Page 1

Andy Panko

Luc

zeteu e V n ia

nchez Christian Sรก

2010eko martxoa

Iker Ga larza

ALTZA INSTITUTUKO EUSKARAZKO ALDIZKARIA

Elkarrizketa:

33


..

. K A R E E IRT

1A artxoa DBH M . a b e D : Irteerak

ETA...

Eskola ekintz

ak: Gorputz

Heziketa

JAR DUE RAK

DBH, uerak:

oak

Guras

rd

azio ja Orient

altza institutua ies/bhi

www.altzabhi.net

Eskiatzera

: Saint Lary . Urtarrila D

BH-4, Batx

.


3

2010eko martxoa 33. zenbakia

Non? Zer? 03 Non? Zer? Nork? 04 Andy Panko 08 "Etsaia etxean"

4

10 "Zonbiak" 12 Inauteriak Altzan. Inauteriak Institutuan 17 Christian Sรกnchez

12

10

18 Iker Galarza 20 "Otso-gizona"

17

22 Lucian Vezeteu

18

20

24 Gizarte Zientzietako komikiak. Sariketa. Denbora pasa.

22

28 Gurelanakaltzabhi. blogspot.com

24

Nork? AZALA: Josu Conde (Plastika). ELKARRIZKETA ANDY PANKO: Adrian Gomez, Joseba Iglesias, Iker Lopez (5B). IPUINA "ETSAIA ETXEAN": Ane Sueiro (2C) IPUINA "ZONBIAK": Pedro Curtu (2C), Igor Sanchez (2B). INAUTERIAK ALTZAN. INAUTERIKA INSTITUTUAN: Andrea Martinez de Arespe, Sara Gonzalez de Alaiza, Tamara Mosquero (3C). ELKARRIZKETA CHRISTIAN SANCHEZ: Patxi Sarasola (Plastika)

ELKARRIZKETA IKER GALARZA: Andoni Magan, Iker Lopez (5B). PELIKULA "OTSO-GIZONA":Andrea Martinez de Arespe, Sara Gonzalez de Alaiza, Tamara Mosquero (3C). ELKARRIZKETA LUCIAN VEZETEU: Antton Juaristi (Euskara). GIZARTE ZIENTZIETAKO KOMIKIAK: Ainhoa Naranjo, Leire Trimino (2A). Olatz Bombin, Maria Domingo, Denis Davila (2D).

KOORDINAZIOA: Bittor Fernรกndez (Hizkuntza Normalkuntza), Antton Juaristi (Euskara), Patxi Sarasola (Plastika). MAKETAZIOA: Josu Conde (Plastika), Patxi Sarasola (Plastika)


4

2010ekoekaina martxoa zenbakia 2006ko 22.33. zenbakia

adri谩n g贸mez

joseba iglesias

iker l贸pez

GREGORION BITARTEZ LORTUTAKO HITZORDURA JOAN GINEN, ASTEARTEA ZEN, KOMUNIKABIDEENTZAKO EGUNA. ILLUMBEN SARTU GINEN BESTE KAZETARI GUZTIAK BEZALA ETA BEREHALA TALDEKO PRENTSA ARDURADUNAK AGURTU GINTUEN. JOKALARIAK HASI ZIREN ATERATZEN ENTRENAMENDUA EGITEKO. ANDY PANKO ATERA ZENEAN BEREHALA JARRI ZUTEN GUREKIN HARREMANETAN. BERE LEHEN HITZAK: NO PROBLEM! HANDIK AURRERA GUREKIN ESERI ETA BEREHALA HASI ZEN BERRIKETAN GURE GALDEREI ERANTZUTEN. OSO TIPO JATORRA ETA ATSEGINA DA. EZ ZIRUDIEN ACB LIGAKO LEHEN ITZULIKO JOKALARI HOBERENETARIKO BATEKIN HITZ EGITEN ARI GINELA. BARBOUR JOKALARIAREKIN ERE ARGAZKIAK EGITEKO AUKERA IZAN GENUEN. ESKERRAK EMAN BEHAR DIZKIEGU ELKARRIZKETA HAU BIDERATU DUTEN GUZTIEI, GREGORIORI BATEZ ERE, ETA NOLA EZ, ANDY PANKO BERARI ERE ESKEINITAKO ARRETARENGATIK.


