Issuu on Google+

EKI proiektua

XXI. mendeko hezkuntza berrritzeko apustu euskalduna


Berria eta berritzailea Ikastolek beren ibilbide luzean etengabeko ekarpenak egin dizkiote pedagogiaren berrikuntzari. Azken ekarpena ere izugarria izan daiteke, zenbaitek nabarmendu duenez, Europan ez baitira hain ugariak gaitasunetan oinarrituta (azken irizpide ofizialei jarraituz, beraz) eta hezkuntza erakunde baten bultzadaz egin diren material didaktikoak.

aldizkaria.ikastola.net

•

EKI PROIEKTUA 04 Gizartearen aurrean aurkeztua. 05 Xabier Garragorri eta Mikele Aldasoro, Euskal Curriculumetik EKI nola jaio den. 11 Mikel Arrizabalaga, edizio eskaintza.

20 IKASTOLA 204 / 2013ko EKAINA EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK

•

IKASTOLAK BANAKA


eki

Hezkuntza, Kultura eta politikako ordezkariak hurbildu ziren EHU/UPVk Deustun duen Bizkaia Aretora. Eusko Legebiltzarreko parlamentariak, Hezkuntza saila, Bizkaiko Foru Aldundia, Alderdi politikoak, sindikatuak, Udalbiltza, Euskaltzaindia, Euskararen Kontseilua, AEK eta euskalgintzako zein gizarteko beste ordezkarik ere parte hartu zuten.

EKI proiektua, gizartearen aurrean aurkeztua

Euskal curriculuma hezurmamitzen duen eta, konpetentzietan oinarrituta, integrazioaren pedagogia barnebiltzen duen EKI proiektua martxan jarriko da datorren ikasturtean DBH 1n. Proiektuak hezkuntzari egiten dion ekarpen esanguratsuaz jakitun, hura gizarteratu zuten Bilbon, Ikaselkar argitaletxeak gidatuta egindako ekitaldian.

“E

GITASMO aitzindaria da, berria eta berritzailea. Hau da XXI. mendeko hezkuntza berritzeko apustu euskalduna�. Hitz horiek erabiliz azaldu zuen Ikastolen Elkarteko eta Ikaselkar argitaletxeko lehendakari Koldo Tellituk EKI proiektua, berau gizarteratzeko EHU-

IKASTOLA 204

ren Bilboko Bizkaia Aretoan egin zen ekitaldian, iragan ekainaren 4an. EKI proiektuaren gizarteratze ekitaldia, bai, horrela merezi zuelako, ikasmaterial berri bat baino gehiago baita, hezkuntzari egiten dion ekarpena aintzat hartuta: lehenik eta behin, euskal curriculumean era sis-

tematizatuan oinarrituta dagoen lehena delako; eta, gainera, Europa mailatik datorren hezkuntza eredua -konpetentzietan oinarritua- integrazioren pedagogiarekin uztartuta proposatzen duelako. Deialdiaren harira, erakunde, alderdi politiko, gizarte mailako eta

3


Erakunde, alderdi politiko, gizarte mailako eta hezkuntzako ordezkari ugari hurbildu ziren EKIren aurkezpenera. EKI proiektua ikasmaterial berri bat baino gehiago da, hezkuntzari egiten dion ekarpena aintzat hartuta.

Haatik dantza taldearen “Errimak oinetan” ikuskizunak kolore berezia eman zion ekitaldiari. Nerea Iriarte izan zen aurkezle fina, saioaren gidari bikaina.

4

hezkuntzako ordezkari ugari hurbildu ziren aurkezpenera, Ikastolen Elkarteko eta Ikaselkarreko Artezkaritzako eta Zuzendaritzako eta hainbat ikastolatako ordezkarirekin batera. Han izan ziren, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari Miren Dobaran, Udalbiltzako ordezkari Maitane Nerekan, Eusko Legebiltzarreko parlamentari Leixuri Arrizabalaga, Jone Berriozabal, Juanjo Agirrezabalaga eta Marian Beitialarrangoitia, EAJko Lorea Bilbao, Sortuko Asier Lauzirika, EAko Pili Robles Barainka, Euskaltzaindiko Xabier Kintana eta Erramun Osa, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao, Elkarreko arduradun Joxe Mari Sors, AEK-ko zuzendaritzako kide Mertxe Mujika, hezkuntza sindikatuetako hainbat kide eta euskalgintzako eta gizarteko beste zenbait ordezkari ere. Ikasleek derrigorrezko hezkuntza amaitzerakoan Euskal Herriaz eta euskal kulturaz jakin behar dutenaren markoa adostu zuten iragan hamarkadan ikastolek, kristau eskolek eta Sortzen-Ikasbatuazek, eta adostutako hura ofizial egin zuen Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako hezkuntza curriculum dekretuaren bitartez. Adostasun horren atzean “lan izugarria dago, eta ez da bakarrik hezkuntza eragileen artean burutu; Euskal Herri honetako eragile garrantzitsu guztien parte hartzeaz egin da”, gogorarazi zuen Tellituk. Egindako lan horretan guztian eraikitako adostasuna markoa izanik, akordio hori gauzagarri egin behar zela nabarmendu zuen Telli-

tuk, eta EKI proiektua horren guztiaren emaitza dela: “XX. mendean Ikastolen eta Elkar-en ekarpena euskararen eta euskal kulturaren sustapena eta garapena izan da. Biok elkarrekin osatutako Ikaselkarren bidez, berriz, ikasmaterialen alorrean euskal curriculuma garatzea da XXI. mendean egiten dugun ekarpena”. EKI proiektua abiatu besterik ez da egin, Tellituk azaldu zuenez; datorren ikasturtean DBH 1eko ikasleen esku izango dira EKI proiektuaren material didaktikoak. Hurrengo ikasturteetan Derrigorrezko Hezkuntzako ziklo guztietako ikasleen esku egongo dira. “Hori da gure konpromiso sendoa”, azpimarratu zuen Ikaselkarreko lehendakariak. Ikastolen Elkarteko lehendakariak eskerrak eman zizkien EKI proiektuan buru belarri lanean aritu

diren eta ari diren hezkuntza profesional guztiei, koordinatzaileei, edizio arduradunei eta gainontzeko lankideei, eta, halaber, euskal curriculuma lantzen, garatzen adosten eta aurrera eramaten parte hartu duten eta ekarpenak egin dituzten erakundeei, hezkuntza eta gizarte eragileei eta adituei, “aurreko bi hamarkadatan egindako guztiaren hezur-mamitzea baita EKI proiektua. Orain hamar bat urte euskal curriculuma eraikitzeko erronkari heldu genion. Ikasmaterialen alorrean erantzun bateratua eman diogu erronkari. Hau da gure ekarpena; hau da euskal gizarteari eskaintzen dioguna”, nabarmendu zuen Tellituk. Herri ba-

IKASTOLA 204


koitzak bere curriculum propioa izateak duen garrantzia eta Euskal Herrian euskal curriculuma landu eta garatzeko eman den bilakaera azaltzen duen ikus-entzunezko bat eman zen ekitaldiaren hasieran, eta Haatik dantza taldearen ‘Errimak oinetan’ ikuskizunaren pasarte batez gozatzeko aukera ere izan zuten EKI proiektuaren aurkezpen ekitaldira bertaratu zirenek. Ekitaldia ETBko kazetari ezagun Nerea Iriartek gidatu zuen, berezkoa duen trebetasunarekin.•

Aurreko bi hamarkadatan euskal curriculuma adosteko egindako lan guztiaren hezur-mamitzea da EKI proiektua.

EKI, LA NUEVA GRAN APORTACIÓN DE LAS IKASTOLAS Las ikastolas se han caracterizado desde sus inicios por un afán innovador en el campo de la didáctica. La última gran aportación es el proyecto EKI, conjunto de materiales didácticos que plasman el trabajo realizado a lo largo de más de 15 años en el desarrollo del Currículum Vasco y que hace suyas las orientaciones del modelo de enseñanza basado en las competencias. Los materiales, redactados por profesionales de Ikastolen Elkartea, han sido editados por Ikaselkar. La presentación de las primera unidades didácticas, relativas a Primero de ESO, tuvo lugar en Gasteiz a mediados de abril y a partir de esa fecha han venido celebrándose cursos de formación en los que han participado profesionales de enseñanza de las diferentes redes, que utilizarán los materiales durante el próximo curso. En torno al proyecto EKI ha tenido lugar otro acto, este de carácter social, en el Paraninfo de la EHU/UPV en Bilbao, al que han asistido numerosas personalidades políticas y culturales. EKI ya ha arrancado.

