Issuu on Google+

2012-13 ikasturtea

1.Cko Ipuina Egileak: Nerea, I単igo, Galder, Be単at, Nagore, Mikel, Markel, Maider, Julen, Jone, Leire, Xabier, Iker, Naia, Naiara, Ander, Gorka, Eider, Ibon, Olatz.


Euria ari du. Euri madarikatu honek ez al du inoiz bukatuko? Asperturik nago. Aste osoa etxean, lagunak ikusi gabe, telebistaz nazkatuta eta inor Tuenti-n hitz egiteko. Hortik dabil ama, beti bezala, gauzak agintzen... “Ez al duzu etxerako lanik?... Batuko al duzu zure gela behingoz?... Ez duzu pentsatuko oporretan zaudela, ezta?... Hemen zigortuta zaude eta sukaldeko mahai gainean gaurko betebeharrak dituzu!... Hurrengo baterako ikastea espero dut eta tontakeriak egiten hasi baino lehen, ikastolatik berriro kaleratua izan zaitezkeela pentsatu!� Ama, ama da, eta ez nau ulertzen. Beti dago bronka botatzen. Ez du ulertzen nolakoa den nire bizitza, BULLING-a egiten didate, neska bat dut gustuko eta ikasketak oso konplikatuak dira garai honetan, nire burua hilko dudala uste dut, baina nire bihotzak ez dit uzten, zerbait dago hor barruan bizirik irauntzeko esaten eta behartzen didana; nire gustuko neskagatik izan ahal da, edo oso gutxi bizi dudalako, edo nire bizitza maite dudala izan ahal da [hau ez da egia, nire bizitza gorrotatzen dut]. Pilo bat arrazoi egon ahal dira, baina haien artean bakar bat dela uste dut. NIRE GUSTOKO NESKA Nerea deitzen da eta txikitatik izan dudan lagun bakarra da. New Yorkera joango naiz urte bat bizitzera amaren lanagatik. Ama gorrotatzen dut. Ez da nire ama, nire gurasoak nik lau urte nituenean hil ziren eta orain 13 ditut edo hori uste dut. Nire gurasoak hil zirenetik ez ditut nire urtebetetzeak zenbatzen. 2000. urtean jaio nintzen uztailaren 28an gaueko 10ak eta laurdenetan, eta gaur 2013ko uztailaren 30 da. 13 urte eta bi egun ditut.


Ez dut lagunik eta nire gezurrezko gurasoek ez naute maite, horregatik nire urtebetetze egunak beste egun madarikatu eta gorrotagarriak bilakatzen dira. Nire bizitza iluna da baina argi izpi txiki batek alaitzen nau. Klasera sartzean mundu guztia neure kontra hasten da, Nerea izan ezik. Ez dakit ea Nerearekin hitz egin edo ez, baina berarekin hitz egiten saiatzen naizenean totelka hasten naiz eta klaseko beste ikasle guztiek nitaz barre egiten dute. Andere単oak zerbait galdetzen didanean inoiz ez dut erantzuna jakiten eta berriro ere klase-kideak barrezka hasten dira. Etxera bueltatzean Nereak geldiarazi nau eta berarekin batera jaialdi batera joateko eskatu dit eta bat-batean tristura desagertu egin zait. Hurrengo egunean jaialdira heldu ginen Nerea eta biok, eta dantzatzen, abesten, jolasten... primeran pasatzen ari ginen. Baina bat-batean klaseko ikaskideekin aurkitu ginen. Nabaritu nuen Nerea oso urduri zegoela eta nire lagunik onena zenez, ez nuen nahi nire erruz berari ere BULLING-a egitea eta aurrera jarraitu nuen Nerea atzean utzita. Aurrera nihoan bitartean, kideak niri BURLA egiten hasi ziren. Orduan etxera joan beharrean, espiatzen hasi nintzen. Ikusi nuen Nerea oso ondo pasatzen ari zela eta ez zela nitaz gogoratzen, beraz etxera joatea erabaki nuen. Etxera heltzerakoan ohean etzan egin nintzen, eta tristuraren ondorioz negarrez hasi nintzen, baina geroago pentsatu nuen ez zela beti nitaz gogoratu beharrik, hortaz jaialdira joan eta berriz espiatzen hasi nintzen. Ez nuen Nerea ikusten, jaialdiaren ingurutik bilaka hasi nintzen eta ustekabean Ane aurkitu nuen, baina beste mutil batekin.


