Page 1

Ikasten ikasi taldeko Noemi Alonso eta Carlos Alarcia partaideak gara, eta irakasle bati honako elkarrizketa hau planteatu diogu. Guk hautatutako irakaslea Pello da. Jaiotzez Urretxuarra, Tolosako eskolan dabil lanean. Pello irakasle interesgarria da eta hainbat galderari erantzun digu. Oso gustura egon gara eman dizkigun erantzunekin. Berarekin kafetxo bat hartzeko aukera izan dugu, eta erantzun interesgarri hauek utzi dizkigu: •

ATAL NAGUSIA GALDERAK:

Gustuko al duzu irakasle izatea? Zergatik? Hemen gustuko ez baduzu gaizki pasatzen duzu. Irakaskuntza zerbait bokazionala izan behar du eta bokazionala ez bada gaizki samar zoaz. Beraz, niri gustatzen zait irakasle izatea eta ikasleekin tratua izatea.

Ze ikasgai ematen dituzu? Ni normalean matematika eta musikaren inguruan ibiltzen naiz baina proiektu batzuetan nago sartuta eta horregatik orain klase gutxiago ditut.

Proiektu horiek zer dira eskolatik kanpo edo eskolakoak? Hirukide sortu zenetik garbi geneukan Hirukide nahi genuela ikastetxe bat aurrerakoia, konpetitiboa, ikastetxe inklusibo bat, punta-puntako bat eta orduan ari gara bide bat egiten horretan, bai metodologiaren aldetik ikaskuntza kooperatiboarekin, bai adimen emozionalarekin, bai adimen anitzekin, … eta guzti hori koordinatzeko eta aurrera jarraitzeko denborak behar dira. Gainera, ikastetxea oso handia da eta irakasleen laguntzak, taldeak, .. eta funtzionatzeko eta bideratzeko. Gainera, pedagogi taldean nago, beraz, nire egutegiaren barnean badauzkat nire tarte batzuk horri arreta eskaintzeko.

Zaila egiten al da irakasle izatea? Niretzat ez. Nik suerte izugarria dut ezta? Eta betidanik esan dut gustuko baduzu egiten duzun lana ez dago problemarik. Gainera, nik 8-10 urte bitarteko umeei ematen diet klasea, zoragarria da! Adina ere oso polita da. Eta gainera, gustuko baduzu ere prest egon behar zara pixka bat ausarta izateko zenbait gauzatan, … gustuko baduzu, nik uste dut lanbide hau merezi duela, nahiz eta momentu batzuetan ez dela oso polita izaten, hau da, momentu hotzak ere pasa behar direla ikasleekin zorte txarrez.


•

Irakaslea izanik, zeintzuk dira irakasleak ditun alde negatiboak? Eta positiboak? POSITIBOAK: ume batzuk zure eskuetan izatea eta jakitea etorkizun bat hor dagoela eta hor erantzukizun bat duzula. aukera daukazula ikaslee horiengan hazi bat hazitzeko. denok gogoratzen gara etorikizunean handiak garenean "gogoratzen zarete irakasle hura?" eta azkenean zure oroitzapen bat dutela. NEGATIBOAK: baliabide gutxi ditugula klaseak emateko, bakoitzaren pertsonalitatea ezagutzeko eta azkenean baliabide horiek ondo kudeatzen jakin behar dugula. gaineratu nahi dut ere, gure gizartean ez dakit noraino dagoen baloratuta irakasle baten lana, hau da, gure gizartearen pentsamendua delako:irakasleak zer ondo bizi diren, zenbat opor dituzten, beraz, ez dakit noraino baloratuta dagoen, adibidez: Finlandian irakaslea oso ondo baloratuta dago. batzuetan, familiekin hitz egitea ere zaila egiten da.