EKI: DERNIÈRE CONTRIBUTION DES IKASTOLA Une caractéristique des ikatola a toujours leur aptitude à innover dans le champ didactique. La dernière contribution est le projet EKI, ensemble de matériels didactiques reflétant le travail réalisé pendant plus de 15 ans dans le cadre du développement du Curriculum Basque qui fait sienne les orientations du modèle d’enseignement IKASTOLEN ELKARTEKO ETA IKASELKAR-EKO LEHENDAKARIA basé sur les compétences. Les matériels, conçus par les professionnels de Ikastolen Elkartea ont été édités par Ikaselkar. Une présentation des hore handiz eta harrotasun contenus didactiques de la sanoz aurkeztu dugu EKI première année du Proiektua azken asteotan. Secondaire a été faite à Gasteiz à la mi-avril. Par la Apirilean hezkuntza alorreko suite, des sessions de eragile eta profesionalei; eta formation à destination des ekain honetan erakunde, gizarte professionnels des eragile eta alderdi eta différentes filières sindikatuei. d’enseignement qui utiliseront ces matériels Ohore eta harrotasuna, EKI dès l’année prochaine ont proiektuak dakarrenarengatik: été assurées. euskal curriculuma bizkar-hezur Une autre cérémonie à duen proiektua delako. Aurreko caractère social à laquelle bi hamarkadetan prestatzen, ont participé de nombreux acteurs politiques et egosten eta adosten aritutakoa, culturels a également eu hamarkada honetan gauzatu lieu à l’amphithéâtre de landutako ekarpenak bildu eta Bidea hasi besterik ez dugu dugulako. EHU/UPV à Bilbao. EKI est egin. EKI proiektuak 2013-14 haiek landuz hezkuntza bel et bien lancé. Hogei urtetik gora jada gure ikasturtean hasiko du ibilbidea

KOLDO TELLITU MEJIA

Eta hasiera besterik ez da O

ikasleek Derrigorrezko Hezkuntza amaitzerakoan Euskal Herriaz, euskal kulturaz, eduki behar zuten ezagutza zein izango zen zehazten. XX. mendeko azken hamarkadan premia horri lehentasuna eman genion. Ez da txantxetako kontua; herri batek aurrera egin dezan oinarri sendoak behar ditu, eta horietako bat da hezkuntza curriculuma. Estrategikoa izanik, premia hari erantzuteko lanari ekin genion. XXI. mendeko lehen hamarraldian, berriz, adituek

komunitatean euskal curriculumaren gaineko adostasuna eraiki genuen. Ikastolek, kristau eskolek eta Sortzen-Ikasbatuazek aurrekaririk ez zuen akordioa lortu genuen elkarlan zabalean, eta Eusko Jaurlaritzak ere bere egin zuen akordio hori 2007an, EAEko curriculum ofizialaren dekretuaren bidez.

Mende honetako bigarren hamarkadan sartuak, adostutako hori gauzagarri egin dugu EKI proiektuarekin. Hamarraldi honek izan behar du, beraz, euskal curriculuma era sistematikoan gure ikastoletan txertatzeko garaia.

ikastoletan, DBH1n. Hurrengo urteetan etorriko dira EKI proiektuko DBH eta LH osoko ikasmaterialak. Hori da gure konpromisoa. Gainera, hastapenean baizik ez gaudela esateko beste arrazoi bat ere badago. Euskal curriculumaz gain EKI proiektuak jauzi kualitatibo gehiago egingo baitu hezkuntza ereduan. Alegia, hezkuntza eredu berri bat proposatzen digu EKIk, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez. EKI ez baita material pedagogiko huts bat, hezkuntza eredu berri baten oinarria baizik.•

5


publi erreportajea

iks

Haurrengan irakurzaletasuna bultzatzeko eta euskara sustatzeko asmoarekin antolatzen dugu elkar-en lehiaketa hau. Elkar Fundazioak euskararekin eta euskal kulturarekin duen konpromezuaren adierazgarri da urteroko hitzordu hau. Guretzako beraz oso pozgarria da urtetik urtera parte hartzea hazten nola doan ikustea.

BOSKARRENA, DAGOENEKO! Bostgarren urtez antolatu dugu elkar-en Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa. Txikienek (5 eta 10 urte bitartekoek) Antton Kazabonen “Parke bakartia” irakurri behar zuten, esklusiban, ordurarte argitaratu gabe baitzegoen. Ipuina irakurrita, ilustrazio bat aurkeztu behar zuten.

lak berriz, giartsua dela, eta oso koloretsua. Neskak, mutilak emandako helbidera bidaiatzea erabakitzen du, GPSko koordenada batzuk dira, eta iritsitakoan, itsasoaren erdian aurkitzen du bere burua, sireno baten aurrean. Sirenoak, orduan, Taylor Swift-en antza duen neska bat ikusi ote duen galdetzen dio, haren zai omen dago eta…

Helduagoek (11 eta 16 urte bitartekoek) Patxi Gallegok egindako ilustrazio bat oinarritzat hartuz ipuin bat idatzi behar ziguten.

Beste batzuk oso sentimentalak dira… itsasmutilak kaio du lagun berritzat, eta irudian ageri den karramarroak lehen pertsonan kontatzen du nola sentitzen den baztertua… orain arte lagunmin zuen sirenoak orain ezpaitio kasurik egiten.

Urtetik-urtera lan gehiago jasotzen ohituak ginen, baina aurten aurrikuspen guztiak gainditu ditugu: ilustrazioetan 5.781 lan jaso dira; eta ipuinetan, berriz, 781. ILUSTRAZIOETAN Haurrek erabilitako teknika aniztasunak harritu ditu epaileak: margo ezberdinak, akuarelak, collage-ak… denetarik jaso dugu. Eta erregistro aldetik ere oso ezberdinak: batzuetan haurren marrazketa kontzeptuala ageri da, beste batzuk oso narratiboak dira… eta adinean gora zihoazen einean, marrazketa landuagoak ikus zitezkeen: figurazio, prespektiba… oso ondo landutako lanak izan ditugu. Parkea izan da irudikatuena, baina xehetasun asko eta oso ezberdineko parkeak izan ditugu. Hainbesteren artean irabazleak aukeratzeko, aniztasuna bilatu dute beraz epaileek, ideia ezberdinak lantzen zituzten lanen artean onena aukeratu nahi izan dute. IPUINETAN, BERRIZ Oso zaila izan da maila bakoitzeko bi ipuinekin geratzea. Patxi Gallegoren ilustraziotik abiatuta ehundaka istorio ezberdin asmatu dituzte gazteek. Originaltasuna izan da nagusi… baina gaurkotasuna ere bai. Gaurko gazteen interesak ageri dira ipuinetan. Lan irabazleetako batean, adibidez, neska batek mutil bat ezagutzen du chat bidez. Mutilaren interesa pizteko, gezur txiki bat esaten dio: Tailor Swift-en antza duela… Muti-

EPAILEAK HAUEK IZAN DIRA: Patxi Gallego Borja Goitia, elkar-eko diseinu burua. Janire Garcia Antxiñe Mendizabal Itziar Irastorza Katti Olaizola


V. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETAKO IRABAZLEAK: MAIL A SARIA

I ZEN-ABIZENAK

HERRIA

IPUINAREN IZENBURUA

M

M

M

M

M

I LU S T R A Z I O A A A

1ยบ saria 2ยบ saria

Mikel Arriet Atondo Leire Ortiz

Beran Bilbo

B B

1ยบ saria 2ยบ saria

Ihintza Udaeta Itsaso Larrioz

Bera Orizin

C C

1ยบ saria 2ยบ saria

Ainhoa Gracia Ana Marรญa Serna

Legazpi Gasteiz

IPUINA A 1ยบ saria A 2ยบ saria

Maialen Galparsoro June Montero

Ataun Arrigorriaga

Txateko lagun izkutua Itsasoaren sekretua

B B

1ยบ saria 2ยบ saria

Olatz Gorrotxategi Aitana Jone Macho

Hondarribia Arrigorriaga

Bakarrik al gaude mundu honetan? Aitona Manuelen istoriotxoak

C C

1ยบ saria 2ยบ saria

Leire Akizu Andoni Agirre

Urretxu Irun

Nire mundua Aspertuaren harkaitza

Mikel Arriet Atondo Ainhoa Gracia

Ihintza Udaeta

Maialen Galparsoro


XABIER GARRAGORRI eta MIKELE ALDASORO \

eki

XABIER GARAGORRIK eta MIKELE ALDASOROK aurkeztu zuten EKI ikasmaterial berrien markoa Gasteizko ekitaldietan. Lehena izan da, orain hamasei urte hasita, Euskal Curriculumaren egitasmoa diseinatzen eta gorpuzten lanik gehien egin duena. Euskal Curriculumaren garapenerako EKI ikasmaterialen curriculumaren zehaztapen-mailen diseinua bien arteko lankidetzan egindakoa da; eta Mikele Aldasoro izan da diseinu horren aplikazioa ikas arloetan gauzatu ahal izateko gidaritza eta koordinazio lanak egin dituena.

