Page 1

Aurreneko elkarrizketa egin ondorengo gogoeta: AMA/AITA rolean: - Nola sentitu naiz ama/aitaren paperean elkarrizketan zehar? Ongi, baina denbora guztian haserre sentitzen nintzen.Irakasleak ez zidan konfiantza ematen eta gertutasuna azaltzen eta eznuen berarekin ados egon nahi. - Nola baloratzen dut irakaslearengandik jaso dudan informazioa? Bere irakaslea da eta orduan, nire semea ondo ezagutzen duenez, kasu egiten nion berak esaten zuen guztiari, baina nik nere ikuspuntuan jarraitzen nuen, azken finean nire semea denez nire semearentzako onena nahi nuelako eta ez zitzaidalako egokia iruditzen errepikatzearen ideia. - Zein izan da irakasleak bete duen rola ("la relación profesorado-familias" artikuluan oinarrituz)? argudiatu erantzuna. Nire ustez artikulu honen arabera irakasleak bete duen rola ``modelo de usuario´´ delakoa izan da. Irakasleak bazuen familiaren berri, bazekien bere semearekin denbora gutxi pasatzen zutela gurasoek eta empresarioak zirela. Bestalde gure parte hartzea eskatzen zuen batez ere, eta bazekien gure familiaren egoerara egokitzen. Bestetik, nire iritzia zein zen azaltzen lagundu dit eta honekin batera irtenbideak aurkitzen. MAISU/MAISTRAREN rolean: - Nola sentitu naiz maisu/maistraren paperean elkarrizketan? Oso seguru, azken finean eskolan hartzen denez errepikatzearen erabakia, eta jada irakasleok adostuta genuenez, nire argumentuak eta zergaitiak sendo azaltzen nizkion eta berari horrela iritzia aldatzen saiatzen nintzen. - Nola baloratzen dut ama/aitarengandik jaso dudan informazioa? Ongi. Azken finean badakit bere ama dela , eta beraientzat gogorra dela ikustea bere semeak zenbait eduki barneratu gabe dituela eta besteak baino atzeratuago doala. Baina hala ere, bere gurasoak etxean egoten ez zirenez, eta bere semearen berri asko ez zutenez ez nion kasu askorik egiten bere amak esandako zergaitiei, azken finean nik obeto nekielako bere umeari gertatzen zitzaiona. - Zein izan da bete dudan rola ("la relación profesorado-familias" artikuluan oinarrituz)? argudiatu erantzuna. Nire ustez lehenengoa izan da, hau da `` modelo del docente como experto´´. Gurasoek, irakaslea bera dela diote haurra hezi behar duena eta haurra eskolatik materia ulertuta atera behar dela uste dute. Beraiek etxean denboratik ez dutela pasatzen semearekin,eta haurrak irakasgaiak eta balioak barneratzearen betebeharra beraiena dela esanez. Bestetik, hitz egiteko moduari dagokionez argi geratu da nor den irakaslea eta nor gurasoa.

Bigarren elkarrizketa egin ondorengo gogoeta:


