Page 1

iks159 eusk:Maquetaci贸n 1

3/10/07

10:32

P谩gina 1

www.ikastola.net

TOLOSATIK ADIMEN EMOZIONALAZ HITZ EGITEN

SEASKAKO IKASLEAK GELA BERRIETAN BESLEEI ESKER ONEZ IKASTOLEN JAIETAKO BA

LANBIDE HEZIKETAREN HARROBIA


iks159 eusk:Maquetaci贸n 1

3/10/07

10:32

P谩gina 2


IKASTOLA ALDIZKARIA

Ikastolen Konfederazioa, 84/933872/6/6

ISBN:

GERTU inprimategia. Oñati. Tel.: 948 35 10 14

INPRIMATZAILEA:

Txema Garzia Urbina

DISEINUA ETA MAKETAZIOA:

Imanol Artola

EUSKARA ZUZENTZAILEA:

IKASTOLEN KONFEDERAZIOA Zamudioko Teknologi Elkartegia, 208 B-1 48170 ZAMUDIO Tel.: 606 33 41 45

iks www.ikastola.net

EDITATZAILEA:

159

Joxean Agirre eta Eva Domingo

Página 3

ERREDAKZIOA:

11:11

Zuriñe Mendizabal aldizkaria@ehik.ikastola.net

3/10/07

KOORDINATZAILEA:

iks159 eusk:Maquetación 1

07 ARABAKO IKASTOLA GEHIENAK EGUZKI PANELEKIN. 08 IKASTOLEN LANBIDE ETXEA HARROBIA FUNDAZIOA. 10 TOLOSATIK ADIMEN EMOZIONALAZ HITZ EGITEN. 11 IKT BLOG ORRIA ORDIZIAKO IKASTOLAK. 12 SEASKAKO IKASLEAK GELA BERRIETAN. 14 JASO IKASTOLAN ESTALPE IKUSGARRIA. 16 HANDIAK ASTURIASERA ETA TXIKIAK SANTA KLARA UHARTERA. 20 BABESLEEI ESKER ONEZ. 23 URRUZUNO SARIETAKO IRABAZLEEKIN KONTU-KONTARI.

ARANTZA MANTEROLA GIEko LEHENDAKARIA “EGITURAKETA KOLEKTIBOAK ETA IKASTOLEN ETORKIZUNEKO ILDOAK MARKATZEN DU ORAIN LEHENTASUN OSOA”

Abokatua da. Ogasunean lan egiten du, ikuskaritza sailean, Foru Aldundiak Donostiako Ibaeta auzoan dituen dorreetako batean. Bere bertute nagusiak zein diren galdetu eta —“lanean oso ordenatua naiz. Plangintza baten arabera lan egitea gustatzen zait. Nire kideek aspaldiko txostenen bat behar dutenean niregana etortzen dira eta aurkitu egiten diet”—, erantzuten du. Argia da eta konstantea, helburua jarri eta bidean ez dela inoiz nekatuko ematen du. Ziurtasuna transmititzen du. urria

2007_ikastola

3


iks159 eusk:Maquetaci贸n 1

3/10/07

10:33

P谩gina 4

Ez da ikastolako umea. Irunen jaioa, Errenterian bizi izan da txikitandik eta Donostiako moja batzuekin egin zuen Lanbide Heziketako ziklo bat. Lanean ari zela burutu zituen zuzenbide ikasketak UNEDen. Oiartzunen bizi da, bertako ikastolako lehendakari ere bada oraindik, eta alaba bat du.

4

ikastola_urria

2007


iks159 eusk:MaquetaciĂłn 1

3/10/07

11:24

PĂĄgina 5

iks ARANTZA MANTEROLA GIEko LEHENDAKARIA

Nola erabaki zenuen zuzenbide ikasketak egitea? Gazterik hasi nintzen lanean. Lanerako gogoa nuen. Plaza atera nuen Foru Aldundian eta goizez bakarrik lan egiten nuenez, lehen urtean UBI eta Selektibitatea egin eta gero hasi nintzen zuzenbidea ikasten. Garai horretan Donostian ez zegoen zuzenbidea egiteko aukerarik gauez, eta Bergaran hasi nintzen ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan. Ikasteko oso modu autonomoa da eta konstantzia behar da. Niri lanean barne-promoziorako balio izan zidan. Alaba ikastolan hasi eta berehala sartu al zinen ikastolako juntan? Herri txikietan badakizu gauzak nola izaten diren: denok ezagutzen dugu elkar eta kargu hauetarako ez dira boluntarioak soberan izaten. 2000. urtean proposatu zidaten Erretore Kontseiluko kide izatea eta alaba, Garazi, koxkortua zen, ia 8 urte zituen eta ez nuen aitzakia handirik ezetz esateko. Gainera, hamabostean behin bileratxo bat egitea besterik ez zela izango esan zidaten. Handik urtebetera lehendakariak utzi egin zuen eta haren lekurako izendatu ninduten; geroztik hor nago. Aurten utziko dut.

“Gurea oso federazio sendoa da. Ikastolen arlo didaktikoa gure esku dago. Egiten den lanaren kudeaketa ere oso garrantzitsua da. Esan beharra dago kudeaketa hori oso profesional onen eskutan dagoela� Hamezortzi urte arteko irakaskuntza udalaren babesean elkartzea zen helburua. Lehen pausoak hasi orduko ikastetxe publikoak atzera egin, eta egitasmoa bertan behera geratu zen. Orduan sortu genuen 0-3 garatuko zuen partzuergoa ikastolaren, udalaren eta lehen haurtzaindegiaren artean. Doakotasuna lortze-bidean, berriz, kuotaren %25 udaletik kobratzen hasi ginen ikastolako gurasoak. 2003an, udala aldatzean, kuotaren diru-laguntza eta hainbat urtetan zalantzan jarri ez ziren beste diru-laguntza zenbait (maileguetarako laguntzak eta partzuergoa bera) zalantzan jarri zituzten ordezkari berriek. Urte eta erdi eman genituen negoziatzen, eta hitzarmen berri bat lortu genuen. Gurasook jasotzen genituen laguntzak galdu egin ziren, baina beste bide batzuetatik eskuratzen genituen laguntzak berreskuratu ditugula esan liteke: filosofia aldatu dela esan, baina diru-

Nolakoa izan da zure esperientzia Haurtzaroko lehendakaritzan? Laneko urteak tokatu zaizkit Oiartzunen. Batetik udal aldaketa izan genuen. Harremanak, zoritxarrez, okertu egin ziren eta, hitzarmen berria izenpetu arte, pare bat urte gogorrak izan genituen. Udalarekin hitzarmen berezia genuen lehen udal-demokratikoen garaitik. Udalak eta herriak Oiartzunen beti ulertu dute ikastolak beste ikastetxeek bezain zerbitzu publikoa ematen duela eta, baliabideen arabera, hori praktikara eramaten saiatu izan da beti, Zein da orain Ogasunean egiten duzun lana? Ikuskari ordea naiz. Ogasunak hiru arlo ditu: hezkuntzaren doakotasuna helburu hartuta. bata diru-bilketarena da, orain Irungo auziarekin ezaguna egin den arloa; eta gero bi egiaztatze Ikastolak ere jarrera bera zuen herriarekiko maila daude: kudeaketa arrunta, errenta eta BEZ aitorpenen jarraipena egiten duena, eta eta udalaren egitasmo guztietan parte hartu badago baita ikuskatze sakonago bat, guk egiten duguna, pertsona eta erakundeen egoera izan dugu. Ordurako planteatua genuen fiskala sakon arakatzen duena. Euskalduntze prozesuan oso atzera dabilen atala da. herrian ikastola eta ikastetxe publikoa elGuk euskaraz lan egitera iristeko, zergapekoek eta aholkulariek euskaldunak izan behar dute, kartuko zituen Udal Eskola bat sortzea ere, eta konbinazio hori oso gutxitan ematen da, aholkularien mundua, bereziki, LOGSEk eskaintzen zuen aukera baliatuz. oso erdalduna delako. Belaunaldiak beharko dira lan arlo hauek euskalduntzeko.

urria

2007_ikastola

5


iks159 eusk:Maquetación 1

3/10/07

10:34

Página 6

iks ARANTZA MANTEROLA GIEko LEHENDAKARIA

“Egituraketa honen eztabaida beste bi proposamenekin batera egingo da: II Plan Integrala (2008-2014) eta ikastola-proiektua 2020” tan lehenean geratu garela, alegia. Oso hitzarmen ona izan zen eta ikastola askotatik eskatu zizkiguten kopiak, interesatuta zeudelako. Haurtzarok une honetan 650 ikasle ditu eta, partzuergoan eta Oiartzo Ikastolan (batxilergoa) ditugunak barne hartuta, 850 izango dira. Horrela kontatuta ez dirudi, baina urte gogorra izan zen herrian. Tentsio handiko urtea izan arren, ikastolak beti formak mantendu zituen, eta akordioaren mezuaren inguruan lana egin genuen. Bukaeran indartzeko eta sendotzeko balio izan digu. Bestetik, 2006ko Kilometroak antolatzea suertatu zitzaigun. Lana eta ardura handia, baina poza eta ilusioa ere bai. 1992an antolatu genuenean oso eguraldi txarra egin zigunez herrian oraindik gainditu gabeko pena zegoen. Honetan ere suertea gure alde izan genuen, eta urte eta erdiko lana egun eguzkitsu batekin saritua izan genuen.