“Denon artean egin genuen egitasmoa ikasmaterialetan gauzatu behar zen, eta behar horretatik, jaio dira EKI material didaktikoak�.

8

XABIER GARAGORRI

doak dituzten herriek mekanismo naturalak dituzte kultur ondarea KI egitasmoak ezinbes- luzatzeko. Hizkuntza eta kultura ahulak dituzten herriek, aldiz, neurri tekoa zuen Euskal Cubereziak hartu behar izaten dituzte rriculuma? EKI proiekondare hori babesteko. Ideia horretuko ikasmaterialen sortatik abiatu zen Euskal Curriculukuntza ez da hutsetik abiatzen, ikastoletan eta euskal irakaskuntzan egindako ibilbide luzean oinarrituz baizik. 1996an hasi ginen Euskal Curriculumaren egitasmoarekin lanean. Herri guztiak saiatzen dira nor diren eta nor izaten jarraitu nahi duten islatzen duen ondarea belaunaldi batetik bestera pasatzen sortzen dituzten erakundeen bidez, kasu honetan eskolaren bidez. Baliabide ekonomiko eta politiko sen-

maren egitasmoa. Ikastolok, Kristau Eskola, sare publikoaren sektore garrantzitsu bat, eta EAEko Hezkuntza Saila partaide izan genituen ibilbide horretan. Euskal Curriculuma da Euskal Herriko hezkuntza eragile eta ikastetxe gehienek elkarrekin eraiki, ebaluatu eta onetsitakoa; eta EAEko curriculum oďŹ zialak neurri esanguratsu batean bereganatzen duen proposamena. Hezkuntza berrikuntzan hain garrantzitsuak diren behetik gorako eta goitik beherako sinergiak lortu ziren. Denon artean egin genuen egitasmoa ikasmaterialetan gauzatu behar zen, eta behar horretatik, jaio dira EKI material didaktikoak. IKASTOLA 204


Mikele Aldasoro eta Xabier Garagorri bien arteko lankidetza itzela izan da. Euskal Curriculuma da Euskal Herriko hezkuntza eragile eta ikastetxe gehienek elkarrekin eraiki, ebaluatu eta onetsitakoa.

Zein dira eraiki duzuen hezkuntza ereduaren bereizgarriak? Lehen bereizgarria konpetentzietan oinarritutako hezkuntzaren hautua egitea izan da. Oinarrizko Hezkuntzaren bukaeran ikaslearen bizitzarako ezinbestekotzat jotzen diren oinarrizko konpetentziak, hau da, ikaslearen irteera-profila, argi finkatzen da. Oinarrizko gaitasun horiek, ordea, ez dira era berean garatzen leku guztietan; aitzitik, ikaslearen testuingururen arabera egokitzen dira. Horregatik, bigarren bereizgarria da, Euskal Herrian eta munduan bizitzeko, euskal curriculumaren kultur ibilbidean oinarritutako curriculuma finkatzea. Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza garatzeko

hautu pedagogiko desberdinak daude. Horien artean, ikuspegi sozioeraikitzailea, hau da, ikasleak testuinguru eta bizitza eremu jakin bateko egoeratan jardunez ikasten duela azpimarratzen duen Integrazioaren Pedagogiaren hautua egitea da hirugarren bereizgarria. Oinarrizko konpetentziak hezkuntza egitasmoaren zutabe nagusiak direla esateak onarpen handia jasotzen du, baina asmoak gauzatu ahal izateko, prozedura metadiziplinarrak arlo guztietan integratzea izan da laugarren bereizgarria. Azkenik, beste elementu guztiak besarkatuz, euskaran ardaztutako eleaniztasuna bideratzen eta konpetentzia digitala arlo guztietan

txertatzen dituen eredua eraiki dugu. Bata bestearekin lotzen diren bost bereizgarri horiek nabarmenduko nituzke. Zer irakatsi garrantzitsua da, baina baita nola irakatsi ere. Integrazio Pedagogiaren eredua aukeratu duzuela esan duzu. Ikasleak eremu

“Eredu honek ikaslea bihurtzen du ikasketa prozesuaren eragile nagusi. Ikasleak dituen ezagutzak modu integratuan eta era guztietatko egoeratan mobilizatzen eta trasferitzen ikasten du”.

9


eki “Konpetentzia ekintzari erabat loturik dago, eta pertsona bat konpetente dela esatea eta ekintzailea dela esatea gauza bera da”.

guztietako egoeratan prestatu behar ditugu (pertsonala, soziala, akademikoa eta lanekoak) eraginkortasunez jarduteko. Eremu akademikoa eta lanekoa garrantzitsuak dira, baina baita eremu pertsonala eta soziala ere. Horretarako ezagutzak (kontzeptuzkoak eta prozedurazkoak) ikastea beharrezkoa dute, eta hori bideratzen du aukeratu dugun Integrazioaren Pedagogiaren ereduak. Eredu honek ikaslea bihurtzen du ikasketa prozesuaren eragile nagusi. Ereduaren bereizgarri nagusia, dena den, honako hau da: ikasleak dituen ezagutzak modu integratu batean eta era guztietako egoeratan mobilizatzen eta transferitzen ikasten du. Ereduaren planteamenduak egiteko orduan Xavier Rogiers eta Alexia Peyser Lovainako irakasleen laguntza izan dugu. MIKELE ALDASORO

Horrek bikote banaezina bihurtzen ezkuntza eredu berri du konpetentzia eta ikasleari konhau nola gauzatzen petentzia hori bizitzako eremu desda eguneroko prak- berdinetan baliagarri izango zaion tikan? Integrazio Pe- egoren identifikazioa. Beste modu dagogian egoeren bi- batera esanda, ezinbestekoa da kondez lan egiten dela esan duzue. Esan petentzia eta egoera lotzea. Egoerei dugu konpetente izatea eguneroko aurre egiteko beharrezkoak dira arbizitzan aurkitzen diren egoerei au- loetako ezagutzak, baina konpetente rre egiteko ahalmena erakustea dela. izateko irakaskuntza eta ikaskuntza ez da horretara mugatzen, beste urrats bat gehiago eskatzen du: ikaKonpetente izateko ikasleak beregatuko du ikasitako edukiak antzeko ezaugarriak dituzten beste egoetara transferitzen. Aurkezpen sitako edukiak antzeko ezaugarriak saioan Abel Ariznabarreta Ikastolen Elkarteko pedagogia dituzten beste egoera batzuetara arduradunarekin. transferitzea. Bigarren ikaskuntza horrek unitate didaktiko bakoitzak lantzen duen konpetentzia ezaugarri komunak dituzten hiru egoerekin lotzera eraman gaitu. Ezaugarri horiek, bereziki, ikasleak mobilizatu behar duten ezagutzei lotutakoak dira. Konpetentzia, ondorioz, ekintzari erabat loturik dago, eta pertsona bat konpetente dela esatea eta ekintzailea dela esatea gauza bera da. Konpetente, ekintzaile izaten irakasteko eta ikasteko ardatza, Integrazioaren pedagogiaren ildoak jarraituz, sortu dugun Unitate Didaktikoaren sekuentzia-eredua da. 10

