Issuu on Google+

IKASTOLEN VI BATZARRA

2009-01-24 Donostiako Parke Teknologikoa Mikeletegi Pasalekua, 53 Ikastolako Lehendakari agurgarria: Pasa den urteko abenduaren 15ean, Ikastolen VI Batzarra egiteko deialdia luzatu bagenizun ere, 2009ko urtarrilaren 24an ikastola guztiok dugun hitzordua gogora ekarri nahi dugu idazki honen bidez. IKASTOLAK, ORAIN ETA GERO txostena bozkatzeko testu ofiziala igorria duzu eta www.ikastola.net gunean eskura ere daukazu, zure ardurapeko ikastolan zabal dezazun. Abenduaren 15eko deialdian planteatu genuen gai zerrenda ere gogora arazten dizugu: 1 2

3

4 5

GAIAK Harrera. Lehendakariaren agurra. IKASTOLAK, ORAIN ETA GERO proposamenari egin zaizkion balorazioak eta hobekuntzak aurkeztu. Bozketak: o Ikastola 2020 o Ikastolen Oinarrizko Curriculum komuna o Antolaketa kolektiboa 2009-2014 o II Plan Integrala (Plan Estrategikoa 2009-2014) VI Batzarraren hirugarren saioko lanen berri eman. Lehendakariaren bukaerako agurra.

DENBORA 9:30 - 9:45 9:45 – 10:00

10:00 – 11:30

11:30 – 12:00 12:00 – 12:30

Ikastolen VI Batzarraren saio honen ostean, bertaratuko garen guztion arteko bazkaria Miramonen bertan antolatu nahi dugunez, zure ikastolatik zenbat etorriko zareten aurrez ezagutu nahi dugu, dagozkion aurreikuspenak egin ditzagun. Eta beti bezala, edonolako argibidea beharko bazenute, zeuen federazioen idazkariengana jo dezakezue, edota Konfederazioaren idazkari Arantza Munduategana. Zamudion, 2009ko urtarrilaren 7a. Koldo Tellitu, Lehendakaria


Ikastolen VI. Biltzarra: 2009-01-24 deialdia