•

Suposatzen dugu haurrak gustuko dituzula, zer dela eta? Neure seme-alabaekin baino denbora gehiago pasatzen dut nire ikasleekin, hemen pasatzen dudalako ia egun guztia. aspaldiko ikasleekin elkartzen zarenean edo kaletik ikusten didatenean poza ematen dizu. Adibidez: egun batean nire aspaldiko ikasle batekin topo egin nuen kalean eta eztabaidatzen hasi ginen eta mutil oso jatorra iruditu zitzaidan, gainera pentsatu nuen urrutira iritsi zela pertsona bezala eta ni izan nintzela lehen pauso hori eman nuena eta hori satisfakzio bat eman ninduen.

•

Irakasle bezala badakizu oso garrantzitsua zarela umeentzat eta askoetan gurasoen gainetik zaudela, zer sentitzen duzu horrelako unetan? Bai, egia da. baina gehienbat lehen hezkuntzan gertatzen da hori. pentsatzen dute irakaslea Jainko bat bezalakoa dela, baina berriro errepikatzen dut adinaren arabera dela. irakaskuntza ez da 8-10 urteekin bukatzen, 12-14 urteekin ere jarraitu egiten dela eta rebeldia puntu bat hartzen joaten dira pixkanaka. askoz ere kritikoagoa izaten zara gauza guztiekin. Adibidez: guraso batzuk esan didate ez dakitela nola moldatzen naizen 28 ikasleekin klase batean ni bakarrik baina nik pentsatzen dut agian 28 ikasle hobeto ematen ditudala etxean ditudan 2 seme-alabak baino. gainera, ikasleak badakite gutxi gora behera bakoitzak zer rol ari garen betetzen. ala eta guztiz ere, ez da berdina irakasle guztietan.


Umeei “kariñoa” hartzen al diezu? Bai. Beraz, ikasle horiekin klase gehiago ez dituzula izango esaten dizuetenean, faltan botatzen al dituzu? izugarrizko kariñoa hartzen diet ikasleei. zikloa bukatzen dugunean(2 urte) ba bai, faltan botatzen ditugu, azkenean, zuk ikasle horiek ezagutu egiten dituzu, beraiekin 2 urte egon gara, gurasoekin ere erlazio bat izaten dugu, ... eta zikloa bukatzen denean dena berriro hasi behar da nahiz eta ikasle batzuk ezagutu.

Eskurtsioetan ikasle asko joaten dira baina irakasle gutxi. Hori nola manejatzen duzue? Ostiralean eduki genuen azkeneko irteera. Urkizura joan ginen, 180 ikasle, 12 irakaslerekin, eta ondo ibili ginen. Hango elkarteko komunak utzi zizkiguten eta ez zen kexarik suertatu. Egia esan, joaten garen leku guztietan kritika onak jasotzen ditugu. Gure haurrak oso onak dira eta ederki portatzen dira.

Nola konturatzen zarete zure ikasle bat eskolan gaizki dijoala? Gogorra egiten al zaizu hori gurasoei transmititzea? parametroak aldatzen ari gara. hasierako ebaluazio batzuk egiten ditugu eta ebaluazio horietan hitz egiten dugu gela bakoitza nola dagoen eta ume bakoitza nola dagoen. Duela gutxi, tendentzia zen ea ume baten beharrak zeintzuk ziren eta behar horiei egokituta hasten ginen. Gaur egun, aldiz, edozein pertsona jaiotzen denetik bederatzi adimen ditu garatuak baina bederatzi adimen horietatik 2 edo 3 garatuagoak daude besteak baino, beraz, denak desberdinak gara inteligentziak desberdin garatuta ditugulako. Orduan, orain egiten duguna da ikusi zer adimen mota da garatuagoa duena, hau da, ikusten dugu zertan den trebea ume hori. Lehen, aldiz, zailtasunetatik abiatzen ginen.

Demagun zu esplikatzen ari zarela eta ikasle bat dagoela denbora guztian hitz egiten eta txorakeriak egiten. Zuk zer nolako erreakzioa daukazu? Aspertzen ari dela pentsatzen dut. Lehen eskolako protagonista irakaslea zen eta ikasleak izugarrizko txapadak entzuten zituen. Irakaslea zen esplikatzen zuena, esaten zuena zer egin behar zen, … Gaur egun bestelako ikuspuntu bat daukagu. Horri buelta bat ematen ari gara, hau da, ikaslea izan behar da bere ikaskuntzako protagonista.


