Issuu on Google+

XX. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

Haurren mundu miragarria


aldizkaria .ikastola. net

4

ELKARRIZKETA:

Cristina URIARTE,

Hiru gai mamitsu aurkituko dituzu, irakurle, eskuetan duzun alean: 0-6 etaparen garrantzia aztertzeko Ikastolen Elkarteak Gasteizen antolatu zituen Jardunaldi Pedagogikoen berri emanez osatu dugu erreportaje nagusia. Kanpoko gonbidatuek nahiz etxeko adituek bi gauza utzi dituzte agerian: etapa hori ezinbestekoa da ikasleen geroko garapenean eta etapa hori bere osotasunean landu behar da, 0-3 zikloa alde batera utzi gabe. Bi egun horietan erakutsi ziren esperientzia praktikoek argi erakutsi zuten ikastolek bidearen zati bat egina dutela norabide honetan.

Hiru gai mamitsu

Cristina Uriarte

Hezkuntza, Politika Linguistika eta Kultura sailburua.

SARRERA

“Adostasun zabala behar dugu Hezkuntza Legea aurrera ateratzeko” 8

IKASTOLAK BANAKA

12

ORIENTAZIOA

14

IRITZIA:

Abel Ariznabarreta,

Eta, hirugarrenik, Abel Ariznabarreta Ikastolen Elkarteko Pedagogia arduradunaren iritzi artikulu interesgarria ere aurkituko du irakurleak. Datorren ikasturtean martxan jarriko den EKI proiektua mugarri gisa ikusten du, ‘jauzi kualitatiboa’ dela dio, eta egitasmoak sortu duen interesa eta guraso zenbaitengan eragin dituen kezkak jorratu ondoren, EKI zer den agertzen du luze eta zabal.

Hezkuntza arduraduna, Ikastolen Elkartea

16

• IKASTOLA 203 / 2013ko APIRILA

ERREPORTAJEA:

XX. Jardunaldi Pedagogikoak: “Haur Hezkuntza 0-6, etaparik garrantzitsuena?”

EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK

3


aldizkaria.ikastola.net

\

CRISTINA URIARTE

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte Toledok (Hondarribia, 1961) hezkuntzari lotutako ibilbide profesionala dauka. Kimika Zientzietan doktorea da eta EHUko Donostiako Kimikako fakultatean eskolak eman ditu sailburu izendatu duten arte. EHUren baitan, beste hainbat ardura ere izan ditu: besteak beste, Gipuzkoako errektoreordea izan da. Hezkuntza Sailean hasi berri duen agintaldian izango dituen lehentasunei buruz mintzatu gara Uriarterekin.

“Ikasleak sistemaren erdian kokatuko ditugu, eta aldi berean irakasleen izen ona indartzeko asmoa ere badugu�

4

galdutako errespetua berreskuratzeko beharra dagoelako. Lanbide Heziketan, eredu berri baterantz abiatuko gara, gaur egun gure gazteak modu egokian hezteko helburuak horretara behartzen gaituelako. Gure enpresek lehiakortasunean dute kanpoko beste enpresekiko abantaila nagusia, eta horrek eskulan kualifikatuaren beharra esan nahi du. Orain ondo prestatuta ateratzen dira Lanbide Heziketatik, baina are eta hobeto prestatu behar ditugu. aldea osatu eta lanean Unibertsitatearekin ere antzerako hasi zareten honetan, zerbait gertatzen da. Ikerkuntza zeintzuk dira zuen as- bultzatzen jarraituko dugu eta gure moak hezkuntza alorrari ikasleen goi maila bermatzen. dagokionean? Zein egitasmok izango dute lehentasuna? Krisiak, egoera ekonomikoak, zer Hezkuntza sistema bateratzaile ba- eragin izango du zuen Sailean? Eta ten alde joko dugu, anitza, eleaniz- nola kudeatuko duzue ahalik eta tuna, euskara ardatz nagusi izango eragin txikiena izan dezan? Gaur duena. Ikasleak sistemaren erdian egun bizi dugun krisira egokitu bekokatuko ditugu, eta aldi berean harrean gaude. Gure Sailak prestairakasleen izen ona indartzeko as- tutako aurrekontuek hezkuntza goi moa ere badugu, azken urteotan mailan mantentzen lagunduko di-

T

guten partidak lehenetsi ditu. Funtsezkoa eta nahitaezkoa zer den bereizi dugu eta lehentasunak finkatu ditugu. Gure lehentasunak ikasleak, irakasleak, masifikatu gabeko ikasgelak, jantokiak, hezkuntza berezia eta abar dira. Arlo horietan krisiak ez digu minik egingo. Zer asmo duzue hezkuntza komunitatearekiko? Hezkuntza komunitateak funtsezko zeregina du gure funtzionamenduan. Norberak bere ikuspuntutik, sistemaren dohainak eta arazoak lehen lerrotik ezagutzen ditu, beste inork baino hobeto. Zentzuzkoena, beraz, komunitatearen esperientzia hori oinarri gisa hartzea da. Etengabe elkarrizketan egon nahi dugu hezkuntza komunitatearekin, akordio zabalak lortu nahi ditugu. Ikastolei dagokienean zer harreman mota landu nahi duzue? Ikastolen ekarpenen inguruan zer espero duzue? Nolako hartu-emana, kolaborazioa, itxaroten duzue? Azken urte hauetan, azken hamarkadetan, Ikastolek berebiziko lana egin dute. Arrakasta horren oinarrian euren lan egiteko modua dago, bai eta Eusko Jaurlaritzarekin izan duten sintonia ere. Ondo ezagutzen dute zein behar dugun, eta une oro aldaketetara egokitzen badakitela erakutsi dute. Eusko Jaurlaritzatik sintonia horri eutsi nahi diogu, ahal dugun heinean laguntza > IKASTOLA 203

5


“Mahai horretan geu ez bagaude, kexak agertzeko, aldaketak exijitzeko, beste inork ez du egingo gure ordez. Azkenean, legea gure gustukoa ez bada, zalantzarik ez izan Eusko Jaurlaritzak orrotz jokatuko duela. Ez dugu onartuko hainbeste urtetako lan ona alferrik galduko duen legerik. Gero ere izango da erantzun irmoagoa emateko aukera”

CRISTINA URIARTE < emanez. Orain arte beti aurkitu izan dugu oreka batzuen eskaeren eta besteen ahalbideen artean. Harreman on horri eutsiko diogula espero dugu.

Aipatu dezagun LOMCE legea. Hezkuntza eragile guztiek Wert ministroaren egitasmoaren aurka egin dute. Eusko Jaurlaritzatik ere eskumenen defentsa egingo duela iragarri duzue. Dena den, bitariko harremanak defenditzen dituzue Hezkuntza Ministerioarekin. Zer espero dezakegu Jaurlaritzatik egoera honen aurrean? Wert ministroaren legeaurreproiektua ez da hezkuntzako eragileen gustukoa, eta Eusko Jaurlaritzaren gustukoa ere ez. Are gehiago, erabat kontra gaude. Hala ere, negoziazio mahaitik alde egitea akatsa izango litzatekeela uste dugu. Hori egingo bagenu ere, aurreproiektuak Parlamentuko tramitea berdinberdin jarraituko luke. Testuak tramitazioan jarraitzen duen bitartean, hor egon behar dugu guk, gure interesak defendatzeko. Gernikako Estatutuak ematen dizkigun eskumenen kontrako erasoa da aurreproiektu hori, euskarari ez dio ematen merezi duen lekua, Euskadin dagoeneko gaindituta ditugun maila akademikoak lortzeaz hitz egiten du, ikas-

tetxeen autonomia zalantzan jartzen du… Mahai horretan geu ez bagaude, kexak agertzeko, aldaketak exijitzeko, beste inork ez du egingo gure ordez. Azkenean, legea gure gustukoa ez bada, ez zalantzarik izan Eusko Jaurlaritzak zorrotz jokatuko duela. Ez dugu onartuko hainbeste urtetako lan ona alferrik galduko duen legerik. Gero ere izango da erantzun irmoagoa emateko aukera. Hezkuntza legearen oinarriak finkatzeko asmoa azaldu duzu. Legegintzaldi honetan hezkuntza legea onartzeko moduan ikusten duzu? Zuhurtasunez jokatzea komeni da. Halako gai mamitsua duen legea aurrera ateratzeko, lehenik hezkuntza komunitateak jarrerak hurbiltzea lortu behar da. Adostasun zabalik ez badago ezin da Hezkuntza Lege bat atera, eta beraz, adostasun horiek lortzen ahalegindu behar dugu. Adostasun hori irakasleen artean, familien artean, sindikatuen baitan, alderdi politikoetan… aurkitu behar da. Jarrerak hurbiltzen hastea lortzen badugu, eta horretan saiatuko gara, goragoko helburuei begira jar gaitezke.

