Issuu on Google+


Gazte! 2

2004ko ekaina 16. zenbakia

d i z l a k a r a ! e r a t i t a z r e a e ki n K a ku G

Kakueta Zuberoan dago Sta. Engrazi izeneko herrixkan. Leku horretan zintzur ikusgarri batetik sartzen den oso ongi prestatutako bide bat dago eta bidearen bukaeran kobazulo handi bat. Bidean zehar ur jauziak ikusten dira eta horien artean badago bat benetan ederra dena.Bidaian iparraldeko beste herri batzuk ere ikusteko aukera izan genuen hala nola, Maule, Atharratze eta Donibane Garazi. Eguraldia ere lagun izan genuen eta oso ongi pasa genuen. Lastima denbora gehiago eduki ez izana.

ALTZA INSTITUTUKO EUSKARAZKO ALDIZKARIA


Gazte! 3

2004ko ekaina.16. zenbakia

AURKIBIDEA 1.AZALA 2.GAZTE! 3.AURKIBIDEA 4,5,6,7.ELKARRIZKETA: KLAUDIO LANDA 8,9.KOMEKOKOS 10.KONEXIOAK 11.KONTU KONTARI: UGERRA ETA KEDARRA 12.KONTU KONTARI: MAITE ZAITUT 13,14,15,16.ALTZAN GURE SALTSAN 17.INSTITUTUKO NESKA-MUTILAK 18,19.ZINE KRITIKA 20,21.P.J.IRRATIA 22.HASIER ETXEBERRIA 23,24,25.KIROLAK 26.KOMIKIA,AZKEN EGUNA,SARIKETA 27.4EKOAK BARTZELONAN 28.KONTRAZALA

PARTE HARTZAILEAK

AZALA: ELKARRIZKETA, KLAUDIO LANDA:

KOMEKOKOS: UGERRA ETA KEDARRA: MAITE ZAITUT: ALTZAN GURE SALTSAN:

INSTITUTUKO ZENBAKIAK: ZINE KRITIKA -TROYA: KONTU KONTARI: KIROLAK:

KOMIKIA: LABURRAK: MAKETAZIOA: KOORDINAZIO LANETAN:

TANIA MARTIN(4D), MIKEL MENDIZABAL(PLASTIKA) NAIARA EIZAGIRRE, MIREN HERNANDEZ, PATRICIA MARTIN, ENERITZ SANCHEZ, SHARAY ZARAMALILEA(2B) YOLANDA REDONDO(4D) ANDER PEREZ, IRATXE PAULOS(6B) DAVID HERNANDEZ, IÑAKI CARACENA(I.O.) ANDER PEREZ(6B) 5B -AMAIA VALLE: VANESSA PIÑEIRO(3A)MAIALEN FERNANDIN - AUDITZ AKULAR: AITOR RIVAS, MIKEL RUIZ, MAITANE UGIA, NEREA FERRADAS(3D) -JOSEBA DEL RIO: TAMARA CAMPO, NEREA PEREZ(3D) 2B ROSA VICENTE(5B) -P.J. IRRATIA: JUAN CARLOS PEREZ(6B) -HASIER ETXEBERRIA: JOANA RODRIGUEZ, ALFONSO PEÑA(6B) -INTXAURDI K.E.:LEIRE GONZALEZ(3D) -HERRERAKO SPORTING: URKO PEREZ(4D) -BERA BERA E.T.: BRUNO ESPINOSA(4E) -MARKA DA GERO!:NAGORE CLARAMUNT(6B) URKO RUIZ(5B) - 4EKOAK BARTZELONAN: BRUNO ESPINOSA(4E) - DAVID ETA SARA FINALISTAK: XABIER BERMUDEZ(5B) 4D ETA MIKEL MENDIZABAL, PATXI SARASOLA(PLASTIKA) BITTOR FERNANDEZ(HIZKUNTZA NORMALKUNTZA) ANTTON JUARISTI(EUSKARA) PATXI SARASOLA


Gazte! 4

2004ko ekaina.16. zenbakia

yolanda redondo

naiara eizagirre

sharay miren zaramalilea hernandez

eneritz sanchez

patricia martin

ELKARRIZKETA Claudio Landa GAZTE: Nola hasi zinen lanbide honetan? LANDA: Kasualidadez hasi nintzen, joan nintzen casting batera lagun batekin, eta zen “Pausoka” etxeak egin behar zuen programa berri baterako, eta lagun horrekin etorri nintzen. Lagun horrek gauza batzuk egin behar zituen. Eta ni itxoiten ari nintzen eta zuzendaria nigan fijatu zen eta esan zidan zergatik ez nuen froga egiten. Egin nuen frogatxoa baina ezer pentsatu gabe. Nik uste dut hori inportantea izan zela, lasai nengoela. Nik esaten nuen hemen ez dut ezer egiten, baina gustatu zitzaidan eta horrela hasi nintzen. GAZTE:Zein izan zen zure lana telebistan? LANDA: Arralde izeneko programa batean “Goenkale” hasi zen urtean Iñaki Beraetxerekin erreportari moduan hasi nintzen baina hortik denbora gutxira aurkezlea izan nintzen. GAZTE: Orain bi programetan egiten duzu lan, zein da biren artean nabaritzen duzun diferentzia handiena?


2004ko ekaina.16. zenbakia

Gazte! 5

LANDA: Hizkuntza. “Esta es mi gente” erderaz egiten dut eta, berriz, “Sorginen laratza” euskeraz. Gainera, bakoitzak bere gauzak ditu. “Esta es mi gente” serioagoa da, bestea baino gehiago ; bestea dibertigarria da. GAZTE: Bi programen artean, non zaude gustorago? LANDA: Bietan oso gustora nago. GAZTE: Denbora asko ematen duzu arratsaldeko programa prestatzeko? LANDA: Lan handia darama prestatzeak, gutxi-gorabehera, 4 ordu. GAZTEA: Zenbat programa egin dituzu? LANDA: Asko, hasi nintzen Arralde programan. Gero “Hau da marka”; “Kale Gorria”; telesaio bat... egin dut. GAZTE: Inoiz izan al duzu arazoren bat kamararen aurrean? LANDA: Bai, adibidez: sobrez konfunditu ziren eta ni irakurtzen hasi nintzen baina sobrea beste talde batena zen. Beste batzuetan ere konfunditu naiz.


