Issuu on Google+

VĂ?CTOR J. MEDINA FLĂ“REZ

qwertyuioplkjh 8989878787878787878787878787878787878787878787878787 “Alonso Cano� Fakultatearen Dekanoa Granadako Unibertsitatea Decano de la Facultad de Bellas Artes Alonso Cano, de Granada

A

rte Ederren ikasketak Unibertsitatean sartzeak artea jakintza bezala onartzea dakar. Horrela, artearen baldintzen inguruko ideiek ere balio handiagoa izango dute, ez ikasketa mailan edo ondare sormenean zein ikerketan bakarrik, gizarte eta kultura dinamizatzaile moduan ere baizik. Horrela, Arte Ederretako fakultateak, erakunde artistiko eta akademiko bezala, ardura handia du artearen heziketan, berrikuntzan eta ikerketan, eta haiek ekoizten dituztenen baldintza optimoetan. Baina unibertsitateko ikasketak direla eta, ez da helburu horietan bakarrik mugatzen. Haien ondoriozko konpromiso sozialen inguruan duen erantzukizunaz ere arduratuko da, jakintza artistikoaren transferentzia zuzenean baitago erlazionatuta kulturaren garapenarekin, eta komunitateak artea baloratzeko duen moduarekin, hau da, ongizatearen eta jakintzaren garapenarekin. Granadako Arte Ederretako Fakultateak berea egin du konpromiso hori, bere jardueraren ikuspegi guztietatik, eta artearen eta gizartearen arteko loturak estutzen saiatu da, artisten komunitatearekin elkarlanean, kultura agenteekin bereziki, haien gure jarduera ezagutzera emateko eta komunikatzeko ingurune egokia eratzen baitute, eta profesionaltasuna, baita enpresa jarrera ere, ematen baitiete gure zentroan ikasketa eta ikerketa jardueretan oinarritutako artelanei. Horregatik eta politika horri jarraiki, gure Fakultateak esfortzu handia egiten du gure ikasleek azoketan eta antzerako ekintzetan parte hartzeko. Horien artean nabarmenetariko bat dugu (sortu zenetik izan duen oihartzuna dela eta) IKAS ART Unibertsitateko artearen nazioarteko azoka. Hain zuzen ere, eremu horretan egindako jarduera oso garrantzitsua bilakatu da emaitza bikainak eman baitizkigu geuk jarritako xedearekiko: gure ikasleek sortzeko eta ekoizteko gaitasunari proiekzio soziala ematea. Gainera, horietako batzuei mundu profesionalean bultzadatxo bat eman diegu. Gure zentroak IKAS ARTen parte hartzea horren adibide argia da, Granadako Arte Ederren Fakultatetik sortutako ekoizpen artistikoa nazio mailan aurkezten duelako. Azkenik, eta Granadako Arte Ederren Fakultateko Dekano gisa, deialdi honetan parte hartu duten ikasleak zoriondu nahi ditut. Bai BECeko standean lanak erakutsiko dituztenei, bai bideo programan parte hartu dutenei edo eztabaida-gune teorikoan hitz egingo dutenei. Eskerrak eman nahi dizkiet ekimen hau gauzatu duten guztiei, eta modu batera edo bestera IKAS ARTen edizio berria martxan jarri dutenei, artista gaztenenentzat, profesionalentzat eta arte zaleentzat topagunea dena eta azken artelanentzako plataforma bikaina dena. Eskerrik asko guztiei.

96


CATALOGO IKAS-ART 2011