2010eko martxoa zenbakia 2006ko apirila 21.33. zenbakia

Nongoa zara? Estatu Batuetakoa, Philadelphiakoa. Zenbat urterekin hasi zinen saskibaloian jolasten? 3 urte nituenean. 3 urterekin nire aitak eta nik baloi bat hartu genuen eta jolasten hasi ginen. Orain 32 urte dauzkat... 30 urte ia-ia saskibaloian jokatzen. Baina ez bakarrik saskibaloia, beste kirol batzuk ere praktikatu ditut. Futbola, baseball... Zergatik hartu zenuen kirol hau? Nire aitak ere saskibaloian jokatzen zuen, eta bera bezala izan nahi nuelako. Noiz erabaki zenuen Europara etortzea? Niri asko gustatzen zait Espainiako saskibaloia. NBA utzi nuenean, Espainiara etorri nahi nuen. Baina bakarrik Espainia, ez Grecia, Italia....

Elkarrizketa Asier Riesgorekin

Zenbat urte daramazu talde honetan? Gustora zaude? Aurtengoarekin, 3 urte. Oso gustora nago. Donostia da hiririk hoberena niretzako. Ni Gironan bizi izan nintzen 2 urte, Sevillan urte bat, Bilbon 2 urte, eta Donostian, 3 urte. Eta Donostiarekin geratzen naiz. Zer gustatzen zaizu gehiago mate bat ala hiruko bat? Mate dat dudarik gabe. Baina mate bat, beste baten gainean. Jajaja

5


6

2010eko martxoa 33. zenbakia

Zeintzuk dira zure hobyak? Golfean jolastea asko gustatzen zait. Udan nire aitarekin egunero jolasten dut. Udan ez dut saskibaloian asko jokatzen, bakarrik golfean.

Zein izan da zure partidurik hoberena? Unibertsitatean nengoenean. Partidu batean 58 puntu sartu nituen. Nire unibertsitateko errekorra da. 58 puntu, 32 minututan.

Gustatzen zaizu zinema, musika, janaria? Pelikulak ikustea asko gustatzen zait nire emaztearekin. Musika guztia gustatzen zait. Coldplay eta U2 dira gehien gustatzen zaizkidanak Janaria, denetarik jaten dut. Donostin, pintxoak, arraultzak, txuletak...


7

2010eko martxoa 33. zenbakia

Saskibaloiaz aparte, ze kirol gustatzen zaizu? Futbola asko gustatzen zait. Nire emaztearekin asko ikusten dut. Erreala eta Bartzelona gustoko ditut. Real Madril, ez hainbeste. Premier Ligue ere gustokoa dut. Manchester United, adibidez.

Kolorea: Berdea Usaina: Nire emazteak egiten duen janariaren usaina Janaria: Haragia Edaria: Kafe-esnea

Nola gogoratzen duzu Breoganen kontra sartu zenuen hirukoa? Sinestesina izan zen niretzako. Oso polita.

Kirola: Futbola Saskibaloi talde bat: Boston Celtics, Larry Bird zegoenean Automobila: BMW

Zer gomendatzen diozu jende gazteari saskibaloian hasi nahi dutenei? Saskibaloian bere lagunekin jokatzea eta ondo pasatzea. Eta ez bakarrik saskibaloian jokatzea, kirol guztietara jokatu.

