Page 14

José Luis Bilbao >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> Bizkaiko Ahaldun Nagusia Diputado General de Bizkaia

B

erriz ere, eta aurtengoa hirugarren urtea da, ikerkuntza, berrikuntza eta sorkuntza batera aurkezten zaizkigu Ikas Arten. Bilketa kulturala da, hasieratik aurreko ereduekin hautsi zuena eta 2008an egin zen bere lehen ediziotik, hazi ahala, bere burua finkatzea lortu duena. Erakusketa hau Enkarterri eskualdea proiektatzeko bitarteko garrantzitsua izan da eta da, finkatzea lortu du da eta sustraitu egin da gure esparru kulturalean eta nazioartekoan, eta edizio berri bakoitzak adar berria gehitzen dio hasierako enborrari, kultura organismo bizia dela erakutsiz, krisi egoeran murgilduta egon arren arnasa hartzeko eta aire berriak bilatzeko gauza dena. Bizitzarekin gertatzen den moduan Ikas Art ez da gelditzen. Iaz ekitaldiak hartu zituen garrantzia eta neurria itzelak izan ziren eta derrigorrezkoa izan zen hasierako bere kokapenetik, Gueñesko Arenatzarte parketik, Bilbao Exhibition Centreko instalazioetara eramatea. Aurten ekitaldia bi sektorera zabaldu da, modarena eta diseinuarena, Enkarterri eskualdearen garapenean erronkarik garrantzitsuenak bihurtu direnak. Ikas Art beti izan da kasuan kasu ikastetxeetan gora egiten ari diren artista gazteen erakusleihoa; aurten ezaugarri berriak ere baditu eta, alde batetik, moda eta diseinuaren –grafikoa eta industriala- arloetan parte hartzen dutenen arteko sinergien sortzailea da eta, beste alde batetik, ahalegina egingo du Gueñesko Lasier auzoan kokatuko den moda eta altzarien sorkuntzarako etorkizuneko I+G+i zentroaren bidez, eskualdean sektore horiek bultzatzen. Horrela Ikas Art, sortzaile eta joera artistiko berrien bilgune moduan nazioartean duen garrantzia gaindituz, eragile ekonomiko bihurtuko da eta, beraz, arreta gune eta indar erakartzaile bihurtuko da. I+G+i zentroa proiektu baten ostean aplikagarriak izango diren ideien mintegia izango da, bi sektoreetan dagoeneko tradizioa duen Bizkaiko eskualdea modaren era diseinuaren abangoardian jarri nahi duena; Gueñesko paperezko soinekoak, hemendik aurrera, paperezko soinekoak baino zerbait gehiago izango dira eta gaur egun une larriak pairatzen dituen altzarien sektoreak indar berriak jasoko ditu Ikas Artek arnasten dituen aire berriei esker. Harrotasun osoz ikusten dugu berriz ere Ikas Arten bultzada, aldi berean, Bizkairen bultzada dela. Horregatik atsegin osoz jaso dugu gure etorkizuna, ez bakarrik sorkuntzaren arloan baizik eta baita ekonomikoen ere, bideratzen lagunduko digun edizio honetako euskal eta nazioarteko askotarikotasun kulturalaren uholdea.

14

CATALOGO IKAS-ART 2011  

art catalog from III International Encounter of University Art

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you