Gazte! 6 GAZTE: Gustora egoten zara publikoa zure atzean edukita? LANDA: Bai, oso gustora gainera. Publikorik gabe ez da berdina izaten, aspergarria izango zen; publikoa egotea gustatzen zait. GAZTE: Pentsatzen dugu zure lana dibertigarria izango dela? LANDA: Niri gustatzen zait, nik uste dut nabaritzen zaidala. Egia da ondo pasatzen dudala. Baina egia da, baita ere, lan asko dagoela, eta dibertigarria ez den lan asko. GAZTE: Makilajearekin gustora al zaude? LANDA: Makilajea pixkat inkomodoa da, egia esanda, makilajea ematea txarra da, ez delako naturala. Inkomodoa da gero ondo garbitu behar dudalako.... Baina beharrezkoa da nire lanerako. GAZTE: Zuk aukeratzen duzu programetako arropa? LANDA: Jazten ditut egun batean konjunto guztiak aste osokoak, eta aukeratzen ditugu estilista buruak, programako zuzendariak eta neuk; hiruron artean. GAZTE: Zer egiten duzu zure denbora librean? LANDA: Deskantsatzen dut edo bestela parranda lagunekin; lagunekin ateratzea gustatzen zait. Gainera zinera joatea gustokoa dut. Orain gehienetan igerilekura joaten naiz, medikuak esan didalako. GAZTE: Zuk telebistan lan egiten duzu, horrek, etxean telebista asko ikusten duzula esan nahi du? LANDA: Begira, nola egun guztia hemen nagoenez nik telebistan parte hartzen dut. Lehen asko gustatzen zitzaidan telebista ikustea, baina orain ez dut asko ikusten. GAZTE: Lan honetan egongo ez bazina zertan egingo zenuke lan? LANDA: Jakin ez dakit, medikuntza gustokoa dut, baina ez dakit balioko nuen ala ez. Medikua izatea gustatuko litzaidake.

2004ko ekaina.16. zenbakia


2004ko ekaina.16. zenbakia

Gazte! 7


Gazte! 8

2004ko ekaina.16. zenbakia

K OM EK O K O S Hondartzak ireki dira Aurten hondartzak eguzkitsuagoak daude, oseake joan zaitezte nesken bularrak (matxista bezala ez tildatzeko esango dugu) eta mutilen ilea ikustera. Baina KONTUZ!!! Agian irakasleren bat aurkituko duzue eta, momentu horretan, instante zehatz horretan, ilunbe guztiak zeure buruaren gainera etorriko dira, gaua egingo da, azken apokalipsia iritsiko da lau zaldun beltzen eskutik, zeure bizita amesgaizto bat bihurtuko da, el anillo debe ser destruido!! Irakasleren bat ikusiz gero, ez pentsatu bitan, buelta eman eta korrika bizian hasi, hondartzako beste puntaraino iritsi arte, eta han begiak lixibaz garbitu. Hobe da ez ikustea, gorputz zimeldu hori bikinian ikusi baino. Badakizu, hondartzaren denboraldian, beti bezala, har ezazu pala eta kuboa eta joan zaitez Edurnezuri ipuineko ipotxek egiten zutena egitera: cavar, cavar y cavar, aijo aijo aijo. Eta halako batean eguzkiak zure ondoan balego bezala itsutzen bazaitu; eguzki betaurrekoak jarri eta buelta eman ezazu. Seguraski eguzkia islatzen den buru despopulatu bat ikusiko duzu: Put on inglis!! Ondoren jarraitu induskatzen eta, distira egiten duen zerbait aurkitzen duzunean JAR EZAZU ZURE HATZEAN, zeren eta irakasleentzako arma baliagarri bat baita. “Mucho se perdió entonces, pero nadie vive ahora para recordarlo. Todo comenzó con la forja de los grandes anillos. Tres fueron entregados a los alumnos, inmortales, los más sabios y honrados de todos los seres. Siete a las señoras de la limpieza, los más expertas excavadoras de túneles. Y nueve, nueve fueron entregados a la raza de los profesores; que ansían por encima de todo el poder. En aquellos anillos residía el poder y la voluntad de gobernar a cada raza. Pero todos ellos fueron engañados, pues otro anillo más fue forjado. En la tierra de Alza, en los fuegos de las calderas del instituto el Señor Oscuro Aitor forjo en secreto el anillo regente, para controlar a todos los demás. En ese anillo

iratxe paulos

iñaki caracena

david hernandez

ander perez

descargó toda su crueldad, su malicia y su voluntad de dominar todo tipo de vida. Un anillo para gobernarlos a todos. Un anillo para encontrarlos, un anillo para atraerlos a todos y atarlos a las tinieblas. En la tierra de Alza donde se extienden las sombras.” (El Señor de los Pasillos liburutik aterata).

Eraztun honek irakasleak menderatzeko boterea du, eta aurkitzen duen ikasleak ohore matrikula izango du betirako. Honekin irakasleak leihotik botatzeko gaitasuna izango duzu, eta hatz markak utzi gabe, horrela poliziak bere buruaz beste egin dutela pentsatuko du, nola beti dauden “que si tienen estrés”. Eta KONTUZ ere, besapeetan latigoak dituen irakasle baten begien amildegian burdin landutako eraztuna aurkitzen baduzue! Eskua erreko dizue eta latigoek zuen gorputzen kontra egingo baitute. Ekainaren batean ireki ziren hondartzek garbiketa zorrotza jasan zuten. Udaletxeak handitu zituen hondar eta uraren garbiketa zerbitzuak, eta Ondarretako dikea eraikitzea pentsatzen dute, baina honek luzerako lana darama eta hurrengo urtera arte ez dira lanak hasiko. Espero da 5000 harkaitz mugitzea eta olatuak askoz indar gutxiagorekin ailegatuko dira hondartza famatu


