Page 1

EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA - 2010 - IKASTOLEN ELKARTEA


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. Bertsolari Txapelketa

Aguraingo Harresi aretoa, 2010eko ekainak 19an

Antolatzailea:

• Euskal Herriko Ikastolak, E.K.

Laguntzailea:

• Euskal Herriko Bertsozale Elkartea

Babeslea:

• Aguraingo Udala


Liburu honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du. Hiztegiaren osaketa: Joanjo Respaldiza eta Mattin Luku. Argazkiak: Gorka Azkarate. Transkribaketa: Gorka Azkarate eta Mattin Luku. Kartelaren egilea: Txema Garzia. Maketazioa: Iker Torres. ď›™ Ikastolen Elkartea L.G: SS-1656-2010


SARRERA

EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Eskolarteko txapelketa. Ikasturte amaieran heltzen den data.

Oholtzak batzuetan beldurra ematen du, jendaurrean kantatzeak, erantzuten ez jakiteak, gaiek, txurian geratzeak...badira faktore anitz zeintzuek dardaraz paratzen gaituzten pentsatze hutsarekin. Eta hala ere, igotzen zara, zapaltzen duzu tabladua eta sentsazio polita da. Adrenalina deskarga baten antzekoa.

Eskolartekoan hamaika pasarte izaten dira beti: bukatzean dena ongi egin ahal izan duzu, erdipurdiko saioa osatu duzu akaso edo zuk txartzat jotzen duzun bat. Ustezko bertso onak edo txarrak‌ kontua da hori dela guztia, egun bat. Gero oroituko da noizbait txapeldunaren izena eta zeintzuk izan ziren partehartzaileak, baina besterik gabe, sariketa hau beste pauso bat da bertsolaritzaren bide luzean. Bertsotan egitea ezina gainditzeko gaitasuna entrenatzen aritzea da, nor bere pentsatzemenduak haizatzeko parada ematen duen egintza. Bertsolaritza, jendea ezagutzea da, lagunak egitea, kantatzen ikastea, zure buruaren kontzientzia izaten hastea, eta pentsatzen duzun hori islatzen saiatzea. Maiz zaila egiten zait neurtzea zenbat eman dion bertsogintzak gutako bakoitzari.

Nik eskolarteko txapelketaren oroitzapen polita daukat. Jende jatorra ezagutu izanaren poza eta esperientzia ona bizi izanaren sentipena. Argi daukar, bertsolaritza mundu bat dela, egun bateko jarduna baina askoz gehiago. Gozagarria izan daiteke horrelako sariketa batean kantatzea. Hori da kontua, gozatzea, ahal den gisan eginda, ezin baitugu ahantzi ongi pasatzeko gaudela gu honetan. Sariketak sariketa, bertso kantuan disfrutatzea da kontua.

Saioa Alkaiza (IruĂąea)

Eskolarteko txapelketetako parte hartzaile ohia

-- 33 --


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

2010eko finalista gaztetxoak; goitik ezkerretik hasita: Maialen, Aratz, Aitor, Aitor, Johai単e, Ibai eta Mikel; behean eskumatik: Maddalen, Jon, Maddalen, Lur, Itxaro, Txaber eta Peru.

Aguraingo Harresi aretoa, 2010eko ekainak 19

-4-


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

GAZTETXOAK – 14 urte artekoak

(Goizeko saioa)

Peru Abarrategi (Aramaio, 1997) Maddalen Arrausi (Gasteiz, 1997)  Txaber Altube (Abadiño, 1998)  Aitor Bizkarra (Abadiño, 1996) TXAPELDUN ORDEA  Maialen Akizu (Urretxu, 1996) TXAPELDUNA  Aratz Igartzabal (Gabiria, 1996)  Aitor Servier (Azkaine, 1997)  Lur Renteria (Baiona, 1996)  Jon Irazabal (Ainhiza-Monjolos, 1997)  Itxaro Dunate (Aiherra, 1997)  Johaiñe Sarraillet (Lakarri, 1997)  Ibai Thornary (Zalgize, 1997)  Maddalen Lopez (Lesaka, 1997)  Mikel Lasarte (Barañain, 1996)  

ARIKETAK Gai baten inguruan hasierako bertsoa. Bi talde egingo dira eta bertsolariak aurreratu heinean botako du bere bertsoa.  Lau oinak emanda 8ko txikian bertso bana, hemen ere zazpiko 2 talde egingo dira eta bertsolariak aurreratu heinean botako du berea.  Binaka ofiziotako gaian, 2na bertso 8ko txikian. 

GALBAHEA: 14 bertsolaritatik 6 bertsolarik egingo dute aurrera. Hitza emanda bertso bana, 8ko handian/txikian. Binaka ofiziotako gaian, 2na bertso 8ko handian.  Azken agurreko bertso bana.  

AURKEZLE ETA GAIEMAILE: Naroa Sasieta (Agurain) EPAILEAK: Ekaitz Elorriaga (Araba), Gorka Intxaurbe (Bizkaia), Bakarne Urreaga (Gipuzkoa), Eneko Bidegain (Lapurdi), Beñat Soulé (Nafarroa Beherea), Nerea Bruño (Nafarroa). IDAZKARI LANETAN: Maiteder Sasieta PRENTSA ARDURADUNA: Xabi Paya. -5-


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

AGURREKO GAIA: Gaur zu lehen aldiz entzutera etorri diren lagunei kanta iezaiezu bertso bat. AITOR SERVIER Doinua: Zer da gaur Donostian Gogotsu etorri naiz gaur Agurainera saioa joan ahala ez dut joan nahi behera, eskertu nahiko nuke entzulea bera, eta etorri dena ni animatzera zuen beharra daukat ta asko gainera (Bis)

JOHAIÑE SARRAILLET Doinua: Zeru altuan zegoen Jaunak Ene lagünak egün un oroer1 orai deitziet2 erraiten ea Ibaiek eta nike bai zerbait dügünez irazten3, bertsu finala nola igaiten4 den uai5 deitziet esplikatzen lehenik kantan ari gira eta gero alkarrekin jaten.

-6-

1: deneri 2: dizuet 3: irabazten 4: iragaiten 5: Orain


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MADDALEN LOPEZ

Doinua: Txoriak eta txoriburuak Lesakatikan abitu gara gu goizean adi-adi, bederatzitan elkartu gara Estitxu genun gidari, eskerrik asko etortzeagatik bertso hau zuentzat, tori, bi muxu eta besarkada bat etorri zeaten denari.(Bis)

Aratz, Maialen eta Aitor.

-7-


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

LUR RENTERIA

Doinua: Mutil koxkor bat Lehen aldikotz so'iten1 nauzue gaur entzuten nei2 kantatzen, ea eguna gurekilan zuek duzuen untsa pasatzen peto txikiak eginen ditut baina aurrera goazen, ta entseatuko naiz zuei deneri noizbehinka txaloak eskatzen eta horrela frogatuko dut batzutan zein ona naizen.(Bis)

AITOR BIZKARRA Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke Hemen euskaraz jakitea da gaur oinarrizko baldintza animatzera etorri zara poztu didazu bizitza, hau da hizkuntza eta bertsoak gogor bultzatzeko ekintza, orain kantuan jardungo naiz ni nahastuz errima ta hitza, jada jakingo duzu laguna hauxe da bertsolaritza.

-8-

1: so egiten 2: neri


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

JON IRAZABAL

Doinua: Pello Joxepe Gaur hunaino jinak gira gu hamalau bertsolari fin, zuek lagunak zuentzat nahi dut ene hoberena egin, ni hunat igan aintzin ukan dut sabelean anitz min, bainan txapela ukanen dut ta hori iten1 dautzuet2 zin.

TXABER ALTUBE Doinua: Aita izena Euskal Herriko final handi hau erraza ez dela badakit, presta ta presta ibili naiz ni detalletxo horregatik, ta etorri naiz amets bat daukat eta bete nahi nuke nik, zerbait eginda ondo pasatuz poztuko nintzen jadanik, eskerrik asko famili denai hona etortzeagatik.(Bis)

1:egiten 2: dizuet

-9-


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

BIGARREN TALDEARENTZAT GAIA: Oholtzatik begira jarri eta zure gurasoak ikusten dituzu nerbioak airean, nerbioak zainetan. Lasaitu itzazu bertso batekin. MAIALEN AKIZU Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke Manzanilla ta tila taza bat hartu det baina halare, gurasoak hor errezu baten seko urdurituta dare, nik´e kiriok barnean ditut eta zuek parez-pare, jarri lasai ta etzaizte egon horren larri, horren grabe, bertsolaritzak ez du zentzuik ta batere gozatu gabe.

MIKEL LASARTE Doinua: Mutil koxkor bat Hona etorri gara gozatuz bertsolaritza, euskera, eta bertsolari gazte denak hementxe oholtza gainera, guraso denak nerbioso daude eta gu trankil ez gera, baina lasaitu hauxe ez denez horrenbesterako, benga, ziur pasatu egingo naiz ta gaur ni bigarren fasera.(Bis)

- 10 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

ARATZ IGARTZABAL

Doinua: Dama, askoren engainagarri Gaurko honetan ez naiz etorri oholtzara irabazteko baizikan eta oholtza gainean bertso batzuk kantatzeko, gurasoeri esan nahi diet hemendikan lasaitzeko lasai ta hemen ezer ez dago gaurko honetan galtzeko.

Maddalen, Mikel eta Ibai.