goen GIEn lehendakaria aukeratzeko eta blokeo hori gainditu ahal izateko aurkeztu nuen nire burua, funtzionamendu garden eta partehartzailea bultzatu nahian. GIEk dituen eguneroko gaien aurrean hori izango da nire lema. Horretaz gain nire asmo nagusia, ikastola mugimenduaren egituraketa kolektiboa ahalbideratzea da. Badakit eguneroko eginbeharrak ugariak direla. Gurea oso federazio sendoa da. Ikastolen arlo didaktikoa gure esku dago. Egiten den lanaren kudeaketa ere oso garrantzitsua da. Esan beharra dago kudeaketa hori oso profesional onen eskutan dagoela, eta horregatik, kudeaketa horren ardura inolaz baztertu gabe, une honetako gure indarrak bost federazioen artean egituraketa eroso bat lortzea da, ikuspegi nazionala kontuan hartuko duena. Konfederazioko lehendakaria eta zuzendaria, Koldo Tellitu eta J.Iñaki Etxezarreta, bailaraz bailara dabiltza egituraketaren txostena aurkeztu eta eztabaidatzen. Lehen eztabaida horretatik aterako diren irizpideak jaso nahi dira txostenean bigarren eztabaida txanda bat zabaltzeko. Helburua da txostena udaberrirako ikastoletan landua izatea. Oraingo egituraketak, bere alde on eta txarrekin, gaur arte funtzionatu du, baina beste pauso bat eman behar dugu gaur. Gainera egituraketa honen eztabaida beste bi proposamenekin batera egingo da: II Plan Integrala (2008-2014) eta ikastola-proiektua 2020. Hau da, ikastolen etorkizunerako erabaki garrantzitsuak hartu behar ditugu, batzen gaituzten ildo eta egitasmoak onartu, alegia. Ikusi egin beharko da ikastoletan eztabaidak zer ematen duen. Ni itxaropentsu nago. I

Apirilean izendatu zintuzten Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakari. Zein helbururekin iritsi zinen kargu berrira? Ni gaur GIEko lehendakari banaiz, azken batzar nagusian estatutuak alEgituraketa horrek zer ondorio ekar ditzake? Irudi kolektiboa indartzea ekarriko du, datu eta herrialdeko ikastola kudeaketa mailan azkartasuna ere bai, egiteko batzuetan ematen diren errepikapenak saihestuko dira eta guztiok Talde Bateragilean lidergo bateratu bat osatuko. Nik hobekuntzak baizik ez dizkiot ikusten. ordezkari bana dugulako izan Lortu dugu berriro dagokigun lekua aurkitzea gizartean. Hezkuntzan, matrikulazio aldetik, aurrerakada da. Ni Oiartzungo ikastolako handia egin dugu, arlo pedagogikoan gure lanak saririk garrantzitsuenak eskuratu ditu, gure curriculum ordezkari bezala etorri nintzen propioa garatzen ari gara; hitz batean gure hezkuntza eredua eraikitzeko prozesuan pauso asko eta sendoak Talde Bateragilera. Bi hautaeman ditugu, eta aurrera begira ere desafio asko ditugu. Horri guztiari teilatua emateko, egituraketa gairen arteko impasse bat zeeraginkor eta partehartzailea gauzatu behar genuke orain.

NUEVA PRESIDENTA EN GIE Arantza Manterola ocupa desde abril la presidencia de GIE. Nacida en Irún, es abogada y subinspectora de Hacienda en la Diputación Foral de Gipuzkoa. Ha sido con anterioridad presidenta de la Ikastola Haurtzaro de Oiartzun. Accede a su nuevo cargo cuando las ikastolas están inmersas en el debate sobre la

6

ikastola_urria

2007

NOUVELLE PRÉSIDENTE À GIE nueva estructuración colectiva que se tiene que dar para la próxima primavera, una estructura, que según afirma la nueva presidenta de las ikastolas de Gipuzkoa, deberá dar cima al proceso de progresión y de afianzamiento que las ikastolas han vivido en los últimos años.

Arantza Manterola est depuis avril dernier la nouvelle présidente de GIE. Originaire d’Irún, elle est avocate et vice-inspectrice des Finances à la Diputation Forale de Gipuzkoa. Dans le passé, elle a également été présidente de l’ikastola Haurtzaro de Oiartzun.

Arantza Manterola a accédé à sa nouvelle fonction alors que les ikastola sont en plein débat sur la structuration collective du mouvement ikastola, structuration qui selon la présidente devrait clôturer le processus d’avancement des ikastola de ces dernières années.


iks159 eusk:Maquetación 1

3/10/07

10:35

Página 7

ARABA:

IKASTOLAS QUE APUESTAN POR LA ENERGÍA SOLAR

ARABAKO IKASTOLA GEHIENAK EGUZKI PANELEKIN Bederatzi urte barru ikastolak egingo dira instalazioen jabe

Cinco ikastolas de Araba, Bastida, La Puebla, Oion y Amurrio (falta por realizar la instalación en Argantzon) cuentan ya con instalaciones de energía solar gracias a un convenio firmado por la Federación de Ikastolas con el EVE (Ente Vasco de la Energía). Según explicó Joseba Aginagalde, director de AIF, el conjunto de las instalaciones produce 100.000 euros en energía al año, lo que amortizaría las inversiones realizadas por EVE en tan sólo 9 años. A partir de esa fecha los ingresos serán para las ikastolas. El convenio, además del aspecto económico, tiene una vertiente pedagógica importante, puesto que las instalaciones permiten el estudio y la enseñanza de la producción de una energía renovable y limpia, como es la solar.

LES IKASTOLA FONT LE PARI DE L’ÉNERGIE SOLAIRE

EEE-EVE izan da Arabako Ikastolen Federakundearekin hitzarmena izenpetu eta instalazioak egin dituena. “Erakundeak instalazioa egiten du eta ikastolek teilatua jarri eta baimena ematen diote panel horiek ipintzeko. Ondoren EEEk bere gain hartzen ditu asegurua, mantenua eta fakturazioaren kudeaketa”, esan zigun Joseba Aginagaldek, Arako Ikastolen Federakundeko zuzendariak. “Egin dugun hitzarmenak bi arlo ditu: batetik badago hezkuntzari dagokion alderdi bat, instalazioak eguzkiaren energia elektrizitate nola bihurtzen den ikusteko eta mekanismoa bera ikertzeko aukera ematen baitu. Energia garbien aplikazio bat izaki, interes berezia du guretzat Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan eta DBHn. Baina badu alderdi ekonomiko bat ere, guztiz interesgarria dena: paneletatik sortzen den energia Iberdrolari saltzen diote, baina bederatzi urte barru ikastola izango da energia horren saltzailea”, jarraitu zuen Aginagaldek. Instalazioak handiak dira.

Laurehun eta bostehun metro koadroko instalakuntzak dira. “Milioi bat eurotik gorako inbertsioa da guztira EEEEVEk gure ikastoletan egingo duena, eta aurreikusten den kWp urteko salmenta, 110.000 eurokoa izango da guztira urtean. Beraz, gutxi gorabehera bederatzi urteko epean amortizatzen du inbertsioa. EEE-EVEk, ondorioz, eginiko instalazioa 9 urtean amortizatzen du”. BEDERATZI URTERA? Eguzki panel horien biziraupena luzea dela kontuan izanik, Arabako ikastola hauek urtean 100.000 euro inguru irabazten hasiko lirateke hemendik bederatzi urtera. “Kontuan izan behar da Arabar Errioxako ikastoletan, esate batera, eguzki ordu asko dituztela ikastolek. Bastidako ikastolak, adibidez, 500 metro koadroko instalazioa du eta horrek 33.000 euroko sarrerak ematen ditu urtean, alegia, bost milioi eta erdi pezetatan. Amortizazioa ez da Bastidan 9 urtera iritsiko; Amurrion, ordea, 12 urte beharko dituzte.

Hitzarmenean interes orokorrak izan dira kontutan, eta honen ondorioz, amortizazio epearen ondoren, ikastola bakoitzak bere egingo du elektraindarraren salmentaren etekina. Eta etekin hau oso ondo

etorriko zaigu Arabako ikastoletan”, adierazi zuen Joseba Aginagaldek.•

Cinq ikastola d’Araba (Bastida, La Puebla, Oion, Amurrio et Argantzon dont l’installation n’est pas encore achevée) bénéficient d’installations pour développer l’énergie solaire grâce à la convention signée entre la fédération des ikastola (AIF) et EVE (Organisme Basque de l’Energie). Le directeur de AIF Joseba Aginagalde nous a expliqué que l’ensemble des installations permet d’économiser 100 000 euros en énergie par an, ce qui permet un amortissement des investissements réalisés en seulement 9 années. A partir de cette date, tous les bénéfices reviendront aux ikastola. La convention, au-delà de l’aspect économique, revêt un aspect pédagogique important puisque les installations permettront d’étudier et de faire connaître les avantages d’une production d’énergie propre et renouvelable comme l’énergie solaire.

“Milioi bat eurotik gorako inbertsioa da guztira EEE-EVEk gure ikastoletan egingo duena, eta aurreikusten den kWp urteko salmenta, 110.000 eurokoa izango da guztira urtean. Beraz, gutxi gorabehera bederatzi urteko epean amortizatzen du inbertsioa. EEE-EVEk, ondorioz, eginiko instalazioa 9 urtean amortizatzen du”

urria

2007_ikastola

7


iks159 eusk:Maquetación 1

3/10/07

10:36

Página 8

BIZKAIA: HARROBI IKASTOLAREN LEHEN URRATSAK Lanbide Heziketa euskaraz Bilboren bihotzean Bilbo Zaharra bukatu eta meategiak hasten ziren gunean, gaur La Cantera deitzen zaion plazan, eraikiko du Bilbo inguruko zortzi ikastolek osatu duten fundazioak “Ikastolen Lanbide etxea Harrobia Fundazioa”. Koldo Niembrok, proiektuaren aholkulariak esan zigunez, Lanbide Heziketarako eraikin honek, planteamendu berritzailetan oinarrituta, irakaskuntza arautuaz gainera, beste hainbat zerbitzu eskainiko ditu irakaskuntza ez arautuan ere. Udalak jarri du lursaila Bilbo Zaharra berriztatzeko dituen planen barruan, eta fundazioak hitzarmenak izenpetu ditu dagoeneko Foru Aldundiarekin ere.