2004ko ekaina.16. zenbakia

Gazte! 9

K OM EK O K O S artikuluetan isladatuta ikusi badu bere burua, eta molestatzen badio, arren, barkamenak eskatzen diogu. Baina, berriro esaten diegu Gazte! egiten duten irakasleei, beraien teilatuan dago pilota orain, nahi badute, uzten badigute, noizbait bueltatuko gara. asko ekarriko dituela, suizidio masiboak egongo dira irakurleen artean (bi badira, Los vigilantes de la playa batek bere buruaz beste egingo du), eta guztien etxeak malkoz beteko Ikus dezazuen sorosle guztiak ez direla ur maila leporaino iritsi arte. direla telebistan ikusten diren bezalakoak, Jende asko sufrituko du, baino, flotagailu propioa dutela beraien Elixabetek dioen bezala, bizitza bularretan, udaletxeak kontratatutako latza da. Gure ondorengoek ez dute sorosle baten argazkia jartzen dizuegu. izango guk izan dugun talentu eta umore Honek hainbeste silikona du bularretan, hain zorrotza eta bitxia. Onena opa diegu, non uretan sartzen denean flotatzen baita. guk bezain arrakastatsuak izatea espero Orain benetan, serio jarriko gara dugu. Ez gara ahaztuko gure fanetez, gure behingoz agurtzeko. Espero dugu Antton eta fan kluba osatu dutenei musu bat: Alaine Lourdesek noizbehinka parte hartzen uztea, ezin Oyarzabal (fan klubeko zuzendariak), beti izango dugu bizi Gazte! Aldizkarian idatzi gabe. Gure eskerrak Antton, Lourdes, Patxi, Bittor, Aitor izango zaitugu gure pentsumenduan. Beti bezala, ezin izango zaretela gu gabe eta Imari, gure artikuluei zentsura ez aplikatzeagatik. Uste dugu iritziak ez dutela zentsura izan behar eta, bizi, pero, que os den a todos!!!!!! batzutan ez gustatzearren, eskertzen diegu Aldizkarikoei ez egiteagatik. Batzuetan gure artikuluak mingarriak izan daitezke, baina beti egiten ditugu min egiteko asmorik g a b e . Norbait, noizbait, gure

honetara. Harresi honekin saihestu nahi dena da hondartzako harea gal dadin. 15ean ipini ziren 2000 toldo eta karpa, baina oraindik 85 libre daude eta zozketatik aske. Gaur egun udaletxeak 84 eskale ditu. Hori dela eta, toldo bat aske geratuko da eta zuen lagunekin joan zaitezkete gorroneatzera udaletxeari ezer ordaindu gabe.

          

                          !   '( !       ( )     

     

            $#& %  *  ,+  .       

              "                  )    

                  p e n ez. ezar


Gazte! 10

2004ko ekaina.16. zenbakia

KONEXIOAK Gure azken agerraldia izango delako gure itxura aldatuko dugu eta ez dugu artikulu hau hasiko galdera batekin, ezta web orrialde baten helbidearekin ere. Lehenik agur esan nahi dugu, bagoaz. Institutoak ez du berriro ezagutuko gu bezain jatorrak eta azkarrak diren ikasleak, horregatik, zoriondu nahi ditugu izan ditugun irakasle guztiak, gutaz disfrutatu ahal izan dutelako sei urte hauetan (beraientzako oso motzak izango ziren, baina guk purgatorio bat bezala bizi izan ditugu, batez ere komunen usainengatik). Hemen hasiko gara, orain bai, benetan.

Interneteko txomintxikiak garenez, bila eta bila aritu gara eta zuentzako web orrialde hauen zerrenda aurkitu dugu, zuen bizitza errazteko eta zuek nagiago bihurtzeko (oraindik ere, ez bazarete konturatu, berriro esango dizuegu: hau posible bada). Web helbide hauen bilduma, alferren Olimpoa bilakatuko da, eta uste dugu, ez dela falta behar ikasle bakoitzaren Interneteko Historialean. Hoberenetik hasiko gara: www.profes.net Helbide hau, izatez, irakasleena da, bere izenak dioen bezala. Baina, gu ikasle oso azkarrak garenez, beraiek egindako lanaz baliatu gaitezke gure bizitza errazteko. Hala eta guztiz ere, irakasleek erabili ahal izango dute, lanean alferragoak izateko (hau posible bada, mateko irakasle batek -emakumea denabehin, bi aste iraun baitzituen azterketatxo txiki bat zuzentzeko, gero esan dezatela ikasleek ez dugula ezer egiten). Orrialde honetan, DBHko apunteak eta examinak daude, horrela, pira egin ahal izango duzue eta azterketak gainditu, ahaleginik gabe. Batxilerreko ikasleentzat (guretzat) selektibitateko azterketa zuzenduak daude, “ojala” aurtengoak jarriko balituzte. Norbaitek bere nagikeria gainditzen badu, edo behintzat, ahalegintzen bada, eta lehiaketa batean parte hartu nahi badu, hemen izango du aukera aparta, komikiak, antzerkiak, proiektuak, y demás mierda de esa que no vale pa na, que te tiras tres meses preparandola para que luego se lo queden ellos y lo saquen en un librillo cutre que no vale ni pa limpiarse el culo, y encima no te den ni un puto centimo (gure argitaratzaile batek parte hartu duela antzeman daiteke, eta ez duela ezer irabazi ere). Badakigu beste edozein gauzetarako ez, baino kexatzeko beti mugitzen zaretela, beraz, webgune honetan, “Legislación educativa” atalean zuen eskubideak (eta, zoritxarrez, betebeharrak) aurkituko dituzue. Inprima eta zuen artean bana ezazue, hau

iratxe paulos

david hernandez

iñaki caracena

ander perez

zuen irakasleen aurkako arma bat bezala erabili ahal izango dezue. Hurrengo helbideak, guk ere nagiak garenez (zuek baino askoz gutxiago, noski), batera eskeiniko dizkizuegu. Hona hemen: www.monografías.com ,www.resumiendo.com.ar, www.marqueze.net (azterketak, apunteak, bideoak, ipuinak, argazki bilduma... ;-D) www.lasalvación.com, www.altillo.com ( examinak, irakasle partikularra, bekak, artikuluak, zozketak, txisteak, kontsultorio sentimentala...) eta noski, www.rincondelvago.com (zuen ezaguna izango dena). Zure udako plan bakarra sofan botata egotea, barrabilak laztanduz, ilar lata izoztua ipurdian duzula freskoago egoteko, Megatrix programa tamalgarria ikustea da (behintzat Natalia –aurkezlea- neska puska bat da, eta barrabilak beste modu batean ukitu ditzakezu)? Berriro joango zara zure gurasoen herrira, non behiak biztanleak baino ugariagoak diren (horregatik, pertsonak modu susmagarri batean ikusi dira behi batzuen atzetik, prakak jaitsita dituztela)? Ba Webgune hauetan, zure oporrak antolatzeko agenda bat daukagu. www.eitb.com/egaztea/kontzertuak/asp orrialdean, geografia osoko, talde guztien, musika mota guztien informazioa duzue. Zuen bilaketa errazteko, gainera, megabilatzaile bat duzue, uu uuueu!! Seguru aurkitzen duzuela Pantojaren kontzertu bat zuen etxetik gertu, asike, hartu amona, panplona txorizozko bokadiloa, kanpai-denda eta joan zaitezte lehenbailehen velodromora sarrera ateratzera!! (www.reina-de-lacopla.com/clubfans.html). www.donostia.org/deportes/uda2004.nsf helbidean, zuen ametsetako kirola praktikatu ahal izango duzue. Trekking eta hidrospeed eko monitoreez balia zaitezkete (bakarrik mutila eta patata tortila maite duten neskentzat) bere puxika aerostatikoekin, fantasia mundu batera hegan egiteko, zure barrenera eta bere barrunbetara.