- 11 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MADDALEN ARRAUSI

Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke Askoz hobeto egongo naiz ni txapelketa amaitu ondoren, eta lasaitu nahiz ta hemengok ez garen ondo ezagutzen. Hemen guztiok bildu gara ta nahiz ta oso lagun ez garen lagundu eta apoiatzeko hau oso gauza ona den lasaitu ama, lasaitu aita, ni nahiko ondo nago hemen.(Bis)

IBAI THORNARY Doinua: Zeru altuan zegoen Jaunak Otoz jin gira, hunat jin gira, hunat jin Agurainerat ta ene entzüteko ziek prest zire1 ene üstez ziek den-denak, eta hor aita ene entzüten ta lehertüko bere zainak), hi kalma hadi, zeren ene üstez nik hemen galdüko diat.

- 12 -

1: zarete


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

ITXARO DUNATE

Doinua: Kantatzera nihoa Ostiotik1 ai2 dira nerbioetan jartzen eta denen gainetik hauek oihukatzen ea bertsotxo honek zaituzten kalmatzen eta nere bertsoak hobeto entzuten.(Bis)

PERU ABARRETGI Doinua: Balentin Berriotxoarena Hemen goian egotea dugu hor behean baino zailago, ta nik harmailetan egotea dut askozaz be nahiago. Beraz hasi zaitezte egoten gurasoak lasaiago, txalo batzuk jo eta guztia izango da ederrago.(Bis)

- 13 -

1: arestitik 2: ari


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Itxaro Deunate.

Peru Abarrategi.

- 14 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

LAU OINAK EMANDA BERTSO BANA ZORTZIKO TXIKIAN. AITOR BIZKARRA Oinak: herria, baserria, berria, zerria Doinua: Bautista Basterretxe Herrian jarri dute alkate berria, eta suntsitu digu osorik herria, nola nire etxea dugun baserria, nahiago nuke alkate (Bis) kortako txerria.

Aitor Bizkarra.

- 15 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

AITOR SERVIER

Oinak: lorea, kolorea, hobea, umorea Doinua: Triste bizi naiz eta Etxe ondoko pentzean hor dago lorea, eta urrezkoa hark dauka kolorea ezin zitekeen izan hau baino hobea goizero alaitzen dit harek umorea.

MADDALEN LOPEZ Oinak: txapela, epela, kartzela, kupela Doinua: Orioko balearena Hemen giroa dago nahikoa epela, oholtzak irudi duela gaurkoan kartzela saioa bukatzean edango kupela zeren gaurkoan ez dut irauzko txapela.(Bis)

- 16 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

TXABER ALTUBE

Oinak: egunero, gero, ero, bero Doinua: Bautista Basterretxe Hona heltzeko aukera ez dago egunero, ta etorri behar da pasa eta gero, ez nago urduri ta ni ez nago ero zeren eta saioa(Bis) dago bero-bero.

Txaber Altube.

- 17 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

LUR RENTERIA

Oinak: erantzuna, txapelduna, laguna, eguna Doinua: Xorrotxen airea Nik gaur ez dut nahi jakin haien erantzuna, ez baitut izan nahi nehoiz txapelduna. Bakarrik izan nahi dut besteen laguna ia untsa pasten1 den gaurkoan eguna

JOHAIÑE SARRAILLET Oinak: helburu, buru, seguru, dugu Doinua: Nire andrearekin Goiz huntan jeiki eta handia nin2 bürü ene aitak gidatzen zin3 galtzia segürü, sala huntarat heltzia bagenin helbürü azkenin GPS-akin aise4 atzeman dügü.(Bis)

- 18 -

1:pasatzen 2: nuen 3: zuen 4:errexki


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

JON IRAZABAL

Oinak: gogorra, oporra, altxorra, mozkorra Doinua: Kantatzera nihoa Bertsotan aritzea da pixkat gogorra, entrenamendu guri ez, ez da oporra txapela da enetzat egiazko altxorra gaur irabazten badut izanen mozkorra (Bis).

Johai単e, Jon eta Ibai.

- 19 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

ARATZ IGARTZABAL

Oinak: zezena, izena, onena, pena Doinua: Haizeak bidali du Gure ikuilun hantxe beltz-beltza zezena, harek Margarita do noski bere izena, feri guztietako zezenik onena zahartzen ari dala horixe da pena.

MIKEL LASARTE Oinak: lurra, lapurra, beldurra, egurra Doinua: Xarmangarria zira Gaur ukitu egin dut Aguraingo lurra, ta hementxe nauzue txapelen lapurra besteek ez didate ematen beldurra nik gaur emango diet deneri egurra.

- 20 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MAIALEN AKIZU

Oinak: azala, itzala, apala, bezala Doinua: Billareal de Urretxu (J:M.Iparragirre) Bertsotan erakutsi behar da azala saioak ez izaten badu gaur itzala, eguna ez bada izaten xume ta apala, kantatu nahi genuke onenek bezala.

MADDALEN ARRAUSI Oinak: ama, laztana, lana, esana Doinua: Xarmegarria zira Altxatu berri eta hor neukan nik ama, lehenengo esan didana: lasaitu, laztana, ez baita hain zaila egin beharreko lana ta nik beti bezela egin dut esana.

- 21 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

ITXARO DUNATE

Oinak: lotsa, bihotza, hotza, ahotsa Doinua: Haizeak bidali du Atzo eta gauean nuelako lotsa pun-punka ari zautan1 dardarka bihotza baita ere gorputza ubel eta hotza baina ondo atera zait gaurkoan ahotsa.

PERU ABARRATEGI Oinak: alai, zai, bai., lasai Doinua: Haizeak bidali du Gaur goizean jaiki naiz izugarri alai, goiz guztia pasa dut saio hau hasi zai heldu da momentua bertsotarako, bai, guztia emango dut egon zuek lasai.

- 22 -

1: zitzaidan


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

IBAI THORNARY

Oinak: indarra, bakarra, txarra, zaharra Doinua: Kantatzera nihoa Bertsotan aizateko1 ez izan behar txarra, b端r端an 端kan behar da handia indarra, eta hori 端kaitea ni bainiz bakarra ez da batere hola ene aita zaharra.(Bis)

Maialen eta Ibai.

- 23 -

1: jarduteko


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

BINAKA OFIZIOAN, zortziko txikian JOHAIÑE SARRAILLET AITOR SERVIER

Johaiñe Sarraillet eta Aitor Bizkarra: Anai-arrebak zarete, logela berdinean egiten duzue lo. Johaiñek gelako paretak bertsolarien argazkiekin apaindu eta Aitorrek berehala kentzen ditu argazkiak. Doinua: Kantatzera nihoa JOHAIÑE SARRAILLET Argazkiak mürrüan nik diatzat1 ezartzen ta gero iküsten haut ororen helkitzen2 orain arrunt ahal hiz hoien xerka joaiten hik nahi baldin badük lo egin ene etxen (Bis) AITOR SERVIER Nik orain behar dizut lekzio bat eman, ta gauzak ahots sendoz klaru-klaru esan, Egaña ta Iturriaga hementxe eta han nik askoz nahiago dut Victoria Beckham (Bis). JOHAIÑE SARRAILLET Argazkiak itsüsi dituk hori uai3 dük erran, zendako lo egiten dük ordin4 ene ganberan? Uai habil iküstera hi Victoria Beckham egun un erran ezok5 haren iküstean! (Bis)

- 24 -

1: dizkiat 2:kentzen 3: Orain 4:Orduan 5: iezaiok


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

AITOR SERVIER Batera egon behar gara zuk ondo dakizu, hamahiru urte ta oraindik mukizu txorakeriak ez nau jarri lagun izu, edadea da eta pasatuko zaizu (Bis).

Aitor eta Johai単e.

- 25 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

TXABER ALTUBE MADDALEN LOPEZ

Txaber Altube eta Maddalen Lopez: Anai-arrebak, gaur ere Maialen arreba txikienak kulpa izan arren, Txaber anaia zaharrenari egin diote errieta gurasoek. Doinua: Orioko balearena

TXABER ALTUBE Gaur ere telebista ikusten nengoela arreba etorri zait haserre bezela, atximurka egin dit kendu dit okela, amak ez du sinisten bera izan dela.(Bis)

MADDALEN LOPEZ Sukaldean nengoen ni bazkaltzen, hara, Txaberreri luzatu diot begirada, okela kendu eta hor geratu zara, txikia izatea paradisu bat da.(Bis) TXABER ALTUBE Txikia izatea ez da, ez, onena, nik kontatuko dizut istorio dena, ez zaite hasi negarrez ta ez hartu pena, nori eman diote pagarik1 gehiena?(Bis) 1: Asteko diru-saria

- 26 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MADDALEN LOPEZ Sukaldean bazkaltzen familia gaudela, istorioa kontatzen barrezka nagoela, arrazoia daukazu baina ez da horrela, zuretzat paga baina neretzat okela.(Bis)

Maddalen eta Txaber.

- 27 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

LUR RENTERIA JON IRAZABAL

Jon Irazabal eta Lur Renteria: Ikaskideak zarete; Lur, aldagelan zure ordularia desagertu da eta Jonen eskumuturrean ikusi duzu. Doinua: Kantatzera nihoa LUR RENTERIA Ordularia galdu ta atera etekin, aitzaki bila ari zira ekin ta ekin, baina ez dute balio gaurkoan nerekin, zer egiten duzu zuk eskutakoekin? (Bis) JON IRAZABAL Zu hor eni kexaka berehala zira hasi gure eskukoen artean hor zira nahasi nik holakoa aspalditik hor nuen erosi katolikoa naiz eta ezin dut ebatsi. (Bis) LUR RENTERIA Ezin duzu ebatsi baina egin duzu, nerekin gezurretan zabiltza zu, aizu, Txinan erosi nuen egizazu kasu, baina opariz tori, zuretzat da oizu1. (Bis) - 28 -

1: torizu


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

JON IRAZABAL Nik ebatsia dautzut erraiten dut, ados, holako gauzentzat nik ez dut aski sos, ene misione1 horri erten2 mekauendios gero ere hunekin kontent izain3 Karlos. (Bis)

Jon eta Lur.