Automobila: Larry Bird Musika talde bat: Coldplay Pelikula: Gladiator Liburua: Lone Survivor


8

2010eko martxoa 33. zenbakia

ETSAIA ETXEAN

ane sueiro

Martxoaren 2a

Gaur, lehenengo eguna dut egunerokoari ekiten diodala; ez dakit osoa beteko dudan, zeren 365 orrialde ditu. Gainera, ez dakit beste urte oso bat biziko naizen. Zuek ikusten al duzue telebista? Han sarri agertzen dira, ba, senarrak jotako emakumeak‌ Ba, horietako bat naiz ni. Orain, esaterako, gaueko 11:30ak diren honetan, hemen nago baineran ezkutatuta, beldurrez beterik. Laster ailegatuko da senarra, eta mozkortuta etorriko da, eta jo egingo nau. Bihar kalera atera beharko dut, erosketak egitera, eta makillaje asko bota beharko dut gainera, aurpegiko kolpeak tapatzeko. Hala ere, ezin izango ditut denak estali, eta jendeak galdetuko dit zer gertatu zaidan. Eta nik beti bezala, esan beharko diet eskaileretatik erori naizela. Eta zergatik hasi zaidan jotzen? Ba, egun batean berandu etorri zen kaletik eta galdetu egin nion zergatik ailegatu zen hain berandu. Bere erantzuna zaplasteko bat izan zen, eta gero ohera joan zen. Egun hartatik aurrera sarri jotzen nau. Etxeko telefonoa kendu du nik laguntza eske ez deitzeko. Horregatik eguneroko hau, norbaitek irakurriko balu, mesedez, laguntza behar dut‌ Oraintxe bertan atea irekitzen ari da‌ bihar jarraituko dut.


2010eko martxoa 33. zenbakia

Martxoaren 3a Gaur, lurrean nago, burutik odol tantak erortzen zaizkit, eta begiak ixten ari zaizkit, ez daukat denbora asko, mailu batekin jo nau buruan, baina, pozik ere banago, bizimodu hau utziko dudalako, eta ez dut gehiago senarrak joko nauen ala ez pentsatu beharrik izango.

9


10

2010eko martxoa 33. zenbakia

pedro curtu

Zonbiak izaki bortitzak dira…

Baina ez beti. Sarri askotan noraezean dabiltzan izaki baldarrak besterik ez dira. Noraezean dabiltzanak eta zer egin ez dakitenak… Michael dut izena. Inoiz ez dakizu bizitzak zer daukan zuretzat gordeta, eta are gutxiago bizitza hori zonbiz kutsatuta baldin badago. Ez naiz haur tipikoa, egun osoa lagunekin dagoena eta familiarekin. Adibidez: ostiral gauean, “World of Warcraft” plana, pizza-dorre okertu bat eta gau oso bat horkoak hiltzeko. Nire ustez, orain arte salbatu naiz jendearekin harremanik izan ez dudalako. Zenbaitetan bakarrik sentitzen naiz, lehen ez nuen inorekin egon nahi izaten, baina orain haien falta sumatzen dut. Historia hasi zen zero zenbakidun gaixoak hamburguesa ustel bat jan zuenean eta harrezkero hedatzen joan da pandemia bat bezala. Nongoa naizen ? Hiri batekoa naiz, Espainia deitutakoaren iparraldean, Donostia. Hemen

Igor Sánchez

birusa arin hedatu da, batzuk bakarrik, neu barne, bizi izatea lortu dute. Gainerakoak Happy Meals gizatiar bihurtu dira. Ipar Poloraino ere iritsi da; beraz, hurrengo eguberrietan tximinia edo balkoia zaindu.Guztia zombiak kutsatu aurretik ni Alzako Institutuan ikasle tipikoa nintzen, irakasle tipikoekin eta irakasgai tipikoekin: aditzpredikatua, bonjourra, errenazimentua… Eskola tipikoa, hitz batean. Baina halako batean inolako errurik izan gabe irakasleak zonbie bihurtu ziren, eta gutxi batzuk lortu genuen kalterik gabe ateratzea. Lortu genuenak hauexek izan ginen: Pedro, Igor, Imanol, Marko eta ni neu (baina seguru beste batzuk ere bazirena). Eta horrek garamatza zergatik salbatu garen galdetzera. Zaintzagelan geunden eta ikastetxetik bizkor atera ahal izan genuen. Bi arazorekin geratu ginen: mundua hondamendirantz murgiltzen zela ikustea, eta ez genekiela nora jo. Orduan logikoa zena egin genuen (guretzat), armategi batera joan ginen. Ez genekiena zen Altzakoen gehienak aurreratu zitzaizkigula. Gure lokalera joatea erabaki genuen, ondorioz. Pedro sartu zen lehena eta esku koipetsu batek lepotik heldu zion. Igorrek, azkar asko, metalezko haga bat hartu eta aurpegia lehertu zion zonbiari. Bi egun eta gero, trepetak eta gainerakoak hartzea erabaki genuen, gertatua benetan asimilatu ondoren. Santa Clara uhartean babestea erabaki genuen. Bildu ginenean Garberara joatea erabaki genuen. Han, jatekoa eta jolasteko


