Issuu on Google+

Historikoen bilkura Donostian. Inaxio Maria Olarte. Armentiako lehen promozioa Ikastolen Jaiak‘06: HU eta Ibilaldia Udako hizkuntza eskaintza

HAMAR URTE BARRU, NOLAKO IKASTOLA?


ikastola > www.ikastola.net EDITATZAILEA: IKASTOLEN KONFEDERAZIOA / Zamudioko Teknologi Elkartegia, 208 B-1 / 48170 Zamudio / Tel.: 606 33 41 45 Koordinatzailea: Zuriñe Mendizabal aldizkaria@ehik.ikastola.net Erredakzioa: Joxean Agirre, Amagoia Mugika eta Eva Domingo Euskara zuzentzailea: Imanol Artola Diseinua eta maketazioa: Txema Garzia Urbina Inprimatzailea: Ona SA imprimategia Iruñea. Tel.: 948 35 10 14 ISBN: Ikastolen Konfederazioa, 84/933872/6/6

HISTORIKOEN BILKURA DONOSTIAN GIE SORTU ZENETIK TALDE BATERAGILEAN IZANDAKOAK MAIATZAREN 27AN ELKARTUKO DIRA

APIRILA/2006

Aurkibidea <

149

Gipuzkoako ikastolen historian guztiz ezagunak dira

03 HISTORIKOEN BILKURA DONOSTIAN 04 Inaxio Maria Olarte

GURUTZ ANSOLA, IÑAKI ELIZALDE, INAXIO MARIA OLARTE, XABIER ARISTEGIETA, JOSE ANTONIO ZALDUA, INAXIO OLIVERI ETA ANTONIO CAMPOSEN

07

ERREPORTAJEA

XIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK 08 Joan Maria Senent 10 Meltxor Artetxe 11 Inkestak 12 Ondorioak

14 Armentiako lehen promozioa 16

IKASTOLEN JAIAK

16 HERRI URRATS Maskarada eta guzti aurten Herri Urratsen. 19 IBILALDIA ‘06 Elorrioko auzoetatik barrena. 22

iks BERRIAK: Udako hizkuntza

izenak, GIEko lehendakari izan direlako hurrenez hurren. Gutxiago ezagutzen dira, ordea, 1969tik Talde Bateragileko kide izan direnak.

“GUZTIRA, 300 LAGUN INGURU IZAN DAITEZKE. Guztiei gonbidapena bidaltzen saiatu gara. Ikastolen alde asko emandakoak dira, eta ziur horietako asko ikastolen alde lan egiteko prest direla oraindik. Esperientziaren ahotsa dira, altxor izugarria. Eskerrak emateko elkartu nahi ditugu. Haiek landatu zuten haziak fruitu mardul egin direnez, esku artean ditugun proiektuak erakutsi nahi dizkiegu, eta aurrera begira zer ekarpen egin ditzaketen aztertu nahi dugu denon artean. Eta, horrek guztiak ospatzea merezi duenez, bazkari baten bueltan bukatuko dugu”, esan zuen Esteban J. Agirrek, GIEko idazkariak. Maiatzak 27, larunbata, izango da eguna.“Askok ikastola mugimenduaren hasiera bizi zuten. Urterik gogorrenak egokitu zitzaizkien, eta egin zuten lanaren jarraipen moduan, gaur GIE zer den eta zer egiten duen azaldu nahi diegu”, jarraitu zuen Esteban J. Agirrek. Gogoratu behar da ikastola mugimenduak hazkunde ikusgarria izan zuela Gipuzkoan 60ko hamarkadan, baina status legalik gabe zeudela artean. 1968ko abuztuan Manuel Valencia Remón gobernadoreak irailaren 15erako legeztatu gabe zeuden ikastolak ixteko agindua eman zuen. Ikastola gehienek Elizaren babesera jo zuten, eta elkarte bat sortzeko lehen urratsak ematen hasi ziren.

eskaintza

Garai horri buruz hitz egitera INAXIO MARIA OLARTErengana jo dugu. Bera izan zen GIEren hirugarren lehendakaria. >


HISTORIKOEN BILKURA DONOSTIAN elkarrizketa

INAXIO MARIA OLARTE “Garai hartako gurasoek monumentua merezi dute” IKASTOLA MUGIMENDUAREN GARAIRIK GOGORRENAK EZAGUTU ZITUEN, HASIERAKOAK. GIEren hirugarren lehendakaria izan zen, Gurutz Ansola (1969-1971) herrikidearen eta Iñaki Elizalderen (1971) ondoren. Legearen babesik gabe ibili ziren urtetan eta, Jose Lasa apaizaren gestioei esker Madrildik kartilak eskuratzen hasi zirenean, bazkari bat egin omen zuten Azpeitiko Kiruri Jatetxean, igarotako larrialdi guztiak ahaztu nahirik edo. Hala ere, ez dio bere buruari inolako dominarik jarri nahi.“Benetako merituak garai hartako gurasoek zituzten, monumentu bat egin beharko litzaieke” dio, eta are aipagarriagoa da esaldi hori bera ezkongabea dela kontuan izanik. Seguru asko ikastolen historian guraso izan gabe lehendakari izan den bakarra izango da. Bere etxean hartu gaitu, hormak liburuz estalita dituen gela batean, Azpeitiko Arana kalean, hain zuzen, herriko ikastola jaio zen lokalaren gainean.

Z

EIN izan ziren GIE sortzeko eman ziren pausoak?

Gipuzkoako Ikastolen Elkartea 1969an sortu zen, baina aurrekari batzuk aipatzea derrigorrezkoa da. Gipuzkoako ikastoletako ordezkarien lehen bilerak Lazkaon eta Tolosan egin ziren, eta Urretxun ondoren, pasiotarren komentuan, horiek abertzale edo gutxienez euskaltzale zirelako. Bilera hauetara, gainera, beste lurraldeetako ordezkariak hasi ziren etortzen, lurralde horietan ikastolak indartu ahala. 1967an hasi ziren Urretxuko bilerak. Nik ditudan lehen bileren aktak edo oharrak 1966koak dira, Lazkaoko bileretakoak. Bilera horietara joaten zirenak ez ziren lehendakari ez ezer, artean antolatu gabeko erakundeak baitziren. Kontuan izan euskara bera ere galarazita zegoela, eta ikastola zer esanik ez. Antolaketa horren lehen harriak jartzen ari ginen. Elkar ezagutzen ez genuenez, ONUn egiten den moduan, ordezkari bakoitzak bere izena eta zein bailaratik zetorren idatzita jartzen zuen mahaian ikusteko moduan, idazkariari lana errazteko. Idazkari lanetan neu aritu ohi nintzen.

Zenbat lagun biltzen zineten, beraz, Urretxuko bilera horietan?

Gaurko Talde Bateragilearen antzekoa zen, nahiz eta guk batzar nagusi izena erabiltzen genuen bilera hori izendatzeko. Bailara ba4

koitzetik ordezkari bat edo bi bidaltzen ziren, haur kopuruaren arabera. Hor egosten ziren gure arazo nagusienak. Ikastolak legeztatu gabe baldin bazeuden, nola joaten ziren, bada, haurrak ikastolara?

Artean ikastoletan 6 urte bitarteko haurrak hartzen zituztelako, eta 6 urte bitartean ez zutelako kartilarik eskatzen. Horixe zen, hain zuzen, gure arazo nagusia, 6 urtera iristen zirenean zer egin erabakitzea. Ez zen, noski, arazo bakarra. Andereñoei ordaindu egin behar genien. Eta andereño horiek euskal kulturan jantzi eta prestatu egin behar genituen. Donostiako Antiguan bagenuen egoitza bat andereñoak prestatzeko. Gaurko ikuspegitik ulertzea zaila bada ere, garai hartan ez genuen andereño tituludunik, gerra aurreko batzuk kenduta. Irakasle euskaldunik ez genuen. Maisu baten lana, gainera, kale-garbitzaile baten parekoa zen. Ez zen batere estimatzen eta ikasketak egiteko aukera zuenak ez zituen inoiz irakasle ikasketak aukeratzen. Sei urteko haurrak izatera iritsi ginenean gerra garaiko maistra euskaltzaleen tituluak erabiltzen hasi ginen, baina garaiko ikuskariekin arazo larriak genituen, eta irtenbideak aztertzeko abokatu batengana jo genuen, aita Elizegi jesuitarengana, alegia, eta honek, aukera guztiak aztertu ondoren, irtenbide

bakarra genuela esan zigun: Elizaren babesera biltzea. Tokian tokiko elizak haur katekesi gisara legeztatu zituen ikastolak. Ikuskaria etortzen zen bakoitzean erretorearengana bidaltzen genuen. Noiz hasi zineten lurralde mailako elkarte baten premia ikusten?