Hiru alderdi nagusiren hauteskunde kanpainako programetan ageri da hezkuntza legea onartzeko egitasmoa. Alde horretatik badago hasteko bidea. Egia da, bai, zenbait alderdiren nahia dela Hezkuntza lege bat aurrera eramatea. Arazoa, alderdi bakoitzak proposatzen duen edukia aztertzen dugunean agertzen da. Alderdi bakoitzak aspektu batzuk lehenesten ditu, eta ez beste batzuk, denak ere hezkuntza sistemarentzat onena lortu nahian. Desberdintasun horiek dira leundu beharrekoak elkarrizketaren, akordioaren eta elkar-ulertzearen bidez. Gure erantzukizuna da hurbilketa hori sustatzea. Ikastolok aspaldi eskatzen ari garen egitasmoa da hori; besteak beste, LOMCE bezalako egitasmoen aurrean legezko defentsa edukitzeko. Zein zeregin izango du edo eskaintzen diozu hezkuntza komunitateari? Elkarlanerako aukera ikusten duzu ikastolekin? Zalantzarik gabe, bai. Azkenean denok nahi dugu gauza bera. Gure hezkuntza sistema babestu nahian gabiltza denok, hobetu beharreko aldeak hobetu nahian. Hezkuntza komunitateak oso garbi esan du LOMCEri buruz zer iritzi duen. Eta berriz diot, iritzi hori geure egiten dugu. Ziur naiz, norberak bere lan eremutik, kalitatezko hezkuntzaren aldeko defentsa aktiboa egingo duela. Harreman bizia izango dugu beraiekin. Denok irtengo gara irabazle. Euskal Curriculumaren bidean, zein urrats jorratzeko asmoa du zuen Sailak legegintzaldi honetan? Nola jorratuko du? Curriculuma lan tresna bat da, eskolak nola eman, zein metodologiarekin, eta edukiak zeintzuk izango diren erabakitzeko. Laneko elementu garrantzitsua da, ebaluaketarekin batera. Elementu irekia da, une oro elikatu behar duguna. Curriculumaren euskal izaerak arduratzen gaitu, beti ere testuinguru europarrean gaudela kontutan izanda. Beste herrialde batzuetan arlo honetan egin dituzten aurrerapausoak ezagutu nahi ditugu. Hezkuntza komunitatearekin elkarlanean egingo dugu bidea, Ikas-

6

IKASTOLA 203

legina, ordenagailu horiei ahalik eta etekin handiena ateratzera bideratu behar da. Lehendik daukaguna baliatzeko unea da orain, eta horixe egin behar da. Ikastolen hurrengo jaia Herri Urrats dugu. Senperen ikusiko dugu elkar? Bai, hantxe izango naiz. Euskarak guztion bultzada behar du. Iparraldean are gehiago. Halako egunak, lortutako diru-laguntzaz gain, euskararen eta gure kulturaren alde egiteko irrikaz dauden milaka pertsonaren topagune dira. tolak tartean direla, baina baita Europako erakundeekin ere. Ebaluazioa, hobekuntza, bikaintasuna neurtzeko asmoa agertu duzue. Zer egiteko asmoa duzue ikastetxeetako ebaluazioa ezagutu ostean? Ranking publikoak egiteko asmorik baduzue? Ez, ez dugu ranking publikorik bultzatuko. Jasotako emaitzek helburu garbia izango dute: hobekuntzarako erabiltzea, beti ere emaitza akademikoen hobekuntza buruan hartuta. Bultzatuko dugun berrikuntzetako bat, euskal hezkuntzaren adierazleen sistema osatzea izango da. Emaitza onak lortzeko, bestelako zein praktikak duen eragina ikusiko dugu. Analisi fasean gaude orain. Hezkuntza eleaniztuna duzue helburu; xede hori nola gauzatzeko asmoa duzue? Hasteko, dauden esperientzia eleaniztun guztiak ebaluatu nahi ditugu, Hezkuntza Marko Hirueleduna barne. Ikasleek hizkuntza ofizialetan eta beste hizkuntzetan dituzten gaitasunak hobetzeko proposamenak egingo ditugu,

ingelesean batez ere. Irakasleen formazio linguistikoa ere hobetu nahi dugu, eta horrekin batera irakasle horiei eskatuko zaien perfila ere definitu beharrean gaude. Hala ere, egungo hizkuntz ereduei eusteko konpromisoa berretsi duzue. Baina nola uztartu hezkuntza eleaniztuna eta hizkuntz ereduen aukeraketa librea? Gaur egun egiten den moduan. Familiek ikastetxea eta hizkuntza eredua aukeratu dezakete, eta ondoren ikastetxeek euren inguruko errealitatera moldatu beharko dute, beharretara egokitu, markatutako maila linguistikoetara iristeko. Eskola 2.0 egitasmoa behin-behinean bederen geratzeko asmoa azaldu duzue. Arrazoi ekonomiko hutsen ondorioa da ala beste faktore batzuek ere eragin dute hartutako erabakian? Ezin da ukatu egoera ekonomikoa oso presente dagoela aurrekontuetan. Nabarmena da. Baina bestetik, dagoeneko ordenagailuak geletan daudela ere ukaezina da. Orain aha-

Gaiari helduta, Seaskako ikastolek Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza edukiko dute? Eusko Jaurlaritzak, Iparraldean euskarari bultzada emateko nahiari gogotsu eusten dio. Egia da Frantziako legediak laguntza hori mugatu egiten duela, eta ezin dugu jo ezarritako arau horien kontra. Hala ere, gure ahalen neurrian, euskarari laguntzen jarraituko dugu. Ez diegu uko egingo euskararen beharrizanei.•

“Etengabe elkarrizketan egon nahi dugu hezkuntza komunitatearekin, akordio zabalak lortu nahi ditugu” “Curriculumaren euskal izaerak arduratzen gaitu, beti ere testuinguru europarrean gaudela kontutan izanda. Hezkuntza komunitatearekin elkarlanean egingo dugu bidea”

MANTENDRA LA EDUCACIÓN EN ALTO NIVEL Charlamos con la nueva Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, Cristina Uriarte Toledo, sobre las prioridades y los retos que tendrá que abordar su recién estrenado equipo, en una coyuntura de crísis económica y de presupuestos reducidos. Uriarte asegura, que con las prioridades marcadas por su equipo, mantendrán la Educación en alto nivel. Se muestra prudente a la hora de afirmar si se aprobará una ley de educación propia en esta legislatura; para ello, dice, hay que procurar conseguir un consenso amplio en la comunidad educativa. MAINTIEN D’UN ENSEIGNEMENT DE QUALITÉ Nous nous sommes entretenus avec Cristina Uriarte Toledo, nouvelle Conseillère de l’Education, Politique Linguistique et Culture, sur les priorités et les défis que devra relever son équipe dans une conjoncture de crise économique et de réduction des budgets. Elle nous a assuré qu’un enseignement de qualité restait parmi les priorités mais est restée prudente quant à l’adoption d’une nouvelle loi sur l’Education. Elle pense qu’il est nécessaire de trouver un consensus large entre les acteurs de la communauté éducative.

7


IKASTOLAK

aldizkaria.ikastola.net

“aldizkaria.ikastola.net” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>

HAURTZARO IKASTOLA

Euskal antzerkiak duen harrobi oparoenetakoa da.

HAURTZARO ETA ETXEPARE LIZEOA, MUGAZ GAINDIKO ELKARTRUKEA

Ikastolako Euskara Batzordeak proposatutako ekintza izan zen.

LAUTADA IKASTOLA

FLASH MOB BAT HERRIKO PLAZAN Ikastolako Euskara Batzordeak proposatu zuen eta LHko Heziketa Fisikoko irakasleak hartu zuen bere gain koreografiaren prestaketaren ardura. Ordu piloa sartu zuten prestatzen, baina bikain atera zen Lautada Ikastolak Euskararen Egunean herriko plazan egin zuen emanaldia. Flash Mob hori ikastolako webgunean ikus daiteke. 250 ikasle ditu ikastolak, eta ikasle zein irakasle guztiekin batera guraso talde bat ere animatu zen.

