Page 1

Ikastolak, hobekuntza pedagogiko iraunkorrean Hemeretzi ikastolak hasi dute proiektu eraldatzailea, non irakasle guzti-guztiak diren hobekuntzaren protagonista


Bertan goxo geratu gabe

Iazko Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoetan erein zen HPIren hazia, eta aurten hasi da garatzen. Jardunaldion 25. ekitaldia izango da datorren martxoaren 2an eta 9an, Hernaniko Orona Ideon. 25 urteotako ibilbidea jorratu dugu aldizkarian, kafe tertulia batean.

03

HEZKUNTZA ERALDATZEN

HPI. IKASTOLAK, HOBEKUNTZA PEDAGOGIKO IRAUNKORRA EZARTZEN HEZKUNTZA ERALDATZEN

BATXILERGORAKO MARKO BERRIA SORTZEN ETA GELARATZEN 12

IKASTOLEN 25. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

HPIren Ikastolen Elkarteko bideratzaileak, Zuzendaritza taldeko kideekin eta Federico Malpicarekin.

08

Santo Tomas Lizeoko ikasleak.

0-20 URTE BITARTEKO ETAPETAN ikastolak egiten ari diren eraldaketan pauso gehiago ematen ari dira. Dagoeneko egindako urratsekin transformazioa nabarmena izanik ere, ez dute bertan goxo geratzeko asmorik. Euskal curriculumean, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian oinarrituriko eraldaketa DBHn hasi zen eta Lehen Hezkuntzara igarotzen ari dira. Haur Hezkuntzan ere urrats handiak egin dituzte batzuek, eta egiten ari dira beste batzuk. Eraldaketa derrigorrezko hezkuntzatik harago doa, ordea. Batxilergoan iazko ikasturtean hasi ziren, eta aurtengoan pauso gehiago ematen ari dira. Manu Aurrekoetxeak eman digu honen berri.

HOGEITA BOST BIDER LORATUTAKO JARDUNALDIAK 18

IKASTOLAK BANAKA

23

HEDABIDEAK

Ikastolen Elkarteak bat egin du Berriaren Geroa Zugan kanpainarekin.

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk IKASTOLA 227 / 2018ko OTSAILA

2

IKASTOLA 227

EUSKAL HERRIKO KASTOLAK

D

ENBORA ZEN IKAS TOLEN ELKARTE TIK HORRELAKO AHOLKULARITZA ZERBITZU BAT ES KAINI NAHI ZIELA IKASTOLEI. Aurretik ere egin ziren hobekuntza pedagogikorako esku-hartze batzuk EHItik, baina mugatuak (bost-sei ikastolatan) eta partzialak (etapa bakar edota alor batzuetan) izan ziren. Baina lan horretatik ondorioak ere atera zituzten, eta nagusia izan zen ikastolek horrelako esku-hartze bat nahi zutela. Ikastolen Elkarteko Pedagogia arduradun Abel Ariznabarretak azaldu digu, zergatik orain baden unea horrelako esku-hartze baterako: “Beharrezkoa ikusten genuen aurretik ere gai honi heltzea, baina oraintsu arte ikasmaterialgintzan jarriak genituen indar guztiak, DBHko EKI proiektuan. Hura amaitu denean, ikusi dugu, batetik unea aproposa zela, eta, bestetik, lan horretan aritzeko ditugun adituak horri ekiteko moduan zirela, orain arte DBHko materialen diseinuan eta sorkuntzan aritu direlako, eta orain, karga hori arindu zaielako”.


HEZKUNTZA ERALDATZEN

HPI

Ikastolak, hobekuntza pedagogiko iraunkorra ezartzen

Ikastola bakoitzak ezarritako ikasleen irteera profila ziurtatzeko, garatzeko eta aurrera eramateko ikasgelan behar diren hobekuntza pedagogikoak aztertu, diseinatu eta ezartzeko eta hobekuntza horiek denboran irauteko prozesua abiatu dute hemeretzi ikastolak, Ikastolen Elkartearen aholkularitzarekin. Ez da etapaka diseinatutako plangintza bat; aitzitik, klaustro osoa dago inplikatua hobekuntza pedagogiko iraunkorrean, hobekuntza ikastolako gela guztietara eraman nahi delako. Unea aproposa zen, izan ere, Euskal Curriculumean, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian oinarritutako proiektua ikastoletan ezarria dagoen arren, hura gelan nola ezartzen ari den aztertzeko unea da, gelan sartu eta praktika aztertzekoa eta hobekuntza pedagogikoak ezartzekoa.

HPI Hobekuntza Pedagogiko Iraunkorrerako, Kataluniako Escalae institutuak proposatzen duen ereduaren aldeko hautua egin da, baina ikastolen errealitatera, behar izanetara eta erritmoetara egokitu du Ikastolen Elkarteak. “Ikastoletan HPI ezartzen laguntzeko bideratzaileak Ikastolen Elkarte-

koak izan behar zutela argi genuen hasiera hasieratik. Ikastolen errealitatea ongi ezagutzen dute, eta, gainera, orain ikastoletan erabiltzen ari diren materialen egileak dira. Escalaeren egitekoa da gure bideratzaile taldea prestatzea eta haien jarraipena egitea�, azaldu digu Ariznabarretak. 3


HEZKUNTZA ERALDATZEN

Irudietan bideratzaile taldearen bilera bat eta Ibarrako Uzturpe ikastolako klaustroaren lan saio bat.

HPI

Praktikaren gaineko gogoeta oinarritua da HPIren xedea, hau da oinarri teoriko batekin baina praktikaren gogoetari lotua. Fokua jartzen da praktikan; beste aspektu batzuk ere badaude, baina horiek praktikaren gogoetaren inguruan aztertuko dira.

11 kidek osatzen dute bideratzaile taldea, eta aurtengo ikasturtean hemeretzi ikastolatan hasi dira HPI ezartzen. Baina HPIren benetako protagonistak irakasleak dira, irakasle guzti guztiak. “Ikastoletako zuzendaritzek paper garrantzitsua jokatzen dute, baina klaustro osoak dira benetako protagonistak”, diosku Ariznabarretak.

Klaustro osoa protagonista izanik, eta irakasle guztien parte-hartzea eskatzen duela aintzat hartuta, hasiera batean egiteko zaila aurreikusten bazen, erantzunak zalantza guztiak uxatu ditu. “Harrera oso ona izaten ari da. Hasieran kezkak zeuden klaustro osoak batzerik izango zuten ikastolek. Zuzendaritza taldeetako eurek sorpresa pozgarria hartu dute jaso duten erantzunarekin. Era berean, irakasleak beraiek ere oso gustura daude, kasu batzuetan lehenengo aldiz ikastolako irakasle guztiak parte hartzen ari baitira horrelako proiektu batean, denak elkarrekin”. HOBEKUNTZA PEDAGOGIKO IRAUNKORRERAKO EREDUA

HPI lantzeko aukeratu den ereduak triangelu baten forma du: erdian ikaslea kokatuta, erpin bakoitzean egongo lirateke aholkularitza taldearen garapena, irakasleen praktiken azterketa eta berrikuntzen ezarpena. Daukan ezaugarri nagusia da praktikan oinarritzen dela. “Praktikaren gaineko gogoeta oinarriztatua da xedea, hau da oinarrriztapen teoriko batekin baina praktikaren gogoetari lotua. Fokua jartzen da praktikan; beste aspektu batzuk ere badaude, baina horiek praktikaren gogoetaren inguruan aztertuko dira”. Hobekuntza esparruak detektatu behar dira egiten ari diren azterketan, definitu zeintzuk diren hobetzeko esparruak. Escalaek hobekuntzarako hamasei eremu aurreikusten ditu (ikusi ondoko taula), eta hori hartu da abiapuntutzat. “Progresiboki ikasturte bakoitzean launa eremu lantzea proposatzen da; horrela, lau urteren buruan, plan estrategiko bat osatuko litzateke, baina plan hori egiten ari den 4