- 29 -

1: misio 2:erraten 3:izanen


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

AITOR SERVIER MAIALEN AKIZU

Aitor Servier eta Maialen Akizu: lagunak zarete, elkarren aurka maiz jokatzen duzue pilotan. Beti Maialenek irabazten du. Gaur, lehen aldiz, Aitorrek irabazi du. Doinua: Dama gazte xarmant bat AITOR SERVIER Begiratu ezkero partidan emaitzak, zuk hogeita hamar duzu eta nik berriz bat, ta nere gogo biziaz hori hartu aintzat, neskan aurka galtzea lotsa zen neretzat tra ra la…… MAIALEN AKIZU Neskan kontra galtzea zuretzat kaltea, makala egin dezu bolea, sakea, zuretzat utzikoizut famaren partea, honi esaten zaio la(g)un ona izatea tra ra la….. AITOR SERVIER Irabazteko pasa dut estuasuna kriston partida baita guk egin duguna ez, nik ezin dut izan gaur zure laguna, bertsotan ere izaten bazen txapelduna tra ra la…..

- 30 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MAIALEN AKIZU Nahita bota det gora nahita jo det txapa, orain zure zaleak ezin ba aparta... Hurrengon emangoizut nik egur galanta bestela oso gaizki ohituko zera-ta tra ra la‌..

Maialen eta Aitor.

- 31 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

ARATZ IGARTZABAL IBAI THORNARY

Aratz Igartzabal eta Ibai Thornary: lagunak zarete, bihar Aguraina etorriko zarete Araba Euskaraz festara. Zuk, Aratz, alkohola erosi nahi duzu biharko, eta zuk, Ibai, ez.. Doinua: Nire senarrarekin ARATZ IGARTZABAL Alkohola erosteko nik ez det beldurrik, ta dendara joango naiz ni neu bakarrik. Zuk esan dezu bihar ez dala beharrik, alkoholik gabe hemen ez dago festarik.(Bis) IBAI THORNARY Hik alkohola erosita eta gero edan, hik hobe 端kanen d端k ura hartzea han! Hi alkoholika bat hiz hola behar dik erran bestela nola izanen hi hogei urtetan?(Bis) ARATZ IGARTZABAL Zuk orain ematezu jubilatu zaharra bertsolari ona ta edale kaxkarra, orain esango dizut gauza bat bakarra: alkoholak emateio bizitzai indarra.(Bis) - 32 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

IBAI THORNARY Bertsolaria izateko hik alkohola hartzen, nik ez diat bate hartzen ta ez diat edaten. Ta alkohola erostea hi ez haie1 端zten ura edaten diat ta untsa kanta hemen.(Bis)

Ibai eta Aratz.

- 33 -

1: ez haute uzten


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MIKEL LASARTE MADDALEN ARRAUSI

Mikel Lasarte eta Maddalen Arrausi: lagunak zarete, arratsaldero elkarrekin jolastu edota ekintza ezberdinak egiten dituzue. Munduko futbol txapelketa hasi denetik, ordea, Maddalen etxean gelditzen da telebistari begira. Doinua: Xarmegarria zira MIKEL LASARTE Gu kalean gustora baginen zeharo, ta jarrera honekin harrituta nago. Munduko kopa orain oso ongi ez dago, Euskadiko selekzioa han ez baldin badago. MADDALEN ARRAUSI Ikusten dut futbola ez zaizu axola, baina gelditu etxean egin zazu hola, ikusi zein zirrara sartutakoan gola, lasai oso egun gutxi irauten futbola. MIKEL LASARTE Futbola beti duzu zuk hemen helburu eta ez da oso ona ez zure eredu. Nahi baduzu oraintxe egin dezakegu, guk futbola kalean jostatuko dugu. - 34 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MADDALEN ARRAUSI Aizu ez dut helburu futbola laguna, mesedez zu ixildu ez izan astuna, adiskidetasuna da biok duguna zurekin futbolean pasako eguna.

Maddalen eta Mikel.

- 35 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

PERU ABARRATEGI ITXARO DUNATE

Peru Abarrategi eta Itxaro Dunate: auzokideak zarete. Zu , Peru, Itxaroren zakurra laztantzen, ferekatzen, hasi zara. Zakurrak pixa egin dizu hankan Doinua: Kantatzera nihoa

PERU ABARRATEGI Kalean ikusi dut nik txakur txikia, ongi orraztuta ta oso dotoria, berari egin diot maitia, maitia, gainera pixa egin dit ze txakur zerria.(Bis) ITXARO DUNATE Bapatez hasi zira hura ferekatzen, baina emeki-emeki galtzak bustitzen gu bezala berak du beharrak egiten jende maitea baitu bakarrik maitatzen.(Bis)

PERU ABARRATEGI Itxaro heldu zara hona azkenean, bialdu behar nuen aiene batean, beharrak egin ditu gaur nire gainean, pixa egin dezala baina komunean.(Bis) ITXARO DUNATE Berantegi da orain, orain du egina, hain segur aintzin baitu in1 ahalegina nik ere bihotzean zuretzat dut mina baina itzuliko dautzut galtzaren ordaina.(Bis)

- 36 -

1: egin


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Itxaro eta Peru.

Aitor, Aitor, Txaber, Aratz, Maddalen eta Mikel, Larhun mendian..

- 37 -


GALBAHEA:

EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Peru Abarrategi, Maialen Akizu, Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Aratz Igartzabal, Aitor Servier. HITZA EMANDA. Zortziko handian nahiz zortziko txikian AITOR BIZKARRA: Azterketa Doinua: Berste bateko i単ularretan Bertsotan nabil eta hitzetan beti eskola tarteko, ta existituko ez balitz ere litzake askoz hobeto. Hainbat liburu ta hainbat testu eta azterketak lepo, baina ez da asko aztertu behar zer dakigun jakiteko.

AITOR SERVIER: Autoa Doinua: Haurtxo txikia negarrez dago Izan daiteke leku bat eta merke erositakoa, izan daiteke Renault zahar bat ta Mercedes markakoa ta handik inoiz ez da ateratzen autoan esandakoa, elkarrizketa onentsuenen babesleku da autoa. - 38 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MAIALEN AKIZU: Urrea Doinua: Oi, kanata berri Brontzea eta zilarra baino askozaz ere gorago, zenbat bizitza eta zenbat lur mineral batek akabo. Mundu guztia urrean bila erotu beharren dago, maitasunak bai, balio dula urreak baino gehiago.

ARATZ IGARTZABAL: Arraina Doinua: Zazpi ahizparen gai den oihala Mundu honetan arrai jateko ein behar da irabazi, eta orain hitzai erantzunez egin behar det nik hasi. Mundu honetan jate kontuan egin behar da ikasi, baina amatxo arrain gehiorik sekula etzazu erosi.

- 39 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

PERU ABARRATEGI: Irakurri Doinua: Balentin Berriotxoarena Mundu liluragarri batean murgilduta egoten zara, izan daiteke paradisua infernua, beharbada. Irakurtzea nahiko erraza eta oso polita da, irten ahal zaizu negarra edo beste batzutan algara.(Bis)

TXABER ALTUBE: Lapurra Doinua: Balentin Berriotxoarena Hauentzako prest zabalik dago beti kartzelan atea, eta barruan gordeta dute okupatuta katea. Nahiago nuke hainbeste baino gutxiago izatea, ofizioa izan daiteke edota denen kaltea.(Bis)

- 40 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

ZORTZIKO HANDIAN PERU ABARRATEGI MAIALEN AKIZU

Maialen Akizu eta Peru Abarrategi: Peru Maialenen irakaslea zara. Maialenek ez du klasean kasurik egiten eta etxean ere ez du ikasten. Hala ere, oso nota onak lortu ditu. Doinua: Balentin Berriotxoarena PERU ABARRATEGI Joe Maialen ze lista zaren gaur egin naiz konturatu, nik orain arte zuri ez dizut inoiz ere begiratu. Klasean ez duzu arreta jartzen baina ezin duzu hobetu, lau hamar atera dituzu ta nere zorionak hartu.(Bis)

MAIALEN AKIZU Ikaste kontun nola izan naizen ni neska alper xamarra, baina azterketan ateratzen det bederatzi ta hamarra. Zu despistau ta ateratzen det txuleta edar-edarra, garbi dau Peru, gu bion arten zu zera tonto bakarra.(Bis)

- 41 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

PERU ABARRATEGI Tontoa ote naiz baina Maialen listaegia ez zara, noten boletina betetzen gu oraindik be ari gara. Azterketetan txuleta handia egiten duzu atara, kurtsoa errepikatu beharko dizut zuri beharbada.(Bis)

MAIALEN AKIZU Errepikatze kontua nahiz ta degun neretzako kalte, zertako ikasi natur zientziak inglesa edota mate? Gelan sartuta ez det pasako nik denborarikan bate gauza askotxo dau ikasteko liburutatik aparte.(Bis)

- 42 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

TXABER ALTUBE AITOR BIZKARRA

Txaber Altube eta Aitor Bizkarra: Txaber, denbora luzez aritu zara gurasoei sakeleko telefonoa eskatzen. Gaur Aitorrek, zure aitak, bere telefono zaharra oparitu dizu. Doinua: Dama, askoren engainagarri TXABER ALTUBE Urte ta erdiz egin dizut nik telefono eskaera, eta ikusi duzu eskasa zela gure egoera, orain hauxe ekartzen didazu, aurpegi onez, gainera, kaka zahar hau nik ez dut behar ta bota zazu komunera.

