Issuu on Google+

FAMILIEKIN ELKARLANEAN Elkarrizketan Irene izeneko ama baten papera hartu behar izan dut, eta baita, bere maisuaren papera ere, Mirenena. Irene, Xabierren ama, da eta Miren, Xabierren irakaslea. Xabierrek hainbat arazo ditu klasean; esfortzu eskasa egiten du eguneroko zereginetan, hau da, interes falta adierazten du (aspertu egiten da), portaera desegokia klasean eta ikaskideak zirikatu egiten ditu, ulermen arazoak ditu ariketak egiterakoan, aurreko urteko ezagutzak ez ditu ongi barneratu eta gainera, abenduan jaiotakoa denez eragina du bere garapen biologiko eta kognitiboan. Hau dena dela eta, irakasle klaustroa elkartu egin da eta Xabierrek kurtsoa errepikatzea, ideia hoberena dela erabaki dute; honen ondorioz, Irenekin hitz egitea erabaki du Mirenek. LEHENENGO ELKARRIZKETAK -AMAREN ROLA Amaren papera hartu dudanean, oso zaila iruditu zait egoera horri aurre egitea, ez baita erreza irakasleak zure semeak errepikatu behar duela esatea. Maisuak Xabierrek atentzio falta erakusten duela, ikaskideak molestatu eta klaseak oztopatzen dituela esan dit, horretaz gain, ulermen arazoak dituela eta aurreko urteko ezagupenak barneratu ez dituela esan dit. Hori esatean, nire papera zaila iruditu zait nik errealitatean ez nuelako papera hori hartuko. Irakaslearen lanetako bat irakastea da, eta bere nahia ikasle guztiak ikastea da eta ez, kasu honetan bezala ez gainditzea. Ama baten aldetik ere gogorra da bere semeak ez gainditzeko bidean dagoela baina, nik errealitatean kontrako papera hartuko nuen. Izan ere, irakasleak egiten duen guztia eta hartzen dituen erabakiak bere ikasleen hobe beharrez da eta gurasoen aldetik berriz, ez da batere samurra izanen irakasleak hori esatea baina, ez da mundua akitzen. Ikasleak errepikatuz gero, egunean jarriko da bai aurreko, bai aurtengo ezagupenekin eta arazoak gaindituko ditu. Horretarako gurasoen laguntza ere beharrezkoa da, etxeko lanak egiterakoan laguntzea edo pixka bat gainean egotea ez dago gaizki. Irene eta bere senarraren papera nahiko pasiboa da horregatik papera hartzerakoan, denari ezezkoa ematen dio egia onartu beharrean. Hau da, berak eta bere senarrak denbora asko pasatzen dutela bidaiatzen eta etxean daudenean ez diotela etxeko lanak egitera bultzatzen, laguntzen edo gainean egoten. Ama bezala, nire jokaera irakaslearen aurka joatea izan da, nire desadostasuna adieraziz beraiek hartutako erabakiarekin. Irakaslearengandik jasotako informazioa oso gaizki hartu dut, eta bilera bukaeran Xabierrek errepikatzearen ideia hori nire senarrarekin hitz egingo dudala esan dut. Irakasleak hainbat irakasgaietan gaizki doala esan dit eta nik haserre jokatu dut eta nahiko idor, esanez partikularretara joaten dela eta irakasleak ongi doala esanez. Nahiz eta, hasieran oso gaizki hartu dudan eta defentsiboki jokatu dudan, esan daiteke bukaera aldera ideiak ez didala konbentzitu baina, dagoeneko zertxobait pentsatu dut eta agian nire semearendako hoberena izango dela ere pasa zait burutik. Irakaslearen papera oso argia izan da elkarrizketan zehar, izan ere, berak gehiago daki gaiaren inguruan ikasketa batzuk burutu dituelako, horregatik berak dauka jakintza guztia Xabier, nire semearen, ikasketa prozesuaren inguruan.


