Page 1

NEUTRALITATEA VS BELIGERANTEA Irakasle bat nolakoa izan beharra da, neutrala edo beligerantea? Irakasle perfektua neutrala izango litzateke, baina, irakasle hori ez da existitzen perfekzioa ezinezkoa delako. Beraz, irakaslea nahiz eta perfektua ez izan, perfekziorantz hurbiltzen saiatuko da neutrala edo beligerantea izanik. Niri irakasle neutrala izatea gustatuko litzaidake nahiz eta ezinezkoa izan, beti posizionatuko naizelako alde batera edo bestera, nire iritzia ematea ezingo dudalako eragotzi. “La actitud del profesor en el aula ante los conflictos de valor” testuan “Diccionario Casares”-en neutraltasuna eta beligerantziaren definizioak zeintzuk diren aipatzen dira. Neutrala da, alde batera edo bestera ez dena posizionatzen hau da, ez du ideia bat beste baten gainetik jarriko inoiz ere. Beligerantea, aldiz, alderantzizkoa da ideia bat beste guztien gainetik defendatuko du. Irakasleak nola jokatu behar duen, hau da, beligerantea edo neutrala izan behar den azken urteotan asko eztabaidatu den gai bat da.Batzuk beligerantziaren alde eta beste batzuk neutraltasunaren alde. Beligerantziaren aldekoek esaten dute ezinezkoa dela maisu bat neutrala izatea beti adierazten duelako bere ideologia, eskola ez dela inoiz neutrala bere kontestu soziopolitikoak baldintzatzen duelako, eta baita, irakasleak baloreak transmititu behar dituela beraz, ezin da neutrala izan. “La Institucion Libre de Enseñanza”-k neutraltasunaren alde egin zuen eta oso ezaguna den L.Stenhouse-k ere, Humanities Curriculum Project-en ideia berdina babestu zuen. Beligerantzia eta neutraltasunaren gaiaren inguruan denbora asko pasa genezake eztabaidatzen, izan ere, bakoitzak ideia bat dauka honen inguruan eta ezinezkoa da denak ados jartzea. Hori dela eta, irakaslearen jokabidea bideratzeko hainbat printzipio orokor aipatzen dira. Beligerantziaz edo neutraltasunez jokatzerako orduan kontuan hartu behar da zein balore mota transmititu nahi ditugun edo zein gai


planteatzen dugun. Izan ere, ez da berdina neutraltasunez jokatzea giza eskubideen edo partidu politikoen hauteskundeen inguruan. Hainbat objektu eta baloreen aurrean, sozietate demokratiko bateko eskola eta irakasleek modu beligerantean jokatu behar dute,

hau da zerbaiten alde edo kontra. Beste batek,

ikasleek beraien iritzia emateko aukera dutela dio, irakasleak hartutako edo emandako iritziaren arabera. Irakasleak neutraltasunez jokatzen badu ikasleak ohartaraziak egon behar dira bere aukeraren muga psikologikoetaz eta, beligerantziaz jokatuz gero, bere ikasleei jakinarazi behar die bere iritzia, hori dela iritzi bat bakarrik. Iritzi hori beste edozein pertsonaren balio berdina duela. Neutralitatea eta beligerantzia baztertu egin behar dira etikaz ari garenean eta azkenik, esaten da irakasleak bere posizio zein den erakutsi baino lehen bere ikasleei gaia objektiboki adierazi behar die, horrela ez baitie eragingo maisuaren ideologiak. Gai honekin ere oso lotua dago “efecto pigmalion� deitzen dena, hau da, maisu bati gela batean sartu baino lehen bere ikasleak oso azkarrak eta langileak direla esaten badiote gelan gogotsu eta umore onez sartuko da ez du aurreiritzi txarrik izango, guztiz kontrakoa. Aurreiritziak onak izango dira, baina alderantziz gertatzen bada, izan ere, ikasleez gaizki hitz egiten badiote oso zorrotz sartuko da eta gaizki tratatuko ditu. Bukatzeko, argi utzi behar dut ni neutraltasunaren alde nagola nahiz eta, ezinezkoa da jokaera hori izatea esan dudan bezala, perfekzioa ez baita existitzen. Baina, beligerantziaz jokatzea ere beharrezkoa da kasu batzuetan, esaterako giza eskubideak ikasleei transmititzerako orduan. Ikasleei gai bat planteatzerakoan ere, bere iritzia eman beharra du baina beti ere aurretik aipatu dudan moduan, lehenago gaia azaldu eta ikasleek bere iritzia eman ondoren, berak bere iritzia emanen du argi utziz bere iritzia, beraienak bezala balio berdina dutela azalduz.

Neutralitatea vs beligerantea  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you