2010eko martxoa 33. zenbakia makina bat hartu genituen. Horniduraz gainezka kargatu, bidegorrian zehar Donostiarantz abiatu ginen, baina Intxaurrondo zonbien zentral bat zen ordurako. Kontuz pasa behar izan genuen handik. Hala ere eraso egin ziguten zonbie batzuek baina Imanolek bate bat hartua zuen Garberan eta oso ondo babestu gintuen. Autobusen kotxe-tokira iritsi ginenean ezin genituen gauza gehiago eraman, orduan bus bat hartzea erabaki genuen.Talka egin genuen baina suertez hornidurak salbatu ziren eta Kursaaleraino iritsi ginen behintzat. Gertu geunden baina txarrena heltzeko zegoen. Gaur goizean nekez altxatu naiz. Zonbiak sartu ziren Kursaalen lo egiten ari ginela, eta altxatu naizenean, Imanol jaten ari ziren. Hil egin ditut eta Igorri esatera joan naiz. Etzanda zegoen lurzoruan. Eldarnioak izaten ari zen, eta izerditan zegoen. Murmur ari zen bere kasa. Besoa begiratu diot... hozkada bat zeukan! Harekin amaitzeko esaten zidan negar-zotin artean. Eskopeta hartu nuen eta‌ Une honetan Pedrok kilimak egiten dizkit, ez dut uste mimitoak egin nahi dizkidanik

Bi urte amaiera eta gero Hau ez zaigu gaizki ateratzen, Igorren transformazioa eta Pedrorena kenduta, ondo egon gara. Galdetzen duzue Pedro nola transformatu zen? erraza da:Santa Clara uhartea leku seguru bat da baina orraztea erabaki genuen, beraz laean jarri ginen. Lehenengo ni, gero Marko eta azkenik, Pedro. Berari tokatu zitzaionean, buru-belarri ekin zion lanari eta zuhaixka bat ebakitzera joan zenean aho batek kosk egin zion hankan. Gainerakoa imajinatzen duzue. Marko aditua zen gai honetan, eta bera da lehorrera doana. Hala ere, behin zonbi bat ezkutatu zitzaigun txalupan eta ia hil zuten Marko. Hona iritsi ginenean liskar bat, arma eta guzti, izan genuen arren, baina harrezkero ez dugu ustekabe handirik izan (zombiak lurrean baino ez daude).

11


12

2010eko martxoa 33. zenbakia

andrea mtez. de arespe

sara glez. de alaiza

tamara mosquero

Otsailaren 12an Inauteriak hasi ziren, urteko ospakizunik alaiena, ezta? Institutoko ikasle asko konpartsetan atera ziren, eta haiek esan dutenez, ez zuten hotz handirik pasa dantzatzen ibili zirelako. Altzan 4 konpartsa daude: Gurea, Santa Barbara, Trumoiak eta Alegria de Alza. Gurea: Urte honetan izaki beldurgarriez jantzita atera ziren. Konpartsa hau oso handia da eta Altzako institutuko ikasle asko ateratzen ziren. Oso ondo dantzatzen zuten eta koreografia gustatu zitzaigun.

Santa Barbara: Aurten haden mundua-ri buruz jantzi ziren eta konpartsarik koloretsuena izan zen. Institutuko pertsona ugari atera ziren konpartsa honetan. 3. saria irabazi zuten karrozan eta konpartsan.

Alegria de Alza: Sorginez mozorrotu ziren. Ez dugu konpartsa honetan ateratzen den ikaslerik ezagutzen.

