Issuu on Google+

www.ikastola.net

JARDUNALDIAK ARESKETAN

AISIARAKO PREST? GIPUZKOAKO BATERAGILEEN II. TOPAKETA, MAITZAREN 17AN LAK ESTRASBURGON IKASTO IKASLEAK BAKEG ILE NAFARROAN

25 urte gogoan


APIRILA 2008

Ikastolen Konfederazioa, 84/933872/6/6

ISBN:

164

GERTU inprimategia. O単ati. Tel.: 943 78 33 09

INPRIMATZAILEA:

Txema Garzia Urbina

DISEINUA ETA MAKETAZIOA:

Imanol Artola

EUSKARA ZUZENTZAILEA:

Joxean Agirre eta Eva Domingo

ERREDAKZIOA:

Zuri単e Mendizabal aldizkaria@ehik.ikastola.net

14 18 21 22

KOORDINATZAILEA:

10 11 13

IKASTOLEN KONFEDERAZIOA Zamudioko Teknologi Elkartegia, 208 B-1 48170 ZAMUDIO Tel.: 606 33 41 45

9

HERRI URRATS: 25 URTE GOGOAN PAXKAL INDO, SEASKAKO LEHENDAKARIA CHRISTINE BESSONART, SENPEREKO ALKATEA SERGE ZUDAIRE, HERRI URRATS ELKARTEKO LEHENDAKARIA HERRI URRATSEN IBILBIDEA AURTENGO EDIZIOA ELKARBIZITZARI BURUZKO JARDUNALDIAK ARESKETAN AISIARAKO PREST? GIPUZKOAKO BATERAGILEEN II. TOPAKETA ESTRASBURGON IKASTOLAK IKASLEAK BAKEGILE

EDITATZAILEA:

3 4 7

IKASTOLA ALDIZKARIA

iks www.ikastola.net

HERRI URRATS 25 urte gogoan

1984KO MAIATZAREN 14AN EGIN ZEN HERRI URRATS LEHEN ALDIZ SENPEREN.

Durangon egindako Ibilalditik eraman zuen asmoa Seaskako guraso batek. Bost mila lagun espero zituzten eta 8.000 bildu ziren Senperen. Aurten, maiatzaren 11an egingo da 25. edizioa. Hogeita bost urte hauetako balorazioa eta etorkizunari begira dituzten erronken errepasoa egin dute orrialdeotan Paxkal Indo Seaskako lehendakari berriak eta Serge Zudaire Herri Urrats Elkarteko lehendakariak. Christine Bessonart Senpereko auzapezak ere bilakabide hori gogoratu digu.

Ikastola164

3


herri urrats: 25 urte gogoan

iks

“POPULAZIOAREN BILAKAERA SOZIOLOGIKOA AZTERTU ETA IKASTOLEN MAPA BAT MARRAZTEN HASI NAHI DUGU”

HU 1984 / 1985 / 1986 HU 1988 HU 1989

HU 1987

HU 1991

PAXKAL

INDO

Seaskako lehendakari berria “D eta B ereduen emaitzak neurtzeko ebaluazioak egitea nahi dugu” Berrogei urte beteko ditu datorren urtean Seaskak, eta iritsi dira dagoeneko ikasle ohiak zuzendaritzara. Hur Gorostiaga kazetariak hartu du Pantxika Ibarboururen zuzendari gerentearen postua, eta Paxkal Indo musikaria aukeratu dute Seaskako lehendakari. Paxkal orain 39 urte Donibane Lohitzunen jaioa, Baigorrin bizi da eta musikaria da lanbidez. Egunotan parte hartuko du, esate baterako, Baigorrin “Mihimena”, ardoaren inguruan egindako ikuskizunan. Txalapartari bezala ezagutuko dute askok Hego Euskal Herrian, baina musikaren genero guztiak landu ditu, rocka eta popa barne, eta ikus-entzunezkoen esparruan ari da lanean azken urteotan. ZTK diskoetxea zuzentzen du Baigorrin. Izaeraz baikorra da, umore onekoa, eta baikor ikusten du Seaskaren geroa ere. Seaskak 2.500 ikasle ditu eta 25 ikastola.

S 4

Ikastola164 · apirila 2008

easkako zuzendaritza berritu duzue. Zer berrikuntza dituzue esku artean? Garapen teknikari bat kontratatu nahi dugu. Hiru urtez ibili gara kontu honekin bueltaka, eta azkenean aurrera egitea erabaki dugu. Populazioaren bilakaera soziologikoa aztertu eta ikastolen mapa bat marrazten hasi nahi dugu. Oraindainokoan egoeraren atzetik ibili gara, beti ere suak itzaltzen; beharrak non sortzen ziren, hara joaten ginen, eta behingoz egoerari aurrea hartu nahi diogu. Hizkuntzaren heriotza zuzenean ikusten ari gara; euskaldun zaharrak desagertzen ari dira eta gazteek frantsesera jotzen dute. Gu gara egoera horri buelta eman diezaiokeen erakunde bakarra.

zantzuak. Gaur egun alderdi politikoetatik ez da inor ausartzen kontra egiten eta hori zerbait da; gaur egun inor ez da ausartzen euskarak ez duela ezertarako balio esaten. Euskalgintzak Iparraldean zerbait lortu badu, horixe da. Euskararen normalizazioa ez dugu lortu, baina bai nolabaiteko onarpen bat. Hezkuntzarekin harreman gero eta normalizatuagok al dituzue? Egoera hobetzen ari da. Herriko etxeek, esate baterako, diru bat eman behar izaten dute umeko eraikinaren mantenurako. Duela hamabost urte oso herri gutxi ziren diru-laguntza hori ikastolari ematen ziotenak. Gaur denek ematen dute, salbuespen bakanen bat kenduta. Gauza positiboa izan da hori.

Baikortasunerako ikusten al duzue arrazoirik? Egoera politikoan ere nabari dira

Euskaren Erakunde Publikoa sortzeak ere eraginik izango zuen. Bai, noski. Oso ego-

¿UNA INCIPIENTE NORMALIZACIÓN?

PRÉMICES DE NORMALISATION?

Un músico de 39 años, PAXKAL INDO, ha sido elegido presidente de Seaska en sustitución de Ixabel Charriton. Es la primera vez que dos ex alumnos llegan a la dirección de la asociación de ikastolas en Iparralde, puesto que la elección de Indo coincide con la del periodista Hur Gorostiaga para el cargo de director gerente. La creación del Organismo Público del Euskara, la

Musicien de 39 ans, PAXKAL INDO a succédé à Ixabel Charritton à la présidence de la fédération Seaska. C’est la première fois que deux anciens élèves accèdent à la direction de l’association puisqu’en plus de l’élection de Paxkal Indo, le journaliste Hur Gorostiaga est désormais le nouveau directeur de Seaska. La création de l’Office Public de la Langue Basque, la prise en charge des travaux

actitud de los ayuntamientos, que se hacen cargo de los gastos de mantenimiento de los locales, son para Paxkal Indo síntomas de una incipiente normalización que en un principio benefician más a las redes que trabajan con el modelo B. Pero Seaska podría salir reforzada de esta tesitura si se demostrara que sólo el modelo D sirve para lograr un auténtico bilingüismo.

de maintenance des locaux des ikastola par les municipalités sont pour Paxkal Indo les signes d’une normalisation naissante des ikastola. En effet, jusqu’à maintenant, seul le modèle d’enseignement bilingue à parité horaire bénéficiait de telles mesures. Mais Seaska pourrait sortir encore plus renforcé s’il est enfin reconnu que seul le modèle immersif assure le bilinguisme total de l’élève.