“La Cantera plazaren azpian dago La Palanca edo San Francisco kalea. Meatzariak lanetik jaitsi, eta plaza horretan uzten omen zituzten barrenatzeko erabiltzen zituzten palankak edo barrak. Eraikuntzak barruan meatzarien omenezko txoko bat izango du”

Juan Karlos Gomezek, BIEko lehendakariak, esan zigunez, proiektu osoak lau milioi eta erdiko inbertsioa beharko du. “Bilboko Abusu eta Urretxindorra, Leioako Betiko, Santurtziko Bihotz Gaztea, Galdakaoko Eguzki Begi, Trapagarango Itxaropena, eta Balmasedako Zubi Zahar ikastolak izan dira Harrobia fundazioa sortu dutenak, eta fundazio hau izango da, hain zuzen ere, egitasmoa aurrera eramango duena”. Gure asmoa Portugaleteko Ibar Ezkerra Ikastola

8

ikastola_urria

2007

politeknikoaren eskarmentua ere biltzea bada, esan zuen Gomezek. Kokapena berezia da. Koldo Niembroren esanetan, Pagasarrin harrobi asko ziren eta hor, Bilbo Zaharraren mugan, zegoen lehena. Hortik gora, gaur egun Errekalde dena edo Miribilla bera harrobiak omen ziren. “La Cantera plazaren azpian dago La Palanca edo San Francisco kalea. Meatzariak lanetik jaitsi, eta plaza horretan uzten omen zituzten barrenatzeko erabiltzen

zituzten palankak edo barrak. Eraikuntzak barruan meatzarien omenezko txoko bat izango du”, esan zigun. Berriztatzen ari diren auzoa da, eta Udalak lursaila doan jarri du ikastola egin ahal izateko. “Oso ondo kokatutako lekua da Harrobi plaza. Miribilla eta Alde Zaharraren artean geratzen da. Atxuriko tren geltokitik gertu dago. Autobusez ere ondo dago komunikatua”, adierazi zigun Juan Karlos Gomezek. Harrobi plaza berritze prozesuan dago.

Ikastolen Lanbide Etxeak plazaren zati bi beteko ditu; hirugarren bat eraiki gabe utziko da oraingoz, etorkizunean sor daitezkeen beharretarako. Koldo Niembro Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolako zuzendari izan zen, eta orain pare urte hartu zuen bere gain Harrobia proiektuaren koordinaketa. “Bizkaiko Ikastolek apustu estrategikoa egin dute Lanbide Heziketa indartzeko. Durangoko Ibaizabal Ikastolak eta Ezkerraldeko Ibar Ezkerra

Ikastolak bidea zabaldu zuten. Orain Bilbo inguruko ikastolek bultzatutako proiektua dugu hau. Argi genuen bata bestearen laguntzarekin horrelako proiektua aurrera ateratzeko indarrak bildu behar genituela, eta hara hemen orain arte emandako urratsa”, esan zigun Koldok. Ibaizabal 1999an hasi zen, eta Ibar Ezkerra, berriz, 2000. urtean. “Saiakera mugatuak izan dira baina hau, Bilboko Udala tartean dagoela kontuan izanik, helburu handiagoak


iks159 eusk:Maquetación 1

3/10/07

10:36

Página 9

HARROBIA FUNDAZIOA, UN CENTRO DE EMPLEO Y FORMACIÓN EN BILBO Ocho ikastolas de Bilbo y de su entorno han creado una fundación que se encargará de promover un centro de Formación Profesional en el corazón de la capital, en la plaza Cantera. El edificio se utilizará para realizar actividades relacionadas con la formación reglada y no reglada en euskara, actividades de empleo y promoción de proyectos empresariales comprometidos con el euskara. El Ayuntamiento de Bilbo ha cedido los terrenos, dentro del plan de Rehabilitación de la zona, la Diputación de Bizkaia ha firmado acuerdo de cooperación y el presupuesto de la obra alcanza los 4,5 millones de euros.

“Saiakera mugatuak izan dira baina hau, Bilboko Udala tartean dagoela kontuan izanik, helburu handiagoak dituen proiektu bezala planteatu da”

LA FONDATION HARROBIA, CENTRE D’EMPLOI ET DE FORMATION À BILBAO Huit ikastola de Bilbao et des environs ont créé une fondation qui a pour but de promouvoir un centre de Formation Professionnelle au cœur de la capitale biscayenne, sur la place Cantera. Le bâtiment sera utilisé pour réaliser des activités en relation avec l’enseignement réglementaire et non réglementaire en langue basque, activités liées à l’emploi et la promotion de projets d’entreprises engagés en faveur de l’euskara. Les terrains ont été mis à disposition par la municipalité de Bilbao dans le cadre du plan de réhabilitation de la zone. La Diputation de Biscaye a quant à elle signé un accord de partenariat. Le budget de l’opération avoisine les 4,5 millions d’euros.

dituen proiektu bezala planteatu da”, erantsi zuen Gomezek. Santurtzitik edo Balmasedatik hasi, Trapaga, Bilbo osoa eta Galdakao arteko eremua hartuko du Ikastolen Lanbide etxeak, Harrobia fundazioak. Urteak dira ikastolak Lanbide Heziketan euskaraz dagoen eskaintza urriaz gogoeta egiten hasi zirela. “Hogeita hamar urte pasa eta gero, Lanbide Heziketan ez dago euskaraz zikloak egiteko eskaintzarik. BIEk egin zuen ikerketa baten

arabera, %10era ez da iristen eskaintza hori. Lan mundua euskalduntzeko, argi dago Lanbide Heziketa euskaldundu behar dugula, eta Ikastolok zeresan handia dugu horretan. Gipuzkoan dagoeneko martxan proiektu handi bat edo beste egon arren, oso garrantzitsua zen Bizkaian eta bereziki Bilbon horrelako egitasmo bat martxan jartzea”, esan zigun bere aldetik Gomezek. Merkataritza eta Marketina, Elikagaien Industriak,

Produkzio Zerbitzu eta Mantenua, Informatika, Garraioren Kudeaketa eta beste zenbait ziklo emango dira. “Beti ere eskualdeari lotutako zikloak izango dira. Loiuko aireportuari eta Santurtziko Superportuari lotutako zikloak izango dira batetik, eta ikastetxea Bilbo Zaharrean kokatuko denez, izango ditu, bestalde, Gizarte Zerbitzuekin lotutakoak ere. Eta arreta berezia eman nahi zaio Lan Arriskuen Prebentzioari”, esan zuen BIEko lehendakariak.•

Behetik hasita: Juan Karlos Gomez, BIEko lehendakaria, Patxi Enziondo, arkitektoa, eta Urretxindorra ikastolako ikasleak.

“Hogeita hamar urte pasa eta gero, Lanbide Heziketan ez dago euskaraz zikloak egiteko eskaintzarik. BIEk egin zuen ikerketa baten arabera, %10era ez da iristen eskaintza hori. Lan mundua euskalduntzeko, argi dago Lanbide Heziketa euskaldundu behar dugula, eta Ikastolok zeresan handia dugu horretan”

urria

2007_ikastola

9


iks159 eusk:Maquetación 1

3/10/07

10:36

Página 10

GIPUZKOA:

TOLOSATIK MALAGARA ADIMEN EMOZIONALAZ HITZ EGITERA Arlo horretan egin duten lanagatik sari baterako izendatu dute Laskorain Joan den hilaren hirugarren astean Tolosako Laskorain ikastolako lau irakaslek Malagako Unibertsitateak eratu zuen Adimen Emozionalaren Nazioarteko I. Batzarrean hartu zuten parte. “Adimen emozionala arlo askotan lantzen da; gu geure esparruaz mintzatuko gara, adimen emozionala hezkuntzan nola lantzen dugun agertuko dugu, alegia”, kontatu zigun Kepa Goikoetxeak, Laskoraingo irakasleetako batek, bidaiari ekin baino ordu batzuk lehenago.

Rafael Bisquerra katalanak zuzenduko zuen mahainguru batean hartu behar zuten parte, eta Laskoraingoekin batean Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak ere izan ziren, orain bi urte hasita, erakunde hori izan baita hezkuntzaren arloan gaia lantzen aritu izan dena. Formazioa jaso duten lau ‘adituak’ joan ziren Malagara: Joxe Martin Aizpuru, Kepa Goikoetxea eta bi orientatzaile, Aitziber Aierdi eta Beatriz Ezeiza, hain juxtu ere. Adimen emozionala lantzeko Tolosako Laskorain ikastolak bi urtean egin duen bidea eredugarria izan da.

aplikatzeko materiala lantzen aritu ziren. Tutoretza saioetan edo Etikan lantzen dituzte jarduera horiek, eta irakasle bakoitzak bere arloan ere landu ditzake proposatzen diren ariketak. Helburua, ikasleen adimen emozionala lantzea da. Zer da adimen emozionala? “Gure baitako emozioak ezagutu eta kudeatzen jakitea”, dio laburbildu beharrez Kepa Goikoetxeak, orain bi urte Joxe Martin Aizpuru eta Jone Urteagarekin batean zuzendaritza taldean aplikatzeko asmoarekin lehen ikastaroak egiten hasi zenak. Zuzendaritza taldeko hiru kide horiek hasi ziren arloa BI URTEKO LANA lantzen. Ondoren 20 irakasle Iazko ikasturtean gauzatu boluntariok hartu zuten parte zuten Laskorainen adimen ikastaroetan. “Gu nonbait emozionala ikastetxean izugarri pozik etortzen ginen aplikatzeko proiektua. Horren ikastaro horietatik, eta haiei barnean DBHn adimen ere parte hartzeko gogoa emozionala lantzeko materiala piztu zitzaien. Udaberrian sortzen igaro zuten. Urte egin zuten hogei irakasle horiek ikastaroa, eta honen bukaerarako udazkenean beste irakasle argitaratuko da, eta ikastetxe guztiek egin zuten gauza guztietara banatzea da bera; horrela, gela barruan Gipuzkoako Foru Aldundiaren lan egiten hasteko moduan asmoa. HH-LHn ere geletan

10 ikastola_urria 2007

300 lagunetik gora bildu baitzituen. Ikastaroa bukatu duten guraso horien artetik nahi dutenek formazio trinko bat hartu eta ikastolako ‘aditu’ 200 GURASO maila lortu dutenekin talde Gurasoak ere animatu egin bat sortzea da gure asmoa, dira, azkenik, adimen emozionala lantzera, eta 200k beste guraso guztien formazioa bideratzeko”, jaso omen dute lehen modulua, 20 orduko ikastaroa, jarraitu zuen Jone Urteagak. Egin duten lanaren ondorioz, alegia. “Sekulako arrakasta izan du gurasoen artean ere Madrilgo Hezkuntza gaiak. Gipuzkoako Foru Ministerioak, UNESCOrekin eta fundazio zenbaitekin Aldundiak bultzatu zuen batean antolatzen duen sari hasieratik formazioa, eta baterako ere izendatuta Bilboko enpresa bateko burua, Jose Antonio Gonzalez, daude. “Deialdia nire izan da gurasoei lehen eskuetara iritsi zenean, sariketa horretan parte hitzaldiak ematera etorri hartzeko moduan geundela zena. Aretoa lepo bete zen, jarri ginen”, kontatu zigun Jone Urteagak, Laskoraingo zuzendariak.