Trumoiak: Country izan zen konpartsa honek aukeratutako gaia. Oso dotore agertu ziren. Dantza ere primeran egin zuten. Konpartsa honetan ere instutu honetako ikasle askok parte hartu zuten.

Eureka izan zen konpartsa irabazlea eta Mundo Nuevo izan zen bere umoreagatik saritutako konpartsa. Zorionak biei, merezi zenuten eta! Eurekak aukeratutako gaia ‘Disney-ko printsesak’ izan zen. Mozorro ikusgarrienak izateaz gain, oso dantza politak aurkeztu zituzten. Mundo Nuevo-k CO2-ri buruzko gaia aukeratuz barre eragin zigun.


13

2010eko martxoa 33. zenbakia

Gure institutuan ia ikasle gehienak mozorratu egin ziren, gainera, mozorro lehiaketa bat egon zen otsailaren 13an. Irabazleak Iker Ruzo (6A) eta Egoitz Arregi (6A) izan ziren. ZORIONAK IKER ETA EGOITZ!

Iker Ruzo mozorrorik onena

Egoitz Arregui mozorrorik sinpatikoena

Antolatzaileak BIKAIN!!


14

2010eko martxoa 33. zenbakia


2010eko martxoa 33. zenbakia

15


16

2010eko martxoa 33. zenbakia


17

2010eko martxoa 33. zenbakia

K K A A R R R AR A IZ IZ

GURE GURE

Christian Sรกnchez Xake txapelduna 1. Noiz hasi zinen xakean jokatzen? Zenbat urte? Zortzi urterekin hasi nintzen Gros Xake taldean. Duela bost urte 2. Zein taldetan zaude? Gros xake taldean jarraitzen dut. 3. Nola hasi zinen? Aitarekin hasi nintzen. Aita ere Gros Xake taldekoa da eta 3. mailan jokatzen du. 4. Zein da zure espezialitatea? erasora jokatzea. Hasiera italiarra gustatzen zait. 5. Sari asko irabazi dituzu? Bai, Gipuzkoako txapelketa 2008an. Duela egun batzuk, martxoaren 5ean, Donostiako txapelketa irabazi nuen hirugarren urtez jarraian. 6. Zenbat egunetan entrenatzen duzu? Astean bi egunetan, astelehenetan eta larunbatetan 7. Zein da zure hurrengo helburua? Aurtengo Gipuzkoako txapelketa irabazi eta gero Euskadikoa. 8. Zein da zure markarik hoberena? 2008an 2. mailara igotzea. 9. Zein da zure aurkaririk gogorrena? Juan Manuel Ruiz deitzen da eta Arrasatekoa da. Ni baino urte bete zaharragoa da eta Euskadiko txapelduna izan zen iaz. Oraindik ezin izan diot irabazi. 10. Zein izan da zure momenturik hoberena? Aurten Donostiako txapelketa irabazi nuenean. 11. Xakean jokatzeaz aparte zein dira zure hobbyak? Kalean futbolean jokatzea lagunekin. 12. Kontaiguzu zure etorkizuneko ametsa. Munduko txapelduna izatea


18

2010eko martxoa 33. zenbakia

andoni magán

iker lópez

Iker Galarza Etorkizun handiko arraunlaria

1-Noiztik ari zara arrauna egiten? kadete bigarren urtean hasi nintzen eta aurten neure laugarren urtea izango da. 2-zein taldetan zaude? Orion 3-nola hasi zinen? Hasieran Urkin hasi nintzen baina hor tenporada bakarra egin ondoren Oriora joan nintzen. 4-zein da zure espezialitatea? Aulki mugikorrean hobeto moldatzen naiz eta nire ustez aukera gehiago daukat norabaitera iristeko 5-sari asko irabazi dituzu? Nahiz eta 4 urte daramatzazkidan arraunean sari gutxi dauzkat 〈 4 aldiz Gipuzkoako txapelduna 〈 Behin Gipuzkoako txapelduna 〈 Bi aldiz Gpuzkoako hirugarrena 〈 Bi aldiz Euskadiko hirugarrena 〈 Espainiako txapelduna 〈 Espainian, hirugarrena 〈 Bi aldiz Bordeleko estropada internazionaleko txapelduna 〈 Bakarko ergometro txapelduna 〈 Taldeko ergometro txapelduna 〈 Ligako hainbat estropada 〈 Euskal probintzian arteko lehiaketan garaile.