Ikastola164

5


CHRISTINE

herri urrats: 25 urte gogoan

iks

HU 1992

HU 1993

era bitxiak bizi ditugu alde horretatik Estatu frantsesean. Ipar Katalunian, esate baterako, Kontseilu Orokorrek abenduan katalanaren ofizialtasuna onartu zuen, baina ez dute hizkuntza indartzeko bitartekorik jarri, eta gurean baino egoera okerragoan jarraitzen dute. Guk ez dugu ofizialtasunik, baina ikastolak ditugu, herri eta kale izenak bi hizkuntzetan ditugu, eta euskara sustatzeko hitzarmenak egiten ari gara herriko etxe batzuekin. Esan nahi dut, gure militante lanari esker lorpenak egiten ari garela poliki-poliki. Frantses eremuan diren hizkuntza gutxituen egoerarekin alderatuz, gurea da zalantzarik gabe egoerarik onena. Egoerak hobera egin al du Hezkuntza ordezkariekin dituzuen harremanetan ere? Hor ere aldatzen ari dira gauzak. Aipatu dugu lehen ere gure hizkuntza politika kudeatzen duen Euskararen Erakunde Publikoak eragin positiboa izan duela alor zenbaitetan. Max Brisson da erakundeko burua. Bere alderdia ez da gauza izan Hizkuntzen Mapa izenpetzeko, baina aldi berean euskara sustatzeko ahalegin bat egiteko prest daudela ematen du. Kontraesan horiek dituzte. Nik beti esaten dut bihar edo etzi B eredua Iparraldeko hezkuntzan sare guztietara zabaldu nahi badute, irakasle gehienak ikastolatik aterako direla, hizkuntza bat irakasteko jakin egin behar baita. Gure beharra ere badutela esan nahi dut honekin. Normalizaziorako pausoak ikusten dituzue gaurko egoeran. Horrek matrikulazioan gorakada ekarri beharko luke. Nolabaiteko normalizazio honek oraingoz B ereduari egiten dio mesede. Jende askok pentsatzen du euskara ikasteko aski dela sare publikoa. Guk egiten dugun murgiltze sisteman haurra sartzera animatzeko beste kontzientzia bat behar da. Gaur egun Iparraldean urrats militante bat eskatzen du erabaki horrek. Baditugu, dena den, zenbait kasu bitxi, kanpotarrenak esate baterako. Badira Iparraldean kanpotik etorritako familia batzuk beren haurrak hobeto integratzeko Seaska aukeratzen dutenak. Herritarrek ematen ez duten urratsa ematen ari dira

6

Ikastola164 · apirila 2008

HU 1994

HU 1995

HU 1996

BESSONART Senpereko alkatea

“BADIRA IPARRALDEAN KANPOTIK ETORRITAKO FAMILIA BATZUK BEREN HAURRAK HOBETO INTEGRATZEKO SEASKA AUKERATZEN DUTENAK.” kanpotar horiek. Esan dudan bezala, euskararen aldeko nolabaiteko giroak bultzatuta, B eredua indartzen ari da. Gure asmoa D eta B ereduek zer emaitza ematen dituzten ikusteko ebaluazio bat egitea da. Frantsesean eta Matematikan egiten ziren oraindainokoan ebaluazioak kolegioan sartu aurretik. Guk Seaska bezala egiten ditugu Euskararen ebaluazioak ere. Lortu nahi duguna zera da: Euskararen ebaluazio hori B eredutik datozenei ere egitea. Horrek erakutsiko du argi eta garbi, gure ustetan, eredu bakoitzak zer emaitza ematen dituen. Horrek erakutsiko luke gure geletatik ikasle elebidunak ateratzen direla. Eta Euskararen Erakunde Publikoak benetako elebitasunera joan nahi badu, biderik zuzenena D eredua dela frogatuko genuke. Hori da Ikuskaritzarekin mahai gainean dugun gaietako bat. Ikuskaritzarekin negoziazio berri bat abiatu dugu gure irakasle postuak erabakitzeko irizpideak finkatzeko. Frantses Estatuan 11.000 postu kendu nahi dituzte, baina demografia arrazoiak ere badaude hor, ikasle kopurua ere gutxitu egin baita. Gure departamenduan ere sare guztietan ari dira ikasleak gutxitzen, Seaskan izan ezik. Goraka goazen bakarrak gara. Ikuskaritzarekin abiatu ditugun negoziazio horietan abantaila bat dugu orain: alde batetik Estatuaren hiru ordezkari daude, Seaskako beste hiru ordezkari bestetik eta, lehen gertatzen ez zena, erdian epaile moduan Euskararen Erakundekoak daude. Eta horrek zerbait lagundu egiten du, negoziazioak erraztu egiten ditu. Guretzat une korapilatsua da, baina itxaropentsua ere bai. Zertan da Estatu frantsesean dauden hizkuntza gutxituekiko harremana? Scolim izeneko erakunde bat sortua dugu, bretoiak, altsaziarrak, okzitanoak, katalanak eta eus-

kaldunak biltzen dituena. Bosten arteko bi egitura ditugu: irakasleen formaziorako erakunde bat daukagu martxan alde batetik, eta bestetik gure esperientziak trukatzeko elkarte bat sortu dugu. Elkarte honetan tratatzen ditugu frantses administrazioarekin ditugun arazo komunak. Adimen urriko ikasleekin egiten duzuen lana ere eredugarria da, baina Hezkuntzak ez ditu behar dituzuen lanpostu guztiak onartzen. Adimen urriko haur bat duenak berez badu nahikoa arazo, eta lotsagarria da nola beren bizkar uzten duen Hezkuntzak haur horien eskolaratzea. Nik urte asko eman ditut eskolan, eta ez dut sekula adimen urriko ikasle bat ondoan izan, gela berezietara bidaltzen baitituzte eta ikuspegi kliniko batetik tratatzen, ez hezitzaile ikuspegi batetik. Gure geletan haur horiek egon daitezen baimena ematen dute eta laguntzaile batzuen orduak ordaintzen dituzte, baina besterik ez. Familiek elkarte bat dute, Integrazio Batzordea, eta elkarte honek kudeatzen du dena: hezkuntza bereziko irakasleak bilatu eta haien soldatak ateratzeko kanpainak antolatzen dituzte. Orain bat egin eta Integrazio Batzordearen lana nolabait Seaskak berak bere gain hartzen hastea nahi genuke. Seaskak beti izan du Hegoaldeko ikastola eta erakundeen babesa. Zer garrantzia ematen diozue laguntza horri? Scolim-eko kideek esaten digute katalanak eta euskaldunak egoera ezberdin batean gaudela. “Nous, on n’a pas du sud” (guk ez dugu Hegoalderik) esaten digute. Eta egia da, Hegoaldean dugu nortasunaren bigarren erdia. Hegoaldetik jasotzen dugun elkartasuna ezinbestekoa da guretzat, nahiz eta hori neurtzea oso zaila izan.•

“Lakua Senpereko herriaren irudi bihurtu da, gure sustraien sinbolo, Herri Urratsi esker” Hiru mila bizilagunetik gorako udalerri gehienek alkatez aldatu dute Iparraldean azken hauteskundeen ondorioz. Christine Bessonartek, ordea, Senpeko auzapez izaten jarraitzen du. Legealdi bat egin du eta bigarrena hastera doa. Alkateorde zen orain 25 urte Herri Urrats lehen aldiz Senpereko Lakuan antolatu zenean. Bere bulegoan hartu gintuen. Hormatik zintzilik Seaskaren egutegia ikus zitekeen.

N

ola gogoratzen duzu Herri Urratsen hasiera? 1983an egin zion Seaskak Senpereko Udalari Lakuaren inguruan Herri Urrats egiteko eskaera, eta inolako zalantzarik gabe eman genion baietza. Garai hartan ausardia pixka bat behar zen baietza emateko, izan ere kexa anonimoak iritsi baitzitzaizkigun. Udalaren baitan hautetsiak aldatuz joan dira, baina ez dugu inoiz zalantzarik izan. Herri Urratsek Senperen izan duen arazoa zera da, Lakuaren ingurumarian etxe pribatuak daudela, eta horietako batzuek beti pentsatu izan dute lakua, hondartza eta inguruko ibilbidea eurena dela. Hasieran batzuek ez zuten festa hori begi onez ikusi, baina harremanak hobetuz joan dira. Horretarako funtsezkoa izan zen orain 15 bat urte antolakuntza Lakuko bizilagunei ematen hasi zitzaien aperitifa. Elkar ezagutzen hasi ziren, eta elkar ezagutzea ezinbestekoa izaten da gizakion artean sortzen diren susmo txarrak desegiteko. Zergatik uste duzu aukeratu zuela Seaskak Senpere Herri Urrats egiteko? Nik uste dut lekua bera dela egokia. Hori izango zen arrazoi nagusia, eta baita Herriko Etxearen jarrera politikoa ere. Lekua bera da ikusgarria eta ibilbidea egiteko aproposa. Hegoaldean ordurako gisa honetako festak egiten ari ziren, eta Bigarren Maila