ikusi nuen. Hainbeste lan eginda gero, zergatik ez genuen guk ere deialdira aurkeztu behar? Irakasleei aurkeztu nien ideia, eta ez zidaten erantzuten, denak isilik geratu ziren. Ez da gure estiloa eta ez da gure kultura sariketetara geure burua aurkeztea, baina bidali egin nituen paperak eta oporretan geundela jakin genuen aukeratua izan zela. Komunitateka antolatzen dute sariketa. Bakoitzetik hiru aukeratzen dituzte eta gu gaude hiru horien artean. Aurki erabakiko dira irabazleak”, esan zuen ikastolako zuzendariak.•

PREMIOS PARA JAKINTZA Y LASKORAIN El blog ‘Euskaljakintza’, que la profesora de la ikastola de Ordizia Maite Goñi utiliza para impartir el curso de Euskara y Literatura Vasca en segundo de Bachillerato, fue premiado como “el mejor blog de aula” por una entidad catalana que

desde 1989 se dedica a la promoción de las nuevas tecnologías en la enseñanza. A este premio se le suma otro, Internet Argia saria,, que la revista Argia otorgó a esta ikastola. Cuatro profesores de la ikastola

Laskorain de Tolosa participaron, por otra parte, en un congreso sobre inteligencia emocional, organizado por la Universidad de Málaga. Esta ikastola está nominada asimismo para un premio que concede el Ministerio de Educación de Madrid.

PRIX POUR JAKINTZA ET LASKORAIN Le blog ‘Euskaljakintza’, utilisé par Maite Goñi, enseignante à l’ikastola d’Ordizia, pour son cours de Langue Basque et Littérature Basque en classe de seconde, a été élu “meilleur blog de la classe” par un organisme catalan qui se consacre

depuis 1989 à la promotion des nouvelles technologies dans l’enseignement. A ce prix s’ajoute le prix Internet Argia, décerné à cette ikastola par l’hebdomadaire basque du même nom. Par ailleurs, quatre enseignants de l’ikastola Laskorain

de Tolosa participeront à un congrès sur l’intelligence émotionnelle organisé par l’Université de Málaga. Cette ikastola est également nominée pour un prix décerné par le Ministère de l’Education de Madrid.


iks159 eusk:Maquetación 1

3/10/07

10:36

Página 11

IKT ARLOKO BESTE SARI BAT ORDIZIAKO IKASTOLAK “Gelako blog onenarekin” ari dira euskara lantzen Jakintzan Ordiziako Jakintza ikastolako IKT taldearen blogak (IKTroak) irabazi zuen Internet Argia saria; horrez gainera, Batxilergoko 2. mailan Euskara eta Literatura lantzeko erabiltzen duten “Euskaljakintza” blogak irabazi du ondoren estatu mailako Espiral Edublogs 2007 saria Bartzelonan. Espiral, teknologia berrien aplikazio didaktikoan lanean ari den elkartea da, eta “gelako blogak” izeneko atalean eman diote lehen saria Jakintzako blogari. Maite Goñi da blogaren asmatzailea, eta bide berriak zabaltzen ari direnen pasioarekin hitz egiten du dagoeneko bi urte bete dituen bere “semea”z. Ordenadorea martxan jartzen zen bitartean IKT taldeak Jakintzan egin duen ibilbidea kontatu zigun gainetik. “Orain urte batzuk hasi ginen ikastolan IKT taldea sortzen. Jokin Lacalle IKT dinamizatzaileak etapa ezberdinetako irakasleekin lan-taldea osatu zuen teknologia berrien aplikazio didaktikoak gela barruan sustatzen hasteko. Orain dela lau bat urte hasi ginen lanean, baina blogak erabiltzen orain bi urte hasi ginen. Jokinek ezagutzen zituen blog batzuk, eta horrela sortu genuen ‘IKTroak’ bloga, Argia saria irabazi zuena”, kontatu zuen. WEB orriaren eta blogaren arteko diferentziak seguru asko ez genituela bereziko pentsatuz edo, argibide bat eman zigun: “Blogaren berezitasuna zera da: web orri estatiko bat izan beharrean argitaratzen duzun azkena portadan agertzen da beti eta aurrekoa bigarren lekura eramaten du. Eguneratu egiten da. Sekulako aukerak ikusi genizkion horri gela barruan.

LHn eta Batxilergoan hasi ginen lanean helburu ezberdinekin. LHn informatika eta informazioaren kudeaketa munduen berri emateko erabiltzen genuen. Eta Batxilergoan edukiak lantzen hasi ginen, Jokin Fisika eta ni Euskara eta Literatura lantzen. Horrela sortu zen ‘Euskaljakintza’, Espiral saria jaso berri duen bloga, eta bere lehenengo urtean Euskaliten Praktika Onen saria jaso zuena”, esan zuen. TESTU LIBURUAK APALERA Hasieratik erabaki zuten testu libururik ez zutela ukituko, eta Batxilergoko 2. mailan eman beharreko materiala sortzen hasi ziren. “Adibidez –dio Maitek bloga zabalduz-, Literaturako eduki denak internet bidez aurkitzen dituzte, eta egiten dituzten lan guztiak berriro sarean jartzen. Alde batetik ikasteko modu aktiboagoak eta talde lana bultzatzen dira, eta aldi berean egiten dituzten lanak berriro sarean jartzen dituzte, beren lanei gizarte-dimentsio bat emanez. Beren lanak sarean denen eskura jartzeak motibatu egiten ditu, gelatik kanpo ere irakurleak dituztela ohartzen baitira”, jarraitu zuen Maite Goñik. Irakasle honen ustez, testu liburuak askotan

pasibotasunera kondenatzen ditu ikasleak. “Blogaren bidez ikasleak idazle bihurtzea nahi nuen. Ikasleak lan bat egin eta irakasleak zuzendu eta ebaluatzen badu, bien artean geratzen da. Blogean argitaratzen badu, jendaurrean geratzen da. Gure blogak 300 bisita inguru ditu egunero kanpotik, eta jakin badakigu gure materialak kanpoan erabiltzen direla”, jarraitu zuen Maitek.

GRAMATIKA ETA HIZTEGIAK Blog pertsonalak irakurtzen ohituta dagoenak ‘Euskaljakintza’ oso bestelakoa dela pentsatu behar du lehenik eta behin. “Hau Euskara eta Euskal Literatura lantzeko diseinaturik dago. Euskara lantzeko, esate baterako, gramatika arauak, hiztegiak, esamolde zerrendak, atsotitzak, EGAko materiala.... curriculumean sartzen diren eduki guztiak dauzkagu bertan sarturik, eta horiek

lantzeko jarduera, ariketa eta jokoak egiten joan gara. Ikasleak eta nik sortu ditugu. Bestalde, programak eskatzen dituen unitate didaktiko guztiak lantzen ditugu, nahiz eta oso beste modu batean lantzen ditugun. Demagun, esaterako, ahozkotasuna landu behar dugula. Teknologia berriek sekulako aukerak eskaintzen dituzte audioan edo bideoak grabazioak egiteko. Egiten ditugun elkarrizketa eta irratirako lanak gela barruan gorde ordez zabaldu egiten ditugu kanpora. Horrek arduratsuago bihurtzen ditu ikasleak. Oso garbi nabaritu dut hori ikasleengan. Astean hiru ordu bakarrik ditugu Euskara eta Euskal Literatura emateko programazioan, baina blogari esker etengabe nago ikasleekin harremanetan; Euskara orduak ez dira asteko hiru ordu horietara mugatzen. Unibertsitetatik ere deitu izan didate gure lanaren berri emateko”, jarraitu zuen.

“Ez al dago egin duzuen lana beste gela batean baliatzerik?”, galdetu genion Maiteri. “Dagoeneko ari da jendea gure esperientzia baliatzen, eta askok deitzen didate argibideak eskatuz. Gainera, oso garrantzitsua iruditzen zait ikasleen artean partekatzeko jarrera zabaltzea, euren lana besteentzat baliagarria suerta daitekeela jabetzea. Sarean dena denentzako da. Hori da gure filosofia”, erantzun zuen. Aipatutako bi sari handioz gainera, beste hainbat aipamen ere jaso dituzte Maite Goñik, Jokin Lacallek eta Mikel Etxarrik eta, bidenabar, Manu Olanok ikastolako zuzendariak ere bai. Maite Goñi Jakintza ikastolako ikasle ohia da. Euskal Filologia ikasi zuen, eta Euskadi Gaztean lan egin zuen bolada batez berriro Jakintza ikastolara itzuli aurretik.•

GURE HELBIDEAK: http://euskaljakintza.com (Euskaljakintza bloga) http://ikteroak.blogsome.com (IKTeroak bloga) http://www.jakintza.net (Jakintza Ikastolako webgunea)

urria

2007_ikastola

11


iks159 eusk:Maquetación 1

3/10/07

10:36

Página 12

IPARRALDEA: SEASKAKO IKASLEAK GELA BERRIETAN Kolegio berria eta Ostibarreko ikastola elkarren ondoan Lartzabalen Berritasun handiak dira aurtengo ikasturte hasieran Ipar Euskal Herriko ikastoletan. Lartzabalen kolegio berria ireki da. Garazi eta Baigorritik Atarratzera bitarteko ikasleak biltzen ditu ikastetxe berriak. Donaixtiko udalekuetarako etxea ordezkatzen duten bi solairuko eraikuntza horren kontra eraiki da baita ere Oztibarreko ikastola, lehen Izuran zegoena ordezkatzen duena. Azkainen eta Polo ikastolan ere izan dira berrikuntzak. Horien berri bildu dugu hemen.

