Page 1

Otsagabiko HH-LH-DBHI


Bizikidetza Araudia Bizikidetza Araudia

Bizikidetza Araudiaren helburua ikasleen eskubide eta betebeharrak zehaztea eta bizikidetzaren kontrako jokaerak zuzentzea da. Zuzendu daitezkeen jokaerak, esparru hauetan jazo daitezke: − Eskola-ordutegiaren eta eskolaren barnean. − Eskola-ordutegitik eta eskolatik kanpo, ikasleen eskubideekin eta betebeharrekin zuzeneko lotura badute. − Jarduera osagarrietan eta eskolaz kanpokoetan gertatzen direnak. − Zerbitzu osagarrietan: jangelan, eskolako garraio-zerbitzuan.

Bizikidetza Araudiaren egitura hauxe da: 1. Bizikidetza arauak: 1.1. Ikastetxea 1.2. Ikasgela 1.3. Ikasleria 1.4. Irakasleria 1.5. Familiak 1.6. Zerbitzu osagarriak 1.6.1. Eskola jantokia 1.6.2. Eskola garraioa 2. Bizikidetzaren kontrako jokaerak: 2.1. Jokaerak 2.2. Hezkuntza-arloko neurriak 2.3. Ezartzeko prozedura 3. Bizikidetzari kalte larria egiten dioten jokaerak: 3.1. Jokaerak 3.2. Aringarriak eta larrigarriak 3.3. Hezkuntza-arloko neurriak 3.4. Kautelazko neurriak 3.5. Ezartzeko prozedura

Otsagabiko HH-LH-DBHI

2


Bizikidetza Araudia Bizikidetza Araudia

1. BIZIKIDETZA ARAUAK 1.1 Ikastetxea: 1. Sarrerak eta irteerak ordenan egingo dira, oihu eta korrika egin gabe. 2. Isiltasuna eta errespetua mantenduko da beste pertsonak lanean ari diren guneetan: liburutegirako irteerak, laborategia, komunak, soinketa... beste geletan eragozpenik sortu gabe egingo dira. 3. Komunera joateko uneak gelara sartu aurretik eta jolas-orduak izango dira, Haur Hezkuntzakoak eta salbuespenak izan ezik. 4. Ikastetxearen lokalak eta instalazioak errespetatuko dira. 5. Gela aldaketetan, pasillora ateratzen diren ikasleak modu egokian jokatuko dute. 6. Gelara puntualtasunez agertu behar da txirrinak jotzen duenean. 7. Ikasleak ez dira frontoiko barandetara, zuhaitzetara, hormetara, saskietara edo arriskutsuak izan daitezkeen lekuetara igoko, eta ez dute leihotik burua aterako. 8. Ikasleak ez dira eskola barrutitik (kanpoko patioa, pista eta frontoi estalia) beren guraso, legezko tutore edo erantzule den pertsonaren baimen idatzirik gabe. 9. Eskola ordutegian (jolas-orduak eta jantokiko ordutegia barne) tresna elektronikoen erabilera debekatuta dago: mp3, mp4, telefono mugikorrak, DVD mugikorrak, PSP edo antzeko bideo jokoak, tamagochiak, argazki kamerak... 10. Debekatuta dago tabako, alkohol edo beste drogen kontsumoa edo eskola jardueretan.