Ikastola164

>

7


SERGE

herri urrats: 25 urte gogoan

iks

HU 1999 HU 2001 HU 2000 HU 1997

HU 1998

emateko Xalbador ikastegia egin zelarik, diru premiei erantzuteko antolatu zena lehen edizioa. Zer onura ekarri dizkio Herri Urratsek Senpereko herriari? Alderdi asko daude hor. Festa bera da oso herrikoia eta nik esango nuke familiakoa. Familia osoak joaten dira festa horretara; hogeita bost urteotan aitona-amonak ibili dira beren seme-alabak eramanez eta hauek beren umeak eraman dituzte ondoren. Eta badago beste alderdi bat ere: festa honi esker Senpereko Lakua ezagutzera eman dugu Euskal Herri osoan. Zergatik uste duzu aukeratu zuela Seaskak Senpere Herri Urrats egiteko? Nik uste dut lekua bera dela egokia. Hori izango zen arra-

zoi nagusia, eta baita Herriko Etxearen jarrera politikoa ere. Lekua bera da ikusgarria eta ibilbidea egiteko aproposa. Hegoaldean ordurako gisa honetako festak egiten ari ziren, eta Bigarren Maila ema-

rik, diru premiei erantzuteko antolatu zena lehen edizioa.

ziren etxegileek eraiki zuten lakua.

Ikastola164 · apirila 2008

Herri Urrats Elkarteko lehendakaria “Denek elgarrekin eginen dugu egiteko gelditzen zaigun bidea” Baina, zergatik beti Senpereko aintziran? Serge Zudairek, Zuzuk (züzü ahoskaturik), azken 20 urteotan Herri Urratseko talde antolatzaileko arduradunak, hainbat aldiz ihardetsi behar izan dio galdera horri. Eta arrazoinak hiru dira nagusiki. Batetik, ohitura.

“J

Nondik nora jaio zen laku hori? 1963-64an hartu zuen gaur duen itxura. Inguruan etxeak egiten ari

Artifiziala da, beraz. Garai batean, itsasoak utzitako lurrak ziren, laborariek berentzat hartu nahi izan zituztenak. Auzitara jo eta epaileek Herriko Etxeari aitortu zioten lurren jabetza eta laborariei lur horiek erabiltzeko eskubidea. Dena den, herritik aparte antzean dagoenez, auzo urrun bezala ikusi izan du Senperek lakua, eta Herri Urratsi esker herriaren irudi bilakatu da eta, gainera, gure sustraien sinbolo, hizkuntzaren defentsaren ikur. Une zailak ere ezagutuko zenituen 25 urteotan, iaz esate baterako, uholdeak izan eta gero. Oso une gogorrak izan ziren. Hainbeste hilabetetako lanaren buruan Herri Urratsen antolaketa bertan behera uzteko zorian egon ginen, uholdeak ibilbidean txikizioak egin zituelako. Erabaki bat hartu beharra zegoen. Antolakuntzaren eskuetan utzi zen erabakia, eta aurrera egitea erabaki zuten. Bildutako diruaren zatitxo bat eman ziguten gainera hondamendiari aurre egiteko. Oso une gogorrak izan ziren. Gogorrak eta hunkigarriak. Baina bizitzaren aldeko, normaltasunaren aldeko erabaki bat hartzeko gauza izan ginen, eta asmatu egin genuela uste dut.•

DOMINIQUE IDIART ETA CHRISTINE BESSONART HERRIKO ETXEAREN ATARIAN. SENPEREKO LAKUAN DUELA HOGEITA BOST URTE ATERATAKO ARGAZKIA.

8

“GARAI HARTAN AUSARDIA PIXKA BAT BEHAR ZEN BAIETZA EMATEKO.”

teko Xalbador ikastegia egin zela-

ZUDAIRE endea, Iparraldeko edo Hegoaldeko, ohitu da urte guziz Senpererat etortzen. 25 urtez, belaunaldiz belaunaldi iragaiten den ohitura bat bilakatu da. Bi hamarkadaz, lakua erabat eraldatu da, eta gaur egun urte guziz toki berean antolatzeak lana erraztu baizik ez du egiten, gastuak murrizteaz gain” dio. Bigarrenik, behin tokiz aldatzen hasiz gero, halako jendetza jaso dezaketen Ipar Euskal Herriko guneak ez direla hainbeste iritzi dio, eta berehala toki berriak ezin atzemanez izanen lirateke. “Gainera, kostaldetik urrunduz Baxe Nafarroa eta Zuberoa aldera, Iparraldeko eta Hegoaldeko jende gehien bizi den guneetatik urrunduz, jende gutiago joanen litzatekeela kalkulatzen da”. Eta azkenik, Zuzuk azpimarratzen du, gaur egun Ipar Euskal Herri osoan dabilen haur kopurua Hegoaldeko ikastola handi bakar bat bezainbat haur dela. “Azken finean urtez urte buraso eta laguntzaile berdinak dira lanera joaten direnak, ez dira lantaldeak aldatzen Hegoaldeko festetan egiten den bezala. Beraz jadanik astuna den lan bati ez diogu zailtasun gehiagorik gehitu nahi” ohartarazi du gisa berean ikastolako buraso denak. Hastapen batean Hegoaldetik jende gehiago etortzen bazen ere, urtez-urte geroz eta gehiago dira Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoatik heldu direnak, gehiengo bat izan arte. Hori dela eta, Herri

Urratseko arduradunek kezkaz ikusten dute nola Hegoaldetik poliki poliki geroz eta jende gutiago hurbiltzen den ere. Ahalegin bereziak egin dituzte azken urteotan, programazio aldetik. “Lehen kantari eta talde gu-

“JENDEEK OHARTU BEHAR DUTE SENPERERAT ETORRIZ, IKASTOLAK LAGUNTZEAZ GAIN, BEREN HIZKUNTZA LAGUNTZEN DUTELA.”

ziak dohainik heldu ziren. Orain urte batzuk deliberatu genuen diru zerbait ezartzea izen handiko taldeak ere erakartzeko” esplikatu du, emaitza onak lortu dituztela gaineraturik. “Hegoaldeko jendeen elkartasuna ezinbestekoa dugu oraindik; jendeek ohartu behar dute Senpererat etorriz, ikastolak laguntzeaz gain, beren hizkuntza laguntzen dutela” dio Herri Urratseko presidentak. Horrez gain, Euskal Herri mailan Ipar zein Hegoaldeko jendeen elkargune nagusia Herri Urrats dela oroitarazi du, elkar topatze horrek Euskal Herriaren eguneroko eraikuntzarako duen garrantzia azpimarraturik. Alta, beharrak geroz eta handiagoak dira Ipar Euskal Herriko ikastolentzat. Orain 40 urte etxe bateko sukalde bateko mahai inguruan sortu zen lehen ikastola. Egun aldiz, geroz eta gune zein material garestiagoak behar dira haurren eskolatzeko. Frantziako Hezkunde ministeritzak irakasleen zati handi bat ordaintzen du, baina gainerako langileendako ez du sosik emaiten, eta ikastolen eraikinendako ere ez du xentimorik. “25 urte, mende laurdena egin dugu, baina bidearen erdia. Ipar Euskal Herrian ikastolan ikasi nahi duen haur orok horretarako ahala ukan dezan, bidearen beste erdia egiteko dago oraino, eta bide hori denek elgarrekin eginen dugu” azpimarratu du Zuzuk.•

Ikastola164

9


herri urrats: 25 urte gogoan

iks

AURTENGO EDIZIOA “HAURREI ETA FAMILIEI LEHENTASUNA”

HU 2003

HU 200 HU 2004

HU 2002

HU 2005

HU 2006

25garren ediziorako, Herri Urrats elkarteak egitarau aberatsa prestatu du, eta haurren xokoa hobetzeko bere ahaleginak egin ditu. Agian jendeak desberdintasuna ikusiko du!

