Page 1

ELKARRIZKETA Olatz Jorajuria, 24 urteko gazte Doneztebarra dugu gurekin. Haur hezkuntza eta gorputz heziketako ikasketak ditu baina lehen hezkuntzan aritu da lanean, beraz, irakaskuntzari dagokionez daukan esperientzia laburra kontatu digu. 1-Zenbat urte daramatzazu irakaskuntzan? Zertan lagundu dizute urte guzti hauek? Niri orain dela bi urte deitu zidaten lehenengo aldiz irakasle lanetan aritzeko, ordezkapen bat egiteko urritik ekainera arte. Egia erran, orain arte irakasle lanetan aritu naizen guztietan, ordezkapenen bat egiteko izan da. Lehengo urtean ere maiatzean deitu zidaten baina, Manchesterren nengoenez ingelesa ikasten ezin izan nuen. Aurten ere, berriro lanean nago oraingoan Elizondoko ikastolan eta ikasturte hasieratik hasi naiz. Beno ba, oraindik esperientzia gutxi dudanez, ezin dizuet gauza askorik erran, baina onartu beharra du, lanean aritu naizen urte hauetan asko ikasi dudala eta aurrerapen handia nabaritu dudala. Izan ere, lanean hasten zarenean ikasten baituzu zer den mundu hau eta nola funtzionatzen duen. 2-Zergatik aukeratu zenuen irakasle izatea? Nik egia errateko ez dut inoiz argi izan zer ikasi nahi nuen, bigarren batxilerren puntu bat iritsi zen non zerbaitetan apuntatu beharra nintzen eta argi nuen gauza bakarra haurrekin zerikusia duen ikasketa batzuk burutu nahi nituela zen. Haurrekin egoteak pertsona bezala bete egiten bainau. Beraz, horregatik sartu nintzen magisteritzan. 3- Zeintzuk dira irakaskuntza arloan gustatzen zaizkizu bi gauza? Eta gustatzen ez zaizkizun beste bi? Irakaskuntza arloan bereziki gustuko dudana, haurrekin daukazun harremana da, zuk emandako irakaskuntzaren truke beraiek ematen dizutenak ez baitu preziorik, gauzak kontatzeko eta eskertzeko modua ‌ Azkenean, pertsonekin ari baitzara lanean eta beraien eredu bihurtzeak arro sentiarazten zaitu. Eta gustatzen ez zaidan gauza berriz, hezkuntza sistemaren planteamendua da. Ikusten dut hezkuntza arloan gaitasun zehatz batzuk dituzten haurrak bakarrik arrakasta izaten dutela, baina gaitasun horiek ez dituzten haurrak porrot egiten dutela. Adibidez, duela bi urte banuen ikasle bat oso mugitua zena eta gerora hinperaktibitatea detektatu ziotena, baina berez ez zen hinperaktibitatea. Gaur egun hinperaktibitatearen arazoa edozein haurri ezartzen baitzaio. Gauza da, ikasle honek ez zuela ordu bat jarrita aguantatzen, oso mugitua zen, ez zen geldirik egoten. Beraz, berehala hasten zen gainerakoak “molestatzenâ€? baina ez zuen nahita egiten, berak zeukan arazo bat baitzen. Ikasle honek irakasle guztiengatik etiketa pila bat zituen. Beraz, honekin erran nahi dudana da, hezkuntza sistema ez dagoela prestatua horrelako haurrentzat. Jarrita, isilik eta zintzo dauden haurrak bakarrik egiten dute aurrera eta baita gaitasun memoristikoa daukatenak ere.


Irakaskuntza arloan gustatzen ez zaidan beste gauza, hezkuntzan ikasketa batzuk besteengan daukaten pisua da, adibidez, gorputz heziketa, adierazpen plastikoa eta musika ez baitaude besteak bezain baloratuta.

