORGINDUA hortik ez zegoela olerkilaririk, zeren,Jon eta Antton ez ziren,eta Axular hiztegia zen, zuhaitzek okerra zela esan zioten, baina lehenengoa oso ongi zegoelako azken aukera utzi zioten. Mortadelo pentsakor zegoen, bat-batean bazekiela esan zien, Axular hiztegia zela baina (h) letrarekin, eta orduan Axular zela esan zuen. Zuhaitzek zorionak eman eta ze opari nahi zuen galdetu zioten, berak eraztun bat nahi zuen bere emaztearentzat baina konturatu zen itsasontzi bat behar zuela ur jakintsuetara joateko, orduan itsasontzia eskatu eta joan egin zen. Uraren ondoan zegoen, oparia askatu eta itsasontzi handi bat agertu zen, itsasontzian jarri eta abiatu zen, lakuaren erdira. Bat-batean ura altxatu eta esan zion: “azkarra izan behar da lehenengo froga egiteko, baina ez zara hain azkarra izango hiru igarkizun hauei erantzuteko”. Orduan uraren zati baten kolorea aldatzen hasi zen. Jartzen zuen: Hona hemen lehenengoa, nola idazten da Estatu Batuen hiriburuaren izena: New York,edo York Berria?Orduan, gizon azkarrak,azkar pentsatu eta esan zuen, hiriburua Washington da.

“Ondo! Hor doa zailago den bat: ume bat, ilera moztera joaten da bere lagunekin, ilea mozten duen emakumea oso ona da, bakarrik bere ilea ikusi behar da, primeran dago, gizonak berriz oso gaizki dauka ilea, baina lagun bat gizonarengana joan da, zergatik?”Orduan esan zuen: “Ba gizon hori, ez zen txarra, ona baizik, zeren, gizonak emakumeari moztu zion ilea, eta emakumeak, gizonari”.Primeran egin zuela esan eta jarraian ia ezinezko bat jarriko ziola esan zion, baina laguntza emango ziola, eta bi aukera. Begira: “Marko Antonio eta Kleopatra lehengo egunean hil ziren, gertakizunaren lekuan, pareta horia, kristal hautsiak eta leiho ireki bat zegoen, egun horretan haize asko zegoen. Arnasa ondo ez hartzeagatik hil ziren, ez zuten inolako gaixotasunik eta ez zieten txarra zen ezer eman, ez zuten zauririk, lur guztia kristalez beteta egon arren. Zer gertatu zen?” Eta Mortadelok... “nire ustez, golpe bategatik hil ziren.”Baina Mortadelok ez zuen galdera ondo erantzun eta urak laguntza eman zion, kristalak edalontzi


Ipuina OPARI SORGINDUA batenak zirela, orduan ura ikusi eta arrain bat igerian ikusi zuen, eta batbatean arrainak zirela esan zuen. “Oso ondo, baina galderarik gabe gelditu zela esan zion urak, eta galdetu zion alkateak, “zergatik?” Ba orain egin didazulako galdera bat, ezta?. Baina esango dizut mendia nola pasa: hartu soka hau eta lotu hasieran, horrela igo egingo zara. Eta joan egin zen. Bere aurrean mendia zegoen, zulo izugarri batekin, Mortadelok aurreratu eta bat-batean zulotik harri pila bat azaldu ziren. Oso harri txikiak ziren, baina bat-batean guztiak elkartu eta alkatearen itxura hartu zuten. Orduan esan zioten zuloan sartzeko eta saiatzea ondo aukeratzen nahi ez bazuen hil. Mortadelok zuloan sartu soka, harri batean jarri eta jaisten hasi zen, aldi pila batez igo eta jaitsi egin zen, baina azkenean, azken zuloraino heldu zen, orduan... soka puskatu eta erori zen! Mortadelok beldurtuta bide egokia aukeratu behar zuen, eta orduan ahots batzuk entzun zituen, arraroak ziren, bere ustez ezkerretik zetozten, ezkerrera joan eta... harri bat burura erori zitzaion. geroago, esnatzean, sudur luze bat ikusi zuen, baina alde egin nahi bazuen ere, ezingo zen oso urrutira joan, sorginek borobil bat osatu zutelako. Lasaiago egon arte ez zitzaion sorginik aurreratu, baina gero sorginik sorginena etorri eta esan zion bazekiela zertara etorri zela eta ez ziola