IPARRALDEKO IKASTOLEN JAIA HERRI URRATSEN IBILBIDEA

an, SEASKAKO IKASTOLEK 15 URTE BETETZEKOAK ZITUZTELA, zailtasunak zailtasun ikastolek sekulako arrakasta erdietsi zuten herritarrengan. Haurren eskolatzeko eraikinik gabe, irakasleak ordaintzeko diru beharrez eta botere publikoen ezagupenik gabe, ikastoletako buraso eta laguntzaileek berenak eta bi egin zituzten diru iturri berriak atzemateko. Dantzaldi eta bestak antolatuz, jantzi eta ogitartekoak herriz herri salduz, euskara salbu ikusi nahi zuten burasoek egin ahal oro egin zuten beren hizkuntzak, Euskal Herriko hizkuntzak aitzina segi zezan. Euskararen irakaskuntza onartua izan zedin, ez ziren guti izan manifestaldi, okupazio, bai eta gose grebak ere. Ikasleak eskola emateko tokirik gabe, Baionako herriko etxe aitzinean, karrikan bertan ere eman zuten klase. Beharrak ikaragarriak ziren, eta

ahalak tipiak. Herri Urratsen sorrera hala heldu zen. Behar handiei erantzun handia eman nahirik, buraso talde batek Durangon egin zen Ibilaldiatik itzulian, gisa bereko pesta bat egitea erabaki zuen. Eta hala egin ere. Uztaritze, Itsasu, Kanbo… hainbat leku bisitatu zituzten 5000 jende biltzea helburu zuen festarendako. Azkenean, Senpereko ikastolako burasoen proposamenez erabaki zen herriko aintziraren inguruan antolatzea. Garai hartan lakua ez zen gaur egun ezagutzen dugun gisakoa. Ez elektrizitate, ez ur, ez bide eta aintziraren itzulia osoki egiteko molderik ere ez. Baina zailtasunak emekiemeki gaindituz joan ziren.

IPARRALDEKO IKASTOLEN JAIAN ATERATAKO HAINBAT ARGAZKI ZAHAR.

1983

10

Elektrikari bat hor, iturgin bat hemen, harri batzuk han eta taula batzuk urrunago bidea egiteko, eta lau egur komun bat egiteko. Ororen buru ez ziren 5000 pertsona hurbildu 1984ko maiatzaren 14 hartan… 8000 baizik! Burasoek beren sakelatik ordaindutako ogi, xingar, patata eta edariak denak saldu ziren. 8000 jendeak 10 000 bilakatu ziren ondorengo urtean, eta urtez urte geroz eta gehiago. Gaur egun 70 000 jende inguru biltzen dira urte guziz Senpereko lakuaren inguruan.•

AZKO UHOLDEEN ONDORIOZ, JOKO AINITZ EZIN IZAN ZIREN EGIN, ETA HAURREN GUNEA ESKASA SENDITU ZEN. Gune hau indartzeko, haurrei eta familiei lehentasuna eman die aurten Herri Urratsek. • Bi erabaki garrantzitsu hartu dira aurtengo ediziorako: betiko gunea desberdinki antolatzea eta horretarako lan talde berri bat muntatzea, eta bigarrenik beste xoko tipi bat sortzea zikiroaren ondoan. • Usaiako jokoez gain, tailer desberdinak izanen dira: zientzia munduari idekitzeko tailerra, marrazkiak eta eskulanak… • Bigarren haurren xokoa Lapurdi gunean kokatuko da, zikirotik hurbil. Han, toki lasaia eta itzaltsua atxematen da. Puzgarriak, egurrezko jokoak eta tailer bat egonen dira. Toki tikiagoa, bainan erosoa izanen da. • Animazio orokorrari dagokionez, 5 eszenatoki izanen dira aurten ere: Araba, Lapurdi, Gipuzkoa, Nafarroa eta Haurren xokoarena.•

I

LA 25ª EDICIÓN DEL HERRI URRATS

25ÈME ÉDITION D’HERRI URRATS

El primer Herri Urrats, que se celebró el 14 de mayo del 84, congregó a 8.000 personas en el lago de Senpere, tres mil más de los que habían calculado los organizadores. En la actualidad reúne a 70.000. Esta cita festiva ha sido fundamental para la financiación de

La première édition d’Herri Urrats se déroula le 14 mai 1984 et réunit 8.000 personnes autour du lac de Saint-Pée sur Nivelle, soit 3.000 participants de plus que les prévisions faites par les organisateurs. Ces dernières années la fête réunit quelque 70.000 personnes.

Ikastola164 · apirila 2008

GOIAN EZKER ALDETIK ABIATUZ: KRISTINA ETXELEKU, DIDIER MOURGUIART, LAETITIA DUBEDAT-BIDEGAINBERRI, CÉLINE LARZABAL, CHRISTOPHE JAUREGUY, ELISE HAUSSEGUY, SYLVIE FOUILLOT. JARRIRIK DIRENAK, EZKER ALDETIK ABIATUZ: DOMINIQUE IDIART, JAKE ERRAMOUSPE, SERGE ZUDAIRE (ZUZU), ALAIN BOSCQ, DOMINIKA ORTUNO

Herri Urrats, Euskal Herriko agenda guzietan ageri den gazte eta adinekoen hitzordu paregabea. Senpereko aintzira zoragarriaren inguruan urte guziz milaka eta milaka euskal herritar biltzen dituen besta herrikoia. Aurten 25. edizioa izanen dugu maiatzaren 11n. Iraganari so egiteko parada, baina gisa berean etorkizuna eskuetan hartzeko unea izanen da.

las muchas obras de infraestructura que Seaska ha llevado a cabo durante estas dos décadas. Este año celebran la 25ª edición.

Ce rendez-vous est devenu indispensable à la fédération Seaska puisque les fonds récoltés à l’occasion de la journée servent à financer les infrastructures de ses ikastola. Cette année la 25ème édition sera célébrée.

A R AB A

GI P U Z KOA

L A PU R D I

N A F A RR O A

H A U RR E N X OK O A

10etan: Uztaritzeko ihauteria

10,30etan: Alaiki

10,30etan: LDKO 11,30etan: Bertsolariak

10etan: Maialen Errotabehere

10etan: Errobi ikastolako haurrak

11etan: Burrunka

11etan: Afrikako dantzak eta perkusioak

11etan: Etxe

12etan: mutxikoak eta larrain dantza

12,30etan: DANTZAZ / Ballets Biarritz Junior

10,30etan: Oiartzun (Haurrock taldeko handiak)

13,30etan: Herri Urrats kantuz

14etan: LDKO

15etan: The Uski’s 18,30etan: Celtas Cortos

15etan: Leinua 16etan: Elektrotuna

12,30etan: Peio Serbielle 14etan: Sister Simone and the holy balls 15,30etan: Experimental band 17etan: Deabruak Teilatuetan

12,15etan: MAK 13,30etan: Zein ere 15,30etan: Betagarri 17,30etan: Entzun

11,30etan: Kiki Koko ta Moko 12,30etan: Bertsolari gazteak 13,30etan: Txan Magoa Eroskiren eskutik 15etan: Kiki Koko ta Moko 16etan: Txan Magoa

Ikastola164

11


araba:

ELKARBIZITZARI BURUZKO JARDUNALDIAK ARESKETAN

Aiarako ehun bat gurasok eta irakaslek hartu dute parte egunero hitzaldietan Bereziak dira Amurrioko Aresketa ikastolak antolatzen dituen jardunaldi pedagogikoak. Bereziak dira, eskualde osoko guraso eta irakasleek parte hartzen dutelako, eta bereziak baita partaideen kopurua handia delako. Antolatzaileek esan digutenez, 100 lagun ingurukoa izan da aurten ere hitzaldietan entzule moduan parte hartu dutenen bataz besteko kopurua eta hitzaldi batean 140 partaide izatera ere iritsi omen ziren. rtarrilaren 21etik 25era bitartean egin ziren jardunaldiak. Iaz, ikuspegi humanista batetik begiratuta pertsonaren eraikuntzaz aritu ziren. Aurten, “Elkarbizitzen ikasi” izan da jorratu duten alorra. Horretarako bost gai nagusi aukeratu zituzten: Almudena Eizagirrek – Deustuko Merkataritza Eskolako dekano ordeakgaur lan merkatuan nagusitzen ari diren jarrerak aztertu zituen, eta gaitasun teknikoak baino areago, sormena zein ekimenerako dohainak baloratzen direla nabarmendu zuen. Enrike Sarachok – Gasteizko Ediren psikiatria gabinetekoak- harreman lokarri osasungarriak lortzeko beharrezkoak diren baldintzak aztertu zituen. Mari Jose Ortiz – Psikologia Ebolutiboan irakasle EHUn- heziketa moralaz mintzatu zen. “Merezi al du gure seme-

U

2007KO ARABA EUSKARAZ ARGANTZON IKASTOLAREN ALDE ANTOLATU ZEN.