1.2. Ikasgela: 1. Ikasgelan puntualtasuna derrigorrezkoa da ikasle zein irakasleentzat, ordena eta bizikidetza erraztuz. 2. Atzerapenak edo hutsegiteak guraso edo legezko tutoreek idatziz, telefonoz edo pertsonalki justifikatu beharko dituzte. DBHn derrigorrezkoa izanen da idatziz aurkeztea. 3. Ikasgai aldaketan ikasleek hurrengo ikasgaiaren materiala prest utziko dute pasillora irten aurretik. 4. Debekaturik dago leihoetara ateratzea eta kanpoko jendeari zuzentzea. 5. Erabilitako papera birziklatu egingo da eta hondakinak zakarrontzietara botako dira. 6. Ikasgelan ematen den azken klasearen ostean ikasleek aulkiak mahai gainetara igoko dituzte eta gela garbi eta txukun utziko dute. 7. Ikasleak ez dira gelatik aterako fotokopiak egiteko. 8. Gelan eta pasilloetan eskolako ordutegian seinalatutako denboratan bakarrik egon daiteke. Jolas-orduetan edo jantokiko ordutegian debekatuta dago gelan edo pasilloetan egotea, irakaslearen baimenarekin eta bere presentzian ez bada, honek jolas-orduaren zaintzaileari jakinaraziko diolarik. 9. Ikasgela bizikidetzarako eta lanerako lekua da. Bertan giro atsegina errazteko, denok gara altzarien garbiketa eta zainketaren erantzule, baita ikaskideen gauzen errespetuaz. 10. Ikasgelan eskolaz kanpokoa den edozein apaingarriren ipintzea tutorearen esku gelditzen da. 11. Ikasgelako informatika tresnen erabilera helburu hezgarrietara murrizten da.

Otsagabiko HH-LH-DBHI

3


Bizikidetza Araudia Bizikidetza Araudia

1.3. Ikasleria: 1. Ikasturteko ordezkariaren aukeraketan parte hartuko du eta DBHk Eskola Kontseiluko ordezkariaren aukeraketan. 2. Ikasleria ikas jardueretara puntualki azalduko da (jarduera osagarriak barne), edozein hutsegite justifikatu beharko duelarik. Eskolaz kanpoko jardueren kasuan, jarduera ez egitekotan ikastetxera etorri beharko du ordutegi lektiboan. 3. Eraikuntza, instalazioak, altzariak eta ikastetxeko materiala errespetatuko ditu. 4. Giza bizikidetza jarrera mantenduko du, ordena, diziplina akademikoa, irakasleriari, ikaskideei eta ikastetxeko beste langileei errespetua adieraziz. 5. Edozein irakasleren argibideak jarraituko ditu, bere tutorea izan ala ez. 6. Adiskidetasun giroarekin bat ez datozen eraso-jokabideak, isekak edo hitz iraingarriak debekatuta daude. 7. Norberaren higiene eta garbitasun egokiak mantenduko dira. 8. Besteen ondasunak errespetatuko dira. 9. Ez da bere erabilerarako ez diren eremuetan sartuko, momentuan arduradun den pertsonak edo irakasleak lagunduta ez badoa. 10. Ez dira onartuko jokabide desegokiak eskolaz kanpoko jardueretan edo jarduera osagarrietan.

1.4. Irakasleria: 1. Puntuala izango da sarreran eta irteeran eta talde aldaketetan. 2. Ikastetxearen Bizikidetza Araudia bete dadin zainduko du, beharrezko neurriak hartuko dituelarik ikasleriak betetzen ez duenean, nahiz eta bere ikasleria ez izan. 3. Zigortutako ikasleriaren eta ikasgelatik ateratzen den ikasleriaren arduraduna izango da.

1.5. Familiak: 1. 2. 3. 4. 5.

Ikastetxearen eta familien arteko bizikidetza eta elkarlana errazteko: Ikastetxeak antolatutako bileretara joango dira. Irakasleriarekin kolaboratuko dute hezkuntza jardueran. Beren seme-alabei eskolarako beharrezko diren materialak emango dizkiete. Beren seme-alabak ikastetxera puntualtasunez, txukun... joan daitezen zainduko dute. Tutoretza bakoitzean ezarritako bisita orduak errespetatuko dituzte, larrialdirik ez bada.