4-Irakasle izan ez bazina, zein lanbide aukeratuko zenuke? Egia erran irakasle izan ez banintz, ez dakit zein lanbide aukeratuko nukeen. Ez naiz damutzen magisteritza ikasi izanaz eta ez dakit hasi berria naizelako eta oraindik ikasten eta ohitzen ari naizelako, baina, agian nire etorkizuna hezkuntza ez formalean lan egitera bideratuko nuke. Gorputz heziketarekin lotura dutenak batez ere. Baina beti ere haurrekin zerikusia duen lan batean. 5- Irakasle on batek nolakoa izan beharko luke zure ustetan? Nire ustez irakasle on bat, haurren beharrak, nahiak, arazoak, interesak, kontutan hartzen dituen pertsona bat da. Eta ez bakarrik kurrikulumean, edukian, enfokatzen dena. Motibatzea ere oso garrantzitsua da eta baita edukiak lantzerako orduan ikasleei arinago egiteko eta hobeto ulertzeko adibideak jartzea ere. Adibideekin haurrek interesa demostratzen baitute. Azkenean kurrikuluma hor dago eta hor dagoena bete behar da baina beti ere ahal den moduan zuk bideratu dezakezu gaia. 6- Zer gomendatuko zenion maistra izan nahi duen pertsona bati? Unibertsitatean ikasten diren gauzez gain, etengabe formatzen jarraitzea, ikastaroak, liburuak, edo bestelako hitzaldiak hartuz, unibertsitateko edukiekin bakarrik ez geldituz. Horretaz gain, disfrutatzea, pertsonekin lan egiten ari zarela aintzat hartzea eta nahiz eta, asko nekatzen zaituen lan bat izan gero jasotzen duzunagatik benetan merezi du. Eta oso garrantzitsua den datua, ikasleak entzuten jakitea. 7-Zure ustez, irakasle formazioan (magisteritzan) zer da ikasten ez den zerbait eta ikasi beharko litzatekeena? Nik adibidez lanean hasi nintzenean, haur hezkuntza ikasterakoan, faltan bota nuena egokitzapen kurrikularrak egiten ikastea izan zen. Beraz, lanean hasi nintzenean pixka bat galdua ibili nintzen arlo honetan, eta ikasi behar izan nuen kurrikuluma haur bakoitzaren gaitasunera egokitzen. Hori da faltan gehien bota dudana. Eta ikasi beharko litzatekeena, behin irakasle batek gomendatu zidan “como dar clase a los que no quieren estudiar� liburua irakurtzea izango zen. Bertan, ikasle ezberdinen arazoei nola aurre egin primeran azaltzen duelako eta oso interesgarria iruditzen zait gelan lantzea. 8-Zer da bilatzen duzuna zure egunerokotasunean ikastetxean? Egunerokotasunean, nigan ikastetxean egun on bat izatea bilatzen dut. Ematen ditudan gaiak ikasleei ahalik eta arinen eta ulertzeko modurik errazenean ematen saiatuz. Nire umore ona transmititzen saiatzea, ikasleekin eta baita irakasleon artean giro ona izateko. Eta ikasleengan, berriz, bilatzen dudana beraien arteko errespetua, taldean lan egiten ikastea eta elkarri laguntzea da. Ikasleak gero eta indibidualagoak direla ikusten baitut, baina hori gizarteak eragindako gauza dela pentsatzen dut. Gainera, konpetitibitate handia dago ikasleen artean. 9-Nolakoa uste duzu izan behar duela irakasle-ikasle harremanak? Zure ustez, zer rol betetzen duzu? Zergatik?