Urretxuko bilera horietan biltzen ari ginelarik, geure artean zatiketa etorri zen, salaketa politikoak zirela tarteko. Donostiak etortzeari utzi zion eta Donostia zen bailararik indartsuena. Aldi batez Donostiakoak beren aldetik eta gainerakoak Urretxun bilerak eginez ibili ginen. Nik Gurutz Ansola, GIEko lehen lehendakari izango zena, ezaguna nuen, eta banekien Donostian biltzen jarraitzen zutela. Hori horrela izanik, Urretxuko batzarretik talde bat osatu genuen Donostiakoekin hitz egitera joateko. Elgoibarko Felix Etxeberria, Legazpiko Joseba Aierbe eta ni neu joan ginen elkarreratze bilera batera, eta aurrera elkarrekin joan behar genuela erabaki genuen. Ikastolek araudi bat behar zutela ikusi, eta hamar hilabeteko epea hartu genuen araudia prestatzeko. Tolosan egin genituen bilerak, eta bilera horietako batean ginela hil zuten Manzanas 1969ko abuztuaren 2an. Etxekoandrea etorri zitzaigun berriarekin. Paperak tabernan bertan utzi eta joan ginen autoetan etxera. Kon-


troletan lagunarteko merienda bat izan genuela esatekotan geratu ginen. Segituan ezarri zuten salbuespen egoera, eta horrek atzeratu egin zuen zertxobait araudiaren onarpena. Azaroan 9an egin zen Batzar Nagusia Loiolan. Ikastola bakoitzetik bina ordezkari joan ziren, eta hor onartu zen guk aurkeztu genuen araudia eta sortu zen GIE. Orduan sortuko zen seguru asko Talde Bateragilea ere.

Elkarteak bat eginda lana egiteko talde bat behar zuen, eta bailara bakoitzetik ordezkari bana aukeratuz sortu zen Talde Bateragilea. Hamaika lan-sail edo arlo antolatu ziren: pedagogia, udalekuak, lege saila, erlijioa, ekonomia, gurasoak, irakasleak, kirolak, aseguru soziala, ikastola berriak eta Bigarren Maila. Ikastolok hasieratik genuen oso garbi unibertsitateraino iritsi behar genuela. Lege saila aipatu duzu. Zertan dago garai horretan ikastola bakoitzaren lege egoera?





Gure haurrek zer etorkizun izango dute? Horixe zen gurasoen galdera. Ez genuen batere segurantzarik, baina lasai egoteko esaten genien, etorriko zela legeztapena, eta etorri egin zen. 1972an 8.000 ikasletik gora genituen Gipuzkoan bakarrik, eta konbentzituta geunden ikastola horiek ixten hasiz gero, sekulako istiluak sortuko zirela, ezingo zituztela itxi. Jose Lasa apaizaren lanari esker, ikastola dezentek legeztatzea lortu zuten, eta batzuk Madrildik diru-laguntzak jasotzen hasi ziren. Zu hirugarrena izan zinen lehendakarien zerrendan. Nola aukeratzen zen lehendakaria?

Talde Bateragilean bertan aukeratzen zen lehendakaria. Araudiaren arabera, kargu hori urtebeterako zen, nahiz eta berraukeratu zitekeen. Gurutz Ansola izan zen lehena, 69-71

cursado más de 300 invitaciones. Pretenden ponerles REUNIÓN DE HISTÓRICOS al corriente de los proyectos que EN GIE tienen entre manos y recabar su El 27 de mayo tendrá lugar en apoyo. “Son la voz de la la nueva sede de GIE en Añorga experiencia. Es un patrimonio la cita que reunirá a los que han que tenemos que aprovechar. sido miembros del Consejo Queremos estrechar las Rector de la federación desde su relaciones con todos ellos”, dijo creación en 1969. Los actuales Esteban J. Agirre, secretario de la federación de ikastolas de responsables de GIE han

2006/APIRILA* 149ikastola

Gipuzkoa. Tras la exposición de los proyectos, se reunirán en torno a la mesa.

bitartean. Iñaki Elizalde etorri zen gero, 71tik 72ra. Ni izan nintzen hirugarrena. Xabier Aristegieta etorri zen gero, Jose Antonio Zaldua segidan, Inaxio Oliveri hurrena, Antonio Campos azkenik eta Joxe Ramon Zubizarreta orain. Zein izan zen zu lehendakari zinela ikastolek eman zuten pausorik garrantzitsuena?

Ni lehendakari izan nintzen urte eta erdi horretan euskara batuaren auzia erabaki genuen. Eztabaida luze baten ondoren gehiengoak Euskaltzaindiaren erabakiei men egitea erabaki genuen. Ni lehendakari nintzela urrats handiak eman ziren ikastolen legeztapenean ere, eta 1975etik aurrera normalizatu zen erabat lege mailako ikastolen egoera. ikastola

Ikastolen Elkartea=Fédération des Ikastola de Gipuzkoa (créé en 1969) aura lieu au nouveau siège de la fédération à Añorga. Les responsables actuels de GIE  ont envoyé plus de 300 invitations. Le but de ce RÉUNION DES ANCIENS rassemblement est de faire MEMBRES À GIE Le 27 mai prochain une réunion connaître aux anciens membres accueillant les anciens membres les projets actuels et de recevoir leur soutien. Selon Esteban J. directeurs de GIE-Gipuzkoako

Agirre, secrétaire de GIE, “avec eux, c’est l’expérience qui parle. Nous devons en profiter. Nous voulons établir d’étroites relations avec eux”. Après présentation des projets, ils se réuniront pour débattre.

5


XIII.

j p

XIII.

j p

XIII.

j p

XIII.

j p

XIII.

j p

XIII.

erreportajea

jardunaldi pedagogikoak J. Iñaki Etxezarreta, Ikastolen Konfederazioaren zuzendaria; Konrado Mugerza, Eusko Jaularitzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko kidea; Pedro Aranburu, EHIK-ren lehendakaria eta Kultura Saileko ordezkaria eta HABEko zuzendaria, Joseba Erkizia, irekiera ofizialean.

XIII.

j p

Ia 300 ordezkari talde lanean PEDRO ARANBURUk, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko lehendakariak, sarrera hitzetan esan zuenez, hezkuntza legeak beharrezkoak dira “gizartearen aldaketara hezkuntza egokitu, mugak eta joko-arauak finkatu, eta sistemaren oinarriak zein koherentzia bermatzeko. Baina argi dugu era berean kanpotik ezartzen zaizkigun legeen gain, eskola euskaldun bezala geure bidea jorratu behar dugula eta geure tokia izan behar dugula hezkuntzaren alorrean. Ez gaude prest etorkizunean gure hezkuntza proposamenak goitik behera beste batzuek erabaki diezazkiguten. Horregatik, sorreratik amestu izan dugun eskola alternatiboa eta euskalduna eguneroko lanaren bidez egia bilakatzeko komenigarria da noizbehinka burua altxatu, arnasa sakon hartu eta begirada luze-zabalean proiektatzea, oztopo nagusiak non dauden erreparatzeko. Hori egitera goaz jardunaldi hauetan. Eztabaidaren hasiera da hau. Datorren astelehenetik aurrera egunotako emaitzak eta ondorioak aztertu ondoren, gogoetaren jarraipena antolatuko dugu, bereziki gurasoei hitza emanez, izan ere gure barne-kulturarekin bat eginez, ikastolaren komunitate osoak erabakiko du ondorengo urteetan norabidea”. Ikastolen sareko profesional talde zabala zuen entzuten, ia 300 lagun, Gasteizko VILLA SUSOko areto nagusian. Konfederazioko zuzendariak ere,J.IÑAKI ETXEZARRETAk,etorkizunari aurrea hartzeko hezkuntza estrategiek duten garrantzia aipatu zuen. “Europako gobernu gehienak kezkatuta dabiltza hamar urte barru izango dugun etorkizunari aurrea hartu nahian, eta etorkizunari aurrea hartzeko hezkuntza estrategiak lantzen dituzte. Estatu espainolean ere, PP orain urte batzuk LOCEren bidez eta PSE orain senatura iritsia den LOEren bidez beren hezkuntza estrategiak planteatzen ari dira. Horrek azkartu egin du guk ere proposamen bat egitea”, esan zuen. “2005-2015EKO IKASTOLAK. HEZKUNTZA PROPOSAMEN BAT ERAIKITZEN” izeneko txostena eztabaidatu zuten martxoaren 29, 30 eta 31an Gasteizen egin ziren Jardunaldi Pedagogikoetan. 2006/APIRILA* 149ikastola

7


XIII.

jardunaldi pedagogikoak

Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak antolatutako XIII. Jard Matrikula datuak %98ko ikastolen partaidetza; 251 matrikulazio; ia

JOAN MARIA

Senent

â&#x20AC;&#x153;Gurasook gutxiegi erabiltzen gaituzte eskolanâ&#x20AC;?

IRAKASLE IZAN ZEN LEHENIK ETA GERO HOGEI URTEZ IRAKASLE ESKOLAN EGIN ZUEN LAN, ETA BERTAKO ZUZENDARI IZAN ZEN AZKEN URTEETAN. Europako goi mailako hezkuntza erakundeak biltzen dituen Comenius elkartearen lehendakari izan da, eta lan horri esker oso gertutik ezagutzen du Europako hezkuntzaren egoera. Hitzaldi bikain batekin zabaldu zituen Gasteizko XIII. Jardunaldi Pedagogikoak, eta bere ustetan gaur ikastolak dituen erronka nagusiak aipatuz bukatu zuen. Nabarmendu zituen erronka horietako gehienak jardunaldietan aztertzeko aurreikusita zeudenak ziren hain zuzen, entzuleen harridurarako, ikastolek bereak baitituzte. Hezkuntza Konparatuko irakasle da gaur Valentziako Unibertsitatean, eta hiriburutik hogei bat kilometrora bizi da, baserri batean.

skolaren tamaina, ebaluazioa, finantziazioa, etorkinen auzia eta beste hainbat alderdi Europako herrialde desberdinetan nola dauden aztertu duzu. Guri gurasoen partaidetzaren puntua bereziki interesgarria iruditu zaigu.

