Page 1

GALDERAK: Nola ulertzen dut motibazioa hezkuntza esparruan? Motibazioa gogoz egiteko ekintza bat dela esan daiteke. Hezkuntzan motibatuta egotea garrantzitsua da hainbat gauzengatik: ikasleak gusturago egongo direlako ikasgaian, etxera joandakoan gustura hitz egingo dutelako irakasleaz, gogoak izango ditu eskolara joateko, … irakaslearen rola edo irakaslearen bultzada hori konplexua dela iruditzen zait ume bat motibatuta egoteko eta adi egoteko ordu oso batean oso zaila delako. Beraz, motibazioa horrela irudikatzen dut: irakaslearen bultzada dela garrantzitsuena eta bere sentimendueki eta emozioekin motibazio hori transmititu behar zaie ikasleei. Zein izan beharko litzateke maisu/maistraren eginkizuna gai honen aurrean? Irakasle batek ariketa eta aktibitate desberdinak egin behar ditu ikasleekin hauek gustura egoteko. Beti ez da monotonia landu behar, hau da, irakaslea hitz egin eta ikaslea entzun. Lehenengo 10 minututan adi egongo da ikaslea baina gero deskonzentratu egingo da eta oso astuna egingo zaio klasea. Beraz, honelako eginkizunak proposatzen ditut: Naturako klasean adibidez urari buruzko teoria jardun behar badu irakasleak, txangoak egin erreketara eta haien PH-a neurtu, urarekin jolastu, … eta horrelakoak egin behar dituzte, hau da, ikasgaiarekin erlazio estuan dauden txangoak egitea. Haurren erritmoa errespetatu behar da. Hau bat besteekin atzeratuta joaten bada akademikoki baloratu beharrean pertsonalki baloratu Irakasleak bereikasleekin tutoretza indibidualak eginez, hobeto ezagutu ikaslea eta horrela, pertsonalki baloratu. Irakaslearen motibazioa ezinbestekoa da, hau da, irakasle batek bere umorea erakutsi behar du ikasleen aurrean, eta tonu desberdinak erabili ahotsarekin, monotonia alde batera utziz. Ikasleei galderak egin eta beraiei utzi beraien iritzi pertsonala ematen. Talde lanak sustatu eta zuk gai bat eman ordez, beraiek gai hori lantzea eta gero presentazioak egitea besteen aurrean, horrela beraien emozioak liberatzen dituzte eta “lotsa” terminoa superatzen joaten dira pixkanakapixkanaka Ikasleei erakutsi ematen ari diren gauzak orain baliagarriak ez direla izango baina etorkizun batean baietz. Etxeko lanekin ez pasatzea eta etxeko lanak kontrolatzea ikasleak bere jolasteko momentuak izateko eta ez arratsalde guztiak etxean geratzea etxeko lanak eginez. Adin hauetan, haurrak jolastu egin behar dira eta ezin zaie “esplotatu” egunero etxeko lan pila bat eginez

Zein dira gai honek planteatu dizkidan galderak? Irakasleak gai al dira bere ikasleekin gertutasun bat izatea?


Motibazioa garrantzitsua dela ikusi dugu, baina, irakasleak hori errespetatzen al dute, hau da, irakasleak bere ikasleekin txangoak eta horrelakoak egiten al dituzte edo monotonia bat lantzen da? Irakasleen %80k ordu osoa hitz egiten jarduten dute, beraz, irakasle horiek beraien lana ondo egiten ari direla pentsatzen dute? NOEMI ALONSO Nola ulertzen dut motibazioa hezkuntza esparruan? Motibazioa "inpulso" edo bultzada bat da guri energia ematen diguna gogoz hartzeko ekintza bat. Hezkuntza esparruan ikasleek duten ikasteko gogoa eta irakasleen irakastego gogoa izango litzateke nire ustez.