2004ko ekaina.16. zenbakia

Gazte! 11

KONTU KONTARI ander perez

Liburua : Sonia Gonzalez Ugerra eta kedarra. TXALAPARTA Sonia Gonzalezen lehen eleberri honek Bilboren alde iluna aurkezten digu. Protagonista, Kat, eta bere bizilaguna, Ebe, drogazale amorratuak dira eta mota guztietako drogak hartzen dituzte, ardura guztiak saihestuz. Ez dute lanik egiten (Katek, noizean behin, diru mordoaren truke lantxoren bat egiten du), ez dute lagunik ez familiarik. Katek E単aut izeneko mutila ezagutu eta honetaz maiteminduko da, baina ez dio bere buruari hori aitortu nahi. Hala ere, hau ez da maitasun istorio arrunta. Bilboko Alde Zaharra, tabernak, ibaia, drogak, larruzko txupak ... Hogeita hamar urteko gure protagonista hemezortzi izango balitu bezala bizitzen saiatzen da: parranda izugarriak, alkoholaren eraginez bezperako gauak ez oroitzea... Elementu hauek guztiak ditugu nahasian nobela honetan. Irakurtzea apur bat zaila egiten da denboran egiten dituen jauziengatik. Iluna, gogorra, bitxia.


Gazte! 12

2004ko ekaina.16. zenbakia

KONTU KONTARI

MAITE ZAITUT Gaur maite zaitudala esan nahi dizut :

Gustatzen zait existitzen zarela jakitea. Begiak argitzen zaizkit zure presentzia sumatzean. Geratu nirekin bost minutu gehiagoz. Ze ederra zauden gaur! Nire bihotzak behar zaitu. Nahi duzu nirekin jolastu? Zu zara ene amets guztien protagonista. Zu zara ene arropa gordetzen duen armairua. Izarrak desagertuko balira, izar bakarra zu izango zinateke. Pozten naiz zu nire bizitzan egoteagatik. Zure aurpegia ikusitakoan nire begiak dirdirka hasten dira. Zure begiradaren argiak bidea erakusten dit. Nire bihotzeko azukre-koxkorra zara. Nire bihotzak zurearen beharra du bizirik jarraitzeko. Zure gorputza eta nirea bat izateko jaio dira. Ez dut urik behar, zure ezpainak nahiko dira. Pozten naiz goizero zu nire alboan ikustean. Nire zainetatik doan odola zara. Zuk ematen didazu bizitzeko gogoa.

5.B


2004ko ekaina.16. zenbakia

ALTZAN GURE SALTSAN vanessa piĂąeiro

maialen fernandino

Gazte! 13

GEHI

GARR

IA

Amaia Valle zuzenean joaten naiz. -Zer moduz daramazu lanean egotea eta, aldi berean, ikasketak egin beharra? Dagoena da. Hasieran zaila da, baina gero, ohitu egiten zara. Txarrena uda da; taberna barruan bero handia egiten du eta, gainera, zure lagunak hondartzara doaz eta zu lanera. -Ez al da neketsua lanean eta ikasketetan aritzea? Egun batzuetan bai eta beste egunetan ez; segun eta nola dagoen taberna beterik eta zein jende dagoen.

ikasten eta lan egiten Kaixo Gazte aldizkariako irakurleak: Amaia Vallerekin gaude, 4. mailako neska bat. Neska honek ez ditu bakarrik ikasketak egiten, baita lana ere; honengatik galdera batzuk egingo dizkiogu. -Kaixo Amaia, zer moduz zaude? Ondo. Lehenengo eta behin, eskertu nahi dizugu gurekin elkarrizketa hau onartu izana. Zer moduz daramatzazu ikasketak institutu honetan? Urte honetan besteetan baino hobeto. -Zertan egiten duzu lan? Taberna batean egiten dut lan. Tabernaren izena “BAR JOSERRA” da. -Zerk edo nork bultzatu zintuen lana egitera? Diruak, ni lana bilatzen hasi nintzen gabonetarako, baina nire ahizparen lagun bat norbait bilatzen ari zen tabernan bakarrik zegoelako, eta lan-postua eskaini zidan. Urte bat eta erdi daramat lanean. -Zer egunetan egiten duzu lan? Asteko egun guztietan, Astelehenean izan ezik. Institututik

-Noiz egiten duzu lan, goizez, arratsaldez ala gauez? Astearteetan eta asteazkenetan, arratsaldeko 5etatik 9etara. Ostegunetan, hiru eta erdietatik zazpi eta erdietara. Ostiraletan, gaueko 9etatik ordubatetara. Larunbatetan, lankide bat eta ni txandakatzen gara; batean gauez eta hurrengoan goizez. Igandetan, goizez joaten naiz. -Noizbait Institututik atera behar izan duzu lehenago? Ez; lehengo ostegunean, azterketa bat izan genuen ordutegitik kanpo eta ez nuen egin. Txangoetan lehenago etortzen naiz. -Beno, Amaia, guk ez ditugu galdera gehiago. Agur eta beste bat arte. Agur


Gazte! 14

apirila.15. zenbakia 2004ko ekaina.16. zenbakia

ALTZAN GURE SALTSAN

aitor rivas

nerea ferradas

maitane ugia

mikel ruiz

Auditz Auditz Auditz Akular Altza hobetzeko proiektua da. Proiektua etxe bizitzak, auditorium bat aire librean, berde guneakÂ… eraikitzean datza. Eta Apirilako 22an Casares Kultur Etxean aurkeztu zuten proiektua joan ziren auzokook. Gaiaz ulertzen zuen pertsona batek proiektuaz hitz egitera joan zen, eta ez zegoen batere konforme proiektuarekin. Etxe bizitza gehiegi egingo dituzte hemen bizitzen den jendearekin konparatuz, eta hori ez da guztia, San Marcos kenduta ia Altzako natura guztia desagertuko da hormigoiaz ordezkatuz. Gainera, errepidez inguratuta geratuko da gure auzoa, proiektu hau bukatu eta gero, horren ondorioz, auzo nahiko lasaia eta trafiko eskasarekin auzo zaratatsu eta trafiko ugarikoarekin bihurtuko da eta oso arriskutsua izango da umeentzat. Proiektu hau ez dela egin beharko uste dugu baino ematen du ia Altzatar guztiei ez zaiela batere axola , ez baitziren auzotar gehiegi joan aurkezpenera.


