Issuu on Google+

Josu Larra単aga

qwertyuioplkjh 8989878787878787878787878787878787878787878787878787

Madrilgo Arte Ederretako Fakultateko Dekanoa Decano de la Facultad de Bellas Artes de Madrid

Lidia Benavides 8989878787878787878787878787878787878787878787878787 Ikas-Art Koordinatzailea, UCM Coordinadora Ikas-Art, UCM

I

kas-Art Unibertsitateko Artearen Nazioarteko III Azoka pizgarria da eta erronka handia Arte Ederren gradua, lizentziaturaren bukaera, masterra edo doktoretzako ikasleentzat.

Aukera paregabea dute etorkizuneko artisten azken ikasketa urteetan egiten duten hainbat diziplinetako lanak elkartzeko. Aukera berezia da, sortzeko estilo puruenean eta gure gizartea islatzen duen sortzeko pentsamolde artistikoko prozesuetan daudelako, artearen merkatuaren eta gure eremu profesionalaren erakusketa zirkuituen egitura berezietan barneratu aurretik. Arte Ederren Fakultate desberdinei irekitako espazio komunean gure ikasleei proiektu artistikoak (naziokoak zein nazioartekoak) erakusteko aukerak, topagune aberasgarria eskaintzen digu ideiak eta ikuspuntuak partekatzeko. Unibertsitateetan jaiotzen den artea ikerkuntzaren eta gero eta diziplina gehiago jorratzen dituen berrikuntzaren fruitu da. Haietan, askatasunak proposamen guztien batura ahalbidetzen du eta hauek jakintza desberdinekin eta haien arteko elkarketarekin aberasten dira. Horregatik, ikasten ari diren ikus artistak Artearen bitartez jakintzaren transmisio dinamikoa sortzen duten planteamendu berrien bila ari daitezke. Norbera ezagutzetik, komunikabideek transmititzen duten informazioa barneratzera, gizarte sare berrietara, antzinako egitura zaharrak berez erortzen ari dira eta lekua uzten ari diete beste moduak asmatzeak behar duen malgutasunari eta egokitzapenari, eta eraldaketa handiak ematen dituzte. Ikas-Artek ikasleek haien lanak sortzeko duten askatasunetik abiatuta eraikitzen dituzten planteamendu anitzak elkartzeko aukera ematen digu. Sortzen doazen proiektuak erakusteak, mundu osoan egiten eta garatzen diren banakako esperientzia gero eta unibertsalagoak, ikusteko eta partekatzeko leku irekia.

110


CATALOGO IKAS-ART 2011