Issuu on Google+

josÉ manuel prada VEGA

qwertyuioplkjh 8989878787878787878787878787878787878787878787878787 Arte Ederren Fakultateko Dekanoa Salamankako Unibertsitaea Decano de la Facultad de Bellas Artes de la Universidad de Salamanca

A

rtista plastikoa errealitateen birsortzailea edo eraldatzailea da, edo beste modu batera esanda, ilusioen, fikzioen, itxuren eta fantasien sortzaile bat (grekoen fantasmatak). Gaur egungo arteak zalantzan jartzen du, batzuetan, artistaren begiradaren objektibotasuna, eta sorkuntza plastikoaren subjektibotasun saihestezina nabarmen definitzen da. Subjektibotasun horrek, batzuetan ere, teorikoki errealitatea zintzotasunez transkribatzen duten adierazpenak zikintzen ditu: argazkiak, bideoa, zinea. Fikzio plastiko oro errealitatearen estilizazio zehatz bat dela abiapuntu hartzen badugu, planteatu dezakegu adierazpen aldagai abstraktuaren eta figuratiboaren artean tradizioz ezarritako polarizazio metodologikoak zentzua edukitzeari uzten diola arte garaikidearen dinamikan: edozein errealismo era errealitatea aldentzeko modu bat da, eta abstrakzio era oro errealitate motaren bati egindako erreferentzietan hasten eta bukatzen da. Gure ikasleek, oso heldutasun artistiko nabarian, aurkeztutako lanetan erakusgai uzten dute arte plastikoek, duela 25 urte baino gehiago, Salamancako Arte Ederren Fakultateak bere ibilbideari ekin egin zionean, izan duten bilakaera eta aldaketa sakonak. Aurkezten ditugun lan gehienak San Marcos Sarien XV. ediziokoak dira, publiko zabalari gure eskolan ikasten duten artista gazteen lanak ezagutzera emateko helburuarekin sortuak, baliabide tradizionalak azken urteotan sortu direnekin uztartzen dituzten lanak. Guztira 14 lan dira, XXI. mendearen hasierako lengoaia artistikoa osatzen duten adierazpen ildo desberdinak barne hartzen dituztenak. Horien bidez, urtetik urtera, Arte Ederren fakultateetan burututako ikasketak erabat baliozkoak direla egiaztatzen da.

168


CATALOGO IKAS-ART 2011