Ikasle batek gauzak bizi egin behar ditu eta horrela barneratzeko erraztasun gehiago izango ditu. Irakasle bat 30 minutuko txapa botatzen badu, demostratuta dago 7 minutu baino gehiago ezin duela iraun ikasle batek arreta ipiniz. Metodologia aldatu egin behar da eta umeak ikasi behar dute beraien arten ikasten eta hortik ondorioak ateratzen. Irakaslea informazioa eman ordez, irakaslea izan behar du laguntzen duena. Esate baterako: gure gelan orain zenbaki erromatarrekin gaude. Taldeka jartzen dira eta esaten diet zuek egin behar dezute 87 zuen gorputzarekin eta besteek asmatu behar dute zer zenbaki egiten ari zaren. Horrela, gauzak hobeto sartzen zaizkie buruan eta gehiago ikasten dute eta hobeto barneratzen dituzte gauzak. •

Demagun ume batek arazoak dituela eskolan, problema horiek zuei aipatzen dizkizue edo etxean uzten ditu problema horiek zuei ezer esan gabe? Ezer ere ez badute esaten, nabaritzen al zaie ikasleei? Bai, niri egokitu zaizkit horrelakoak, bai etxeko arazoekin, lagunekin,‌ Gertatu zait ere, 2 zikloan nirekin egotea ikasle batek, 3.zikloan beste tutore batekin egotea baina DBHra pasatutakoan email bat bidaltzea berak duen arazoa kontatuz. Hori hunkitu egiten zaitu, azkenean nitaz gogoratzen delako eta gai izan delako bere arazo horiek niri kontatzeko. Ez da normalena hori gertatzea baina noizean behin gertatu izan ohi zait. Ia adibidez, ikasle bat 2.zikloa pasa zuenean 3.zikloarekin larrituta zegoen eta niri laguntza eskatu ziten zailtasun horiei aurre egiteko, azkenean, bere emaitzak hobeto joan ziren, gorakada bat eman zuen.

Pello Agirrezabal


Haserrealdi horiek konpontzeko zer metodo erabiltzen dituzue? Eskolan, bizikidetza positiboan proiektu inportante bat daukagu. Ikasleak beraien artean liskarrak edukitzea ez da txarra hori beti gertatuko delako. Ikasleei erakutsi behar zaie gatazka baten aurrean irtenbide batzuk jartzea. Adimen emozionalaren oinarria da bakoitzak bere burua ondo ezagutzea eta bakoitzaren emozioak kanporatzea. Horretarako, hainbat metodo ditugu: ados-tokia(txoko bat non bi pertsona gatazka dutenean hara joan behar dira eta hor arau batzuk jarraituz irtenbide batera ailegatu behar dira) eta bestea da bitartekaritza zerbitzua(ikasle batzuk 14 asteko formazio batzuk jasotzen dute. 5. Eta 6.mailakoentzat da. Eta hauek arazo bat dutenean bitartekariengana joaten dira(jangela ondoren eta jolastokian daude, zapi gorri batekin) eta gela batera sartzen dituzte eta bitartekari hauek bideratzen dituzte. Horrela, 2 ume horiek adostasun batera iristen dira. Hori erregistratua geratzen da. Ondoren, bizikidetzako hiru arduradunak jarraipen bat egiten dute

Irakasleekin zer nolako tratua daukazu? Zuen artean kritikarik egoten al dira? Gutxi gora behera 50 irakasle gara. Gure klaustroak apustu oso fuerteak egiten ditu. Gehienbat adimen anitzarekin erlazionatutako proiektuak egiten ditugu. Adimen anitza da proiektu guztien teilatua. Nik ia formazio bat egiten aritu nintzen(Madril, Bartzelona, Salamankan) eta Espainiako ikastetxe asko joan ginen eta egia da ikastetxe honetako formazioa ez dagoelako beste ikastetxeetan. Irakaslegoa motibatuta dago gauza berriak egiteko, metodologi berriekin aurre egiteko, … Errazagoa da ez egitea ezer ere ez, beti berdinak egiten. Hori da toki askoetan gertatzen dena. Hori hemen ez da egiten eta zortea daukagu, irakasleak beti gauza berriak egiten saiatuko dira eta alde horretatik oso pozik gaude. Gure artean ez gara kritikatzen. Gure artean eztabaidatu egiten dugu, baina eztabaida sanoak izaten dira, hau da, gauzak esaterako garaian errespetuz esaten ditugu, argumentuak ematen, …