Zein izan beharko litzateke irakaslearen eginkizuna gai honen aurrean? Irakaslearen eginkizuna gai honen aurrean ikasleak motibatzea da. Baina hau ezda guaza erreza. Klasean aipatu ditugun zenbait adibide oso baliagarriak izan daitezke ikasle bat motibatzeko. Hauek dira emandako adibideak: -irakaslea motibatuta egon behar du ikasleak motibatzeko, ikasgaia gutxirekin hartzen badu haurrak ere ez dira motibatuko. -Irakasleak umore positiboa erabiliz klasean erakargarriagoak egin behar ditu. Baina umore hau kontrolatua izan behar du. -Txango gehiago egiten ingurumenarekin kontaktuan jartzea oso interesgarria da, ikasleak gelan oso lotuta eta itxita sentitzen baitira eta noizbeinka hauek motibatzeko baliagarria izan daiteke txangoak egitea. -Sariak emanez haurrak motibatzea erraza da, horrela helburu bezala saria badute errazago lortuko badituzte egin beharreko gauzak. -Lanak moldatu egin behar ditu irakasleak garapen mailara, haurrak egiteko gai direla ikustean motibatu egiten baitira, baina ezin dutela lortu ikusten badute ez dira saiatzen eta desmotibatu egiten dira. -Haurren erritmoa errespetatzea ere oso garrantzitsua da aurreko arrazoiagatik, bat atzera geratzen bada galdu egiten baita eta horren motibazioa sustatzea oso zaila da. -Haurrei etxeko lan asko ez bidaltzea obe da, bestela haurrak gogo txarrez hartzen dituzte etxeko lanak eta ez dira motibatzen. -Ikasgaien garrantzia ezagutarazi haurrei, beraien etorkizunerako beharrezkoak direla esanez motibatu.


-Irakasgai bakoitza eguneroko munduan zertarako den baliagarria azaldu, gauzak ulertuz eta praktikan jarriz haurrak motibatzeko.

Zeintzuk dira gai honek planteatu dizkidan galderak? Motibazioak zenbait galdera planteatu dizkit. Hasteko zaila izan behar du haur guztiak motibatuta egotea, haur bakoitzak bere gustoak baititu eta denak motibatuta egotea zaila da. Egia da egun batean baten gustoa egin daitekeela eta beste batzuetan beste haurrena baina naiz eta enpatia izan eta besteek naidutena egin beraiek motibatzeko beste haurrak ez dira egun horretan motibatuko, motibatzeko benetan gustatzen zaizun gauza bat egin behar baita, barrutik ateratzen zaizuna. Beraz nire galdera da ea zer egin daitekeen denak batera motibatzeko. Bestalde, erritmoari dagokionez, erritmo ezberdina duten haurrekin ere zaila da motibazioa gelan lantzea. Erritmo egokia zailtasunak dituzten haurren erritmoa jarraitzea bada, azkarragoak diren haurrak aspertu egingo dira eta ez dira klaseetan motibatuta sentituko. Azkar joaten bada berriz jarraitzeko gai ez diren aurrak amore emango dute eta ez dira motibatuko. Horregatik honentzako irtenbidea zein den jakin naiko nuke. Nire ustez, onen irtenbidea erreztasunak dituzten haurrak zaharragoekin jartzea da, horrela hauek ere zaharragoen maila dutela ikusita motibatu egingo dira, eta besteen helburu berak lortzen saiatuko dira. Hala ere, honek bere alde onak eta txarrak ditu, horregatik ez dakit zein den erabakirik egokiena arazo honen aurrean. NEKANE ALTUNA ALTUNA

Nola ulertzen dut motibazioa hezkuntza esparruan? Motibazioa, hitzak dioen moduan, ekintza gogoz aurrera eramatean datza. Barne prozesu bat da, inkontzienteki lotua askotan. Beste hitz batzuetan esanda egiten ari zaren ekintza hori gustukoa, interesgarria eta erakargarria iruditzea. Zein izan beharko litzateke maisu/maistraren eginkizuna gai honen aurrean? Ikaslea gustura sentitzeko maisu/maistrak ere motibatuta sentitu behar dira. Horretarako landuko den gaia interesgarria eta guztien gustukoa izaten saiatu behar da irakaslea. Bestetik, landuko den gaia lanean ari zaren haurrekin lantzeko modukoa izatea garrantzitsua da, izan ere maila altuagoko zerbait lantzen hasi ezkero haurra maila horretara nekez helduko zen eta aspergarria irudituko zitzaion jorratzen ari garen gaia. Lanean hasi aurretik landu behar dugun gai horren helburua eta aurrerago zertarako balioko duen adieraztea ere garrantzitsua iruditzen zait.