-MAISTRAREN ROLA Maistraren papera, amarena bezala oso zaila izan da, ama bati bere semeak kurtsoa errepikatu behar duela esatea ez baita batere samurra. Maistraren papera gurasoena baino gogorragoa eta zailagoa iruditzen zait, askotan gurasoak gaizki hartuko dutelako eta agian, maistrak bere lana behar ez bezala egin duela erreprotxatuko diote gurasoek. Askotan gurasoak ez dira ohartzen beraien seme-alaben gainean egon behar dutela etxeko lanak eginarazteko edota ikasteko, irakasleak ezin direlako hogeita lau ordu beraien gainean egon. Hau ez da beti gertatzen, ikasle asko oso langileak eta arduratsuak izaten dira eta ez dute inor gainean eduki behar lanak egiteko edo ikasteko. Elkarrizketan zehar nahiko deseroso sentitu naiz, amak hartutako paperaren ondorioz. Nire ikaskideak ama bezala hartu duen papera nahiko arraroa izan da, izan ere, paso egiten zuen esaten nuenaz eta denarekin ados zegoela esanez. Ama honi berdin zitzaion bere semeak zergatik errepikatu behar zuen kurtsoa jakitea, eta baita errepikatzea ere. Nik hori uste badut ala izanen dela esaten zuen, eta baita nire lana gaizki egin dudala. Kasu honetan oso zaila da egoera honi aurre egitea, ezin baitiozu ama edo aita bati esan bere papera edo eginbeharrak guraso moduan ez dituela ondo egiten, irakaslea ez baita inor hor sartzeko. Amarengandik jaso dudan informazioak erabat lekuz kanpo utzi dit esan dudan bezala, bere portaera oso arraroa izan delako. Nik nire lana bete dut, amari egoera planteatu diot eta azaldu diot zeintzuk diren bere semeak errepikatu behar izatearen arrazoiak eta baita, beste irakasleekin bilera bat egiteko aukera ere aurkeztu diot. Bere semeari errefortzuko maisua jartzeko aukera ere plazaratu diot, ahalik eta gehien laguntzeko.Baina, amari berdin zitzaion nik esaten nuena, eta horrek nire onetik atera nau. Elkarrizketa honek erakutsi nau oso zaila dela irakaslearen papera horrelako kasu batean, eta esperientzia gutxi izatearen ondorioak latzak izaten ahal dira. Honi aurre egiteko beharrezkoa da irakasle esperientziaduna izatea, asko laguntzen duelako. BIGARREN ELKARRIZKETAK -MAISTRAREN ROLA Bigarren elkarrizketa honetan deseroso sentitu naiz baina ez nire ikaskideak hartutako paperaren ondorioz, baizik irakasleak hainbat jarraibide eman zizkigulako elkarrizketa bat ongi burutzeko. Elkarrizketa burutzerakoan nire buruan bueltaka ibili dira jarraibide horiek guztiak eta horren ondorioz, izan daiteke elkarrizketa naturaltasunez ez burutzearen arrazoia. Nire papera edo jarrera elkarrizketan zehar “asesor-consejero� bezala izan da, amari aholkuak emanez beti ere, bere semearen ikasketa prozesuaren hobe beharrez. Kasu honetan, informazioa irakasleak gurasoei plazarazten die baina, alderantziz ez. Irakasleak emandako jarraibideei dagokionez, naturaltasunez ez jokatzea eragin dit edo urduriago esaterako, eta horren ondorioz, batzuetan ez nekiela zer erran geratu naiz. Jarraibide horietatik hainbat burutu ditut: amari atea ireki diot gertutasuna adierazteko, eta elkarrizketatzeko bi aulki jarri ditut bata bestearen parean eta bien


arteko tentsioa hausteko ere galdera bat egin diot. Honetaz gain, bere semearen alderdi negatiboez gain, positiboak ere esan dizkiot, helburua ez baita dena beltz uztea. Eta azkenik, beste bilera bateko edo beste irakasleekin harremanetan jartzeko aukera ere eman diot. Hau dena ikusita ohartu naiz irakaslearen esperientzia oso baliagarria dela eta baita, beharrezkoa ere horrelako egoera zailei aurre egiteko erraztasun handiagoa izango dutelako.

LAURA ERASUN ELIZONDO 31GA2


Maistra eta ama rola