IKASTOLA 227


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

HPIrako

gakoak heinean aplikatzen ere joango litzateke. Eta plan guztia garatzeko beste lau urte beharko lirateke”, azaldu du Ariznabarretak. Plan estrategikoaren lanketa eta garapena zortzi urteko prozesua litzateke, beraz. “Lehen urtean plan estrategikoaren gidalerro komun bat ezarriko da, hurrengoan beste bat… lau urterekin hamasei esparruak jorratuta, diagnostikoak eginak, hobekuntza guneak detektatuta, lehentasunak ezarrita, gidalerro komunak definituta egongo lirateke. Hori egingo dugu lehenbiziko lau eremuekin, eta hurrengo ikasturtean hasiko gara horren inplementazioan eta, aldi berean, beste lau eremu jorratzen”. IKASLEEN IRTEERA PROFILETIK ABIATUTA

HPI ezartzeko, ikaslearen profiletik abiatzen da.Ikastolan egindako ibilbidearen amaieran ikasleak lortzea espero dena jasotzen du ikaslearen irteera-profilak. Horixe da, hain zuzen ere, hezkuntza komunitateak norabide berean aritzeko iparra. Fase hori dagoeneko egin dute aipatutako ikastolek. Klaustroek egin dute, eta azken erredakzioa zuzendaritzek. Orain, berriz, ikasgelan egiten denak markatutako iparrarekiko duen koherentzia aztertzen ari dira. Praktikaren analisia egiten ari dira, diagnostikoa, autodiagnostikoa. Irakasle bakoitzari galdeketa luze bat eman zaio, praktikan egiten duena azal dezan. “Analisi horretatik aterako da zeintzuk diren praktika adostuak, irakasle gehienek partekatutakoak. Baina beste adierazle bat ere badago; irakasleei galdetzen zaie zein litzatekeen jokamolderik ego-

AHOLKULARITZA EREDUA: Triangelu baten forma du: erdian ikaslea kokatuta, erpin bakoitzean egongo lirateke aholkularitza taldearen garapena, irakasleen praktiken azterketa eta berrikuntzen ezarpena.

IKASLEEN IRTEERA PROFILETIK ABIATUTA: Ikasleak ikastolako etapa amaitzerakoan lortu behar dituen helburuetatik abiatuta, eta helburu horiek lortzeko xedearekin, proposatzen dira gelan ezarri beharreko berrikuntzak. HAMASEI EREMU: Hobekuntza Pedagogiko Iraunkorrerako hamasei eremutan lan egingo dute ikastolek. Ikasturte bakoitzean lau garatuko dituzte, eta eremu horietako hobekuntzak planteatu, diseinatu eta martxan jarriko dituzte hurrengo ikasturtean. PRAKTIKAN OINARRITUA: praktikaren gaineko gogoeta oinarriztatua da xedea, hau da oinarrriztapen teoriko batekin baina praktikaren gogoetari lotua. Fokua jartzen da praktikan; beste aspektu batzuk ere badaude, baina horiek praktikaren gogoetaren inguruan aztertuko dira. ZORTZI URTE: Hamasei eremuak aztertzeko lau ikasturte erabiliko dituzte, eta, aldi berean, plan estrategikoa diseinatuko dute. Plana 2018-19 ikasturtean hasiko da ezartzen; ikasturte bakoitzean aztertutako eremuetarako diseinatutako hobekuntzak hurrengo ikasturtean ezarriko dira. Prozesu guztiak zortzi urte emango ditu. KLAUSTROA: Ikastola da hobekuntzaren gunea. Zuzendaritzak paper garrantzitsu bat du, baina klaustro osoak du protagonismoa, bere osotasunean. BIDERATZAILEAK: Ikastolen Elkarteko 11 kidez osatuta dago bideratzaile taldea. Horiek dira ikastoletan Hobekuntza Pedagogiko Iraunkorraren ezarpenean bideratzaile lanak egingo dituztenak. ESCALAE: Kataluniako institutu entzutetsuarekin kolaborazio bat dago. Bideratzaileen prestakuntza eta jarraipena egiten du. Escalaek diseinatutako hobekuntza prozesua da, baina Ikastolen Elkartetik ikastolen errealitatera, behar izanetara eta erritmoetara egokitu da.

kiena lortu nahi den profila eskuratzeko. Hortik aterako da zeintzuk diren, irakasleen ustez, jokamolde egokienak, eta hortik ondorioak aterako dira: ikusten bada gabeziak daudela jokamolde horietan, hobetzeko tartea egongo da. Eta aldiz, jokamolde egoki horietakoren bat dagoeneko irakasle askok praktikara eramaten badute, jokamolde hori sendotzeko neurriak hartuko dira”.

EROSKI ARRASATE Musakola auzoa / 20500 ARRASATE-MONDRAGON

943 711 030

Irizpide guzti horien arabera, lehentasunezko hobekuntza esparruak definitzea da azen xedea. Aste Santuaren bueltan egitea aurreikusten da. Aurten jada gidalerro bat definituta geratzea da garrantzitsua eta heldu den ikasturtean martxan jartzea, eta beste lau eremuri ekitea. “Aldiko aldaketa edo hobekuntza gutxi edo txikiak, baina esangura-

EROSKI GARBERA / Garbera Merkatal zentroa Altza auzoa / 20015 DONOSTIA

943 394 875

5


HEZKUNTZA ERALDATZEN

HPI HPIrako

eremuak 1. Asmoen lorpena.

Ikasleen irteera profila ezarrita, ikasgelan egiten denak markatutako iparrarekiko, profilarekiko, duen koherentzia aztertzen ari dira uneotan ikastolak.

2. Asmoak eta heziketa-praktika.

3. Edukien sekuentziazioa eta antolamendua ikastetxearen curriculum proiektuan zehaztea. 4. Sekuentzia didaktikoen ezaugarriak eta irizpideak ezartzea. 5. Konpetentzia-osagaien baitako sekuentzia didaktikoak diseinatzea. 6. Ikasgelan garatu behar diren harreman interpertsonalak definitzea. 7. Ikasgelaren antolaketa sozialaren ezaugarriak zehaztea. 8. Heziketa-espazioak antolatzea. 9. Denboraren kudeaketaren ezaugarriak definitzea. 10. Baliabide didaktiko desberdinen betebeharra zehaztea. 11. Edukien aurkezpena ikuspegi globalizatzaile batetik ezartzea. 12. kaslearen segimenduak izan beharreko ezaugarriak ezartzea. 13. Estrategia metodologiko orokorrak ezartzea. 14. Ebaluazioaren ezaugarriak eta irizpideak zehaztea. 15. Irakasleen garapen profesionalerako neurriak definitzea. 16. Metodologiarako euskarri bezala eskola-antolaketa zehaztea.

tsuak eta denboran iraunkorrak egitea da kontua, denen artean adostutakoak eta denek aurrera eramatekoak”, nabarmendu du Ikastolen Elkarteko Pedagogia arduradunak. Gidalerroak definitu, zehaztu eta ezarpen prozesuaren jarraipena egiteko diseinu talde bat osatuko da ikastola bakoitzean. Diseinu taldearen osaketarako, irizpide moduan, etapa guztietako jendeak parte hartzea hobesten da,

klaustroaren aniztasuna kontuan hartuz. Egitasmoa ez da hemeretzi ikastola hauetara mugatzen. “Ikastola gehiago sartuko dira hurrengo ikasturtean. Ikusi egin beharko da zenbat gehiagori eskain geniezaiokeen aholkularitza, baina talde bezala, oso garrantzitsua litzateke orain edo beranduxeago, ikastola guztiak sartzea proiektu honetan”, esan du Ariznabarretak.•

LAS IKASTOLAS SE EMBARCAN EN LA MEJORA PEDAGÓGICA CONTINUA Diecinueve ikastolas han comenzado un proceso de mejora pedagógica continua de la mano de Ikastolen Elkartea y con la ayuda del Instituto Escalae de Cataluña. Un proceso que engloba a toda la ikastola y en el que el protagonista principal es el profesorado en conjunto. El objetivo es elaborar e implementar un plan estratégico de mejora pedagógica. LES IKASTOLA S'ENGAGENT DANS L'AMÉLIORATION PÉDAGOGIQUE CONTINUE Dix-neuf ikastola ont entamé le processus d'amélioration pédagogique continue impulsé par Ikastolen Elkartea et avec le concours de Instituto Escalae de Cataluña. Ce processus, qui prend en compte l'ensemble de l'ikastola et qui est essentiellement centré sur l'équipe pédagogique, a pour objectif d'élaborer et de mettre en œuvre un plan stratégique d'amélioration pédagogique.