Unitate didaktikoaren sekuentziaereduaz hitz egitean faseak bereizi dituzue. Konta iezaguzu, gainetik bada ere, fase horien egitekoa. Unitate didaktiko bakoitzak lau fase ditu. Hasierako fasearen funtzioa ikaslea konpetentziarekin erlazionatutako egoerarekiko kokatzea da; eta haren eskakizunei erantzuteko lan-plangintza egitea: Zer egin behar dugu? Zergatik? Nola? Bakarka? Taldean? Zer egiten jakin behar dut egoerari aurre egiteko? Garapen-fasea dator ondoren eta bi atal ditu. Lehenengo atalaren funtzioa da ikasleak konpetentziak /egoerak eskatutako eduki-baliabideak eta bestelako baliabideak bereganatzea. Edukiak aukeratzerakoan egoera izan dugu kontuan, baina Euskal Curriculum espezifikoa, kanpo-ebaluazioen eskakizunak eta curriculum ofizialenak ere aintzat hartu ditugu. Eta, bigarren atalaren funtzioa da ikasleak edukibaliabideak mobilizatzen eta integratzen ikastea. Hirugarrenik, eta amaierako fasean, haren funtzioa ikasleak edukibaliabideak transferitzen ikastea da. Horretarako hasierako egoerekin antzekotasuna duen egoera berri baten aurrean jarriko dugu ikaslea. Bukatzeko, laugarren fasearen funtzioa ikasleak konpetentziaren lorpena frogatzea da.•

aldizkaria.ikastola.net

IKASTOLA 204


Ikaselkar-eko edizio zuzendaria

LAU OSAGARRI DITU EKI PROIEKTUKO ARLO BAKOITZAK EUSKARRI INPRIMATUAN: Ikaslearen liburua, arloka unitate didaktikoak jasotzen dituen ikasmateriala; Lan koadernoak, lan ariketa sistematikoen multzoa eskaintzen duen ikasmateriala; Jarduera-fitxak, unitate didaktikoetako jarduerek eskatzen dituzten adierazpenak eta ariketak egiteko euskarria; eta Portafolioa, ikasleak unitate didaktiko bakoitzean egingo dituen fitxak eta lanak jasotzeko baliabide didaktikoa. Diseinu kurrikularraren ezaugarriak eta curriculumaren garapenerako hiru zehaztapen-mailak jasotzen dituen Irakaslearen gidaliburua argitaletxearen web gunean kontsultatu ahal izango da (www.ikaselkar.com). EKIk baliabide digital ugariak prestatu ditu, ikasmaterial inprimatuen osagarri gisa. Ekigunea deitu webgunean bildu ditu arlo bakoitzeko

eki paperean

Edizio eskaintza

Bigarren Hezkuntza Lehen Zikloa (12-13 urte)

< PORTAFOLIOA JARDUERA-FITXAK Euskara eta Literatura 1. Lengua Castellana y Literatura 1. Matematika 1. Gizarte Zientziak 1. Naturaren Zientziak 1.

EUSKARA ETA LITERATURA 1

(Pack 3)

EUSKARA ETA LITERATURA 1

Lan-koadernoa 1.1 Lan-koadernoa 1.2

LENGUA CASTELLANA Y LITERATURA 1

(Pack 3)

LENGUA CASTELLANA Y LITERATURA 1

baliabide digitalak, euskarri inprimatuan jaso ezin direnak: audioak, bideoak, animazioak, irudiak, informazio-testuak nahiz konpetentzia digitalak lantzeko fitxak (www.ekigunea.com) Eta, azkenik, euskarri digitalean beste hainbat baliabide aurkituko ditu irakasleak zein ikasleak. EKI proiektuko Liburu digitalek zoom-liburu eta web-liburu bertsioak eskaintzen dituzte, arbel digitalean edo bideoproiektagailuan (kanoian) baliatzeko. “Irakasleak eta ikasleak hainbat baliabide izango ditu hor eskura plataforma

bakar batean: audioak, bideoak, animazioak, irudiak, informazio testuak, konpetentzia digitala garatzeko fitxak, jarduera-fitxak eta irakasleen gidak. Bestalde, irakasleak bere neurrira egokitu dezake liburu digitala, bere baliabideak txertatuz, bere liburua aberastuz”, adierazi zuen Mikel Arrizabalagak.•

Cuaderno de actividades 1.1 Cuaderno de actividades 1.2

MATEMATIKA 1

(Pack3)

MATEMATIKA 1

Lan-koadernoa 1

NATURAREN ZIENTZIAK 1

(Pack 3)

GIZARTE ZIENTZIAK 1

(Pack 3)

ikasgela digitala

ENGLISH (Pack 3)

11


EUSKARA eta LITERATURA

aldizkaria.ikastola.net

\ “Oinarrizko konpetentzia komuna dute hiru hizkuntzek, baina lorpen maila ezberdina aitortzen zaie”

Amaia urretxuarra da, Irune arrasatearra eta Kristina beratarra. Urretxu-Zumarraga, Arizmendi eta Haurtzaro ikastoletako irakasleak ditugu. Ikastolen Elkartean Hizkuntza proiektuan elkar ezagutu zuten aspaldian. Orduz geroztik ‘izpiritu sandua’ bezala hirurak bat egiten dute lanean, lan egiteko eran eta estiloan.

K

ontatu taldeari buruzko xehetasun batzuk: nola osatu zenuten, nondik nora ibili den kide bakoitza, eta material hauek egiteko zer kolaborazio izan dituzuen. Kristina, Irune eta hirurok iazko ikasturtean hasi ginen elkarrekin DBH 1eko euskarako unitateekin lanean. Kristinak eta Irunek Hizkuntza proiektuan ezagutu zuten elkar, biak ere bertako taldekideak baitira. Irunek eta biok Euskal Curriculumaren garapena bideratzeko taldean jardun dugu beste arloetako kideekin batera, Mikele Aldasoro eta Xabier Garagorriren gidaritzapean. Gu hiruroz aparte, Oihan Odriozola eta Josune Gereka ere taldekideak dira; arlo guztien artean harikaltzen dugun IKT konpetentziaren garapenari begira euskara arlorako IKT jarduerak sortu eta proposatzen dizkigute. Hizkuntzen tratamendu bateratuz mintzatu zineten aurkezpenean. Praktikan nola koordinatzen da hiru hizkuntzen arteko tratamendu hori? Hizkuntzak eta Literatura arloa osatzen dugu hiru hizkuntzok. Arloko oinarrizko konpetentzia komuna dugu, lorpen-

12

maila desberdinak aitortuz euskara eta gaztelaniari, eta ingelesari; arloko konpetentziak ere berdinak dira, horiekiko hizkuntza bakoitzak bere ekarpena egiten du eta elkarren osagarri dira. Berezitasunak berezitasun, ikasturte amaierako konpetentzia beraren lorpenera begira diseinatu ditugu hiru hizkuntzetako unitateak, Mikele Aldasororen gidaritzapean: unitateetako konpetentziak, hizkuntza bakoitzaren hizkuntza-baliabideak, batetik bestera transferi daitezkeen ikaskuntzak, etab. DBH 1en eginaren balorazioa eginda, ondo eginak eta hobetzekoak identifikatuta, datorren ikasturteetan bide beretik segituko dugu lanean.

Ostadarreko materialak baliatu al dira eta zenbateraino EKIkoak egiteko orduan? Eta zer diferentzia daude Ostadar eta EKIren artean. Ostadarretik EKIrako bidean ez dago etenik, beste urrats bat baizik. Ostadarren ikasitakoa baliatu dugu eta EKIrako ibilbidean ikasitakoaz aberastu. Ostadarren proiektua aurkeztu, hari erantzuteko helburu didaktikoak zehaztu, proiektuaren baitan testuinguratuta beharrezko eduki-baliabideak ikasi funtzionaltasuna emanez… EKIn proiektua beharrean, hasierako egoera aurkezten zaie ikasleei: testuinguru batean zer egin behar duten, zergatik, norentzat, zertarako, nola.

Egoera horri erantzuteko irakasten-ikasten dira eduki-baliabideak eta horiek erabiltzen dituzte egoera ebazteko. Ondoren dator berrikuntza. Izan ere, bide hori eginda, EKIn hasierakoaren antzekoa, baina era berean desberdina den egoera berria aurkezten zaie ikasleei, hasierako egoeraren baitan ikasitakoak beste egoera honetan ere erabiltzen irakasteko-ikasteko. Horrela, helburu didaktikoekin lotutako eduki-baliabideak ikasi bakarrik ez, horiek beste egoera batzuetan erabiltzen ere ikasiko dute ikasleek. Eta hor dago konpetentzia. Bada beste berrikuntzarik unitate didaktikoaren sekuentzia-ere-

IKASTOLA 204


eki

“Elkarrekin bizi(hi)tza da” lehen unitatearen izenburua. Amaia, Irune eta Kristina hala aritzen dira elkarrekin lana sortzen. Beheko argazkian, Amaia Artolazabal J.Iñaki Etxezarretarekin batera aurkezpen saioan.

duan; jarduera mota berriak daude: planifikazio-jarduera, autorregulazio-jarduerak. Ikaslea bere ikaskuntza-prozesuaz kontziente eta haren protagonista egiten laguntzen dutenak.