AITOR BIZKARRA Zuk komunera bota ezkero egongo dira problemak, gaurko honetan probatu dozuz modu denak, forma denak. Orain zertara zatoz negarrez ez kontatu zure penak, jakin mobil zaharrak dira dauden mobilik eta onenak.

- 43 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

TXABER ALTUBE Harriketarren berria, ta gainera erdi herdoilduta bere kolore gorria, ixildu zaitez hau zer da aita amildegiko harria? Nik ez nizuke pena eman behar zu zara penagarria!

AITOR BIZKARRA Penagarria ote naiz baina hor zabiltza ari ta ari horrelakorik gehiago ez esan sekula zure aitari. Ez dizudala inoiz erosiko aurpegian zait nabari eta mobila nahi baduzu zuk eskatu zure amari.

- 44 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

ARATZ IGARTZABAL AITOR SERVIER

Aratz Igartzabal eta Aitor Servier: ikaskideak zarete. Zu, Aratz, ia egunero zigortuta egoten zera atseden garaian. Aitor, gaur zigortu dute lehen aldiz. Doinua: Zeru altuan zegoen Jaunak ARATZ IGARTZABAL Gaiztakeriak egin asmotan etortzen gea eskolara eta zu enpolloi bat bezela etortzen zera bertara. Tartean behinen gaiztakerin bat ere egin behar da, behin zigortua hartu du eta negarrez hasi ez da ba!

AITOR SERVIER Nik nota onak izaten ditut beti azkar eta errez, eta ez nago Aratz oraintxe zure aholkuen beharrez orain ez nago ni zigorrari eusteko gogoz, indarrez, gaiztakeririk egin ezean beti zabiltza negarrez.

- 45 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

ARATZ IGARTZABAL Eskola ez da sekula izan noski nere gogokoa, azterketetan ateratzen det oso gutxi ta nahikoa. Nere herria esan behar det: ni naiz Gabiriakoa, suspenditzea da Gabirian legeetan jarritakoa.

AITOR SERVIER Suerteak edo zoritxarrak parez-pare jarri gaitu, kriston zigorra izan dut eta orain ezin naiz lasaitu. zigorra eitera joan beharko naiz irakasleai jarraitu eta hori bai, nik zigor hori ezingo dut suspenditu.

- 46 -


AGURRAK

EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

TXABER ALTUBE

Doinua: Martxa baten lehen notak

Zuen txaloek eman digute behar genuen patxada, zuen animo eta oihuek saioak daukan zirrara. Hemen zaudete animatzeko biloba, seme, alaba, finalagatik pasa dugu ta lo egin ezinik gaba. Gaur eta hemen parte hartzea plazer bat izan da, hara, guk geuk honekin kendu nahi dugu gure lotsaren izara, eta nik zera eskaini nahi dut irten aurretik plazara, familiantzat nire saioa, agur hau Perurentzat da.

AITOR SERVIER

Doinua: Zure eskaerak egia esan

Iparraldeko lagun guztiei lehendabizi besarkada, nola eskertu zuen txaloak animoak ta eupada, ta Elkartea beti bultzatzen bertsolaritza ta euskara Ni, Lur, Itxaro, Jon, Johaine, Ibai, haien lanaren islada, borondatea ukan ezkero guztia lortzen ahal da (Bis)

- 47 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

PERU ABARRATEGI

Doinua: Norteko trenarena

Etorri dira etxeko aitona tio eta lehengusua etorri dira lagunak eta Xabi Igoa maisua. Orain nik ez dakit nola eskertu egindako esfortzua, aipatutako guztientzat da nire azkeneko bertsua. AITOR BIZKARRA

Doinua: Udaletxean badut

Eskerrik asko Zipi bai zuri Publikoa nekusan gustora nabarmen ta eskerrak damaiet orain eta hemen, nik ondo iragan dut denbora bederen baina jaitsi nahi nuke hor behera lehenbailehen nire bertso lagunen agurren ondoren (bis) merezia dut eta hartzera atseden. JOHAIĂ‘E SARRAILLET

Doinua: Batetikan korrozka (Antton eta Maria)

Ene Ăźstez gaitz izan da jazarrik egoitia, erraiten nina1 ez zen interesgarria, gibelian lanian seriuski epailia, txapela nori eman pentsatzen ai dia2, orai aperetifarat oro joaiten gia3.(Bis)

- 48 -

1: nuena 2:dira 3: gira


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MIKEL LASARTE

Doinua: Aita izena

Ea gaur hemen nor den onena epailearen arabera, denok primeran joan gara hona pozikan bai kantatzera. Publikoarekin ta bertsoekin oso oso pozik gera, segi dezagun oraindik lotzen kantua eta euskera, denon artean jarrai dezagun bertsolaritza aurrera.(Bis). ARATZ IGARTZABAL

Doinua: Zazpi ahizparen gai den oihala

Gabiriatik etorri dira lagunak animatzera, eta oraintxe gauzatxo bat nik eman nahi det aditzera: nola saio hau bertso hauekin dijoan bai amaitzera, nere saioa eskaini nahirik Gabiriako etxera. MADDALEN ARRAUSI

Doinua: Hamaika aldiz daukazu lehendik

Nire lagun bat egon zen lehen ta niri tokatu aurten, orain dakit zer sentitu zuen oholtzetan igo ondoren. Urduritasun ta poztasuna nahiz ta oso nahasketa ona ez den, zerbait ikasi eta nahikotxo disfrutatu dut nik hemen.

- 49 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

LUR RENTERIA

Doinua: Saltarina da txepetxa eta

Saio goxo bat pasatua dut nahiz ta ez oso ongi egin, Patxik ta Maddik nahiz ta egin duten ni laguntzeko ahalegin, ez naiz joan nahi tabladu gainean untsa pasa dut zuekin segitu nahi dut bertsok kantatuz eta jostatuz hitzekin, gozatzen dakitenekin. ITXARO DUNATE

Doinua: Hamaika aldiz daukazu lehendik

Apirilean goiz ilun batez gure Peio zuten hartu, egunak luze eta ilunak artean dira pasatu. Agurainetik kartzelaraino bihotzez nahi dut agurtu, ez dadin Peio kartzel beltzean ta bakardadean urtu. MADDALEN LOPEZ

Doinua: Pello Joxepe

Lagunartean gaur pasa dugu giroa zoragarria bertsolarientzat zuek egotea oso albiste pozgarria. Nahiz pasa dudan oholtza gainean nahiko momentu larria, bi muxu eta besarkada bat ta aupa Euskal Herria! - 50 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

JON IRAZABAL

Doinua: Pello Joxepe

Aguraineko final haundi hau jadanik dugu bukatu, ta nik pentsatu baino hobeki gaurkoan dena pasatu, nahiz eta ezin dudan gaur etxera txapelarekin hor sartu, heldu den urtean gauza guzier hobeki behar dut pentsatu. IBAI THORNARY

Doinua: Zeru altuan zegoen Jaunak

Adio Altsasu edo Agurain sala urdin ta berria, Altsasu berde zahar ta handi hemen 端rdin ta ttipia, ez deitziet nahi zier1 kontat端 zier nik ene bizia, ni gose niz ta eta ez da bate bate bate irringarria MAIALEN AKIZU

Doinua: Arratsaldeon eta muxu bat

Ia oporretan nau bukatua da estres guztia akabo, Amaia, Mikel, gero egurra, kanta zazue oparo. Gaurkon aittona ta amonengana zuzendu beharren nago, zenbat errezu Amabirjinai manzanilai zenbat trago... Irtendakoan muxu goxo bat emango diet nik klaro, beti sufritu ohi dutelako guk baino askoz gehiago.(Bis)

- 51 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

GAZTEAK –14 urtetik 18 urte bitartekoak

(Arratsaldeko saioa)

Xabi Igoa (Aramaio, 1992) Ainhoa Comas (Amurrio, 1994)  Peio Ormazabal (Arrigorriaga, 1992)  Nerea Ibarzabal (Markina, 1994)  Amaia Iturriotz (Urretxu, 1993) TXAPELDUN ORDEA  Mikel Iturriotz (Urretxu, 1995)  Maiana Irigoyen (Baiona, 1992) TXAPELDUNA  Txomin Elosegi (Hazparne, 1992)  Mattin Luku (Donibane Garazi, 1992)  Bixente Hirigarai (Baigorri, 1992)  Ioar Tainta (Lesaka, 1992)  Amaia Elizagoien (Oronoz-Mugaire, 1994)  

EGIN BEHARREKO LANA   

Agur bana. Binaka ofizioka, zortziko handian. Bina bertso. Binaka ofizioka, zortziko txikian. Hiruna bertso.

Sei sailkatuentzat kartzelako lana:  

Puntuari erantzun. Gaia emanda bi bertso (gehienez bost puntukoak)

- 52 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

2010eko talde nagusia. Goian, ezkerretik hasita: Nerea, Xabi, Amaia, Ioar, Amaia eta Maiana. Behean eskumatik: Txomin, Mikel, Ainhoa, Mattin, Bixente eta Peio.