Zuretzat hezkuntza ondo planteatuta al dago? Nire ustez, gobernu aldaketak 4 urtetik behin egiten direnean hezkuntza aldatu egin da. Segun zer partidu politiko dagoen guztien gainetik bere paranoiak egiten dituela eta dena aldatzen duela.


Askotan hezkuntzako proiektuak luzatzen dituztenean partidu horiek ez dute ideiarik ume bat zer den. Baina, nik uste dut irakaskuntzaren aldetik gauzak mugitzen hasiak daudela eta mugitu egin behar dira. Ni eskolara joaten nintzenean eta nire aita eskolara joaten zenean dena nahiko berdina zen, esan nahi dudana da, irakaslea etortzen zela, txapa bat botatzen zuela azterketa bat jartzen zuela eta azterketan ateratakoa zure nota zela. Ez zuten kontuan hartzen egunerokotasuna. Gaur egun, zorionez, pixkanaka-pixkanaka hori aldatuz joan da: baliabideak aldatu dira, metodologiak aldatu dira, baliabide teknologikoak gaur egun eskura ditugu(gu ere horretan trebatuta egon behar gara), hemen adibidez gela guztietan arbel digitalak ditugu eta erabilera ona eman behar zaio arbel horri. •

Zer pentsatzen duzu home-schooling praktikaz? Nire ustez adimen interpertsonala da adimenetariko bat. Oso garrantzitsua iruditzen zait besteekiko erlazio zsozialak lantzea, ‌ Nik ez dut kritikatuko ezer, bakoitzak bere umearentzat onena nahi du eta bakoitzak bere seme-alabak nahi duen bezala hezten du. Nire seme-alabak, eskolara joaten dira, dudarik gabe. Formazio desberdinak ematen direlako. Ni apustu egin nahi dut eskolaratzeko modu horrekin ondo dagoelako sozializatzea, lanean elkarrekin ikasi behar dugu, gauzak errespetuz egiten ikasi behar dugu, lagunen iritziak errespetatu behar ditugu,.. eta zerrenda oso luzea egingo nuke Gaur egun errespetatu behar diren parametroak horiek dira. Sorkuntza ere etorkizun baterako garrantzitsua dela iruditzen zait, hainbat formakuntzatan hori eskatuko dutelako, eta taldeko lanetan gaitasuna izatea ere garrantzitsua dela pentsatzen dut. Talde lanean gaitasuna lortzeko taldearekin aritu behar zara, lanean.

•

Krisiak gogor jo al du eskolan? Nabarmena izan al da? Gogor jo du krisiak eskolan, familietan gogor jo duelako. Eskolan erreajusteak egin dituztela esaten dute: 4 gela izan ordez 3 gela ditugu, beraz, gela bakoitzean jende gehiago dago. Guk hau dena aurrera ateratzeko proiektuetan baliatzen gara. Esan behar da, hau ez dela lehenengo krisia, eta krisi guztietan aurrera jarraitu dutela, beraz orain zergatik ez?

•

Zein da zuk ebaluatzeko daukazun sistema?