E

Oso harrigarria gertatu zitzaidan Kalifornian egonaldi bat egin zuen nire ikasle ohi batek kontatu ziguna. Hango eskolari buruzko bi8

deo batzuk ikusten ari ginela ohartu ginen gela barruan tarteka gurasoak ikus zitezkeela. Han hori normala zela esan zigun. Atzeratuta dabiltzan ikasleekin jartzen dituzte lanean, lanbideei buruz hitz egiteko, hiriari buruz edo zernahi gai lantzeko jotzen omen dute gurasoengana. Bidenabar gurasoak gela barruan dauden arazoez jabetzen dira. Zer pentsatua

eman zidan horrek. Badakit ikastolen sarean gurasoekiko harremana oso estua dela, baina Europako irakasle batentzat oro har pentsaezina da gurasoak gelan sartzea. Horregatik esan dut hitzaldian hemen gurasook gutxiegi erabiltzen gaituztela. Nik bost seme-alaba ditut eta bi ikastetxe kontzertatutan dabiltza. Bietan hartzen dute parte gurasoek, baina


II. Jardunaldi pedagogikoak Gasteizko Villa Suson. Ikastolen etorkizunaz gogoeta egiteko garaia. azio; ia 300ordezkari talde lanean.

â&#x20AC;&#x153;Oso harrigarria gertatu zitzaidan Kalifornian egonaldi bat egin zuen nire ikasle ohi batek kontatu ziguna. Hango eskolari buruzko bideo batzuk ikusten ari ginela ohartu ginen gela barruan tarteka gurasoak ikus zitezkeela. Han hori normala zela esan zigun.â&#x20AC;?

ekintza estraeskolarrak antolatzen eta gisakoetan bakarrik. Gurasoekiko harreman hori pertsonalizatu egin beharko litzateke. Guraso guztien partaidetza eskatu beharrean, bakoitzari egin dezakeen hura eskatu beharko litzaioke. Horretarako gurasoen datu-base bat izatea ona litzateke. Gauza interesgarriak egin litezke. Danimarkako eredua aipatu duzu gurasoen partaidetzari dagokionez eredu gisa. Zertan dira eredugarri?

Eskolaren gestioan eta martxan hartzen dute parte. Danimarkako eskolan gela oso txikiak dira. Hamazazpi ikasleko batez bestekoa dute. Titularitatea udalarena da eta gurasoak dira nagusi ordezkaritza batzordeetan. Udaleko ordezkariak eta gurasoak dira, ondorioz, eskola daramatenak. Irakasleen kontratazioa, esaterako, batzorde horien esku dago. Gurasoak, beraz, gestioaz gainera pedagogiaz ere arduratzen dira, irakasle bat kontratatu edo kaleratzeko derrigorrezkoa baitute. Alde horretatik lehen aipatu dugun eredu amerikarrera hurbiltzen dira. Gurasoen partaidetzaren Europako mapa bat egingo bagenu, oso egoera desberdinak erreparatuko genituzke herrialdez herrialde. Beste muturrean Estatu frantsesa legoke: hor ez dute gurasoek apenas partaidetzarik eta ez dute curriculumean zein lan pedagogikoan bat ere aginterik . Baina orokorrean esan daitekeena zera da, orain hogei urte baino partaidetza handiagoa dutela gurasoek eskoletan, eta partaidetza hori suspertzeko gurasoen formakuntzaren arloan gauza interesgarriak egiten ari direla. Europako herrialde desberdinetan agertzen diren joerak agertu dituzu. Zein da hamar urte barru haur kopuru aldetik biziko dugun egoera?

Europak 15 milioi haur galdu ditu azken 25 urteotan. Ekialdeko Europan ez da horrelako jaitsierarik izan. Europa erdialdean eta mendebaldean (Euskal Herrian ere bai, beraz) eskolako populazioa murriztu egin da. Hemendik hamar urtera zer gertatuko den? 2015ean Europa osoko 0-9 urteko haur kopurua hartzen badugu %8 jaitsiko dela aurreikusten da. Bi salbuespen espero dira: Irlanda eta Estatu espainola, nahiz eta Estatu frantsesean ere igoko den. Estatu espainolean Lehen Mailako ikasleen kopurua %20 igoko dela aurreikusten da. Garbi dago igoera hori ez datorrela jaiotza tasaren hazkundetik. Tasa horrek ere gora 2006/APIRILA* 149ikastola

egingo du, baina haur kopuruaren hazkundea etorkinei esker lortuko da. Eta horrek erronka handiak ekarriko dizkigu. Gazteekin ere antzeko zerbait gertatuko da. Europa osoan jaitsi egingo da gazteen kopurua. Ekialdeko herrialdeetan jaitsiera hori %40koa izango da, eta berriro ere Irlanda eta Estatu espainola zein frantsesa izango dira gazte kopuruan gora egingo dutenak. Aldaketa urteak datoz, beraz. Lehen Hezkuntzan %20 igoko da ikasle kopurua, eta %5 Bigarren Hezkuntzan.

Zer tamainako eskolak aurreikusten dira 2015erako?

Egin diren azterketen arabera, Lehen Hezkuntzan 400 ikasleko ikastetxeak aurreikusten dira tamainari dagokionez. Ikastetxe txikiak egiteko joera nagusituko da, beraz. Europako ekialdea izango da salbuespena. Estatu espainolean ere ikastetxe handiak egiteko joera izan da urte askoan, eta joera horrek bere eragina izango du etorkizunean. Baina Europan oro har joera, esan bezala, 400 ikasle inguruko ikastetxeak egitekoa izango da, Lehen Hezkuntzan bereziki. Bigarren Hezkuntzakoak handixeagoak izango dira. Ikastetxe erraldoien eredua zaharkitua geratuko da erabat. Etorkizuneko eskola hori moldatuko duten lauzpabost ezaugarri aztertu dituzu hitzaldian. Horietako bat ebaluazioarena izan da.

Enpresaren munduan kalitate ereduak zabaldu direnetik hezkuntzan ere ebaluazioa ezinbestekoa bihurtu da. Herrialde guztietan egiten dituzte ebaluazioak, baina ez dituzte gauza berak ebaluatzen, eta Europa osoan konparaketak egiteko moduko ebaluazioak beharko genituzke. Herrialde gehienetan eskola bera ebaluatzen dute eta irakasleak ere bai. Italian, Bulgarian eta Estatu espainolean eskola eba-

luatzen da, baina ez irakasleak. Eta badaude herrialde batzuk bereziki irakasleak ebaluatzen dituztenak. Nire ustetan, nagusituko den joera zera izango da: ebaluaketa bertsuak egitera joko dugu, herrialdeka konparaketak egin ahal izateko. Ez da, PISAk egiten duen bezala, eskola errendimendua bakarrik neurtuko, eskolako funtzionamendu osoa neurtuko da. Eskolaren finantziazioaz eman dituzun datuetan ere Europa barruan alde izugarriak daudela erakutsi duzu.

Barne Produktu Gordinaren %4,4 zuzentzen du Estatu espainolak hezkuntzara. Europako herrialdeen zerrendan azkenetakoak gara, Grezia, Txekia, Errumania, Eslovakia eta beste gutxi batzuekin batean. Danimarkak %8 ematen dio hezkuntzari eta herrialde eskandinaviarretan ere gisako kopuruak dira. Gure inguruko herrialdeetan puntu bat gehiago ematen diote hezkuntzari eta, gutxi dirudien arren, dirutza handia suposatzen du. Beste kontu bat da nola finantzatzen den eskola. Suedian, Finlandian eta Beneluxen ez da bereizketarik egiten eskola publiko eta pribatuaren artean, eta berdin-berdin finantzatzen dituzte biak. Ez da finantzaketa modu ohikoena. Herrialde gehienetan publiko-pribatuko pertsonala berdin-berdin ordaintzen da, baina ez mantenamendua edo eraikuntza. Eta gero, administrazioak ematen dituen zuzeneko laguntzak daude, bekak eta maileguak, eta hor diferentziak izugarri nabarmentzen dira: Danimarkak hezkuntzako gastuen %20 zuzentzen du zuzeneko laguntzetara, Poloniak %2 bakarrik, eta Estatu espainolak %2,7. Kopuru hau Europako bataz bestekoaren erdia da. Etorkinen auzia ere jorratu duzu hitzaldian, eta eskola inklusiboa proposatu duzu diferenteak diren ikasleak integratzeko bidetzat.