inola ere ez sorginkeria kenduko, bide okerra hartu baitzuen. Baina utziko ziola etxera joaten, guztia ahaztuta, noski, bakarrik mendira heldu baino lehen egin zuena gogoratu ahalko zuen. Orduan bi hitz esan eta etxera joan zen. Alkatea ez zegoen oso pozik, baina momentu horretan, “din-don” bere etxeko atean norbaitek jo zuen. Alkateak atea irekitzean, gizon bat ikusi zuen, prakak puskatuta zeuzkan, kapela beltz-beltza zeukan, eta asto argal eta itsusi bat aurkitu zuen. Gizonak eskatu zion hor lo egin ahal zuen. . Alkateak hain makal zegoen ze sartzeko esan zion. Bakarrik hogei ordu gelditzen ziren Olentzero etortzeko. Eta alkateak, bakarrik gizon gosetu bat etxean edukitzea lortu zuen. Gaua ia heldu zen, gizon xelebreak lotara joatea eskatu zionean, Olentzero laster helduko zen, eta. Hurrengo egunean, altxatu eta poltsa izugarri handi bat ikusi zuen. Poltsa ireki eta idatzita zegoen: “mesedearen mesede”. Orduan alkateak opari pila bat ikusi zituen. Hurrengo egunean, jaiak zeuden oraindik, eta egun horretan, alkatea ez zegoen leihoan, plazan baizik.


Egilea: Fernando Morillo Morilloren liburu honetan bere beste liburuetan beste gertatzen da. Morilloren literatura, nik dakidala, gazteentzat bideratua da. “Orztadarra sutan” liburu erraza da irakurtzeko. Noizean behin hiztegira jo behar dugu baina ez da ia somatzen. Esaldiak errazak dira. Aditzak noizean behin hikaz daude baina ez da zaila, arreta pixka bat jarriz ulergarria da hitanoa menderatu gabe. Istorio aldetik, bada, interesgarria da denbora pasa gisa.

LIBURUAK

Ortzadarra sutan

alvaro calo

Tu inteligencia. Cómo entenderla y mejorarla. Egileak: Alejandra Vallejo-Nágera eta Roberto Colom Marañón Gaztelaniaz idatzitako liburua da hau. Ez dut euskarazko argitalpenik ezagutzen. Liburu hau entretenigarria eta baliagarria izateko idatzita dago. Egileak adituak dira burmuinaren funtzionamenduan eta komunikazoan, hauexek izan ziren delako “El Gran Test” telebista saioan parte hartu zuten adituak. Liburu hau hiru atal nagusietan banatzen da. Lehenengoan azaltzen digu nola funtzionatzen duen burmuinak. Bigarrenean azaltzen digu zertan datzaten direlako adimen testak, zer nolako frogak aurkitu ditzazkegun bertan eta nola ebatzi. Hirgarrenean zelan garatu dezakegun adimena azaltzen digu, hala nola: testak, burmuinaren joeren azterketa… Gainera, liburu honek badu zerbait irakurtzera eraman gaitzakeena, bere egunerokotasuna eta praktikotasuna. Oraingotasuna, bada 2004an idatzi zen eta beraz nahiko garaikidea dugu librua, egia da zientzia oso azkar aldatzen dela baina kaleratuta dauden zenbait liburuekin alderatuz nahiko berria da. Praktikotasuna, bada, liburu hau ez da zaila ulertzeko, edozeinek hiztegi bat duena alboan irakurri dezake arazorik gabe. Gainera gauzak azaltzeko istorio baten barruan sartzen gaitu atsegina bilatuz.


erduras de las v aldiciĂłn it. La m & Gr om Wallace

naiara herranz

naroa gonzĂĄlez

Wallace eta Gromit oso lagun minak dira. Abentura honetan untxiak harrapatu behar dituzte, zeren untxiak barazki guztiak jaten ari dira eta barazki handien lehiaketa egongo denez, Wallace eta Gromitek untxiak harrapatzen dituzte. Wallaceren inbento batekin, bera untxi handi bat bihurtzen da eta barazkizalea, untxiek bezala. Wallacek andere bat ezagutzen du, Leidy Totinjom, eta berataz maitemintzen da. Gromitren laguntzarekin Wallace bera zen bezala bihurtzen da berriro. PelĂ­kula hau polita eta dibertigarria iruditu zaigu. Zuzendaria: Steve Box eta Nick Park. Gidoia: Steve Box, Nick Park, Bob Baker eta Mark Burton. Argazkiak: Tristan Oliver eta Dave Alex Ridett. Musika: Julian Nott. Denbora: 85 minutu