6

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

IKASTOLA 227


HEZKUNTZA ERALDATZEN

marko berria sortzen eta gelaratzen >

Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan ikastolak aurrera eramaten ari diren eraldaketarekin koherentzian, Batxilergoan ere marko teoriko berria sortzen eta gelaratzen hasi dira ikastolak. Hamazazpi ikastolatako 120 irakasle ari dira parte hartzen prozesu honetan.

B

ATXILERGOA IZAN DA IKASTOLEN ELKARTEAK HISTORIKOKI ESKU-HARTZE ALDETIK ETA PRESTAKUNTZA ALDETIK GUTXIEN UKITU IZAN DUEN ETAPA. Baina aurreko etapetan hezkuntzaren gainean egindako hautu funtsezko eta inportantearen baitan (Euskal curriculumean, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian oinarrituan), eta bereziki DBHko planteamenduaren bitartez ikastoletan erabiltzen eta aplikatzen ari denaren bueltan, bai Ikastolen Elkarteak berak, baina baita ikastolek ere, derri-

8

gorrezkoa ikusi dute Batxilergorako planteamendu berri bat egitea, aurreko etapekin koherentzian joango dena. Gogoeta horri erantsi behar zaio, gainera, aurtengo ikasturtean Batxilergoa egiten hasi direla DBHn EKI proiektuaren bitartez ikasi duten lehenbiziko ikasleak. Puntualki aurretik ere egin ziren urrats batzuk, baina bereziki iazko ikasturtean erabakia hartuta, ekipo bat ipini da martxan. Diseinu aldetik Mikel Errazkin da arduraduna, baina beste kide batzuk ere badira, DBHko diseinu eta sormen

Batxilergorako Ikastolen Elkartean osatutako taldeko hiru kide: Harri Beobide, Mikel Errazkin eta Manu Aurrekoetxea.

lanetan aritu direnak, Harri Beobide eta Maite Gomezekin batera, Xabi Garzia, Erramun Martiarena, Imma Muñoa eta Phill Ball, esaterako. Lantaldearen osaketarekin batera, Batxilergo Foro bat ere eratu da, hamazazpi ikastolatako etapa horretako 120 irakaslerekin. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta ondorengo etapetako Ikastolen Elkarteko koordinatzaile Manu Aurrekoetxeak azaldu digu zertan ari diren. “Iragan ikasturtean EHIk erabaki zuen Batxilergoan lehen aldiz esku-hartzen hastea, eta ez puntualki baizik eta serio heltzea, etapa horretan dauden elementu eta aldaera desberdinak hartu, eta curriculum planteamendu bat egitea, jakinik, zoritxarrez, urte askotan batxilergoa eduki dugula askotan soilik hautaproba batzuei begira. Hautaproba horiek praktikoki ikasle guztiek gainditzen zituzten, eta horregatik, tamalez, eduki dugu geldi xamar Batxiler-

goa. Baina une honetan beste etapetan egin dugun eraldaketarekin eta ikasle profil mota desberdinarekin, derrigorrezkoa izan zaigu Batxilergoa gure 0-20 planteamenduan sartzea, eta konbentzimenduz egin dugu”. Bide bat hasi da, beraz. Arakatze bibliografiko bat eta marko teoriko bat sortzen ari dira, ikerketa baten baitan. Marko teorikoarekin batera, nahi izan dute, bide paraleloan, eskuhartzea ere martxan jartzea. Eskuhartzearekin nahi izan delako irakasleek ere markoaren osaketan parte hartzea, berrikuntzaren kultura ezartzeko etapa honetan. Ikasturte honetan, hastapen teorikoarekin eta hastapen praktikoaren bitartez, 120 irakasle ari dira parte hartzen. Irailetik abendura bitarte egindako planteamenduan esku-hartzeko elementu praktikoak eskuratzea izan da helburua. Irakasle horiek Ikastolen Elkarteak markatutako jarraibideekin gelaratu dituzte erronka eta lan proposamen interdiziplinar eta diziplinarrak. “Ha-

IKASTOLA 227


Batxilergoko 120 irakasle ari dira parte hartzen etapa horretarako diseinatutako eraldaketan.

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

mazazpi ikastolatan egin dugu lanketa, batzuk jada gelara eraman dute beste batzuk bidean daude, hurrengo asteetan gelara eramateko. Bide hori lehen hiruhilekoan egin dugu. Oraindik guztiz amaitu gabe dago, baina uneotan ari gara zehazten hurrengo sei hilabetetan zer bide egingo dugun. Aurreikuspen bat egin genuen, baina hiruhileko bakoitzean egiten dugunarekin irakurketa bat egin nahi dugu aurreikuspena finkatzeko edo moldaketak egiteko”, azaldu digu Aurrekoetxeak. Uneotan, era berean, erronka desberdinak lantzen ari dira. Demokrazia parte-hartzailearen erronka bat garatu dute, batetik, eta gizarte ekintzailetza edo kooperatibagintzari buruzko beste bat. Bigarren hiruhilekoan, unitate horien gelaratze esperimental bat egingo dute, eta hirugarrengoan Batxilergoko eta Lanbide Heziketako praktika onen jardunaldia antolatzeaz

gain, gelaratutako erronka horien hobekuntza eta esku-hartzeari buruzko lanketa egingo da. “Guzti honekin nahi dugu baita ere marko teorikoa osatu. Hori osatzen dugunean eta planteamendua egokitzen dugunean beste erabaki bat hartu beharko dugu; ikas-materialgintzaren ikuspuntutik zer nolako materialak egingo ditugun, arloei begira, egituraketari begira… Hurrengo hilabeteetan erabaki horiek lantzen eta bideratzen arituko gara”, gaineratu du Aurrekoetxeak. Aurreikuspenaren arabera, 202021 ikasturterako gelara eraman

nahi dituzte Batxilergorako ikasmaterial berriak, Ikaselkar argitaletxearen bitartez. Bide puska bat geratzen da oraindik, baina urratsak aurrera doaz. Orain oreka aurkitu behar gizarteak egiten dituen eskari berrien (kultura konpetentzialekoak) eta Unibertsitaterako hautaproben (edukietan oinarritua) artean. “Ez dugu ahazten Unibertsitate sarrerarako proba, noski, ez dugu amildegirako salto bat egiten”, dio Aurrekoetxeak. “Saltoak egingo ditugu egin behar direnak, jakinik kanpo probak gainditu egin behar direla. Baina kanpo

probak ez dira helburua, bitarteko batzuk dira. Helmuga da zer ikasle mota nahi dugun atera gure ikastoletatik eta gizarteak gure gazteei zer eskatuko dien gizartean txertatzeko, lan bat bilatzeko… Eta hor gero eta garbiago dago: eskatzen dute elkarrekin lan egiteko gaitasuna, zailtasunei aurre egitekoa, ideia berriei kemenez tiratzekoa, garapen pertsonal eta soziala, gizarte justuago baten aldeko konpromisoa izatea, komunikatzeko gaitasuna izatea eta hizkuntzak menderatzea, mundua irekia delako. Lerro horretan ari gara lanean”.•