Orain dela gutxi irakasle lagun batek zera esan zidan: gela barruan 17 ikasle ditut, valentziarrak hiru bakarrik dira, eta hiru horiek zein baino zein bereziagoak dira. Hori da gaurko eta areago oraindik gure biharko egoera. Ezintasunak dituzten ikasleez gainera, premia sozial desberdinak dituzten ikasleak izango ditugu, Bigarren Heziketan bereziki jarrera mailako arazoak dituzten ikasleak, emaitza desberdinak dituztenak eta jatorri desberdinekoak bilduko dira gela batean. Aniztasun hori integratzea da eskola inklusiboaren egitekoa. Horretarako, gero eta meto-  9


XIII.

jardunaldi pedagogikoak

Antolaketa bikaina; elkar ezagutzea eta partehartzea; elkarrizketare arlo desberdinetako behar nagusiak zehazteko unea; teoriatik praktika

MELTXOR

Artetxe

TALDE LANEAN EZTABAIDATZEKO PROPOSAMENA eltxor Artetxe, jardunaldien arduraduna, izan zen bi egun eta erdiko jardunaldietan eztabaidatu zen “Hezkuntza proposamen bat eraikitzen” izeneko testua aurkeztu zuena. “LOCEren dekretuak lehenik eta LOEren iragarpenak gero halako astinaldi bat sortu zuen gure artean, beste sareetan bezalaxe. Lege berriok zer eragin izango zuten pentsatzen hasi ginen Zuzendari Pedagogikoen Mintegian bereziki. Bestetik, gisako prozesuen aurrean Eusko Jaurlaritzak edo beste zenbait erakundek antolatzen dituzten mintegietan gure ordezkaritza bat finkatu beharrak ere ekarri gaitu jardunaldiok antolatzera. Bi kezka horiek bultzatuta jarri genuen Talde Eragile bat martxan. Federazio bakoitzak ordezkari bat izendatu zuen talde eragilea osatzeko, eta Konfederaziotik J. Iñaki Etxezarreta eta ni neu ibili gara, eta Partaidetik Imanol Igeregi. Talde hau izan da egunotan banatuko den txostena prestatu duena”, esan zuen. Hasieran, larrialdiko lan moduan hartu zuten egitekoa. “LOCEek HHn, DBHn eta Batxilergoan edo erlijioaren gaian eta gisako gaietan zer eragin izan zezakeen aztertzen hasi ginen presaka, baina poliki-poliki geure hezkuntza proposamena goitik behera aztertzera iritsi ginen. Une batetik aurrera legeari eman beharreko presazko erantzun hori bazter utzi eta geure proiektuari heldu genion”, jarraitu zuen Meltxor Artetxek. Kike Fernandez de Pinedo, Maria Galdeano, Erramun Martiarena, Irene Goñi, Alazne

Senent

M

 dologia indibidualizatzaileagoak beharko di-

ra. Zenbat eta desberdintasun handiagoak, orduan eta gatazka ugariagoak izango ditugu, eta horiek konpondu ahal izateko bitartekotzak beharko dira. Horrexegatik ari dira hain modan jartzen bitartekotzari buruzko programak unibertsitate eta irakasle eskoletan. Beharbada etorkizuneko eskolak kanpoko laguntza beharko du arlo hauetan, irakasle ez direnen laguntza, alegia. Etorkinen integrazioak bakarrik aldaketa handiak eskatuko dizkigu. Gure ikasleen %15 kanpotarrak izatera iritsi daitezke. Zer esperientzia ezagutzen dituzu Europan eleaniztasunaren arloan?

Ikastola sareko jendearen aurrean eleaniztasunaz hitz egiten hastea ausardia handitxoa iruditzen zait, Rosa Sensaten taldea eta ikastolak izan baitira gure inguruan arlo honetan lanik gehien egun dutenak. Izatekotan ere Andorrako kasua aipatuko nuke. Merkataritzak herrialde txiki horretan duen garrantziagatik irakaskuntzan lau hizkuntza lantzen dituzte. Praktikan bi edo hiru hizkuntza hitz egiten dituen lekua da Andorra. Lehen Hezkuntza bukatzerako ikasleek lau hizkuntza menderatu behar dituztela jarri zuten helburutzat. Hizkuntza nagusia espainola den lekuetan Haur Hezkuntzako ikasleak katalanean murgiltzen dira irakasle katalan batekin (denboraren %70), eta denboraren %30, berriz, frantsesean irakasle frantses batekin. Espainola bazkal orduetan eta autobusean hitz egiten dute irakasle laguntzaile batekin. Hiru urteren buruan hiru hizkuntzaren jabe izatera iristen dira. Lehen Hezkuntzan ingelesa sartzen dute eta edukiak lau hizkuntzatan lantzen hasten dira. Nik hurbiletik jarraitu dut esperientzia, eta Lehen Hezkuntza bukatzerako oso maila polita lortzen dute lau hizkuntzatan. Horretarako pertsonala, dirua eta pedagogi planteamendu berriak behar dira. ikastola 10

Petuya,Ana Mezo, Imanol Igeregi, Meltxor Artetxe eta J. Iñaki Etxezarreta izan dira taldea osatu dutenak, eta txostena zirriborratzeko orduan zenbait lagunen ekarpenak jaso dituzte. Elena Errazti eta Arantxa Etxeberriak landu dute Batxilergoaren gaia, Rosa Elizburuk eta HHko mintegiko Talde Eragileak Haur Hezkuntzarena, Txomin Heriz izan da Lanbide Heziketaz aritu dena, Xabier Garagorrik euskal curriculuma landu du, Erramun Osa, Itziar Elortza, Kristina Boan, Inma Muñoa eta Helena Baraibarrek Hizkuntza Proiektua eta Idurre Gaztañazatorrek aisialdiarena. TXOSTENAREN ATALAK Txostena planteamendu orokor batekin zabaltzen da, eta ondoren proposamen zehatzak egiten ditu: Euskal curriculuma, irakaskuntzaren ordenatzea, guztientzako kalitatea eta berdintasuna (eskola inklusiboa), tutoretza eta orientazioa, ikasleen ebaluazioa, baliabideak, ikastetxeen autonomia, gobernu batzordeak eta partaidetza eta sistemaren ebaluazioa dira proposamenak jorratzen dituen atal nagusiak; ekarpen batzuekin bukatzen da. Horiek eztabaidatu ahal izateko hiru taldetan banatu ziren, eta eztabaida horien buruan ondorioen bateratzeak egin ziren jendaurrean.❦

Meltxor Artetxe, Alazne Petuya, Maialen Garat eta Pantxika Ibarboure


zketaren bitartez gaia lantzeko aukera; komunean jartzeko eta eredu desberdinak ikusteko parada; lan egiteko gogoa; raktikara hurbiltzeko bidea… Jardunaldiotako hainbat balorazio.

MERTXE SERNA HAUR HEZKUNTZAN ETA LEHEN HEZKUNTZAN, ZER? Gure kasuan honakoak dira erronkak: batetik, Haur Hezkuntza mailan etaparen sendotasuna, egituraketa hori behar den bezala eraman behar

INKESTAk

JOSEPO TERES. PRESTAKUNTZAREN ERRONKAK Egindako proposamenean erronka nagusiena zera da: orain arte egindako prestakuntzak portzentaia handi batean ez die erantzuten ikastolen beharrei, eta une honetan prestakuntza plan marko berri bat eraiki behar da. Hori bereziki ikastolen sorreran izandako komunitatearen identifikazioan oinarrituko da. Prestakuntza berrikuntza prozesu batean dago, eta berrikuntza hori hezkuntzan txertatu beharra dago, baina bere islada izan behar du gizartean ere, hezkuntzaren baitan dagoen utopia zahar bat bete dadin: pertsonak hezi behar ditugu gizarte zuzen, demokratiko eta egoki batean aurrera egiteko.•

2006/APIRILA* 149ikastola

NAGORE AMONDARAIN HIZKUNTZA PROIEKTUAREN NORABIDEA Hezkuntza komunitatean gauden guztion prestakuntzan inflexio puntu bat markatuko dela uste dut, eta lan horretan komunitate oso baten ahotsak eta beharrak entzun beharko dira. Orokorrean, profesionalen, gurasoen eta hezkuntza komunitate osoaren prestakuntzak ikastolak berak esaten duenaren araberakoa izan behar du, behetik gorakoa. Gainera, ikastolon artean asko daukagu ikasteko, eta joan-etorri hori sustatu behar da, ikastolatik ikastolarako joan-etorria, finean sare bat garelako.•

IMANOL IGEREGI ADMINISTRAZIOAREKIN HARREMANAK AURRERA BEGIRA Batez ere gure ikastolei zentzu publiko bezala ulertuta eskubide eta beharrizanen aitortza lortu nahi diegu, beste edozein ikastetxeren parean. Hori da gure helburu nagusia, eta horren barruan pertsonalaren egoera hartu beharko genuke kontuan bereziki. Argi dago momentu honetan baliabide eskasagoak ditugula. Eta bigarren helburua finantziazioarena da, kalitatezko zerbitzu bat eman ahal izateko inolako bazterketarik egin gabe. Doakotasunaren bidean jarri beharko genuke ikastola.•

ALAZNE PETUYA SEASKA IPARRALDEAN LANEAN Maiz proiektu batzuk egituratuak etortzen dira, eta argi dena da ezin ditugula mimetikoki trasposatu; proiektua nola eraikitzen den ikusi behar da. Iparraldean Hegoaldetik etortzen zaizkigun proiektuak mimetikoki trasposatzea ezinezkoa da, eta bergogoeta bat egin behar dugu aldioro, proiektuaren muina kontuan hartuz, Iparraldeko beharrei eta ezaugarriei egokitzeko.•

da aurrera. Eta horrekin lotuta, hezitzaileen izaera zaindu beharra dago barrutik bertatik. Horrek, agian, bertako langileen baldintzak aztertu beharra ekarriko du. Zikloen banaketa eta horren barruan irakasleen egitekoa definitzea da beste erronketako bat. Eta beste bat, irakasleriaren berritzea. Datozen urteetan gutako asko jubilatzen joango gara, eta gazteriari lekua egingo diogu; jende asko etorriko da batera eta hori ere erronka bat da.•