IREKI DA LARTZABALGO KOLEGIOA Ipar Euskal Herriko ikastoletan ikasturte berriak eman duen berritasun nagusia Lartzabalen zabaldu den Manex Erdozaintzi kolegio berria izan da. Orain zortzi urte zabaldu zen kolegio hori Donaixtin. “Iragan azaroan hasi ziren lanak, eta abuztuan bukatu ziren. Ehun eta hogeita bost ikasle ditugu, eta guztiak gela berrietan sartu dira ikasturte hasieran”, esan zigun Xalbat Falxak, kolegioko lehendakariak. Eraikuntza berriak bi solairu ditu. Behe solairuan ikasleen bi jolasgelez gainera Dokumetazio, Fisika, Informatika eta Teknologia gelak daude, eta lehen solairuan, berriz, ikasgelak. Kanpoan jolastokiak badira. “Hamar mila metro koadro baino gehiago erosi genituen, eta zati txiki bat bakarrik hartu du eraikuntzak. Ondorioz, leku asko geratzen zaigu behar diren instalazio eta jolastokiak egiteko. Aterpe handi bat egin dugu, baina geroari begira badugu lekua sobera. Nahi genuke egunen batean hau txikiegi gerta dakigun”, jarraitu zuen Xalbatek. Hiru autobusetan etortzen

12 ikastola_urria 2007

dira ikasle horiek Lartzabalera. Bada autobus bat Atarratzetik abiatu eta Zuberoako ikasleak biltzen dituena. Bada bigarren bat Donapaleuko eskualdetik datorrena eta hirugarren bat Baigorritik datorrena. “Lehen zuberotarrak Xalbador kolegiora joaten ziren han barnetegia zutelako, baina orain autobusari esker egunero joan-etorria egiten dute”, erantsi zuen Xalbatek. Orain, esan dugunez, 125 ikasle ditu kolegio berriak. Erabat beterik balitz, Kolegioan 200 ikasle sartuko lirateke. “Ehun eta hogeita bost ikasle horiek Soütako ikastolatik, Donapaleuko ikastolatik, Ortzaizekotik, Garazikotik eta Ostibarren berean lehen Izuran eta orain gure kolegioaren ondoan eraiki duten ikastolatik etorri dira”, esan zuen Xalbatek. Kolegio berria egiteko lurra Ikastolen Egoitzak elkarteak erosi zuen, eta eraikuntza egin ahal izateko Eusko Jaurlaritzak ere diru-laguntza garrantzitsua eman du. “Herri Urratsen bildutako dirua eta Eusko Jaurlaritzak eman duena izan dira eraikuntza egiteko baliatu direnak”, esan zuen Xalbatek.

BAIONAKO POLON AMA IKASTOLA BERRIA Donaixtiko etxea alokairuan zuten, La Rochelle hiriko udaleku elkarte batena baitzen. “Guk hamar hilabetez baliatzen genuen etxea, eta udako bi hilabetetan hustu egin behar izaten genuen. Barneko hornidura guztiak leku batean pilatu behar izaten ziren, eta horrek lan handia eragiten zuen”, jarraitu zuen Xalbatek. Kolegioa kudeatzeko ikasturte hasieran biltza bat egin eta hamaika lagun aukeratzen dituzte urtero. Hamaika horietatik ateratzen dira lehendakaria eta diruzaina. ”Hiru urte eman ditut karguan eta aurten utziko dut lehendakari kargua. Ez dut haur gehiago kolegioan eta ondoko egunetan egingo dugu biltzarra kargu berriak hautatzeko”, esan zuen.•

Oso eraikuntza zaharkitua zuten Baionako Polo ikastolan. Urteak ziren aldaketa eskatzen ari zirela, eta ikasturte hasieran inauguratu dute Ama Ikastola berria; Lehen Mailako gelak egoitza zaharrean daude oraindik, baina eraikuntza proiektuaren segidaren zain. “Bi urtetik hartzen ditugu haurrak, eta 10 urtera arte egoten dira ikastolan. Beraz, Ama Eskola eta Lehen Maila osoa ditugu. Guztira 59 ikaslek hasi dute ikasturtea. Urtean zehar beste batzuk sartuko dira eta 70 ikasletara hurbilduko gara seguruenik. Haur Hezkuntzarako gela berriak baditugularik, Lehen Mailakoak falta zaizkigu”, esan zigun Odile Hiriart zuzendariak. Bost irakasle dituzte Polon, hiru denbora osoz eta beste bi denbora erdiz.Uda honetan eraiki dute Ama Ikastola, eta Lehen Hezkuntzako gelak Seaskak kudeatzen duen Egoitza elkarteak egingo ditu, baina Odile Iriartek ez daki noiz hasiko diren lanak. “Egoitza elkartea Udalarekin negoziatzen ari da honek eraikuntzan parte har dezan, eta oraindik ez dirudi adostasunik lortu dutenik.

Haur Hezkuntzako gelak egiteko orduan Egoitzak berak ordaindu ditu egoitzaren gastuak, eta Udalak bere gain hartu ditu eraikuntzarako oinarria zein kanpoko eremua antolatzearen gastuak –V.R.D. delako guztia–”, esan zuen. Lehen jolastokia zegoen lekuan eraiki dute Ama Eskola. Eraikuntza zaharrak hor daude oraindik, baina horiek kenduz irabaziko da Lehen Mailako gelak egiteko lekua. “Aurten jolastoki ttipiarekin, ama ikastolarako joko egiturarik gabe ditugu haurrak, baina gela berriak ditugunez, eta egoera hau epe baterako denez, pozik gaude. Kontuan izan bi gela berri izateaz gainera, psikomotrizitate gela handi bat badugula, eta hor egiten ditugu arte heziketako lanak ere”, esan zuen Odilek. Ikastola Polo auzoan da, eta Lehen Hezkuntza bukatzen dutenean Xalbador kolegiora joaten dira autobusez. Baionan bada Ama Ikastola eta Lehen Hezkuntza dituen beste ikastola bat Polo baino handiagoa, Oihana ikastola, lizeoa dagoen eraikuntza berean.•


iks159 eusk:Maquetación 1

3/10/07

10:36

Página 13

PLAN “RENOVÉ” EN SEASKA Alumnos de cuatro ikastolas de Seaska han iniciado este curso en aulas nuevas. 125 alumnos, que durante los últimos años han estudiado en una vieja casa de vacaciones de Donaixti, acaban de estrenar el nuevo colegio de Lartzabale. Junto a este edificio de dos plantas, han edificado otro de una

sola planta que acoge los ciclos de Educación Infantil y Primaria de los alumnos del valle de Oztibarre. Los alumnos de Infantil de la ikastola Polo de Baiona también han estrenado aulas y la ikastola de Azkaine, por su parte, ha inaugurado el primer aula de Educación Primaria.

PLAN DE RÉNOVATION À SEASKA Les élèves de quatre ikastola de Seaska ont été installés dans de nouveaux locaux. 125 élèves qui ces dernières années ont étudié dans le vieux centre de vacances de St-Just Ibarre viennent d’inaugurer le nouveau collège de Larceveau. Attenant à cet édifice de deux

OZTIBARREKO IKASTOLA ERE LARTZABALEN Manez Erdozaintzi kolegioaren kontra eraiki dute Oztibarreko ikastola berria ere. “Lur eremu bera da, baina legeak arautzen duen bezala, bi zatitan banatu behar izan genuen eta bi eraikin ezberdin egin, adin ezberdintasunagatik. Bi ikastetxeetako gurasoen artean elkarte bat osatu genuen, Phagatxa elkartea deitu duguna. Elkartearen helburua sostengu kanpainak egin eta egitasmo komun batzuk aurrera eramatea da. Gure kasuan ere lurra Egoitza elkarteak erosi zuen, eta eraikina kolegioa bezalaxe egin da, Herri Urratseko eta Eusko Jaurlaritzako diruarekin. Kolegioa bi solairukoa da, gurea batekoa. Eta jantoki bera erabiltzen dugu kolegioak eta guk, ordutegi ezberdinekin”, esan zigun Gabi Phagaburu, ikastola berriko lehendakariak. Oztibarreko ikastola orain dela 17 urte sortu zen. “Sei umerekin sortu zen akanpaleku batean. Guraso baten etxean ere egin zuen aldi bat, eta Izuran egon da geroztik hamabi bat urtez etxe zahar batean eta prefabrikatu batzuetan. Pixkana-pixkana ikastola

handituz joan zen, eta orain sei bat urte Lehen Maila ezarri genuen. Orain 2-12 urteko 38 haur ditugu. Oso kopuru txikia dirudi, baina Oztibar bailarako haurren %30 inguru suposatzen du. Ehunekotan ez litzateke bat ere kopuru txarra Iparralde osoan lortuko bagenu”, jarraitu zuen Gabik. Bi ikastetxetako gurasoen artean jarri dute dagoeneko sostengu kanpaina bat martxan. “Web orri bat badugu, www.pagatxa.mundua.com, helbidearekin, kanpainaren berri ematen duena. Egoitzak elkarteak kudeatu du eraikuntzaren aurrekontua, baina ikastetxe bien hornidurak guk jarri behar dugu. Horretarako 110.000 euro behar genituen, eta kanpaina hori pagoa sinbolotzat harturik eratu dugu. Arbaillak mendiak hurbil ditugunez, jendeak ematen digun dirulaguntzaren truke guk mendi horietan pagoak landatuko ditugu. Mendia Oztibarreko sindikatuarena da, eta herriek uzten digute, beraz, lurra pagadia egiteko. Web orrian agertzen da dirua non eman daitekeen. Kanpaina honen barruan kantaldi bat

étages, un autre bâtiment d’un étage accueillant les élèves de maternelle et du primaire d’Oztibarre a également été construit. Les élèves de l’ikastola du Polo Beyris ont également de nouvelles salles de classe. L’ikastola d’Ascain a quant à elle ouvert une classe de CP.