1.6. Zerbitzu osagarriak: 1.6.1. ESKOLA JANTOKIA: 1.6.1.1. Eskola jantokia: 1. Ikasleriak eskuak garbituko ditu jantokira sartu aurretik. 2. Jantokirako sarrera lasaitasunez egingo da, ordenan, korrika egin gabe, bultzatu edo oihu egin gabe. 3. Bazkarian ikasleriak begiraleari eskatuko dio baimena altxatzeko. 4. Ikasleren batek zerbait behar izanez gero, eskua altxatuko du. Ez da beharrezkoa oihu edo txistu egitea. Begiralea ahal duenean joango da. 5. Jantokia heziketarako eremua da. Bertan denetarik jaten ikasten da. Ongi jaten ikasteak ohitura osasungarriak bultzatzen ditu. 6. Ikasleak ez dira janariarekin jolastuko. Ez da jakirik aterako jantokitik. 7. Jantokiko materiala errespetuz erabiliko da: platerak, edalontziak, mahai tresnak... Otsagabiko HH-LH-DBHI

4


Bizikidetza Araudia Bizikidetza Araudia 8. Jakiren bat jan ezin denean, beharrezkoa izango da frogagiria aurkeztea. 9. Ikasleren batek jokabide desegokiren bat duenean, eta arau hauei men egin gabe diharduenean, beharrezko neurriak hartuko dira: a. Jantokian arreta deituko zaio eta bere jarrera dagokion tutoreari adieraziko zaio. b. Bere jarrera desegokia mantentzen bada, gurasoak jakinaren gainean jarriko dira. c. Ikasleek hortzak garbituko dituzte jantokiko jolas-ordura irten aurretik. 1.6.1.2. Eskola jantokiko jolas-ordua : 1. Jantokitik irten aurretik mahaiak garbi eta txukun utziko dira. Mahai bakoitzean hau horrela izan dadin zainduko duen arduraduna egongo da. 2. Ikasleak jolas-ordura bazkaria bukatu ostean aterako dira eta beti begiralearen baimenarekin. 3. Ikasleak patioan eta jokorako edo ikasketarako adierazita dauden eremuetan egongo dira, eskola eremutik atera gabe. Irteeraren bat beharrezkoa denean, familiak idatziz eskatuko dio jantokiko begiraleari. 4. Ikasleek jan ordua baino lehen aterako dute ikasgelatik jantokiko jolas-orduan ikasteko edo jokoan aritzeko materiala. 5. Ikasleak ezin dira leku arriskutsuetara igo: zuhaitzak, paretak, barandak, eskailerak, etab. 6. Zakarrontziak erabiltzeko daude jarrita, espazioak jokorako garbi eta txukun egon daitezen. 7. Patioko zuhaitzak, eremu berdeak eta jokorako materialak zainduko dira. 8. Ikasleak adeitsuak izango dira besteekin: lagunak, kideak, zaintzaileak... Arazoak sortzen badira, borrokan hasi aurretik begiraleari esango zaio. 9. Euria ari duenean edo eguraldi kaxkarra izanez gero barruti itxietan egongo dira ikasleak. Jolas ordua bukatu ostean barruti hauek garbi eta txukun utziko dira. 10. Komunak eskuak eta hortzak garbitzeko eta gure beharrak egiteko dira. Ez dira jokorako edo eztabaidarako lekuak. Banaka joango dira ikasleak komunera begiraleari baimena eskatu ondoren. 11. Txirrina jotzean ikasleak eskolara sartuko dira ordenan, bultzaka aritu gabe eta oihu egin gabe. 1.6.2. ESKOLA GARRAIOA: 1. Ikasleak ez dira eserlekutik altxatuko helbidera iritsi arte. 2. Ikasleak ez dira leihoetara aterako. 3. Eskolako irteeran ikasleak puntualki aterako dira. 4. Autobusa hartuko duten ikasleak zuzenean igoko dira bertara, bidean gelditu gabe. 5. Ikasleren batek eskola garraioa erabiliko ez duenean, beharrezkoa izango da gurasoen baimena autobuseko begiraleari ematea.

