"Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila

Page 19

Ainhoa Apaolaza, Elorrioko koordinatzailea eta Amets Beltran de Guevara Ibilaldiko koordinatzailea.

ELORRIOKO AUZOETATIK BARRENA. UDALAITZ,ANBOTO ETA MUGARRARI BEGIRATUZ BOST KILOMETRO ETA ERDI “SUFU ELORRIO, ÑUNGUI LEN DIHAR”, kantatzen du aurtengo Ibilaldiko kantan Marian Sanek, maiatzaren 28an Elorrion egingo den XXVIII. Ibilaldira joateko deia eginez. “Zatozte, zatozte Elorriora, zatozte hizkuntzen jaira”, dio Haritz Luzarrek (hitzak) eta Urko “Emakume afrikar honek dantza afrikarren ikastaroak ere eman ditu ikastolan. Urtebete daramate ikastolan bere haurrek, eta euskaraz primeran moldatzen dira. Grabatzera etorri zirenean, kamara jarri zioten aurrean emakumeari eta ez zuten errepikatu beharrik izan. Behin kantatu zuen eta balekoa izan zen”, kontatu zigun Ainhoa Apaolazak, Amets Beltran de Guevararekin batean Ibilaldiko koordinatzaile denak. Amets izango da aurrerantzean Bizkaiko Elkartearen barruan Ibilaldiak koordinatzen lan egingo duena. Kanta berezia bada, beste horrenbeste esan daiteke edizio honetako logoaz ere. Lo2006/APIRILA* 149ikastola

Igartiburuk zein Mamen Rodrigok (Las Vulpes taldeko kantaria) egin duten kantaren zati batean. Kantaren egileak ikastolako gurasoak dira, eta Marian Sane ere bai. Kanta horretan herriko dozena bat musikarik eta ikastolako ikasleek hartu dute parte.

goak Argiñetako hilarriak, Errebonbilo jaia, mendiak, gazteluak eta elorriotarrak biltzen dituen beste hainbat ikur agertzen ditu. Gotzon Garaizabal ikastolako guraso eta DiDa diseinu etxeko bazkideak egin du, eta logo horretako zatiak erabili dituzte Ibilaldiaren ikur txikiago moduan. Logoaren irudiak erabiliz atera dira elastikoak, poltsak eta beste hainbat material.

Elorrion dena da berezi samarra, eta ikastola bera ere halakoxea da. Txintxirri ikastolaren eraikinak sendotasun sentsazioa ematen du. XVII. mendeko jauregia, Arespakotxaga jauregia izan zen. Harlandu dotorez egina da. Ate nagusia zabaltzeko bakarrik sekulako indarra behar da. Jauntxoen senitarteko eta zerbitzariak bizi ziren gela erraldoi horietan 160 ikasle ari dira orain ikastolan ikasketak egiten. Ainhoak eta Ametsek bigarren solairuko gela handi batean dute beren bulego nagusia, kartel, plano eta paperez betea. “Hamabost batzordetan banaturik ari dira gurasoak lanean. Osasuna, trafikoa, gar- 19


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.