Gazte! 15

2004ko ekaina.16. zenbakia

ALTZAN ALTZANGURE GURE SALTSAN SALTSAN

Akular Akular

Altzako eskolen egoera

Elkarrizketa bat egin genion Oleta ikastetxeko zuzendariari eta San Jose ikastetxeko zuzendariari. Hiru galdera egin genizkion: Beraien iritzia Auditz Akularri buruz, horren eragina eskoletan eta eskola bakoitzaren egoera momentu honetan. Oletako zuzendariak hau esan zigun: Ez zeukala iritsi bat oraindik proiektua ez zegoelako oso ondo finkatua eta ez zekielako nola geratuko zen; ez zekien etxe asko egingo zituzten edo gutxi eta ondo geratzen bada ona izango dela Altzarako. Eragina eskoletan oso haundia izango da. Baina ume guztiak ez dira bakarrik auzoko eskoletara joango Donostian eskola gahiago daudelako eta orain transporte publiko asko daude. Oletan orain Harri Berrikin kontuan hartzen 300 ume daude. Bertan B eta D ereduak daude bainan gero eta gehiago D eredua gehiago erabiltzen da. San Joseko zuzendariak hau esan zigun: Ez daukala iritzi finkorik ondo ez

dakielako nola izango den proiektua. Gauza bat ondo daki, berari ez zaiona gustatuko zen etxe asko egitea eta ez leku berderik. Baina leku berdeak eta gauzak ondo egiten badira ona izango Altzarentzat. Eragina eskoletan izugarria du. 2.500 famili gutxi gora behera joango dira bizitzera eta noski famili horiek umeak dituzte eta ume horiek Altzako eskoletara joan beharko dira eta ume horiei lekua utzi beharko zaie. San Josen 340 ikasle daude eta hurengo urterako 15 ikasle espero dira. Betan gero eta euskera gehiago hitz egiten da baina lortu nahi dutena da euskara umeek erabil dezaten.


Gazte! 16

2004ko ekaina.16. zenbakia

ALTZAN GURE SALTSAN nerea perez

tamara campo

Joseba Del RĂ­o Txapeldunordea Egin berri den iparraldeko Autonomi Erkidegoko itsuentzako tiraketa txapelketan Gure Joseba bigarren geratu da eta oso gutxigatik ez du irabazi -Nola egiten duzu? -Hori egiten da karabina eta katalejo batekin.Katalejoak kasko bat dauka eta horien bidez pitido iraunkor bat entzuten da eta dianara geroz eta gehiago urbiltzen bazera pitidoa geroz eta zorrotzago izango da, azkenik disparatzen duzu. Dauzkazu 10 tiro eta minutu batean egin behar dituzu. -Noiztik daramazu ensaiatzen? -Azarotik nago saioak egiten. -Non izan zen? -Palentzian , igande batean

-Nola joan zinen? -Trenez joan nintzen eta lau ordu iraun zuen bidaiak -Norekin joan zinen? -Beste jokalariekin -Zenbat jokalari zineten? -Hamar. -Ze nolako lekuan jokatu zenuten? -Barru itxi batean, garage bat bezala. -Zer irabazi zenuen? -Bi medaila eta kopa bat eta irabazleak bi dezimetara egon zen nitaz!!!Kaka zaharra!!!! Eskarrik asko Joseba gurekin egiteagatik elkarrizketa hau, espero dugu beste baterako lehen postua irabaztea!!! Zorte on!!!


Gazte! 17

2004ko ekaina.16. zenbakia

INSTITUTUKO ZENBAKIAK!!!

2.B


Gazte! 18

2004ko ekaina.16. zenbakia Generoa: drama-abentura Iraupena: 165 minutu Zuzendaria: Wolfgang Petersen Aktoreak: Brad Pitt: Aquiles Eric Bana: Hector, Troyako printzea Orlando Bloom: Paris, Hector-en anaia Diane Kruger: Helena Brian Cox: Agamenon, Micenas-ko erregea Peter OÂ’Toole: Priamo, Troyako erregea Brendan Gleeson: Menelao, Espartako erregea Rose Byrne: Briseida, Hector eta Paris-en lehengusina Garrett Hedlund: Patroclo, Aquilesen lehengusua

TROYA ZINE KRITIKA

rosa vicente

Z

urezko zaldi handi batean sartuta, troyarrak engainatu eta bere hiria sakeatu zutenean. Batzuentzat pasarte hori izan da Troya filmearen momenturik grinatsuena. Nik, ordea, zati hori ailegatzea ez nuen nahi, zeren filmearen amaiera hurbil zegoela adieraziko baitzuen. Batzuei amaiera ez zaie gustatu, baina historia den bezala utzi behar da, ezin dugu aldatu. Gainera, gorapilo guztiak askatuak geratzen dira 2 ordu eta 45 minutuetan, mota honetako filme batentzat iraupen egokia.


Gazte! 19

2004ko ekaina.16. zenbakia

TROYA Gorapilo nagusia Paris, Troyako printzea, Espartako Helenarekin maitemintzen denean eta elkarrekin Troyara joaten direnean hasten da. Orduan Espartako eta Micenas-eko erregeak elkartzen dira Troya erasotzeko, lehenengoak bere emaztea berreskuratu n a h i a n , e t a b i g a r r e n a k Tr o y a konkistatzeko bere handinahiaz bultzatuta. Hori guztia, Aquiles gudari ospetsuaren laguntzaz.

Ikusi dugunez, historiari buruz asko ikasi daiteke filme honekin, baina baita greziarren mitologiari buruz ere. Etengabe agertzen dira beraien kulturaren jainkoei buruz zenbait erreferentzia, batez ere, Apolori buruz

Kolore gorria nabarmena da filme osoan. Batailak oso ondo eginak daude baina batzuetan oso azkarrak dira kameren mugimenduak eta kostatzen da guztia ikustea.Bi gudarien arteko hiru borroka agertzen dira eta zelai beteko gudu beste bi. Azken hauen artean aipagarriena bigarrena da, troyakoek izugarrizko suzko bolekin erasotzen dutelako.