PUBLIERREPORTAJEA


Informazio gehiago: http://bit.ly/elkar-lehiaketa

HAMAR URTE BETETZEN DITU AURTEN ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETAK eta urteurrenak hala eskatzen duen bezala, edizio berezia izango da aurtengoa! Alde batetik, haur eta gazte literaturaren munduan profesional entzutetsuak diren Pello Añorga idazlea eta Elena Odriozola ilustratzailea izan dira aurten lehiaketa honetarako ipuin eta ilustrazioaren sortzaileak. ‘Ametsen basoa’ ipuin argitaratugabean, Pello Añorgak haurren ametsak egi bihurtzen dituen baso baten istorioa kontatzen du. Haurrek beraien ametsak marraztu eta ametsen baso magikoan zintzilikatuz amets horiek egi bihurtzen dira. Eta hori da aurtengo lehiaketan haurrei eskatuko zaiena, haien ametsak marraztuz lehiaketari bizia ematea. Helduagoek, berriz, Elena Odriozolak egindako ilustrazio bat ipuin bihurtu beharko dute. Bi haur arrain baten aurrean, sukaldatzeko tresnak alboan dituztela. Zer gertatzen ote da hor? Orrialde bakarreko ipuin originalak sortu beharko dituzte gaztetxoek ilustrazio horretatik abiatuta. Helduenek, berriz, ariketa ezberdin bat egin beharko dute: ‘Euskal abesti bat komiki ala bineta bihurtu ’ beharko dute. Euskaraz abestua den edozein kantak balio du.

Helburu zehatz batekin sortu zen orain hamar urte elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa: haur eta gazteengan irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea izan du beti helburu eta esan liteke eragina bederen izan duela, azken bederatzi urte hauetan 50.000 lan baino gehiago aurkeztu baitira lehiaketa honetara.

aurki litezke eta apirilaren 9a arteko epea izango da lanak bidali ahal izateko. Web orri bidez bidali litezke lanak ala edozein elkar liburu-dendetan utzi litezke data hori baino lehen.•

io eta Ipuin Animatu, beraz, 10. elkar Ilustraz Lehiaketan parte hartzera!

Parte hartzen duten eskolentzako sari bereziak izango dira aurten. Bi ikasgelek Basque Culinary Center-era joateko aukera izango dute Laboral Kutxak eskainitako sariari esker. Irrien Lagunek, berriz, ikuskizun bat eskainiko dute eskola batean. Sari hauek zozketaz erabakiko dira parte hartuko duten eskola guztien artean, baina horretaz gain, haur eta gazteentzako sari ederrak ere izango dira: jolas hezitzaile sortak eta tabletak, besteak beste. Hamar urte hauek ospatzeko, gainera, martxoaren 3an tailer berezi bat egingo da elkar aretoetan. Tailer honetan, elkar liburu-dendetako erakuslehioak ametsez beteko dira haurren ilustrazioei esker. Parte hartu ahal izateko izena eman behar da aurretik aretoa@ elkar.eus helbidera idatzita. Irailean, berriz, azken hamar urte hauetan garaile suertatu diren ipuin, ilustrazio eta komikietako batzurekin liburu bat argitaratuko da, lehiaketako lanik onenak bilduko dituena.

Oinarriak eta informazio zabalagoa www.elkar.eus web orrian

Haurrek ipuin bihurtu behar duten ilustrazioa.


IKASTOLEN 25. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

Hogeita bost bider loratutako jardunaldiak

Aurtengo ekitaldiarekin 25 urte beteko dituzte Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoek. Kafe tertulia batean bildu ditugu gaiaz mintzatzeko jardunaldion egungo koordinatzailea, 25 urteotan antolaketan dabilen arduraduna, erretreta hartu berri duen zuzendari beterano bat eta zuzendari gazte bat: Beñat Azurmendi, Arantza Munduate, Manu Olano eta Zuriñe Zorrozua, hurrenez hurren. Hau da solasaldiak emandakoaren laburpena. BEÑAT AZURMENDI: 25 URTE,

25 JARDUNALDI, GAI DESBERDINAK, BATZUK ORAINTXE ERE PURI PURIAN DAUDENAK, ESKUARTEAN DITUGUNAK. ZER DATORKIZUE BURURA JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK ESANDAKOAN? ARANTZA MUNDUATE: Prestakuntza saio be-

rezi bat, finkoa, talde lana, Gasteiz (urte askotan han egin ditugulako). 25 urte, kalerik egin gabe; urte asko dira! MANU OLANO: “Jardunaldi pedagogikoak” entzun, eta aukera bat ikusten nuen eguneratzeko, gure prestakuntzan aurrera egiteko eta erronka bat ere bai; eta kezka ere bai, batzuetan, jasotako hori gero nola zabaltzen den nola hedatzen den ikastolan. ZURIÑE ZORROZUA: Erronka hitza etorri zait, gero ikastolara eraman behar duzun hori delako, zelan gorpuztu ikastolan. Baliabide edo tresna ere bai. Eta azkeneko bi-hiru urteetan bihurtu dira abiapuntu bat. Jardunaldi hauetan hasi da prozesu bat, KiVa dela, Hobekuntza Pedagogiko Iraunkorra dela… Berrikuntza hitza ere etortzen zait. Oraintxe jardunaldietara goaz jakitera zer erronka berri, zer urrats berri egiten dugun aurrera. A.M.: Abiapuntu bezala balio izan dute. Jar dezagun gai bat martxan, zer datorren ikus dezagun, ikastoletan ezartzeko. B.A.: Zentzu hori badaukate, eta 1993an martxan jarri zirenean

12

ere helburua hori zen, eta emaitzak ere hor daude. A.M.: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezartzera zihoan, kezka handia sortu zen, aldaketa handia zekarren ikastolaren antolaketan, ikasmaterialgintzan… Lehen jardunaldiak DBHko aldaketak ezagutzeko antolatu ziren, hurrengo biak Ostadarrren aurkezpen eta ezarpena izan ziren. Hortik aurrera izan dira gai desberdinagoak, zabalagoak, gure eredua zabaltzeko ere balio izan dutenak, ebaluazioa edo aniztasuna, konpetentzietan oinarritutako pedagogia... M.O.: Lehen jardunaldiak errealitate berri bati erantzuteko antolatu ziren. 25 urteotan denetariko kasuak izan dira. Baina abiapuntua zer behar dugun izatea interesgarria da. B.A.: Asko lagundu dute ikastolen erreferentzialtasuna agerian jartzeko, gizarte mailan ikastola mugimenduari erreferentzialtasuna ematen edo ikusgarri egiten lagundu

diote. A.M.: Ikastolen Eredua zabaltzea eta kontrastatzea lortu da jardunaldien bidez. Z.Z.: Handitasun bat ematen dute jardunaldiek, beste dimentsio bat ematen diote prestakuntzari. Hara joanda, hainbeste lagun ikusita, banatzen den dokumentazioa, hizlarien itzal handia… A.M.: Ikastoletako esperientziak denei erakusteko ere balio izan dute. Ikastolen lana balioan jartzeko, praktika onak azalduz eta erakutsiz. B.A.: Bilakaera horretan ezagutzaren sarea osatu da, praktika onak erakutsi dira, ikastolen arteko gertutasuna erraztu da. Jardunaldi guztietan, ikastolen eredua zabaltzeko eta erreferentzialtasun horri laguntzeko balio izan dute. M.O.: Jardunaldien diseinuan, ikastolen ezagutza partekatzea garrantzitsua izan da. Kanpoko adituek liluratu gaitzakete, baina haiek esandakotik errealitatera distantzia handia egon daiteke. Ikastoletan gauza asko

IKASTOLA 227


BeĂąat Azurmendi, ZuriĂąe Zorrozua, Manu Olano eta Arantza Munduate.

