Page 124

Salvador Haro González

qwertyuioplkjh 8989878787878787878787878787878787878787878787878787 Dekanoa Decano

D

uela ia laurogei urte, John Dewey-k “El arte como experiencia” argitaratu zuen. Bertan, esperimentazioa defendatu zuen esperientzia estetikorako pribilegiozko bide gisa. Berak “learning by doing” deitu zion, ikasten eginez. Eragin handiko kontzeptu hura printzipio metodologiko gisa sartu da Goi Hezkuntzako Europar Gunearen eraikuntzan. Hain zuzen ere, ikasten eginez, aspalditik printzipio ukaezina izan da arteen goi irakaskuntzan. “Learning by seeing” (hala deitu baitaiteke), halakoa izan da ere. Ez naiz bakarrik arte lan garrantzitsuak behatzeari buruz ari, baizik eta, oso modu berezian, ikasleari, beste ikasleen lanak behatzeak dakarkion prestakuntzarako ahalmenaz. Garai batean Arte Ederren fakultate baten ikasleak izan ginen guztiok bat egiten dugu, sarritan, gure irakaskuntza-iturria ikaskideak beraiek izan direla esatean. Gure fakultateko geletan, garai horretan eta gaur egun ikasleen arteko eztabaida interesgarrietan hartzen dugu parte, lanei eta euren prozesuei buruz, eta hori, zalantzarik gabe, prestakuntzarako erreminta garrantzitsua da. 2008. urteko lehenengo ediziotik, Ikas-Art, Espainiako goi mailako arte irakaskuntzaren topaketa bilakatu da. Horren eraginez, gure ikasleak eta irakasleak, fakultateak berak eskaintzen duen baino eztabaida eta topaketa gune zabalagoan sartu daitezke. Bertaratzen diren ikasleak Espainiako estatuko fakultate guztietan sortutako lanekin aurrez aurre aurkitzen dira, eta baita beste lekukoak ere, eta askotan lan horien egileekin bat egiten dute, ikasten ikusiz egi biribila izateari dagokionez. Malagako Unibertsitatearen Arte Ederren Fakultateak proiektu honetan hasieratik irmo sinesten eta parte hartzen du eta honen antolatzaileei eskerrak ematen dizkie aurten ere gu kontuan hartzeagatik. Ulertzen dugu eztabaida eta topaketa gune honek gure fakultateen arteko harreman instituzionalak sendotzen dituela, eta hein berean, gure hezkuntza metodoen eta proposamenen egokitasunari buruzko eztabaida gunea dela. Gure irakaskuntzak hobetzeko ideiak elkar trukatzeko eta ondorioak ateratzeko aukera ezin hobea da, eta honek garrantzi handia hartu du ikasketa plan berriak ezartzen ari diren une honetan. Malagako Unibertsitatearen Nazioarteko Kultura eta Harreman Instituzionalen Saileko Errektoreordetzari eskerrak eman behar zaizkio, proposamen honen ahalmen handia nabarmentzeagatik, eta aurten ere ekimen honekin bat egiteagatik, bere kolaborazio sendoarekin. Ikasleen lanak dira denok islatzen garen ispilua. Oraingo honetan, Ikas-Art erakusketan baliabide desberdinez ekoiztutako lan batzuk aurkeztuko ditugu, barne hartzen dituen multzo heterogeneoa adierazten eta irudikatzen duten hautaketa bat egiteko asmoz. Lan horiek guztiek ezaugarri bereizgarri berbera dute: lizentziatura eta graduko ikasleek gure fakultatean, klaseko lan bezala sortu dituzte. Ikas-Art erakusketari esker, beste fakultateko ikasleek egindako lanekin erkatu eta bateratu ahal izango dira. Espainian ekoiztutako arte gazteenaren multzo honek, guztioi, biharko artearen aire freskoa dakarkigu. Borges-ek zera zioen “ez dakigu ezer etorkizunari buruz, orainaldia ez bezalakoa izango dela izan ezik”. Ziur nago etorkizuneko zantzuak nonbait aurkituko baditugu, hura gure ikasleen lanen freskotasunean izango dela, dagoeneko, zoragarria izango den etorkizunean parte hartzen duten ikasleak.

124

CATALOGO IKAS-ART 2011  

art catalog from III International Encounter of University Art

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you