AZKAINEN LEHEN HEZKUNTZAKO GELA BAT ere egin genuen Lasarten joan den hilaren 22an. Beste kantaldi bat egin nahi genuke urrian Bilbon. Hegoaldeko ikastola batzuk ari dira kolaboratzen kanpainan ”, esan zuen Gabik. Oztibar bailara zortzi bailarak osatzen dute: Oskaxeko lepotik hasita, Donaixti, Bonuze, Hozta, Ibarrola, Lartzabale, Izura, Jutsi eta Arhantsusik. Zortzi herri horien artean bi mila bizilagun izango dira.•

Hogeita hamabost urte dira Azkaineko ikastolak Ama Eskolarekin funtzionatu duela. Muriel Galardik, Azkaineko ikastolako lehendakariak, esan zigunez, aurten Lehen Mailako gela bat irekitzea lortu dute. “Aurten Lehen Hezkuntzako gela bat zabaldu dugu. Gauzak ondo izan joan balira, beste etxe batera pasa behar izango genituzkeen ikasle guztiak, udalekuetarako erabiltzen den etxe handiago batera, baina maiatzeko uholdeetan ura sartu zen herriko eskola publikoan, eta Udalak gela batzuk etxe horretara aldatzea erabaki zuen. Ondorioz urte hau lehengo eraikin zaharrean igaro beharko dugu, eta gela berri hori ondoan dagoen Jauregia deitzen diogun etxean ezarri dugu. Jauregi hori ere Udalarena da”, esan zuen. Murielek adierazi zuenez, udalekuetarako etxe horri Haurren Etxea deitzen diote.

Handia da eta Ama Eskolako gelez gainera Lehen Hezkuntzako gela guztiak bertan ezartzeko moduan izango dira. “Leku gehiago dugu han, bai barruan eta bai kanpoan ere. Jolastokiak baditu, eta aterpe bat ere bai. Oso ondo dago lekua. Ez dakigu etxe horretara noiz aldatuko garen. Beharbada urte osoa itxoin beharko dugu, beharbada gutxiago. Eskola publikoan hondatutako gelak konpontzen ari direnez, itxoin egin beharko dugu. Ez digute datarik jarri Udaletxean. Orain 30 ikasle ditugu eta horietatik Lehen Hezkuntzan 9 dira. Bederatzi horiek Donibane Lohizunera joan behar izan balute, batek ez zuen ikastolan segituko”. Muriel Galardik hiru haur ditu ikastolan.•

“Ehun eta hogeita bost ikasle horiek Soütako ikastolatik, Donapaleuko ikastolatik, Ortzaizekotik, Garazikotik eta Ostibarren berean lehen Izuran eta orain gure kolegioaren ondoan eraiki duten ikastolatik etorri dira”. “Pixkana-pixkana ikastola handituz joan zen, eta orain sei bat urte Lehen Maila ezarri genuen. Orain 2-12 urteko 38 haur ditugu. Oso kopuru txikia dirudi, baina Oztibar bailarako haurren %30 inguru suposatzen du”.

urria

2007_ikastola

13


iks159 eusk:Maquetación 1

3/10/07

11:06

Página 14

NAFARROA: ESTALPE IKUSGARRI BAT JASO IKASTOLAKO PATIOAN Milioi bat euroko inbertsioa egin dute Patioan estalpe ikusgarri bat eta gimnasiarako eta ekitaldietarako balioko duen aretoa inauguratzekotan daude. Milioi bat euro gastatu dituzte, eta inbertsio horiei aurre egiteko antolatuko dute datorren urteko Nafarroa Oinez. Dagoeneko taldeak lanean hasita daude. “Gobernutik zerbait espero dugu, baina %20 izango da gehienez. Ezinbestekoa genuen, beraz, Nafarroa Oinez bat antolatzea. Andoni Sagastibeltza liberatu dugu horretarako, eta gurasoak oso ilusionatuta ikusten ditut. Beste bat bizi izan dugunoi nagia ematen zigun berri bat prestatzen hasteak, baina guraso berriak lanerako gogoarekin ikusten ditugu eta hori oso polita da, animatu egin gaitu”, esan zuen Elena Ronkalek, Jaso ikastolako zuzendari kudeatzaileak, ikastolako guraso diren Kukuxumusukoen logoa erakusten zigun bitartean. Elenak orain zortzi urte Jasok antolatu zuen Nafarroa Oinezen egin zuen eguraldi negargarria gogoratu zuen. “Hain eguraldi txarra egin zuen, non goizeko hamarretan kaleko argi guztiak piztu baitziren”, esan zuen. Patioko estalpeak 42x21 metro ditu, areto-futbol zelai baten neurria. “Areto futbol taldeak matxinatuta genituen eta ez zuten Jasora etorri nahi izaten”, esan zuen Elenak. Eta ikastorduetan gimnasiarako erabiliko duten aretoaz, berriz, 160 eserleku dituela esan zigun. “Gurasoen bilerak, ikasturte bukaerako festa, ingelesezko eta euskarazko antzerkiak eta gisakoak egingo ditugu hor. Batzar nagusietarako tamalez lekua soberan

14 ikastola_urria 2007

izango dugu. Egoera ekonomikoari buruz hizketan hasten gatzaizkie, eta aspertu egiten ditugu nonbait”, jarraitu zuen umorez. HISTORIA BEREZIA Hiriburuetako ikastola asko aurreko ikastolaren zatiketa batetik jaio izan dira. Jaso Ikastola, aldiz, San Fermin ikastolan ikasle gehiegi zeudelako sortu zuten. “San Ferminen sekulako ikasle piloa geratu zitzaien kalean, 60 bat edo, matrikulatu ezinik, eta Jesus Atxak, garai hartako San Fermingo zuzendariak, beste ikastola bat sortzera animatu zituen gurasoak. Horrela sortu zen ikastola hau Etxebakoitz auzoan, Arostegi etorbideko egoitzan. Paz de Ziganda eta Udal Ikastolak ere San Fermindik atera ziren”, esan zuen Elena Ronkalek. Elenak ondo baino hobeto ezagutzen du ikastola honetako historia. Bertan lehenik andereño eta gero zuzendari izan da hainbat urtean. Orain zuzendaritza bikoiztu egin dute. Lehen Elenak Pedagogia eta Gerentzia eramaten zituen. Orain Unai Arellano jarri dute hezkuntza zuzendari eta berari egokitu zaio gerentzia. Orain 26 urte sortu zen. Hamazazpi urte egin zituzten egoitza zaharrean. 1999ko apirilean, orain zortzi urte beraz, sartu ziren ikastola berrian. Eraikuntza berria

Mendebaldea auzoan dago, eta oinez ere ikasle multzo Iruñeko mugan, Barañainen dezentea etortzen da. DBHko kontra. Hain zuzen ere, erreziboa merkatzea lortu Barañaindik datoz ikasle dugu”, esan zigun Elenak. asko Jasora. Ikastola dotorea da, ederra, lasaia. Bi lerro GURASOAK PATIOAN ditu, 685 ikasle 2-16 urte Jaso ikastolako zuzendariak bitartean eta 75 langile. dioenez, ikastola Iruñeko bazter horietan bertakotzeak gurasoak ere euskal toponimia mantendu hurbilarazi egin ditu. “Lehen den seinale, Argaren gaineko haurrak euskal ghetto batean inguruko zubi bati ‘el puente bizi ziren. Arratsaldeko de Mihiluze’ deitzen omen bostetan autobusetan sartu diote, aspaldi batean zubi eta bidaltzen genituen beren horretan lapurrak urkatzen etxeetara. Orain gurasoen zituztelako. presentzia erabatekoa da. “Ikasleen jatorria Eraikuntza berria Mendebaldea auzora edo ingurura auzoan dago, Iruñeko mugan, mugatuz joan da. Etxebakoitzen Barañainen kontra. geundenean hamar Hain zuzen ere, Barañaindik datoz autobus genituen, ikasle asko Jasora. Ikastola dotorea hiriburuko punta da, ederra, lasaia. guztietatik etortzen zirelako ikasleak. Bi lerro ditu, 685 ikasle 2-16 urte Orain lau autobus bitartean eta 75 langile. Iruñeko bakarrik ditugu, eta bazter horietan euskal toponimia horietako bat edo mantendu den seinalea. beste nahikoa hutsik iristen dira. Inguruko jende asko daukagu. Mendebaldea auzo gaztea da, eta inguruan ditugun Barañaingo etxeak ere berriak dira. IparEtxebakoitz ere ez dago urrun, eta handik ere badatoz; tantaka etortzen dira Alde Zaharretik, Bigarren Zabalgunetik eta inguruko herrietatik. Askok autobus publikoak erabiltzen dituzte, guk Billabesak deitzen ditugunak; beste asko gurasoek autoetan ekartzen dituzte. Bizikletaz

Arratsaldeko laurak eta erdietarako gurasoz betetzen zaigu patioa. Gero eta guraso euskaldun gehiago ditugu. Iruñean gauzak aldatzen ari dira alde horretatik. Ikasle ohi batzuk ere baditugu tartean, baina oraindik ere erdaldunak dira nagusi. Gurasoen presentzia hori berez gauza ederra da, baina gaztelera sartzen dute jolaslekura. Arratsaldetan orduak ematen dituzte guraso batzuek hemen. Arratsaldeko zazpiak eta

erdiak arte hemen geratzen dira. Sekulako giroa egoten da. Orain egin dugun patio estalian kirola egitera ere etortzen dira gurasoak. Erabilpen handia ematen diogu patio berriari”, jarraitu zuen Elenak. Euskararen egoerarekin lotutako beste kontu bat ere aipatu zuen Elena Ronkalek. “Nafarroako Gobernuak etorkinei D ereduaren eskaintza ukatu zienetik ikastoletan ez da etorkinik sartzen. Gobernuak ez du ahalegin txikienik ere egiten etorkinak euskaraz eskolatzeko. Ikastolen Elkarteak proposamena egin zion Gobernuari etorkinak eskolatzearen gastuak erdi bana egiteko baldintzarekin, eta ez zuten erantzun ere egin. Beldur naiz ez ote garen gelditzen ari errealitatetik kanpo. Ez dakit kontseilari berriak zer asmo dituen, baina oraindainokoan horrela izan da. D eredua goraka doan lurralde batean politika hori mantentzea arriskutsua iruditzen zaigu bai etorkinentzat eta bai guretzat ere. Jarrera horrek denborarekin ordaina ekarriko digulakoan nago”, egin zuen gogoeta. Iruñean San Ferminek lau lerro ditu, Paz de Zigandak hiru eta Jasok bi. Azken ikastola honetan 12 ikasle geratu dira aurten kanpoan eta, hiru ikastolak kontuan hartuta, 75 ikasle geratu ziren iaz matrikulatu ezinik.•


iks159 eusk:Maquetación 1

3/10/07

11:07

Página 15

UN PATIO MUY ANIMADO La ikastola Jaso de Iruñea ha invertido un millón de euros en la construcción de un espacio cubierto en el patio. Se trata de un patio que a partir de las cuatro y media de la tarde se llena de padres que acuden a recoger a sus hijos y en la que muchos permanecen durante horas. La ikastola está ya organizando la edición del Nafarroa Oinez del próximo año pera hacer frente a las inversiones.

