"Ikastola" aldizkaria: 185. zenb. - urria

Page 23

inez Basoak, Nafarroako ikastolen basoak, egitasmo izatetik errealitate bihurtzeko bidea burutu du. Joan den hilaren 18an aurkeztu zen Arbizun herriko lurrean eraiki duten Oinez Basoa. Arbizuko udaletxetik abiatuta, Utzubar parajean dagoen Oinez Basoan egin zen ekitaldia. Bertan ondokook izan ziren, hala nola, NIEtik Izaskun Arratibel lehendakaria eta Pello Mariñelarena zuzendaria eta, Nafarroako Gobernutik Begoña Sanzberro Landa MIKEL ASIAIN, PAZ DE ZIGANDAKO LEHENDAKARIA, BEGOÑA SANZBERRO NAFARROAKO LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO KONTSELARIA, IZASKUN ARRATIBEL, NIEKO LEHENDAKARIA, JOSU MENDINUETA ARBIZUKO ALKATEA ETA PATXI LAKUNTZA ETA ANDRA MARI IKASTOLAKO ORDEZKARIAK.

O

Garapeneko eta Ingurumeneko kontselaria, Andra Mari eta Paz de Zigandako ordezkariak, eta Tafallako zinegotzi bat, alkatesaren izenean. CRANA fundazioko (Centro de Recursos Ambientales de Navarra) zuzendaria ere hantxe zen. Trikitixa lagun zutela basoa ikustera joan ziren, eta Andra Mari ikastolako haurrek aurreskua dantzatu ostean Udalak “Aatea” (gazta, ogia eta ardoa) eskaini zien guztiei. “Oraindik ez dago erabat beteta, baina aurten

beteko dugula uste dugu. Webgunetik egiten den salmentaren berri badugu, baina bono asko bildu gabe ditugu oraindik. ‘Babesle’ gehienak gurasoak dira, baina sartu dira enpresa batzuk ere”, esan zigun Marta Igoak, Nafarroa Oinezen koordinatzaileak. Nafarroako Gobernuko ordezkariak Arbizuko Oinez Basoaren aurkezpenean izateak halako ofizialtasun bat eman dio egitasmoari. “Egitasmoa Jaso ikastolan sortu zen, baina ezin izan zuten gauzatu lur eremua lortzeko arazoak izan zituztelako. Etxarriko Andra Marik hartu zuen bere gain egitasmoa, eta begiz ikus daitekeen egitasmo bilakatu da. Pasa den urrian Paz de Zigandak hartu zuen Oinez Basoaren lekukoa eta orduz geroztik proiektua ezagutzera emateko etengabeko saiakeran ari dira bertan. Oinez Basoaren gune berriak zabaltzen doazen neurrian, Nafarroa uki daitezkeen basoz jantziko dugu”, erantsi zuen Marta Igoak. TAFALLAN HURRENGOA Patxi Lakuntza Giwateko (Gipuzkoako argindar ekoizle txikien Elkartea) arduraduna da eta baliabide naturaletan aditua. Bera izan da Arbizuko Oinez Basoaren ardura eraman duena eta bera da Tafallako proiektuaren ere buru-belarri dabilena. “Datorren urteko Nafarroa Oinez Tafallan egingo denez, herri horretan

egin nahi genuke bigarren Oinez Baso bat”, esan zigun Patxi Lakuntzak. CRANA fundazioak ez ezik, UPNAko Ingurumen departamenduak ere proiektuarekiko interesa agertu du, beren ikerketak gizarteratzeko bitarteko egokia ikusten duelako. Irurtzungo Oinez Basoa, azkenik, konplexuagoa da. Irurtzungo eta Etxeberriko herri lurrak dira, 180 hektarea. “Erga mendiaren maldak dira, Bi Haizpeak barne direla. Orain bost mende eratu zen Facero izeneko erakunde batek kudeatzen ditu. Erakunde horrek basorik ez sartzea erabaki zuen eta dauden hariztiak (ametzak dira gehienak) nahikoa hondatuta daude. Berrogeita hamar urteko basoa. Proiektu orokor bat lantzen ari dira, lehengo bidexkak berreskuratu, hegaztiak begiratzeko lekuak jarri, eskalada egiteko bideak proposatu eta Leitzarango trenbide berdearen zatia osatu nahi dute. Erakunde asko inplikatu behar dira eta NIEren proiektuak hor dauden haritzak babestuko lituzke. Dauden haritz eta ametzak babestuko genituzke, ondorioz. 80.000 zuhaitz inguru. Dena den, proiektua konplexua da eta lanean hastea besterik ez dugu egin”, esan zuen Patxi Lakuntzak.•

OINEZ BASOA SE EXPANDE El 18 de septiembre tuvo lugar la presentación del Oinez Basoa de Arbizu y los promotores del proyecto, que aúna el euskara con la defensa del medio ambiente, ya están trabajando con la posibilidad de plantar otro bosque, en Tafalla. Este segundo Oinez Basoa se desarrollaría coincidiendo con la celebración del próximo Nafarroa Oinez en esa localidad. Tanto la fundación CRANA como la propia UPNA han mostrado su interés en la expansión del Oinez Basoa. Los promotores del proyecto han iniciado asimismo contactos con los ayuntamientos de Irurtzun y Etxeberri para la puesta en marcha de un tercer Oinez Basoa en los terrenos comunales de estos municipios, pero se trata de un proyecto mucho más ambicioso y complejo, que todavía está en ciernes.n.

OINEZ BASOA S’AGRANDIT La présentation du Oinez Basoa d’Arbizu a eu lieu le 18 septembre. Les promoteurs du projet, qui associe euskara et défense de l’environnement, se penchent sur la possibilité d’ouvrir un autre bois à Tafalla. L’ouverture de ce second Oinez Basoa coïncide avec la célébration du Nafarroa Oinez de la localité. Tant la fondation CRANA que l’UPNA ont montré leur intérêt pour l’expansion du Oinez Basoa. Les instigateurs du projet ont ainsi entamé des démarches avec les municipalités d’Irurtzun et Etxeberri pour la mise en marche d’un troisième Oinez Basoa sur les terrains communaux des-dites municipalités. Mais il s’agit-là d’un projet d’une autre envergure, plus complexe, qui demande encore à mûrir.

Ikastola185

23


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.