eta berriak egiten dira, eta horiek interesgarriak dira. Z.Z.: Ikastolen arteko desberdintasunak txikitzen dituzte jardunaldiek. Joaten zara eta ikusten duzu besteen moduan jardun dezakezula, eredu bat ezagutu eta hura zure ikastolan ere egin dezakezula. Ikastola handiak, txikiak, baliabide askokoak, gutxikoak elkartzen gara, eta elkar ezagutza horretatik dinamika berriak sortzen dira, elkarrekin lan egiteko esparruak zabaltzen dira. M.O: Esan duzuen hori oso garrantzitsua da. Behin baino gehiagotan joan naiz ni beste batek joan behar zuenean. Eta hori lortzen ari bada, oso positiboa da. B.A.: Bai, zaila da beti asmatzea. Baina ikastola osoa hartzen duen gai bat jorratu ahal izatea, eta, gainera, hori gero ikastolara eraman ahal izatea oso aberasgarria da. M.O: Urrats esanguratsua da hori. Jardunaldietan, interesgarri izateaz harago ez gara joan batzuetan. Baina adibidez, KiVarekin edo Malpicarekin urrats oso esanguratsuak egin dira. B.A.: Jardunaldietan asko baloratu izan da entzutera joan soilik ez, parte hartzera ere joan direnean. Parte hartu duen horrek etxera joan behar du zerbaitekin, bere eguneroko horretan erabilgarri izango zaion tresna berri batekin. M.O: Zaila da askotan jasotako hori zabaltzea ikastolan. Ikastola ereduak abantaila badu horretan, baina kultura aldaketa batzuk

ere eman behar dira. Askotan ez dakigu gela barruan zer gertatzen den, eta haraino iritsi behar dugu. Bestela, ez du balio. Kulturalki horretaraino iritsi behar gara, gelak ireki behar ditugu, eta ikusi zer egiten den ondo, zer ez; zerk balio duen, zerk ez. Z.Z: Hobekuntza plan bat bezala hartu behar dela uste dut. Bidean laguntza behar du. Eta azkeneko jardunaldietan oso bideratuta egon dira gaiak. Orain planteatzen da bide osoan bide-lagun izatea. B.A.: Aldi berean punta puntako berrikuntza da. Eta jardunaldien koordinazio lanetan ibili naizenean, sorpresa atsegina hartu dut adituekin harremanetan jartzerakoan erakutsi diguten hurbiltasunarengatik. A.M.: Etorri diren aditu guztiak oso jatorrak izan dira, eta geuk ere oso ondo tratatu ditugu, eta bai gu bai haiek oso gustura geratu gara. B.A.: Guzti guztiak? A.M.: Bakar batekin izan genituen gorabeherak, bere bila joan eta ordurako bera zain zegoelako. Izugarrizko purrustadak bota zizkigun, eta ez nekien non sartu. Gero, taxilariak argitu zigun bi minutu ere ez zeramala zain. Behin bakarrik gertatu zaigu, baita ere, hizlari batek huts egitea. Gasteizen geunden, kanpotik zetorren hizlari bat ez zen aireportuan azaldu. Hurrengo eguneko lehen saioa zuen. Azkenean beste hizlari batek, bezperan eman zuenak, beste ponentzia bat egin zuen. Eta

oso hitzaldi ona eman zuen gainera. Jardunaldien ostean deitu eta deitu jardun ginen huts egin zuen hizlariari, baina ez genuen haren berririk inoiz gehiago izan. Ordutik aurrera B plan bat egiten dut beti. B.A.: Jardunaldietan parte hartu duten aditu askorengana jo izan dute ikastolek ondoren. Horretarako ere balio dute jardunaldiak. M.O: Horrela jo genuen guk Neus Sanmartirengana. Ebaluazioan kezka handiak genituen, eta berari esker lanketa handiak egin ditugu. B.A: Gaur egunean talde ikuspegitik erronka bat badugu, batetik nola egin ikastolengandik egunerokoan gertuago egoteko, eta, bestetik, nola eman beti pauso bat harago. Z.Z: Horrelakoekin hainbat ikastolari bultzada bat eman diegu. Talde bat gara, horrelako jardunaldiekin erakusten dugu abangoardian gaudela, puntaren puntan gabiltzala. Hori ikastola bakar baten txikitasunetik zaila da islatzen, baina talde izaerak ematen du plus hori, bistaratzeko. Irudikatzen dugu gu urrats bat harago gaudela. Guri taldeak eta gizartean islatzen dugun irudiak asko laguntzen digu. M.O.: Ez dakit punta puntakoak garen, baina saiatu behar dugu. Orduan, prestakuntza gakoetako bat da. Prestakuntzarako kultura hori barru barrutik sortu behar da, eguneroko gogoeta horretatik eta gogoeta hori aldamenekoarekin partekatuz. Gure ikasleei etorkizu-

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

13


IKASTOLEN 25. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

Etorkizuneko irakaslea irudikatzea izango da Ikastolen 25. Jardunaldi Pedagogikoen gai nagusia. Martxoaren 2an eta 9an egingo dira Hernaniko Orona Ideon.

IKASTOLEN JARDUNALDI PEDAGOGIKOEN ANTOLAKETA LAN KOLEKTIBO BAT DA. Baina guztiek izan dute arduradun nagusi bat, koordinatzaile bana. Euren ardura izan da jardunaldiok ahalik eta emaitza handien eta onena izan dezaten ahalegintzea. Beraientzat da aitorpen hau, lan talde osoaren ordezkari gisa. Hauexek dira, hurrenez hurren, jardunaldiotan koordinatzaile lanetan aritu direnak: 1994-1996 Iñaki Lekuona neko hezkuntzarik onena eskaini behar diegu, eta asko gure esku dago, inkonformista izanez eta ahaleginduz. Z.Z: Etengabeko hobekuntzak, hausnarketak, izan behar du gure filosofia. Ez da ezer erosi dezakeguna, hau ez da berrikuntza supermerkatu bat, norberarengandik sortu behar da. Uste dut lortzen ari garela, eta transmititzen ere asmatzen ari garela. Gaur egungo gurasoak oso zorrotzak dira. Eta jendea etortzen zaigu badakitelako filosofia horrekin gabiltzala. M.O: Ez genuke inoiz ahaztu behar hori. B.A.: 25 urte ere 25 urte dira, etenik gabe, eta autokonplazentzian erori gabe. Ikuspegi kritiko eta autokritiko hori badugu, ikastolak gertu ditugu, etxe honetako jendeak ere ikastolaren errealitatea ezagutzen du… Etorkizunari begira nolako jardunaldiak aurreikusten

14

1997 Jose Luis Marañon 1998 Irene Lopez Goñi 1999 Meltxor Artetxe 2000-2002 Juanjo Gomez 2003-2004 Erramun Osa 2005 Alazne Petuya 2006 Meltxor Artetxe 2007-2010 Manu Aurrekoetxea 2011-2012 Belen Baztarrika 2013-2016 Xanti Aranburu 2014-2015 Beñat Azurmendi