2010eko martxoa 33. zenbakia

6-Zenbat egunetan entrenatzen duzu? Egunero entrenatzen dut, eta batzuetan goiz eta arratsaldez ere entrenatu dut. 7-Gipuzkoako selekziora joan zara inoiz? Eta Euskal Herrikora? Aurreko urtean Gipuzkoako selekzioan jokatu nuen eta urte berean Euskal Herriko selekzioan bi aldiz egon nintzen. 8-Zein da zure hurrengo helburua? Nere hurrengo helburua eta ez azkena, hurrengo urtean edo hurrengoan Espainiako selekzioan sartzea da, eta munduko txapelketara joatea. Baita ere hurrengo urtean beste Espainiako txapelketa bat irabaztea. 9-zein da zure markarik hoberena? Hainbat marka lortu ditut… Espainiako errekorra llaüt-eko Espainiako txapelketan. Orioko 1550m-eko errekorra eta taldeko ergometro errekorra. Orioko jubenilen errekorra 2.000m-tan egin dut eta denborarik hoberena zortzikoan. 10- zein da zure aurkaririk gogorrena? Aurkari gogorrenak izan dira Labradores, Nautico Sevilla, Guadalquivir eta Hondarribia. Beste taldeak ez dira gutxietsi behar edozein estropadatan sorpresa eman dezaketelako. 11-zein izan da zure momenturik hoberena? Eta txarrena? Hoberena… Euskal Herriko selekziora joan nintzenean, Espainiako txapelketa irabazi nuenean, Bordeleko estropada irabazi nuenean, eta Sevilla-ko estropadan arraunlari hoberenaren saria eman zidatenean. Txarrena…. Aurreko urteko temporada osoan, aulki mugikorrean, estropada guztietan aurreneko hiruren artean egon izana eta Espainiako txapelketan, estropada txar baten erruz, hirugarren gelditzea izan da.

19

12- Arraunaz apartez zein dira zure hobby-ak? Hobby asko ez ditut… musika entzun, edozein kirol ikusi… bizikletan ibiltzea, korrika egitea… kirola egitea gustatzen zait 13-kontaiguzu zure etorkizuneko ametsa Nere etorkizuneko ametsak hauek dira: Kontxa irabaztea, munduko txapelketa irabaztea, olinpiadetara joatea, Espainiako senior absolutu 2000m-ko ergometro errekorra ipintzea, eta arraunetik bizitzea.


20

2010eko martxoa 33. zenbakia

OTSO-GIZONA

andrea mtez. de arespe

sara glez. de alaiza

tamara mosquero

Gure iritzia Pelikula hau ikustera joan ginen. Beldurrezko pelikula bat da eta oso ikaratuak atera ginen zinematik. Gainera, ilargi osoa zegoen, a ze beldurra! Pelikula oso landuta dago, oso ondo egina nahiz eta otso-gizona gezurrezkoa zela nabaritzen zen. Gustatu zaigu, IZUGARRIA izan delako!!! Gehien gustatu zitzaiguna, pertsonaiek lan egiten duten modua izan da. Eta gutxien gogoko izan genuena gizon-otsoa izan zen sustoak ematen zizkigulako. Orain pelikula pixkatxo bat kontatuko dugu, horregatik pelikula ikustea pentsatu baduzue, artikulu hau ez irakurtzea gomendatzen dizuegu, sorpresa izan dadin: Lawrensek antzerkian lan egiten zuen, eta egun batean bere anaiaren emazteak gutun bat bidali zion anaia desagertu zela esanez. Orduan Lawrensek antzerkia utzi eta bere anaia bizi zen lekura joan zen. Iritsi