12

Ikastola164 · apirila 2008

alabak pertsona onak izan daitezen hezten saiatzea?”, galdera interesgarriari erantzuten saiatu zen. Victor Garcia Madrilgo aztertzaile psiko-korporala gizakiaren maitasun alderdiaz mintzatu zen. Gure seme-alabak handitzen direnean adiskidetasun edo bikote harremanak atseginez bizi ditzaten eta familiako nahiz laneko harremanak ere pozik bidera ditzaten nola hezi behar ditugun argitzen ahalegindu zen. Hitz batean esateko, giza harremanak eta elkarbizitza nola hobetu aztertzen saiatu ziren hizlariak, baina beti ere hezkuntzaren alorreko adibideak erabiliz. Aresketa ikastolako antolatzaileek jardunaldien zortzigarren edizioaren balorazio guztiz baikorra egin dute. Herriko areto batean egiten dira, eta Aiara osoko guraso eta irakasleak biltzen dira hitzaldietan.•

“GELA BARRUAN, BERAZ, BESTEAK MAITASUNEZ UKITZEN ERAKUTSI BEHAR DIEGU GURE IKASLEEI.” MASAJE IKASTAROA Denok badakigu etxean haurrak ukitzeak, eskuen bidez emozioak adierazteak, hitz batean masajeak emateak zer garrantzia duen. Garrantzia bera du gela barruan ere. Hori praktikatzen dute Aresketa ikastolan haur txikiekin. “Azala da gizakiok dugun organorik zabalena, eta azalaren bidez betetzen ditugu oinarrizkoak diren zenbait premia: hartzen dugu beroa, kanporatzen dugu energia, bilatzen dugu

atxikimendua eta jasotzen dugu maitasuna, denontzat hain funtsezkoa den maitasuna. Gela barruan, beraz, besteak maitasunez ukitzen erakutsi behar diegu gure ikasleei”, esan zigun Soraya Alonso andereñoak. Irakasle honek bi urtekoen gelako gurasoentzat masaje ikastaroak eman ditu urtarriletik aurrera Aresketa ikastolan.•

Ikastola164

13


bizkaia: ERA GUZTIETAKO AUKERAK ZALETASUNEN ETA ADINAREN ARABERA NAGORE AMONDARAIN, ABARNE GARMENDIA, IDURRE GASTAÑAZATORRE, IÑAKI KORTABARRIA, AROA RUANO ETA ZURIÑE SAIZEK osatzen

duten Ikastolen Elkarteko Aisialdi Taldea, berezia da. Aisia bizi dutelako eta gaztetxoekin lan egiten dutelako, alaitasuna eta umore ona nabari zaie. Aurtengo udarako prestatu dituzten proposamenei buruz hitz egiteko elkartu genituen. Zure seme-alabak udarako planak egiten hasita badaude, oraintxe da izena emateko ordua. Gazte Egonaldiak, Enjoy English, Ingeles Udalekuak, Atzerriko Egonaldiak, Kale Arte, Pilota Udalekuak eta urte osoan ematen diren AISIOLA BEGIRALE ESKOLAko ikastaroak… horiek dira Ikastolen Elkarteak prestatu dituen aukerak. “Ikastolak eskaintzen duen heziketa integralaren alderdi garrantzitsu bat dira egitarau hauek eta, ondorioz, urtean zehar lantzen dituzten euskal curriculumean eta giza baloreetan oinarritzen dira. Adiskidetasuna, beste kulturekiko irekitasuna eta geurearekiko atxikimendua, elkarbizitza eta beste hainbat balore lantzen dituzte. Gainera kontutan izan behar dugu aisialdiko programetan ikastolak aitzindari izan garela” diote aisialdi taldeko kideek. KALE ARTE

AROA RUANO, ABARNE GARMENDIA, NAGORE AMONDARAIN, ZURIÑE SAIZ ETA IDURRE GAZTAÑAZATORRE.

Lekua: Lekeitio. Adina: 12-16 urte. Noiz: ekainaren 29tik uztailaren 6ra eta uztailaren 6tik 13ra.

14

Ikastola164 · apirila 2008

I “Sormena tresna lez erabiliz, bereziki antzerkiaren bidez, euskara lantzea da Kale Arteren helburua. Lekeition egingo dira bi txandak Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiarekin bat eginez. Iaz egin genuen udaleku hau lehen aldiz, eta izadiarekin lotuta dauden euskal mitologiako jainkoei buruzko antzezlan bat prestatu, eta kalejira bat egin genuen herrian”, esan zuen Aroak. “Antzerkiak tailer ezberdinetan lan egiteko aukera ematen die gazteei. Iazko antzezlanean hankapaloen gainean ibili ziren pertsonaiak kalejira horretan; perkusio talde bat genuen erritmoa markatzen, eta atrezzoak ere guk geuk egin genituen. Tailerretan kanpoko jendearen laguntza izaten dugu. Baina antzerki tailerrez gainera, herriko taldeekin jolas ezberdinak egiten ditugu; hondartzan itsas kirolak egiteko aukera ere ematen diegu ikasleei beste hainbat jardueraz gain”, esan zigun Abarnek. Iaz 30 laguneko txandak egin ziren.

GAZTE EGONALDIAK (Ikus-entzunezkoak) Lekua: Espejon. Adina: 13-18 urte. Noiz: ekainaren 29tik uztailaren 6ra (13-14 urte); uztailaren 6tik 13ra (13-14 urte); uztailaren 13tik 20ra (15-18 urte) eta uztailaren 20tik 27ra (15-18 urte). I “Kale Arteri eta Gazte Egonaldiei indar berezia eman nahi diegu aurten, adin tarte honi begira (13-18 urte) eta euskara lehenetsiz ahalegin txikia egin delako orain arte. Euskararekiko motibazioa eta beronen erabilera bultzatzeko formato erakargarrien bila ari gara, eta testuinguru horretan sortu ziren iaz Gazte Egonaldiak ikus-entzunezkoen inguruan. Aste bete horretan laburmetraiak egingo dituzte, gidoiaren sorreratik muntaiara arte. Laburmetraia horiek, gero, www.gazte-egonaldiak.net web orrian eskegitzen dira, ikasleek behin egonaldiak bukatuta egindakoak ikusteko, eta euren artean harremanetan jarraitzeko. Aste horretan, bestalde, Gasteizko Hala Bedi Irrati librea ezagutu eta irratsaioak grabatzeko aukera ere izango dute. Eta blog ikastaro bat ere egiten dute, graffiti ikastaroa… Begiraleak, noski, ikus-entzunezkoen arloan esperientziadunak dira. Nerabe hauek aurreiritzi asko dituzte euskararekiko, eta onartu beharra daukagu ikus-entzunezkoen mundu hau gaztelerarekin oso lotuta ikusten dutela. Guk euskaraz sortzeko, gozatzeko eta elkar ezagutzeko aukera emango diegu. Euskal Herriko lurralde guztien presentzia bermatu genuen iaz, eta guztiz garrantzitsua izan zen Iparraldekoen parte hartzea. Aurten ere gauza bera lortu nahi genuke”, esan zigun Nagorek. Ikastola164

15


VERANO Y OCIO

ATZERRIKO EGONALDIAK

La Federación de Ikastolas ha abierto los plazos de inscripción para los programas de verano, que una vez más giran fundamentalmente en torno al euskara (talleres de teatro en Lekeitio, audiovisuales en Espejo…) y el inglés (Enjoy English para los pequeños, estancias en Irlanda para los mayores, campamentos de inglés en ikastolas de la costa), aunque incluye también talleres de pelota y formación para monitores y directores de ocio y tiempo libre que imparte Aisiola, la escuela de monitores y directores de las ikastolas.