ditugu? Nik buelta asko ematen diot horri. Garapen profesionala nola ulertzen dugu? Zer gizarte mota ari gara eraikitzen? Irakasle izate hori, kontziente gara zer erantzukizun dugun? Etorkizunari begira, zer motako irakasleak nahi ditugu? Etengabeko hobekuntzan gako bat hori dela uste dut, gai izango gara gizartea eraldatzeko edo gutxienez datozen belaunaldiak prestatzeko? M.O: Ikasleen irteera profila ezarrita dugu. Maila berean zehaztu behar dugu irakasleen profila. Ikastola bateko irakasle izateko zer ezaugarri behar ditu? Proiektuarekiko identifikazioa, konpromisoa, ekintzailea, nortasuna duena… Horrelako irakasleak behar dira, noski! Z.Z.: Halakoak etorriko dira, guk baliabideak ematen badizkiegu. M.O: Ikastola ereduak abantailak ditu. Bat da gertutasuna. Zer premia dago? Ikastola baten premiei erantzun behar diegu. Eguneratu beharra, gauza berriak sartu, biharko gizarteri erantzun… Z.Z.: Nik tresnak eskatuko nizkieke etorkizuneko jardunaldiei. Jauzia oso handia da, eta tresnak ematen dizkiegun bitartean, posible dela erakusten diegun bitartean aurrera egingo dugu; erakutsi behar dugu ez dela uko egitea orain artekoari, baizik eta prozesu bat dela eta prozesu horretan hainbat gauza egin daitezkeela. A.M.: Taldea izatea, ikastolen arteko sare hori izatea, oso baliagarria da horretan. Eta zaindu beharrekoa. B.A.: Baita jardunaldietan ere. Asko baloratzen dut parte hartzea, parte hartze aktiboa izatea ahal dela. Nola egin ahalik eta parte hartze handiena izateko, etengabeko hobekuntza ikuspegitik bideratzeko. M.O: Gakoa da daukagun ezagutza partekatzea eta aurrera egitea. B.A.: Beste erronka bat ikusten dut, hezkuntza komunitate ikuspegitik, begirada alderdi bakar batean ez ote dugun jartzen, irakasleengan. Gurasoak eta ikasleak aipatu nahiko nituzke. Erronka eta arantza txiki bat badut, fokua hor nola jarri asmatu behar horretan. M.O: Bai, parte-hartzea makaldu egin delakoan nago, gurasoak alde batean, ikasleak bestean, irakasleak bestean. Hiru oinarri horiek nahastu beharko genituzke, ikastola proiektuak denok osatzen dugulako. Z.Z.: Komunikazio tresnekin asmatu behar dugu, belaunaldi desberdinak gaude eta formatu jakin batzuk ere ez dira denentzako baliagarriak. Beraz, aldatu beharko litzateke, eta zabaldu formatua. B.A.: Eta horretan gabiltza, eta prest gaude. Eta balio erantsi handi bat izango lukeela uste dut gurasoak eta ikasleak ere inplikatzea. Gero ere bada, esaten duten hori entzun eta aintzat hartzeko gai izango garen. M.O: Izan ere, bestela ez litzateke benetako parte-hartzea izango. Eta horretaz ikasleak segituan ohartzen dira. Ez da komunikazioa bakarrik, eraikitzea da, baina guztien artean eraikitzea. B.A.: Laburbiltzeko, zer hitz jarriko zeniekete jardunaldi pedagogikoei? M.O: Aukera. A.M.: Ikasi. Z.Z.: Erronka. B.A.: Erreferentzia.•

IKASTOLA 227


IKASTOLEN 25. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

Hogeita bost urte, hogeita bost jardunaldi

1994. DONOSTIA. DBH

H OSTIA. DB 1995. DON

1996. Z AM OSTAD UDIO. AR

TZARAKO 1997. BILBO. BAKEGINRRI eta KA (EL A TZ HEZKUN Ikastolen Elkartea)

. 1999. MIARRITZE NA SU TA IZ AN

2000. GAS HAUR HEZK TEIZ. UN (0-6 ETAPA TZA )

1998. IRUÑEA. EBALUAZIOA

2003. GASTE AHOZKOTASUIZ. NA IKASGELAN

2001. GASTEIZ. HAUR HEZKUNTZA: IRAKURKETA ETA IDAZKETA

2002. D O EUSKA NOSTIA. R ERABIL AREN ERA

2006. GASTEIZ. 2015eko IKASTOLA 2005 MURG . MIARRITZ ILTZE E ERED . UA

2009. GASTEIZ. KONPETENTZIETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA: HAUSNARTU ETA EKIN

16

IKASTOLA 227


2010. GA KONPETENSTEIZ. TZIETA OINARRITU TAKO HEZK N UNTZA: BERRITU ETA HOBETU

2004. GASTEIZ. AHOZKOTASUNA TESTUINGURUA ETA ESPERIENTZIAK

2007. IRUÑEA. LEHEN HEZKUNTZA: BIZITZEN ETA KOMUNIKATZEN IKASI 2015. GASTEIZ. HOBEAK IZATEKO HABEAK

2011. GASTE IZ. ERAIKI. ELK ELKARREKIN LANEAN. ELKARREKIN ARREK IRAKATSI. E LKARREKIN IN IKASI

2013. GASTEIZ. HAUR HEZKUNTZA: HANDITZEN HANDITZEN HASI NAIZ HANDITZEN

2014. GASTEIZ. ZIENTZIAK IKASI ETA IRAKATSI ZERTARAKO? HH+LH

2016. GAS ETENGABEAN TEIZ. (1) KIVA + (2) IKASTEN: IRAKAS BERE LANEAN LEA

2008. GASTEI KONPETENTZIE Z. TA OINARRITUTAK N O HEZKUNTZA

2012. GASTEIZ. ELKARBIZITZA EREDU BERRI BATERAKO PEDAGOGIA

BO. 2017. HERNANI. BIL ITU RR BE 3.0 A GI GO DA PE ERALDATZEKO

2018. HERNANI. HEZKUNTZA LORALDATZEN 25 AÑOS DE JORNADAS PEDAGÓGICAS Los próximos 2 y 9 de marzo se celebrarán las XXV Jornadas Pedagógicas de las ikastolas. Un cuarto de siglo de formación y espejo y referente del saber hacer de las ikastolas. Hemos repasado estos veinticinco años en un formato de tertulia, y hemos trazado el camino de dónde vienen, dónde se encuentran y hacia dónde van estas jornadas clave de formación para las ikastolas. 25 ANNÉES DE JOURNÉES PÉDAGOGIQUES Les 2 et 9 mars prochains se dérouleront les XXV.èmes Journées Pédagogiques des ikastola. Un quart de siècle de formations reflétant le savoir faire des ikastola. Nous avons évoqué ces vingt-cinq années en nous remémorant l'origine de ces Journées, en faisant un état des lieux actuel et en nous projetant dans l'avenir de ces journées de fomation clés pour les ikastola.

17


IKASTOLAK GARCES DE LOS FAYOS IKASTOLA

TAFALLAKO IKASTOLAK ESKOLA JASANGARRIEN EGIAZTAGIRIA JASO DU Estatu mailan ESenRED partaidea izanik azken urteotan egindako lanaren aitorpen gisa, Nafarroako Eskola Jasangarrien egiaztagiria jaso dugu Hezkuntza Departamenduko Ingurumen Batzorde Teknikoaren eskutik. “Ingurumen heziketa gure curriculumean txertatuta dugu ikastolan, jarrera arduratsua bultzatuz, konpetentzien bidez hausnarketa, ebaluazioa eta konponbidea sistematizatuz. Txoko Berdea du taldeak izena, martxa handikoa da!”.• Hasieran, hiru urtetarako helburu nagusiak finkatuta genituen; orain urtekoak egiten ditugu.

ABUSU IKASTOLA

ZERGATIK ALDAKETA? VI. HEZKUNTZA JARDUNALDIAK IKASTOLAN

Abenduan izan dira, Txintxirri Ikastolako 14 kide, ikasle eta irakasle. Nahiak eta espektatibak benetan bete ziren. Hunkituta eta eskertuta bueltatu dira. Sukran Amgala!

TXINTXIRRI IKASTOLA

ORTUAK HERRI SAHARAUIARRARI LAGUNTZEKO! Imajinatzen dituzue letxugak, tomateak, erremolatxak….basamortuan? Zaila bezain posible da hori, eta horretan laguntzen dute Elorrioko ikastolak, institutuak eta Udalak 2010az geroztik Amgala deituriko elkartasun proiektuaren bidez. Harremanaren bidez, ortuak, eskola-materiala, ur andelak… sortzen eta ematen dituzte. Ikastolako urteko planean txertatuta dute proiektua eta hainbat ekintza egiten dute, ikastola osoak hartzen duelarik parte. Ikasleak baloreetan eta konpetentzietan hezteko egitasmo bikaina da. Hori baino egoera errealagorik! Bi urtean behin egiten dute bidaia, eta aurten 10 egun bete ematen dituzte Tindufeko kanpamentuetan, errefuxiatuen bizimodua eta egoera zuzenean ezagutzen.•

18

HUHEZIko Eugenio Astigarraga irakaslea izan dute hizlari. Azken hamarkadetan gizartean emandako aurrerapenek bizitzako eremu asko aldatu dituzte. “Ikasleek, familiek eta hezkuntza komunitate osoak elkarrekin lan egin behar dugu neska-mutilak pertsona lez hezteko.• Ezagutzak, tresnak eta egiteko erak emateaz gain, jarrerak sakonetik landu behar dira (talde lana, pentsamendu kritikoa, gizatasuna zein elkartasuna…) eta, nola ez, ikasten jarraitzeko beharra eta jakin-mina topatuz.