Otsagabiko HH-LH-DBHI

5


Bizikidetza Araudia Bizikidetza Araudia

2. BIZIKIDETZAREN KONTRAKO JOKAERAK 2.1. Jokaerak: 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9.

Ikasteko betebeharra ez betetzea. Arrazoirik eman gabe, eskolara berandu iristea edo eskolara ez joatea. Behin baino gehiagotan eskolara beharrezko materialik gabe joatea. Kopiatzea edo beste ikasle batzuei kopiatzen uztea. Adiskidetasun giroarekin bat ez datozen eraso-jokabideak, isekak edo hitz iraingarriak esatea. Pertsonen duintasunaren eta eskubide demokratikoen kontrako berariazko adierazpenak. Irakasleen aginpidea ez errespetatzea eta ikastetxeko langileak beren lanean ez errespetatzea. Hezkuntza-komunitateko kideak edo hari zerbitzu egiten diotenak oker eta begirunerik gabe tratatzea. Baimenik izan gabe, talde batekin batera eskolara ez joatea. Gezurra esatea edo, nahita, informazio faltsua ematea ikastetxeko langileei.

10. Eskola ordutegian (jolas-orduak eta jantokiko ordutegia barne) tresna elektronikoak eramatea edo erabiltzea: mp3, mp4, telefono mugikorrak, DVD mugikorrak, PSP edo antzeko bideo jokoak, tamagochiak, argazki kamerak... 11. Ikastetxeko guneak, material eta ekipamendua baimenik gabe erabiltzea. 12. Nahita, ikastetxeko instalazioak edo materiala edo eskolako komunitateko edozein lideren jabetzak arin hondatzea. 13. Ikastetxea, eskolako garraio-zerbitzua edo ikastetxearekin bisitatutako lekuak zikintzea. 14. Eskola barnean, eskolako garraio-zerbitzuan edo ikastetxeak antolatzen dituen jarduerak egin bitartean tabakoa erretzea edo alkoholdun edariak edate. 15. Ikastetxeak gurasoentzat eta legezko ordezkarientzat banatzen duen informazioa ez helaraztea. 16. Eskolako jardun normala nahasten duen beste edozein huts. 17. Isiltasuna eta errespetua ez mantentzea beste pertsonak lanean ari diren guneetan: liburutegirako irteerak, laborategia, komunak, soinketa... Beste gelatan eragozpenik sortzea. 18. Frontoiko barandetara, zuhaitzetara, hormetara, saskietara edo arriskutsuak izan daitezkeen lekuetara igotzea eta leihotik buru ateratzea. 19. Eskola barrutitik (kanpoko patioa, pista eta frontoi estalia) beren guraso, legezko tutore edo erantzule den pertsonaren baimen idatzirik gabe ateratzea. 20. Gelan eta pasilloetan eskolako ordutegian seinalatutako denboratik kanpo egotea. Jolasorduetan edo jantokiko ordutegian gelan edo pasilloetan egotea irakaslearen baimenik gabe eta bere presentzian. Honek jolas-orduko zaintzaileari jakinaraziko diolarik. 21. Eskolaz kanpoko jardueretan edo jarduera osagarrietan jokabide desegokiak izatea. 22. Arrisku-egoerak sortzen ahal dituzten edozein jokaera desegokia.

Otsagabiko HH-LH-DBHI

6


Bizikidetza Araudia Bizikidetza Araudia

2.2. Hezkuntza-arloko neurriak: NEURRIAK

IRAUPENA

• Ikasleen jolasaldia erabiltzea

NORK Irakasleak (Berak ardura hartzen badu) Zuzendariak

• Eskola jakin batzuetara joaten ez uztea. Eskola horiek irauten duten bitartean, ikaslea ikastetxean dagoela eta agintzen dizkioten jarduera hezigarriak egiten ari dela ziurtatu behar da.

Irakasgaiako hiru eskola gehienez ere

Irakasleak

• Kaltea ordaintzen laguntzeko lanak eginaraztea (12)

Zuzendariak Ikasketa buruak

• Eragindako kalteak konpontzea, ordezkatuz edo diruz ordainduz.

Zuzendariak Ikasketa buruak

• Jarduera osagarrietan edota eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko eskubidea galaraztea (19,...) (beti ere behin baino gehiagotan eman denean, edo eta arrisku larria ikusten denean).

Denboraldi mugatua

• Beste talde batera aldatzea aldi baterako (H.H eta L.Hko lehenengo ziklorako)

Zuzendariak Ikasketa buruak

Irakasleek Zuzendariak Ikasketa buruak

• Eskolako garraio-zerbitzua erabiltzeko eskubidea galaraztea (soilik ikaslearen eskolara bertaratzea bermatuta baldin badago) Bertan gertatu baldin bada.