Mugaz gaindiko era guztietako harremanak bultzatzen dituen Euskal Euro Hiriko agentziak kudeatzen duen programa batean hartuko du parte Oiartzungo Haurtzaro Ikastolak, eta Baionako Bernat Etxepare Lizeoarekin trukeak egingo ditu. Otsailaren 28an egin zuten lehen bisita Etxeparekoek Oiartzunera eta, aurten aztertu beharreko gaia kobazuloak eta meategiak direnez, Arditurriko meazuloak ikusi eta haien historia aztertu zuten. Meak bisitatu ondoren, han bertan, Historiaurreko arbasoek bezala arkua erabiltzen eta sua egiten ikasi zuten Aitzbitarteko Lagunak elkarteko bi kideren eskutik.

Onurak nabariak ditu bai ikasleentzat, baita gurasoentzat ere.

ORIOKO HERRI IKASTOLA Ikasle guztiak, 350en bat, Donibane Lohizunen bilduko dira maiatzaren 15ean egindako lanaren aurkezpenak egiteko.

GURASOAK GELA BARRUAN

ZURRIOLA IKASTOLA

IA 200 IKASLE ZURRIOLAN ANTZERKIA IKASTEN

Helburua da elkarlanaren balorea transmititzea, parte-hartzea indartzea eta herri mailan itzala izatea.

Ikastola bertako 160 ikasle, ikasle ohi, lagun talde eta guraso talde bat…; ia berrehun “aktore” ari dira antzerkia ikasten eta irakasten Donostiako Zurriola Ikastolako Antzerki Eskolan. Oihana Maritorenak, “Goenkale”n eta zenbait filmetan lan egin duen aktore ezagunak koordinatzen du eskola. Berarekin batean irakasle lanetan Joserra Fatxado, Arkaitz Garziandia eta Mikel Sarriegi dabiltza. LH3etik Batxilegora bitarteko ikasleekin, eta hortik aurrerako interesa duen jendearekin osatzen dituzte taldeak, eta talde bakoitzak urtean gutxienez hiru emanaldi egiten ditu, ikaskideen aurrean eta gurasoen aurrean.

ARMENTIA IKASTOLA

45 FAMILIA ASTRONOMIA LANTZEN

IBAIZABAL IKASTOLA ANDRA MARI IKASTOLA

GELAKO GURASO ORDEZKARIEN SISTEMA ZORNOTZAKO IKASTOLAN Andra Mari Ikastolan 0-16 bitarteko ikasleak dituzte eta, gutxienez, gela bakoitzeko ordezkari bat aukeratzen dute. “Guraso horiek, hilean behin, zuzendariarekin eta juntakide batekin biltzen dira euren kezka, ideia eta iradokizunak Artezkaritzara helarazteko eta, alderantziz, hauen proposamenak gurasoengana bideratzeko. Eskaintza hobetzea lortzen da, etengabeko hobekuntza bideratzen baita. Bestalde, ikasturtean zehar burutzen dituzten ekintza desberdinen ardura mailaka banatuta dugu eta, horietaz ere, guraso taldeak arduratzen dira”, Aimara Arostegi zuzendariak kontatu duenez.

8

EZTABAIDARAKO ATENEOA IBAIZABALEN Orain pare bat ikasturte jarri zuten martxan Ibaizabal Ikastolan Ateneoa izeneko eztabaida foroa, eta Idurre Maortua zuzendariak esan zigunez, indarra hartuz joan da. “Batxilergoa eta Lanbide Heziketako goi zikloak ikasten ari diren ikasleak ditugunez, betidanik saiatu izan gara arlo akademikotik kanpoko ekintzatan ere inplikatzen. Euskararekin edo euskal kulturarekin lotutakoak izan dira ondoen funtzionatu duten taldeak. Gai zabalagoak tratatzeko Ateneoa foroa sortu genuen orain pare bat ikasturte, eta dagoeneko bere lekua hartu du. Bi hilabetetik behin biltzen da foro hau”, kontatu zigun Egin den azken eztabaida LOMCEri zuzendariak. buruzkoa izan da.

IKASTOLA 203

Denbora eta espazio-eskalak aldatzen joan behar izan zuten 84.000 km irudikatzeko!

Zientziak eta Teknologia Familian izeneko programa jarri zuen martxan Armentiako Guraso Elkarteak, eta antolatu duten azken ekintza otsailaren 23koa izan zen. 45 familia elkartu ziren (ehun lagun inguru) eta hiru txokotan bilduta egin zuten lan.Txoko batean Big Bangetik hasita unibertsoaren historia denboran kokatu zuten paperezko eskalak eginez. Bigarren txokoan, 11 urtetik gorako ikasleek gaiari buruzko aurkezpena prestatu zuten. Eta, hirugarren talde batean, Mikel Martinezek, ikastolako guraso eta Astroargazkigintzan adituak, astronomiari buruzko erakustaldia egin zuen era birtualean, kanpoan elurra ari baitzuen. Txokolate beroa bizkotxoarekin jateko astia ere izan zuten.

HH eta LHko guraso asko, ahalik eta gehien, beren langintza edo afizioen berri emanez gelaz gela pasatzeko plangintza jarri dute martxan ikasturte honetan. Erantzuna bikaina izan da. “Albaitariak, erizainak, arrantzaleak, antzerkizaleak…; kontuan izan behar dugu zer erakutsi handia duten gurasoak ditugula ikastoletan, eta hori baliatu nahi dugu. Bidenabar, gurasoek gela barruan egiten den lana ezagutzen dute. Ikasleentzat ere onuragarria da gurasoak beren heziketaz arduratzen direla ikustea”, esan zigun Zigor Saizar zuzendariak. Urtean zehar ikastolak antolatzen dituen ekimen handietan (triatloia, mendi-lasterketa, inauteriak…) laguntzeko, berriz, mailaka antolatu dituzte gurasoak.

HERRI AMETSA IKASTOLA

KANTA TRADIZIONALAK IKASTEN Astero hogei minutu hartzen dituzte Donostiako Herri Ametsa Ikastolako LHko ikasleek kantu tradizionalak ikasteko. Kanta Lagunak izena jarri diote egitasmoari. Helburuak euskal curriculumarekin daude lotuta, eta zenbait ekitalditan, ikasturte bukaerako jaialdian esate baterako, ikasleek eta gurasoek elkarrekin kantatzen dute. “LHtik gora musikako irakaslearekin kantu tradizionala tartekatzeko asmoa dugu, ikasle guztiak kantaren batzuk kantatzeko gai izan daitezen”, esan zigun Marijo Garamendi LHko koordinatzaileak.

Berrogei bat kantuko liburuxka ere atera dute.

9


IKASTOLAK

aldizkaria.ikastola.net

JESUSEN BIHOTZA IKASTOLA

Garo meta bat egin dute auzoko baserritar batekin mendian, zaldian ibili, eta Iratira joan dira aurten.

KANTU TRADIZIONALAK ETA EZ DOK AMAIRU Kantuaren inguruko programa jarri zuten martxan iaz LHko 1go mailan Jesusen Bihotza Ikastolan; aurten, berriz, LHko 2. mailan jarri dute. Lehen mailakoek astean ordubete egiten dute kanta tradizionalak ikasten, eta bigarren mailakoek beste horrenbeste Laboa, Lete eta Lertxundiren kantuekin. Xabi Zubeldia Musika irakasleak esan zigunez, euskal kantutegia era dibertigarrian berreskuratzea da egitasmoaren helburua, eta Ez Dok Amairuko hiru kantari nagusiren biografiak eta kanturik ezagunenak ezagutzea. Kantuen bidez hizkuntza, antzerkia, euskal identitatea eta zeharka beste arlo kurrikularrak, hala nola, plastika, ingurumena edota matematika lantzen dituzte, besteak beste.

Mailaka, haurren aurrean, artilea egiten erakutsi die.

