Issuu on Google+

2012-13 ikasturtea

1.Ako Ipuina Egileak: Ander, Aitor, Julen C, Naroa, Zuri単e, Jose, Unai, Peio, Telmo, Katalin, Julen M, Iratxe, Lucas, Xabier, Naia, Uxue, Nayra, I単igo, Jone,Endika, Luna


Euria ari du. Euri madarikatu honek ez al du inoiz bukatuko? Asperturik nago. Aste osoa etxean, lagunak ikusi gabe, telebistaz nazkatuta eta inor Tuenti-n hitz egiteko. Hortik dabil ama, beti bezala, gauzak agintzen... “Ez al duzu etxerako lanik?... Batuko al duzu zure gela behingoz?... Ez duzu pentsatuko oporretan zaudela, ezta?... Hemen zigortuta zaude eta sukaldeko mahai gainean gaurko betebeharrak dituzu!... Hurrengo baterako ikastea espero dut eta tontakeriak egiten hasi baino lehen, ikastolatik berriro kaleratua izan zaitezkeela pentsatu!� Ama, ama da, eta ez nau ulertzen. Ni ez naiz izan, nire ondokoa izan da Anaitz. Egun guztia dabil nirekin hitz egiten, ez da inoiz aspertzen. Baina noski, irakasle guztiek begitan naukatenez, niretzat da negatiboa, oharra eta kanporaketa. Baina bueno itzultzen naizenean Anaitz horrek ikusiko du zer den kanporatua egotea eta ez egotea inor tuentian hitz egiteko. Itzuli ondoren, ikastolan onartu ninduten. Eta hirutik bitan Anaitz-eri ikastolen korridoretan ikusten nion. Hurrengo egunean, Anaitz ikusi nuen, eta atoan niregana aurreratu zen. Galdetu zidan ea gustatu zitzaidan Tuentiko elkarrizketa. Ni haserre, baietz esan nion,ez pentsatzeko haserre nengoela, nire laguna zen eta onartu behar nuen beraren itxurarengatik. Biharamunean ohetik altxatu nintzen eta 56 gutun nituen, ezin nuen sinetsi nor izango zen? zein ordutan bidali zidan? Nire tuentian sartu eta or ikusi nituen Anaitz-enak ziren. horregatik ez nintzen lokartu 1:00 arte. Gosaldu, hortzak garbitu arropa jarri eta ikastolara habiatu nintzen, baina... harrituta geratu nintzen niri itxaroten zegoen ezin nuen sinetsi, eta nahi gabe plasta bat zela esan nion.


Anaitzek ez zidan ezer esan. Buelta eman zuen eta ikastolarantz abiatu zen bakarrik, kopetilun. Txarto sentitu nintzen Anaitz nire laguna zelako. Nire buruarentzat pentsatu nuen: “nire errua ez da. Egia esan diot. Plasta bat da”. Hori pentsatu ondoren korriketan joan nintzen klasera, berandu ez heltzeko. Ez nituen negatibo gehiago nahi. Klaseko atea zabaldu eta Anaitzen ondoan eseri behar nintzela gogoratu nuen. Ni saiatu nintzen berarekin hitz egiten baina bera ez zuen nahi nirekin hitz egin. Patioan beti jolasten nuen berarekin eta bakarrik berarekin , baina orain ezin nuen jolastu berarekin haserre zegoelako , oso txarto sentitzen nintzen , patioa amaitzeko ordua iriztea nahi nuen. Patioan oso txarto pasatu nuen eta gainera pentsatzen nuen lagun bat galdu nuela. Klaseko ordua heldu zen. Bera oraindik haserretuta zegoen. Berari hurbildu nintzen eta barkamena eskatu nion “plasta” deitzeagatik. Esan nion momentu horretan ez nengoela oso pozik berarekin gertatukoagatik. Bere erruagatik kanporatu zidatelako. Berak ere barkamena eskatu zidan. Klasera sartu ginen eta berriro hasi zidan hitz egiten. Ni pozik nengoen. Andereñoa etorri zenean liburuak atera eta gizarteko gauzak azaltzen hasi zen. Anaitz ez zen isiltzen eta bere erruagatik ez nengoen adi. Bat-batean oihukatu nion: Isildu behingoz mokolo! Anaitz ez zen nirekin berriro haserretu, mokolo hutsa zela zekielako. Hurrengo egunean, Anaitz kanporatu zuten asko hitz egiteagatik. Kanporatu zutenean konturatu zen zer zen kanporatua egotea ,egun guztia aspertuta etxean, ikasten eta liburuak irakurtzen. Anaitz klasera bueltatu zenean leku aldaketa egon zen eta ez zituzten elkarren artean berriri jarri.