Aipatzekoa da baita ere, milaka greziar itsasontziz osatutako agertzen den ontzidi izugarria. Pertsonaiei buruz hitz egitean, alde batetik, Paris-en (Orlando Bloom) adorea eta, era berean, bere koldarkeria aipatu behar da. Bestalde, Hectoren (Eric Bana) lana nabarmendu nahi dut. Honen presentziak zerbait berezia ematen dio filmeari nire ustez, Parisi faltatzen zaion ausartasuna eta jakinduria ematen diolako filmeari agian. Azkenik, Aquiles-en (Brad Pitt) izaera nik imaginatzen nuena bezala erakutsi digute, harroa, serioa eta ausarta. Nik Brad Pitt aktore bezala atsegin ez izan arren, filme honetan nahiko ondo egin duela esan behar dut, baina, hala ere, bere aurpegi politak ez dio asko aportatzen Aquilesi, guztiz kontrakoa baizik. Bukatzeko, aholku bat emango dizuet: ez galdu filmea zineman ikusteko aukera, zeren “Troya” pantaila handi batean ikustekoa den filme horietako bat da.


Gazte! 20

2004ko ekaina.16. zenbakia

Kaixo Klaudio: Ezer baino lehen nire burua aurkeztuko dizut, nire izena Pedro Jose Panasonyc da, 13 urte ditut, eta hau da seguraski, nitaz zerbait jakingo duzun azken aldia. Orain dela denbora gutxi telebistan ikusi zintudan programa bat aurkezten. Sentzazio ona eman zenidan eta nire azken esperantza zara nire familia aurki dezadan. Espero det eskutitz hau zure programan irakur dezazun ea nire familiako kide batek entzuten duen eta nirekin kontaktuan jartzen den. Nire bizitza kontatzera natorkizue. Lehen esan dudan bezala orain dela 13 urte jaio nintzen, zehazki 1990eko irailearen 15ean , Luxenburgon. Ni, boltsikoko irratia deitzen diotena naiz, ez nago gaur egungo teknolgiarekin eginda, baina ez naiz hain kaxkarra ere. Nik bi ruleta ditut, bata bolumenerako eta bestea sintonizatzeko, FM eta AM jartzekoa ere badaukat eta melena luze bat, jendea hortik hartzeko. Jaio bezain laster kutxa batean sartu ninduten nire familiarekin eta beste senide batzuekin, Aiwa,Sony etabar, eta itsasontsi batean sartu gintuzten eta Londresera abiatu ginen. Bidaian, pirata marinel batzuek bahitu gintuzten eta Lyonera eraman gintuzten. Bertan trafikante batzuek erosi gintuzten eta ondoren mundutik zehar banatu gintuzten. Niri Toledora joatea tokatu zitzaidan, konkretuki Torrijos herrira, zehazki hango merkatuan saldu nahian. Urte batzuk eraman nituen merkatuan saldua izan gabe, baina 1995ean, Juan Josek erosi ninduen. Opari bat zen bere ama

juan carlos perez

zaharrarentzat, Gabonak ziren eta. Juliak, hau baitzen bere izena, ni ikusi bezain pronto bere aurpegia aldatu zuen. Begiak distiratu zitzaizkion, irribarre zabal bat jarri zitzaion aurpegian. Ni hori ikustean pozez gainezka jarri nintzen. Juliarekin bi urte eta bederatzi hilabete iraun nuen, bere bihotzageldi zen arte. Hortik hilabete batzuk pasa arte ezin izan nuen ezer esan. Gero ja asumitu nuen eta hitz egiten hasi nintzen. Azkenean, Juan Jose nitaz aspertu egin zen, eta merkatu benefiko batean saldu ninduen. Oraingoan Bixentak erosi ninduen, 51 urte zituen, ezkonduta zegoen, bi seme zituen eta txakur bat, Roni, nire bizitza infernu bihurtu zuena. Denetarik egiten zidan koska, pixa eta beste hainbat gauza. Familia horrekin urte bat egon nintzen. Juan Joserekin pasa zitzaidan bezala, Bixenta ere nirekin aspertu zen eta Caritaseko postu batera eraman ninduen.

kontu kontari


Gazte! 21

2004ko ekaina.16. zenbakia

Han primeran joan zitzaidan, oso ondo onartua izan nintzen. Juleni oparitua izan nintzen. Julen eskale bat zen, 59 urte ziituen eta bost urte zeraman arlote bezala. Bere emazteak bere alabekin eta diruarekin ihes egin zion bera ezer gabe utzita. Ni bere lagun mina izan nintzen 3 urte eta 8 hilabete bitartean, hotz bolada batek eraman zuen arte. Berarekin momentu oso onak izan nituen, momentu gogorrak izan ziren, baina oso oso atseginak, inoiz izan ez nituenak. Inoiz ez ninduen bakarrik utzi, ezta nik bera ere. Leku guztietara joaten ginen elkarrekin. Berarekin oso ondo egon nintzen. Gu inorekin ez ginen sartzen, baina gau batean, talde batek, hain zuzen ere sking head talde batek sekulako paliza eman zioten Juleni eta bere laguna Luisi. Ni, Julenen boltsiko batean nengoen, Julenek oso ondo babestu ninduen, edo behintzat saiatu zen, baina alde guztietatik eman ziguten. Julen eta Luis ospitaleratu zituzten, Julen kalera joan zen, baina Luisek ezin izan zuen hori egin, jipoia oso gogorra izan bait zen, eta hil egin zen. Zorionez Juleni kontatu nion haietako hiru mutil harrapatu zituztela. Baina Julenek ez zuen entzuten, bakarrik pentsatzen zuen Luisi gertatu zitzaiona berari ere gertatuko zitzaiola. Julenek lekuko gisa joan zen epaiketara eta hiru mutil hoiei bost hurteko espetxe zigorra ezarri zieten.