Hamar bidaia gehienez ere

Zuzendariak Ikasketa buruak (Autobus arduradunaren partaidetzarekin)

• Eskolako jangelako ordutegia aldatzea -L.Hkoek DBHkoen mahaia jarri. -Mahaia eta zorua garbitu (DBH) -Mahaia jarri errekreoan (DBH)

Bost egun gehienez ere

Zuzendariak Ikasketa buruak Jangelako arduradunek

• Kopiatutako edo beste ikasle batzuei kopiatzen utzitako azterketa, proba edo ariketa negatiboki kalifikatzea.(4)

Otsagabiko HH-LH-DBHI

Irakasleek Zuzendariak Ikasketa buruak

7


Bizikidetza Araudia Bizikidetza Araudia

2.3. Ezartzeko Prozedura: Irakaslegoak, zuzendaritza-taldeak ( zuzendariak eta ikasketa buruek ), edo garraio-zerbitzua zein jangelako arduradunek hezkuntza-arloko neurriak ezartzeko ahalmena izanen dute, beti ere, taulak agintzen duena jarraituz. Irakasleek zuzendaritza-taldeari, ikasleari eta ikaslearen gurasoei edo legezko ordezkariei jakinarazi behar diete neurriak hartu dituztela. Hezkuntza-arloko neurrien aurka ez dago administrazio-bidetik inongo erreklamaziorik aurkezterik. Ikasle bati partea ezartzen zaion kasuetan, Ikasketa Burutzak hezkuntza-neurriak ezartzeko ardura hartuko du. Prozedura hau jarraituko da: 1. Gertaera parte bat jartzen duen irakasleak hurrengo zereginak bete beharko ditu: 1.1 Gertaera orria bete eta osatutako partea Ikasketa Burutzan eman 1.2 Inplikaturiko ikasleari parte bat jarriko diogula esan eta hurrengo eguneko jolasgaraian gelditzeko beharra duela ohartarazi gertaera orria zein hausnarketa orria bete dezala. 1.3 Hurrengo egunean jolasgaraiko zaintza duenari komunikatu, parte bat osatu behar dela jakinarazteko. (HH eta LHko kasuetan, partedunen zaintzen zerrenda hartuko da kontuan). 2. Jolas-orduko zaintza duen irakasleak (HH eta LHn partedun zaintzak): Irakasle gelan “Gertaera parteak” izeneko kutxatila egongo da. Jolas-orduko zaintza duen irakasleak beti begiratu beharko du bertan ea parterik dagoen edo ez, aurreko egunean oharrik jaso izan ez duen arren. Era berean, hezkuntza-arloko neurriak aplikatu behar direnean, oharra bertan agertuko da. 3. Ikasleak : Dagokion partea osatuko du, bi orriez osatua: gertaera orria eta hausnarketa orria - Partea betetzeko tokia: ikaslearen gelan. - Non aurkitu fitxak: irakasle gelan egongo den “Gertaera parteak” izeneko kutxatilan eta fotokopiagailuen gelan. - Noiz: egun bereko jolasgaraian edo hurrengo egunekoan. - Arduraduna: jolas-orduko zaintzan dagoena. 4. Zaintza duen irakasleak gertaera orria eta hausnarketa orria Ikasketa Buruari emango dizkio. 5. Bizikidetzaren kontrako jokaera baldin bada (lehenago “falta arina” zena), Ikasketa buruak dagozkion hezkuntza-arloko neurriak jarriko ditu, eta jakinarazpena tutoreari, ikasleari eta gurasoei emango die, azken hauei azal batean sarturik. Ezarritako hezkuntza-arloko neurri hauen aurka ezin da inolako erreklamaziorik egin administrazio bidean. 6. Ikasleak jatorrizko partea zein hezkuntza-arloko neurrien aplikazioaren jakinarazpena etxera eramango du gurasoek sinatzeko, eta bueltan Ikasketa Buruari emango dio. 7. Ikasketa Burutza parte guztiak jasotzeaz eta haien jarraipena egiteaz arduratuko da eta Zuzendaritzako karpeta batean gordeko ditu. Otsagabiko HH-LH-DBHI