LARRAMENDI IKASTOLA

GURASO BAT ARTILEA EGITEN IKASLEENTZAT Mungiako Ikastolako HH eta LHko ikasleek, urtero etxe-abere bat edo gure inguruko intsektu bat aztertzen dute Agenda 21en barruan. Monika Basterretxea zuzendariak esan zigunez, iaz oiloa aztertu zuten, aurreko urte batean erlea eta, aurten, ikasturte hasieran tximeletarekin ibili ondoren, ardiekin dabiltza orain. Ikastolara ardi batzuk ekarri dituzte abere horiek gertutik ikusi ahal izateko, eta unitate didaktikoak proposatzen dituen beste hainbat ekintzen artean, Xabier Llaguno gurasoa etorri da artilea egiten erakustera.

GARAZI IKASTOLA

GARAZI IKASTOLAK 40 URTE

OIHAN IKASTOLA

GARO META BAT EGIN ZUTEN SARAN Euskaraz Bizi batzordetik bultzatzen duten Gozatuz proiektuarekin ari dira lanean Sarako ikastolan gurasoak. Xiba proiektutik bultzatu den egitasmoa dugu, ikastola eta aisia lotura ikuspegi berri eta hezitzaile batekin proposatzeko. Ellande Alfaro gurasoak kontatu zigunez, asteartero egiten dituzte saioak, urtaroek, izadiak eta herriak eskaintzen dutenaren arabera; neguan herriko kiroldegian, udaberritik aurrera herriko plazan. Pilota eta euskal jokoekin batean beste hainbat kirol praktikatzen dituzte, eta tarteka ekintza bereziak egiten.

Uztailaren 7an egingo den egun osoko jaialdiarekin itxiko da Donibane Garaziko ikastolaren 40 urteak ospatzeko antolatu den egitaraua. Egun horretan ikastolaren inguruan lan egin duten belaunaldi ezberdinak bildu nahi dituzte herrian. Goizean kalejira egingo dute ikastolatik igaro diren guraso, irakasle eta ikasle guztiekin.

Apirilaren 27an eta maiatzaren 17an antolatuko dituzte ekitaldi handiak.

Urteak daramazki Donibaneko ikastolak irtenbide baten bila.

Euskararen erabilera nola indartu dute Bastidan helburu.

BASTIDA IKASTOLA

Ikastolen Elkartetik bultzatzen den Hizkuntz Proiektuak (Hizpro) garapen ezberdina du ikastola bakoitzean. June Ibarretxe, Bastida Ikastolako Hizproren arduradunaren hitzak gogora ekarriz, “arreta gunea alderdi ezberdinetan jartzen da ikastola bakoitzean. Gure kasuan euskararen erabilera da buruhauste nagusia, eta horrekin batera, gaitasuna”. 2009-2010 ikasturtean jarri zuten martxan Bastidan Hizkuntz Proiektua, eta hiru eremutan ari dira lanean: gela barruan, gelaz kanpo, eta gurasoekiko harremanetan.

10

DONIBANE-ZIBURU IKASTOLA

DONIBANE LOHIZUNE IKASTOLAKO, ERAIKIN PUBLIKO BATERA Ikasle kopuruak behera egin duelako hutsik geratu den eskola publiko batera aldatuko dira urtebete barru Donibane Lohizuneko Ikastolako 123 ikasleak. Egoitza berria Urdazuri auzoan dago, geltokitik gertu. Egokitzapen lanak eta gela berriak udalak bere gain hartuko ditu eta ikastolak alokairua ordainduko dio Udalari. Peio Dufau lehendakariak esan zigunez, gaur dauden egoitzan, Harriet Baita etxean, orain hogei urte sartu ziren bi urterako sartzen zirela pentsatuta.

IKASTOLA 203

Kantuan ikasi dibertituz, hori bai plazera!

ARGIA IKASTOLA

34.000 EUROKO LAGUNTZA SAN NIKOLAS IKASTOLA

EUSKARAREN ERABILERA IKASTOLAN

40 urteak ospatzeko prestatu duten egitaraua Ruper Ordorikaren emanaldiarekin zabaldu zen urtarrilean.

SAN NIKOLAS IKASTOLAREN MEMORIA HISTORIKOA, HASTAPENAK DOKUMENTALEAN Algortako Ikastolan, ikastolaren beraren hasierako urteak bilduko dituen hogei bat minutuko dokumentala ari dira prestatzen. Horretaz gain bertan agertzen diren lekukotasun asko txukundu eta youtubera igoko dituzte. Joan den ekainean jarri zuten martxan 50 urteak ospatzeko egitaraua. Gaizka Arrizabalaga administrariak esan zigunez, hauek dira ospakizun horretako ekintzarik ikusgarrienak: “50 urte 50 mendi”; Munduan Zehar ateratako argazkiak; Euskal Jai erraldoia; eta aitzindari eta irakasle ohiei egingo zaien omenaldia.

Tuterako Argia Ikastolak, Nafarroako Ikastolen Elkarteak, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak eta elikadura subirautzaren alde lan egiten duen Zazpiak Bat Harreman Sareak joan den udazkenean auzolan zabala proposatu zuten Tuterako ikastolara bideratzeko. Helburu hori lortzeko saskiak banatu zituzten Erriberako kalitatezko produktu naturalekin. Euskal Herrian zehar banatu zituzten, eta salmentako etekinen zati handi bat ikastolari eman. Elkarteetako ordezkariek adierazi dutenez, 34.000 euroko laguntza eman diote Tuterako Argia Ikastolari aipaturiko kanpainari esker.

Nafarroa Oinez-en markoan banatu da aurtengo kopuru handi hori.

11


ORIENTAZIOA

aldizkaria.ikastola.net

LIBURUAK PAKO ARISTIK GOMENDATUAK

Neure liburu bat gomendatuko dizuet:

NEMESIOREN TRIKITIXA 2010ean Elkarrek argitaratua. Nemesio trikitixa ikasten hasten da, ez bokazio berezirik daukalako, bere gustuko neska ere klase horietara joaten delako baizik. Era berean, etxean gauza arraroak sumatzen ditu: bere ama, aitak alde egin zuenetik Nemesiorekin batera oheratzen dena, orain esna geratzen da, umeari ondoloin esan eta gero. Nemesiok hortzak garbitzen ditu, eta amak ezpainak margotzen. Zertarako? Gabonak gertu dira, eta gizon baten ahotsak entzungo ditu etxean gauez. Nor da? Aita? Olentzero? Misterio zaila, baina ez du amore emango argitu arte.

GILTZA ARRATE EGAÑA Lizardi Saria irabazi zuen 2010ean. Niko da protagonista. Egun batean gurasoek etxeko giltza ematen diote, bere kasa ibiltzeko aski heldua delakoan. Giltza horren bidez nahi duenean sartuko da etxean, eta ezusteko ederrak hartuko ditu, batzuetan onak, bestetan txarrak. Auzoan lapur bat dabil, eta bere lagunekin batera, lapurra nor den deskubritzen saiatuko dira. Gauza gehiago ere deskubrituko dituzte: beldurra, amodioa, desanparoa, bakardadea… Modu bihurri eta jostarian idatzitako ipuin poetiko zoragarria da.

LO ORDUEN ETA OBESITATEAREN ARTEKO ERLAZIO BITXIA Irantzu Anunzibai Dietista eta Beasaingo Andramendi Ikastolako gurasoa

RAMON GAZTELUMENDI HAURTZARO IKASTOLAKO

GURASO

ETA LOREZAINAK ESAN ZIGUNEZ,

BIDEOA

FILMA “MUNDO PEQUEÑO (MÓN PETIT)”

HAUR ETA GAZTE LITERATURAREN GUNEA

“SARE SOZIALAK ETA ADINGABEAK”, GURASOENTZAKO IKASTAROA

GALTZAGORRI EUSKAL HAUR ETA GAZTE LITERATURA ELKARTEAK DOKUMENTAZIO GUNEA IZENEKO ATALA JARRI DU MARTXAN BERE WEBGUNEAN (WWW.GALTZAGORRI.ORG).

Bertan, euskarazko haur eta gazte literaturan argitaratzen diren liburuen gainean prentsan egiten diren literatur kritikak jasoko dituzte, eta, horrekin batera, liburuen giden bilduma eta haur eta gazte literaturaren inguruko bibliografia. Era berean, haur eta gazte literaturaren inguruko aldizkarien mailegu zerbitzua bideratzen jarraituko du Galtzagorrik bere webgunetik.