Ikasle eta irakaslearen artean hitzak erraten duen bezala harreman bat izan beharra da, harreman ona eta hori transmititu behar da, harreman hori ona bada lan gogo gehiagorekin egiten baitute, klasera alaiago etortzen dira eta arazo baten aurrean berehala jotzen baitute irakaslearengana. Gainera horien emaitzak edo kalifikazioak hobeagoak izaten dira. Ez badago afektibitaterik irakaslearekin, desmotibatu egiten dira eta ez dute interesik jarriko. Irakaslea beti ikaslearen maila berdinean posizionatu behar da, inor ez baita inor baino gehiago. Beti ere, ikasle-irakasle arteko muga markatuz. Rolei dagokionez, hezitzaile rola betetzea beharrezkoa dela iruditzen zait. Magisteritzan izan genuen irakasle bat “irakasle baino lehenago hezitzaileak zarete� erraten ziguna eta esaldi hori beti geratu zait buruan eta gainera arrazoia daukala konprobatu dut. Izan ere, heziketa irakaspenaren parte da eta ikasleei heziketa ona ematen badiezu hortik aurrera nahi duzuna ikasiko dute. Hezitzaile rolaz gain, ni beraien bideratzaile, laguntzaile ikusten naiz. Hainbat gauza ikasi behar badute dena egina ez ematean datza, hau da, irakasleak aukerak planteatu eta beraiek aukera desberdinak aukeratzeko gai izatea, ikasle kritikoak izatea eta ni lan horretan beraien bideratzaile izatea. 10-Zeintzuk dira irakasle bezala dituzun puntu indartsuak, ahulak edo hobetu beharrekoak? Nire ustez, puntu indartsuak haurrak entzuten ditudala eta beraien beharra aintzat hartzen dudala da hau da, lanarekiko inplikazioa. Puntu ahulak berriz, hasi berria naizela eta esperientzia falta daukatela. Hobetu beharrak aldiz, ez dakit zeintzuk diren, izan ere, berria naizenez gauza asko ditut ikasteko, beti dago zerbait ikasteko esperientzia izanez gero ere, eta hasi berritan, oraindik eta gehiago. 11-Zein izan da zure irakasle bizitzan bizi izandako gauzarik politena eta egoerarik zailena? Nola gainditu duzu egoera zail hori? Duela bi urte seigarren mailan ikasle bat izan nuen ikaskideekin harremantzerakoan arazo asko zituena, familian egoera zaila bizitzen ari baitzen eta horrek eragin handia izan zuen bere portaeran. Lagunak baztertu egiten zioten eta oso bakarrik sentitzen zen, baina ez zen bullying kasu bat izatera iritsi. Haur horrek onartzen zuen arazoak zituela eta egun batean niri onartu zidan jada ez zuela lagunik izan nahi, nahi zuen gauza bakarra bere ikaskideek bakean uztea zela. Orduan ikertzen hasi ginen eta klasean asko landu genuen gaia, orientatzaile eta psikologoaren laguntzaz. Familia, eskola eta denen inplikazioarekin, ikasturte bukaerarako arazoa konpondu eta aldaketa ikaragarria eman zen ikaslearengan eta baita bere ikaskideen harremanean berarekiko. Arazoa ongi amaitu zenez, oso polita izan zen baina oso gogorra da 10 urteko haur baten ahotik entzutea ez duela lagunik izan nahi, normalean 10 urterekin egun guztia lagunekin jolasten pasa nahi izaten dute eta.

13-Nola egiten duzu zure ikasleak ebaluatzeko? Eta zu ebaluatzeko? Adibidez Elizondoko eskolan, eskola mailan baditu irizpide orokor batzuk eta gero zikloka bilerak eginez ezartzen ditugu gure ziklora egokitutako irizpideak. Horretaz gain, askotan elkartzen naiz nire paralelakin, hau da, hirugarren mailan ematen duen beste tutorearekin eta berekin adosten ditut irizpide asko, talde lana eginez. Eta idatzitako irizpide asko “artifizialak� badira hirugarren mailako edukietara egokitzen ditugu.


Eta nik irakasle bezala, azterketa, talde lana, portaera eta etxeko lanak aintzat hartzen ditut ebaluatzerako orduan. 14-Zer moduzkoa da irakasle-guraso harremana? Adibidez aurten oraindik ez dut guraso bilerarik izan, baina badira guraso batzuk hainbat gauza galdetzera etorri zaizkidanak, beraz harremana hurbila da. Edozein arazoren edo gairen aurrean dudarik izanez gero lasai ederrean etortzen dira galdetzera. Agenda bidez ere asko funtzionatzen dugu, adibidez nik oharren bat idatzi gurasoren batendako eta hurrengo egunean ikasleak bere gurasoengandik sinatua ekarri behar du. Duela bi urte adibidez eskola ez zenez oso handia, ez dakit horrek eraginik izan dezakeen edo ez, gurasoak oso inplikatuta zeuden, bileretara etortzeaz gain, niregana etortzen ziren eta nik ere deitzen nien. 15- Zure ustez, gurasoek zenbateraino hartu behar dute esku haien seme-alaben ikasketa prozesuan? Nire ustez, haur baten heziketan gurasoak eta eskola batera joan behar direla, hau da, adibidez haur batek etxean balore batzuk jasaten baditu eta eskolan beste batzuk, horrek ez du ezertarako ere balio. Etxeko lanei begira, nik beti gurasoei erraten diet, etxeko lanak haurrak egiteko direla, eta zerbait egiten ez badakite laguntzatxo bat emateko baina ikaslea egiten saiatu ondoren. Berez, klasean landutako gaiari buruzkoak izaten baitira etxeko lanak eta normalean egiten jakin beharko lukete. Beraz, gurasoa gainean egon behar da beti, egin dituen hala ez kontrolatzeko eta gainera motibatu ere egin behar du haurra, baina inoiz ez seme-alabari lana egitea. 16-Irakasleak zenbateraino hartu behar du esku ikasleen arazo pertsonaletan? Irakasleen inplikazioa ikasleen arazo pertsonaletako kontu hau, oraindik nola bideratu ez dakidan gaia da, oso zaila da. Adibidez aurretik aipatu dudan ikasle horrekin izan genuen arazoa zela eta, beste irakasleek erraten zidaten muga non dagoen jakin behar nuela. Baina pertsonekin ari garenez lanean eta pertsona bakoitza mundu bat denez, ez dakizu nola hartuko duten irakasleon inplikazioa. Pertsonaren, egoeraren eta arazoaren araberakoa da dena. Gainera, tutore bezala enteratu beharra zara ikasle bakoitzaren testuinguruaz eta horrela gauza asko ulertzen dituzu. Baina lehen erran dizuten moduan irakasle izatearen gauzarik zailenetarikoa da hau. 17- Teknologia berriei dagokionez, zer iritzi duzu? Nola bizi izan duzu teknologia berriak hezkuntzan txertatzearen aldaketa? Teknologia berriek benetako hobekuntza dakartzatela uste al duzu? Adibidez nik duela bi urte gelan arbela digitala neukan eta izugarrizko aurrerapausoa iruditu zitzaidan. Interneti konektatuta dagonez, arbela digitalaren bitartez irudiak ikusteko aukera daukazu eta ikasleak errazago barneratzen dituzte kontzeptuak. Baina gauza da, mundu guztiak ordenagailu bat daukala iruditzen zaigula baina ez da horrela, eta etxeko lan gisa interneten informazioa bilatzera bidaltzen baduzu, ordenagailua ez daukan ikasle hori nolabait errateko atzean geratzen da, beraz ez dakit ze puntutaraino den beharrezkoa teknologia. Gainera, word-ek dena zuzentzen duenez, kaligrafiari dagokionez akats oktografiko gehiago egiten dituzte, word-ek zuzentzera ohituta baitaude.


