Page 82

Ana Navarrete 8989878787878787878787878787878787878787878787878787 Dekanoa Decana

qwertyuioplkjh Guillermo Navarro

8989878787878787878787878787878787878787878787878787 Unibertsitate hedapeneko eta kanpo-praktiketako dekanordea Vicedecano de extensión universitaria y prácticas externas

I

KAS-ARTen III edizio hau aukera paregabea da gure ikasleen lana ezagutzera emateko eta “unibertsitateko artea eta ikerkuntza” proiektuari jarraitutasuna emateko, Espainiar Estatuko kultur politika publikoek uzten duten hutsunea betetzen duena.

IKAS-ART proposamen leherkorra da eta, aldi berean, eztabaida-gunea eta topagunea Arte Ederretako Fakultate Publikoko ikasleentzat eta irakasleentzat. Gure fakultateetan arte gaztea sustatzea gure ikasleek jasotzen duten trebakuntza ikusgarri egiteaz gain, interes partikularrak eta are gutxiago merkataritzakoak ezin ditzakete izan. “Unibertsitate publikoan gertatzen denak guztioi axola digu eta hura zuzentzeko modua edo politikak ondasun sozial eta hiritarron eskubidea dela sendotzen laguntzen badute bakarrik dute zentzua”. Herritarrek museoetatik eta merkatal galerietatik kanpo gozatu ahal izango dute gure ikasketen proposamenekin, eta horrek askatasuna ematen digu artearen merkatutik kanpo. Hemen aurkezten diren lanak gure ikasleek geletan ikasitakoaren mugak gainditzeko egin duten lana eta esfortzuaren emaitzak dira. Beraz, hainbat modutara, denak ez badaude ere, gure Fakultateko lana ongi ordezkatzen duten ikasleen talde baten jakin min plastikoak eta kontzeptualak islatzen dituzte proposamen artistiko hauek. Taldean, hasieratik lizentziatura gurekin ikasi duten ikasleak daude, baina baita SICUE programan zein ERASMUSean parte hartu dutenak ere. Hauek gure zentroa aukeratu dute heziketako etapa batean, eta irudikapenaren eta arte ikasketen eremuan jakintzak eta esperientziak trukatu ahal izan dituzte, askok nahi dutena hain zuzen. Hortaz, lanen selekzio hau gure fakultatean artelanek jarraitzen ari diren bide anitz eta desberdinen oso adierazle ona da, hainbat interesek egiten baitute bat eta hainbat modutara ulertu baita artea eta artearen ikasketa.

82

CATALOGO IKAS-ART 2011  

art catalog from III International Encounter of University Art

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you