Page 152

Juan Carlos Meana

qwertyuioplkjh 8989878787878787878787878787878787878787878787878787

Pontevedrako Facultade de Belas Artes-eko Dekanoa Universidade Vigo Decano de la Facultade de Bellas Artes de Pontevedra Universidade Vigo

D

enboran zehar mantendu behar den proiektu orotan alderdi bikoitza eman behar da: denbora tarte eta dinamika bat finkatu arte eta, bestalde, esperimentazio sendo bat hil egin ez dadin. Ikas-Art erakusketarekin hirugarren ediziora iritsi gara eta esan dezakegu gertakarian inplikatutako eragile ugarien laguntza eta parte-hartzea duen proiektu bat dela. Horrez gain, behin eta berriro berritzen ari da hobekuntza-espiritu batekin, bai antolaketari dagokionez eta bai lortu nahi diren helburuei dagokienez. Pontevedrako Arte Ederren Fakultatetik, Vigoko Unibertsitatearen barruan, hasieratik iruditu zaigu eskoletan eta ikerketa ikastetxetan agerian dagoen premia bat barne hartzen saiatu den gertakaria dela: garai berdinean ari diren ikasleen eta ikertzaileen arteko topaketa eta elkartrukea bideratzea, euren etorkizuna markatuko duen garai eta euren prestakuntzaren esperientziak okupatzen duen garaia. Ez da txantxetakoa, harekin egiaztatu baita ez dela bakarrik ibiltzen ari, baizik eta, guztion artean konpartitutako esperientzia arinagoa da eta eramateko errazagoa da. Eta hori eskalaz mugitu dezakegu, banakako, kolektibo gisa erabiliz, eta baita instituzio akademiko gisa ere. Etorkizunari begira, gure ustez oso hiruki egokia ematen da, eta hura sakontzen jarraitu behar da, alegia; instituzio akademikoen arteko kolaborazioa, hots; Unibertsitatea parte hartzen duten Arte Ederren Fakultate desberdinen bidez; topaketa bideratzen eta motibatzen duen instituzioa, Enkartur Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera; eta baita antolaketaz arduratzen den enpresa pribatua ere. Gure ustez, lantzen eta sakontzen jarraitu behar den adibide bat da, bakoitzak bere posiziotik ekarri dezakeen hoberena kontuan hartuz. Pontevedrako Arte Ederren Fakultateak dagoeneko hogei urtetik gorako ibilbidea dauka eta esfortzu handia egin du, azken urteotan, Europak exijitzen dituen plangintza berrietara egokitzeko. Arte Ederretako Graduaren bigarren promozioa eta Arte Garaikidearen Unibertsitate Masterraren lehenengoa graduatu berri dira. Sorkuntza eta Ikerketa, hori guztia doktoretza berriekin amaitzen da, unibertsitate ziklo osoaren prestakuntza-eskaera biribilduz. Gure prestakuntza profesionalagoa den ikuspegi baten arabera osatzen da, Liburu ilustratuaren eta Ikus-entzunezko Animazioaren Masterrarekin, eta baita Ehungintza eta Moda Diseinuko Goi Ikasketekin ere (ESDEMGA), erdiesten ari den lorpen bikainekin. Aukera hau aprobetxatu nahiko genuke gertakariaren antolatzaileei eta sustatzaileei esplizituki eskerrak emateko eta laguntza eskaintzeko, gure UPV/EHUko lagunak, eta baita parte hartzen dutenei ere, euren gogo biziarengatik. Horri guztiari esker, hiru edizioetan soilik, Ikas-Art erreferentziazko eta atzera egin ezineko gertakari bilakatu da, Arte Ederren etorkizuneko graduatuen prestakuntzan zehar.

152

CATALOGO IKAS-ART 2011  

art catalog from III International Encounter of University Art

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you