Horretaz gain, azterkerketako notari hainbesteko pisua eman ordez, gelako esfortzua kontutan hartzea garrantzitsutzat jotzen dut haur guztien maila ez baita bera. Bestalde, jorratzen ari garen gai hori erakargarriagoa izateko txangoak egingo nituzke, filmen bat ikusi, txiste batzuk kontatu, joko batzuk egin‌ Honekin bukatzeko, ikasturte hasieran haurrari material berria erostea, gelan bere gustuko zerbaiten poster bat jartzea‌ aukera ona izan daitekeela iruditzen zait haurra motibatzeko. Zein dira gai honek planteatu dizkidan galderak? Gai honek hainbat galderari buruz hausnarrarazi dit: a) Irakasleaz gain gurasoek ba ote duten eraginik motibazioan? b) Praktika gehiagorekin, hau da jokoak, dokumentalak‌ jarrita ikasleak gaia hobeto barneratuko al du? c) Ikasle guztien gustuak berdinak ez direnez, guztiak motibatzea nola lortu daiteke? JANIRE AIERBE Nola ulertzen dut motibazioa hezkuntza esparruan? Motibazioa, hezkuntzaz hitz egiten ari garenean, oso garrantzi handiko gauza da. Niretzako ez dago teoriarik motibazioaz aritzerako orduan, gauzatzen den gauza bat da. Egoera galdu bat aurrera ateratzea da motibazioa, suspenso bat aurrera ateratzea da motibazioa, haurrak eskolara pozik joatea da motibazioa. Zein izan beharko litzateke maisu/maistraren eginkizuna gai honen aurrean? Lehenik eta behin, haur bat motibatzeko gure buruak motibatzeko gauza izan behar gara. Ez dago ikasle motibaturik irakaslea motibaturik sentitzen ez bada. Hemendik hasita, gauza asko egin daitezke haurrak gustora sentitu daitezen. Umeen arreta erakartzeko, klaseak jokuak izan behar dira, ez oso pisutsuak, umeek eraman dezatela erritmoa, ez irakasleak. Dozenteak laguntzeko daude, baina ez dira autoritarioak izan behar. Umeen sorkuntza oso garrantzitsua da motibazioan. Ume motibatu batek sormen handiagoa izango du. Klasean jorratzen diren gaiei dagokienez, umeak nahigogoko dituzten gaiak lantzea ondo etorriko litzaieke, izan ere gogo gehiagorekin hartuko lituzkete. Ebaluatzeko orduan, examinak baino gehiago klaseko lana ebaluatzea ere garrantzitsua da. Nota bat bilatzen duen haur bat horren gatibu izango da kurtxo osoan zehar, eta hau lortzen ez badu, ume deprimitu bat bihurtuko da. Ez zaie examiùei hainbesteko garrantzia eman behar, bai ordea haurraren


garapen prozesuari. Haurra pozik joaten bada klaseetara, emaitza onak aterako ditu azkenean, seguru. Zein dira gai honek planteatu dizkidan galderak? 1- Ona izango al litzateke haurrentzako klaseen kontrola hartzea? 2- Zenbatekoa da gorasuen eragina haurrengan motibazioari dagokionez? 3-Irakaslearen autoritate ezak zer ondorio ekar ditzake? Ikasleek nahi dutena egitea, agian? 4-Ume ebaluatu gabea, ume zoriontsua? 5- Zein izango da gurasoen ikuspuntua gai honekiko? Amaitzeko, aportazio moduan, esan nahiko nuke, nire bizipen propioetan oinarrituta, motibazio eza experimentatu nuela 2.batxillergoan. Notak ehuneko ehuna balio dutenean, eta emaitzak espero bezalakoak ez direnean, jendeak gaizki pasatzen du, eta nire kasuan, ez zen oso urte ona izan. Eskerrak azkenean aprobatu nuen... CARLOS ALARCIA


Motibazioa  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you