- 53 -


AGURRAK

EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

NEREA IBARTZABAL Doinua: Betroiarena Gure Euskal Herria horixe da, dena: su baten bueltan dantzan hasi ohi dena. Gaur txanda heldu jaku San Juan txikiena, sua geuk pizten dogu gaur bertsoarena. Lapurdikoena, giputx-nafarrena ta arabarrena bai, baina onena: noski bi bizkaitarrek pizten dabena.(Bis)

TXOMIN ELOSEGI Doinua: Iparragirre abila dela Basoa noiz den ba al dakizue egiten dizuet galde, hemen jadanik klaseetatik in omen duzue alde. Lauak Basoan gira fisikari begira, guretzat da aski grabe, baina entseatuko gira saio on baten egiten halare. (Bis) - 54 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MIKEL ITURRIOTZ

Doinua: Realzaleok maite (Amaren besoetan) Aspalditik zain genun Aguraingo plaza, eta bertan sortzeko bertso anabasa, nahiz txapela lortzea ez dagon erraza, saiauko naiz pasatzen ondo nere kasa, nahiz txapela lortzea ez degun erraza, kontuz, ez nator eta arratsalde pasa.

Harresi areto atariko giroa saioa hasia urretik.

- 55 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

AMAIA ITURRIOTZ

Doinua: Oi kanta berri ( Anje Duhalde - B.Lertxundi)

Zazpi probintzi belarri pila bertsoaren arrastoan, gaur Euskal Herri txiki bat sortu da Harresi aretoan. Bertsorik bertso saio polita osa dezagun gaurkoan, jakin dezaten ze indar dugun danok elkartutakoan. AMAIA ELIZAGOIEN

Doinua: Mendian gora haritza

Jaioberriaren printza, bertsoa da gure hitza, bertsolaritza gu geu gozatuz ekintzaz-ekintza, saiatzean dago giltza eta lanean gabiltza, lortu dezagun egin dezagun azkena bailitza. MATTIN LUKU

Doinua: Zer da gaur Donostian

Hunat etorri gira bi oren bidekin, heldu eta kafetik ekin eta ekin, oholtzara igo gira gibelerat ezin, egin beharko dugu zonbait ahalegin, txapelketa bat baino besta izan dadin.(Bis)

- 56 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

PEIO ORMAZABAL

Doinua: Arratsaldeon eta muxu bat

Zugarramurdi jarri nahi nuke abiapuntu bezela, zenbait euskaldun erre zituzten laurehun urte badirela, ta zirriborroz zikindu dute historiaren arbela, baina gaurkoa izan daiteke akelarre bat itzela, Agurainetik, Euskal Herritik argi entzun dezatela: erre nahi zuten kultura hori bizi-bizi dagoela.(Bis) MAIANA IRIGOYEN

Doinua: Uso xuria errazu

Bertsuzalea errazu, norat etorri ziren zu Agurainera ez usu. Azken urtea ta azken aldikotz kantatzen dudanez, aizu, entzuteko azken saio bezala orain gozatu ezazu, azkar sustenga gaitzazu. (Bis) AINHOA COMAS

Doinua: Bazkalosteko kafeak zenbait (Mikel Urdangarin)

Eskerrik asko etortzeagatik ezer hasi baino lehen, ni Araba toki politekoa naiz Amurriokoa hain zuzen, ta erakusteko asmoa daukat nik ahal dudan hobekien gu bezalako patatekin ez dela purea egiten ta erakusteko asmoa daukat nik ahal dudan hobekien nola patata paketa hauek horren pakete ez garen.

- 57 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

IOAR TAINTA

Doinua: Azken tragotxo hori hartu (Bob Marley – Jon Maia) Arratsaldeon guztiei gatoz bertsoaren alde oholtza gainera igo eta ia kantatzeko prest gaude, hemen gainean gara etsaiak baina azpian hala ere, elkartasun bat badaukagu txapela da gure xede, ta Nafarroako printzesek saiatzea dute lege, ia nork lortzen duen gaurkoan hemen izatea errege, txanponak airean daude XABI IGOA Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke Lau urte dira ta konparatu nahi nuke bertso batekin lau urte dira, lau puntu dira, lau egoera ezberdin. Lehen hirurak joan zaizkigu pasa dira eta en fin, laugarren honi, azken honexi, behar diogula ekin, bukatu nahi dut bertso bat gisa zapore goxoarekin.

- 58 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

BIXENTE HIRIGARAI

Doinua: Xiberuari agur bero bat (Oroimeneko portua kanta, Unama taldea) Xiberuari agur bero bat hura zen jinik ezina bertsoak egun hunkia baitu Euskal Herriko izkina zazpiak hortan jardun gira ta hau ez da kontu arina, intentzioa oino badugu segi dezagun aitzina.

- 59 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

OFIZIOTAN BINAKA – Zortziko handianNEREA IBARTZABAL TXOMIN ELOSEGI

Nerea Ibartzabal eta Txomin Elosegi: ikaskideak zarete, institutoan azken urtea duzue, hurrengo urtean leku ezberdinetan ikasiko duzue, banandu egingo zarete, berezi. Doinua: Zeru altuan NEREA IBARTZABAL Banantzen gara, bagoaz biok eskola dala tarteko, ikasketa ta milaka bide desberdin arakatzeko, jun zaitez Txomin, jun urrutira, urrutiago hobeto, badut gogoa zure aurpegia berriro ez ikusteko. TXOMIN ELOSEGI Elkarren ondoan goxo-goxoki pasa dira urte batzuk ta kopiatzen uzten ninduzun goxoki ttipi batzuen truk ni Bilbora noa, zu Gasteizera erabakia duzu zuk ebaluaketan oraindik goiti nor kopiatu ahalko dut? NEREA IBARTZABAL Kopiatzen zendun nire aurrean ipintzen zinen tarteka, ta orain zoaz horixe baita nik orain dodan apeta, behingoz banandu egiten gara ta noa pozez beteta, zirkuan behintzat lana ugari eukiko dozu zuk eta.

- 60 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

TXOMIN ELOSEGI Emeki-emeki aritzen zinen ikasketan ze ahula, eta laguntzen biak ari ginen hori ezin disimula, ez nauzu bate maite zuk omen ez zen erran behar sekula, nik espero dut beste urtean redoublatuko1 duzula.

Nerea eta Txomin.

- 61 -

1: errepikatuko


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MIKEL ITURRIOTZ AMAIA ITURRIOTZ

Mikel Iturriotz eta Amaia Iturriotz: senideak zarete, etxean afaltzen ari zarete. Gurasoek oraintxe hustu dute laugarren ardo botila. Doinua: Egun berezi bat bazela gaur MIKEL ITURRIOTZ Gure amatxo ez degu ba, ez, Amaia, neska isila, eta jadanik eman dizkio basoari trago pila. Gure aitak ere lagundu dio hustuz laugarren botila, ni sukaldera noa Amaia Aquarius baten bila.(Bis) AMAIA ITURRIOTZ Sukalderaino joango zera benga, jun, egin mesede, ni hemen beratn geldituko naiz auzo-lotsaren titere. Ardo botilak mahaian jarrita mozkortzea dute xede, ta guretzako ez dute gorde sagardo pittin bat ere.(Bis) MIKEL ITURRIOTZ Gaurkon Amaia etorri gera laurok afari batera eta sagardoik probatu gabe azkenean gera gera etzait gustatu gure gurasok eduki duten jarrera utzi ditzagun hemen ta goazen Buenafuente ikustera.(Bis)

- 62 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

AMAIA ITURRIOTZ Buenafuentena dezu anaitxo zure ideietan azkena, baina halare nik nahiago det jun kaleetan barrena. Pixka bat oker bueltauko gera hori litzake onena, umeek beti egiten dute aurren ikusten dutena.(Bis)

Mikel eta Amaia.

- 63 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

AMAIA ELIZAGOIEN MATTIN LUKU

Amaia Elizagoien eta Mattin Luku: Amaia eta Mattin, bertso eskolako ikasleak zarete. Selektibitatea, Basoa edo dena-delakoaren ondorioz, ez dakizue bertso eskola utzi edo ez. Doinua: Kantore berri xarmant batzuek AMAIA ELIZAGOIEN Kurtsorik-kurtso, bertsorik-bertso zenbat lan, zenbat ahalegin orain aukerak murriztu dira ta bihotzean zenbat min, lan egitea eta bertsoa biak ditut nik atsegin aukera bat nik hartu behar ta Mattin, ez dakit zer egin...(Bis) MATTIN LUKU Hamar bat urtez bertsu eskolan kontent eta alegera, azken finean ez dut utziko penagarri da sobera, hemeretzian fisika dugu hori da hori afera beraz seguru ez naiz joanen Agurainen kantatzera.(Bis)

AMAIA ELIZAGOIEN Lanean gogor argi dago bai urtean garela jardun etxeko lanak eginez eta azterketak betez txukun. Onak gara ta hortaz gu aurten hara behar gara jardun zoriontsuak izan gaitezen behingoagatikan lagun.(Bis)

MATTIN LUKU Bi lagun gira eta hautu bat egin behar dugu hemen, hauta ezazu ez ote zira bertso eskoleta joanen. Ikasteari ez egin uko hori dautzut nik erranen, ze uste duzu, Ega単ak ere ez zuen piper egiten.(Bis)

- 64 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Mattin Luku.

Amaia Elizagoyen.