Adina: 13-15 urtekoentzat Clane eta Prosperous herrietan (Irlanda), 15-17 urtekoentzat Maynooth eta Kilkock herrietan (Irlanda) eta 13-18 urtekoentzako Maghera herrian (Ipar Irlandan). I “Lau asteko egonaldia da, pentsio osoa bertako familietan eginez. Astean 15 urduko ingeles ikastaroa egiten dute goizetan, eta arratsaldetan ekintza ezberdinak antolatzen zaizkie, beste herrialdetatik bertara etorritako ikasleekin harremanak egiteko asmoz. Larunbatero egun osoko irteera bat egiten dute. Ipar Irlandan ere antolatzen dugu egonaldia, eta aurreko urtean izandako askok errepikatuko badute ere, hemezortzi laguneko taldea betetzeko partehartzaile berriei izena emateko aukera eman nahi diegu.”, esan zigun Zuriñe Saizek.

aisiarako prest?

aisiarako prest?

iks

LOISIRS D’ÉTÉ

“IKASTOLAK ESKAINTZEN DUEN HEZIKETA INTEGRALAREN ALDERDI GARRANTZITSU BAT DIRA EGITARAU HAUEK.” EUSKAL UDALEKUAK Non: Etxarri Aranatzen. Adina: 8-12 urte. Noiz: ekainaren 29tik uztailaren 6ra; uztailaren 6tik 13ra; uztailaren 13tik 20ra eta uztailaren 20tik 27ra.

La Fédération des Ikastola a lancé la campagne d’inscriptions pour les activités de loisirs cet été, activités principalement axées autour de l’euskara (ateliers de théâtre à Lekeitio, audiovisuels à Espejo…) et de l’anglais (Enjoy English pour les plus jeunes, séjours en Irlande, camps en anglais sur les ikastola de la côte). Egalement au programme, des ateliers de pelote ou encore de formation du personnel de loisir, ce dernier étant proposé par Aisiola, l’école des moniteurs et directeurs des ikastola.

I “Adin horretako neska-mutikoei egokitutako ekintzak, ibilaldiak eta irteerak egiten dira astebete horretan; hemen ere euskara suspertzeko jarduerak tresna lez erabiltzen ditugu. Adiskidetasuna, elkarbizitza eta beste balore batzuk lantzea dute udaleku hauek helburu”, esan zuen Aroak.

INGELES UDALEKUAK Adina: 10-12 urte, Zubi Zahar ikastolan (Ondarroa) eta Eleizalde ikastolan (Bermeo); 12-16 urte, Ander Deuna ikastolan (Sopela) eta Oteiza lizeoan (Zarautz). Noiz: ekainaren 28tik uztailaren 12ra. Bigarren txanda: uztailaren 13tik 27ra. I Euskal Herriko kostaldeko herrietako ikastola batzuetan antolatzen diren udaleku itxiak dira, eta formatu berezia dute; gazteek proiektu bat osatzen dute astero modu ludikoan, eta horrez gain udalekuetako jarduera ezberdinak egiten dituzte, beti ere erabiltzen duten hizkuntza ingelesa izanik.

ENJOY ENGLISH AISIOLA. IKASTOLEN AISIALDI ESKOLA.

PILOTA UDALEKUA

Noiz: izena ematea, irailaren 12 baino lehen. Lekua: Durangoko Ibaizabal eta Bilboko Kirikiño ikastolan.

Adina: 10-12 urtekoentzat. Non: Lekeition. Noiz: uztailaren 10etik 13ra.

I “Aisiolak indarra hartu du eta egonkortu egin da. Zortzigarren promozioa da aurtengoa. Lehen bost promozioak EDE eskolaren babesean egin genituen; azken hiru urteotan, ostera, guk geuk ematen dugu begirale titulua. 250 begirale prestatu ditugu guztira, eta zuzendari titulua ateratzeko aukera ematen ere hasi gara gure programen premiak kontutan izanda. Ikastolako ereduarekin bat datozen begiraleak ateratzen dira gure ikastaroetatik. Eskolaz kanpoko jardueretan egiten dute lan ikasturtean zehar, eta udalekuetan udan. Ikastolako ikasle edo ikasle ohiak dira gehienak, Batxilergoa bukatzen ari direnak edo unibertsitatean hezkuntza arloko ikasketak egiten ari direnak asko. 204 ordu dira guztira eta eskolak oso dinamikoak eta parte hartzaileak dira. Hogeita hamar bat begirale ateratzen dira urtero, neskak gehiago beti ere. Aurtengo udako hizkuntza eskaintza honetan gure eskolatik irtendako begiraleak ariko dira lanean”, esan zuen Idurrek.

16

Ikastola164 · apirila 2008

I Azkenik, Pilota Udalekua bosgarren aldiz ere egingo da Lekeitioko ikastolan uztailean, Euskal Herriko pilota eskoletako pilotari kimuentzat eta Ikaspilota proiektuan dabiltzan ikasleentzat. Pilota modalitate guztiak landuko dituzte: frontoi laburra, luzea, plaza librea eta trinketea.

Adina: 5-12 urte. Noiz: ekainaren 25etik uztailaren 22ra. I “Ingelesa lantzeko hainbat programa dauzkagu txikienetatik hasi eta 18 urtera arteko ikasleentzat. Hamabigarren urtea da txikienentzat Enjoy English antolatzen dugula. Jatorrizko ingeles hiztunek gidatzen dituzten ekintzetan oinarritutako programa hau aitzindaria da. Aurtengo helburua ikastola txikietara iristea da. Ikastola handi gehienetan antolatzen dugu programa, baina adibidez Bastida, Assa, Labiaga, Zubi Zaharra ikastoletara eta gisakoetara iritsi nahi dugu aurten. 600-700 ikasle mugitzen ditugu urtero Enjoy English-en. Programa, beraz, erabat sendotuta dago”, esan zuen Zuriñe Saizek.

Ikastola164

17


Talde Bateragileko kide izandakoen II. Topaketa > Maiatzaren 17an / Ikastolen Etxean

ANTONIO CAMPOS, HARBIL ETXANIZ, JULIAN SERRANO ETA ARANTZA MANTEROLA.

gipuzkoa:

BATERAGILEKOAK BATZEKO Berrogei urtean GIEko gidaritzan ibili diren gurasoen bilkura maiatzaren 17an GIEk egin duen datu bilketaren arabera, 283 lagunek hartu dute parte GIEko Talde Bateragilean 1969an lehen aldiz osatu zenetik gaurdaino. Orain bi urte egin zen lehen deialdia eta 70 lagun inguru bildu ziren Ikastolen Etxean. Bertako arduradunek esku artean dituzten egitasmoen berri eman zieten, etxeari bisita egin eta jatetxe batera joan ziren bazkaritara. Maiatzaren 17an errepikatu nahi dute elkarretaratzea. “Ikastola mugimenduari ekarpenak egiteko gai den jendea da eta loturak sendotu nahi ditugu”, esan zuen Arantxa Manterolak, GIEko lehendakariak. este garai batzuk ziren. “Hilean behin, ostiral gaueko bederatzietan, egiten genuen Talde Bateragileko bilera, baina talde barruan sortzen ziren batzordeetako bilerak etortzen ziren gero, edo Konfederaziokoak. Ni Jose Antonio Zaldua lehendakari zegoela hasi nintzen etortzen, 1979an. Zestoako ikastolaren ordezkaria nintzen bailarako batzordean. Ez nintzen gurasoa, laguntzailea baizik.

B

Baina orduan laguntzaileek garrantzia handia zuten ikastola mugimenduan. Hilero ordu estra baten ordaina ematen genion ikastolari laguntzaileok”, esan zigun Harbil Etxanizek. Bere senarra ere, Julian Serrano, ez zen gurasoa. “Nire ordezkaritza ere berezia zen, garaiak ere halakoxeak zirelako. Orain Mondragon Unibertsitatea den horretan ematen nituen klaseak, eta Hezibide Elkartean egiten

UNA RED DE APOYO La Federación de Ikastolas de Gipuzkoa quiere reunir el 17 de mayo a los miembros de los sucesivos consejos rectores que a lo largo de casi 40 años han dirigido los destinos de las ikastolas en el herrialde. Según los datos de GIE, son casi 300 las personas que han trabajado en el órgano máximo de la

18

Ikastola164 · apirila 2008

nuen lan. Felix Ormaetxea zen zuzendaria, eta idazkari teknikoa ni. Hezibidek eskualdeko irakaskuntzako kooperatibak koordinatzen zituen. 1980an etorri nintzen ni Talde Bateragilera, Inaxio Oliveri kontseilari joan eta Antonio Campos sartu zen urtean, alegia”, hasi zen hizketan.