ANA MEZO BALORAZIO OROKORRA Aberasgarriak izan dira, Euskal Herri osoko partaidetza aktiboa lortu delako eta gogoetarako, eztabaidarako, iritzi trukaketarako eta egonezinak adierazteko egundoko aukera eskaini zaigulako. Erronka handienetakoa eskola inklusiboaren ideian dagoela uste dut eta lehentasunak garbi zehaztu beharko ditugula deritzot, bai arlo akademikoan zein diru kontuetan. 2015erako bidean, jardunaldiek lana agindu digute. Esandakoak batu eta ikastoletan zabaldu, batez ere gazteenei, orain artekoa transmititu egin beharko zaie, aurrerantzean ere, hezkuntza “neutroa” barik herriari begirako hezkuntza egin dezagun.•

IRENE LOPEZ GOÑI ORIENTAZIOA ETA TUTORETZA Jardunaldi hauetatik gauza aunitz daramatzat nirekin. Horien artean bat Orientazioaz, laguntzaz eta tutoretzaren gainean egin dugun burutazioa. Hau izan da gai hauetaz Iparraldeko zein Hegoaldeko ikastoletako profesionalok, elkarrekin eta batera hitz egin dugun lehen aldian. Kezka eta interes handia sortarazi du gaiak. Gela gainezka zegoen eta denbora mugatu egin behar izan genuen, parte hartzeko gogoarekin jende aunitz gelditu zelarik. Ikastoletan eredu oso ezberdinak ditugu orientazioan, baina zalantzarik gabe hezkuntza kalitatearekin erabat lotua dagoen esparru bat da. Arlo hau antolatzea, eredu bat jorratzea, funtzioak argitzea aztergai gelditu zaigun lana izan da.•

11


XIII.

jardunaldi pedagogikoak

>

ONDORIOAK

12


HIRU EGUNETAN BARNA IZANDAKO HAUSNARKETA ABERATSETATIK HONAKO IDEIAK NABARMENDU DAITEZKE: ● LEGEAK LEGE, GUK HEZKUNTZAN EGIN NAHI DUGUN BIDEARI EMAN BEHAR DIOGU GARRANTZI NAGUSIA, ETA HORRETARAKO, GARATZEN DITUGUN PROIEKTUEN ARTEKO LOTURA ETA KOHERENTZIA ERA BEREZIAN ZAINDU BEHAR DITUGU. ● GURE HEZKUNTZA PROPOSAMENAREN BILAKAERAREN ETA GIZARTEAREN ALDAKETAK ESKATZEN DUEN EGOKITZAPEN TRINKOAREN ARTEKO OREKA MANTENTZEA IZAN DAITEKE GAKO NAGUSIETAKO BAT ETORKIZUNERAKO. ● EGUN HAUETAN AZTERTUTAKOA ABIAPUNTU BAT BAINO EZ DA, ETA SAKONDU EGIN BEHAR DUGU GOGOETA DATOZEN HILABETEETAN. ERRONKA NAGUSIAK HAUEK DITUGU:

2006/APIRILA* 149ikastola

> Sorreratik ikastolok ditugun helburuei, nortasun ezaugarriei, elkarlanari eta autonomiari tinko eustea. > Hezkuntza Komunitatearen zentzua, eta bereziki guraso zein irakasleen elkarlana sendotu beharra. > Eskola inklusiboaren oinarriak sendotzea eta ikasle atzerritarren eskolatzea marko honetan kokatzea. > Hezkuntza etapa ezberdinetako helburuak eta oinarri metodologikoak etengabe berraztertzea, egokitzea, talde bezala garatzen ditugun proiektuekin loturan (Euskal Curriculuma, Hizkuntza Proiektua, Ikasmaterialgintza, IKT…) > Sortzen zaizkigun erronka berriei erantzuteko behar dugun prestakuntza sarea eratzea eta proiektu sendoa antolatzea, ikastolen premiak ardatz gisa harturik.

13


LEHEN PROMOZIOA

Armentiako

1.

Handienak eta mimatuenak amalau neska-mutileko taldea da. Armentia ikastolako talde “mimatua” izan da. Mari Karmen Burgoak, ikastolako ikasketaburu eta taldeko tutoreak bere seme-alabak balira bezala ezagutzen ditu. “Bi urterekin sartu ziren hemen eta talde txikia izan denez, harreman oso estua izan dut guztiekin eta beren gurasoekin. Irakaslearen ikuspuntutik, talde txikiak alde onak eta txarrak ditu. Errazagoa da taldea kontrolatzea, bakoitzaren gorabehera gehienak ezagutzen dituzu, baina aldi berean jarrerak ere muturrera eramateko joera izan ohi dute. Lehenengoak dira. Urte batzuetan oso baliabide gutxirekin ibiltzea egokitu zitzaien, baina aldi berean oso mimatuak izan dira, oso babestuta sentitu dira”, esan zuen Mari Karmenek, eta protesta kexu batzuk entzun ziren gelan, ez zeudela ados adierazteko.

H

14


Naroa Bilbao, Ibai Fdez de Pinedo, Iker Garcia, Irune Gonzalez, Ander Lekue, Oihana Lopez, Itxaso Lopez de Alda, Markel Mtnez de Albeniz, Aitziber Panigua, Fernando Perez, Xabier Rodríguez, Ander Saenz de Urturi, Estibaliz Sierra, Argiñe Valluerca.

PROMOZIOA

IKASTURTEA BUKATUTA BADOAZ, eta nostalgia pixka bat sentitzen dute gehienek. Hasierako oroitzapen batzuk kontatzeko eskatu genien. LEHEN HEZKUNTZA, SARAJEVO



“Ikastolara etorri ginenean hau itsusia zen, baina hala ere asko gogoratzen gara urte haiekin. Lehen Hezkuntza zegoen lekuari Sarajevo deitzen zioten, dena hondaturik zegoelako. Jantokia orain HHko pasiloa dagoen lekuan zegoen eta, patioa oso egoera txarrean zegoenez, ikastola aurrean zegoen sagasti batean ibiltzen ginen jolasean. Geroztik hau asko aldatu da”, esan zigun Markel Martinez de Albenizek. “43 ikasle bakarrik ginen hasieran, eta horietatik 26 BBBkoak ziren. 17 bakarrik ginen txikiak. Orain ikastolak 458 ikasle ditu. Hona etorri ginenean Jesus Mari irakasleak ‘Argitxo’ren ipuinak kontatzen zizkigun. Igerileku moduko bat zegoen ikastolaren atzean, ur berde pixka bat zuena, eta haren ondoan gu jolas orduetan Power Rangers-etara jolasten ginen. Orain futbol zelai eder bat dugu, bi saski-baloi zelai eta pilotalekua. Hemen irakasleek eta gurasoek lan handia egin dute gelak egiten, hormak botatzen, hau guztia eta Araba Euskaraz antolatzen”, esan zigun Iker Garciak. Tenerifera egingo dute ikas-bidaia. Aitziber Paniaguak kontatu zigunez, Gabonetan saski handi baten zozketa antolatu, eta taberna jarri zuten ikastolako sarrera nagusian dirua atera ahal izateko. Aste beteko bidaia egingo dute. Talde txikia denez, Gernikako Seber Altube Ikastolako ikasleekin joango dira, merkeago ateratzen zaielako. Mari Karmen Burgoa, tutorea, eta Ane Muñoa, Musikako irakaslea joango dira taldearekin. Talde txikia da, baina denetik dago bertan. Badaude kirolari onak ere. Xabier Rodriguez pilotaria da, eta ez dauka kontrariorik ikastolan. Eskolatik kanpoko orduetan hasi zen pilotan eta pilotaria izatea gustatuko litzaioke, nahiz eta etxean, ikasketak ga-

rrantzizkoagoak direla errepikatzen dioten. Oihana Lopezek nota onak ateratzen ditu eta, zalantzarik bada, berak argitzen dizkie lagunei: “azterketetan inspiratu egiten naiz, baina aurretik ere lan pixka bat egin behar izaten da. Baina ez da dena lana izaten. Ebaluaketak bukatzen ditugunean parranda batzuk ere egin ohi ditugu”, esan zigun. Mari Karmen Burgoa tutoreari utzi genion berriro ere tartetxo bat. Mari Karmen ondarrutarra da. Federazioko barnetegian ari zen lanean, eta 92an Armentiara etortzea erabaki zuen, ikastola martxan jarri zenean. “Ikasketaburu izendatu nindutenean, tutoretza uztea izango zen normalena, baina taldearekin jarraituko nuela erabaki genuen, nirekin konfiantza zutelako eta oso ondo ezagutzen nituelako. Argi genuen hasieratik batxilergoa ikastera ikastolatik kanpo joango zirela, eta denak batxilergoa egitera joatea lortu dugu. Horretan borroka handia egin dut. Bestalde, ikastolaren lehen ordezkariak izango dira bizpahiru urtetan ikastolaren ispilu. Eta, azkenik, gurasoek ere beldur pixka bat badute, lehenengoak direlako; beraz, erantzukizun handia genuen. Datorren urtean, gainera, jarraipena egiteko asmoa dugu”, esan zuen Mari Karmenek. Bigarren promozioa, datorren urtean DBH bukatuko duena, hogeiko taldea da. ikastola

“Argi genuen hasieratik batxilergoa ikastera ikastolatik kanpo joango zirela, eta denak batxilergoa egitera joatea lortu dugu. Horretan borroka handia egin dut. Bestalde, ikastolaren lehen ordezkariak izango dira bizpahiru urtetan ikastolaren ispilu.”





