Page 1

- METODOLOGIA Lehiakortasuna ekidetzea bilatzen duen sekuentzia honetan ikaslen autonomia garatzea oinarrizkoa da. Beraz, ikaslearen autonomia bultzatzen duen metodologia erabiliko dugu. Gure sekuentzian beraiek izango dira protgonista irakasleen azalpenik ez dutelako jasoko, hauek paperan idatzita egongo dira eta bakoitzak duen roolaren bitartez hau atera beharko dute aurrera. Nola? Txoko bakoitzean paperean idatzita dagoen erronka irakurri eta hau pausoz – pauso gauzatu egin beharko dute. Hala ere haurrentzak zerbait ulergaitza izango balitz, beti dute guregana jotzeko aukera. Sekuentzia hau 5 saioz osatuta egongo da. Lehen saioa teorikoa izango da, non gure gelako haurrei erronka kooperatiboen sekuentzia nola burutuko dugun azalduko diegun. Hasteko, burutzen dugun saio bakoitzean, gure haurrek bost erronka gainditu beharko dituzte. Haurrak taldeka egongo direnez, taldekide guztiak hartu beharko dute parte jokoan, eta honetaz gain, gimnasioan edo patioan prestauta dauden bost erronka horietatik pasa beharko dira derrigorrez. Beraiek ondo kudeatu beharko dute txoko bakoitzean egon beharko duten denbora. Hauetariko erronka bat gainditzea lortzen dutenean, bertan dagoen paper batean taldearen izena jarri beharko dute (erronkaren izenaren ondoan), eta korrika libre dagoen beste erronka baterantz habiatu beharko dira. Desafioren bat pasatzea lortuko ez balute, ez litzateke ezer gertatuko. Beste joko batera joan, eta beste erronka batekin hasteko aukera izango dutelako. Beraien artean haserretuko balira ere, lasaitze txokoa deituriko zonara joan beharko lukete, bertan aho eta belarri bat egongo dira, eta hitz egiteko txanda errespetatuz, gatazka argitu beharko lukete. Hala ere, beraien artean gatazka egoteak, arazoa ekar diezaieke beren taldekoei, erronkak, taldeko guztiak ez badaude, ezingo dituztelako burutu. Horregatik, ahalik eta gutxien haserretzen saiatu beharko dute. Guztira, hogei bat erronka burutu beharko dituzte, eta hauetatik talde guztiek ahalik eta gehien gainditu beharko dituzte sekuentzia osoan zehar. Amaieran, beraiek firmatutako


orriak ikusi ahal izango dituzte erronka zailenak zeintzuk izan diren begiratu ahal izateko eta guztien artean nahi izango balute konparazioak, galderak... burutzeko. Goian aipatu bezala, 5 saioz osatuta egongo da sekuentzia hau, lehenengoa saioa teorikoa izango da, eta azkena berriz, guztiok batera parakaidasarekin hainbat jolas kooperatiboetan mugilduko dira.

Metodologia