Erabiltzen duzuen metodologia Integrazioaren Pedagogian inspiratzen da. Bizitzako egoera errealak aurreikusiz edo ikaslea horietan kokatuz lantzen dira edukiak eta konpetentziak. Aipatu aurkeztu duzuen unitate didaktikokoan zein diren egoera horietako batzuk? Aurkeztutako unitatearen izenburua “Elkarrekin bizi(hi)tza” da. Unitatearen hasieran aurkezten den egoerari zor dio izenburua. Izan ere, Euskal Herriko ikasleen arteko elkartrukea egiteko aukera eskaintzen zaie ikasleei. Unitateko bigarren egoeran Ikastolako mendi-irteerara txakurra eraman eta hura galdu duen gaztearen paperean jartzen dugu ikaslea. Hirugarren egoera konpetentzia zertifikatzekoa da, eta lapurreta baten salaketa egitea du ardatz. Hiru egoerak desberdinak dira, baina antzekoak, familia berekoak; badute zerbait komunean, badira hiruretan erabili beharreko ikaskuntzak, eta horiek dira, bereziki, unitatean lantzen direnak.•

13


eki

LENGUA CASTELLANA Y LITERATURA aldizkaria.ikastola.net

\ “Ebaluazio proposamen potentea du”

mungiarra da, baina ibilbide profesionala La Pueblan eta Laudion egin du; urte mordoxka bat darama ikasmaterialak egiten hizkuntzen arloan. Bera da arloko gidaria. urtetan Axular Lizeoko irakasle izan da, eta Ikasys proiektuan Gaztelaniako arloa landu zuen.

Marko teoriko sendoa dago atzean eta ebaluazio proposamen oso potentea. Askotan esan da ebaluazioak jarraia izan behar zuela, sumatiboa, ez bakarrik azken froga baten menpekoa. Badaude ikasmaterial hauetan tresnak hori egiaztatzeko. Orain arte froga baten menpe zegoen ebaluazioa eta irakasleak izan zitzakeen beste datu batzuen menpe. Hemen ebaluazio planteamendua sendoagoa da, eta prozesuan bertan ikaslearen eboluzioan eragiteko bideak ematen

ditu. Ikasmaterial honek ematen duen aukerarik handiena da ikaslearen ikaskuntza-prozesuaren jarraipena egiteko bidea, unita-

teko une desberdinetan tresna egokiak proposatzen baititu ebaluazioaren funtzio desberdinak lantzeko: orientazioa, erregulazioa eta zertifikazioa.

la. Ezaugarri nagusiak ezagutu ondoren, hurrengo urratsa unitateak gelan praktikan jartzea da. Horretarako unitatearekin batera doan gida didaktikoa izango du lagun irakasleak. Hemendik aurrera irakasleentzat baliogarriak izango dira Ikastolen Elkarteak

Mikele Aldasororen gidaritzapean, marko teorikoaren deribazio guztia gauzatzeak lan sakona eskatu digu egileoi, baina hori egin ondoren, diseinuaren ezaugarri nagusiak zehaztapen-maila desberdinetan ezagutzea ez da hain zai-

Bi profesional handi, Nerea eta Jesus Mari, ditugu Lengua Castellana eta Literatura arloen egileak.

bideratuko dituen formazio saioak, bai gauza desberdinak barneratzen joateko, bai gelan egindakoaren kontrasterako, bai eta proposamenak egiteko ere.

Gure arloko konpetentzietan zehazten dugun moduan, lehenengo biak ahozko nahiz idatzizko komunikaziorekin daude lotuta: ulermenari dagokio lehenengoa eta adierazmenari bigarrena. Baina arlo guztiei dagokiguna ‘Komunikatzen ikastea’ konpetentzia bideratzea da, eta gure arloko unitateetan, baita beste arloetan ere, ahozkoa eta idatzizkoa neurri berdinean gauzatzeko estrategia desberdinak proposatzea izan da gure erronka.•

14

IKASTOLA 204


i

ENGLISH

Aurkezpen saioan Inmak eta Letiziak entzuleen atentzio bereganatu zuten. Ingelesak aukera handia ematen du baliabide digitalalekin lan egiteko.

\ â&#x20AC;&#x153;Hizkuntza didaktikan aurreratuta

genbiltzan arren, ikasmaterial hauek berrikuntzak dituzteâ&#x20AC;?

donostiarra da, baina ikasketak bukatu berritan AEBra joan, dozena bat urte irakasle eman, eta Eleanitz English proiektuan hasi zen segidan lanean Ikastolen Elkartean. La Pueblakoa da eta bertako ikastolako ikasle ohia. Ingeles Filologia Ikasi eta hainbat ikastolatan egin du lan.

K

onta ezazue zein talde dagoen aurkeztu dituzuen ikasmaterialen atzean. Gu bioz gainera, Eleanitz proiektuan ibilbide luzea duten Diana Lindsay eta Phil Ballek osatzen dute taldea, eta IKT jarduerak diseinatzeko Josune Gerekaren eta Oihan Odriozolaren laguntza izan dugu. Ingelesaren didaktikan lehendik ere sariak jasotakoak zarete. Zer berrikuntza ekarri du EKI proiektuak zuen arloan? Egia da hizkuntzen didaktikan urratsak eginda zeudela. Eleanitz-English egitasmoan proiektuen bidez ari ginen lan egiten, hau da, hizkuntzaren irakaskuntza ekintzara zegoen bideratuta; hizkuntza erabiltzea eta erabiltzen ikastea zen azken helburua. Horregatik, besteak beste, EKI proiekturako Eleanitzeko Subject Projects materiala hartu dugu oinarri. Hala ere, aldaketak badaude; orain, adibidez, egoera ezberdinen aurrean kokatzen dugu ikaslea. Aurkeztu dugun unitatearen lehen egoeran, esate baterako, ikaslea musika lehiaketa batera bere burua aurkezteko bidean jartzea da ardatza, baina horretan ez da bukatzen gure proposamena, lehen egiten genuen bezala. Egoera horren ondoren beste bat proposa-

tzen diogu, aurrekoarekin loturak dituena, aurrekoan ikasi duena transferitzen ikasi dezan. Aurkeztu duzuen unitateko baliabide digitalak ere oso aberatsak iruditu zaizkit. Lehen unitatea musikaren ingurukoa denez, bideo eta audio asko sartu dugu Ekigunean. Oro har, Ingelesak aukera handia ematen du baliabide digitalekin lan egiteko. Esperimentatu al da material hau gela barruan? Lehen aipatu dugun bezala, ikasmaterial berriaren oinarrian Subject Projects dago. Subject Projects 1999tik dago ikasgeletan; beraz, ibilbide luzea egin du gela barruan. Bestalde, EKI proiektuari dagokionez, unitate berrien egitura, jarduera tipologia eta abarrak zirriborratzen hasi orduko gela barrura jo genuen. Esperimentazio horretan ikusi eta ikasitakoak funtsezkoak izan dira aste honetan aurkeztu diren proposamenak aurrera eramateko.â&#x20AC;˘

15


MATEMATIKA

\ â&#x20AC;&#x153;Matematika gustatzen ez zaien

ikasleak berreskuratu egin dituztela esan diguteâ&#x20AC;?

gidari dela bost irakasleko sortzaile taldea ari da EKI proiektuaren barruan Matematikaren arloa lantzen. Bi orduko aurkezpena egin zuten eta bukaeran Maite Gomezi galdera batzuk egin genizkion laburtze aldera.Hernaniarra. Ibilbide profesionala: Orereta ikastolan hasi eta, ondoren, Haurtzaro eta Oiartzo ikastoletan Matematika arloko irakasle. hernaniarra. Laudio ikastolako irakaslea Matematika eta Natur Zientziak arloetan. beratarra. Lekeitioko R.M. Azkue ikastolako irakaslea Matematika eta Natur Zientziak arloetan. santurtziarra da. Pedagogoa, Hezkuntza Ebaluazioan aditua. Ikasmaterialgintzan, edizioan eta irakasleen prestakuntzan eskarmentua badauka ere azken urteetan Ikastolen Elkartean osatu du ibilbide profesionala Ebaluazio arduradun gisa.