MAISU/MAISTRAREN rolean: - Zeintzuk dira hobetu ditudan aspektuak burututako lehenengo elkarrizketatik bigarrenera? Alde batetik begirada eta gorputzaren postura. Saiatzen nintzen gurasoari begietara begiratzen eta harreta jartzen berak hitz egiten zuenean, gertutasuna adierazteko. Bestalde, ahotsaren tonua ere ongi mantentzen saiatu naiz, ahotsa asko altsa gabe, haserre nagoela ez iruditzeko. Horretaz gain, bere semeari buruzko informazio guztia ematen saiatu naiz, ikusteko eta frogatzeko arazoa badagoela, eta errepikatzearen erabakia bere semearentzan eta gurasoentzat ere onena izango dela. Amaitzeko elkarrizketa amaitzean, azaldu diot nola kontaktuan egongo garen, eta edozein duda edo arazo zuenean harremanetan jarri gaitezkeela, modu horretan beraiek ere niregan konfiatzeko. - Zeintzuk dira hobetzeko geratzen zaizkidan aspektuak familiekin elkarlanean aritzean? Nire iritziz, orokorrean burugogorregia naizenez, kosta egiten zait hala ere nire ikuspuntua aldatzea. Kasu honetan nik arrazoi nuenez ez dut iritziz aldatu beharrik izan baina orokorrean etorkizun baterako, hau da, irakasle izatera iristen naizenerako, ikasi behar dut hain burugogorra ez izaten, besteei entzuten, eta besteen ikuspuntuak ulertuz, iritziz ere aldatzen. - Zertaz ohartu naiz ikaskuntza esperientzia hau burutu ondoren? Zertan lagundu nau esperientzia honek aurretik nituen aurreiritziak aldatzen edo birplanteatzen? Irakasleak gurasoekin harreman handia eduki behar duela. Konfidaantza bat eraiki behar dela bien artean, modu horretan arazoak ditugunean konpontzeko eta edozein gauza gertatuta ere kontaktuan egoteko. Bestalde, esperientzia honekin ikasi dut zein baliabide erabil ditzakegun gurasoen aurrean gertutasuna adierazteko eta konfidantza emateko. Amaitzeko, konturatu naiz, oso beharrezkoa dela arazo bat dugunean haurren batekin, bere garapenean atzerapenak edo beste motako arazorenbat, lehenbaitlehen ikaslearen gurasoarekin kontaktuan jartzea, modu horretan arazoa sustraietatik hartu eta aurrera egiten ez uzteko. Hau nire ustez, eskola kontzertatuetan gehiago gertatzen da, hau da jarraipena gertuagokoa da kontzertatuetan publikoan baino. Horregatik, ni irakasle izatera iristen naizenean gurasoekin beti kontaktuan egoten saiatuko naiz, modu horretan beraiei hasieratik berri emanez arazoai aurre egitea errazagoa delako, eta bestalde beraiek ere beraien partetik jarriz, etxetik ere lagun diezaieketelako beraien seme-alabei. NEKANE ALTUNA Lehenengo elkarrizketa egin ondorengo gogoeta: 路 Nola sentitu naiz maisu/maistraren paperean elkarrizketan? Hasiera batean urduri sentitu naiz maistraren papera egitea tokatu zaidanean. Izan ere, irakasle batek azalpen onak eta argiak eman beharra dauzka horrelako egoera baten aurrean, izan ere horrelako bilerak lagunekin hitz egitea bezalakoak ez baitira izaten. Bestetik, gurasoei azalpen onak eman behar zaizkie, kasu honetan Ikerren egoera azaltzeko eta errepikatzearen zergatia emateko.


· Nola baloratzen dut aita/amarengatik jaso dudan informazioa? Gurasoekin errespetu osoz hitz egin dut beraiekin nirekin hitz egin duten moduan. Berria ustekabean hartu dutela ikusi da. Hauek lanean ondo ari zela ikusten zuten nahiz eta zailtasunen batzuk izan irakasgairen batean. Gurasoek ez dute onartzen beraien semeak errepikatzea. Hauek, errepikatuko balu motibazio gutxiago izango zuela bere ikasketetan eta bere lagunengatik baztertuko zela zioten. Bestalde, dirutza handia kostatzen dela diote. · Zein izan da bete dudan rola (``La relacion profesorado-familias´´) artikuluan? Nire ustez artikulu honen arabera irakasleak bete duen rola ``modelo de usuario´´ delakoa izan da. Irakasleak bazekien nire familiaren berri. Bestalde gure parte hartzea eskatzen zuen batez ere, eta bazekien gure familiaren egoerara egokitzen. Bestetik, nire iritzia zein zen azaltzen lagundu dit eta honekin batera irtenbideak aurkitzen. · Zein aspektutan hobetuko nuke nire jokaera? Alde batetik urduritasuna alde batera uzten saiatu beharra daukat horrela adierazi beharrekoa era lasai eta argi batean adierazteko. Bestetik, errepikatu egin beharko duela segituan esan beharrean, horren zergatiak ematen saiatu beharra daukat aurretik. Bestalde, konfiantza ematea ere oso garrantzitsua iruditzen zait tentsio une hori baretzeko, kafe bat eskainiz edo beste gai bati buruzko komentario labur bat eginez adibidez. · Nola sentitu naiz aita/amaren paperean elkarrizketan zehar? Harrituta geratu naiz berriarekin. Argi ikusi dut irakasleak gure seme Ikerri guregatik galderak egiten dizkiola. Bestetik, irakasleak defendatzerakoan gu baino indar handiagoa duela ikusi da. · Nola baloratzen dut irakaslearengatik jaso dudan informazioa? Nire ustez gure semeak lana ondo egiten du naiz eta tarteka arazo batzuk izan irakasgairen batean. Bestetik, errepikatuko balu bere lagunengatik baztertuko litzateke eta ikasteko motibazio gutxiago izango luke. Horretaz gain, dirutza handia kostatzen da beste urte bat gehiago kurtso berean egiteko. · Zein izan da irakasleak bete duen rola (``La relación profesorado-familias´´) artikuluan? Nire ustez lehenengoa izan da, hau da `` modelo del docente como experto´´. Gurasoek, irakaslea bera dela diote haurra hezi behar duena eta haurra eskolatik materia ulertuta atera behar dela uste dute. Bestetik, hitz egiteko moduari dagokionez argi geratu da nor den irakaslea eta nor gurasoa. Bigarrengo elkarrizketa egin ondorengo gogoeta: · Zeintzuk dira hobetu ditudan aspektuak burututako lehenengo elkarrizketatik bigarrenera? Hobetu ditudan aspektuak hurrengoak dira: bilera egiterako garaian begietara adi adi begiratzen saiatu naiz, keinuak ere egin ditut adierazpenak ematerakoan, bestalde elkartu bezain laster konfiantza ematen saiatu naiz ea lanean zelan eta kafe bat