LA PRIMERA PROMOCIÓN DE ARMENTIA A finales de curso saldrá la primera promoción de alumnas y alumnos de Armentia que, una vez finalizada la ESO, hará el bachillerato en diferentes

2006/APIRILA* 149ikastola

institutos de Gasteiz. Son 14 alumnos que entraron con dos años y salen con 16. En sus relatos adquieren especial relevancia los recuerdos de los primeros años en la ikastola, cuando ésta estaba surgiendo prácticamente de las ruinas y al pabellón de Primaria se le llamaba Sarajevo.



scolaires de Gasteiz. 14 élèves entameront deux années LA PREMIÈRE PROMOTION d’études supplémentaires. Sur D’ARMENTIA leurs dossiers apparaîtront leurs Nous connaîtrons à la fin de premières années d’études à cette année scolaire la l’ikastola, quand celle-ci était première promotion d’élèves de abritée dans des locaux l’ikastola d’Armentia qui pourra vétustes et notamment le local préparer le baccalauréat dans du Primaire que l’on dénommait Sarajevo. les différents établissements

15


Jaiak >IKASTOLEN

MASKARADA ETA GUZTI AURTEN HERRI URRATSEN MAIATZAREN 14AN SENPEREKO LAKUAREN BUELTAN BESTE BEHIN EGINGO DEN AURTENGO HERRI URRATSEK egitarau aberatsa izango du, baina bada emanaldi bat nabarmendu beharrekoa: Zuberoako Maskarada, Urdiñarbeko gazteek Zuberoan herriz herri erakutsi ondoren ekarriko dutena, alegia. “Lapurdi gunetik abiatuko dira goizeko hamarretan eta lakuari itzulia egin-

go diote, agertokiz agertoki, Zuberoako herrietan egiten duten moduan barrikadak eginez, eta Araba gunean ezarritako agertoki batean emango dituzte moneinak eta jauziak eguerdiko hamabietan. Maskarada inoiz ikusi ez dutenentzat eta ikusi dugunontzat ere abagune polita izango da”, esan zigun Estelle Goñik, Herri Urratseko koordinatzaileak.

Estelle Goñi, HU koordinatzailea, Serge Zudaire, lehendakaria eta Patxi Etxebarne, diruzaina.

16


MASKARADA ez da izango, dena den, aurtengo berritasun bakarra, Zuberoko Aintzindariak dantza taldea ere bertan izango baita. Ehun eta berrogeita hamar lagunek osatutako taldea da. Hirugarren aldiz, Xibak antolatzen dituen Lapurdiko Herri Arteko Herri Kirolen finala ere jokatuko dute Herri Urratsen egitarauaren barruan. Eta izango da besterik. “Kortsikatik kantu talde bat ere etorriko da, Canta U Populu Corsu izenekoa. Berau hango talde militanterik ezagunena da”, esan zuen Zuzu Zudairek, Herri Urrats bulegoko lehendakariak. “HERRI URRATS KANTUZ”, jendeak parte hartuz egiten den kantaldia, Gipuzkoa gunean egingo da, ordu bata eta erdietan, jendearen artean kantu-liburuak banatu ondoren. HAURRAK KANTUAN

Aurtengo Herri Urratseko kantua Haurrock ume taldeak grabatu du. “Dagoeneko bizpahiru disko atera dituen gaztetxoen taldea da. Philipe Alborrek, Kanboko ikastolako gurasoak, zuzentzen ditu. Musika berea eta hitzak Arantza Hirigoienenak dira. Hau ere, ETBko ‘Hitzetik hortzera’ko aurkezle izandakoa, Kanboko gurasoa da. Badira hiru urte Herri Urratseko Haurren Txokoan haurrentzako kantaldi bat antolatzen dugula, eta aurten diskoa grabatu duen haur taldea izango da kantaldia zuzentzen”, esan zuen Estellek. Kili-Kolo Zirkoa, kirolak eta beste mila ikuskizun izango da ibiltokian barrena, eta zer jana ere bai nahikoa: sagardotegiko menua, paella eta zikirioa. Seaskak, urtero bezala, arropa berriak atera ditu. Apirila osoan Garberan salgai izango dira. Era berean ikastola guztietara banatuko da material hori, eta Senpereko lakuaren bueltan hiru saltoki jarriko dira. Arropa eta materialetan Laurence Etxexurik egindako logoa erabili da. Deialdi bat egin zen logoa aukeratzeko, eta Donibane Lohizuneko guraso honek irabazi zuen. Aukeratu den leloa, azkenik, laburra bezain polita da: “AINTZIRARAT”. Koordinatzailea, Estelle Goñi, baiona-

2006/APIRILA* 149ikastola

“Gure egitasmo handien artean bi dira nabarmentzekoak: bukatzen ari den Ziburuko kolegioa bat, eta Donaixtiko zaharraren ordez Larzabalen egingo den kolegio berria bestea. Udaberrian hasiko dira lanak, eta Manex Erdozaintzi-Etxarten izena eramango du.”

rra da. Bordelen egin zituen Komunikazio ikasketak, eta hango euskal etxean hasi zen euskara ikasten. Herri Urratsen koordinazioaz gainera, Seaskaren aldizkariaz arduratzen da, eta euskara sustatzeko zenbait ekimen bultzatzen ditu, horien artean Gliss Egunaz. “Aurten laugarren aldiz antolatuko dugu surfa eta patinak euskararekin lotzen dituen egun hori. Irailaren 24an izango da”, esan zuen. ZORTZI LAGUN BULEGOAN

Zortzi lagun dira Seaskako Bulegoan. Estelle da profesional bakarra. Beste guztiak gurasoak dira. Serge “Zuzu” Zudaire da lehendakaria, eta Mixel Etcheverry lehendakari ordea. Patxi Etxebarne eta Beñat Hiriart Urruty dira diruzainak. Dominique Ortuno da idazkaria eta idazkari ordea Alain Boscq. Eta Seaskaren ordezkari moduan, Pascal Indok hartzen du parte taldean. Serge Zudaire lehendakaria eta Patxi Etxebarne diruzainarekin bildu ginen aurtengo Herri Urratsen helburuez hitz egiteko. “Herri Urratsen biltzen den diruaren %9 festa horren antolakuntzarentzat izaten da; %16 Seaskaren funtzionamenduarentzat, beste %12 ikastoletara itzultzen da, eta %63 eraikin berriak egiteko erabiltzen da”, esan zuen Patxi Etxebarnek.



17


Jaiak >IKASTOLEN



hirurak lehendakari. Datorren urtean utziko du kargua. Lau langileko pintura enpresa txiki baten jabea da. Oraindik ere gogoratzen du Senpereko lakuan lanean ari zela, orain zazpi urte, bere etxea suak hartu eta nola sekulako jendetza joan zitzaion laguntzera. “Oroitzapen on asko utzi dizkigu Herri Urratsek. Gainera, eguraldiak gehienetan lagundu egin digu. Hogei urtean pare bat egun bakarrik egin dizkigu txarrak”, esan zuen. “Nik Herri Urrats aurreko astea jai hartzen dut Senperen lan egiteko. Bost bat egun izaten dira azpiegiturako lanak egin, materiala jaso eta egun horretan behar den guztia prest edukitzeko. Ikastola bakoitzak badu bere ordezkaria Herri Urrats taldean. Urte hasieran hasten gara bilerak egiten, baina dagoeneko mekanika ikasia dugu, eta lan samurra da hori”, jarraitu zuen lehendakariak.

Seaskak orain esku artean dituen egitasmoak azaldu zituzten ondoren. “Gure egitasmo handien artean bi dira nabarmentzekoak: bukatzen ari den Ziburuko kolegioa bat, eta Donaixtiko zaharraren ordez Larzabalen egingo den kolegio berria bestea. Udaberrian hasiko dira lanak, eta Manex ErdozaintziEtxarten izena eramango du. Larzabaleko kolegioan Zuberoa eta Nafarroa Behereko ikasleak bilduko dira, eta bidenabar hortxe ezarriko da orain Ortzibarren den Lehen Maila ere. Hogei urterako maileguak atera dira bi kolegio berri hauek egiteko”, esan zuen Etxebarnek. “Lehendik egindako ikastolen maileguak ere baditugu. Senpere, Sohüta, Uztaritze, Garazi, Hazparne eta beste hainbat ikastolaren eraikin berriak ari gara ordaintzen Herri Urratsi esker”, erantsi zuen Serge Zudairek, Bulegoko lehendakariak.