Beraz, teknologia berriak aurrerapauso bat dira, baina ez dira liburuak alde batera utzi behar. Ikasleak jakin behar dute hiztegi bat hartzen eta informazioa liburuetan aurkitzen. Hau da dena bere neurrian. 19-Zer nahiago duzu esperientziadun jendearekin lan egin edo irakasle berriekin? Nire ustez hemen batek ez du bertzea kentzen, hau da, aurkitzen al duzu esperientzia dun irakasle bat bikaina formatzen joan dena beti, azkenean esperientziak mila abantaila ematen baitizkizu. Baina abantailez gain, desabantailak ere izan ditzake, adibidez, posible da irakasle bat estankatuta geratzea eta paso egitea gaur egun irakaskuntzak eskatzen dituen beharretara egokitzerako orduan. Ni hasi berria naizenez, esperientzia dun baten laguntza pila bat eskertzen dut. Baina irakasle berri batek ere ideia berri pila bat eta lan egiteko gogoa transmititzen ahal dizu. Beraz, pertsonaren araberakoa da. 20-Nola moldatzen zara zure lankideekin? Garrantzitsua al da hori? Nire ustez lan batean zure lankideekin ongi eramatea behar beharrezkoa da, ordu asko beraiekin pasatzen baitituzu, eta guk ikasleei taldean lan egiten jakitea eskatzen diegun bezala, guk ere taldean lan egiten jakin behar dugu eta horretarako beharrezkoa da ongi eramatea. Baina duela bi urteko lankideekin konparatuta adibidez, aurten ordu gutxiago ditugu libre, beraz, irakasleak ordu libre horietan kointziditzea zailagoa da. Eta duela bi urte berriz, atsedenalditan kafea hartzera joaten ginen, harremana askoz hobea zen, eta aurten berriz, atsedenalditan lanak egiten egoten garenez, harreman sozial hori murriztu egin da. Indibidualistak bihurtzen ari gara eta hau gizarte honen isla da. Ez dugu elkarrekin egoteko denborarik. 21-Ikasleei dagokionez, noizbait izan al duzu kultura ezberdineko ikasle bat gelan? Nolakoa izan da esperientzia? Aurten Marokoko bi haur ditugu, oso ongi dakitenak euskaraz eta oso integratuta daudenak, gainera horietako bati asko gustatzen zaio bere kulturari eta hizkuntzari buruz hitz egitea, beraz horrela beraien kultura transmititzen digute eta bitartean guk ere ikasi egiten dugu. Orain tailer bat egin behar dugu errezeten inguruan eta ikasle honek Marokoko jaki tipikoak ekarri behar dizkigu eta oso interesgarria izanen da.

22- Inoiz bizitu al duzu bullying kasuren bat? Hala bada, zer egin duzu? Bullying kasurik ez, aurretik aipatu dudan moduan bazterketa kasu bat bai, baina ez zen bullying izatera iritsi.

