Page 1

EL PROFESOR LAZHAR Film hau ikusi ondoren, bertan gertatzen diren ekintza sinesgaitzak hausnarketara bultzatu digute. Protagonista Argeliako errefuxiatu bat da, Bachir Lazhar izeneko gizona eta Canadako Montreal hiriko eskola batean hasten da lanean irakasle baten heriotza dela eta. Irakasle honek bere buruaz beste egin zuen ikastetxean, non gorpua haur batek aurkitu zuen. Hori dela eta haur guztiak shock egoeran geratu ziren. Lehenik eta behin, harrigarria iruditu zaigu irakasle batek bere buruaz beste ikastetxean egin izana, gainera eskola orduetan, jakinda ikasle guztiak bertan daudela eta horrek sorrarazi dezakeen trauma. Bere aldetik oso berekoi jokatu duela iruditzen zaigu, nahiz eta bere buruaz beste egiten duen pertsona bat psikologikoki ongi ez egon eta ekintza horrek ekartzen dituen ondorioez ez jabetu. Bestetik, argi ikusten da ikastetxeetan ematen den heriotzaren tratamendu eskasa. Heriotza bizitzako beste etapa bat baita eta gure ustez hau naturaltasun osoz landu beharko litzateke ikasgelatan. Baina aipatzekoa da Bachir Lazhar zein ongi moldatu zen gai honen tratamenduan, ikusita bere ikasleak zein egoera zaila bizitzen ari ziren. Heriotzari nahiz bakardadeari aurre egiten jakin izan zuen, gai honekiko ikasleek zeuzkaten sentimendu eta emozioak azaleratzera bultzatuz. Beste irakasleak berriz gai hau alde batera uztea nahiago izan zuten, psikologoaren esku utziz. Honekin ulertzera ematen da, helduen artean ere heriotza ez dela naturaltasunez tratatzen eta hauek irakasleak diren aldetik, ikasleei hori transmititzen badiete, ikasle horiek etorkizun batean ikuspegi berdina izango dute heriotzaren inguruan, eta inoiz ez da heriotzarekiko dugun beldurra gaindituko. Eta hau txikitatik ikastetxean nahiz etxean landu beharko litzateke.

Laura Erasun Amaia Inda 31 GA2


El profesor lazhar  
Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you