Metodologiak astintzen ari gara, eta ebaluazio sistemak baita ere. Zuek ezagutuko zenuten ebaluazioa azterketa izango zen. Ni neu, beti egon naiz horren aurka, hau da, hiru hilabeteko lana nola ebaluatuko dut egun bateko froga idatzi batean? Ez zait justua iruditzen. Egunerokotasuna garrantzitsua dela pentsatzen dut. Ebaluatzeko sistema desberdina nahi dugu. Portfolio gehiago erabili, egunerokotasuna, errubrika erabiliz, .. beste parametro batzuetatik, gaitasunak ikusiz. Adibidez: arterofiliako bati ezin diot esan Usaint Bolteko abiaduran 100 metro egiteko. Bakoitzak inteligentzia desberdinak ditu eta horietan oinarrituta ikusi behar dugu nola bideratu hori. •

Karrera bukatutakoan segituan aurkitu zenuen lana? Nolakoak izan ziren zure hasierako hilabeteak lanean? Ez nuen lana aurkitu, lanak aurkitu niduen niri. Magisteritza egin nuen, gustatzen zitzaidalako, baina garai horietan ez zegoen aukerarik irakasle moduan haritzeko. Ez nintzen listetara apuntatu ere egin, beste bide bat hartu baitnuelako. Baina egun batean dei bat jaso nuen entrebista baterako. Bertara joan nintzen eta hogei urte pasa dira eta hemen jarraitzen dut. Esan daiteke suertea eduki nuela

Gaur egun lanean diharduzun zentroan zenbat denbora daramazu? Duela hogei urte jaso nuen zentro honetako deia, eta oraindik hemen jarraitzen dut. Ez dut beste inon klaserik eman.

Zein izan da zure ibilbide akademikoa hezkuntza munduan? Magisteritza karreraz aparte, hainbat eta hainbat kurtxo egin ditut. Izan ere, etxean titulo pilla dauzkat. Baina azken urteetan konkretuki,adimen emozionalean, ikaskuntza koperatiboan eta adimen anitzetan. Azkeneko honetan zentratu naiz gehienbat, Madrilen, Bartzelonan eta Salamankan ibili naiz honen inguruan lan egiten. Aurten laugarren urtea da berritze-gunera joaten naizela.

Komentatzen da irakasleak opor ugari dituztela, egia al da hori? Kar kar. Beti kanpotik entzuten da, non-nahi, “ jo, irakasleak zenbat opor dituzue!”. Bai, egia da. Familian ez dakit irakasleren bat edukiko dezuenik, baina nire kasuan anaiak bet esaten dit inoiz ez zidala lana aldatuko. Izan ere, bera tallerra ixten duenean libre dago gelditzen den eguna disfrutatzeko. Etxera etortzen den bakoitzean, ia beti eskolako lanekin nabil..


Denbora libreari dagokionez, irakasle bat ez dago derrigortuta etxean lan egiteko, edota klaseko orduetatik kanpo lan egiteko. Baina irakasleok ez daukagu ordutegi finkorik. Opor asko ditugula? Bai. Baina nire kasuan adibidez, uztaila eta abuztua konferentzia eta hitzaidien artean pasa ditut. Gero, urte hontako nondik norakoak planifikatzen ibili naiz. Hori bai, niri sudur puntan jarri zaidanean. •

Zer egiten duzu zure aisian? Kirola batez ere ahal dudan guztietan egiten dut, gure adinean asko eskertzen da eta. Kirol desberdinak praktikatzen ditut, frontoia, mendia ‌ Asko laguntzen dit astean zehar, terapia moduan, eta muskuluak ez herdoiltzeko. Familiari ere denbora asko dedikatzen diot. Irakasle izanda luxu hori baituzu, familiaz disfrutatu dezakezula. Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu Pellori 45 minutu oso interesgarri hauengatik. Asko ikasi dugu eta aukera paregabea izan da irakaslearen izaera eta rola barru-barrutik aztertzeko. Aurretik bagenekien irakaslearen lana polita zela, baina elkarrizketa honen ondoren, seguru gaude bide edo karrera egokia hautatu dugula. Gainera, ikasleekin edo umeekin egoteko gogo gehiago piztu zaigu. Oso elkarrizketa interesgarria iruditu zaigu eta berriro edukiko genuke horrelako elkarrizketa, asko ikasten delako besteen bizi esperientzietatik. Mila esker Pello. NOEMI ALONSO ETA CARLOS ALARCIA

Elkarrizketa noemi  
Advertisement