eskainiz. Horretaz gain, segituan errepikatu egingo duela esan beharrean aurretik errepikatzearen zergatiak poliki eta argi ematen saiatu naiz. Berari ere galderak egiten utzi diot edozein zalantzaren aurrean. Bukatzeko, Xabierren egoerari irtenbidea bilatzeko zer egin daiteken azaldu diot eta edozein zalantzaren aurrean lasai deitu eta berriro geratuko garela esan diot. 路 Zeintzuk dira hobetzeko geratzen zaizkidan aspektuak familiekin elkarlanean aritzean? Oraindik ere bilera perfektu bat egiteko badaude hainbat aspektu hobetzeko, hala nola; bukaera ematerakoan bileran aipatu denaren laburpen bat egitea garrantzitsua izango litzateke aipatu diren ideiak azpimarratuz. Horretaz gain, urduritasuna kontrolatzea ere garrantzitsua da adierazpenak era lasaian eta garbian eman ahal izateko. Terminologiari dagokionez, hitz formalak erabiltzea beste puntu inportantetako bat da. 路 Zertaz ohartu naiz ikaskuntza esperientzia hau burutu ondoren? Zertan lagundu nau esperientzia honek aurretik nituen aurreiritziak aldatzen edo birplanteatzen? Ikaskuntza esperientzia hau burutu ondoren bilera bat lagun batzuekin hitz egitea bezalakoa ez dela ohartu naiz. Terminologia egokia erabili behar da adierazpen garbiak emateko eta horretaz gain, konfiantza ematea ere oso garrantzitsua da. Bestetik, gurasoen edozein galderari erantzuteko gai izatea ere puntu inportantetako bat da. Gurasoekin bilera izan ostean ea hauek haurraren ikasketei zenbateko garrantzia ematen dioten ikusten da, eta ea beren seme-alabei laguntzen dieten etxeko lanetan. Orokorrean, esperientzia honek aurretik nituen aurreiritziak birplanteatzen lagundu dit. JANIRE AIERBE AMA BEZALA -Nola sentitu naiz aita/amaren paperean elkarrizketan zehar? Egia esan, amorrua eman dit bere papera. Irakasle batek zure semea errepikatu egin behar duela esaten badizu, normala da triste eta amorratuta egotea. Erreakzio hauek izatea irakaslekiko guztiz normala iruditzen zait, zure semea zure semea delako. Irakaslearen hitzak egokiak izan behar dira gurasoak ez hartzeko hainbesteko disgustua. Amaren papera egiten ari nintzenean, gaizki hartu dut irakasleak esan didana eta sekulakoak bota dizkiot irakasleari, nahiz eta erabai hori junta guztiak adostu. Gehiago gustatu zait irakasle papera egitea egia esan. -Nola baloratzen dut irakaslearengandik jaso dudan informazioa? Irakasleak informazioa ondo argitu dit: Xabier ezin duela 5.mailara pasa lehengo mailako lekzioak barneratuta ez dituelako, alperra delako, zirikatu egiten dituelako bere ikaskideak, aspertu egiten delako klaseetan, guk(gurasoak) ez diogulako beak behar duen atentzio guztia ipintzen, etxeko lanak ez dituelako egiten eta bere notengatik. Beraz, ondo esplikatu ditu irakasleak zeintzuk diren arazoak eta arazo horiei aurre hartzeko ahaleginak egingo dituela esan dit. -Zein izan da irakasleak bete duen rola(la relaci贸n profesorado familias artikuluan oinarrituz), argudiatu. Irakasleak gauzak argi eta garbi argudiatu ditu, hau da, Xabier errepikatu egin behar


