Issuu on Google+

SER Y TENER “Ser y tener” dokumentala Frantziako eskola txiki batez mintzo da. Herri txiki bateko eskola bat ageri da filmean, adin desberdinetako ikaslez osaturiko eskola. Irakasle bat dute denek, gizon serio eta langilea da bera, eta nabari da dokumentalean bere lana zinez maite duela. Eskolako ezaugarriei dagokienez, badaude zenbait faktore azpimarragarriak direnak. Lehenik eta behin, ikus daitekeen modura irakaslearen etxea da eskola, hots, bertan bizi da gizona eta egunero-egunero haurrak bertara joaten dira gauza berriak ikastera. Gainera, esan genezake halako etxe batean ikasleak zein irakaslea familia baten antzekoa direla, harreman oso estua baitaukate euren artean. Hala ere, errespetuz eta begirune handiz hitz egiten diote ikasleek irakasleari, zerbait esaterakoan beti “señor” deitzen baitiote. Ikasleriari dagokionez, anitza da oso, lehen esan bezala, adin ezberdinetako ikasleak elkartzen baitira eskolan. Gainera, esan daiteke ikasle nagusienak erreferenteak direla gazteenentzat, nagusienek egiten dituzten ekintzak errepikatzeko joera baitute txikienek. Irakaslea asko inplikatzen da bere lanean, betidanik izan baitu argi irakasle izan nahi zuela. Bere karrera profesionaleko azken txanpan dago, baina, hala ere, lehenengo eguneko ilusio bera mantentzen jarraitzen du oraindik ere. Eduki formalez gain, beste hainbat gauza ere irakasten dizkie irakasleak, hala nola, sukaldatzen, bizikidetza arauak… hots, haurrak profesionalki hezten ditu irakasleak. Ikasgela hainbat eremutan banatua dago. Alde batetik nagusienen txokoa dago, eta bertan euren mahaiak, aulkiak zein ikasteko beharrezko tresnak aurki ditzakegu. Beste txoko batean txikienak daude, eta horiek ere euren materiala zein marrazkiak dituzte inguruan. Irakaslearen ezaugarriei dagokienez, argi dago pedagogo benetan ona dela eta parte-hartzea ezer baino gehiago bultzatzen duela ikasgelan. Zailtasunak dituen ikasle orori laguntza emateko prest dago beti, eta ikasgaiei buruzko jakintza sakona dauka. Entzule ona da, eta azpimarragarria da momentu batean zenbat galdera egiteko gai den edozein ikasleri, beti ere, ikasleak obeditu dezan, noski. Pazientzia handiko gizona da bera, eta bere trikimailuei esker, bere ikasleengandik nahi duena lortzen du beti. Azpimarragarria da ere ikasleek irakasleari dioten errespetua eta miresmena. Ikasleentzat euren irakaslea ezinbestekoa da, eta bideoan hori behin eta berriz frogatzen da, eskolako kontuez gain, ikasleek ere badakitelako irakaslearekin edozein gauzez hitz egin dezaketela, familia arazoei buruz, esate baterako. Gelako giroa ona da orokorrean, hala ere, ikasgela guztietan bezala, liskarrak sortzen dira ikaskideen artean. Irakasleak segituan interbenitzen du halako kasuetan eta arazoa lehen bailen konpontzen du beti, hau da, esan daiteke psikologo lana ere egiten duela. Familiari dagokionez, badirudi denek ez dutela asmatzen haien seme-alabari laguntzerakoan. Zenbait gurasok etxeko lanak egiten laguntzen diete haien seme-alabei, baina beste batzuk, ordea, lanez lepo daude beti eta oso denbora gutxi eskaintzen diote seme zein alabari. Ondorioz, haurra bakarrik eta isolatuta sentitzen da askotan. Irakasleak, ordea, bizitzarako prestatu nahi ditu bere ikasleak, eta horretarako gogoz egiten du lan, balore


desberdinak irakasten momenturo. Sakonki aztertzen du ikasle bakoitza, eta beti esaldi egokia topatzen du bakoitzarentzat. Askotan ere pentsatzera bultzatzen ditu. Guraso eta irakaslearen arteko komunikazioa ezinbesteko tresna da ikaslearen hezkuntzarako. Nire iritziz, halakoa behar luke irakasle on baten profila, eta esan genezake esperientziak eta autokritikak lagundu diotela irakasleari geroz eta irakasle hobeagoa bihurtzen. Pertsonalki, irakasleak dokumental honetan betetzen duen rola asko gustatu zait, nahiz eta diziplina handiko eskola den.

Maialen Iribarren 31-GA 2


Ser y tener iruzkina