Issuu on Google+

HISTORIAURRETIK HISTORIARA

-Idazkeraren sorrera, duela 5000 urte Mesopotamian kuneiformea eta Egipton hieroglifikoa kuneiformea

hieroglifikoa

-Hirietatik inperioetara, paktuen bidez edo gerraz inperioak sortu zituzten ibai handien inguruan‌ Mesopotamia: Tigris eta Eufrates

India (Pakistan): Indus

Egipto: Nilo

Txina: Yangtse eta Huang Ho

-Inperio edo ibaietako zibilizazio hauek 3 ezaugarri zituzten: +Botere politiko oso indartsua, erregeak armada eta funtzionarioak +Gizarte oso hierarkizatua, pribilegiatuak eta menderatuak +Eraikuntza lan handiak, kanalak, jauregiak, tenpluak, hilobiak‌ MESOPOTAMIA 1.-Kokapena -Bi ibaien artean kanalei esker nakazaritza oparoa, herriak asko hasi. Gainera merkataritzarako ondo kokatua -Bi eskualde: Kaldea eta Asiria


2.- Gertaerak (bilakaera historikoa)

-K.a. 3000-K.a. 2330 Sumertar hiri estatuak nagusi. Agintea errege-apaizen esku, Lagash-ko Gudea adibidez -K.a. 2330-K.a. 1800 Sargon I.ak sumertar hiriak menderatu eta Akadtar inperioa sortu zuen -K.a. 1800-K.a. 1356 Babilonia hiria eta Hamurabi erregea nagusi -K.a. 1356-K.a. 612 Asiriarrek izan zuten agintea, aipatzekoak Asurbanipalen konkistak -K.a 612-K.a. 539 Inperio neobabiloniarra, Nabukodonosor II.a ‌ -K.a 539 tik aurrera Persiarrek izan zuten zonaldeko boterea Alexandro Handiak Mesopotamia guztia konkistatu zuen arte 3.- Bizimodua a.- Biztanleria eta lana -Pribilegiatuak +Aristokrazia: erregea eta nobleak, lurrak eta karguak zituzten +Apaizak: Tenpluetan errituetaz arduratzen ziren, lur eta lantegien jabe gobernuan ere laguntzen zuten +Funtzionarioak, eskribak botere nahiko -Pribilegio gabeko askeak +Nekazariak +Eskulangileak -Esklabuak: Gauza izaera


-Emakumeak: Gizonen jabetza b.- Kultura eta erlijioa -Politeistak ziren. Jainkoak natura fenomenotan, ametsetan‌agertzen ziren +Enlil: Haizearen jainkoa +Ishtar: Gerra, maitasun eta ugalkortasunaren jainkosa

4.-Artea a.- Arkitektura

-Eraikuntzan erabilitako materialei dagokionez adreilua, pezoa eta esmaltezko lauzak aipa ditzazkegu, beraz aztarna gutxi

Adreilua

Esmaltezko lauzak

-Ekarpenak aipatzean arkua eta ganga nabarmendu daitezke

-Herriak harresiz inguratuta eta ate gotortuekin. Kaleak estuak eta

Ishtar-eko atea Babilonia

etxeak orden Gabe pilatuak

-Eraikin nagusiak: Jauregiak eta tenpluak (administrazio eraikin eta jainkotegia‌Zigurata)

Persepolis-ko apadana

Ur-eko zigurata


b.- Eskultura

-Errege sumertarren bultu borobileko eskulturak (frontalak, mugimendu gabekoak eta begi haundiko aurpegiekin) eta erliebeak (eszena politiko edo erlijiosoak) baketsuak dira Lagash-eko Gudea

Hammurabi-ren kodea

-Aldiz asiriarren erliebe eta lamassuak ez dira horren baketsuak. Eta persenak ere ez. Errege asiriarra lehoia ehizatzen

Lamassu

Susa-ko arkulari hilezkorrak

EGIPTO 1.-Kokapena -Nilo (oso erregularra) ertzetan lur beltzak, oso emankorrak. Halere badaezpada dikeak, kanalak‌ Nilo komunikabide ezin hobea gainera -Harago lur gorriak (basamortua), ez emankorrak baina garrantzitsuak ere: +Babesa +Materialak


2.-Gertaerak (bilakaera historikoa)

-K.a. 3100-K.a. 2200, Inperio zaharra, Menesek Ipar Egipto eta Hego Egipto batu zituen eta faraoiaren boterea finkatu zen Menfis-en. Beste faraoi nabarmen batzuk: Keops, Kefren… Nomarkak indartu ziren eta krisia -K.a. 2050-K.a. 1800, Erdiko inperioa, boterea Tebas-en orain eta hedapena Nubia aldera Gero Hiksoen inbasioa -K.a. 1580-K.a. 31 Inperio berria, goren aldia, Libia, Siria… aldera hedatu ziren. Faraoi nabermenak: Tutmosis I, Amenofis III, Akenaton, Ramses II… Azken mendeak atzerritarren menpe 3.- Bizimodua a.- Biztanleria eta lana -Faraoia: Jainkotzat zituzten, gainera botere guztiak bereganatzen zituzten, gobernua, legeak armada…Kargu hereditarioa zen (dinastiak) -Pribilegiatuak: +Nobleak: Faraoiaren ingurukoak, probintziak gobernatzen zituzten


+Apaizak: Erlijio errituak egiten zituzten +Funtzionarioak, eskribak: Biltegien kontrola eramaten zuten -Pribilegio gabeak: +Nekazariak, eskulangileak, merkatariak -Esklabuak: gauzak, normalean gerra presoak -Emakumeak: Eskubide eta askasun batzuk zituzten, jabetzak izatekoa esaterako. Argi, batzuk faraoi izatera iritsi ziren Hatsepsut edo Kleopatra adibidez b.- Erlijioa -Politeistak ziren (Amon, Ra, Osiris, Isis, Horus‌) eta izaera guztietako jainkoak zituzten naturako elementuak, animaliak, pertsonak‌ -Errituak egiten zituzten unibertsoaren orekari eusteko (Nilo‌) 4.-Artea -Erlijio, hileta-erritu eta botere politikoaren guztiz mendean egon ziren aintzinako Egiptoko arte moldeak a.- Arkitektura -Eraikin esanguratsuenak:

+Hilobiak: hil osteko bizia beraz garrantzitsua momifikazioa eta hatua. Hilobi tipoak kronologikoki: Mastabak, piramideak eta hipogeoak.

Zoser-en piramide mailaduna Sepsheskaf-en mastaba

Gizeh-ko piramideak

Erregeen haraneko hipogeoak


+Tenpluak: Jainkoen etxeak, hilezkorrak beraz harriz eraikiak. Eraikin dintelatuak ziren eta egitura jakina zuten

Luxor

Abu Simbel

b.-Eskultura, pintura eta beste arte batzuk: - Nabarmenak diren ezaugarri batzuk aipatuko ditugu lehenik eta behin: Aldaketa gutxi, perspektibarik ez, idealizazioa‌ +Eskulturak

Kefren

Amon, Hatsepshut koroatzen, erliebea Karnak-eko obelisko baten.


+Pinturak: Hilobietako pinturak helburu bikoitza zuten: *Erlijiosoa (hildakoari adierazi nola jokatu). *Lehengo bizitza gogoratu

+Beste arte batzuk: Luxuzko objetoak

Osiris arimak pisatzen Tutankamon-en hileta maskara


Historiaurretik historiara