23- Zer iritzi duzu eskola txikiei buruz? Zer iruditzen zaizu adin desberdinetako haurrek elkarrekin ikastea? Ni adibidez inoiz ez naiz izan eskola txiki batean, ez ikasle ez irakasle moduan, baina hemen inguruan eskola txiki batzuk ditugunez, gutxi gorabehera badakigu haien funtzionamenduari buruz. Eskola txikiak, garrantzia handia eman behar zaien eskolak dira eta bultzatu behar direnak. Hor lortzen dute agian beste eskoletan lortzen ez den autonomia, ze azkenean adin desberdinetako ikasleak egonda, elkar lagundu behar dute eta beste modu batera dago planteatua. Talde lana asko lantzen da.


Irakasle aldetik lan handiagoa eskatzen du, zaila baita adin desberdinetako eta beraz gaitasun desberdinetako ikasleekin batera lan egiten eta klaseak planteatzen jakitea. Eta oso triste da, eskola txiki hauek desagertzeko ahalik eta gehien ari baitira egiten. 24-Estatu mailan, azken 30 urteetan zehar 4 hezkuntza erreforma jasan ditugu (70eko hamarkadan L.G.E., 90eko hamarkadan LOGSE, 2006an LOEeta 2013an LOMCE). Zer dela eta uste duzu hori gertatzen dela? Espainiar estatuan gertatzen ari den hau, argi dago, hezkuntza politikarien esku dagoelako dela. Politikariak aldatzen direla, hezkuntza erreforma ere aldatzen da. Politikari bakoitzak erreforma bere ideien arabera zuzentzen du. Adibidez, Finlandia da europar mailan hezkuntza aldetik dagon herrialderik hoberenetarikoa. Eta bertan urte pila bat dituzte hezkuntza sistema aldatu gabe eta dena hezkuntza politikarien esku ez dagoelako da. Ideia politikoak alde batera uzten dituzte, benetan heziketan, edukietan zentratzen. Hemen, berriz, liburuak eta guzti beraien ideologiaren arabera manipulatuta daude. 25-Zer iritzi duzu LOMCEren inguruan? Atzerapauso izugarria zentzu guztietan iruditzen zait, azkenean LOCME, PP-k, hau da, bakarrik partidu politiko batek, aurrera eraman dun erreforma da. Ideia eskuindar erradikalak dituen erreforma bat da. Eta euskararen aldetik ni egia errateko beldurtuta nago, D eredua kolokan dagoelako, eta hau aurrera eramaten bada ez dut pentsatu ere egin nahi zer gertatuko den. 26- Zer iruditzen zaizu gaur egun neska-mutilak ikasgela desberdinetan egotearen ideia? Ez zait burutik pasatu ere egiten gaur egun oraindik nola izan daitezkeen horrelako klaserik. Baita ere aipatzekoa da, adibidez eskoletan komunetan bereizita egotea neska-mutilak, niregatik gauza guzti hauekin amaituko nuke. Azkenean denak berdinak gara, sexua da ezberdintzen gaituen gauza bakarra. Eta beti gaude berdintasunarekin bueltaka baina askotan gu geu gara komentario sexistak botatzen ditugunak, oso barneratuta daukagulako nesken lekua zein den eta mutilena zein den. Gainera, orokorrean, komun guztietako irudietan neska gonarekin eta mutila galtzarekin jantzitan ageri da. Horrelako estereotipoak sobera barneratuta dauzkagu. 27- Zure ustez ingelesari garrantzia gehiago ematen al zaio euskarari baino? Oso ongi iruditzen zait txikitatik ingelesa ematen hastea, baina nire ustez haur baten ama hizkuntza den euskarari, ingelesa txikitatik sartzeko euskarari orduak kentzea ez zait oso egokia iruditzen. Noski haur bati ingelesa txikitatik lantzeak kalterik egin behar ez diola, baina lehen hezkuntzan metodologia egoki batekin hasiz gero gailur berdinera irits zaitezke. Haur hezkuntzan ingelesa sartzearen alde aldekoa ere ez naiz. Eta adibidez, Nafarroako gobernuaren helburua ez da ingelesari garrantzi gehiago ematea, euskarari garrantzia kentzea baizik. 28-Non dago zure gailurra hezkuntza arloan? Oraintxe ez dakit, gustura nago, baina haurrekin daukaten tratua gorputz heziketara bideratua egotea gustatuko litzaidake edo bestela haur hezkuntzan lan egitea, hori baita ikasi dudana.


Laura Erasun Amaia Inda 31-GA2


Galderak  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you