Ane nire arreba da, hamasei urte ditu eta nire ama bezain beste gorroto dut. Ez nekien horrelako pertsonarik mutil-laguna aurkitu ahal zuenik. Bere mutil-laguna ez dut inoiz ikusi. Arraroa da, nik uste nuen Kepagatik, bere institutuko mutil batengatik, txora-txora zegoela. Nire arreba tontoa da, bere uztez ni umemoko zentzugabe bat naiz. Niri inbidia ematen didate arreba on eta lasai bat duten lagunek. Handik korrika atera nintzen eta Nerea ikusi nuen bere lagunekin gozokiak erosten. Edozein joango zen berarekin hitz egitera baina ni beldurtia naiz, eta biharko utziko dut. -Egun on! Gaur ez dakit zergatik, baina umore onez altxatu da ama. Jaramonik egin gabe gosaltzera joango naiz. Nire betiko esnea gailetak eta madalenak. “Ez naiz gose� Gaur Igandea da, egun oso ona klaserik ez dudalako, baina egun txarra bihar klasera joan behar dudalako. Aste bat falta da uda heltzeko eta nire gurasoekin hitz egin nahi dut, IKASTOLAZ ALDATU NAHI DUT! Baina ez dakit zer egin, alde batetik eskolaz aldatzen banaiz, ez didate BULLING egingo, baina ez naiz Nerearekin egongo.Horretaz hitz egiten dudan bitartean atzo ikusi nuenari buruz ere hitz egingo dut, nire arreba eta $U_MoReNiiTo_19 musukatzen, hau “tumatza� da. Baina lehenengo eta behin nire arazoa konpondu behar dut. Ez dut ikastolaz aldatu nahi (Nerea ez ikustea gehiegi izango litzateke), baina ez dut BULLIN-a egiterik nahi ere. Beraz, konponbide bat aurkitu dut: nire ikaskideak salatuko ditut. Horretarako, nire sudaderako goiko poltsikoan zulo bat egin eta bertan nire arrebaren mugikor zahar txikia


itsatsi dut barrutik. Horrela, nigana hurbiltzen direnean, grabatzen hasiko naiz eta BULLINGA egiten didatela esango diot nire tutoreari, bideo hauek proba bezala erabiliz. Zortziak dira. Ikastolara joan behar dut, oso urduri nago... baina, lortuko dut. Zortziak eta hamar dira. Ikastolarako bidean nabil. Mugikorra prestatu behar dut. Nerea ikusi dut, eta bere ni ikusi nau , baina ez dit ezer esan. Zer gertatuko ote zaio orain honi? Bera ere BULLINGA-REN istorioan sartuta al dago? Falta zitzaidana!! Gustuko neskak ere BULLINGA egitea! Ai ene maitea! Benga, ausartuko naiz, eta galdetu egingo diot.Baino lehenik eta behin , Aneren mugikor zaharra ezkutatuko dut, ez du inor ikusi behar. Nerearengan habiatu naiz eta hor gauzak argitu dizkit -Aupa Nerea ! Zer gertatzen zaizu zuri ere ? -esan diot harrituta, baina berak buelta eman eta kasurik egin gabe joan da. Oraintxe bertan ez dakit zer pentsatu... Berarekin hitz egin beharko dut honetaz, espero dut bera haserre ez egotea... Gelara sartu naiz. Mugikorra eta dena prest daukat eta oso urduri nago. Niregana hurbiltzen hasi dira ‘’gelakideak’’, espero dut dena ondo grabatuta geratzea, bestela... Bestela, ikastolatik alde egin behar izango dut eta lehen esan dudan moduan ez dut hori nahi. Gela-kideak niregana hurbildu dira eta betiko moduan zirikatzen hasi dira. Lehenengo, Xabi hurbildu da eta buruan neraman txanoa kendu dit, jarraian nire lekuan eseri eta andereñoa etorri da. Klase guztian zehar, andereñoak galdera bat egin dit eta erantzuna ez nekienez,


klaseko kide guztiak barrezka hasi dira ergela, tontoa, friki eta abar naizela oihukatzen. Bat batean txirrina jo eta guztiak patiora joan dira korrika batean. Ni beti bezala azkena gelditu naiz, bakar bakarrik. Eta patioan bertan, futbolean jolasteko baimena eskatu diet baina nitaz barrezka hasi eta oso txarra naizela esan didate. Ez didate jolasten utzi eta guztiz baztertuta gelditu naiz. Beraz, komunera joan naiz mugikorreko grabaketa nola ikusten den konprobatzera. Grabaketa entzuten nuen bitartean, negar malkoak jausten zitzaizkidan begietatik. Gertatzen zen momentuan, gogorrarena egiten nintzen, baina grabaketa entzuterakoan, ezin izan nuen malkoari eutsi. Sabelean korapilo izugarria sentitzen nuen, ez nengoen nire buruarekin pozik, zerbait egin behar nuela pentsatzen hasi nintzen, baina ez nekien zer. Neure buruari, egunero moduan, hau galdetzen nion: zergatik niri? Eta ez Xabiri? Zer egin dut niri horrela hitz egiteko eta tratatzeko? Nolatan utzi dut niri guzti hau gertatzea? Lehenago saihestuko banu? Zer gertatuko litzateke? Momentu hauetan alai egongo nintzen patioan futbolera jolasten? Baina gero hori tontakeria bat dela pentsatzen dut, ez dudala inoiz galdera ziztrin horien erantzuna jakingo. Guztia amets txarra izatea nahiko nuke, inoiz guzti hau gertatu ez balitz bezala bizi. Edo bestela, leku hartatik joan, urruti, inork aurkituko ez didan batera. Negar egiteari utzi, eta hau pentsa dut: Zer inporta du nolakoa naizen, zergatik naizen halakoa? “NIK ERE POZTASUNA IZATEKO ESKUBIDEA DUT! “ egin dut oihu. Zerbait egin behar dut, baina zer ?Ez dakit zer egin, plan bat prestatu behar dut.Zer egin ahal dut? Baina lehenengo Nerearekin hitz egin behar dut. - Epa, Nerea! Zer gertatzen zaizu?- Barkatu baina ez dut