B

este arlo batzuetan bi eta hiru sortzaileko taldeak ari dira lanean. Zuek bost zarete. Zergatik? Gaur lau ginen aurkezpenean eta Arantza Arregi da bosgarrena. Arrazoia sinplea da: Maria Galdeano eta biok hasi ginen proiektuaren marko teorikoa Matematika arloan nola gauzatu aztertzen, baina unitateak sortzera pasatu ginelarik, lankide gehiago sartu ziren taldera, ez diogulako lanaldi osoa proiektuari ematen. Ritxi Abrilek eta biok ikastolan jarraitzen dugu lanean, hark Lekeitioko RM Azkuen eta nik Haurtzaron; beste kideek ere Ikastolen Elkartearen barruan beste lan batzuk dituzte. Sortzaileen bulegotik irten eta ikasgelara joatea aberasgarria dela uste dut. Arantza Arregik, berriz, IKT jardueretan lagundu digu bereziki. Bera Arizmendiko irakaslea da. Matematikari buruzko ikuspegi funtzionalaz mintzatu zara aur-

16

behar ditu; tresna batzuk erabiltzen ere ikasi behar du, baina erabilera funtzional bati begira, bizitzaren aurrean sortzen zaizkion egoerei aurre egiteko. DBH1ean buruketen ebazpenaz baino gehiago, arazoen ulermenaz hitz egin behar dela esan duzue. Buruketa baten ebazpena baino gehiago, zabalagoa den zerbait proposatu nahi diogu ikasleari, erronka bat eskezpenaren hasieran. Matematikaren ikaskuntza oso zentratua egon da edukietan: kalkuluan, adierazpenean eta gisakoetan. Baina konpetentzien garapenak ekintza eskatzen du, eta ekintza bideratzeko funtzio bat eman behar zaio ikasten duzunari. Zertarako ikasiko dut hainbat eduki, gero bizitza errealean erabiliko ez badut. Ardatz formatiboari garrantzia eman behar zaio, noski. Ikasleak eduki-baliabideak ikasi

IKASTOLA 204


eki

katzen duen egoera, alegia. Eta hori da ikasmailaren amaieran ikasleari eskatuko dioguna: arazo hori ondo kokatzen eta ulertzen jakin behar du lehenik, eta gero ikasleak soluziobide batera iristeko behar dituen baliabide matematikoak hautatuko eta erabiliko ditu. Azkenik, lortutako soluzioa era egokian adieraztea ere ezinbestekoa da. Aurkeztu duzuen unitate didaktikoan hiru egoera lantzen dituzue. Egora bat edo bi aipatzeak eman diezaguke argibiderik. Unitateko lehen egoera, hasierako egoera, esate baterako, ikaslearengandik oso hurbil dagoena da: ikas-bidaia planifikatu behar du. Denborak, distantziak, sosak izan behar dituzte kontuan. Egitarau bat antolatu behar dute, kalkulu orriaren bidez aurrekontua egin… Lehen aldiz ebaluatzeko irizpide batzuk finkatu dituzuela esan duzue aurkezpenean. Hala al da? Ez hori bakarrik. Ebaluazio irizpideak eta adierazleak finkatu ditugu konpetentziaren ebaluaziorako, baina proposamen honetan, lehen aldiz, ebaluazioa ikas-prozesuan integratu da ikasirakas prozesuaren erregulazioa bideratzeko. Ebaluazioak hezitzailea izan behar du, eta hausnarketan oinarritutako pentsamendua garatzen lagundu behar dio ikasleari. Horretarako, ikasleak ekintzak aurreplanifikatzen, estrategiarik egokienak aukeratzen, autoebaluatzen, zailtasunak identifikatzen, laguntza eskatzen… ikasi behar du. Proiektuak ebaluazio tresna be-

aldizkaria.ikastola.net

Maria, Maite, Xabi eta Ritxi matematikaren mundu aberatsa nola transmititu aztertu dute sakon. EKI proiektuak aukera ederrak ematen ditu. Aurkezpen saioan Manu Aurrekoetxea Ikastolen Elkartearen DBH eta Batxilergoko arduradunarekin.

rriak eskaintzen dizkio irakasleari gelako praktikak planifikatzeko, ikasleak bere lorpenen inguruan hausnartzeko, dakienaren eta ez dakienaren kontzientzia hartzeko, ebaluazio irizpideak partekatzeko, autoebaluatzeko eta koebaluatzeko.

Jardueren tipologia agertzen ari zela, ariketak ‘ludikotzat’ kalifikatu ditu Ritxi Abrilek. Zuk ikusi al dituzu ikasleak jarduera hauekin gozatzen? Nik uste dut posible dela hala izatea. Iaz egin genuen esperimentazioan aldaketa handia ikusten zen. Irakasleentzat ere aldaketa handia da, eta hasieran kosta egiten zaie; baina bai irakasleek eta bai ikasleek oso iritzi positiboak eman dizkigute. Esaten ziguten Matematikan ondo moldatzen ez ziren ikasleak berreskuratzeko balio zezakeela ikas-material honek. Ikasle horietako batzuk erreskatatu egin zituztela, alegia, eta horrek poz handia eman zidan.•

17


NATURAREN ZIENTZIA aldizkaria.ikastola.net

\ “Metodo zientifikoaren lehen hurbilketa egiten dugu”

ek Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan egin zuen ibilbidea eta gaur taldeko arduradun da. Elorrioko Txintxirri Ikastolako irakasle, zuzendari eta EFQMko bideratzailerekin, eta IKT baliabideak txertatzen, Orereta Ikastolako irakaslearekin batera Naturaren Zientziak arloaren taldea osatzen dute.

Z

ientziaren metodoetan lehen urratsak egiteko adinean daude ikasleak. Galderak ikerketa zientifikoan duen garrantzia aipatu duzue. Aurretik ere badaki ikasleak galderak egiten, baina etapa honetan ikerketa helburu duten galderak lantzen hasi gara. Ikasleek Zientzia egin dezaten, ikasleak berak jarri ditugu ikerketa zientifikoaren metodologiak eskatzen dituen urratsak egiten. Ikerketa gehienak galdera bati erantzuteko abiatzen dira eta galdera egokiak egiten hasi behar dute. Metodo zientifikoaren lehen hurbilketa egiten dugu. Bestalde, arazoak bideratzeko urratsak jorratu arren, jarrera kritikoa, kontzientzia etikoa eta ekologikoa lantzen hasteko ere aukerak ematen ditu ikasmaterialak. Aipatu DBH1ean landuko dituzten gai nagusiak. Unibertsoa, Lurra, Bizidunen dibertsitatea, gizakiaren funtzioak, eta dibertsitate honetan eta funtzioetan, bizi-ohituren eraginak dira hiru unitate didaktikoetako gaiak; bakoitzean hiru egoera proposatzen ditugu. Lehen unitatean hasierako egoeran Kazajistandik adopzioan datorren neska iristen da gelako ikasle baten familiara, eta hasten dira ikertzen

18

bat ematen dionean erabiltzea proposatzen dugu. Naturaren arloan simulazioak aztertzea eta manipulatzea garrantzi handikoa da, astroen mugimenduak eta eraginak ondo ulertzeko esate baterako. Ondo erabiltzen bada, informazio

iturriak arakatzeko tresna oso baliotsua da. Komunikazio arloan ere aukera ugari eskaintzen ditu: aurkezpen digitalak, horma irudi digitalak… Eta zer esanik ez, laborategiko hainbat material dituen euskarri digitalak: mikroskopioak…•

zeru berdina ikusten ote den herrialde hartatik, Australiatik eta guretik. Simulazioak erabiliz ohartuko dira ilargi bera ikusten dela, baina hemisferioen arabera, alderantziz ikusten dela ilgora eta ilbehera, adibide bat jartzearren. Konpetentzia linguistikoak lantzeko arlo honek duen garrantzia aipatu duzue. Konpetentzia linguistikoen lanketa EKI proiektuan arlo guztietan islatzen da, baina gure arloan uste dugu leku berezia duela. Jarduera askotan ikasleek lortzen dituzten emaitzak deskribatu, biltegiratu, idatzi, baliabide digitalen bidez eta ahoz komunikatu… egin dira. Bestalde, hizkuntza zientifikoaren erabilerak bere garrantzia ere hartzen du. Zuen aurkezpena ikusita, irudipena izan dut IKTen erabilera garrantzitsua dela. IKT baliabideak balio erantsia eta materialari plus

Josepok, Petrok eta Amaiak kontatu dutenez ikasleek zientzia egin dezaten ikerketa zientifikoaren metodologiak eskaintzen dituen urratsak ematen jarri nahi dituzte. Xanti Aranburu Prestakuntza arduradunak aurkeztu zituen naturaren zientzia egileak.

IKASTOLA 204


eki

GIZARTE ZIENTZIAK

\ “Lehen baliabide digitalak

osagarriak ziren eta gaur ikasmaterialetan integratu dira”

Gizarte Zientzietako ikasmaterialetan egile eta gidari izan da urte askoan, eta Eleanitz English-en barruan Gizarte Zientziak ingelesez emateko egin diren materialen egileetakoa ere izan da. Ja Bergarako Aranzadiko irakaslea izan da urte askoan, eta IKTeen arloan lan egitera etorri zen Ikastolen Elkartera. k ere ibilbide luzea eta arlo askotakoa du. IKTen erabileran aitzindari izan zen.

