Page 1

Zer da niretzat irakasle ona izatea? Norberak dituen bizipenetatik abiatuz, zeintzuk dira irakasle ona izateko moduak? Zein da irakasle on baten profila?

Irakaslea hiztegiaren arabera irakasten duena , irakaskuntzan diharduena da. Irakasle baten helburua autoritateak irakatsi behar duena esan dioena bere ikasleei irakastea izaten da kasu askotan. Irakasle honek esan dioten materia ematen du eta bere ustetan bere lana hor bukatzen da, materia guztiz ematen duenean. Modu honetan ikasleak aspertu egiten gara eta ez dugu barneratzen irakasleak emandako informazioa, aspergarria eta pisutsua izaten delako. Irakasle batek bere ikasleei irakatsi behar die, baina, beste modu berriago batean. Irakasleak irakasteko orduan bere ikasleei ahalik eta modu errazenean azaldu behar dizkie kontzeptuak , esaterako, materia.Hori lortzeko, irakasleak teoria ematean bere lana bukatutzat eman beharrean, teoria hori ematerako orduan bere ikasleek parte hartu beharko lukete, beraien ideiak adierazi eta gaiari buruz beraien iritzia eman. Aurretik azaldu dudana hainbat irakaslek egiten dute, baina nire bizipenek erakutsi naute denak ez direla horrelakoak, hau da, denak ez dira maisu onak, nahiz eta, saiatu egiten diren. Irakasle bat ona izateko bere ikasleei lagundu behar die eta inoiz ere ez ditu besteak baino gutxiago direla pentsatzen utziko. Maisuek nota jartzen diote guztiari eta horrek besteekiko hobeagoa edo txarragoa sentiaraztea eragiten dizu. Irakasleek ikasleak beraien kalifikazioen arabera modu ezberdinean tratatzen dituzte, edo beraien pentsatzeko eragatik eta hori ezin da onartu, bakoitza den bezalakoa da eta irakasle on batek ez du gauza horietan erreparatzen. Kalifikazio edo nota txarrak ateratzeagatik ez da ikasle txarragoa, irakasle batek ez daki zein den ikasle horrek ikasten edo lan bat egiten jarri duen denbora eta ahalegina, horregatik nire ustez kontuan hartu beharko litzateke ikaslearen iritzia bere lanarekiko. Ikasle batek beti daki gauza bat ongi edo gaizki egin duen, edo zenbat denbora eman duen egiten, hori dela eta


ikasleak ere bere kalifikazioa zein den esan beharko luke eta gero, maisuak horren arabera nota bat ezarri. Horretaz gain, irakasle batek bere ikasleei etorkizunean zer ikasi edo egin nahi duten deskubritzen lagundu behar die eta inoiz ere, beraien ametsak hautsi. Nahiz eta oso zaila izan, irakasle batek eta baita gurasoek ere hori lortzen lagundu behar diote. Ikaslea saiatu ondoren, ez badu bere helburua lortzen ez da ezer gertatzen, saiatu ez bazen ez zuelako jakingo lortuko zuen edo ez. Irakasle batek bere ikasleei irakatsi behar die, saiatzea ez dela gauza txarra oso ona baizik, nahiz eta , zure helburua ez lortu. “EducaciĂłn prohibidaâ€? pelikulan esaten da ez dela beharrezkoa haur bat motibatzea, haurra bere kabuz motibatzen delako. Ni ez nator bat horrekin, nire ustez haur bati motibatu egin behar zaio, bestela haur hori ez da gauza berriak edo bere ametsak betetzen saiatuko. Eta garrantzitsuena, pelikulan aipatzen dena ere, maitasuna da. Maisu bat beti haur edo nerabe baten lekuan jarri behar da, bera ere haurra izan delako, eta maitasuna eta laguntza eman bere ikasleei, hauei ongi sentiarazteko momentu guztietan. Irakasle on bat, bere ikasleei irakatsi, lagundu, maitatu eta beraiengan sinesten duen pertsona da. Inoiz ere, ez duena ikasle bat beste bat baino hobeagoa edo txarragoa dela sentiaraziko, baizik eta, ikasle guztiei beraiek hoberenak direla pentsaraziko die, denak berdinak direlarik.

Laura Erasun Elizondo 31-GA2

Zer da niretzat irakasle ona izatea docx  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you