Page 16

IĂ‘AKI GOIRICELAIA >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorea Rector de la Universidad del PaĂ­s Vasco

.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-

IKAS-ART 2011: ARTEA EKINEAN

.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-

H

irugarren urtez jarraian, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateak Ikas-Art antolatu du, unibertsitate-artearen erakusketa globala. Ikas-Art funtsezko hitzordu bihurtu da gazteen sormena zertan den jakiteko, mundu osoko arte-fakultateetako ikasleen lanaren berri izateko. Gure unibertsitatea gaur egungo artearentzat oinarrizkoa den ekimen honen bultzatzaile nagusi da, eta oso pozgarria da hori UPV/ EHUko kide guztiontzat. Gainera, nabarmentzekoa da Ikas-Art bere jardueren programa zabaltzen ari dela urtetik urtera. Erakusketaz gainera, gogoeta-saio oso bat ere proposatzen digu gazteak egiten ari diren arteari buruz, mahainguru, hitzaldi, tailer eta urte osoan zehar zabalik den komunitate birtual baten bidez. Zalantzarik gabe, Arte Ederren Fakultateetan sortzen ari den artearen erakusketa handi eta zabalena da. Ikas-Art, horrenbestez, aukera ezin hobea da artista gazteentzat, beren lanen bidez esperientziak partekatu eta kontzeptu kreatiboak truka ditzaten. Horri guztiari esker, Ikas-Art ekimen original eta ausarta da, etorkizun oparoa duena, unibertsitate-artearen eremuan dagoeneko erreferentzia bihurtu den erakusketa bikaina. Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet Enkartur Enkarterrietako Turismo Elkarteari, egitasmo honen alde egin duen apustuagatik, eta ezinbesteko babesa eskaintzen diguten entitate publiko eta pribatuei. Denen laguntzari esker, Ikas-Art egitasmoak ezin saihestuzko hitzordu izaten jarraitzen du mundu osoko unibertsitate-artearentzat.

16

CATALOGO IKAS-ART 2011  

art catalog from III International Encounter of University Art

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you