12

UDABERRIA

WEB GUNEA

GURE

SEME-ALABEI SARE SOZIALAK ERABILTZEN

ERAKUTSI ETA SOR DAKIZKIEKEEN ARAZOEI AURRE EGITEKO IKASTAROA PRESTATU DU GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN INFORMAZIO GIZARTEAREN ZUZENDARITZAK. Interneten Saresozialaketaadingabeak.igipuzkoa.net webgunean sartu eta gaiari buruzko informazioa, bideoak eta adingabeen lekukotasunak aurkituko ditu gurasoak edo irakasleak. Irakaskuntzan lan egiten duten eragileen aholkularitza eta Charo Sabada adituaren laguntza izan dute ikastaroa prestatzeko orduan. Zertarako balio dute sare sozialek? Zergatik dute erakargarritasun hori? Facebook, Twitter, Tuenti… bakoitzaren ezaugarriak, harremanetarako edo hezkuntzarako dituzten abantailak eta arriskuak dira ikastaroaren ardatzak.

Andoni Iturbek gomendatua. (Deiako zine kritikaria) PELIKULA IKUSGARRIA ETA DIBERTIGARRIA DA. Abenturazkoa. Norberaren muga eta gorabeherak aztertzen dituelako. Ez bakarrik gurpildun aulkian dabilen gazte bat, doan, musutruk, Zeelanda Berrira heltzen ikusten dugulako. Balioak, hezkuntza eta konfiantza bihurtzen dituelako mundu ikuskera baikor eta maitatu baten erakusleiho. Berezia da Albert gaztea, baina baita bere familia ere. Nork esan zuen bizitzan ezin ditugula ametsak bete? Amets egitean ere mugak jartzen ditugu?

IKASTOLA 203

IRITSI DA!

sasoi ederra da etxeko balkoian loreontzietan letxuga batzuk jartzeko edo perrexila ereiteko. “Gure umeek ilarrak sartu zituzten otsailean”, esan zuen. Loreei dagokienez, udaberrilorearen garaia da, San Jose lorearena. Biltegietan edo lore-dendetan erosi behar dira. Azaroan sartutako tipulak orain hasten dira loreak ematen: hiazintoak, nartzisoak. Dendan eros daitezke. Maiatzean udako lore landareak sartzen dira: begoniak, surfiniak edo geranioak.

O

besitate hitza aipatzen dugunean, burura etortzen zaizkigun lehen prebentzio neurriak elikadura eta ariketa fisiko egokiak dira. Baina garrantzitsua da jakitea gure seme alaben deskantsuak ere uste baino indar gehiago duela. Izan ere bost ordu edo gutxiago lo egiten duten umeek bikoizturik dute gerora obesitatea pairatzeko arriskua. Adituek buruturiko ikerketei esker jakin da atseden ez egoki batek gosea erregulatzen duten hormonengan alterazio bat eragin dezakeela, honen ondorioz organismoan gose sentsazioa areagotzen delarik. Gainera alterazio honek gantzetan eta azukreetan (gozokiak, txokolatea…) aberatsak diren elikagaiak jatera ere bultzatzen gaitu. Jaki hauen kontsumo altuak obesitatea eragin dezakete. Kontutan izan honen guztiaren ondorioak luzera ager daitezkeela; horregatik da garrantzitsua prebentzioa bizitzako lehen urteetan hastea. Beraz, errespetatu ditzagun gomendatzen diren lo orduak (7-8 ordu), beti ere elikadura on eta ariketa fisikoaren laguntzaz. Horrela, gerora obesitatea izateko arriskua gutxituko dugu eta gainera gure seme alabek errendimendu bikaina izango dute eguneroko ekintzak burutzerako garaian.

13


IRITZIA

UNA NUEVA FASE Abel Arzinabarreta responsable pedagógico de Ikastolen Elkartea resume con ilusión el proyecto EKI que ya ha sido experimentado y evaluado por más de 225 profesores en 23 ikastolas. Ikaselkar, la empresa formada por Ikastolen Elkartea y Elkar, tiene ya preparado el nuevo material escolar de 1º de la ESO, para el curso [escolar] 2013-2014. En el marco del Euskal Curriculum que desarrolla una educación basada en competencias definiendo el perfil de salida del alumno/-a al finalizar la educación obligatoria, EKI opta por un enfoque metodológico: la pedagogía de la integración. Se han organizado, a partir de abril, cursos especiales para la preparación del profesorado. Los tiempos cambian, y también la manera de aprender. El reto es de todos.

ABEL ARIZNABARRETA

UNE NOUVELLE PHASE Abel Arzinabarreta, responsable pédagogique Ikastolen Elkartea, résume avec enthousiasme le projet EKI développé dans 23 ikastola par plus de 225 enseignants. Ikaselkar, l’entreprise créée par Ikastolen Elkartea et Elkar, a préparé pour 2013-2014 ce nouveau matériel pour le Secondaire dans le cadre du Curriculum Basque basé sur les compétences à acquérir par les élèves en fin de cycle. EKI est axé sur la pédagogie de l’intégration. Dès avril des séances de formation à ce nouveau matériel seront proposées aux enseignants. Les temps changent, la manière d’apprendre également. Tout le monde doit relever le défi.

I

FASE BERRI BAT, DATORREN IKASTURTETIK AURRERA

bilian gabiltza, dabilen harriaren moduan, goroldiorik hazi gabe. Urrats asko egin ditugu, baina hurrengoa ez da urrats soila, jauzi kualitatiboa baizik. Datorren ikasturtean, EKI proiektua martxan jarriko dugu ikastoletan. Ezagutarazten hasi garen orduko, proiektuak interes itzela piztu du ikastolen komunitatean. Jakitun gara kezka ere eragin duela zenbait gurasorengan. Normala eta naturala da aldaketa ororen aurrean kezka sortzea, bereziki aldaketek gure haurrengan eragiten badute. Baina kasu honetan ez; lasaitasun mezua igorri nahi dugu. Proiektua martxan jarri aurretik frogatu eta haren balioa egiaztatu dugu; 226 irakaslek erabili dute 23 ikastolatan. Hori aipatu ostean, noan EKI proiektua aurkeztera. Definizio labur bat emate aldera, esan dezakegu EKIn Euskal Curriculuma garatzen dela, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez. Horretarako, Ikaselkarrek, Ikastolen Elkarteak eta Elkarrek sortu zuten enpresak, euskal curriculuma garatzen duten ikasmaterialak gauzatu ditu. Oraingoak, 2013-14 ikasturterako eskuragarri izango direnak, DBH 1erako egokitutako ikasmaterialak dira. Urtez urte iritsiko dira beste ikasturteetarako prestatutakoak, derrigorrezko eskolaldi osoa hartuz. Euskal Curriculuma aipatu dugu. Dagoeneko ez zaigu arrotz egiten termino hori. Iragan hamarkadan landu zen, eta 2008-09 urteetan Euskal Herriko ikastetxe gehienek elkarrekin eraiki eta onetsi zuten Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma. Azken batean, pertsonaren garapen osoa (norbanako, gizartekide

14

aldizkaria.ikastola.net

eta izadikide gisa) lortu ahal izateko oinarri sendoak finkatzea bilatzen du; geure-geurea den euskal kultura espezifikoaren eta kultura unibertsalaren oinarriak eskuratzea; ondorengo ikasketak egiteko eta lan munduan aritzeko prestatzea; eta bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko prestatzea. EKI proiektua, beraz, Euskal Curriculumaren garapena liratekeen ikasmaterialak dira. Konpetentzietan oinarrituta dagoela esan dugu. Termino hori ere dagoeneko ezaguna zaigu. Europako zuzentarauek ezarri dute irakaskuntzak konpetentzietan oinarritu behar duela. Dagoeneko ez da nahikoa jakintza akademikoa eskuratzea. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak; pentsatzen eta ikasten, komunikatzen,