8


Bizikidetza Araudia Bizikidetza Araudia

3. BIZIKIDETZARI KALTE LARRIA EGITEN DIOTEN JOKAERAK 3.1. Jokaerak: 1 Irainak, kalumniak, ofentsak, isekak edo umiliazioak, haien aurkako indarkeria fisikoa edo beste mota bateko indarkeria, jazarpena eta hitzezko edo egitezko erasoak. 2 Baimendutakoez beste helburu batzuetarako testuak, irudiak edo soinuak grabatzea. 3 Edozein tresna elektronikoren bitartez edo beste bide batetik, aurreko atalean aipatutako jokaerak ezagutaraztea 4 Nahita, ikastetxeko instalazioak edo materiala edo noren edo besteren jabetzak larriki hondatzea. 5 Asmo txarrez, segurtasun fisikoa arriskuan jartzen duten jokaerak. 6 Ikastetxearen edo beste edozein pertsonaren jabetzak lapurtzea. 7 Bizikidetzari kalte larria egiten dion jokaera baten berri izatea edo haren lekuko izatea eta zuzendaritza-taldeari ez jakinaraztea. 8 Bizikidetzaren kontrako jokaerak errepikatzea. 9 Nahita, gezurra esatea edo informazio faltsua ematea. 10 Ekitaldi akademikoetan beste pertsona baten itxurak egitea eta agiri akademikoak faltsutzea edo lapurtzea. Bereziki larritzat joko da azterketen ereduak edo erantzunen kopiak lapurtzea, eta haiek hedatzea, edukitzea, erostea edo saltzea.La reiteración en la comisión de conductas contrarias a la convivencia. 11 Drogak kontsumitzea edo banatzea, tabakoa erretzea edo edari alkoholdunak edatea behin eta berriz ikastetxeko guneetan, eskolako garraiobideetan edo ikastetxeak antolatzen dituen jardueretan, edo portaera horiek hartzera bultzatzea. 12 Zuzeneko helburutzat ikastetxearen jardun normala galaraztea duen edozein huts edo ekintza.

3.2. Aringarriak eta larrigarriak: ARINGARRIAK

LARRIGARRIAK

• Portaera desegokia berez onartzea eta, hala badagokio, kaltea konpontzea. • Nahita egina ez izatea. • Barkamena eskatzea. • Eragindako kaltea konpentsatzeko zerbait eskaintzea. • Lehenagotik hezkuntza neurriak aplikatu ez izana. • Arau-hausleak bitartekaritza prozesuetan parte hartzeko borondatea izatea, horrelakoetarako aukera baldin badago.

• Premeditazioa. • Ikastetxeko elkarbizitzarako bereziki kaltegarriak diren portaeretan berreslea izatea ikasturte berean. • Eskola elkartekoak diren edo haren zerbitzura jarduten duten kideei kalte egiten dieten portaerak. • Jaiolekuagatik, sexuagatik, arrazagatik, sinesmen ideologiko edo erlijiosoengatik, desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialagatik edo beste edozein baldintza pertsonal edo sozialengatik bereizkeria dakarten ekintzak. • Eskola elkartekoak diren edo haren zerbitzura jarduten duten gainerako kideen eskubideak urratzen dituzten jarduketak taldeka egitera bultzatzea edo animatzea. • Elkarbizitzarako bereziki kaltegarria den edozein jarduketaren publizitatea egitea. • Eragindako kalteak bereziki handiak izatea. • Zuzendu beharreko edozein portaera grabatzea eta/edo hedatzea. • Gertaera orria edo eta hausnarketa orria ez betetzea

Otsagabiko HH-LH-DBHI

9


Bizikidetza Araudia Bizikidetza Araudia

3.3. Hezkuntza-arloko neurriak: NEURRIAK

IRAUPENA

• Eskola ordutegitik kanpora, eskola elkartearen aldeko lanak egitea eta, oro har, instalazioetan, autobusetan, jantokian, materialetan, dokumentuetan edo beste pertsona batzuen gauzetan eragindako kaltea konpontzea (4) • Jarduera osagarrietan eta/edo eskolaz kanpokoetan parte hartzeko eskubidea galaraztea

Ikasturte osoa edo zati bat

• Irakasgai bateko edo hainbateko eskoletara eta, salbuespen gisa, ikastetxera joateko eskubidea galaraztea.