ZINEA


aitor rivas

Bernardo Atxagaren liburuaren adaptazioa zaila zenez gero liburuaren istorio gutxi batzuk hartu zituen Montxok, eta abileziaz lotu zituen. Pelikula bitxia da, Barbara Lenni Lourdes da, lan bat egin behar du fakultaterako, bideo dokumental bat. Horrela aurkitzen du Lourdesek Obaba, herria aspergarria eta lasaia badirudi ere laster jakiten du Obaban bizitzen den jende guztiak istorioren bat daukala kontatzeko. Liburuaren hiru istorio kontatzen dira filman, denak puntu berdinetik abiatzen direnak eta nahiz eta bide desberdinak izan , azkenean, bide guztiak gurutzatzen dira berriro. Lehenengo istorioan kontatzen digu irakasle baten bizitza, Pilar Lopez de Ayala, bere bizitza aspergarria zen beti, bere maitearen eskutitza itxaroten, baina hori aldatzen da ikasle batez maitemintzen denean, nahiz eta jendeak gaizki ikusi biak batera joaten dira bizitzera. Bigarren istorioan kontatzen da eskizofreniko zen gizonaren istorioa, erotuta zegoena arreba hil zuenetik; bere arrrebak buruan hitz egiten ziola uste zuen eta esaten ziona egiten zuen. Hirugarren istorioan kontatzen da nola ume bat lehen aldiz joaten zen elizara bere aita alemana eta judua zelako, eta han aparizio bat izan zuen, aho bat Alemaniako helbide bat ematen diona, aitari kontatzen dio eta hau aprobetxatuz alemanera irakasten dio neskari gutunak bidaliz.Gero jakiten dugu aitak gutunak bidaltzen zuen neska zela. Lourdesek istorioak entzun ondoren herriaz maitemintzen da eta hor gelditzen da bizitzen herrian ezagutzen duen mutil-lagunarekin. Animatzen zaituztet Euskal Herrian egindako pelikula hau ikustera, Oskarreko sarietan Espainiak errepresentatzen duen pelikula dela eta. Zuzendaria: Montxo Armendariz Aktoreak: Pilar Lopez de Ayala, Mercedes Samprieto, Eduard Fernandez Guidoia: Montxo Armendariz Argazkiak: Javier Aguirresarobe Produkzioa: Puy Oria


aiala domingo

eli martĂ­n

leire iĂąigo

patricia martĂ­n

Batuka kirol berri bat da. Kirol hau dator Kike Santanderrek egin dituen abesti batzuen koreografietan. Batuta dantza daiteke musika askorekin: reggaeton, rumba, house... Batuka famatua egin zen "Operacion Triunfo"arengatik, bertan Batuka egiten zutelako. Batuka, koregrafiekin dantza egitean gorputzeko muskuluak desarroilatzen dituzulako. Ondo egiten bada, jendearentzat kirol neketsua izango litzateke. Baina beraz, Batuka, lagunekin egin daiteke, bakarrik ere, eta sasoian egoteko oso ona da, baita dietan bazaude ere! Gure iritzia oso ona da kirol berri honetaz, gazteei asko gustatzen zaigulako eta oso dibertigarria delako. Hemendik proposatzen dizuegu kirol berri hau probatzeko!!!


www.altzabhi.net

idoia ferradas

lucía curzu

Altzako institutoaren web orri berria da. Web honen barruan Altzako institutoaren informazio guztia dago: Gazte Aldizkariaren proiektuak, argazkiak, bisitaldi “birtuala” eta abar. · Gazte aldizkariaren barruan noiz ateratzen den, norentzako eta informazio gehiago dago ·Argazkietan,irakasleak,ikasleak,diploma banaketa eta irteeretako argazkiak daude. ·Bisitaldi birtuala institutoko planoan. ·baina oraindik bukatu gabe dago. Laister denon eskura izango dugu. Bitartean lanean ari gara.

Gazte! aldizkariaren artikuluak interneten www.prensajuvenil.org @Asociaci'on de prensa juvenil@ elkarteak bere web orrian *www.prensa juvenil.org gure aldizkariaren ondorengo bi liburu kritika argitaratu ditu - Kaliforniako neskak> Jone Acosta Gazte! - 17 - Bollikaoak zugatik> Alvaro Calo. Gazte! - 19

Animo! hurrengoa zure izan daiteke eta!

Gabonak badatoz Zuek oporretan eta

23an oporrak

ni berriz lanera!!

21ean Santo Tomas gurasoek prestatutako txistorra bokadilloak

1

Soluzioak: Ea hurrengo orrialdean dauden sudokuak asmatzen dituzun. Soluzioak begiratu gabe noski!!!

2


3x3 laukitxo bakoitzean 1etik 9ra zenbaki guztiak jarri behar dira, karratu nagusiaren lerro eta zutabe guztietan zenbakirik errepikatu gabe. sudoku 1

?

sudoku 2

Aurreko sariketaren irabazlea:

Alex Hernรกndez 3A

SARIKETA: Gazte! logoaren proposamen berrien artetik, zein da gehien gustatu zaizuna? (Begiratu 2. orrialdea). Hautatu laukitxo bat.

Izen abizenak Saria: KEN ZAZPI taldearen KDa

Taldea


marta correyero

ane alfonso

leigorka arruti

urko ruiz

KOMIKIA

KOMIKIA


rgoko 1B taldea

5/10/21 Batxile l-Ernio-Iturriotz 0

Urkizu-Erniozaba

2006 Zoriona k e urte berr ta i on!!

o 1A eta 2AB taldeak

n 05/10/26 Batxilergok Antonaren kobea Atau

altza institutua ies/bhi

Gazte-20b  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you