Nik albiste hori Juleni kontatu nion eta bera oso pozik jarri zen Ondorengo hilabeteetan, Julen lasaigo bizi izan zen hotz bolada horrek eraman zuen arte. Ordutik hona, bizitzan mendigatzen egon naiz. Momentu honetan Andaluzian nago nire familia aurkituko dudalako esperoan, baina hori oso zaila da, batik bat nire itxurak asko galdu duelako. Bolumenerako ruleta ez dabil eta bakarrik FM “begitatik” ikuzten dut, hilea erori zait, baina beno ez det pena eman nahi, eta ez dizuet ezer gehiago esango nire itxuraz. Nire familia aurkitzen ez badut, bakarrik gehiago ez sufritzea nahi dut. Ez dut nahi umeak nirekin futbolean jokatzea, takurrak koska edo pixa gainean egitea..., geratzen zaizkidan azken egunak lasai igarotzea besterik ez dut nahi. Nire asken desioa zera da: berzikapen leku batera eramatera ditudan organoak donatzeko,

.

beste irratiei laguntzeko Ez dizuet besterik esango: irrati xaharrak zain ditzazuela gizarte kleenex honetan. Espero dut zure laguntzarekin nire familia aurkitzea. Mila esker zure laguntzagatik. Pedro Jose Juan Carlos López 6.B

kontu kontari


Gazte! 22

2004ko ekaina.16. zenbakia

HASIER ETXEBERRIA

kontu kontari joana rodriguez

alfonso pe単a

Idazle honek nola hasi zen idazten kontatu zigun. Hasier Etxeberria hasi zen idazten bere aitak txikitatik liburuak, komikiak... irakurtzeko ematen zizkiolako, eta orduan hasi zen bere idazketekin. Hasier Etxeberriak esaten zuen utzi izan baliote komuneko paperean ere idatziko zuela. Esan zigun nobela bat idazteko mila zirriborro egin behar direla, asko pentsatu behar delako. Bere burua definitzen zuen anormal bat bezala eta esango dizuegu zergatik. Bazuen izeba bat ,Carmen izenekoa, eta egun batean txanpain pixka bat edan eta gero, esan zion umeak normalean, normalak jaiotzen direla baina bera ez zela normala jaio, anormala jaio zen. Beste gertakari bat ere kontatu zigun: Hondarribian bizi zen bere lagunekin etxe komuna batean, eta egun batean, lotan zeuden bitartean Guardia Zibila sartu zen beren etxean (bahiketa bat egon zelako), sartu ziren bere logelan eta kotxe batean komisariara eraman zuten beste guztiekin batera. Nola porroak erretzen zituzten, pentsatu zuen Guardia Zibilak horregatik eraman zituztela , baina azkenean jakin zuten bahiketa batengatik akusatuta zeudela. Horren ondorioz izugarrizko beldurra sartu zitzaion, eta idaztearena terapia gisa erabili zuen. Idazten hasi, eta sendatu. Bere lehenengo nobela, MUGETAN deitzen dena, oso berezia da. Zergatik? Nobela hau triangelu amoroso bat da.Nobelaren pertsonaia nagusiena maitemintzen da neska batez, eta zein da neska? ETAko jeneral baten alaba. Fikzioa asmatu zuen errealitatetik sendatzeko.

Beste gertakari hau ere kontatu zigun MUGETAN liburuarekin zerikusirik duena. Hasier Etxeberria Hendaiara joan zen bizitzera eta emakume bat ezagutu zuen. Kaletik zihoazela emakumearekin, konturatu zen Guardia Zibileko autoak beren atzetik zihoazela, eta ikaratu egin zen berriro gartzelara eramago zutela pentsatuz. Emakumeari beldurtuta galdetu zion ea nor zen, eta neskak erantzun zuen ETAko jeneral baten alaba zela. BEGIRA ZE KASUALITATEA, E! Eta gaur egun emakume harekin ezkonduta dago. Beste nobela bat idatzi zuen, ARRAINAK URA BAINO. Liburu hontan bere buruari barre egiten dio. Hurrengo nobela (2.batxilergokook irakurri duguna) EULIEN BAZKA da. Damian Arrutiri Jaioneren (bere emaztearen) gorpua erakusten diote. Orduan, Damian Arrutik bilatzen du nork hil zuen bere emaztea. Azkenean, ezusteko bat izango du irakurleak. Liburu hau oso interesgarria da, aholkatzen dizuegu irakurtzea. Asko ez luzatzeko, idatzi dituen beste liburu batzuk hauek dira: "Alajainetan", "Karramarroaren aztarnak", "Inesaren balada" eta "Elkarrizketa bat bost idazlerekin".


2004ko ekaina.16. zenbakia

Gazte! 23

Kirolak Kirolak Kirolak Atzako Intxaurdi K. E. Herrerako Sporting 1.Izena (gela): Urko Pérez 4ºD. 2.Kirol-taldea: Herrerako Sporting: urko 3.Kirola eta maila: perez Futbola. ”Cadete de Honor” 4.Kirol-ibilbidea/noiz hasi zinen,lehenengo ekipoak... : Ni futbolean lehen hezkuntzako 2. mailan hasi nintzen Oletan jokatzen.2. mailatik 4. mailara arte futbol 7ra jokatzen nuen. 4. mailan Herrerako Sportingera eraman ninduten eta 6. mailan utzi nuen. 5. eta 6. mailan hondartzan jokatzen nuen Oletarekin. DBHko 1. mailan IES Altzako taldean jokatu nuen. 2. mailan Herrerako Sportingera bueltatu nintzen, “Infantil de Honor” mailara eta iaz “Cadete de Primera” mailan jokatu nuen. Aurten nire urterik hoberena izan da, “Cadete de Honor” mailako taldea igo dugu kategoriaz “Cadete de Liga Vasca” mailara. 5.Etorkizunean zer egingo duzu? Asmoak, helburuak, ametsak,... : Nire asmoa da hurrengo hiru urteetan Herrerako Sportingen jarraitu eta “Primera Juvenil” mailaz igo. Sportingen bukatzerakoan nire ametsa Sestaoen 3. mailan jokatzea da baina oso zaila iruditzen zait.

1-Izena (Gela) Leire Gonzalez 3D 2-Kirol-taldea leire gonzalez Altzako eta Intxaurdi-Altzako 3-Kirola eta maila Futbola. Futbol salan senior kategorian nago eta futbol 8an 16 urteko categarian. 4- Kirol ibilbidea: noiz hasi zinen,lehehengo ekipoak… Ni txikitatik hasi nintzen futbolean jokatzen.Nire lehenengo ekipoa Larratxokoa izan da, gutxi gora behera 9 urte nituenean. Gero San Joseko ekipoan egon nintzen gutxi gora-behera 2 urte. Eta orain duela hiru urte deitu zidaten neskako ekipo bat donosti cap jokatzeko eta hortik aurrera Altzako ekipoan nago. 5-Etorkizunean zer egingo duzu?asmoak, helburuak, ametsak,… Nire asmoa da ekipo honetan jarraitzea urte batzuetan eta guipuzkoako selekzioan jarraitzea. Nere helburua da U.PVra pasatzera eta horiek beste maila altuetaraino. Nire ametsa da Galiziako Cedeteko kanpeonatoa irabastea. Eta nere asmoa da gauza gehiako ikastea.