D

ituzuen baliabide ugariak kontuan hartuta, posible litzateke Gizarte Zientzietako klase bat irudikatzea? Demagun klimaren gaira iritsi garela. Nik, irakasle bezala, Virtusbook edukiko nuke arbel digitalean klimen mapa proiektatuz abiatzeko. Plataforma horretan, gainera, Ekiguneko baliabide guztiak daude. Ekigunen irudiak eta mapak bakarrik daude edo digitalki egindako fitxak; ez dago testurik. Virtusen, aldiz, testuak, fitxak, bideoak, irudiak… dena bertan duzu. Muturrera eramanda, posible litzateke paperik gabe unitate bat lantzea ere, jarduerak ordenagailuan eginez. Dena den, papera eta baliabide digitalak elkarren lagungarri bezala erabiltzea izango da ohikoena.

IKT baliabideak arloan bertan integratu dira. Interesgarria izan da Joxin Azkuek baliabide hauen historiaz egin duen gogoeta. Lehen liburuak bakarrik genituen gelan, eta gai batzuen inguruan ekarpenak egiteko erabiltzen ziren IKTak, adibidez ani-

mazioak ikusi, informazioa bilatu, mapa edo grafiko batzuek egiteko. Gaur arloak eskatzen duen bakoitzean jotzen dugu baliabide digitaletara, modu oso naturalean. Koordenatuak egiteko, munduko mapa batean zerbait kokatzeko edo ibilbideak egiteko Goggle Maps-era jotzen dugu.

Joxinek, Jaionek eta Harrik argitu zuten unitateak eskatzen duen bakoitzean ikasleak bideratu nahi dituztela baliabide digitaletara.

Gainetik bederen konta iezaguzu lehen ikasturte honetan zer gai lantzen diren. Ingurunea (geografia fisikoa) lantzen da lehen unitatean, eta beste bietan Historiaurrea eta Antzinaroa. Azken unitatean bereziki antolakuntza politikoa lantzen dugu: gaurko egoera batetik, Maiatzaren 15eko mugimendutik, Antzin arora jotzen dugu, eta orduko eta gaurko demokrazia kontzeptuak alderatzen ditugu. Hau guztia egoeraren bidez lantzen denez, lehen unitateko lehen egoera aipatuko dizut: ikasle bakoitzak bizileku bat aukeratu beharko balu, nora joango litzatekeen erabaki behar du, honi buruzko informazioa bilatu, bildu, aztertu eta erabakia arrazoitu.•

19


IKASTOLAK R.M.AZKUE Alemaniako ikastetxe batekin hasi ziren, Finlandiako beste batekin jarraitu zuten lau urtez, eta azken hiru urteotan Herbeheretako Silvolde herriko ikastetxe batekin ari dira trukaketa egiten. DBH4ko gela osoak astebete eman zuen han azaroan, talde txikietan gai baten inguruan lanak egiten, eta bisitan etorri ziren martxoan hangoak Lekeitiora. Bidaia ordaintzeko ekintzak antolatzen dituzte ikasleek urtean zehar. “Trukaketarako bikoteak osatzeko orduan bakoitzaren izaera eta zaletasunak hartzen dira kontuan. Urte osoko proiektua da, intentsoa, baina oso aberasgarria”.

Lehengo baliabide batzuk mantenduz berriak sartzen doaz.

URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLA

Uraren inguruko proiektua landu dute aurten elkarrekin.

Urretxu-Zumarraga Ikastolako Haur Hezkuntzako lehen zikloan arte garaikidetik abiatutako instalazioak erabiltzen hasi dira umeen sormena suspertu eta eurei protagonismoa emateko. Ez da, noski, sartu duten aldaketa bakarra, horrekin batera plastikozko jostailuak erretiratu, material berriak sartu, dekorazioa aldatu eta gelako espazioa bera haurren premietara egokitzen ari baitira. Jone Aldalur etapako koordinatzaileak kontatu zigunez, irakaslea gidatzaile eta zuzentzaile izan ordez bitartekari bilakatu, umeari protagonismoa itzuli eta sormenerako bideak eskaintzea da frogatzen ari diren metodoaren mamia. Bide honetan Javier Abad Molina madrildar irakaslearen aholkularitza dute.

Baztandarren Biltzarraren lekukotasun eta argazki zaharrak bildu dituzte.

BAZTAN IKASTOLA

Hirugarren edizioa izan da aurtengoa, arrakastatsua.

ZUBI ZAHAR IKASTOLA Aurreko bi edizioetan ez bezala aurten eguraldiak lagundu zien, apirilaren 14an, Ondarroako Zubi Zahar Ikastolak eta Aurrera Mendi Taldeak antolatzen duen Boga Mendi Martxak 800 partaide inguru izan baitzituen. Lehen edizioa orain bi urte egin zuten Ibilaldiko egitarauaren barruan. Martxak hiru ibilbide ditu: ibilbide luzea (54 km-takoa), ibilbide motza (21-ekoa) eta txikia (9 Km-koa). Ibilbide luzea Euskal Herriko Iraupen Ibilaldien zirkuiturako baliagarria da. Aintzane Azpiazu ikastolako zuzendariak esan zigunez, guraso talde handi batek egiten du lan antolakuntzan, eta kanpotik datozen partaideek ikastolan bertan lo egiteko aukera izaten dute.

20

Betidanik izan du harreman estua Elizondoko Baztan Ikastolak Baztandarren Biltzarrarekin. Euskararen aldeko festa horrek 25 urte bete zituenean lehenik eta, 40 bete zituenean, ondoren karroza propioak atera zituen ikastolak. Aurten 50 urte ospatu ditu Baztandarren Biltzarrak eta ikastolako egitarauan protagonismo berezia eman diote gertakariari: ikasleek arduradunei egindako elkarrizketak atera dituzte Diario de Noticias egunkariko gehigarrian, elkarteak antolatu dituen Lore Jokoetan hartu dute parte bosgarren mailakoek, eta ipuinik onenaren saria irabazi zuen ikastolako Mikel Garziak. Haur Kantu Txapelketan ’50 urte’ izeneko kantuarekin hartu zuen parte ikastolak, eta ikuskizunarekin.

IKASTOLA 204


“aldizkaria.ikastola.net” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>

aldizkaria.ikastola.net

IBAIALDE IKASTOLA Lodosa eta Sartaguda arteko errepidean kokatuta dago Ibaialde Ikastola, herriko lurretan. Biak ala biak dira, Erriberakoak izaki, nekazaritza indartsua duten herriak. “Gure gurasoen artean dezente dira nekazaritzatik eta, bereziki, baratzetatik bizi direnak. Urtero egiten ditugu irteerak negutegiak ikustera. Guraso horietako batzuk gogoarekin zeuden ikastolan baratza ekologiko bat martxan jartzeko, eta lehen pausoak ematen hasi gara”, kontatu zigun Iñigo Telleria zuzendariak.

JAKINTZA IKASTOLA

Gurasoentzat ere hitzaldiak antolatu dira.

Besteak beste, umeen zenbait arazo eta blokeo emozionalak lantzeko terapia gisa erabili ohi dira Bernard Acouturierrek bultzatutako psikomotrizitate praktikak, baina dagoeneko praktika horiek ikastolako psikomotrizitate gelara ere iritsi dira. Horietako ikastola bat da Ordiziako Jakintza. Haren jarraitzaile den Alvaro Beñaran UNEDeko Psikomotrizitate Eskolako irakaslearekin formazio ikastaroa egin dute HHko irakasle guztiek ikastolan bertan. Hala, bertako irakaslea den Miren Hernandezek adierazi digunez, “ikastaro honek psikomotrizitate praktikaren helburu nagusiak zeintzuk diren, saioa behar bezala antolatzen eta espazioa eta materiala modu egokian erabiltzen ikasteko balio izan digu.

UDARREGI IKASTOLAK Urtero gai baten inguruan egiten dira, musikak, koreografiak, jantziak, mozorroak eta muralak. Aurten Imanol Urbietaren kantekin eginiko koreografiak izan Imanol Urbietari omenaldia Udarregi Ikastolak dira ikuskizunaren ardatz eta ekainaren 2an egin zuten ekitaldian, musikaria bera ere agertokian egon zen. “Garrantzia handia eman dio Udarregi Ikastolak Imanol Urbietaren musika pedagogiari eta beti saiatu izan gara musika heziketa bide horretatik bideratzen. Nik neuk txikitandik ondo ezagutu dut Imanolen lana. Uste dut gure Ikastolak bakarrik ez, Euskal Herri osoak zor handia diola berari eta bidezkoa iruditu zitzaigun gure 25.ikuskizun handia berari eskaintzea”, esan zigun Jaione Eskuderok, ikastolako musika irakasle eta ikuskizunaren arduradunak.

Sona handikoak dira inguruko piperrak, zain-zuriak eta melokotoiak.