FUTBOL PARTIDAK Harbil lehendakariorde izan zen Oliverirekin eta Camposekin. Emakume bakarra zen taldean. Makinaerraminta arloko salmenta enpresa batean egiten zuen lan. Hizkuntzak hitz egiten zituen, beraz, eta zenbait ekintza antolatzeko orduan berarengana jotzen zuten. “Ikastolen Elkartea euskal futbol taldearen eta atzerriko taldeen arteko partidak antolatzen hasi zenean niri

>

RÉSEAU DE SOUTIEN federación. El objetivo de la cita es la creación de una red de apoyo con la participación de esas personas que tienen todavía un peso importante en la sociedad.

La Fédération des Ikastola de Gipuzkoa (GIE) souhaite réunir le 17 mai prochain les membres des différents conseils directeurs qui ont siégé à la tête de la fédération des ikastola ces 40 dernières années. GIE a ainsi recensé quelques 300 noms. L’objectif de ce rassemblement est de créer un réseau de soutien au

mouvement ikastola, réseau auquel participeraient ces personnes qui ont encore aujourd’hui un poids important dans notre société.

Ikastola164

19


egokitu zitzaidan ekintza horretan lan egitea, gehienbat hizkuntzak hitz egiten nituelako. Bulgariaren kontra jokatu genuen San Mamesen, eta Irlandaren aurka hurrengo urtean Atotxan. Futbol partida horiek urtez urte egin ziren, erakundeetako kirol arduradunek euskal futbolaren ordezkaritza hori beren esku hartu zuten arte”, jarraitu zuen Harbilek. “Oso egitasmo garrantzitsuak genituen garai hartan esku artean. Nik Hezibideko lanari esker esperientzia handia nuen zenbait arlotan. Irakaskuntzaren munduan oso sarturik nenbilen, ezkongabea nintzen eta aise animatu nintzen bailarako ordezkaritzarekin etortzera. Lehen bilerara iritsi eta taldean emakume bat zegoela ikusi nuen, eta horrek ere animatu egin ninduen. Oso ohitura onak zituzten garai hartako Talde Bateragilean. Bilerak oso berandu bukatzen ziren arren, gero Parte Zaharrera joaten ginen. Horrela ezagutu nuen nik Harbil eta hasi ginen elkarrekin ateratzen”, kontatu zuen Julianek. GOIZEKO LAURAK ARTE “Xabier Agirre, Inaxio Oliveri eta hirurok goizeko laurak arte geratu izan ginen Antiguako tabernetan bueltaka Matia Trasera kalean biltzen ginen garaian. Goizaldeko ordu horietan konpontzen ziren gauzak. Tentsio handiko bilerak

20

Ikastola164 · apirila 2008

izaten ziren askotan. Ostiraletan zirenez, presarik ere ez genuen eta oso ondo etortzen ziren ibili horiek gauzak baretzeko”, erantsi zuen Harbilek. “Ni bilera horietara joaten hasterako irakasleen lan-hitzarmena negoziatzen hasita zeuden. Ikastolak handitzen ari ziren, sindikatuak indartzen hasita zeuden eta irakasleen elkarte batek ere funtzionatzen zuen. Bigarren bilerara etorri eta negoziazioaz nik arduratu behar nuela esan zidaten, irakaskuntza pribatuko hitzarmena ezagutzen nuelako, batetik, eta, bestalde, zenbakiak egiten ere banekielako. Harbil dagoeneko abokatuekin zebilen gai honen inguruan kontsultak egiten. Biok geratu ginen, beraz, patronalaren izenean hitzarmena negoziatzen hasteko. Oso negoziazio luzea eta traketsa izan zen. Eta aldi berean bi lan egin genituen Harbilek eta biok; lan-hitzarmena egin genuen batetik eta gure artekoa, pribatua, bestetik”, esan zuen Julianek.

"IKASTOLETAN GURASOOK PARTAIDE GARA GESTIOAN... HORREK EMATEN DIGU BEREZITASUNA."

Ea zenbat denbora behar izan zuten beren arteko hitzarmen hori negoziatzeko galdetu genien. “Julian ekainean etorri zen Talde Bateragilera eta urrirako hitzarmena egina zegoen”, erantzun zuen Harbilek. Aspaldi bete zituen hogeita bost urte hitzarmen horrek. “Berritzea ere pentsatu genuen, baina berritu gabe jarraitzen dugu oraindik”, esan zuen broma giroan Julianek. Julian etortzerako Antonio Campos taldean

zegoen. 1980an izendatu zuten lehendakari eta geroztik hilean bi bilera egiten omen zituzten, bata Donostian eta bigarrena Elgoibarren. “Elgoibarko bileraren ondoren Txerridunan afaltzen genuen guztiok”, esan zuen Camposek. JENDE AKTIBOA Orduan Talde Bateragilekoak ziren gehienak oraindik oso aktibo mantentzen dira. “Askotan hitz egiten genuen ikastolen historian protagonista izan den jende horrekin kontatzen jarraitu behar genuela. Paulo Agirreren laguntzarekin zerrendak osatu eta harremanak berriro egiten hasi ginen. Orain bi urte egin genuen biltzeko lehen saioa, eta maiatzaren 17an bilera zabalagoa egiteko deialdia egin nahi dugu”, jarraitu zuen Antonio Camposek. “Punta-puntako jendea da. Oraindik ez dakigu zer formula erabiliko dugun, baina jende honen atxikimendua eskuratu eta loturak sendotu nahi ditugu”, erantsi zuen Arantxa Manterolak. Jende horrek sasoiko jarraitzen duen adibide dira Harbil eta Julian. Julianek organoa jotzen du Zestoako parrokian. “Ni Zestoara joan nintzenean Harbilen gizona nintzen, eta orain Harbil organistaren emazte bihurtu da, integratu naizen seinale”, esan zuen Julianek. “Hori elizara joaten direnek esaten dute, eta pentsatuko duzue zer adineko jendea den”,

erantzun zuen Harbilek. Senar-emazteak abesbatza batean kantatzen dute. Julianek herriko gai zenbaiten inguruko ikerketak ditu esku artean. Fisikaria da ikasketaz, Historia gustatzen zaio eta artxiboetan ibili ohi da informazio bila. Harbil makina-erramintaren arloan ibili da bizitza osoan, eta jubilatu bada ere, jarraitzen duela esan daiteke. Airbus proiektuari buruz, esate baterako, hitzaldi bat eman dezake. “Niri ikastolatik gehien gustatu izan zaidana mugimendu kontzeptua da. Bideak ireki behar direla esan nahi du mugimenduak, eta bideak irekitzen ari ginela ohartu ginen; eta horrez gainera, ikastolek ez zutela aurkitzen eserlekurik gure administrazioek eskaintzen zizkiguten aukeretan. Gure garaian profesional onak aurkitzen saiatu ginen eta oraindik ere horretan jarraitzen dute. ‘Eskola publikoa Europan’ izeneko sinposiuma antolatu genuen 1987an, autonomia handia zuten eskola publikoak aurkitu genituen, eta ez geundela hain bakarrik ohartu ginen. Ikastoletan gurasook partaide gara gestioan, profesionalekin batera, eta horrek ematen digu berezitasuna”, bukatu zuen Julianek.•

ehik: MARTXELO OTAMENDI, ERRAMUN MARTIARENA ETA J. IÑAKI ETXEZARRETA (IKASTOLEN KONFEDERAZIOA, EZKERRETIK HASITA BIGARREN ETA HIRUGARRENA) MIKEL IRUJO, JOSE MARI MUÑOA ETA ADRIAN ZELAIA.