1.500 LAGUN LANEAN

Herri Urrats bakoitzeko mila bat lagun mobilizatzen ditu Seaskak. “Seaskan 1.430 familiatik gora dira, eta familia bakoitzetik pertsona bat izaten da Herri Urratsen lanean. Guztira, beraz, 1.500 lagun inguru aritzen dira Senpereko lakuan lanean. Lan taldeak urtero berdintsuak izaten dira. Ikastola bakoitzak badaki zer lanpostutan egin behar duen lan, eta horrek asko arintzen du egitekoa”, agertu zuen Estelle Goñik. ikastola

BETI EGURALDI ONA

Zudairek hogei urte daramatza Herri Urrats Bulegoan, eta horietatik azken

 

18



HERRI URRATS CON MASKARADA Una de las novedades de la edición del Herri Urrats, que se celebrará el 14 de mayo en Senpere, va a ser la maskarada que los jóvenes de Urdiñarbe

traerán al circuito, después de haberlo exhibido durante febrero y marzo por los pueblos de Zuberoa. El dinero recaudado servirá para hacer frente a los préstamos del nuevo colegio de Ziburu y del que comenzarán a construir esta misma primavera en

Larzabale para los alumnos de Zuberoa y Nafarroa Behere. 

LA MASCARADE À HERRI URRATS La mascarade jouée par les jeunes d’Ordiarp est sans

doute la nouveauté la plus attendue de l’édition 2006 d’Herri Urrats (le 14 mai autour du lac de Saint-Pée sur Nivelle). Après avoir parcouru les villages de Soule, elle arrive à SaintPée. La recette de l’édition 2006 sera utilisée pour financer la fin des travaux

du collège de Ciboure et la construction d’un nouveau collège situé sur la commune de Larzabale et qui accueillera des élèves de Basse Navarre et de Soule.


Ainhoa Apaolaza, Elorrioko koordinatzailea eta Amets Beltran de Guevara Ibilaldiko koordinatzailea.

ELORRIOKO AUZOETATIK BARRENA. UDALAITZ,ANBOTO ETA MUGARRARI BEGIRATUZ BOST KILOMETRO ETA ERDI “SUFU ELORRIO, ÑUNGUI LEN DIHAR”, kantatzen du aurtengo Ibilaldiko kantan Marian Sanek, maiatzaren 28an Elorrion egingo den XXVIII. Ibilaldira joateko deia eginez. “Zatozte, zatozte Elorriora, zatozte hizkuntzen jaira”, dio Haritz Luzarrek (hitzak) eta Urko “Emakume afrikar honek dantza afrikarren ikastaroak ere eman ditu ikastolan. Urtebete daramate ikastolan bere haurrek, eta euskaraz primeran moldatzen dira. Grabatzera etorri zirenean, kamara jarri zioten aurrean emakumeari eta ez zuten errepikatu beharrik izan. Behin kantatu zuen eta balekoa izan zen”, kontatu zigun Ainhoa Apaolazak, Amets Beltran de Guevararekin batean Ibilaldiko koordinatzaile denak. Amets izango da aurrerantzean Bizkaiko Elkartearen barruan Ibilaldiak koordinatzen lan egingo duena. Kanta berezia bada, beste horrenbeste esan daiteke edizio honetako logoaz ere. Lo2006/APIRILA* 149ikastola

Igartiburuk zein Mamen Rodrigok (Las Vulpes taldeko kantaria) egin duten kantaren zati batean. Kantaren egileak ikastolako gurasoak dira, eta Marian Sane ere bai. Kanta horretan herriko dozena bat musikarik eta ikastolako ikasleek hartu dute parte.

goak Argiñetako hilarriak, Errebonbilo jaia, mendiak, gazteluak eta elorriotarrak biltzen dituen beste hainbat ikur agertzen ditu. Gotzon Garaizabal ikastolako guraso eta DiDa diseinu etxeko bazkideak egin du, eta logo horretako zatiak erabili dituzte Ibilaldiaren ikur txikiago moduan. Logoaren irudiak erabiliz atera dira elastikoak, poltsak eta beste hainbat material.

Elorrion dena da berezi samarra, eta ikastola bera ere halakoxea da. Txintxirri ikastolaren eraikinak sendotasun sentsazioa ematen du. XVII. mendeko jauregia, Arespakotxaga jauregia izan zen. Harlandu dotorez egina da. Ate nagusia zabaltzeko bakarrik sekulako indarra behar da. Jauntxoen senitarteko eta zerbitzariak bizi ziren gela erraldoi horietan 160 ikasle ari dira orain ikastolan ikasketak egiten. Ainhoak eta Ametsek bigarren solairuko gela handi batean dute beren bulego nagusia, kartel, plano eta paperez betea. “Hamabost batzordetan banaturik ari dira gurasoak lanean. Osasuna, trafikoa, gar-  19


Jaiak >IKASTOLEN

 bitasuna, segurtasuna, komunikazioa, publi-

zitatea, pertsonala, arropa, Ibilaldi Eguna, kultura, guneko arduradunak, ekonomia eta zozketa. Orain zazpi urte antolatu zen aurreko Ibilaldia. Jende berdintsua dabil, beraz, aurtengoa antolatzen, eta hori abantaila handia da. Ibilbidea ere zati batean errepikatu egingo da”, esan zuen Ametsek Bizkaiko idazleek idatzitako ipuinekin liburua atera da, “Hitzak batzen gaitu”. Aurreko urteotan bezalaxe, Ibilarte izeneko arte erakusketa antolatu da. Apirilaren 25etik maiatzaren 7ra egingo da BBKren aretoan, Gran Via 32, Bilbon. Hamabost artista ezagunek hartuko dute parte. Batu gaitezen bada artearekin, euskal kulturan hain garrantzitsua den mendia lokarri erabilita; mendia… BATZEN GAITUENA! Honekin batera marrazki lehiaketa bat antolatu da mendiaren inguruan. Partaidetzari dagokionez, oso arrakastatsua izan dela adierazi dute antolatzaileek, eta aurkeztutako lanen maila bikaina. Zorionak! Ikastola guztietan banatuko den Ibilaldiko jarduerak eta jolasak CDroma ere egin da. Adin guztietako ume eta gaztetxoentzat material osagarri honek Ibilaldia aitzakiatzat hartuta euskara sustatu eta zabaldu nahi du. Jarduera bakoitzak bere helburua du, eta ekintzak erakargarriak izateko irudi dibertigarriak txertatu dira. Jardueren artean honako hauek aurki ditzakegu: ipuinak, Ibilaldiko abestia, karaokea, ibilbidea, historia, jokoak, alkohola lantzeko jarduera bereziak,… Arduradunek esan dutenez “egitasmoa aurrera eramateko ezinbestekoa izan da taldean lan egitea”.

DENDA

MUSIKA

DENDA

PERTSONALA

PUBLIZITATEA

ERROPA

LOGISTIKA

MUSIKAREN LETRA

ZIURTASUNA

IBILBIDEA

TRAFIKO

ZOZKETA

TONBOLA

SARRERAK

ALMAZENA

PROTOKOLOA

KOMUNIKAZIOA

KULTURA

HIRU HELBURU

“Hiru helburu ditu gure Ibilaldiak: lehena eta garrantzitsuena, herria ikastolara eta ikastola herrira hurbiltzea da. Publiko-pribatu eztabaidak ekarri zituen une mingarri haiek gainditu nahi ditugu, herri osoarentzat ekitaldiak antolatuz. Bigarren helburua ikastolako gurasoen arteko elkarlana bultzatzea da; eta hirugarrena, ahalik eta etekin ekonomiko gehien ateratzea, ikastola dagoen eraikuntza zaharkitua XXI. mendera egoki-

 

20



Garaizabal (de Di-Da), que resume de forma magistral LOS ATRACTIVOS DE UN los símbolos de la ikastola IBILALDIA Txintxirri y de Elorrio; un Una canción con notas circuito que recorre una africanas, cantadas por una decena de barrios de la familia de origen africano que localidad y una programación estudia en la ikastola; un que pretende suscitar la logo, realizado por un padre participación de los jóvenes en contra de la cultura de la de ikastola, Gotzon

pasividad y del botellón, son los grandes atractivos de la fiesta que se celebrará el 28 de mayo en Elorrio. 