zuela esan du eta bere motiboak ere esan ditu, beraz, bere lana ondo egin du. Gainera, bilera hasi baino lehenago, Xabierren gaiaz hitz egiten ez hasteko, lanari buruz hitz egiten hasi da eta kafetxoa eskaini du, beraz, gurasoaren konfiantza lortzeko taktikak sartu ditu. Ni hitz egiten hasi naizenean ama bezala, irakasleak arreta handiarekin entzuten ari zen nik esaten ari nintzena, beraz, bere arreta ere bereganatu dut. IRAKASLE BEZALA -Nola sentitu naiz maistraren paperean elkarizketan? Maistraren papera egiterakoan oso gustura egon naiz. Argi eta garbi esan dizkiot bere semearen arazoak. Nire ustez, ondo espresatu naiz eta espresatzerako garaian adibideak ere jarri dizkiot. Egia da, nire lehengo egunean horrelako egoera bat tokatzen bazait blokeatuta geratuko nintzela urduritasunarengatik. Seria egon naiz komunikatzeko garaian eta hobeto espresatzeko eta amaren disgustua gutxiago izateko hainbat oharpen eman dizkiot eta lagunduko diodala esan diot. -Nola baloratu dut amak jaso duen informazioa? Nire ustez, informazio guztia esan diot amari, Xabierren alperkeria, Xabierren jokaerarengatik ikaskideekiko, bere familiaren babesa ez duelako, aspertu egiten delako, ez diotelako ondo barneratzen ikasgai guztiak, ‌ eta hau dela eta errepikatzea dela klaustroan erabaki den erabakia. Ama, normala denez, ez du ondo hartu eta diskusio bat egon da, baina informazioa ondo jaso du. -Zein izan da bete dudan rola(la relación profesorado)? Hasieran urduritasunarengatik hainbat akats ortografiko egin ditut. Ama klasera sartu denean, kafea edo ura naizuen eskaini diot eta lanean zer moduzko salmentak dituzten ere galdetu diot. Ondoren Xabierretaz hitz egiten hasi gara. Errepikatu egin behar duela esan baino, nire helburua izan da ama konturatzea Xabier ezin zuela kurtsoz pasa hainbta gauzengatik, hauek direnak: errespetu faltak egiten ditu, arreta gutxi ipintzen du, ez ditu etxeko lanak egiten eta egiten dituenean gaizki egiten ditu, aspertuta dagoenean bere ikaskideak zirikatzen hasten da, .. eta horrelako hainbat jarrera izaten ituela klasean aipatu dizkiot. Ama txundituta geratu da. Ondoren, bere kalifikazioak erakutsi dizkiot, beraz, hori dena esan eta gero, Xabier errepikatzearekin ados dagoen galdetu diot eta ez dit pegarik jarri. Arazoari konponbide bat emateko, hainbat abiapuntu esan ditugu, hala nola: beraien semeataz gehiago arduratuko direla, zerbait ulertzen ez duenean gurasoei laguntza eskatzea, partikularrera eraman, nik (irakaslea) ikusten badut ez duela parte hartzen tutoretza pertsonala egingo diot eta gehiago esplikatuko dizkiot termino berriak, ‌ -Zein aspektuetan hobetu beharko nuke nire jarrera? Goxotasun gehiagoz hitz egin beharko nion, hau da, dena zehatzegi esan diot eta horrelako arazoak esateko goxotasun bat eta sensiblitate bat eduki behar da. Gainera, galdera personal batzuk egin dizkiot, baina agian deseroso sentitu da nik galdera horiek galdetzea, beraz, deserotasunean murgildu den galdetu behar nion. NOEMI ALONSO AMA/AITA rolean:


- Nola sentitu naiz ama/aitaren paperean elkarrizketan zehar? Arrotz sentitu naiz nolabait esateko. Baina aldi berean esaguratsu, hau da, sentitu dut, pisu handia dudala guraso papela hartu dan momentu horretan. Hezkuntza familien esku dagoela ere ulertzeko balio izan dit. Nahiz eta inoiz ez nuen horrelako zerbait egin. arestian esan bezala, arrotz sentitu naiz baina irtenbide bila uneoro, noizbait ia guztioi tokatuko izango baitzaigu, ez egoera hau baina bai irakasleekin hitz egitea edozeren gainean. - Nola baloratzen dut irakaslearengandik jaso dudan informazioa? Nire papera, irakaslearentzat zaila izan da ulertzeko. Izan ere, aita agresibo baten antzera jokatu dut, inoiz ez duten onartzen horietakoa. Halaber, irakasleak horretaz jakitun zelarik, bilera behar bezala azaldu dit. Informazio nahikoa eta zehatza emanez,beraz, guraso batek benetan entzun nahiko lukeena egoera honetan entzun du, arrazoiketa bat egin dio informaio guztiaren inguruan eta hori alde oso baikorra da. - Zein izan da irakasleak bete duen rola ("la relaci贸n profesorado-familias" artikuluan oinarrituz)? argudiatu erantzuna. Irakaslearen rola gertukoa izan da. Bazekien ze motatako pertsonare aurrean zegoen, beraz, beldurrak utzi eta nire pare jarri da, aurre eginez eta niri sentsazio arraro bat transmititu dit, ikustean nik bereari gogor egiten niolla, bere argumentuen bitartez, isildu nau eta agerian gelditu da, arrazoia berak zuela. MAISU/MAISTRAREN rolean: - Nola sentitu naiz maisu/maistraren paperean elkarrizketan? Oso ongi! Aarazo handiak zituen ama bat suertatu zait, baina irekai eta prestua. Edozein momentutan lasaitasuna eman dit, nik esaten nuen dana onartzen zuen eta biok ibili gara elkarlanean bere semearentzat bide onena aukeratzen. Oso baliagarria izan zait,mahai inguruan hartu dudan rola, gezurretako izan bada ere zihur nago, asko balio izango didala. - Nola baloratzen dut ama/aitarengandik jaso dudan informazioa? Baliagarria izan zait. Izan ere, arazoaren berri eman diodanean,oso garrantzitsua da bere semeak etxean nola jokatzen duen berri izatea, eta etxeko portaerak azaldu dizkit. Baita arazo bat kontatu ere. Iruditzen zait, beharrezkoa dela gurasoen informazio hori jakitea, arazoari nola buelta eman jakiteko eta nire kasuan batez ere. - Zein izan da bete dudan rola ("la relaci贸n profesorado-familias" artikuluan oinarrituz)? argudiatu erantzuna. Gertuko harremana jorratu dut. Hasiera batean artega nengoen eta nekien zer egin eta zer ez. Baina ikustean, ama nahiko gaizki zegoela, guztiz gertuko harremana jorratu dut. Pentsatu dut, aukera ona zela eta horrela nere konfidantza bereganatuko zuela,hori beharrezkoa baita denok arazoari aurre egiteko. Bigarren elkarrizketa egin ondoren MAISU/MAISTRAREN rolean:


- Zeintzuk dira hobetu ditudan aspektuak burututako lehenengo elkarrizketatik bigarrenera? Baliteke nire harremanari mugak jarri dizkiodala izatea. Hau da, gertutasun hori gehiegizkoa izan zen agian eta ongi bereizi dut nire papera. - Zeintzuk dira hobetzeko geratzen zaizkidan aspektuak familiekin elkarlanean aritzean? Arazoa nola planteatu,zein jarrera hartu, nola esan... Izan ere nik uste dut familia bakoitza ezberdina dela, beraz, nahiz eta elkarrizketa hauek niri mesede egin ez dela oso praktikoa. Familia bakoitzarekin modu ezberdinean jokatu behar da, orduan, aurretik egin behar den lan guztia prestatu behar da. - Zertaz ohartu naiz ikaskuntza esperientzia hau burutu ondoren? Zertan lagundu nau esperientzia honek aurretik nituen aurreiritziak aldatzen edo birplanteatzen? Laburutz, aurreko galderan erantzun dudana. Irakasle izango garen heinean ezin dugu gure neutralitatea mantendu, ezin ditugu gauzak berdin egin. Eta horrelako arazo potoloen artean ohartu naiz, irakasle bakoitzak bere erak dituela eta horiek martxan jarri behar direla. Ezin dugu, urtero modu berean jokatu, kasu berdinik ez baita egongo inoiz. CARLOS ALARCIA

Iyotzeko azkenekoa  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you