- 65 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

PEIO ORMAZABAL MAIANA IRIGOYEN

Peio Ormazabal eta Maiana Irigoien: gurasoak zarete, zuen seme edo alabak azken hilabete honetan ia egunero gaixo dagoela dio. Doinua: Egun berezi bat bazela gaur PEIO ORMAZABAL Gure semea arraro dago zer den ezin dut igarri, baina klasean geratuko da bera horren barregarri. Gaixorik nago esaten digu burumakur eta larri, triste dago ta horri ezin dio hark beste izenik jarri.(Bis) MAIANA IRIGOYEN Ats1 huntan ere gure semea bere munduan da sartu, baina ez da eri, hori triste da horretaz zira ohartu, baina begira ta entzun Pello, behar genuke onartu, maitasuna da eritasun bat baina ezin dena sendatu.(Bis) PEIO ORMAZABAL Horrelakoak izaten dira ume txikien jokuak, baina badaki zabalik ditu bere aitatxok eskuak. Egin ditugu saiakerak ta egin dira apustuak baina barneko hutsuneak ezin ditu bete medikuak.(Bis) - 66 -

1: Arrats


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MAIANA IRIGOYEN Joan den astetik gure semea gaizki da ohartu fitesko1 hutsune bat du bere bihotzan horretan ez egin peto baina lagundu beharko dugu edo uztea hobeto, bere bihotzeko hutsune hori denborak baitu beteko.(Bis)

Peio eta Maiana.

- 67 -

1: laster


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

AINHOA COMAS IOAR TANTA

Ainhoa Comas eta Ioar Tainta: lagunak zarete, zuen koadrilako lagun bat berea ez den beste bikotekide batekin ikusi duzue muxuka. Doinua: Balentin Berriotxoarena AINHOA COMAS Ene ze susto ze larritasun eszena hori ikustean, banku batean zeuden muxuka bata bestean gainean, baina nik ez dut ezer esango ezer ez nire izenean, behintzat mutil horixe nirea ez den behintzat bitartean.(Bis) IOAR TANTA Banku batean nork errango zun baina patua da patu, adarra jotzen ta adarrak jartzen ez al gara konturatu. Arrazoi duzu ta nik zuk eran egin dudanez hausnartu, gure bizitza ez da ta beraz ezin gara hortan sartu.(Bis) AINHOA COMAS Nahiz ta batzutan ondo dagoen izatea gu isila, uste dut haien artean dena badagoela nahiko hila, ta horregatik banoa Anerentzat mutil guapo baten bila, ta bere mutilaren aurrean ondo musuka dadila.(Bis) - 68 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

IOAR TANTA Lasaitu zaitez ze gure Ane oraindikan da gaztea, laster, lasterka harrotuko du maitasunaren katea, gure artean sortu dugunez kristoren borondatea, zerbaitengatik erraiten zaio horri intimitatea.(Bis)

Ainhoa eta Ioar.

- 69 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

XABI IGOA BIXENTE HIRIGARAI

Xabi Igoa eta Bixente Hirigarai: ikaskideak zarete, aurten ere udan ikasi egin beharko duzue. Doinua: Pello Joxepe XABI IGOA Nahiz ta ibili urte guztia gu azterketetan lepo, Basoa dela hautaproba ta hoiek guztiak tarteko, uda dator ta ikasten berriz pasatu behar ederto, bizitza hontan beti baitago gauzaren bat ikasteko. BIXENTE HIGARAI Uda huntako guk ikasteko ea gero giren biltzen baina zuk Xabi denbora galtzen, ai bai zuk duzu segitzen. Urte osoan ikasi eta udan ikasten ibiltzen nik ez dut bate ikasten baina gero bai dut erreusitzen1 . XABI IGOA Hasi nahi nuek azterketetaz behingoagatik ahazten, ta pausu hori hasten zaigula gaur Agurainen ta hemen ea ez dugun udara hontan herriko jai bat bez galtzen eta horrela ea Bixente ikasten duzun ligatzen.

- 70 -

1: XXXXXXXXXXXXXX?????


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

BIXENTE HIGARAI Uda guztian ikasi behar kontua larri da egun, uda guzia neskarik gabe orai erran duzu lagun, ezin ligatu ezin dragatu1 etorkizuna da ilun bertsoaldiko ateraldian ea ba aurkitzen dugun.

Xabi eta Bixente.

- 71 -

1: XXXXXXXXXXXX????


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

OFIZIOTAN BINAKA – Zortziko txikianTXOMIN ELOSEGI MIKEL ITURRIOTZ

Txomin Elosegi eta Mikel Iturriotz: ikaskideak zarete, zu Txomin Mikelekin maitemindua zaude. Azken aldian askotan egoten zerete elkarrekin, Mikelek ikasteko laguntza eskatu baitio Txomini. Doinua: Kantatzera nihoa TXOMIN ELOSEGI Ikasteko gira gu elkartzen tarteka, eta bihotzez maite zaitut nik gordezka, ta segitzen baduzu emanez arreta aise gaindituko´zu ene azterketa.(Bis)

MIKEL ITURRIOTZ Orain ari naizenez frantsesa ikasten Txomin neri ari zait berau erakusten baina hau ez det orain nik garbi ikusten nik ez nun ikasi nahi muxuak ematen.(Bis)

TXOMIN ELOSEGI Momentuz oino zira bakarrik laguna baina ikasketetan pasatuz eguna ahantzi nahi nuke orain hizkuntzen jarduna hizkuntza guzietan baita maitasuna.(Bis)

MIKEL ITURRIOTZ Zuk hizkuntzakin dezu pila bat botere eta frantsesa neukan orain gutxi xede, baina in zazu zerbait iazu mesede erakutsi zaidazu alemana ere.(Bis)

TXOMIN ELOSEGI Irudiz zuk musuak ez duzu emaiten, baina guk frantsesera orain hurbil gaiten hizkuntza hori ezin baitut burutik ken maite zaitut frantsesez erraiten da j t´aime.(Bis)

MIKEL ITURRIOTZ Gela honetan orain egiten du bero, eta Txomin jarri zait frantsesakin ero atsalden azterketa daukadanez gero muxu bat emangoizut aprobau ezkero.(Bis)

- 72 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Txomin eta Mikel.

- 73 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MATTIN LUKU NEREA IBARTZABAL

Mattin Luku eta Nerea Ibartzabal: ikaskideak zarete, zuk Mattin, lehen aldiz dena gainditu duzu eta zuk Nere, berriz, lehen aldia da dena gainditu ez duzula. Doinua: Haizeak bidali du MATTIN LUKU Ze pena ukan dutan hortaz ohartzean, ez duzu dena lortu batan ta bertzean nahiz deusik ez duzun zuk ikasten etxean dena gainditu duzu ene bihotzean.

NEREA IBARTZABAL Kartila eramaten dot hamarrez beteta, baina aurten suspentsoak be badaz1 tarteka, bai zu zara problema Mattin, zu zaz2 kezka, deskonzentrau eiten naz zeuri beira eta.

MATTIN LUKU Alta eskolan duzu hainbeste bertute, ikasten ta ikasten horrenbeste urte ez duzu aprobatu nik ez nuen uste hala ere sari bat eman nahi nizuke.

NEREA IBARTZABAL Etxera iritsi da maisuaren karta, atarako didate nahikoa zarata, baina orain pozik nago ta Mattin ataka, anatomian ere hamar bat zara ta.

MATTIN LUKU Zuri begiratuta egin nuen peto, deskonzentratu zinen fisikatik seko, musua gero eman banizu hobeto hobeki eginen duzu heldu den urteko.

NEREA IBARTZABAL Aurten atara dodaz suspentsoak pila, eta lehen hamarrak beatziak mila, aizu Mattin bazatoz beti nere bila, hainbeste maite ezkero aldatu kartila.

- 74 -

1: Badagoz, badaude 2: Zara


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Nerea eta Mattin.

Amaia eta Amaia.

- 75 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

AMAIA ITURRIOTZ AMAIA ELIZAGOIEN

Amaia Iturriotz eta Amaia Elizagoien: senideak zarete, Amaia Iturriotzek gurasoek emandako paga aurreztu egiten duzu, Amaia Elizagoienek, dena gastatzen du. Doinua: Dama gazte xarmant bat AMAIA ITURRIOTZ Horrek nahasten dizkit tripa eta heste, berak zer eiten didan adi egon zaitezte, juergan gastatzen dunez hark beti hainbeste, igandero etorri ohi zait diru-eske. Tra ra la….

AMAIA ELIZAGOIEN Ematen omen dizut hainbat kezka ta min orain biktimarena Amaia ez egin, zertarako aurrezten hamaika ahalegin hurrengoan emango badidate berdin. Tra ra la….