Anaitz oso triste zegoen. Bakarrik, lagunik gabe ondoan. Ni, hasieran pozik nengoen adi nengoelako, baina bere aurpegi triste zamarra ikusi ondoren tristura sartu zitzaidan. “TRIN-TRIN�. Txirrina jo zuen. Ni Anaitzengana hurbildu eta hor zegoen bere ondoko lagun berriarekin. Niri kasu egin barik eta bat-batean negarraz lehertu nintzen. Arratsalde honetan Anaitz bisita bat egitera etorri zen. Anaitzek galdetu zidan zergatik egin nuen negar eta erantzun nion ez nekiela oso ziur, alde batetik pozik nengoela berak beste lagun bat zuelako baina beste aldetik pentsatzen nuen nire lagunik onena galtzen ari nintzela. Anaitzek esan zidan ez kezkatzeko, berdin zela non eseri gelan beti lagunik onenak izango ginela, baina beste lagun batzuk ere izan ahal genituela. Hurrengo egunak oso luzeak egin zitzaidan, Anaitz-ek esan zuen betirako lagunak izango ginela baina ez dakit nik... Ni gero eta bakartiagoa nago, gero eta marjinatuagoa. Lagun berriak behar ditut, ezin dut horrela jarraitu. Anaitzez nazkatzen hasi naiz, baina ez da bere errua lagun berria egitea. Gaur berton lagunak egiten saiatuko naiz, seguru lagun onak daudela. Hurrengo eguna heldu zenean Jon izeneko mutil bat ezagutu nuen, oso ona zen, altua ile beltza eta betaurrekoduna. Oso ondo nenbilen berarekin baina gauza txar bat zuen aparatua zuenez batzuetan hitz egiterakoan txistua botatzen zuen. Kasualitate handia izan zen Anaitz konturatu zenean niregana etorri eta hau esan zidan: Hori nire lehengusua da. Ni ez nekien zer esan, baina ez zitzaidan inporta, lagun berri bat egin nuelako. Hurrengo egunetan Jonekin egon nintzen lagunak bezala ateratzen baina egunak pasata maitemindu nintzen eta ez nekien zer egin. Hoberena egitea bururatu zitzaidana izan zen berari galdetzea baina ez pertsonaz


lotsa ematen zitzaidalako mugikorretik deituko nion eta azalduko nion zer pentsatzen nuen beraraz. Arratsalde horretan deitu nion, ez zidan hartu lehenengoan ezta bigarrenean, hirugarrenean ere ez, orduan uztea bururatu zitzaidan.Etxerako lanak egiten ari nintzen. Bukatzerakoan gauzak gorde egin nituen eta dutxatzera joan nintzen. Bukatu,pijama jarri eta berriro deitzea saiatu nintzen. Honetan hartu egin zidan. Orduan, ni zelan zegoela esan nion eta bera oso ondo zegoela esan zidan. Anaitzek, bere lagun berriarekin zegoela erantzun zidan. Ni haserre jarri nintzen eta lotsa hartu nuen. Baina bat-batean berataz maiteminduta nengoela esan nion nahi gabe. Bera harritu egin zen. Ni berarekin egon nahi nuela esan nion, baina bera mugikorra moztu zuen. Hurrengo egunean... Hurrengo egunean oso urduri altxatu nintzen ohetik. Ez nuen ezer egiteko gogorik. Sukaldera jaitsi nintzen ezer esan gabe, ezta “Egun on ama� ezerez. Nire ama galdetu zidan zer gertatzen zitzaidan, baina ez nion deus erantzun. Ez nuen ia ezer gosaldu, ColaCao bat eta listo. Ikastolara abiatu nintzen. Han oso bakarrik sentitu nintzen. Ikastola bukatzean etxera joan nintzen. Heltzean ohera bota nintzen pentsatzera. Bat batean mugikorra jotzen hasi zen, baina nor deitzen zegoen... Jon zen, geratzeko eskatu zidan, baina ni ezetz erantzun nion hasieran, behin eta berriz eskatu zidanez onartu egin nuen. Hasieran kaletik gindoazela oso triste nengoen, gogorik gabe, bat-batean, zerbaitetaz konturatu nintzen, Anaitz-etaz maiteminduta egotea ez zuen esan nahi beste pertsona batzuekin ezin nintzela egon. Hala ere, beti nuen bera buruan, beraz Jon-ekin hizketa hasi eta berehala ahaztu nintzen nire arazo


guztietaz. Oso ondo pasatu nuen arratsalde hori. Ohera joan nintzen hurrengo eguna larunbata zela gogoratuz eta horregatik ez nuela etxerako lanik egin behar izango, naiz eta etxe garbiketa izan. Altxatu eta telefonoa hartu nuen, Anaitz deituko nuen. Anaitz esan zidan nire etxeko atean itxarongo zidala. Nik pentsatu nuen momentu hobeagoa ez nuela edukiko Anaitzi nire sentimenduak esateko. Heldu zenean nik oso urduri nengoen baina atea ireki eta atera nintzen, esan nion beste leku batera joan ahal genuen, bera baietz esan zidan. Banku batean geunden eserita eta nire sentimenduak esateko prest nengoen baina ahots bat entzun zen urrunetik, neska baten ahotsa:-Anaitz, Anaitz. Esaten zuen. Anaitz burua biratu eta etortzeko esan zion. Neska guk geunden lekura heldu zenean Anaitzeri ahoan musu handi bat eman zion eta Anaitz esan zidan: -Neska hau nire neska-laguna da. Egunak pasata, Jonekin gero eta gehiago geratzen hasi nintzen eta ordu asko eman nituen berarekin: paseoak ematen genituen, zinemara joaten ginen‌ Denborarekin, Jonez maiteminduta nengoela konturatu nintzen, berarekin oso gustura nengoelako. Anaitz nire lagun mina zenez, gertatutakoa kontatu nion eta orduan berak Jon ere nitaz maiteminduta zegoela esan zidan. Hori esan ostean, Anaitzek bera ere beste neskataz maiteminduta zegoela esan zidan. Handik aurrera laurok elkarrekin aritu ginen.


1.Ako ipuina