Issuu on Google+

KOLDO ARTARAZ >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> Enkarturreko Presidentea Presidente de Enkartur

I

kas Art erakusketaren edizio berri baten aurrean gaude, alegia, unibertsitate arteaen hirugarren topaketa. Bertan, Estatuko eta atzerriko Arte Ederren unibertsitate desberdinek ikasleen lanak erakusgai jartzen dituzte. Tipologia eta jatorri desberdineko lan horiei esker, bisitariek artea bere alderdi desberdinetan ezagutu dezakete.

Hauxe da Ikas Art erakusketaren hazia, ARENATZarte-tik sortu zena, Gue単eseko eskultura parkea. Proeiktu berritzaile eta sortzaile hau oso hain garrantzitsu bilakatu da, ezen, aurreko edizioan bezala, BEC bezalako gune bat behar dugu hari bultzada emateko. Baina hasierako helburua bere horretan mantentzen da eta hura da Enkartur elkartearen xede: turismo berri bat sortu eskualdean artearekin eta naturarekin lotuta. Ematen ari garen urratsek eta bisitariak adierazten ari diren onespenak bide onetik goazela adierazten digute. ARENATZarte-ko aldi baterako erakusketak, eskolen eta partikularren eskaintza tailer sortzaileetan parte hartu ahal izateko eta unibertsitate hitzordu honek sortarazten duen interesa (Ikas Art), proiektu honen garapen onaren bermea dira. Ekarterrietako Turismo Entitate honetatik artea eskualderako elementu berritzaile eta ekonomia erakarpeneko gisa plantetatzen dugu, turismoarekin eta naturarekin lotuta. Horregatik, filosofia honekin bat eginez, I+G+B esparruko zentro bat eraikitzeko proiektua sortu da, Enkarterriak eskualdeok ekoizpen sarearen berrikuntza maila handitu ahal izateko, hots; berrikuntza enpresen lehiakortasuna eta euren produktuen kalitatea handitzeko funtsezko erreminta gisa ulertuta. Eraikin abangoardista honen helburua Ikas Art erakusketaren antolaketan burututako lana aprobetxatzea izango da. Aipatutako erakusketari esker, Estatuko eta nazioarteko Arte Ederren fakultate desberdien arteko kolaborazio sareak sortu ahal izan dira, ikerketa, berrikuntza eta sorkuntza bezalako zereginak garatzeko.

18


CATALOGO IKAS-ART 2011