Page 1

LA CAZA La Caza Danimarkako herri batean oinarritutako film bat da. Lukas, 40 urte inguruko gizon heldua, haur hezkuntzako irakaslea da. Bere emaztearengandik bereizita dago eta Marcus izeneko seme bat daukate, amarekin bizi dena baina filmean zehar aitarekin bizitzera joaten dena. Lukasi ikasleak asko maite diote, oso maitagarria baita eta oso pozik daude berarekin. Baina ikasleen artean neska bat nabarmentzekoa da, Clara izenekoa, pixka bat berezia dena. Clararen gurasoak Lukasen lagun minak dira, beraz harreman estua daukate eta askotan laguntzen dio Lukasek Clarari eskolara. Clarak pila bat maite du Lukas eta nolabait erratearren, maitemindu eta guzti egiten da. Arazoa hemen sortzen da; Egun batean Lukas ikasle guztiekin jolasten ari zela, Clarak bere maitasuna demostratzearren eta emandako laguntza eskertzearren, Lukasen berokiaren poltsikoan opari bat uzten dio eta gero muxu bat ematen dio ezpainetan. Lukasek muxuak ezpainetan gurasoei bakarrik emateko eta berokian utzitako oparia gelakide bati emateko erraten dio. Clarak “retxazo� moduko bat sentitzen du eta ez du oso ongi hartzen Lukasek errandakoa. Beraz, egun batean Clara eskolako zuzendariarekin hitz egiten ari zela, Lukasi buruz oso deklarazio gogorrak egin zituen, hau da, Lukasek Clarataz abusatu zuela. Dena haurrak asmatutako kontua zen, noski. Zuzendaria harrituta geratu zen eta Clarak errandakoari bueltak ematen. Zuzendariak Lukasekin hitz egin zuen eta normala den bezala Lukasek dena ukatu zuen. Baina zuzendariak kontuarekin jarraitu zuen eta psikologo baten laguntzaz Clarari informazio gehiago ateratzen saiatu ziren. Zuzendariak nahiz psikologoak, haurrari sinetsi eta honen gurasoei egoeraren berri eman zioten, baita gainontzeko gurasoei ere, bilera bat eginez. Hemendik aurrera, Lukasi bizitza izorratu zitzaion; Eskolatik botatzen diote, ez diote dendetan sartzen uzten, bere lagun minak ziren Clararen gurasoak galdu egiten ditu, ez dio inork sinesten, ezta bere neskalagunak ere, bere ehizako lagun batek eta Marcusek izan ezik, hor egoten baitira bukaerara arte laguntzeko prest. Azken finean, Lukas, berak egin ez zuen gauza bategatik ordaintzen ari zen. Azkenean, egia demostratzen da, baina bitxia da ikasleen jokabidea, denak ikaslearen kontra joateko ados jarriko baliran ematen duelako. Haur guztiek eszena berdina deskribatzen dutelako eta bortxaketa Clararengan bakarrik emateaz gain beste ikasleengan ere eman dela ondorioztatzen dutelako. Baina, filma, norbait Lukas hiltzen saiatzen amaitzen da eta airean uzten du dena. Haur hezkuntzako haur batek nola asma dezake horrelako astakeriarik eta ze puntutaraino ohartzen al da haur bat egin duenaz? Pentsaezina da, haur hezkuntzako ikasle batek, nola egin dezakeen horrelakorik. Nahiz eta ikasleak egindako aitorpenengatik irakasleari bizitza izorratu, ez da dena haurraren errua. Kontua da, egun batean, Clararen anaiak pornozko bideoak erakutsi zizkiola arrebari, eta handik egun batzuetara maitemindua zegoen bere irakasle Lukasengandik jaso zuen “retxazoa� dela eta, dena nahasi zuen eta horrelako kontuak asmatzera iritsi zen.


Nik istorio honetan errua nolabait errateko, lehengo eta behin zuzendariari botako nion, izugarria iruditu baitzait honen jokabidea. Hau da, harrigarria baita oraindik gauzak argi pentsatu ezta erraten dituen haur baten aitorpena inolako zalantzarik gabe nola sinets dezakeen, irakasle heldu eta konfiantzazko batena baino. Gehiago ikertu beharko luke oso kontu serio baita hau. Eta bestetik, anaiari, horrelako bideoak haur bati ezin zaizkiolako erakutsi. Clararen gurasoen papera, berriz, kontu honetan erabat konplexua da; alde batetik beraien lagun mina, kontu honetako “gaiztoa� baita, eta nahiz eta bazekiten Lukas inoiz ez zela horrelako gauzarik egiteko gai, beste aldetik beraien alaba zegoen. Eta guraso batzuen aldetik normala den bezala bere alaba sinestea erabaki zuten. Gainontzeko gurasoen papera ere oso zaila da, beraien seme alaben irakaslea baita “bortxatzailea� eta beraien semeei gauza berdina pasatzeko beldurra izan baitezakete. Film honetatik ondorioztatzen dutena zera da, helduak ze mentalitate zikina dugun. Pertsona bat behin epaituta, etiketa moduko bat bizi guztirako geratzen zaio. Gizakiok ez dakigu bigarren aukera bat ematen ezta pertsona batengan konfiantzen ere. Gainera, pertsona hori gizartetik erabat baztertuta geratzen da, mundu guztiak ateak ixten dizkio. Eta gu horrelako egoera batean egongo bagina, ohartuko ginen zein garrantzitsua den norbaiten babesa izatea horrelako momentu gogorretan, batez ere, egin ez duzun zerbaitengatik epaitzen bazaituzte. Gainera, nahiz eta kasu honetan bezala azkenean egia demostratu, bizi guztian zehar jarraituko zaitu kontuak eta inor ez da pasatakoaz ahaztuko. Filmean primeran ikusten baita jendea ez dela horrelakoetaz ahazten, bukaeran Lukas hiltzen saiatzen baitira eta hor argi eta garbi ikusten da norbaitek ez diola guztiz barkatu eta renkoreak ekintza hau burutzera eramaten dio. Oso film gogorra da, inpotentzia da filma ikustean sentitu dudana, pertsona bat egin ez duen zerbaitengatik halako bazterketa jasatera nola iritsi daitekeen. Bizi garen gizarte krudela islatzen da eta irakaslearen lekuan jartzera eramaten zaitu filmak. Egunen batean horrelako egoera baten aurrean egotea tokatzen bazaigu zein gogorra izan daitekeen pentsaraztera eramaten zaitu. Hain berekoiak ez izaten eta norbaiti bizkarra eman aurretik egoerak aztertzen saiatu beharko genuke eta baita jendea barkatzen eta barkamena eskatzen ere, renkorea oso txarra baita.

Amaia Inda Jorajuria 31-GA2

La caza  
Advertisement