MANEX ERDOIZAINTZI ETXART Larzabaleko Manex Erdoizaintzi Etxart eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioetan hirugarrena egiten ari diren ikasleek elkar ezagutzeko aukera izan zuten apirilean artearen inguruan antolatu zuten egun bati esker. Artearen edo sorkuntzaren inguruko tailerrak antolatu zituzten eta bideogintza tailerreko zortzi ikaslek egindako “Trukarte” izeneko bideoan ikus daiteke egun horretako lan giroa nolakoa izan zen. Kanalduden eskegita dagoen bideoan Celine Tourreuil Larzabaleko kolegioko zuzendariak agertzen ditu trukaketa egunaren helburuak zein diren. Hamaika minutuko lana da.

Anima zaitez ikustera: http://www.kanaldude.tv/Trukarte-Ziburuko-eta-Larzabalekokolegioen-arteko-trukaketa-eguna_v2107.html

21


IKASTOLAK

Desfase ikusgarria dago DBHn eta Batxilergoan aukeratzen diren ereduen eta Lanbide Heziketakoen artean.

HARROBIA IKASTOLA Bizkaian Lanbide Heziketan zikloak euskaraz emateko egiten den ahaleginaren berri erakusteko “Eskolatik lan mundura, euskaraz” bi eguneko jardunaldiak antolatu zituen maiatzean Harrobi Fundazioak. Adituen hitzaldiak (Mikel Urdangarin AEKko Ahize aholkularitzako kidearena, esate baterako) eta bi mahaiinguru egin ziren, adituena bata, eta ikasle ohien lekukotasunak bildu zituena, bigarrena. Euskaraz ematen diren zikloekin lotutako tailerrak antolatu ziren eta euskaraz ematen diren zikloen azoka egin zen.

Basabürüako lau umetatik bat ikastolan dabil ikasten.

BASABÜRÜA IKASTOLA Alozeko Sala etxea eraberrituko du Herri Elkargoak ikastolarentzat Zuberoak bi ikastola ditu, Eperra Sohütakoa Maule ondoan dagoena, eta Basabürüa Alozen, Atarratzeko kantonamenduan. Bigarren honek 34 ume ditu orain, baina 40tik gora izango ditu irailean eta kopurua gehitzen doala ikusirik, Zuberoako Herri Elkargoak Alozeko Sala izeneko eraikina eraberritzea erabaki du ikastolak erabil dezan. Maider Sarasola irakasleak kontatu zigunez, eraikin horretan ikastolako gelez gainera herriko beste hainbat zerbitzu jarriko dituzte, eta ondoan duen jolaslekuarekin ere gauza bera egingo dute, astean zehar ikastolak erabiliko du eta asteburuetan herri osoak. Ikastola handiekin alderatuta, Alozekoa oso txikia bada ere, Basabüruako lau umetatik bat bertan dabil.

ABUSU IKASTOLA

Guztira 270 ikaslek hartu dute parte.

TAFALLAKO IKASTOLA Lehen urtean artista euskaldunen lanak jorratu eta Nafarroa Oinezen logoaren inguruan lan egin zuten. Bigarren urtean, kubismoa aztertu eta birziklapenarekin lotzen saiatu ziren. Eta aurten, Pop Art mugimendua aztertu ondoren, ipuin klasikoetako pertsonaiak estilo horretan ematen saiatu dira. LHko eta DBH2. 3. eta 4. mailako ikasleek hartu dute parte IKASTOLART izenez landu duten proiektuan. Emaitzak Tafallako Kultur Etxean ikus daitezke ekaina bukatu bitartean. Aurtengo erakusketan 50 bat lan aurkeztu dituzte, eta guztiak taldean egindakoak dira. Rexu Urrutiak eta Edurne Aranbiletek esan digutenez, “betiko esku lanen bidetik aldendu eta artera gerturatzea da proiektuaren helburua”.

22

Bigarren eraikina inauguratu du Euskal Herriko ikastolen artean ikusgarrienetakoa da Abusu Ikastolako eraikin nagusia, XVIII. mendean irin fabrika izandakoa baita. Eraikin historiko horren ondoan kristalezko fatxada duen bigarren eraikin guztiz modernoa jaso dute orain. Oso urte gutxian 600 ikasletik gora bildu dituen ikastola da Abusukoa, bigarren lerroa DBH1era iritsi baitzaie, eta lekurik gabe zebiltzan, matrikulazio eskaerak asetu ezinik. HH osoa, beraz, bigarren eraikinera eramanda, plazen eskaerei errazago egin ahal izango diote tokia.

EHUko eta HUHEZIko irakasleen aholkua ere izan dute eraikuntza antolatzeko.

IKASTOLA 204


Eider Agirre â&#x20AC;&#x153;Irakasleekiko gertutasuna nabarmenduko nuke. Beti daude laguntzeko prestâ&#x20AC;?

Nola definituko zenuke Enpresagintzan jasotzen duzun ikasteko metodologia? Metodologia aldetik nahiko aldaketa eman direla esango nuke, lizentziaturarekin alderatuz. Nahiz eta azterketa garaia egoten jarraitu, ez duzu dena egun batean jokatzen. Azterketaz gain eguneroko esfortzua baloratzen da, taldeko zein bakarko lanen bitartez. Azken finean metodologia honek konstantea izatea eskatzen dizu, eta horrek kontzeptuak hobeto barneratzen laguntzen du.

Zergatik aukeratu zenuen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan gradua? Ikasketak aukeratzerako orduan, nik uste, bi gauza eduki behar direla kontuan, norberaren gustu edo interesak alde batetik, eta ikasketa horien irtenbide profesionala bestetik. Ikasgaiak asko gustatu zitzaizkidan, zenbakiak ez ezik, bestelako gaiak ere uztartzen zituelako. Eta kontuan izanda lan-mundura begira posibilitate desberdinak eskeintzen dituela, aukera ona iruditu zitzaidan. Nola baloratuko zenuke orain arte bizi duzun esperientzia? Oso esperientzia aberasgarria izaten ari da, ez akademikoki bakarrik, baita pertsonalki ere. Unibertsitatean oso lagun onak egiteaz gain, ikasle-pisu batean bizitzeak zeure kabuz moldatzen erakusten dizu. Azkenean, ikasgaiak gainditzeko egindako esfortzua berehala ahazten da eta gelako lagunekin egindako afari, irteera eta bidaiekin gelditzen zara. Honez gain, aurreko urtean Polonian izan nintzen Erasmusen, honek esperientzia oraindik positiboago bihurtu du.

Alde praktikoari garrantzi asko ematen zaio? Bai, nik uste beti saiatzen direla teorian ikusitakoa ondoren praktikan jartzen. Aurrez aipatu bezala, taldeko eta bakarko lanak etengabe egiten ditugu eta horrek taldean lan egiten ez ezik, gauzak hobeto ulertzen laguntzen dit. Gainera, orain praktiketan nabilela enpresa batean, are gehiago baloratzen dut praktika, teoria alferrikakoa baita praktikan jarri ezean. MU-tik zer da gehien gustatzen zaizuna?, eta zerbait hobetzeko?

www.mondragon.edu/prest

Alderdi on bezala irakasleekiko gertutasuna aipatuko nuke. Bai klasean eta baita klasetik kanpo ere, irakasleak beti daude laguntzeko prest. Horrek azkenean giro ona sortzen du ikasle eta irakasleen artean. Zerbait hobetzekotan, irakasleen arteko koordinazioa esango nuke. Izan ere, zenbait garaitan lanak eta azterketak pilatu egiten zaizkigu, eta nik uste, hau saihestea posible dela euren artean hobeto koordinatzen badira. Zer moduz joan dira praktikak? Duela hiru hilabete inguru hasi nintzen praktiketan Zubiola kooperatiban. Enpresa hau Azkoitian dago kokatua, eta azkoitiarra izanik, ezin hobeto datorkik etxe ondoan lan egiteko aukera izatea. Nahiz eta administrazio arloan aritzen naizen gehien, komertzialeko eta bulego teknikoko lan desberdinak ere egiten ditut, eta egunero nabil zerbait berria ikasten. Etorkizunari buruz zeintzuk dira zure asmoak? Momentuz ikasketa hauek amaitzea dut helburu, eta behin hori lortuta, oraindik ez dut erabaki zer egingo dudan datorren urtean. Lanean hastea nahi nuke baina bizi dugun langabezi egoera kontutan izanda, masterren bat egiteko asmoa dut. Horrez gain, denboraldi batez atzerrira joatea ere gustatuko litzaidake, ingelesa ikasi eta leku berriak ezagutzera, baina oraingoz ideia hutsa da. â&#x20AC;˘



Iks204 w pdf ona