Page 138

Salvador Conesa Tejada

qwertyuioplkjh 8989878787878787878787878787878787878787878787878787

Murtziako Arte Ederren Fakultateko Irakaslea Profesor de la Facultad de Bellas Artes de Murcia

2

008an agertu zenetik, gertakizun hau Arte Ederren fakultateen arteko topaketa garrantzitsua eta interesgarria bilakatzea lortu du IKAS-ARTek. Aurreko edizioetan bezala, erakusketa erakargarriaz gain, ikerkuntzaren eta irakaskuntzaren inguruko eztabaida-guneak interesgarriak dira oso. IKAS-ART ikasitakoa erakusteko plataforma aparta da, eta baita ikasleen lanen eboluzioa ikustekoa ere. Bertan hartzen dute parte unibertsitateko ikasleen belaunaldi berriek eta ikasketa egiturak sendotzen dira. Murtziako Arte Ederren Fakultateak parte hartzaile guztien arteko eztabaida eta erakundeen arteko elkarlana indartzen laguntzeko asmoz hartuko du parte. Gazteen artea sustatu eta ikasgeletan ikasitakoa gainditzeko xedearekin, gure fakultateko hainbat diziplinaren adierazgarri diren artista taldea proposatu dugu. Artelanen selekzio honekin, gure ikasleen lanak inguru berrian ikusteko aukera aparta dugu, ohiko testuingurutik at, non irakasleak eta ikasleak lasai eztabaidatu ahal izango duten irakaskuntza prozesuei buruz eta jakintzak aplikatzea sustatzeko moduei buruz. Gure ikasleak europar unibertsitate-proiektuan kokatzea zaila dela jakinik, Murtziako Arte Ederren Fakultateak ez du hitzordu hau pasatzen utzi nahi izan, eta urteroko erakusketa honen garrantzia transmititu nahi izan die ikasleei. IKAS-ART gure ikasleen heldutasuna ikasketa praktikoaren bidez bultzatzeko tresna bezala ere ikusi beharra dago. Horrela, gure ikasle askok parte hartuko dutela esan beharra dago, iazko eskakizunen kopurua areagotu da aurten, eta gure fakultateak erakusketa hau ongi hartu duela ikus dezakegu. Ikasten ari diren artista plastikoen talde honentzat, IKAS-ART aurrera pauso garrantzitsua da beraien arte-heziketan. Erakusketa, arte joera berrien erakusleiho izanik, espezializatutako ikusle mordoa erakartzen du eta aukera aparta da gure ikasleak etorkizunean profesional bihurtzeko. Gainera, arte profesional ugari hurbiltzen denez, lotura zuzena dute artearen ekoizpen, erakusketa eta kultur guneekin. Ondorioz, IKAS-ARTek lotura bikaina eratzen du unibertsitatearen eta gizartearen artean eta ikasketari zein hausnarketa kritikoari lotutako praktika artistikoan ikerketaren izaera deskribatzeko orduan lagungarri da. Beraz, eskerrak eman nahi diegu IKAS-ARTen hirugarren edizio hau posible egin dutenei, eta zoriondu nahi ditugu hautatutako ikasleak, haien gogo eta lanarengatik.

138

CATALOGO IKAS-ART 2011  

art catalog from III International Encounter of University Art

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you