AMAIA ITURRIOTZ Zikloa ez haustean jarririk arreta gastatzea da beti ahizpa zure meta, itxulapikok segi dezala beteta dirua ez da inoiz kadukatzen eta. Tra ra la…

AMAIA ELIZAGOIEN Dirua gastatzeko halako ikara dena dirua dugu guk Amaia hara, erosi ta gastatu behintzat behar bada, ta ni utzi bakean ezberdinak gara. Tra ra la…

AMAIA ITURRIOTZ Zure estrategia omen on askoa aurrezten hastea da adizu gakoa, trago bat hartzeko´re ez dezu nahikoa nola erosiko dezu itxulapikoa? Tra ra la…

AMAIA ELIZAGOIEN Herri kapitalistan bizi baikara gu dirua gastatzea da denen helburu krisia dugu orain hartan hanka buru ta zikloa haustea hobe guk ez dugu. Tra ra la…

- 76 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MAIANA IRIGOYEN AINHOA COMAS

Maiana Irigoyen eta Ainhoa Comas: ahizpak zarete; zuk, Ainhoa, egunero txapelketa nagusiko DVD-a ikusten duzu, Maiana nazkatuta dago dagoeneko. Doinua: Kantatzera nihoa MAIANA IRIGOYEN Beti so egiten duzu bertsutako saila, pixka bat hobetzeko al da abantaila? Baina entzun Ainhoa hau da aski zaila ez duzu inoiz ukanen Maialenen maila.(Bis)

AINHOA COMAS Baina nik gutxienez hortxe daukat grina, zuk ez duzu ezta jartzen ezta ahalegina, ta horrek bihotzean sortzen dizu mina, ze txarra den benetan nahi eta ezina.(Bis)

MAIANA IRIGOYEN Nahi duzu baina ezin ta hori zertako? Bertsotan so egiten hasia naiz asko, gestoak beti egiten hain onaz gisako, antzerkiarentzat zu sortu zinelako.(Bis)

AINHOA COMAS Ni naiz aktorea ta zu bai pailazoa, baina gaurko hau da bai beste gaiekoa, lehen esan duzuna nik diot kontrakoa, Lujanbiok izan nahi du ni bezalakoa.(Bis)

MAIANA IRIGOYEN Zure bertsoekilan sortu arrangura, aktore izan nahi du hortan badut duda, txaloak entzun eta oihuak ardura Maialenek ez baitu holako fan kluba.(Bis)

AINHOA COMAS Beitu nola nauten bai guzti hoiek maitatzen, baina ez sartu inbidia mesedez eta arren, zu ere zara ona mekauen, mekauen, isildu eta utzi bideoa ikusten.(Bis)

- 77 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

PEIO ORMAZABAL BIXENTE HIRIGARAI

Peio Ormazabal eta Bixente Hirigarai: bikotea zarete. Bixente bikotekidearen urtebetetze eguna gertu dagoela eta, Peiok ezer galdetu gabe opari andana eskatzen hasi da Bixente. Doinua: Haizeak bidali du PEIO ORMAZABAL Bixente zuk daukazu kriston aurpegia, ta baztertu opari zerrenda handia, opari bakarra dut diotsut egia: oparituko dizut frantses hiztegia.

BIXENTE HIRIGARAI Frantses hiztegia zuk hori duzu erran, baina zuk holakorik ez otoi ez eman, baina oparitxo bat zuk neri eraman dena egin Frantziak kopa irabaz ez dezan.

PEIO ORMAZABAL Hori ezin dut egin ez naiz zutaz fio, ta gainera beste bat nahi duela dio, hogeitik gora dira badiot serio, barkatu baina ez duzu hainbeste balio.

BIXENTE HIRIGARAI Zuk maite ninduzula erran duzu usu, baina oparirik ez ta zendako aizu, zure fisikoari egina dut kasu, zure trentza arrosa eskaini zaidazu.

PEIO ORMAZABAL Nahiz ta bota didazun diskurtso txukuna, trentza nirea da ta barkatu laguna, hiztegi bat badaukat ta da ezaguna oparien gainetik dago maitasuna.

BIXENTE HIRIGARAI Opariak neretzat zonbat buruhauste, Ainhoa bertsotan ona nik hori dut uste hurak badituela hamaika bertute bertsotako bideoa Pello nahi nuke. - 78 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Maiana eta Ainhoa.

Peio eta Bixente.

- 79 -


IOAR TANTA XABI IGOA

EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Ioar Tainta eta Xabi Igoa: udan lehen aldiz lanean hasi zarete jatetxe batean. Astebete pasa da eta Xabik lana utziko duela esan du. Doinua: Nere senarrarekin IOAR TANTA Hiru egun egiten ditut nik hain errez, eta zuk amarengan hartu duzu babes amazulo kontuari erran behar diot ez nola egiten dion beharrari ihes.(Bis)

XABI IGOA Hemen aste bat soilik dudanez igaro, baina amatxo dator niregana, klaro, eskatzen dizkit mila plater eta trago, amari zerbitzeaz nazkatuta nago.(Bis)

IOAR TANTA Amari zerbitu ta umore tristeko baina ez zaitez jarri gaurkoan trantzeko festazalea zara ta festa tarteko heldua izan festa ta lan egiteko.(Bis)

XABI IGOA Betiko rolloakin zatoz Ioar, en fin, gazteak konparatuz gure helduekin, lana egin dezaket aizu berdin-berdin nahiago dut txoznetan gauez lana egin.(Bis)

IOAR TANTA Txoznetan zuk jartzen zu behar den nibela, baina amaituko dut honela nobela: erran behar dizut gauz bat dela hain itzela, nola nabaritzen den mimatu bat dela.(Bis)

XABI IGOA Txoznan be behar didate zertxobait pagatu, bestela ez nintzateke ni horretan sartu... Etorriko naiz eta zuk ni aizu hartu eta bazkaritan zuk ni ondo mimatu.(Bis)

- 80 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Ioar eta Xabi.

- 81 -


Galbahea:

EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

AINHOA COMAS, TXOMIN ELOSEGI, NEREA IBARTZABAL, MAIANA IRIGOYEN, AMAIA ITURRIOTZ, MATTIN LUKU KARTZELAKO LANA Puntuari erantzun Gaia emanda bi bertso (gehienez bost puntukoak) AINHOA COMAS Doinua: Xarmegarria zira Puntua: Parrandan ibiltzeko baduzu adina

hori dudatzea da niretzat samina, dantzan egiten jartzen dut nik ahalegina, baina nahia batzutan ere da ezina. Gaia: Goizeko ordubiak dira eta parrandan zaude lagunekin. Sakeleko telefonoari begiratu eta gurasoek zazpi aldiz deitu dizutela ikusi duzu. Doinua: Haizea dator iparraldetik

Mugikorrera begiratu ta ai ene zelako susto, gurasoek be izan nahi dute festa honetan lekuko baina txapela irabazi dut ta festari ezin egin uko, bi zaharrek ez dute festa hau inola ez geldituko.

Nahiz txapelketan eman didaten nahiko animo ta babes txalotu dute gogotsu eta oihukatu dute artez baina hori zen haien lekua ta diskoteka berriz ez eta txupito bat hartuko dut nire gurason omenez.

- 82 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Ainhoa.

- 83 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

TXOMIN ELOSEGI

Doinua: Xarmegarria zira Puntua: Parrandan ibiltzeko baduzu adina: eta lasai jadanik untsa dut egina, lagunekin edaten aitzina-aitzina, hobeki izanen zen zu ere hor bazina. Gaia: Goizeko ordubiak dira eta parrandan zaude lagunekin. Sakeleko telefonoari begiratu eta gurasoek zazpi aldiz deitu dizutela ikusi duzu. Doinua: Aita izena

Larunbat gauez atera nintzen beraz Baiona ttipirat, ta lagunekin edan ta edan untsa pasten zen erabat, ta mugikorra atera dut ta gurasoen mezuak hainbat: "gu inkiet gira, antsu nigarrez Txomin zu sartu etxerat", noiz ulertuko dute gurasoek ez naizela gehio haur bat?(Bis)

Tragorik-trago, bertsorik-bertso, lagunekin eta guzi, erdi mozkorrik sentitzen nintzen mundu hontako nagusi, ta gurasoen dei horrekin ni buruan pixkat nahasi, baina ni hemen geldituko naiz festa untsa baita hasi ta gurasoei erranen diet "barka ez dut deus ikusi".(Bis)

- 84 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Txomin.

- 85 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

NEREA IBARTZABAL

Doinua: Xarmegarria zira Puntua: Parrandan ibiltzeko aduzu adina: eta ez joateak ematen dit mina, beti izan ohi naz ni hain ikasle fina, ta edateko be badot liburuen grina. Gaia: Goizeko ordubiak dira eta parrandan zaude lagunekin. Sakeleko telefonoari begiratu eta gurasoek zazpi aldiz deitu dizutela ikusi duzu. Doinua: Zeru altuan zegoen Jaunak

Parrandan gagoz lagun guztiok odola alkoholez beteta, ta sakelean nabaritzen dot orain gurasoen kezka, dei dezatela gauean zehar noizean behinka, tarteka, nire Orange-ko erantzulea oso jatorra da eta.

Lainotuta lez dodaz begiak alkohola dala tarteko, ta gurasoek gaur ez daukie asmo asko ixiltzeko, ba neuk be ez daukat gaur be asmorik beraiei erantzuteko beti esaten dostie eta momentua bizitzeko.

- 86 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Nerea.

- 87 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MAIANA IRIGOYEN

Doinua: Xarmangarria zira Puntua: Parrandan ibiltzeko aduzu adina: beti izaiten baita hori atsegina, baina ez egiteak sortzen ahal dit mina baina guraoentzat da ere berdina. Gaia: Goizeko ordubiak dira eta parrandan zaude lagunekin. Sakeleko telefonoari begiratu eta gurasoek zazpi aldiz deitu dizutela ikusi duzu. Doinua: Mutil koskor bat itsu aurreko

“Maiana etorri arrats honetan� lagunek egina galde, baina barkatu zorrotzak ditut nere gurasoak halare, baina azkenean bataiatu dut nahiz eta naizen herabe, telefonoa joka ta joka orai ari da debalde, atera bainaiz besta hontara aita-amen baimenik gabe.(Bis)

Lo zirelarik bai gau erdian atera zaiela neska untsa pasten dut ordubiak dira orai atxiki arreta, nik untsa pasa ta nere amak aldiz senditzen du kezka, bihar goizean eginen baitit aski azkarki errieta telefonoa itzaliko dut eta segituko besta.(Bis)

- 88 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Maiana Irigoyen.