zenean bere aitak esan zion jada basoan aurkitu zutela bere anaiaren gorpua eta uste zutela animali basati batek hil zuela, agian ijitoen pobladuko hartzak. Ijitoek esaten zuten pertsona zoro batek ere hil zezakeela Lawrensen anaia. Lawrensek jakin nahi zuen zer edo zeinek hil zuen bere anaia eta horregatik egun batean ijitoen pobladura joan zen. Hori gutxi balitz, egun horretan ilargia osoa zegoen eta otso-gizona ijitoen pobladuan agertu zen. Pertsona asko hil zituen eta Lawrens-ek otsogizonari jarraitu zion, hiltzeko asmoz. Horregatik otso-gizonak Lawrensi kosk egin zion eta hau otso-gizona bihurtu zen. Geroago, Lawrens eta bere anaiaren emaztea maitemindu ziren. Ondoren, txikitan egondako zoro etxera eramaten dute otso-gizona delako. Txikitan gauza harrigarri bat gertatu zitzaion, bere aitak otso-gizona zenean, bere ama hil zuen, eta Lawrens-ek bere ama hilda ikusi zuen.


21

2010eko martxoa 33. zenbakia

Horrexegatik, aitak Lawrens zoroetxera eraman zuen.Hortik atera eta bere izebaren etxera bizitzera joan zen, eta horregatik ez zuen ikusi bere aita bere anaia desagertu zela jakin arte. Horrela, zoroetxean zegoela otso-gizona bihurtu eta handik ihes egin zuen. Kalean zegoela, jende asko hil zuen. Esnatu zenean gizona zen eta bere anaiaren emazteak inspektorea Lawrens ez topatzeko bere etxean izkutatu zuen, geroago, biak muxukatu ziren. Orduan, inspektorea etorri zen, baina ez zuen Lawrens aurkitu. Lawren bere aitarengana itzuli zen eta borrokatu egin ziren otso-gizonak izanda. Etxeak su hartu zuen eta bere aita erre egin zen. Gero inspektorea iritsi eta Lawrensek koxka egin zion. Azkenean, bere anaiaren emazteak Lawrens hil zuen otso-gizona zelarik, oso arriskutsua zelako eta sendabiderik ez zuelako. Otso-gizonak ez ziren bukatu, inspektorea otso-gizona bihurtu zelako. Lawresen anaiaren emazteak gaizki pasatu zuen Lawrens hil zuelako.

Hauek izan dira 2010eko Oscar sarietan kategoria nagusietako irabazleak: Film onenaren saria: The Hurt Locker (1) Zuzendari onenaren saria: Kathryn Bigelow - The Hurt Locker (2) Gizonezko aktore onena: Jeff Bridges - Crazy Heart (3) Emakumezko aktore onena: Sandra Bullock - The Blind Side (4) Errepartoko gizonezko aktore onena: Christoph Waltz - Inglorious Basterds (5)

1

2

3

4

5

6

Errepartoko emakumezko aktore onena: Mo´Nique - Precious (6) Atzerriko filme onena: El Secreto de sus Ojos (Argentina) (7) Jatorrizko gidoirik onena: Marc Boal - The Hurt Locker (8) Moldaturiko gidoi onena: Jeffrey Fletcher - Precious (9) Animaziozko film onena Up (10)

7

8

9

10


22

2010eko martxoa 33. zenbakia

Lucian Vezeteu GAZTE: Noiz etorri zinen Donostiara? L: Orain dela lau urte

Euskara-Errumaniera hiztegi txikiaren egilea

G: Errumanian, non bizi zinen? L: Herri batean, eta bere izena Timisoara G: Nolako herria da? L: Polita, handia

G: Ba al duzu anaiarik edo arrebarik? L: Bai, arreba bat daukat

G: Zenbat biztanle ditu? Donostia baino handiagoa? L: Gutxi gora.behera, berdintsua

G: Nola du izena? L: Bianca

G: Zergatik etorri zinen Donostiara? L: Nira aita eta ama etorri ziren lehenagotik, urte bete lehenago. Eta ondoren, ni ekarri ninduten

