Issuu on Google+

MarĂ­a Teresa Carrasco Gimena

qwertyuioplkjh 8989878787878787878787878787878787878787878787878787 Arte Ederren Fakultateko Dekanoa Sevillakoko Unibertsitatea Decana de la Facultad de Bellas Artes de la Universidad de Sevilla

G

aur egungo krisialdian, ekonomikoa ez ezik, desioen eta balioetan ere, funtsezkoa da ikasleek Arte eta Kulturako berritutako kontzeptuan parte hartzea sustatzea, komunikazioa eta ideien elkar trukea bultzatzen duten jardueren konfigurazioaren bidez, indibidualismo akademikoaren eta sozialaren aurka. Horri dagokionez, IKAS ART erakusketak aukera interesgarria eskaintzen du, erakusketa-arlo bat topaketarako plataforma erakargarri bat bilakatzeko, ikuspegi desberdinak eta urruntzen diren begiradak ezagutzeko. Unibertsitate Artearen Nazioarteko Erakusketa bateratzailea esplorazio eta berrikuntza laborategi gisa proposatu da. Bertan, funtsezko gaiei heltzen zaie, ikerketaren, irakaskuntzaren eta ekoizpen artistikoaren inguruan. Aldi berean, proiekzio eragile gisa finkatzen ari den gertakaria da, Arte Ederretako Fakultateen ikasleentzat. Ikasketak amaitu berri dituzten gure ikasleak lan munduan txertatzearen alde egitea zerbait saihestezina da; onartu behar da arte plastikoen eta ikuste-arteen sektorearen sistematizatze urria estu lotuta dagoela “benetako artista� edozein planeamendu pragmatikotik urruntzen duen ikuskera erromantikoaren iraupenarekin, jarduera profesionalizatzearen aurkako gutxiespen axiomatikoa sortuz. Hala ere, kultur industriak izeneko horien barruan aberastasun handia sortzeko gaitasuna duen sektore bat da eta saiatu behar gara sortzaileen egoeran eragin proportzionala eragin dezala. Lan artistikoa aintzat hartzearen aldeko neurriak abian jarri behar dira, gizarte dinamikak erabat txertatzen saiatuz. Asoziazionismo profesionaleko formula berriak planteatu behar dira, ikusteartistek diziplina arteko taldeetan parte hartzearen alde egin behar da berrikuntza + garapeneko proiektu ugarietarako, artistaren autonomo gisako baldintzak errebisatzea, bildumazaletasuna sustatzea hobari fiskal handiagoen bidez... Baina kontuan hartu behar dugu jarduera artistikoa profesionalizatzearen aldeko bultzada kaltegarria izan litzatekeela, ez bada analisi kritikorako gaikuntza sendoarekin batera egiten, askatasun sortzailea lan-baldintza ukaezin gisa mantendu ahal izateko. Bereizteko gaitasun hura inprimatzen duen trebakuntza, prestakuntza intelektual, tekniko eta sortzaile hoberenarekin batera: horrek guztiak balio etiko eta estetikoak uztartzeko gai den ikuspegi eraldatzailea sortaraziko du, sorkuntza artistikoaren prozesu anitzetan. Unibertsitatea, era honetan, Artearekiko ezagutzak aurrera egiteko epizentro ordezkaezin gisa agertu da, bere emaitzen transferentziaren bidez, gure gizartearen ezinbesteko aurrerabide humanistikoaren alde eginez. Fakultate honetatik eskerrak eman nahi dizkiogu Sevillako Unibertsitatearen Harreman Instituzionalen Errektoreordetzari, urtetik urtera hautatzen diren ikasleek parte hartzeko eta bertaratzeko aukera behin eta berriro suertatzeagatik. Eskerrak eman nahi dizkiogu ere Bilboko Arte Ederren Fakultateari eta ekimen egoki honi jarraipena ematearen alde egin duten guztioi. Zorionak eta desio hoberenak opa nahi dizkiegu edukia, lanen, ideien eta jardueren bidez ekartzen duten ikasle guztiei.

182


CATALOGO IKAS-ART 2011