- 89 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

AMAIA ITURRIOTZ

Doinua: Xarmegarria zira Puntua: Parrandan ibiltzeko aduzu adina: hori azaltzen egin ohi det ahalegina, baina gurasoek ez dute uste berdina, ea ba konbentzitzen naizen gaurkon fina. Gaia: Goizeko ordubiak dira eta parrandan zaude lagunekin. Sakeleko telefonoari begiratu eta gurasoek zazpi aldiz deitu dizutela ikusi duzu. Doinua: Santa Barbara zure bizitza II

Parranda beti izan ohi denez gazteontzako onena, dantzan dabil hor nere gorputza eta gustora barrena, ordularia ta gurasoak gaur ematen dute pena, baina gaurkoan bat ez datoz ta hori da nere kondena egin beharko nukeena eta egin nahiko nukeena.(Bis)

Urtarrilean bete nituen jada hamazazpi urte ta festarako ere badaukat nik nahi adina bertute, basoa hartu dut adiskide eta taberna arkupe halare etxera noa oraintxe bai, hori bera det uste, hainbeste ezin dute sufritu nere kapritxoen truke.(Bis)

- 90 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Amaia eta Maialen.

- 91 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MATTIN LUKU

Doinua: Xarmegarria zira Puntua: Parrandan ibiltzeko aduzu adina: egia adina dut besteek berdina hala ere nik ez dut usutan egina hori da aipatu den nahi eta ezina. Gaia: Goizeko ordubiak dira eta parrandan zaude lagunekin. Sakeleko telefonoari begiratu eta gurasoek zazpi aldiz deitu dizutela ikusi duzu. Doinua: Aita izena

Besta egitea gauza ona da hori behintzat ene ustez mugikorra dut beti jo ta jo holakoak dira berez, bakean utzi gaur ezin dute nahiz ta galdegin mesedez, galdera bat dut buru barnean erantzuna ez da errez, ene adina zuten garaia ahantzi ote dutenez? (Bis)

Bost minututan asmoa nuen beste katxi bat hartzea, lagunekilan irri ta barre gau guzian aritzea baina bakea ezin dut ukan hau zaila zait onartzea soluzio bat badut buruan gelditzen aplikatzea soluzioa izan liteke mugikorra itzaltzea. (Bis)

- 92 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Peio eta Mattin.

- 93 -


AGURRAK

EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MATTIN LUKU Doinua: Zer da gaur Donostian Ez nuke bota nahi gaurkoan nigarra saio ona iteko egin dut indarra, batzuentzat izan da momentu azkarra, baina halare izan da esperientzi txarra, azterketak gogoan kantatu beharra.(Bis)

AMAIA ITURRIOTZ Doinua: Oi kanta berri Aita ta ama zuekin asko gogoratzen naiz oraindik, Mikel ta biok lehen bihurtu baitzaituztegu mozkortik, nere eskerrik ederrena oain hemengo oholtza hontatik bat agoantatzen zaila badago bi agoantatzeagatik.

- 94 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

NEREA IBARTZABAL Doinua: Aita izena Holako bildur ta nerbiorik nik neuk ez dot pasa inon, hamendik alde egin nahi neban eta agertu edonon, Munitxibarra joan nahi dot oin ezin dot gehixa itxaron familiari ta bertso eskolai mile musu ta esker on zuokin batera kantatu dot gaur "because I´ll never walk alone!"(Bis)

TXOMIN ELOSEGI Doinua: Iparragirre abila dela Hamabi ginen eta saioa ez da ez pasatu di-da, baina halare bukatu dugu bertso on batzuen harira, bi belarriak tente Ximun, Gillen, Bixente, internetetik begira eta bistan da gaurko txalotan batzuk zuendako dira.(Bis)

- 95 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MIKEL ITURRIOTZ Doinua: Partida tristea Ternuarat (Larogeita hamar urte) Ezkioko lagun haiek ene zenbat borondate, Jone, Edurne, Leire, Be単at ta Ane ez daude aparte, Mendi, Salegi, mutilak ere dira honen parte, ta Manex hortxe daukagu bertso eskolako alkate, Maialen eta Amaia egundokoak zerate, baina nork ireki ditu guretzat hainbeste ate, bere laguntzarik gabe ez ginen helduko bate beraz zorionak zuri ta milesker Azkarate.

AMAIA ELIZAGOIEN Doinua: Bazkalosteko kafeak zenbait Nahiz ta agian askoz hobe zen aurrera pasa bagina hemen egoteko egin dugu biok gure ahalegina beste batean berriz saiatu izanen da ezberdina, honekin agurtzen gara nafar printzesa ta erregina. - 96 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

PEIO ORMAZABAL Doinua: Ez nau izutzen negu hurbilak Txapeldunari mila zorion eta animo osoa, zuri Itsaso besarkada bat nahiz ta den gazi-gozoa, eskerrik asko uxatzearren nire beldurren otsoa, baina zabala eta anitza da bertsoen itsasoa ta oholtzatik plaza txikira eman nahi nuke pausoa, txapelketara mugatu gabe goza dezagun bertsoa.

MAIANA IRIGOYEN Doinua. Aita izena Aio Agurain bukatua da bertso saiotan azkena, nik gozatu gaurko saioa nahiz ta ez buka lehena, agur hori da untsa eskertzeko omen baliatzen dena, beraz zuk Karlos onar ezazu nire eskerrik beroena, zuk irakatsi didazulako hunat iristeko dena.(Bis) - 97 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

XABI IGOA Doinua: Iparragirre abila dela Mikel, Juanjo ta Julenena da hirukote dotorea, hemen urtero elkartzen gara zita bat ezinhobea, baina ai, gauzatxo bat oin zuentzako daukat, eskaera bat gordea, zeozelan baina egin behar da urteroko biajea. (Bis)

BIXENTE HIRIGARAI Doinua: Mundua uzten bazun Bukatzeko bihar da Araban Euskaraz mingainaren taupada hizkuntzaren arnas, bizimodu bat dugu hitzaren ordainaz bertsu gogo-bizia berezi da arras, euskaraz eta bertsoz bizi giten beraz.

- 98 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

I単aki eta Xabi.

Maialen eta Bixente.

- 99 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

AINHOA COMAS Doinua: Aita izena Zorionak bertsolari talde on eta agurgarria, bikaina izan da ta saioa ta hobea konpainia, eta zuena denez pankarta bonbo, txalo ta guztia, jakin zazue ene publiko, bertso eskola, familia: zuena dela hemen dagoen meritu zati handia.(Bis)

IOAR TAINTA Doinua: Antton eta Maria (Batetikan korrozka) Azkar pasatu zaigu bertso lasterketa, batzuk ezta usaindu txapelaren meta, printzesa nahiz ta etorri ilusioz beteta, nik gozatu egin dut gure txapelketa apo izatean ere xarma dago eta.(Bis)

- 100 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

SARI BANAKETA Sari banatzaileak:          

KOLDO TELLITU, Euskal Herriko Ikastolak elkarteko lehendakaria IMANOL IGEREGI, Euskal Herriko Ikastolak elkarteko zuzendaria PELLO IPARRAGIRRE, Aguraingo alkate-ordea

MAIALEN LUJANBIO, Euskal Herriko bertsolari txapelduna JAVIER AMESKUA, Lautada Ikastolako zuzendaria

MANOLO AROZENA, Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria XUMAI MURUA, Bertsularien Lagunak Elkarteko ordezkaria

JUAN MARI JAURISTI, Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakaria MANEX AGIRRE, Arabako bertsolarien ordezkari

IÑAKI MURUA, E.H.ko Bertsozale Elkarteko lehendakaria

14 URTE ARTEKOAK: TXAPELDUNA: Maialen Akizu (Urretxu) Txapeldun ordea: Aitor Bizkarra (Abadiño) 14 URTETIK GORAKOAK: TXAPELDUNA: Maiana Irigoyen (Baiona) Txapeldun ordea: Amaia Iturriotz (Urretxu)

- 101 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

MAIALEN AKIZU

Doinua: Larogeita hamar urte

Gaurkoan egin didate pankarta zoragarria, bertso eskola tokatzen da juerga ikaragarria, nola ahaztu gurasoak eta etxeko txikia, nere ondoan maitatutzen sentitzen dudan guztia, bizitza ordea ez da beti katu ta irria mila euskaldun kartzelan ta hori omen da justizia goazen batuta euskara degula lema garbia jakin dezaten guztiek zein garen Euskal Herria.(Bis)

MAIANA IRIGOYEN

Doinua: Aita izena kanta beharrak

Ikara pixkat azken bertsoan orai ez al da nabari maite dituzten pertsona hoiek eskertu behar ugari lehenik musua nere lagunei ta nere familiari jadanik erran diot aski on irakatsi didanari, baina txapela anitz zor diot halere nere aitari.(Bis)

- 102 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Peio, maialen eta Manex.

Koldo, Maiana eta I単aki.

- 103 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Javier eta Aitor.

Juan Mari eta Amaia.

- 104 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Imanol eta Xabi.

Manolo eta Ioar.

Koldo eta Maddalen.

- 105 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

Finalistak eta ordezkoak Orhi mendi gailurrean.

xxxxxx?????.

- 106 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA 2010

2010eko argazki nagusia.

Otxagiko Muskildan: Ainhoa, MIkel, Peio, Mikel, Amaia, Nerea eta Mattin.

- 107 -


EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXII. BERTSOLARI TXAPELKETA - 2010 - IKASTOLEN ELKARTEA


Euskal Herriko XXII: Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 2010  

Ekainaren 19ean egin zen, Aguraingo Harresi aretoan.

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you