Page 1

Santa Agedan kantu kantari Igeldon Igeldon batera eta bestera ibili gara etxe guztiak pozten kantuz Santa Ageda bezperan gure herriko ohitura zahar hau aurten ere baitugu berritu. Aurten, baina, kopla berriak! 3.zikloko ikasleek asmaturik Aitor Mendiluze bertsolariarekin kopla majo askoak, umoretsuak ta eskatzea libre denez...


MENDIZORROTZ Otsailaren 4a da eta Horregatik Mendizorrotz Gu eskolatik atera gara Eta kantatzera gatoz. Gure eskola oso urrun dago Eta etorri gara hotzez Zuen kroketak onenak dira Eta eman batzuk mesedez.


Denda txiki

Kopla kantari gatoz guztiok Denda Txikiren aurrera Otsailaren 4a da eta Goseak gatoz honera.

Ohitura zaharra aukera bat da Zuei zerbait eskatzeko Litxarkeriak nahi genituzke Gaurko festa ospatzeko.


Sagardotegi batean gaude Calonge dauka izena Igeldoko bakarra da eta Gipuzkoako onena.

Etxera bueltan joan gaitezen Sabela ondo beteta Hemen eskatu behar ditugu Sagardoa eta txuleta.

CALONGE


Diseinatzaile aritzen zera Ohial zatien artean Gauza politak ikusten dira Zure eskaparatean

Soineko eta bluxa beltz hauek Modaz pasa direlako Jantzi berriak josi itzazu Santa Agedatarako.

DISEINATZAILEA


Plaza erdira ere eskera Etorri garelako gu Txisturik jotzen ez badigute Txapela pasako dugu Igeldo herri dotorea da On eta eskuzabala Eta eskatu dugun guztia Mesedez eman dezala

P L

A Z A N

Dios te salve, ongi etorri Gabon jainkoak diela Legereakin kunpli dezagun Santa Ageda bezperan

Santa agedan kantu kantari igeldon  
Santa agedan kantu kantari igeldon  
Advertisement