G: Zer moduz moldatzen zara espainolez? L: Ongi moldatzen naiz G: Eta euskaraz? L: Ikasten ari naiz G: Orokorrean, zer moduz bizi zara hemen L: Oso ondo G: Zergatik egin duzu hiztegi txiki hau? L: Jendeak jakiteko euskara ikasi nahi dudala, eta errumaniera hizkuntza polita dela erakusteko. G: Pixka bat zaila da ahoskatzeko, ezta? L: Bueno, euskara bezala. Euskarak ere baditu gauza zailak G: Ba, Lucian, hurrengo batean ere geratuko gara, baina kirolari buruz hitz egiteko. Ados? L: Ados, nahi duzunean. G: Eskerrik asko, Lucian. Multumesc L: Ez horregatik, nu ai de ce


23

2010eko martxoa 33. zenbakia

EUSKARA EUSKARA – ERRUMANIERA Hiztegi H ztegi Txikia Arkatza: creion Ahoa: gura Aurpegia:fatá Hankak: pichioare Abeslaria: cântaret Aterkia: umbrelá Asko: mult Astelehena: luni Asteartea: marti Asteazkena: miercuri Handia: mare Arropa: haine Arratsaldea: dupá masá Argia: luminá Atzo: ieri Harria: piatrá Anaia: frate Arraina: peste Atea: usá Aurrelaria: atacant Bakarra: singur Baloia: minge Behia: vacá Belarria: urechi Begiak: ochi Betaurrekoak: ochelari Bihar: mâine Bidea: drum Bilera: reuniune Bihotza: inimá Bizi: tritieste Borragoma: gumá de sters Burua: cap Dirua: bani Egia: adevárul Egin: face Eguna: ziuá Egunkaria: ziar Eguerdian: al miezaldiei Eguzkia: soare Eguzkitako betaurrekoak: ochelari de soare Emakumea: femeie Erlojua: ceas Herria: tarà Hezurra: os Etxea: casà Etzi: paimâine Gaiztoa: tàu Gaur: azi Gaztea: tânàr Gizona: bàrbat Gona: fustà Gorputza: corp Gutxi: putin

Ilargia: lunà Igandea: duminicà Ikaslea: elev Irakaslea: invàtàtore Hitza: cuvânt Itsusia: urât Itxita: închis Izarra: stea Janaria: mâncare Jendea: lume Jolasak: jocuri Katua: pisicà Korrika:f ugà Kotxea: masina Laguna: prieten Lapurra: hot Larunbata: sâmbâta Liburua: carte Motxila: giozdan Mutila: bàiat Muxu: pup Neska: fatà Ona: bunà Osteguna: jai Ostirala: viveri Hostoa: frunzà Poliki: încet Polita: frumas Prakak: pantalón Sagarra: màr Sudurra: nas Txakurra: câine Txapela: bascà Txikia: mic Txorizoa: cârnat Urtea: ani Zaldia: cal Zapatillak: papuci Zuhaitza: pom


olatz bombín

maría domingo

denis dávila

Gizarte Zientzietako komikiak

24 2010eko martxoa 33. zenbakia


25

www.altzabhi.net - gurelanakaltzabhi.blogspot.com

2010eko martxoa 33. zenbakia

altza institutua ies/bhi


26

2010eko martxoa 33. zenbakia

ERAGIKETAK & LOGIKA 0 eta 9 bitarteko zenbakiak idatzi lauki zurietan ariketa aritmetikoak egoki egiteko.

-

x

+

=6

x + x 2 : =2 : x : + + =6 =4 =3 =4

?

:

:

x 3 +

"Luma"

=5

=1 +

-

=4 :

x

+

?

+ =8

=9 =3

Aurreko sariketaren irabazlea: Sandra PĂŠrez 2C

Sariketa:

Nork irabazi zuen mozorrorik onenaren saria institutuko inauterietan? Erantzuna____________________________________ Izena ________________________________________Taldea___________ Saria: musika disko bat.


27

2010eko martxoa 33. zenbakia

Gizarte Zientzietako komikiak ainhoa naranjo

leire trimi単o

www.altzabhi.net - gurelanakaltzabhi.blogspot.com


www.altzabhi.net Ikasleen lanak ikusteko: gurelanakaltzabhi.blogspot.com

DBH eta Batxilergoa Altzan bertan. kalitatezko Hezkuntza esku-eskura.

G-33 tx  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you