Issuu on Google+

BELIGERANTEA vs NEUTRALITATEA Hezkuntza arloan milaka eta milaka galderari erantzun behar izaten zaio, eta horietako bat izan liteke, esate baterako, jarraian idatziko dudana. Nolakoa izan behar du irakasle batek irakaskuntzan , beligerantea ala neutrala? Galdera honi erantzun egoki bat bilatzea oso zaila da, ala agian, baita ezinezkoa ere. Errazena neutrala izatea izango litzateke, baina gizakiak garen heinean askotan ezin dugu ekidin gure iritziak jendaurrean plazaratzea. Haurrek eskolan milaka eta milaka ordu igarotzen dituzte, eta zenbaitetan, gainera, etxean baino gehiago. Horregatik, esan beharra dago eskolan ikasten zein bizitzen dutenak influentzia handia duela beraiengan. Gaur egun pil-pilean dagoen gai bat da honako hau, gizartea zeharo aldatzen ari den honetan, halako galderek garrantzia berezia hartu baitute. Batzuk postura neutralaren alde egiten dute. Beste batzuk, aldiz, neutralak izatea ezinezkoa dela azpimarratzen dute, eta hortaz, postura beligerantea hautatzen dute. Eskolaren zeregina ez da soilik ikasleak profesionalki heztea, askoz konplexuagoa da. Irakasle bat ez da irakasle ona izango soilik bere gaian aditua bada eta eduki formalak egoki irakasten baditu, hots, zeregin garrantzitsuagoak ere badira irakaskuntzan, eta azpimarragarrienetariko bat baloreen transmisioa da. Nire iritziz, zenbait aspektutan postura beligerante bat hartu beharko genuke irakasleok, hala nola, bizikidetza arauak irakasterako garaian, giza eskubideak transmititzerako garaian‌ hots, gizartearentzat egokiak diren balioetan. Badira, ordea, iritzi posible ugari dituzten gaiak ere, eta nire ustez, kasu horietan irakasleak dauden iritzi posible guztiak azaldu behar dizkie ikasleei eta ondoren debate moduko bat sortu. Bukaeran, irakasleak nahi izanez gero, bere iritzia plazaratu dezake ikasleen aurrean, baina beti ere, soilik iritzi bat dela azpimarratuz.


Irakasleak ezin die inoiz ikasleei inposatu zer pentsatu behar den, hots, askatasun osoa aldarrikatu behar du aspektu horretan. Bestela, ikasle bakoitzari aukeratzen uzten ez badiogu, gure ideiekin doktrinatu eta manipulatuko ditugu, eta hori ez da, inondik inora, hezkuntzaren helburua. Lehenago esan bezala, ikasleei giza eskubideak zein bizikidetza arauak transmititu behar zaizkie, eta balio hauen artean aurki dezakegu errespetua, esate baterako. Oso garrantzitsua da ikasleei errespetua zer den irakastea. Horregatik, iritzi ezberdinak daudenean, nahiz eta denak ez elkar banatu errespetatu egin behar dituzte. Martinez y Bujonsek dioenaren arabera, teknologia berriek zeharo aldatu dute eskola, baina aldaketa horrek ez du inondik inora esan nahi eskolaren helburua ere aldatu denik. Eskolaren helburuak hasierako bera jarraitzen du izaten, hau da, denon artean gizarte justu, arduratsu, libre eta zoriontsuago bat lortzea. Horregatik, hezkuntza arloan hori indartu behar da, baina baita beste arlo batzuetan ere, familietan, esate baterako. Balioak ikasteaz gain, praktikan ere jarri behar dira, oso garrantzitsuak baitira eta soilik hala lortuko dugulako iraultza hezkuntza arloan. Horregatik, irakasleak ezin du postura neutral bat hartu bere lanbidean, baizik eta bere iritziak libreki plazatu behar ditu, beti ere, helburua ez bada ikasleak manipulatzea. Hori ez gertatzeko, bere iritziaz gain, dauden gainontzeko iritziak ere plazaratu behar ditu irakasleak.

Maialen Iribarren 31-GA2


Beligerantzia vs neutralitatea