Issuu on Google+

josu rekalde izagirre

qwertyuioplkjh 8989878787878787878787878787878787878787878787878787

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Dekanoa Decano de la Facultad de Bellas Artes de la UPV/EHU

B

este urte batez, eta oraingoan UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatearen 40. urteurrenarekin batera, IKASART ekitaldiaren anfitrioiak gara berriz ere, ekitaldi hau funtsezko erakusleihoa baita guretzat, unibertsitateko artea erakusteko. Dena dela, IKASART erakusketaekintzatik haratago doan plataforma bat ere bada, zeren fakultateen arteko sare bat eratzeko bidea eskaintzen baitu, eta horrek Arte Ederretako ikasleen arteko komunikazioa eta ezagutza pertsonala sustatzen ditu, bai nazio mailan eta bai nazioartean. Horregatik, pairatzen ari garen krisi ekonomikoa gorabehera, zita hau antolatzeko erronka onartu dugu, artearen alorreko praktika, irakaskuntza eta ikerkuntzari buruzko eztabaida-foro iraunkor bihurtzen saiatzeko konpromisoarekin. Gure Fakultatearen testuinguruan, IKASARTekin EUSKAMPUS bikaintasun-campusaren sormenildoa irekitzen dugu aurten. Gune sortzaile hau diziplina anitzeko elkargune bat da, Artearen, Zientziaren eta Giza Zientzien arteko sailkapen eskolastikoak gainditzen dituzten praktikak biltzen dituena. Oraingo gizarteak zeharkako logika batetik ibili behar du, status quo akademikoa suntsituz eta ezagutzaren arlo guztiak eskura jarriz. Esperientzia gradu bat da, dio atsotitz batek, eta hogei urte ez dira ezer, dio tango batek. Guretzat, berrogei urte hauetan gure Fakultatean igaro den denboraren bidez eskuratutako esperientzia egunerokotasunaren errutina erritmikoa hautsi nahi duen melodia bihurtzen da. Asmo horrekin, eta erakusketaren “standekin” batera –horiek dira, neurri batean, erakusketa honen protagonistak-, Arteen ezagutzari lotutako ekoizpenaren beste alderdi batzuk ezagutzera eman nahi dituzten atalak antolatu dira. Hala, IKASART 2011n atal hauek aurki daitezke: Showroom: aurkezpen teorikoak eta ekintzen erakusketak egiteko espazioak: performanceak, demoak, audioa… Atal honetan, zenbait Fakultatetako ikertzaile gazteek artearen alorrean egindako 11 ikerketa-proiekturen aurkezpen teorikoak egingo dira. Horiek funtsezko hiru ardatzen bidez gauzatuko dira: “Ikerkuntza, sorkuntza, artea eta gizartea”, “Artearen, zientziaren eta teknologiaren arteko loturak, konektatutako gizartean”, eta “Hezkuntza artistikoaren erronka berriak”. Mikroespazioak: pabilioian han-hemenka banatuta, kanal bakarreko bideo-proiektuak erakutsiko dituzte, “kartara” modalitatean. Bideoak ikusteko espazio horiek bateragarriak izango dira, aldi berean, beste erabilera batzuekin: atseden-lekuak, spotak, WIFI, trukea… Zabalgunea (Ez Stand): gune ireki bat da, dizplina aintzekoa eta fakultate artekoa; bertan, parte hartzen duten fakultate batzuetako ikasleek gauzatutako 8 proiektu erakutsiko dira. Espazio honetan, esku-hartzetik, instalaziotik eta prozesu-zereginetik gertuago dauden proiektuak azalduko dira. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateak ekitaldi hau antolatzen du, ENKARTURekin batera, EUSKAMPUS bikaintasun-campusaren eta EHUNDU programaren bidez. Aurkezpen hau bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu, bihotz-bihotzez, IKASART 2011 egitea ahalbidetu duten instituzioei, hau da, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari; halaber, Hezkuntza Ministerioaren lankidetza ere eskertu behar dugu.

23


CATALOGO IKAS-ART 2011