IKASTOLA 227


“aldizkaria.ikastola.eus” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

ASTI LEKU IKASTOLA

MESEDEEN KATEAN OINARRITUTA, BALIOEI ERREPARATUZ Astebetean 11 mila ikustaldi bildu ditu orotara, berezia baita. Fernando Valgañon aktore eta irakaslearen ekarpenarekin, Taom etxeak ekoiztu du ikastola komunitatearen mezua, baloreetan oinarrituta Be kind > Bikain izatera iritsita. Zientzia fikzioa dirudiena egia da, bertakoa da, gizatiarra. “Ikastolan pertsonen heziketan sinesten dugulako, elkarri lagunduz ikasten dugulako, gela barruan zein kanpoan biziz eta partekatuz”.• Youtuben eta facebooken dago Astileku 2017 2018 bideoa ikusgai.

ARIZMENDI IKASTOLA

IKASTOLAKO PROFESIONAL ETA GURASOEK ESKOLA-ORDUTEGIA ETA EGUTEGIA AZTERGAI

Dena ondo bidean, ekaina edo uztailean erabakiak hartzeko moduan izango dira Arizmendi Ikastolan.

Denboraren antolaketa Konfiantzaren Pedagogiaren ardatzetakoa izanik, J. Iñaki Etxezarreta zuzendariak eta Berrikuntza Pedagogiaren arduradun Amaia Anterok eskola-ordutegia eta –egutegia gaia izan zuten hizpide, bai profesional guztiekin egindako bilera batean, eta baita guraso ordezkariekin egin zuten biltzar prestatzailean ere. Azaldu dutenez, kronobiologia eta kronopedagogia hartu dira erreferentziatzat. Horrekin batera, eskola-egutegiaren planteamendu berri bateranzko proposamena egiteko bi zientzia horiez gain, Europako hainbat herrialdetako egutegiak eta eskola-emaitzak alderatu direla ere gaineratu dute.•

19


IKASTOLAK

IBAIZABAL IKASTOLA

IBAIZABAL, HARREMAN GERTUKO IKASTOLA Ibaizabalen ikasle zein gurasoekiko harremana etengabea da, elkarlana eta komunikazioa ezinbesteko bihurtuta. Ikastorduez gainera, arratsaldez 112 saio eta errefortzu eskaini dira 2016-2017 ikasturtean, aurreko ikasturtean baino %28 gehiago, eta horrek emaitzen hobekuntzan era positiboan eragin du. Selektibitatea prestatzeko saio bereziak ere indartu dira, eta bizitza osorako ibilbidea bideratzeko orientazio zein tutoretza zerbitzuari ezinbesteko garrantzia eman zaio.•

ARGIA IKASTOLA

LH4koei G-mailaren erabilera erakutsiz, lorezaintza, sukaldaritza, jolas kooperatiboak… denetarik. Bada norengandik zer ikasia!

TUTORETZA BATERATUAK IKASTOLAN Urteak dira saio diferenteak maila ezberdinen artean partekatzen ditugula. Elkarrekin ikasteko jarduera motibagarriak dira, elkarbizitza baikorrak bideratzen dutenak, elkar ezagutuz, lankidetzan jarduteko. Adibide ugari ditugu: DBH1 eta HH3ko ikasleak erraldoiak eraikiz edo zapatak lotzen erakutsiz eta hauek gelako jolasak erakustera emanez; guraso batzuen laguntzarekin LH6koak antzinako jolasak patioan ikasten. DBH3 eta 4ako matematikako kontzeptuak argitzen.•

Hiru euskal Unibertsitateekin zein Lanbide Heziketako zentroekin eskaini da garatuta dagoen programa zeinetan ikasle ohi, aditu eta gurasoekin bilerak uztarturik asebetetze maila handia lortu den.

PASAIA-LEZO LIZEOA

KULUNKAN: HIZKUNTZ OHITURAK BARNERATU JOLASEN BITARTEZ Hirugarren urtez jarraian Lizeoa ari da Kulunkan egitasmoa garatzen Haur Hezkuntzan. Hizkuntza ohituretan eragitea da bere helburua, modu xume baina eraginkorrean, familia eta ikastola elkarlanean arituz. Nola? Jolas edo erronka modukoen bitartez, euskararen aldeko urrats txikiak egiteko aukera eskainiz, batetik, eta familia bakoitzaren euskara mailari egokituz, bestetik. Ostiralero esaldi bat banatzen zaio familiari, esaldi hori ohitura bihurtu eta, hala, familiaren hizkuntza ohituretan eragiteko asmoz.• “Kudeaketa aurreratua” deituriko sisteman Ikastolako ikasle, langile eta familiek hartzen dugu parte, guztiok elkar lanean.

AITA LARRAMENDI IKASTOLA

IKASTOLAK KUDEAKETA AURRERATUAREN ZILARREZKO SARIA JASO DU EUSKALIT fundazioak koordinatzen duen sari honek, kudeaketa aurreratuenak aitortzea eta kudeaketako praktikarik onenak identifikatzea du helburu. Abenduaren 12an, Donostiako Kursaal Jauregian egindako ekitaldian, Aita Larramendi Ikastolak eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren zilarrezko saria. Aitor Iriondo zuzendariak jaso zuen saria, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuaren eskutik. “Sari honek aitortzen digu Ikastolan egiten dugun kudeaketak maila altua duela. ZORIONAK Ikastola osatzen dugun langile eta familiei”.•

20

Asteartero, berriz, jolas bat proposatzen zaio, seme-alabarekin batera egitekoa. Proiektuaren bitartez, halaber, HHko eta LHko ikasleen arteko harremana indartzen ari da.

IKASTOLA 227


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

Gaur ikastola onartua da Angelun, kontuan hartua, herriko kultur dinamikan sartua eta inplikatua badagoela. Badu bai, etorkizunik!

KIMUA IKASTOLA

HOGEI URTE BETE DITU, HANDITZEN ETA HANDITZEN 80. hamarkadan bazen ikastola bat Angelun, 1988an Baionako Oihana ikastolara bildu zena. Eskaera ikusita, 1997an Kimua Ikastola sortu zen herrian bertan. Lehen urteak errazegiak izan ez ziren arren, aurtengo ikasturtean 103 ikaslera iritsi dira; datorren urterako 120ra. Herriko Etxearekin harremanak ikaragarri hobetu dira, eta handitze obrak hastear dira. Ikastola prefabrikatuen garaia historia da Angelun; duintasunaren eta etorkizunaren bidea egina du!•

LAUTADA IKASTOLA

AURTEN ERE LAUTADAKO MENDI-MARTXA SARITUA Euskal Mendizale Federazioko Iraupen Luzeko Ibilaldien batzordeak aukeratu du martxarik onena, irizpide jakin batzuen inguruan parte hartzaileek emandako balorazioan oinarrituta. Lautada ikastolak eta Kulum kirol klubak antolatutako Lautadako II. mendi-martxa “Antolaketa orokorra” atalean onena izan da. Ikastolan, mendizaletasuna suspertzen!•

David Henderson da ikastolako Agenda 21eko arduraduna. Ikasleak bultzatzen ditu inguruan zer dagoen EGUZKI BEGI IKASTOLA ikustera, aztertzera eta behatzera. Gurasoengana ere iritsi nahi dute familian AMILOTXAREN ETA KASKABELTZAREN ezagutza horiek guztiak partekatzeko.

Iaz ibilbide onenaren saria jaso genuen. Bi urtez jarraian bi sari ez da marka txarra; dagoeneko III.ari begira gaude!