“EKI proiektuak XXI. mendeko hezkuntzaerreformaren osagai nagusiak ditu: bizitza osorako konpetentzietan oinarrituta dago, eleaniztasuna integratzen du, eta IKT informazio zein komunikazio teknologiak erabiltzen ditu”. IKASTOLA 203

elkarrekin bizitzen, norbera izaten, eta egiten eta ekiten jakin behar du. EKI proiektuak lau osagai kurrikular ditu: konpetentziak landuz ikasi eta irakasten da; euskal kultur ibilbidean eta curriculum ofizialetan oinarritzen da; ikas arlo guztietan prozedura sistematizatuak errazten dira, ikasten eta egiten jakiteko; eta euskara ardatz duen hizkuntzen planteamendu integratua egin da. EKI material berriok Integrazioaren Pedagogia hautatu dute, irakasleek errazago irakasteko, ikasleek eraginkorrago ikasteko eta gurasoek prozesu horretan esku hartzeko. Egoerei irtenbideak aurkitzen ikasi behar du ikasleak, ikasitakoa egoera berrietan baliatzeko. Benetako egoera esanguratsuen aurrean jarrita, ikasleek egoera horietan behar dituzten baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar dute; irtenbideak aurkitzen saiatu, bakarrik eta lan taldean moldatu, arazoen soluzioa erdietsi eta egoera berrietan ikasi dutena baliatu. GOITIK BEHERA ETA BEHETIK GORA Oinarrizko gaitasunak garatu ditugu, baina ikaslearen irteera profila definituz. Zer ikasle mota prestatu nahi dugun definitzen du irteera profilak. Bertsolariak amaiera pentsatzen du lehenbizi, eta horren arabera eraikitzen ditu gaiari jarritako bertsoak. EKI proiektuan antzeko formula erabili da. Azken helburua planteatu dugu: ikaslearen irteera profila; hain juxtu ere, helburu hori gauzatzeko hezkuntza prozesu osoa eraikitzeko gero. Ikaslearen irteera profila iparra izanik, praktikara ekartzeko erronka eus-

kal ikuspegitik egiten dute EKIren ikasmaterialek. ZEROTIK HASITA, BAINA EZ HUTSETIK EKI proiektuarekin ikastolok aitzindari gara berriro ere. Izan ere, Europako lurraldeetan ez bezala, non lehengo ikasmaterialak konpetentzietan oinarritutako eredura egokitu egin baitituzte, guk eginik genituen ikasmaterialak baztertu, eta zerotik hastea erabaki dugu. Zerotik hasi, bai. Eta papera eta digitala konbinatuta; nor bere aldetik erabili ahal izateko, baina baita biak batera erabiltzeko ere. EKI proiektuak, halaber, XXI. mendeko hezkuntza-erreformaren osagai nagusiak ditu: bizitza osorako konpetentzietan oinarrituta dago, eleaniztasuna integratzen du eta IKT informazio zein komunikazio teknologiak erabiltzen ditu. Baina ez da hutsetik abiatu. Ikasmaterialgintzan gureak ditugun bi ezaugarriei, berrikuntzari eta euskalduntasunari, eusten diegu, batetik; eta, bestetik, garatutako proiektuen —Ikastola Liburutegia, Saioka, Eleanitz-English, Urtxintxa, Txanela…— esperientzia, ibilbide luze eta oparoa, daramagu motxilan. Ikasmaterial on bat edukitzea bezain garrantzitsua da, ordea, horiek behar bezala erabiltzea; are, hezkuntza paradigma berri baten aurrean egonik. Gure irakasleak trebatzeko lan saioak hasiak ditugu; apiril honetan bertan sakonduko ditugu saio horiek, eta geroago, ikasmaterial hauek gelan ezartzerakoan ere, irakasleentzako erabilpen ikastaroak aurreikusita ditugu.•

15


Etaparik garrantzitsuena? 0-6 etapan lan egiten duten profesionalak, adin horretako umeak dituzten gurasoak eta hezkuntzako adituak bat datoz gauza batean: umeak miragarriak dira. Kaleko esamolde bat erabili zuen David Altimirek, Jardunaldietako lehen egunean, ideia hori nabarmentzeko; â&#x20AC;&#x153;umeak ikasteko makina batzuk diraâ&#x20AC;?. Etapa horren garrantziaz mintzatu zen Koldo Tellitu EHIko lehendakaria ere bere sarrera hitzaldian, eta bide bihurri samarra egin zuen. esan zuen, baina berehala erantsi

Ikastolen Elkarteak, ordea, oso bestela ikusten dituela gauzak gehitu zuen, Euskal Herri osoko ikastoletako 500 bat irakasle igaro ziren Gasteizko Europa jauregitik, eguneko 250 bat. Giroan sartzeko, Mirian Mendoza Zarauzko ikastolako irakasle eta aktoreak ipuin bat kontatu zuen jardunaldien hasieran. >

16

IKASTOLA 203

17


Z

ure hitzaldian umeak miragarriak direla errepikatu duzu behin eta berriz. Oteizak jenioak zirela esaten zuen. Picassok ere esaten zuen bizitza osoa behar izan zuela ume batek bezala margotu ahal izateko. Umeen jenialtasun hori, dena den, erlatibizatu egin beharko genuke, ezin baitugu umea mitifikatu. Benetan miragarria dena umeek dituzten gaitasunak deskubritzea da. Umeak makina batzuk dira, ikasteko makina

DAVID ALTIMIR \ “Adin honetako umeak ikasteko makinak dira”

batzuk. Eta gaitasun hori deskubritzea egiten zaigu harrigarria helduoi. Hori da irakasle batek jaso dezakeen ordainik handienetakoa. Irakasle onaren lehen bertutea: umeari entzuten jakitea dela esan duzu. Entzutea diodanean ez naiz entzumenaz ari, umearengan konfiantza izateaz baizik. Galderak egiten dakien pertsona izan behar du irakasleak, ez erantzunak ematen dituena. Beste era batera esateko, ikertzailea izan behar du irakasleak, hori baita galderak egiten jakitea. Umea hezkuntzaren erdigunean jarri behar dugu. Pedagogi korronte guztiak datoz bat honetan.

horietan duten gaitasuna baliatu behar dugu beren nortasuna eraikitzen laguntzeko. Ikasteko makina batzuk dira. Oso denbora gutxian ibiltzen, hitz egiten, komunikatzen, irakurtzen, idazten, ondokoak errespetatzen ikasten baitute… miresgarria da. Absurdoa zera da, ibiltzen ikasten duten unean geldirik egotera kondenatzea; hitz egiten ikasi dutenean isilik egotera behartzea. Bidenabar gurasoekin ere lan egin behar da. Bestelako eskola batzuetan ibiliak dira gehienak, ezagutzak transmititzeko balio zuten eskola batzuetan. Ezinbestekoa da egiten dugun lanaren berri gurasoei ematea. Noiz hasi zinen umeekin lan egiteko modu hau lantzen? Reggio Emiliako eskoletan egin nuen egonaldiak markatu zuen nire prestakuntza. Geroztik Rosa Sensat elkarteko idazkaria naiz. Katalanez ateratzen den “Infancia” aldizkariko erredakzio kontseiluan nago eta uztailean antolatzen den Udako Eskolan ere kolaboratzen dut.•

Arantxa Sanchez, Maitane Aguilera eta Eva Santos.

18

\ “Ingelesa sartzeak

1

978an hasi zinen eskolan katalana irakasten, eta oso azkar ohartu zinen ez zutela ikasten. Nik katalanez hitz egiten nien, dena ulertzen zidaten, baina ez ziren hitz egiten hasten. Garaiko didaktikaren teorikoek normaltzat jotzen zuten hori. Ezin al ditugu ulermena eta mintzamena aldi berean landu?, galdetzen nion neure buruari. Hurrengo ikasturtean katalana erabiltzeko proposamenak egiten hasi

Umetan poliziak ikusi zituen etxean bere aitaren bila, katalanista zelako. Katalana eskolan sartzen hasi zen orain 35 urte eta, geroztik, Bretainian, Okzitanian, Finlandian edo Italiako Tirolen lan egin du. Harremanik sendoena, dena den, Ikastolen Elkartearekin izan du.

\ Hiru gela adinak nahastuta

“Etaparen baitako ziklo bakoitzak bi bide ezberdin hartzeko arriskua ikusi genuen, nahiz eta teorian etapa bakarra izan. Egunerokotasunean ematen ari zen banaketa hori gainditzeko pausoak eman ditugu. Orain bi urte hasi ginen HHko gure marko pedagogikoaz gogoeta egiten. Hausnarketa zer puntutan dagoen eta praktikan nola antolatzen garen agertu dugu”.

JOSEP MARIA ARTIGAL

euskarari kalte egingo al zion galdetu zidan Garagorrik”

Zergatik da hain garrantzitsua 0-6 etapa? Bizitzako lehen zazpi urte

\ Marko pedagogikoaz gogoeta

nintzaien ikasleei. Handik hiru urterako Generalitat-en gidaritzapean 1.500 irakasle hamabostean behin biltzen ari ginen. Etapa horretan katalanekin bakarrik lan egin nuen. 1997an hasi nintzen lanean Tirolen alemanarekin eta Finlandian suedierarekin 89an.

