Page 1


1. Gure aitona zenak kontatzen zuen, aspaldian jentilak bizi zirela mendian. jentilak pertsona erraldoi eta indartsuak ziren.


2. Haietako jentil batek iker zuen izena. ikerri gehien gustatzen zitzaiona harriak urrutira botatzea zen eta guztien artean hoberena zen bera.


3. Egun batean, ikerrek harri handi bat urrutira bota zuen eta jolasten ari zen jentil bati hanka apurtu zion nahi gabe.


4. Ondoan, errekan zebilen lamia batek dena ikusi zuen eta ikerri egin zuena esatera joan zen.


5. Iker korrika joan zen jentilarengana laguntza emateko. hura ikusi zuenean hanka sendatzeko zerbait pentsatzen hasi zen, baina berak bakarrik ez zekien sendatzen.


6. Orduan mariri deitzea erabaki zuen. mari naturaren zaintzailea zenez, naturako gauzak erabiliz sendagaiak prestatzen zekien.


7.

Iker mariren kobazulora joan zen eta laguntza eskatu zion.


8. Marik bazekien iker oso txintxoa zela eta sekula ez zituela gezurrik esaten, horregatik laguntza ematea erabaki zuen.


9. Zauritutako jentilarengana joan ziren eta hosto batzuk erabiliz hanka sendatzeko sendagai berezi bat prestatu zuen.


10. Jentilak eskerrak eman zizkion mariri eta ikerrek barkamena eskatu zion.


11. Hortik aurrera, iker harriak botatzean kontuz ibiltzen zen eta horrela denek primeran pasatzen zuten


Iker jentila eta Mari  

Iker harriak botatzen aritzen den jentil bat da

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you