UN PATIO TRÈS ANIMÉ L’ikastola Jaso de Iruñea a investi un million d’euros dans la construction d’un espace couvert dans le patio. Il s’agit d’un patio qui accueille dès 16h30 les parents venus chercher leurs enfants. L’ikastola est actuellement en pleine préparation de Nafarroa Oinez de l’année prochaine. Cette prochaine édition permettra à l’ikastola de faire face à ces investissements.

urria

2007_ikastola

15


iks159 eusk:Maquetación 1

3/10/07

10:37

Página 16

iks ERREPORTAJEA BERTSOLARITZA

ESKOLARTEKO FINALISTEN IBILALDIAK EGIN DITUZTE ELKARREKIN

Irailaren 3tik 7ra bitarte txango polita egin zuten Eskolarteko Bertsolari Txapelketako nagusien mailako finalistek Asturiasen. Llanes inguruko Quintana herrixkan landetxe bat aukeratu zuten aurten astebete hori pasatzeko, aurreko urteetan Paris, Lisboa edo Loirako gazteluak bisitatu ondoren. Hamabost laguneko tropela joan zen bi furgonetatan banatuta, hamaika finalista eta lau arduradun: Xabi Paya, Juanjo Respaldiza, Mikel Mendizabal eta Julen Zulaika.

Jolaserako ere izan da aukerarik.


iks159 eusk:Maquetaci贸n 1

3/10/07

10:37

P谩gina 17

Goian ezkerretik hasita: Julen zulaika, Ekaitz Samaniego, Juanjo Respaldiza, Kristina Txoperena, Jon Uria, Iker Gorosterrazu, Mikel Mendizabal eta Ander Solozabal. Behean, ezkerretik: Ane Labaka, Xabier Paya, Arrate Illaro, Maindi Murua, Maddalen Arzallus, Garazi Taberna eta Mikel Olaizola.

urria

2007_ikastola

17


iks159 eusk:Maquetación 1

3/10/07

10:37

Página 18

iks ERREPORTAJEA BERTSOLARITZA

M “E E

Ezkerretik hasita: Arantza Oxandabaratz, Mikel Cherbero, Eñaut Zaldunbide, Amaia Iturriotz, Estitxu Arozena, Irati Majuelo, Imanol Irazustabarrena eta Ortzi Murua, Donostiako Santa Klara uhartean.

PAR EUSKAL HERRITIK Maialen Arzallus txapelduna, Kristiñe Txoperena txapeldunordea eta Maindi Murua (Bixente eta Mattin Lukuen ordez); Bizkaitik Jone Uria eta Arrate Illaro (Miren Amurizaren ordez), Mikel Olaizola eta Ane Labaka (Hodei Iruretagoienaren a ordez) gipuzkoarrak; Ander Solozobal eta Ekaitz Samaniego arabarrak eta Iker Gorosterrazu eta Garazi Taberna (Alazne Untxaloren ordez) nafarrak izan ziren egonaldian parte hartu zutenak. “Furgoneta birekin joateak mugitzeko aukera handia eman digu, baina aldi berean astebete osoa etxe berean egoteak elkarbizitzarako ere bidea eman die gazteei. Otordu asko etxean egiten genituen eta afalondoan jardunaldi luzeak egiten genituen elkarrekin”, esan zigun Juanjo Respaldizak. Egunero irteeratxoren bat egiten zuten. Llaneseko ibilbideak, Covadongako lakuak, Sella ibaiaren jaitsiera eta beste zenbait bazter ezagutzeko aukera izan zuten, eta azken egunean inguruko sagardotegi batean afalduz eman

I

zioten amaiera egonaldiari. “Kantatu egin dugu asko —jarraitu zuen Julen Zulaikak—. Iparraldeko hiru neskak oso kantari onak dira, eta besteok lagundu egiten genien. Gitarra bat eta ahoko soinuak ere baziren, eta afalondotan oso giro ederra izaten genuen”. Paris, Lisboa eta Loirako bidaiak mugituagoak izan ziren eta aurtengoa plan lasaiagoa izan da; taldeko elkarbizitza egiteko balio izan du. “Baziren bertsolari batzuk elkarrekin oso gutxitan egonak, eta oso lagun eginda bukatu dute”, esan zuen Xabi Payak.

Sagardotegiaren inguruan bertsolaririk ezin ba falta!

18 ikastola_urria 2007

TXIKIAK, ESTROPADAK IKUSTEN Irailaren 9an Donostian jokatu zen Kontxako bandera ikusten izan ziren txikien mailako finalistak. Santa Klarara joan, bainu bat hartu, gosaldu, estropadak ikusi, Donostiako jatetxe batetik eramandako bazkaria jan eta arratsaldea elkarrekin pasatu ondoren itzuli ziren etxera. Ekainaren 23an jokatu zen Altsasuko Burunda pilotalekuan Euskal Herri mailako Eskolarteko XIX edizioaren finala, eta txikien mailan 14 finalista izan ziren bertan: Guillermo Vegas (Argantzun), Elyem Chef (Legutio), Nerea Ibarzabal (Markina), Elene Lejarzegi (Lekeitio), Amaia Iturriotz (Urretxu), Imanol Irazustabarrena (Alegia), Paxkal Iriart (Baiona), Ortzi Murua (Azkaine), Josu Sanjurko (Lesaka), Irati Majuelo (Iruñea), Eñaut Zaldunbide (Anhauze), Mikel Cherbero (Irulegi), Gilen Negeloua (Urdiñarbe) eta Johaiñe Sarraillet (Lakarri). Amaia Iturriotzek jantzi zuen txapela eta Imanol Irazustabarrena geratu zen bigarren. I


iks159 eusk:Maquetación 1

3/10/07

10:37

Página 19

Llanes inguruko hondartza batean taldearen piramidea osatu nahian.

AMAIA ITURRIOTZ (TXAPELDUNA)

“TXAPELA NIRE GELAN DAUKAT ZINTZILIK”

MAIALEN ARZALLUS (TXAPELDUNA) “ELKARTASUN GIROA SORTU DU EGONALDIAK” Zenbatgarren egonaldia izan da zuretzat? Hirugarrena izan da. Denak izan dira oso ezberdinak. Aurten denak batera geunden etxe alokatu batean, eta taldeko giroaz gainera, askatasuna ere ematen zigun nahi genuena egiteko. Etxeko egongelan orduak eman ditugu elkarrekin eta otorduak egiten ere denok batera egoten ginen. Horrek elkartasun giro bat sortu du taldean. Nola banatu dituzue taldeko zereginak? Taldean beti egoten dira batzuk gautxoriagoak eta beste batzuk gosaria prestatzera jaikitzen direnak. Suertea izan dugu Julen

Zulaikarekin. Sukaldean nahikoa ondo moldatzen da eta plater nahikoa bereziak ere prestatu zizkigun, enpanadak esate baterako. Bazeuden baita ere giroa animatzen onak zirenak. Bertsorik egon al da tarteka egonaldi horretan? Azken egunean sagardotegi batera joan ginen eta han kantuan hasi eta bertsotan bukatu genuen. Zer egin duzue, lo gutxi? Bueno. Batzuek oso gutxi eta beste batzuek zerbait bai. Orokorrean gutxi egiten da horrelako egonaldietan. Beti egoten dira batzuk gauetan esnatzen direnak.•

HIRU ALDIZ IZAN DA FINALISTA AMAIA TXIKIEN MAILAN. AURTEN TXAPELA JANTZI DU, ETA DATORREN URTEAN HANDIEN MAILAN KANTATZEKO AUKERA IZANGO DU. IAZ PASAIATIK ONTZI BATEAN JOAN ZIREN ESTROPADAK IKUSTERA, ETA AURREKOAN ZUATZAN BOST EGUNEKO EGONALDIA EGIN ZUTEN. AURTENGO IBILALDIAREN BERRI EMAN ZIGUN. Nolako eguna pasatu zenuten Donostiako uhartean? Oso ondo pasatu genuen. Tamalez ez ziren finalista guztiak joan. Zuberoakoentzat, esate baterako, urruti geratzen da. Hamar lagun bildu ginen. Hamalautik sei elkartu ginen. Gurekin batera Mendizabal, Estitxu Arozena eta Arantxa Oxandabaratz etorri ziren. Zu nola joan zinen Urretxutik Donostiara? Gurasoak ere estropadak ikustera joan ziren. Bazkari bat zuten lagunekin Donostian eta haiekin joan nintzen. Xanti tabernan geratuta geunden beste finalistekin eta handik abiatu ginen portura. Hasi al zara berriro bertso eskolan? Oraindik ez gara hasi, baina gure irakasleak, Gorka Azkaratek, Gipuzkoako Txapelketan hartu behar du parte eta bera entrenatzen ikustera joaten gara hiru bat ikasle. Ondo pasatzeaz gain, asko ikasten dugu horrela. Non daukazu txapela jarrita? Nire gelan, horman zintzilik.•

urria

2007_ikastola

19


iks159 eusk:Maquetación 1

3/10/07

10:37

Página 20

iks IKASTOLEN JAIAK BABESLEAK

BABESLEEI

ESKER ONEZ

UDABERRIKO IKASTOLEN FESTAK EGURALDI TXARRAK HONDATU ZITUEN IKASTOLEN FESTA BAT ANTOLATU AHAL IZATEKO 2.000 LAGUN MOBILIZATU BEHAR IZATEN DIRA EGUNEAN BERTAN. BAINA, URTE ETA ERDI LEHENAGO HASTEN DIRA EGUN HANDI HORI EGIN AHAL IZATEKO LANEAN. “HASIERAN TALDE TXIKIA IZATEN DA ETA POLIKI-POLIKI JOATEN DA JENDEA GEHITZEN. NORMALEAN DENA KONTROLPEAN IZATEN DUGU, GAUZA BAT IZAN EZIK: EGURALDIA”, ESAN ZIGUN MIKEL AZANZAK, BIZKAIKO AZKEN IBILALDIAK ANTOLATZEN ARI DEN KOORDINATZAILEAK.

urreko urtean ikastolen bost jaiak eguraldi onarekin egin ziren. Aurten, ordea, udaberriko hiru jaiak eguraldi txarrarekin suertatu dira. Festa horien helburu nagusietako bat egitasmoren bat aurrera atera ahal izateko dirua biltzea izaten da. Eraikinarekin lotutako egitasmoak izaten dira gehienetan: lursail bat erosi, eraikin berria egin edo za-

A

20 ikastola_urria 2007

harra berritu edo zabaltzea. “Oso garrantzizkoa da aldez aurretik arropak eta beste zenbait produktu salduz diru sarrera batzuk segurtatzea. Oso garrantzitsuak dira era berean babesle eta laguntzaileekin lotzen diren konpromisoak. Badaude laguntzaile batzuk festa guztiei laguntzen dietenak. Batzuek hiru jaitan hartzen dute parte; badaude bost jaietan parte hartzen du-

ANDONI ORTUZAR JAUNA KOLDO TELLITUREKIN BATERA.