15 eskola-egun gehienez

• Eskolako garraio-zerbitzua edo jangela erabiltzeko eskubidea galaraztea (Bertan gertatu bada arazoa). • Ikasleek aukeran badute eskolako zerbitzuak (garraio-zerbitzua edo jangela) erabiltzea, horretarako eskubidea galtzea.

15 eskola-egun gehienez Ikasturtea bitartean

amaitu

• Salbuespen gisa, ikastetxez aldatzea.

* Hezkuntza-arloko neurriak behin betiko hartu aurretik, kautelazko neurriak har daitezke.

3.4. Kautelazko neurriak: Ikaslea taldez aldatzea aldi baterako. Eskola batzuetara edo ikastetxera joateko eskubidea etetea aldi baterako. Eskolaz kanpoko jardueretara edo jarduera osagarrietara joateko eskubidea etetea. Ikastetxeko zerbitzu osagarrien erabilera etetea.

3.5. Hezkuntza arloko neurriak ezartzeko prozedura: Zuzendariak hezkuntza-neurriak ezartzeko ardura izanen du. Horretarako, berak aukeran, Disziplina Batzordearen laguntza izanen du, aholkulari gisa. Hau izango da prozedura: 1. Gertaera parte bat jartzen duen irakasleak hurrengo zereginak bete beharko ditu: 1.1 Gertaera orria bete eta osatutako partea Ikasketa Burutzan eman 1.2 Inplikaturiko ikasleari parte bat jarriko diogula esan eta hurrengo eguneko jolas orduan gelditzeko beharra duela ohartarazi, gertaera orria zein ausnarketa orria bete dezala. 1.3 Hurrengo egunean jolasgaraiko zaintza duen iarasleari komunikatu, parte bat osatu behar dela jakinarazteko. (HH eta LHko kasuetan, partedunen zaintzen zerrenda hartuko da kontuan).

Otsagabiko HH-LH-DBHI

10


Bizikidetza Araudia Bizikidetza Araudia 2. Jolas-orduko zaintza duen irakasleak (HH eta LHn partedunen zaintzak): Irakasle gelan “Gertaera parteak” izeneko kutxatila egongo da. Jolas-orduko zaintza duen irakasleak beti begiratu beharko du bertan ea parterik dagoen edo ez, aurreko egunean oharra jaso izan ez duen arren. 3. Ikasleak: Dagokion partea osatuko du, bi orriez osatua: gertaera orria eta hausnarketa orria Partea betetzeko tokia: ikaslearen gelan. Non aurkitu fitxak: irakasle gelan egongo den “Gertaera parteak” izeneko kutxatilan eta fotokopiagailuen gelan. Noiz: egun bereko jolasgaraian edo hurrengo egunekoan. Arduraduna: jolas-orduko zaintzan dagoena. 4. Zaintza duen irakasleak gertaera orria eta hausnarketa orria Ikasketa Buruari emango dio. 5. Ohiko prozedura Zuzendariak ohiko prozeduraren tramitazioa bideratu beharko du. Epea: gehienez 3 egun lektibo. 6. Prozedura hitzartua bideratzeko aukera (47/2010 FDko 23. art.) Ikastetxeak prozedura hitzartuaren alde egingo du, ikasleak 47/2010 Foru Dekretuko 23. artikuluko baldintzak betetzen baditu, eta kasu honetan, ikasleak, familiak eta ikastetxeak bizikidetzarako konpromisoa formalizatu beharko dute. 1. Prozedura adostuaren bidea hartzeko, bete beharreko baldintzak: a) Bereziki kaltegarria den portaera aitortzea. b) Kalteturik izanez gero, haiei barkamena eskatzea. c) Ikastetxeak aintzat hartzen dituen beste inguruabar batzuk. 2. Honako kasu hauetan, ezin izanen da espedientea prozedura adostuaren bidez tramitatu: a) Inplikatutako ikasleari horrelako beste prozedura bat tramitatu baldin bazaio ikasturte berean. b) Ikasturte berean, ikasleari aplikatu zaion hezkuntza neurriren bat ez bada bete. c) Ikastetxeak zehazten dituen beste kasu batzuetan. 6.1 Prozedura hitzartua onartzen bada: Zuzendaritzak ikaslea eta gurasoak deituko ditu bilera batera prozedura hitzartuaren abantailak azaltzeko eta prozedura hori erabili edo ez erabili erabakitzeko. Bilerara badoa, eta onartzen badu, Bizikidetza Konpromisoa idatzi eta onartzen da. 6.2 Prozedura hitzartuari uko egiten badiote, edo ikaslea eta, hala badagokio, haren legezko ordezkariak zuzendaritzak deitutako bilerara etortzen ez badira, prozedura arrunta bideratzen jarraituko dugu. Zuzendariak Prozedura hasteko dokumentua beteko du eta ikasleari, haren amari edo aitari edo legezko ordezkariei eta instruktoreari emango die. Instruktorea, zuzendaria bera edo ikasketa burua izango da. Epea: egintzen berri izan eta hirurogei eskola eguneko epearen barrenean.