zurekin hitz egin nahi. Barkatu, Xabirekin joan behar dut. Zergatik joan behar du Xabirekin eta ez nirekin? Beno andereñoari grabaketa erakutsi behar diot. - Klasera heldu naizenean grabaketa erakutsi behar diodala gogoratu dut, baina ez naiz ausartu. Zer esango du? Ez dakit zer egin, grabaketa erakusten badiot “ikaskide” guztiak nire kontra jarriko dira eta ez didate nire bizitza osoan hitz egingo. Baina ez badiot erakusten, guztia lehen bezala jarraituko du, beraz, ez diot grabaketa andereñoari erakutsi. Patioan gaudela, Nerea niregana hurbildu da, eta barkamena eskatu dit lehen kasu ez egiteagatik. Arrazoia azaldu dit, “ikaskideek” nirekin ikusten badute, berari ere BULLINGA egingo diote. Hilabete bat pasatu da, eta dena lehen bezala jarraitzen du. Nire “ikaskideek” BULLINGA egiten jarraitzen dute, eta Nerea eta biok ezkutuan geratzen gara etxeko lanak egiteko. Gaur Nereari plan bat prestatzeko laguntza eskatuko diot. Ez dut hau merezi eta dena asalduko diot. Nik uzte dut ulertuko nauela, berak ere ez zuen BULINGA egiterik nahi. Ikastola eta gero, etxerako lanak egitera datorrenean esango diot, bai. Plan egokia izan behar du eta nik uzte dut Nerearekin lortuko dudala. Jada bostak dira, Ane datorren ordua. Tirrin... Tirrin... Nerea da! -Kaixo Ane. -Kaixo! -Nerea... zera... Gauza bat esan behar dizut. Badakizu ikastolan BULINGA egiten didatela, ezta? Ba ERRESPETUA nahi dut! Zuk baduzu errespetua eta, konturatzen bazara, gustuak eta berdinak ditugu. Lagunduko ahal didazu? -Noski baietz! -Baina ez dut nirekin haserretzea nahi, ni ondo tratatzea baizik. -Mmmm... Badakit!


Nereak kontatu didana oso ideia ona da: Bihar, klase amaieran XABIER jarraituko dugu bere etxera doan bitartean eta bere etxean sartuko denean bere mugikorrari deitu egingo diogu eta nik guraso baten ahotsa ipiniko dut. Mehatxuka hasiko naiz gizon handi eta indartsu bat izango banintz bezala, eta horrela egingo dugu aldi mordo batean. Irriketan nago biharko eguna heltzeko. XABIERren hatzean gabiltza eta deitzeko momentua heldu da. Zenbakiak markatzen ari naiz baina bat-batean Nereak atzetik deitzen dit... Azkenean esan dit hori ez dugula egingo, baizik eta bihar patioan biak joango garela eta esango diogu horrela jarraitzen badu berak egiten didana guk egingo diogula; eta egiten jarraitzen badu, pentsatutako plana egingo diogu. Bina badakigu nolakoa den XABIER eta bullinga jarraituko duela egiten, bina frogatu behar dugu zer egin jakiteko. Irrikaz nago hurrengo eguna ailegatzeko, ia ez dut lorik egin, egun honetan infernu hori pasatu ahal da. Hurrengo egunean, ikastolara joatean ez nion XABIERRi ezer esan, eta bera ere ez; baina ez zekien gaur esango niola Nerearekin geratu genuena. Patioan Nerearekin joan naiz Xabier zegoen lekura eta... -Ba daukazu momentu bat Xabi. -Zuretzako ezta segundo bat erez. -Barkatu baina momentu bat gelditu behar zara. Gauzatxo bat esango dizut XABI: zu beti zabiltza ni zirikatzen, baina badakizu zer? ezin dudala gehiago, uste dut kokolo bat zarela eta ezin duzula ezer egin, zirikatzea izan ezik. Uste dut bestek zirikatzen dituzula zeure buruarekin txarto


zaudelako eta orekatzeko besteak zirikatzen dituzula zurekin hobeto sentitzeko. Hori ezan eta gero joan egin naiz, eta Xabi patio osoan zehar pentsatzen aritu dela uste dut. Arratsaldean, etxera joateko garenean, Xabi hurbildu eta esan dit: “Barkatu. Esan didazun guztia egia da. Baina ez naiz zurekin berriro sartuko‌ nire laguna izaten saiatzen bazara. Ados?â€? Zer esango diot, ba? Baietz, noski, saia gaitezkeela!


1.Cko ipuina