talde bateragileko kide izandakoen II. topaketa

iks

ESTRASBURGON IKASTOLAK ESTRASBURGON, ORDEZKARITZA INSTITUZIONALA DUEN ERAKUNDE BATEAN EUROPAR PARLAMENTUAN, IKASTOLEK BEREN BURUA LEHEN ALDIZ AURKEZTEKO AUKERA HISTORIKOA IZAN ZUTEN, PASA DEN MARTXOAREN 13AN. Euskal Herria eta honen hizkuntz, kultur eta hezkuntzaezaugarri nagusiak agertu ziren, Europar Batzordeko eta Parlamentuko talde guztiak biltzen dituen “Intergroup”-eko bilkuran, Mikel Irujo europear parlamentariaren eraginez. Eusko Ikaskuntza, Euskararen Behatokia, MCC, Berria egunkaria eta Ikastolen Elkartea hizlari eta solaskide izan ziren bertan, bilkurako hizkuntza bakarra ingelesa izan zutelarik.•

Ikastola164

21


IKASLEAK BAKEGILE Bi urte daramate bitartekariekin elkarbizitza lantzen San Fermin ikastolan Ez dira bakarrak. Berdinen arteko bitartekaritza ikastola gehiagotan ere erabiltzen da gela barruko gatazkak konpontzeko, baina eredua sitematizatu egin dute eta bakarrak izan dira Madrilgo Hezkuntza ministerioren sari bat jasotzen. Gela bakoitzean hiru edo bost bitartekari dituzte. rantxak Psikologia ikasi nahi du handitan eta Ibonek Medikuntza. Batxilergoa egiten ari dira San Fermin ikastolan eta biak “bitartekari”en lehen promoziokoak dira. “Gatazkan dauden bi aldeak beren borondatez etorri behar dute guregana. Hori da lehen baldintza. Horrek esan nahi du egoera aldatu egin nahi dutela. Egoera oso

A

22

Ikastola164 · apirila 2008

larria denean bakarrik joan gaitezke berengana. Gure lana bakoitzari hitz eginarazi eta entzutea da”, esan zuen Ibonek. “Lagunen batek eskatuta ere har dezakegu parte gatazka baten konponketan. Gure lana entzun eta ulertzea izatea da, baina inoiz ezin gara baten edo bestearen alde jarri”, erantsi zuen Arantxak. Gu ikastolara joan ginen

egunean “auzi” bat zeukaten: ikasle batek besteari tu egin ziolako haserretu eta borrokan hasi ziren. “Bi aldeak bildu eta bakeak egiteko saio formalak oso bakanak izaten dira —kontatu zigun Edurne Pozuetak, DBHko lehen zikloko koordinatzaileak—. Bitartekariaren edo ikasle laguntzailearen zeregina gehienetan isilagoa izaten da

eta jolas orduetan edo asteburuetan egin behar izaten dute, konponezin txikiak eta bazterketa kasuak izaten direlako. DBHn hasi ginen gelako gatazkak konpontzeko gelakideen bitartekaritza erabiltzen eta aurten Batxilergoko lehen mailara iritsi gara. Gela bakoitzean hiru edo bost ikasle laguntzaile edo bitartekari dauzkagu”.

Orain bi urte egituratu zuten proiektua San Fermin ikastolan. “2004ko irailean DBHko klaustro osoak GEUZ taldeak emandako ikastaro batean hartu zuen parte. Gatazken eraldaketan lan egiten duen EHUko talde bat da. Orain lau urte hasi ginen, beraz, gaia barneratu eta bideratzen. DBHko orientatzaileak eta bi koordinatzaileak

ARANTXA ETA IBON, BATXILERGOKO BITARTEKARIAK, ETA IÑAKI ETA ANE, DBH2KOAK, EDURNE POZUETA ETA LEIRE IANTZIREKIN BATERA IKASTOLAKO ATARIAN.

nafarroa:

elkarbizitzaren inguruko formazio berezi bat jaso genuen Irakasleen Laguntza Zentroan Juan Carlos Torregoren ereduaren inguruan. Alcala-ko Unibertsitatean lan egiten du eta elkarbizitzarako eredu integratua deitzen duena bi ardatzen gainean eraikitzen du: elkarbizitzaren gestio demokratikoa da bata, guztion partaidetzarekin egiten dena alegia, eta bitartekotza eta gatazkak eraldatzeko taldeak, bigarrena”, agertu zigun Edurne Pozuetak. Leire Iantzi orientatzaileak egun horretan bertan tratatu behar zuten kasua aipatu zuen. “Batzuetan taldeetako buruen arteko liskarrak izaten dira, baina gaurkoa, nik ulertu dudanez, ez da hori. Jokoa eta erasoa ondo bereizten ez dituzten ikasleen arteko dinamikak sortu duen gatazka bat da. Elkarri gauzak botatzen, elkarri bultzakadak ematen hasi eta haserretu egiten dira eta gure bi mutil hauek elkar joka bukatu

zuten. Oso gatazka arrunta da mutilen artean ikastetxe guztietan. Bitartekariek lan bat egin dute alde banatakoekin eta gaur elkartuko dira”, esan zuen. “Haserretuta dagoen alderdi bakoitzaren inguruko adiskide bat aukeratzen dugu bitartekari laguntzeko eta adiskide horiek aukeratzen dute bitartekaria ere. Bitartekariek, dena den, ezin dute irtenbiderik eman, gatazkan dauden aldeak dira irtenbidea proposatu behar dutenak. Adostasunik dagoenean idatziz uzten da

“GATAZKAN DAUDEN BI ALDEAK BEREN BORONDATEZ ETORRI BEHAR DUTE GUREGANA.”

MEDIADORES ESCOLARES Hace no muchos años, las agresiones, las intimidaciones o los desafíos entre las pandillas se solucionaban con medidas disciplinarias que no atajaban el problema. Ahora, en los centros como San Fermin Ikastola, son los propios alumnos los que gestionan los conflictos que surgen en el aula. Dos de los

konpromisoaren berri”, jarraitu zuen Leirek. “Kasu askotan laguntza emateko bakarrik daude bitartekariak. ‘Nola sentitzen zara?’, ‘Zer gustatuko litzaizuke egitea?’, ‘Zertarako zaude prest?’ edo gisako galderak eginez egin dezake bidea, bil dezake informazioa”, erantsi zuen Edurnek. DBH1.era iristen diren ikasle guztiei bitartekarien eredua zer den agertzen zaie eta boluntarioak eskatzen dira. Talde bat osatzen da eta formazio labur bat ematen zaie. “Hiru astetik behin gutxi gorabehera bildu egiten dira maila bakoitzeko bitartekariak, mailako tutore bat eta orientatzailea. Informazio truke bat egiten dugu eta bitartekariek ikusi dituzten arazoen berri

ematen dute edo guk ikusi dugun zerbait jartzen dugu mahai gainean. Seguru gaude elkarbizitzarako teknika hauek ere barneratu egiten direla eta ondoren bizitzarako baliagarri izango zaizkiela”, erantsi zuen Edurnek. San Fermin ikastolak egin duen lan honen aitorpena izan zen joan zen urtarrilean Madrilen Pilar Vicente zuzendariak eta Edurne Pozuetak jaso zuten saria. “Laurogeita bat ikastetxek aurkeztu zituzten proiektuak eta 13 sari bakarrik eman ziren. Aitorpen garrantzitsua izan zen. Ikastola askotan ari dira eredu honekin lanean. Guk sistematizatu egin dugu eta horregatik eman digute saria”, gogoratu zuen Edurnek.•

MÉDIATEURS SCOLAIRES mediadores del primer curso de Bachillerato, así como varios responsables de la ikastola, nos explicaron el funcionamiento del modelo basado en los mediadores de aula. La ikastola San Fermín recibió en enero un premio a las Buenas Prácticas de Convivencia por parte del Ministerio de Educación en Madrid.

Il y a peu encore, on sanctionnait agressions, intimidations et menaces entres «bandes» d’élèves par des mesures disciplinaires sans traiter le fond du problème. Aujourd’hui, dans certains établissements, comme à l’ikastola San Fermin par exemple, les élèves sont eux-mêmes chargés de la gestion

des conflits pouvant survenir en classe. Deux des médiateurs et des responsables du lycée nous expliquent ce principe de médiateur de classe. Le Ministère de l’Education de Madrid a décerné en janvier dernier à l’ikastola San Fermín le prix «Bonnes Pratiques pour la Vie en Communauté».

Ikastola164

23



"Ikastola" aldizkaria: 164 zenb. - apirila