\ Espazio eta ekipamendu aldaketa

“0-6 etapan hiru ikasgela ditugu eta adinak nahasten ditugu 2 urtetik 5era bitartean. Tarteka adinka ere biltzen ditugu. Antolaketa horren berri eman dugu. Zer abantaila dituen? Autonomia lortu dutenek ez dutenei laguntzen diete; hizkuntza aldetik gehiago dakitenek ez dakitenei erakusten diete. Gizarteratzeko orduan ere zaharrenak eredu bilakatzen dira”. Xan Aire, Lucile Darrigrand eta Pantxin Duhart.

“Gure gaurko HHk ez du lehengoaren antzik. Proiektu pedagogikoaren arabera aldatu ditugu espazioa eta ekipamenduak. Baina, urrunago doa berrikuntza, haurrari berezkoak dituen gaitasunak garatzeko aukera guztiak eskaini nahi baitizkiogu. Irakaslea haurraren bidelagun bihurtu da. Lau eraikin ezberdinetan ezarri ditugu aldaketak, eta LHn ere hasita gaude”.

Noizkoak dira Ikastola Elkartearekin dituzun harremanak? 1991n hitz egin nuen lehen aldiz Xabier Garagorrirekin. Italiako Tirolen zer egiten ari ginen ikustera etorri zen, eta galdera bat egin zidan: ingelesa ikasteko eskabide handia dugu gurasoen artean, esan zidan, baina ingelesa ikasteak euskarari kalte egingo ote dion beldur dira beste hainbat guraso eta irakasle. Zer egin dezakegu? Nik erantzun oso garbia eman nion: kontua ez da umeak zenbat hizkuntza ikasi behar dituen, nola ikasi behar dituen baizik. Ingelesa ondo sartzen badugu, euskarari mesede egingo diogu. Urte horretan bertan hasi ginen ikastoletako zuzendariekin bilerak egiten. Oso garbi genuen ikasle eleanitzak nahi genituela, baina ikasle euskaldunak. 35 urteko zure ibilbidea nola laburbilduko zenuke? Lau urterekin ingelesa sartzen hasi ginenean erotuta geundela esaten ziguten. Emaitzek arrazoia eman digute. Hirugarren hizkuntza sartzeak indartu egin du euskara. Itziar Elorzaren doktorautza tesiak hori erakutsi du. Bigarrenik, historiak arrazoi eman digu, guk zabaldu genuen bidera datoz orain besteak. Mundu globalean bizi daitekeela erakutsi dugu gure nortasunari uko egin gabe.•

\ KEIren kalitate ziurtagiria

Jone Areta eta Jasone Mujika.

“2008an jarri zen martxan Txioka, eta ibilbidearen berri eman dut. Kalitate ziurtagiria lortu genuen KEI proiektuaren barruan. Proiektuak zazpi eremu zehazten ditu, eta horietako bakoitzean egin dugun lanaren berri aurkeztu dut, nahiz eta curriculumaren garapenean zentratu naizen (proposamen pedagogikoan garatutako puntuak, altxorren otarra, jolas heuristikoak, psikomotrizitatea, eta beste…)”.

Iñaki Gonzalez, Arantxa Lejarraga eta Elvira Bouza.

IKASTOLA 203

19


A

ARANTZA ZUGAZAGASTI \ “Eleanitz English-en \ Bessançoneko esperientzia gogoan HUHEZIko Hazitegi proiektuan lan egiten duten bi kideek ere hitzaldi bikaina eman zuten, baita datu jakingarriak eman ere. Larreak, esate baterako, HHko Europako matrikulaziorik altuena EAEn ematen zela gogoratu zuen. Bitxia bada ere, Norvegian (Filandian), PISA frogetan lehen postuetan dagoen herrialdean, oso ume gutxi matrikulatzen da etapa horretan, etxean edukitzeko laguntza handiak dituzte eta. Horregatik bakarrik garrantzia berezia hartzen du hezkuntzako etapa honek gurean. “Ikerketak egin dira. Zer ondorio atera dituzte? ‘HHn kalitate handiko zaintza izan duten umeek garapen kognitibo handiagoa dute 15 urterekin?’”, esan zuen, esate baterako, Barandiarenek. Porrotaren pedagogiari Plazeraren pedagogia kontrajarri zioten. “Bizitza gogorra da, esaten dute. Beraz, porrotetik ikasi behar du umeak. Baina ideia hau ez da horren zientifikoa. Zuzenagoa da plazeraren pedagogia”, esan zuen Barandianek eta, arrakasta lortzeko, segurtasun afektiboak duen garrantzia nabarmendu zuen. Arrakastaren adierazleak aztertu zituen Larreak, eta Montagnerek Bessançonen garatu dituen esperientziei jarraiki, espazioaren antolaketa arakatuz bukatu zuen hitzaldia.•

\ Ahozkotasuna lantzen

\ “Emozioen kudeaketa ezinbestekoa da ahozko hizkuntza lantzeko” Karmele Perez Huhezi fakultateko irakasle eta Miker ikertaldeko partaideak ahozko hizkuntza ikasteko edo irakasteko orduan emozionaltasunak duen garrantzia jorratu zuen bere hitzaldian. Irakasleak erabili behar dituen estrategia enpatikoak modu oso sakonean arakatu zituen. “Badaude beren arazoak pasilloan utzi eta gelara sartzen diren irakasleak. Emozionaltasuna diseinatu egiten dutela esan daiteke. ‘Beti dago umore onez’, diote lankideek”, esan zuen eta irakasleen barne emozioen planifikazioaz aritu zen. Baina ikasleen emozionaltasunak ere garrantzia du. “Hizkuntza ikasteko bost alderdi emozional hartu behar dira kontuan: autoestimua, kanporakortasuna (isilak eta barnekoiak ahozkoan trebetasun gutxiago dute), antsietatea (lasaiegi izatea ere ez da ona), enpatia eta ausardia”, gogoratu zuen beste tarte batean, baina hauek ez dira hitzaldiaren printza batzuk baizik.•

Maripi Agirre.

20

HH eta LHko andereñoa izan zen Santo Tomas Lizeoan. Ikastolen Elkartean Eleanitz English proiektuan egin zuen lan urte askoan eta azken urteotan Ahozkotasun Mintegia gidatu du.

\ Ahozkotasunaren proiektua

Lierni Carrera eta Iñigo Larraintza.

\ 0-3 ziklokoa nola integratu

“Ahozkotasunaren inguruan egin dugun lanaren berri eman dugu, azken batean euskararen erabilpena nola bultzatzen dugun, zer baliabide erabiltzen ditugun erakutsi dugu. Lerro biko ikastola da gurea, eta umeen erdia erdaldunak dira. Zailtasun hori kontuan hartuta, gure kezka noiz sortu zen, irakasleak prestatzen nola hasi ginen eta irakasleari zer egiteko ematen diogun agertu dugu”.

emaitzak ikusita, euskararako ere baliogarria”.