JOSEBA AZKARRAGA JAUNA.

JESÚS MIGUEL EUBA JAUNA.

GERMAN MURUAMENDIARAZ JAUNA.

JON GOIKOETXEA JAUNA.

JOSE MIGUEL LANZAGORTA JAUNA.


iks159 eusk:Maquetación 1

3/10/07

10:38

Página 21

LOS PATROCINADORES PALÍAN EL EFECTO DEL MAL TIEMPO

JOSE ANTONIO ARDANZA JAUNA.

PELAYO SERRANO JAUNA.

IXABEL BEREZIARTUA ANDEREA.

XABIER ARISTI JAUNA.

Las tres grandes fiestas de las ikastolas, que se celebran en primavera, Herri Urrats. Ibilaldia y Araba Euskaraz, han tenido en común el azote del mal tiempo. La celebración del Herri Urrats estuvo amenazada por las riadas que anegaron los aledaños del lago de Senpere. El Ibilaldia de Balmaseda se celebró bajo una aguacero que deslució prácticamente todos los actos del programa. Araba Euskaraz de Argantzon contó con una mañana lluviosa que retrajo la afluencia de la gente. Es en estas situaciones de emergencia cuando más se agradece el apoyo moral y económico de los patrocinadores. Gracias a ellos se salvan parte de las recaudaciones.

SENPEREKO LAKUAN UHOLDEEN OSTEAN ATERATAKO IRUDIA.

LES SPONSORS PALLIENT LES CONSÉQUENCES DU MAUVAIS TEMPS Les trois grandes fêtes des ikastola célébrées au printemps ont eu une chose en commun cette année: le mauvais temps. Herri Urrats a failli être annulé suite aux inondations de Saint-Pée sur Nivelle. L’Ibilaldia de Balmaseda a eu lieu sous des trombes d’eau et la plupart des manifestations prévues au programme ont dû être annulées. La pluie qui est tombée tout au long de la matinée lors de l’Araba Euskaraz organisé à Argantzon a entraîné une participation moindre que les années précédentes. C’est dans ces situations d’urgence que les aides économiques apportées par les sponsors sont particulièrement les bienvenues. Elles permettent d’assurer une rentrée d’argent quelle que soit la météo.

BALMASEDAKO PLAZA ARRATSALDEKO ORDUTAN. HERRI URRATS LANTALDEAN ARITUTAKO HAINBAT LAGUN.

RAMON IRAZU JAUNA.

JAVIER MADRAZO JAUNA.

urria

2007_ikastola

21


iks159 eusk:Maquetación 1

3/10/07

10:55

Página 22

iks IKASTOLEN JAIAK

BABESLEAK

BABESLEAK

tenak ere. Azpimarratzekoa da urte askotan gurekin daudela, batzuk hasieratik. Beti leialak”, jarraitu zuen Angel Olaldek. ZEIN DIRA ETXE HORIEK? Babesleen artean Euskaltel eta EITB nabarmendu behar dira. Eta laguntzaileen artean Naturgas, Norbega (Coca-Cola eta Aquabona), Eusko Label, Eroski Fundazioa, Rioja Alavesa, Abra, Kaiku, LumaGorri, Baqué, Osalan eta Askagintza. Komunikabideen artean, EITB taldea, Berria, Gara, Deia, Argia, Noticias taldea, Diario Vasco eta El Correo. Hauek dira festa guztietan lagundu, eta diru sarreren portzentaia handi bat segurtatzen dutenak. Badaude baita ere lekuan lekuko festari laguntza ematen dieten babesleak. Kutxak Gipuzkoan laguntzen du, edo BBK-k Bizkaian. “Eguraldi oso txar batek diru-sarreren erdia inguru hondatu dezake, eta etxe hauei esker segurtatu egiten da neurri batean helburu ekonomikoa”, jarraitu zuen Mikel Azanzak. HIRU FESTA EURIPEAN Hirurak eguraldi txarrarekin egin ziren. “Herri Urrats maiatzaren 13an egin zen. Uholdeak izan ziren maiatzaren 3an. Biharamunean egoeraren balorazioa egin zen, Seaskaren festa egiteko baldintzarik bazegoen ala ez erabakitzeko. Udaletxearen jarrera ere eskertu nahi genuke, bere langileak eta laguntza eskaini baitzigun Herri Urrats egin ahal izateko. Guk eskertu genuen laguntza hori, baina langileak herriko premiei erantzuteko behar zirela erantzun genien, eta geu gai izango ginela festa aurrera ateratzeko. Dena hankaz gora zegoen, baina gai izan ginen festa antolatzeko, hain zuzen ere, aurreko egunetako eguraldi lehorrari zein laguntza ematera hurbildutako talde handi bati esker. Dena dela, egora horrek atzeratu egin zuen jendea”, esan zigun Estelle Goñik, Herri Urratsen koordinatzaileak. Ibilaldian, berriz, inoiz Bizkaiko ikastolen festa batean egin duen egu-

22 ikastola_urria 2007

raldirik txarrena egin zuen Balmasedan maiatzaren 27an. “Udaberrian askotan egiten du euria, baina zaparradak izaten dira eta aterraldiak ondoren. Balmasedako Ibilaldian bezperan hasi zuen euria. Goizeko seietan zalantzak izan genituen, baina aurrera egingo genuela erabaki genuen. Zernahi gisaz, eguerdian bota zuenarekin jende asko etxera joan, eta herria hutsik geratu zen. Laguntza berezia eskatu zen, eta jendeak erantzun egin zuen, baina beti geratuko da arantza hori antolatzaileon bihotzean”, esan zigun Azanzak. Ekainaren 17an, Araba Euskaraz egunean ere, euria bota zuen. “Goizean eguraldi txarra egin zuen. Zintaren mozketa euripean egin genuen. Lehen orduko giro horrek kokildu egiten ditu umeak dituzten familiak. Horregatik Argantzonera espero baino jende gutxiago joan zen”, esan zuen Olaldek. Udazkeneko beste bi jaietan ez dela horrelakorik gertatuko espero dugu. I

KOMUNIKABIDEAK

LAGUNTZAILEAK


iks159 eusk:Maquetación 1

3/10/07

10:38

Página 23

URRUZUNO SARIETAKO IRABAZLEEKIN KONTU-KONTARI MIKEL MANZISIDOR Andoaingo Larramendi ikastolako ikaslea da. Bi sari irabazi ditu, bata prosan “Askatasun bila”rekin eta bestea poesian “Beti berdin”ekin. IDOIA BENGOETXEArekin (Laskorain Ikastola), BLANCA GARCIArekin (Armentia) eta IZARO ZINKUNEGIrekin (Ikasberri) ere egin ditugu elkarrizketak, baina leku faltagatik sartu gabe utzi behar izan ditugu. Zer moduz ibili zarete Italian? Oso ondo. Venezia, Padova, Turin, Milan eta Bolzano bisitatua ditugu. Venezia ederra da, baina Bolzano ere asko gustatu zait. Arduradun moduan etorri diren Michele Fernandez, Bideak agentziakoa, eta Josu Martinez idazlea ere, oso jatorrak ziren. Arrate Rodriguez ibili dugu gida moduan, Milanen urtebete bizitakoa zelako. Nik bigarren urtea dut saria irabazten dudala. Iaz Baltikoan ibili ginen: Estonian eta Lituanian. Zer egin behar da bigarren aldiz Urruzuno saria irabazteko? Lana egin behar da, baina suerte pixka bat ere behar da. Asmatu

egin behar duzu epaimahaikoei zer gustatuko zaien. Kontatu zure prosako lanaren edukiaz zerbait. Gerran parte hartzeko bahitzen dituzten ume horietako bat da kontalarietako bat. Nik konparaketa bat egin dut hemengo ume baten bizitzaren eta ume horrenaren artean. Ahots nagusia, bahitzen duten ume horrena da. Kongon kokatua dago ipuina. Bukaeran ihes egiten saiatzen da eta hil egiten dute. Eta poesian? Poesian ere kritika soziala egiten dut. Asko hitz egiten dugula, baina denak berdin jarraitzen duela esaten dut. Zein dira zure idazle kuttunak? Euskaraz Sarrionandiaren poe-

mak gustatzen zaizkit eta orain Harkaitz Canoren “Telefono kaiolatua” ari naiz irakurtzen; oso ondo dago. Gazteleraz, esate baterako, “La sombra del viento”, Carlos Ruiz Zafonena, irakurri dut orain eta Toti Martinezen “La brecha” ere oraintsu irakurri dut; “Los pilares de la tierra”, Ken Follet-ena ere, uda honetan irakurri dut. Denetik irakurtzen dut, ez daukat genero finkaturik. Ba al duzu ikastolan animatu zaituen irakaslerik? Bai. Mariam Lekuonak, Euskarako irakasleak, beti animatu nau. Eta Gaztelaniakoak ere animatzen nau.•

urria

2007_ikastola

23


iks159 eusk:Maquetaci贸n 1

3/10/07

10:38

P谩gina 24

"Ikastola" aldizkaria: 159 zenb. - urria  

"Ikastola" aldizkaria: 159 zenb. - urria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you