KANTUEKIN JOLASTEN

Luxua dute Eguzkibegiko ikasleek Agenda 21markoan ikastolako ingurune paregabea ezagutzeko aukera zuzena dutelako “Natura Eskura” egitasmoarekin. LH1ekoek zuhaitzak ikasten dituzte; LH2koek intsektuak eta euren polinizazioaren papera; LH3koek basaloreak; LH4koek tximeletak zein loreak; LH5ekoek ortua dute, konposta eta guzti; LH6koek txoriak, eta euren kantuak. Citizen Science metodologia lantzen dute: segimenduaren, jokoen eta fitxen bidez. Natura ezagutuz, errespetatuz eta maitatuz bizi dira ikastolan.•

21


HEDABIDEAK aldizkaria.ikastola.eus

Ikastolen Elkarteak bat egin du Berriaren Geroa Zugan kanpainarekin. Konpromisoa hartu du ikastolen eremuan BERRIAlagunak egiteko kanpaina burutzeko @ikastola_aldizk

Euskara hutsezko egunkari nazional bakarra dugu, eta hark kalitatezko informazioa euskaraz argitaratzen jarraitzeko babes ekonomikoa behar du. Hamabosgarren urteurrena betetzear da Berria, eta horren harira abiatu duen Geroa Zugan kanpainarekin bat egin du Ikastolen Elkarteak, herritik sorturiko ekimena izaki, Berria egunkariak ikastolen oinarriarekin bat egiten duelako, alegia, herritik eta herriarentzat sortu zelako.

I

KASTOLEN ELKARTEAK BAT EGIN DU BERRIA BERRI TALDEAK SUSTATUTAKO ‘GEURE OINARRIETATIK’ MANIFESTUAREKIN, eta konpromisoa hartu du ikastolen eremuan BERRIAlagunak egiteko kanpaina burutzeko. Manifestua abenduaren 1ean aurkeztu zuten euskal kulturako eta hezkuntzako hemezortzi lagun ezagunek, eta BERRIA berri taldea osatu zuten. Hamabost urte beteko ditu Berriak 2018ko ekainean, eta urteurrenaren harira beste jauzi bat eman nahi BERRIAlagun berrien bultzadarekin, egitasmoak aurrera egin dezan ziurtatzeko. Herritarren eta administrazioaren "konpromisoa" eskatu dute horretarako. Ikastolen elkarteko eta BERRIA Taldeko ordezkariak Berriaren egoitzan egin zuten bilera, Geurea Zugan kanpaina aurkeztu zieten kazetako ordezkariek. Bileran parte hartu zuten Koldo Tellituk, Jose Luis Sukiak eta Idurre Maortuak, Ikastolen Elkartearen izenean, eta Martxelo Otamendik eta Iban Arregik, Berriarenean. Berria taldearen asmoa da herritarrek bai egunkaria eta bai

22

Jose Luis Sukia, Idurre Maortua, Martxelo Otamendi, Iban Arregi eta Koldo Tellitu, Berria egunkariko erredakzioan.

Interneteko edukia babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Egunkaria diruz erosten da, baina sareko edukia doan eskaintzen du Berriak. Azken urteotan publizitateak behera egin du, eta egunkari

salmentetan ere beheranzko joera nabaritu du Berriak. Sarean, ordea, besterik da, gero eta irakurle gehiago dituelako. Publizitateak, aldiz, ez du etekinik ematen sareko edizioan “Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta euskaldunen eskubidea, euskaraz informatua

izatea”, azaldu zuten Berriako ordezkariek. Ikastolen Elkarteko ordezkariek, berriz, konpromisoa hartu zuten kanpaina ikastolen komunitate osora hedatzeko. Kanpainarekin bat egiten duten ikastolakideek, gainera, abantaila bereziak izango dituzte eta bi hilabetez egunkaria doan jasoko dute etxean, asteburuetan. Informazio gehiago nahi izatera, jo zeure ikastolara.•

IKASTOLA 227


Itziar Alzuguren

“Eredu dualarekin pertsona moduan asko ikasten duzu� Lanean ari zara ikasten duzuen bitartean, Dual ereduan. Non ari zara jardunean eta zer lan mota egiten duzun? Unibertsitatean bertan lan egiten dut. Laborategi laguntzailea naiz eta nire ardura bikoitza da. Alde batetik material elektriko/elektroniko guztia jasotzen duen biltegiaren arduradunak gara (bigarren mailan dagoen ikasle batekin nabil elkarlanean). Inbentarioa eguneratzen dugu, ikasle zein irakasleei behar duten ekipamendua uzten diegu, beharrezko material zerrendak egiten ditugu eta horrelakoak. Bestalde, irakasleek PBL edo praktiketarako behar dituzten muntaiak eta zirkuituak egiten ditugu.

Zergatik aukeratu zenuen Energiaren Ingeniaritza gradua? Batxilergo bigarren mailan nengoela nahiko argi neukan ingeniaritza ikasiko nuela. Gaur egun dauden aukera guztiekin, ordea, ez zen erabaki erraza izan Energiaren Ingeniaritza aukeratzea. Unibertsitate ezberdinetako ate irekien jardunaldietan parte hartu nuen eta bereziki Energiaren Ingeniaritzako graduak deitu zidan atentzioa. Eta zergatik Mondragon Unibertsitatean? Alde batetik, Mondragon Unibertsitateak lan egiten duen metodologiarengatik eta baita graduak berak barne hartzen dituen alorrengatik ere: energia berriztagarriak eta energiaren biltegiratzea, besteak beste. Nola balioetsiko zenuke orain arte bizitako esperientzia? Orain artekoa esperientzia polita eta aberasgarria izan da. Lehenengo urtea aldaketa urtea izan zen eta, oinarrizko ikasgaiak barne-

ratzeaz gain, unibertsitateko metodologiara ohitzeko balio izan zidan. Bigarren mailan eta, bereziki, hirugarrenean, energiaren munduan barneratu gara eta ikasgaiak politagoak eta interesgarriagoak direla esango nuke. Nola definituko zenuke Goi Eskola Politeknikoan jasotzen duzun ikasteko metodologia? Metodologia aktibo eta parte-hartzaile gisa definituko nuke. PBL metodologiak aurrez ikasgelan landutakoak eremu erreal batean aplikatzeko aukera ematen digu. Gainera, taldean lan egin eta, era berean, egin beharreko lan guztia denboran nola kudeatu ikasten duzu. Unibertsitatetik zer da gehien gustatzen zaizuna?, Eta zerbait hobetzeko? Gehien gustatzen zaidana aurrez aipatutako PBL metodologia dela esango nuke. Hobetzekotan, batzuetan suertatzen den lan eta azterketa pilaketa. Bereziki hirugarren mailan, non PBL garaia oso luzea den eta eskola-garaia, berriz, oso motza.

www.mondragon.edu/prest

Zer nolako ekarpena egiten dizu eredu dualak? Gauza berriak ikasten ari naiz. Lan praktiko ugari egiten ditudanez erreminta ezberdinak erabiltzen ikasi dut, biltegi bat kudeatzen, banatzaileen orrietan materiala bilatzen‌ Horretaz gain, ikasle bezala landutakoetan sakontzea ere tokatu zait. Azkenik, ikasketak eta lana uztartzean denbora faltaren arazoa sor daiteke. Horrek denbora hobeto aprobetxatzen eta kudeatzen lagundu dit. Orokorrean, pertsona moduan asko ikasten duzu. Etorkizunari buruz zeintzuk dira zure asmoak? Laugarren mailan, geratzearen edo joatearen artean zalantza egin nuen baina, azkenean, hemen geratzea erabaki nuen. Modu horretan unibertsitatetik kanpoko enpresa bat ezagutzeko aukera izango dut, bertan egingo baitut gradu amaierako lana. Horren ondoren, ez dakit. Lan aukera izango banu, aurrera eta, bestela, master bat egitea ere ez dut baztertzen.•


Iks227 (issu)  

227. Ikastola Aldizkaria

Iks227 (issu)  

227. Ikastola Aldizkaria

Advertisement