“Ikastolen Elkartean egindako ikastaro batetik sortu zen Ahozkotasunaren proiektua, eta nola hedatzen ari garen erakutsi dugu, zer zailtasun eta erraztasun aurkitu ditugun. Urtxintxako materiala erabiltzen dugu ikastolan, eta material horretan oinarrituta lantzen dugu ahozkotasuna ere. Baina irakasleak bere ikuspuntua aldatu behar du eta horretan egin dugun lana agertu dugu”.

rtigalen metodologian oinarrituta, Ikastolen Elkarteak azken urteotan aurrera daraman Ahozkotasun Mintegiaren berri ematera zetorrela esanez hasi zuen Arantza Zugazagastik hitzaldia. “Irakasleok ipuin asko kontatu ditugu gure geletan, eta ipuin horiek horrela hasten genituen: ‘begiak ireki, belarriak erne eta ahoa itxi’”, gogoratu zuen Arantzak, ahoaren parean kremailera ixteko imintzioa egiten zuen bitartean. “Baina —jarraitu zuen—, haurrei ez zaie ahoa itxi behar, mingaina dantzan behar dute, hizketan jarri behar ditugu hizkuntza bat, euskara, ikastea nahi baldin badugu”. Metodologia aldaketa honen zergatiak azaldu zituen. “Orain 22 urte Eleanitz English-ekin hasi ginen lanean eta hizkuntza horretan hain emaitza onak lortzen bagenituen, euskara ikasteko ere balioko zuela ondorioztatu genuen”, gogoratu zuen. Ikastoletako geletan ditugun haurren hizkuntza jatorria gero eta anitzagoa izan da, eta horrek zaildu egin du lana. “HH3ko haur euskaldun bat 18.000 ordu aritu da euskaraz bere bizitza osoan. Adin bereko haur erdaldun bat, 3.500 ordu bakarrik, gurekin ikastolan egin dituenak. Aldea izugarria da. Ezin

dute ondo hitz egin, eta gure helburua guztiek ondo hitz egitea da”, erantsi zuen. Horrek irakaslearen lana birplanteatzea ekarri du. “Gure lana ikasleak hizketan jarri eta laguntzea da. Jardunaren bi heren gure ahotsarekin bete ohi ditugu eta heren bat bakarrik uzten diegu haurrei. Hori eskolaurrean. Goiko etapetan askoz ere gutxiago. Entzuna dut DBHko ikasle bakoitzak egunean bi minutu bakarrik dituela bakarka hitz egiteko. Eta, bizikletan bezala, hizkuntzan ere arituz ikasten da”, jarraitu zuen. Ahozko Mintegia zergatik martxan jarri zuten kontatu, ahozkoaren lanketa nola planifikatzen duten erakutsi eta ikasmaterialetan nahiz irakasleen formazioan egin duten lanaren berri luze eta zabal agertuz bukatu zuen hitzaldia.•

\ Ikasleei nola hitza eman

Nerea Martinez.

“Ikastolaren kokapena egin dut hasteko, Nafarroan gara, hizkuntz errealitatea zein den agertu dut datuekin. Euskaldunak %15 dira. Nire gelan, 27 ikasletik bost bakarrik ditut euskaldun. Egoera horretatik abiatuta eman ditugun pausoen berri eman dut. Eta pauso nagusia irakaslearen ikuspuntua aldatzea izan da: ikasleak entzuten ikasi behar dugula ikasi dugu formazio ikastaroetan. Ohituta baikeunden denboraren bi heren irakasleok hizketan jarduten”.

“Orain lau urte hasi ginen etapako marko pedagogikoa lantzen. Zer pauso eman ditugun, nola garatu dugun, nola antolatu garen, zer premia ikusten ditugun eta zer oztopo. 0-3 ziklokoak baztertuak sentitu izan dira, baina, egin dugun lanari esker, etapa izaera zein sentipena lortu ditugu. Gaur egun etapako irakasleak elkarrekin ari gara pausoak ematen, astean birritan elkarrekin biltzen gara, lau orduz”. Jon Ander Gorostiaga eta Garikoitz Gaintza.

IKASTOLA 203

21


4

IKASTOLEN ELKARTEAK ANTOLATUTAKO XX. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

1

ONDORIOAK

2

5

Arian Martin “HUHEZIren hezkuntza eredua ikaragarria da! Ikasleak gara protagonistak!”

IKASTOLEN KONPROMISOA

6

1. Mirian Mendozak entzule guztion atentzio bereganatu zuen kontatutako ipuinarekin. 2. Lan mundura atera aurretik, jardunaldietan formatzen. 3. Villabonako Jesusen Bihotza Ikastolatik “argitxo” (Andoni Usandizaga) bisitan. 4., 8. eta 11. Taldeak lanean, eztabaida irekia. 5. eta 7. Europa Jauregiko areto nagusia bete egin zen. 6. Atarian, kartelaren ezker eskubi, Mirian, Iratxe eta Arantza. 10. Taldetan jasotako ekarpenak aurkeztu aurretik, familia-argazkia. 9. Imanol Igeregi eta Xanti Aranburu jardunalditako ondorioak emanez. 8. Artigal eta Iratxe, hitzaldian. 13. Ikastolek ekarritako irudiak ikusten sarrera eta pasilloan.

3

13

0-6, LA ETAPA DECISIVA Algo más de 500 enseñantes de las ikastolas repartidas por toda Euskal Herria pasaron por el Palacio Europa de Gasteiz durante las Jornadas de Pedagogía organizadas por Ikastolen Elkartea cuyo programa, como en años anteriores, ha compaginado las conferencias teóricas con la presentación de experiencias concretas. APE DÉCISIVE 0-6 ANS, L’ÉT stola de seignants d’ika Plus de 500 en sisté aux as t on ue sq tout le Pays Ba nisées gogiques orga Journées Péda Palais au a karte par Ikastolen El mme les Co iz. ste Ga Europa de mme a entes, le progra années précéd riques et éo th s ce en ér combiné conf ncrètes. expériences co présentation d’

22

7

8 12 11 9

Zergatik aukeratu zenituen Lehen Hezkuntza ikasketak? Lehen Hezkuntzako ikasketak aukeratzeko zergatia aurretik izandako bizipenekin oso lotuta dago. Batxilergoko ikaslean nintzenean, eskola mailan begirale lan boluntarioan aritzeko aukera eman ziguten eta esan daiteke horrek markatu zuela nire erabakia. Hasieran beste ekintza bat zena, denboraren poderioz nolabaiteko “behar” bat bilakatu zen eta, orduz geroztik, aisialdi taldean jarraitzen dut. Hor eman nituen nire lehen pausoak hezitzaile lanetan. Eta zergatik HUHEZI-MONDRAGON UNIBERTSITATEAn? Bertan ezagunak ez banituen ere, eta etxetik pixka bat urruti badago ere, gehiago ziren aukera honen alde neuzkan pisuzko arrazoiak, beste batzuen alde nituenekin alderatuta. HUHEZIren aldeko apustua egin nuen, ondo informatu ondoren, eta orain, nire ikasketen hirugarren urtean nagoela, erabaki aproposa hartu nuelaz oso ziur nago. Zerbait azpimarratu beharko banu, honek duen hezkuntza proiektua da, ezagutzen ez baduzue, benetan merezi du honi begiradatxo bat botatzea. Nola baloratuko zenuke orain arte bizi duzun esperientzia? Batxilergotik Unibertsitaterako salto horrek hasieran beldurra ematen zidan, baina oso ondo gidatu gintuzten gure lehen urtean

eta hortik aurrera oso ondo joan da orain arte bizi izandakoa. Etxetik Unibertsitaterako distantzia dela eta, lehen urtean Eskoriatzan pisu batean gelditzea erabaki nuen. Hasieran oso ziur ez banengoen ere, hau ere erabaki apropos bat izan dela uste dut, oso jende interesgarria ezagutzen da horrelako esperientziekin. Zelan definituko zenuke HUHEZIren hezkuntza eredua? HUHEZIren hezkuntza eredua ikaragarria da! Ikasleak gara protagonistak! Ikasgaiak gure ibilbide profesionala ahalik eta hoberena izateko pentsatuta daude. Ebaluazio jarraiaren aldeko apustua egiten dute eta horrek ikasleen ikasketa prozesua hobeto jarraitzen laguntzen die, era berean guk gure ikaste prozesuaren jabe garelarik. Ebaluazioaz gain, badaude azpimarragarriak diren beste hainbat alderdi; hizkuntzen trataera, komunikazio eraginkorrerako tresnen lanketa, errealitatea kritikoki aztertu eta ulertzeko baliabideak… Azkenean, garrantzitsuena beraiek hezkuntza ulertzeko duten ikuspegia ikasleek

www.mondragon.edu/prest

10 IKASTOLA 203

ulertzen dutela da eta baita hezkuntza integralaren garrantziaz jabetzen direla ere. Irakasleek praktika onekin erakusten digute, eredu ona emanez, esaten dutena egiten dutenarekin bat doa eta koherentzia hori mantentzea nahiko zaila da. Behin gradua bukatuta, zeintzuk dira zure asmoak? Oraindik zalantza batzuk baditut ere, ziurrenik hezkuntzaren esparru zabalarekin zerikusia duen beste gradu batekin hasiko naiz, psikopedagogia ziurrenik. Hala ere, oraindik ez daukat oso argi eta baliteke nire iritzia aldatzea. Dena dela, laugarren maila hasi baino lehenago erabakitzea gustatuko litzaidake.•



Haurren mundu miragarria