Page 1

• IKASBIDE MEDIATEKA -ARAUTEGIAERABILERA-ARAU OROKORRAK • Gehienez ere 25 erabiltzaile egongo dira mediatekan momentu berean. •

Gainontzeko erabiltzaileak ez molestatzeko, lasai ibili eta ahots apalez hitz egin behar da.

Mediatekaren erabiltzaileak, arduraduna, fondoak eta instalakuntzak errespetatu behar dira. Arau hau betetzen ez duenak mediatekatik atera beharko du.

Mediatekan egin daitezkeen jarduerak:  Liburuak ikusi edo irakurri  Informazioa bilatu  Etxerako lanak egin  Ordenagailuak erabili  Arduradunak proposatutako ez-ohiko talde-ekintzak: ipuinak entzun, pelikulak ikusi, egun berezietako lanak, irakurketa eta idazketa jarduerak...

Ezin da: 

Jolas-makinarik erabili

Sakeleko telefonorik erabili

Baloi edo beste jostailuekin sartu

Higiene arrazoiak direla eta, mediatekan ezin da jan ezta edan ere.

Erabiltzaile batek dokumentu bat hondatzen edo galtzen badu, berria ekarri beharko du.

Dokumentuak kontsultatu ondoren, bere lekura itzuliko dira. Hauen kokapena ondo gogoratzen ez dugunean, horretarako jarrita dagoen kutxan utziko dira. Mediatekako langilea arduratuko da apaletan jartzeaz.

1


Ezin da mediateka eskulanak egiteko (guraize, kola eta abar) erabili.

Eskola-materiala (arkatza, koadernoa…) norberak ekarri behar du.

ORDUTEGIA •

ESKOLA ORDUETAN Ikasleek beraien tutore edo irakaslearekin erabiliko dute mediateka.

JANGELA GARAIAN (12:30 – 15:00) Ikasleak txandaka sartuko dira liburutegira. Txanda amaitu arte ezin izango dira atera.

ARRATSALDEKO 17:00ETATIK 18:00ETARA Ordutegi honetan sarrera eta irteera libre izango dira. Haur Hezkuntza eta 1. eta 2. mailetako ikasleak heldu batekin joan beharko dira.

MAILEGUA •

Aldiko liburu bakar bat eraman ahal izango da.

Itzultzeko epea: ipuinak 15 egun; ezagutzazko liburuak aste bete.

Eskola orduetan eta arratsaldean egin ahal izango da mailegua.

ORDENAGAILUAK •

Zerbitzu hau erabiltzeko txanda mediateka arduradunari eskatuko zaio egunean bertan.

Ikasle bakoitzak bere zikloko erabiltzailea erabili eta, txanda amaitzerakoan, saioa itxiko du.

Gehienez ere, bi erabiltzaile egongo dira ordenagailu bakoitzean.

Txandak 15 minutukoak izango dira. Aukera egonez gero, erabiltzaile bakoitzak asko jota bi txanda egin ditzake egun berean (30 minutu).

USB memoria-gailuen erabilera:

2


o Bertan informazioa eraman nahi izanez gero, liburuzainari baimena eskatu beharko zaio. Honek baloratuko du eskaeraren egokitasuna. o

Ezinbestekoa da USB unitateak antibirusarekin eskaneatzea eta segurtasunez kentzea.

•

Ordenagailuetan egin daitezkeen jarduerak: o Internet-a erabili:

lanak egiteko kontsulta tresna bezala erabiliko da batik-bat

horretarako egokiak diren WEBguneetaz baliatuz. Beste erabileretako (didaktikoludikoak), bakarrik bertan zehaztuta dauden WEBguneak erabiliko dira. Ez da onartuko Interneten erabilera edonolako Sare Sozialetarako ezta jolasetarako ere. o Ordenagailuetan instalatuta dauden CD-ROM, DVD eta programa didaktikoak erabiliko dira eta inoiz ez kanpotik ekarritakoak. o ABIES aplikazioa erabiliz katalogatutako dokumentuen kontsultak egin daitezke.

3

Mediateka arautegia