Gazte! 24

2004ko ekaina.16. zenbakia

Kirolak Kirolak Bera-Bera Errugbi Taldea

K bruno espinosa

Hiru urte izango dira. Argentinar bat agertu zen behin Institutuan, eta hark erakutsi zigun oso ezaguna ez den kirol batean jokatzen: errugbia. Berak zioen bezala, futbola mutil kozkorrentzat da; errugbia, berriz, gizonentzat. Eta horregatik, gizonak ez artean, baina bai, ordea, mutil sendo eta gihartsuak, Institutuko batzuk animatu egin ginen , eta buru-belarri ekin genion kirol horri. Hor ari gara harrezkero, jo eta su. Hona nortzuk garen: Youssef Haddar (Chefo), Adrián Ródenas (Pako) eta ni neu, Bruno. Gustora gabiltza, eta lerro hauen bidez gonbidatu nahi zaituztegu, kirolean disfrutatu nahi duzuen guztiok gonbidatu, hain zuzen ere. Duela aste bete, bestalde, Bera-Berak Errege Kopa irabazi zuen. Balio handiko emaitza dudarik gabe, talde gaztea delako, eta, horrelako saririk inoiz eskuratu gabea, gainera. Animo!! Zatozte zuek ere Errugbira!!

Bera-Bera bai!! Bera-Bera bai!!

e r u G

k a r r a iz

Jonathan Lemus (ent.) Jon Merino 2A Ander Iraola 2A Nikita Patakin 1B Erreka Utrera 2B Iker Domingo 2A Ivan Sánchez 2A José Angel Calvo 1B Iñaki Bulman 1A Claudio Ulloa 1B

IES Altza BHI infantil


Gazte! 25

2004ko ekaina.16. zenbakia

Kirolak Kirolak Kirolak MARKA DA GERO!!!

nagore claramunt

Badakizue zenbat denbora darama Realak bigarren mailara jetsi gabe? Ia 40 urte!! 67-68 denboralditik darmate lehenengo mailan. Zergatik omen diren orain potroak ikutzen?? Eta ez bakarrik beraien potroak, baizik eta jarraitzaile guztienak ere bai!! Real Madrideko jokalariek liga osoa eman dute putaetxeetan, eta baita parrandaz parranda ere. Nahiz eta horrela ibili, hor goian ibili dira, liga irabazteko zorian zeudela... Realan, bitartean, soka-saltoan ari dira, ez dute ezer ere egiten; ez zelaian ezta jarraitzaileekin ere. Kanpora joaten direnean, Galiziara, Bartzelonara, Bilbora, Valentziara... beraiekin jarraitzaileak eramanez, ez dute inolako eskerrik ematen, Westerveld eta Rekarte dira gerturatzen diren bakarrak, beste guztiek ( irabazi ala galdu egin) burua jeitsi eta nolabait gugandik ihes egiten dute Iazko urtea ahaztezina izango da. Hura izan zen futbolean aritzea!! Eta ez aurten egiten ari direna. Iazkoarekin nahikoa izan zutela uste badute, jai daukate!! Hobe dute hemendik ospa egitea, bestela guztion artean botako ditugu pikutara, eta benetan zelaian gogoa jartzen duten jokalariak soilik jarriko ditugu. Lee Chun Soo ekarri zuten, zertarako, eserlekua berotzeko?? Hori nik ere badakit egiten!! Baina zelaira ateratzen denean: “Hobe eserita egongo balitz” pentsatzen dugu. Zergatik ekartzen dituzte horrelako jokalariak?? Hobe lukete, jokalariak ekarri aurretik arreta pixka bat gehiago jarriko balute, hau da, ea zer nolako jokua dute begiratzea ekarri baino lehen. Bigarren mailara jeisteko zorian daude eta arazo horretatik paso egiten dute, ze arraio dabiltza?? Zelaian ahal den guztia utzi behar dute!! Donostian dugun talde bakarra dugu Lehen Dibisioan jokatzen dutenak eta paso egiten dute!! Gogoak ipini kontxo!!!!! Marka da gero!!!


Gazte! 26

2004ko ekaina.16. zenbakia

urko ruiz

TBO

FU

AZK EN

KA

2004

E R KI

A

Z

J AI AL

,S A S

..

A

TZ

OL

INT

A: A N

OKE

!

B A L OI

IR

EK

AK

DI

RA

LA

A!!

KI

8 1

N I N A I A A A K K E K K K E

ASE EGU KL N

A.

k o m i k i a

Aurreko sariketaren irabazlea: Iker Martin 2B

Galdera: Zein herritan irabazi zuen aurtengo tiraketa txapelketako 2. saria Joseba Del Riok? Izena Gela Saria: Ana Pozas, Altzako abeslariaren azken CDa


2004ko ekaina.16. zenbakia

bruno espinosa

Gazte! 27

4Ekoak Bartzelonan

Urte guztia eman dugu 4.E gelakoek lanean gogor Donostiako Udalarekin batera zenbait ekintza aurrera eramateko. Lan eta ekintza horien helburua hau zen: aztertzea eta ikustea nolako elkarbizitza dugun gure hirian. Donostiako ikastetxe asko ibili gara kontu honetan, eta Bartzelonako ikasle pilo bat ere izan da gurekin hartu-emanetan. Horren ondorioz, haiek Donostiara etorri ziren, eta jakina, guk ere izan dugu Bartzelonara joateko aukera. Hara abiatu ginen Borja, Rubén, Adrián eta laurok, Gregoriok lagunduta. Hiri ikusgarria da Bartzelona, ikaragarria, eta denetarik izan genuen bertan: barre egiteko aukera, logurea, urduritasuna, eta abar eta abar; ezingo nituzke denak kontatu hemen, tokirik ez dagoelako. Oso ondo, dena den.

xabier bemúdez

David Díaz eta Sara Chanca finalistak Altza institutuko ikasleak diren Sara Chanca eta David Díazek Localia Txingudik antolatu duen “El Tesoro del Bidasoa” lehiaketan posturik gorenena lortu dute. Beste sei lehiakiderekin jokatu behar izan zuten finalera iritsi eta hainbat sari lortzeko. Biak izan ziren lehiaketaren amaieraraino iritsi zirenak, eta azkenik, David Díazek eskuratu zuen garaipena. Kamara digital zoragarria izan zuen sari gisa. Berak ez zuen irabazteko itxaropenik saioa hasi zenean: “Ez nuen uste inolaz ere irabaziko nuenik, lehiakide indartsu asko zegoelako eta bestalde nire gurasoek ez ninduten asko animatu”. ZORIONAK DAVID!!!



G-16txikia