Issuu on Google+

ERRITMOA Erritmoa aipatzean, gehienetan, musikarekin lotzen dugu, edo musika arloarekin, baina beste arlo askotan ere, adibidez kiroletan, erritmoa hitza erabiltzen da. Erritmoa kosmosarekin unibertsoarekin lotu beharrean gaude.

Ezin daiteke pentsatu ere egin gure unibertsoa edo gure galaxia erritmoaren katetik libro. Denak erloju barruko mekanismo baten antzera funtzionatzen du eta erlojuaren bihotza ERRITMOA da. Nola ulertu unibertsoaren funtzionamendua erritmorik gabe? Kaos izugarri bat sortuko litzateke unibertsoari arritmia bat sortuko balitzaioke. Horrela URTEAK joan eta URTEAK etorri erritmo bizian mendez mende, milaka eta milioika urtetan. Ondorioz berdin gertatzen da URTAROEKIN: Udaberria, udara, udazkena, negua eta berriro udaberria, udara,...Musikako lautar konpas baten antzera, lau zatitako tenpoa errepikatzen da beti. Badugu bitar konpasa ere: EGUNA eta GAUA, eguna eta gaua, eguna eta gaua, eguna... Bi zatitako tenpoa errepikatuz. Naturan berriz erritmoa arlo guztietan azaltzen zaigu. Geologia arloan; botanikako zikloetan, estrukturatan(Estruktura eta mugimendu erregularrak.);


Animalien ibileran, trostan; hegaztien hegaldi erritmikoan. Naturan adibide asko aurki ditzakegu erritmoz beteak.

Erritmoa eta gizakia. Gizakia kosmoseko eta naturako parte izanik, ERRITMOA bere barne-barneko zerbait da. Erritmorik gabe gizakiari ezinezkoa gertatuko litzaioke egiten dituen hainbat jarduera gauzatzea. Ibili, korrika egin, aitzurrean, aizkoran, mailuarekin jardun, edo arrautza bat irabiatu. Eta, gizakia kirola egiten jartzen badugu, kirol askotan erritmorik gabe medaila gutxi lortuko lituzke. Igarin, bizikletan, aizkoran, arraunean, korrika...

Erritmoa musikan eta beste diziplina batzuetan ere ematen da, noski. Artean orokorrean ematen da: Arkitektura, eskultura, pintura... Erritmoa arkitekturan:

Erritmoa eskulturan:


Erritmoa pinturan:

ERRITMOA ETA MUSIKA


Erritmoa