UN IBILALDIA ATTRAYANT Une chanson aux intonations

africaines interprétée par une famille africaine qui scolarise ses enfants à l’ikastola ; un logo réalisé par un parent d’ikastola (Gotzon Garaizabal, du groupe Di-Da) et qui reprend les symboles de l’ikastola Txintxirri et d’Elorrio ; un parcours traversant une

dizaine de quartiers du village et un programme axé sur la participation des jeunes et contre la culture de la passivité et la beuverie. Voilà les principales caractéristiques de l’Ibilaldia 2006 qui se déroulera à Elorrio le 28 mai prochain.

ikastola |*149APIRILA/2006


“Hiru helburu ditu gure Ibilaldiak: lehena eta garrantzitsuena, herria ikastolara eta ikastola herrira hurbiltzea da. Bigarrena, ikastolako gurasoen arteko elkarlana bultzatzea da; eta hirugarrena, ahalik eta etekin ekonomiko gehien ateratzea.” tzeko. Hemen lan asko gurasoek dohainik egiten dute, baina etxea hain zaharra delarik, diru asko behar da”, esan zuen Ainhoak. Ikastolatik abiatzen da ibilbidea, eta San Agustin, Toloto, Lekeriketa, Argiñeta (nekropolia), Arieta eta Zenita auzoak zeharkatu ondoren, Ganondoko Gurutzearen ondotik jaitsiko da berriro herrira. Bide horretatik Udalaitz, Udala, Anboto, Mugarra, Erdeña eta Intxorta ikusiko dira eta, eguraldi onarekin, Gorbeia ere bai. “Ibilbideak mendi bista ikusgarriak dituela aprobetxatuz, tarteka, mendien profilak eta izenak jarriz, bidean planoak jartzeko asmoa dugu”, esan zuen Ametsek. Musika eta dantza taldeak, bertsolariak eta trikitilariak izango dira guneetan. Beste hainbat izen propioren artean, Sorkunen kontzertua eta Joseba Tapiaren dantzaldia iragartzen ditu egitarauak. Xibak, azkenik, zazpi probintzietan egingo diren Euskal Herrien arteko euskal jokoen III. Topaketak antolatu ditu, eta Bizkaiari dagokionez, egun horretan antolatuko dira. Erdeia auzoan Lan etxearen ardandegian Mikel Garaizabal enologoak gidatutako ardo dastaketa egingo da eguerdian, eta Ibilaldiko logoa duten kopak salduko dira. Ibilaldian salduko den txakolina ere herrikoa izango da, Mendrakakoa, Garaizabalen zaindaritzapean egiten dena, eta zenbait ardo gidatan goren-goreneko notak atera dituena. Goizeko 11:30etan eta Elorrioko Arriolan Ibilaldiaren ezaugarri bihurtu den omenaldia izango dugu. Urtero euskara eta euskal

kultura sustatzen eta zabaltzen dutenen lana goraipatzen dugu. Orain arte antzerkia, ikerkuntza, abesbatzak…eta beste hainbat esparrutan lanean ibili direnak omendu baditugu ere, aurten mendizaleen txanda izango da. Mendiaren inguruan lan egiten duten hainbat eta hainbat herritako talde, pertsona zein elkarte omendu nahi ditugu, euskara eta euskal kulturaren alde egin eta egiten duten lana Euskal Herriarentzat oso garrantzitsua baita. PASIBOTASUNAREN AURKA

Botiloia festan parte hartzeko modu pasiboa dela kontuan izanik, Ibilaldi guztiz partehartzailea antolatu nahi dute aurten Elorrion. “Badakigu alkoholaren kontsumo gehiegizkoaren arazoa ez dugula konponduko, baina ahalegin bat egin nahi genuke gazteen artean jarrera aktiboago bat bultzatzeko. Haurrek parte hartzeko moduko ekintza eta lekuak antolatzen saiatzen gara normalean. Gurean ere Betizu-ren kontzertuak, zirkora haurrak gerturatzeko Kilibista Zirko Eskolakoen tailerrak izango dira ETBren eta BBKren guneetan. Baina mundu guztiak parte hartzeko moduko ekintzak ere antolatu nahi ditugu. Txalaparta, digiridu eta perkusio tailer handiak eratuko ditugu, esaterako, gazteentzako, eta talo tailer bat ere bai nagusiagoentzat. Hamar digiridu egongo dira Ivan Nikolaik zuzentzen duen tailer horre-

tan, hamabost bat txalapartari etorriko dira inguruetatik eta perkusioa tailerra ere egongo da. Tirolina jarriko dugu rokodromoan, goming eta gisako beste zenbait ekintza ere proposatuko ditugu Gazte Gunearen inguruan, baina horietan parte hartzeko alkoholimetrotik pasatuko beharko dute. Bide batez komunikazio kanpaina bat egingo dugu botiloia ez dela gure eredua agertzeko. Alkohola sartuegia dago gizarte mailan gure kulturan edatearen kontra hasteko, baina neurriz eta tentuz edan behar dela aldarrikatu nahi dugu. Bizkaiko ikastoletan hitzaldiak emango ditugu. Eta, azkenik, guneetan likorrik ez saltzea erabaki da. Badakigu botiloia egiten dutenek gehiena kanpotik erosita ekartzen dutela, baina besterik ez bada neurri sinboliko batzuk hartu beharrean aurkitzen ginen”, jarraitu zuen Ainhoak. ikastola

21


BERRIAK >

ikserdu geugaz!

 

UDAKO HIZKUNTZA eskaintza

22

▲▲

INGELES UDALEKUAK Ingeles udalekuak 10 eta 16 urte bitarteko nerabeei daude zuzenduak. Hamabost eguneko iraupena duten udaleku hauetan gaztetxoek ingelesa jorratzen dute, klaseetan zein tailerretan. Era berean, aisialdiko ekintza ugari ere burutzen dituzte: ur kirolak, ibilaldiak, tailerrak… Euskal Herriko herri desberdinak dituzte kokaleku udalekuek (aurten Bermeo, Ondarroa, Zarautz eta Sopela), eta uztailean zehar bi txanda egingo dira hauetako bakoitzean.

ENJOY ENGLISH Zentroak, uztailean, 5 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzenduriko ingeleseko programa da. Aktibitateak aurrera eramango dituzten begiraleak natiboak dira, eta euren egonaldia ikastolako familietan egiten dute. Beraz, esperientzia ez da soilik ikasleengan emango, familietara ere zabaltzen da. Aukera ederra ingelesa praktikatu eta kulturen elkartrukea burutzeko!

IKASLE EUSKALDUNEK JASOTZEN DUTEN HEZKUNTZA FORMALA OSATU NAHIAN, eta hainbat baloretan oinarritutako hezkuntza integralaz baliatuz, Euskal Herriko ume eta gaztetxoei uda garaian hizkuntzak—euskara, frantsesa, ingelesa— lantzeko eta ikasleen garapenerako lagungarriak diren egitasmoak eskaintzen ditu Ikastolen Elkarteak. Egitasmo hauen artean, udaleku irekiak, udaleku itxiak, murgiltze programak eta atzerriko egonaldiak ditugu. Euskarazko udalekuak ikastolekin batera sortu zirela esan dezakegu. Ingeleseko eta frantseseko eskaintzak, ostera, 1992/93 ikasturtean jarri ziren abian. Horrela, eskaintza hauek ikastoletatik hasi, Euskal Herri mailan jarraitu eta atzerrira ere zabaldu dute beren kokalekua gaur egun. Zuriñe Saiz eta Amaia Alberdi, udako hizkuntza eskaintzaren arduradunek, egitasmoaren helburuak zehaztu dizkigute: euskara ardatz hartuta eleaniztasuna bultzatzea, ikasleengan komunikazio gaitasunak lantzeko egoera errealak sortzea, kultura ezberdinen elkar trukea bultzatzea, parte hartzaileen arteko elkarbizitza bultzatu eta lankidetza bermatzea, tolerantzia eta errespetua bezalako baloreak sustatzea, sormena garatzea eta diziplina zein auto-kontrola sendotzea. Ikasleentzako funtsezkoa den planteamendu eleanitzarekin ikastolok dugun konpromisoa berretsiz, aurtengo udako hizkuntza eskaintzak ondorengo proiektuak ditu oinarri.

AISIAko EKIPUE: Zuriñe Saiz, Idurre Gaztañazatorre eta Amaia Alberdi.


EUSKAL UDALEKUAK Euskara eguneroko ekintzetan erabiltzeko, eta Euskal Herriko kultura zein ohiturak ezagutarazteko helburuarekin, Ikastolen Elkarteak 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat Euskal Udalekuak antolatu ditu Etxarri Aranatzen. Hamar egunetan zehar, euskara jorratzeaz gain, aisialdia eta euskal kulturarekin lotutako hainbat ekintza burutuko dituzte haurrek, besteak beste: jolasak, kirolak, ur ekintzak, irteerak, tailerrak… Hiru txanda antolatu dira, ekaina eta uztaila bitartean.

ATZERRIKO EGONALDIAK D ereduan ikasten duten 13 eta 18 urte bitarteko ikasleei uztailean zuzendutako egonaldiak dira. Irlandan, Maynoothen eta Carlowen, AEBn San Franciscon eta Ipar Irlandan Magheran, Magherafelten eta Dungivenen eskaintzen dira. Egonaldiak klaseekin edo klaserik gabekoak dira, baina, beti ere, familietan pasatuko dute gure ikasleek hilabetea. Euskara eta euskal kultura zabaldu, eta era berean ingeles hizkuntza eta kultura ezberdinak lantzeaz gain, ikaslearen garapenerako mesedegarriak diren prozesuak gertatuko dira. ▲

2006/APIRILA* 149ikastola

IKASTOLEN ELKARTEAK, GAINERA, AISIALDI SAILETIK BESTE HAINBAT ZERBITZU ERE ESKAINTZEN DIZKIE IKASTOLEI, BESTEAK BESTE: EUSKAL ETA INGELES UDALEKU IREKIAK, ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK ETA EREMU EZ-FORMALAREKIN LOTURA IZAN DEZAKETEN BESTE EDONOLAKO ZERBITZUAK. HAUEK GUZTIAK, BIZKAIKO IKASTOLEN ELKARTEAREN BAITAN SORTU DEN AISIOLAK, IKASTOLEN ELKARTEKO AISIALDI ESKOLAK, HEZITAKO PROFESIONALEK BURUTZEN DITUZTE. INFORMAZIO GEHIAGO ESKURATZEKO, BEGIRATU: www.bieikastola.net, edo deitu BIZKAIKO IKASTOLEN ELKARTERA.

23



"Ikastola" aldizkaria: 149.zenb. - apirila