Otsagabiko HH-LH-DBHI

11


Bizikidetza Araudia Bizikidetza Araudia 7. Alegazioak. Bideratzailea ezestea - Ikasleek edo haien legezko ordezkariek egoki deritzeten alegazioak aurkez ditzakete hasierako dokumentuaren kontra, zuzendariarentzako idatzi baten bitartez. Alegazioekin batera, interesgarri deritzeten dokumentu guztiak aurkeztu behar dituzte. Epe hau dute horretarako: • Prozedura arrunta bideratuz gero, bi eskola-egunekoa, dokumentu hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. • Prozedura hitzartua bideratzeko aukera eman eta interesdunak bilerara etortzen ez badira edo prozedura hitzartuari uko egiten badiote, bi eskola-egunekoa, bileraren eguna igaro eta hurrengo egunetik hasita. - Bideratzailea ezesteko oinarriak izanez gero, ezetsi egin daiteke, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 28. artikuluak xedatzen duen arrazoi bat argudiatuz. 8. Prozedura amaitzeko ebazpena. Erreklamazioak aurkezteko prozedura eta epea - Ikasleak edo haren legezko ordezkariek alegazioak aurkezten ez badituzte edo epez kanpo aurkezten badituzte, gertaerak frogatutzat hartuko dira eta prozedura abian jartzeko Hasierako dokumentua amaitzeko ebazpentzat hartuko da. - Prozedura amaitzeko ebazpena jasotzen den egunetik, eta bi eskola-eguneko epean, hartzen den hezkuntza-arloko neurria berrikusteko erreklamazioa jar dezakete interesdunek, Eskola Kontseiluko presidentearentzako idatzi bidez. - Ikasleek eta haien legezko ordezkariek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Nafarroako Justizia Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salan bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. 9. Egokitzat ikusten diren kasuetan, bitartekaritza eskeiniko da, eta eginez gero, aringarria bezala hartuko da. 10. Ikasketa Burutza parte guztiak jasotzeaz arduratuko da eta Zuzendaritzan karpeta batean gordeko ditu. 11. Dagokion hezkuntza-arloko neurria betetzen amaitu eta bi urteko epean, ikastetxeak prozedurak bideratu bitartean sortzen diren dokumentuak deuseztatzeko betebeharra du.

Otsagabiko HH-LH-DBHI

12

Bizikidetza araudia 2012 definitiboa 2012 10 30ean eguneratuta  
Bizikidetza araudia 2012 definitiboa 2012 10 30ean eguneratuta  
Advertisement