Page 1

Garai berriak Europan, Frantziako iraultzaren ondoren, burgesiak defendatzen zuen botere ordezkatzailea ezarri baizen.Garai berriak Espainian, ideia berri horiek bultzatuta, herriaren eta elizaren interesen aurka, pentsamendu liberalen erreformek sortu zuten egonezinak “GERRA KARLISTETAN” lehertu baiziren. Gerra horien arrazoi nagusienak ez ziren dinastía arazoak izan, antolaketa soziak eta polítiko ezberdinen aurkako jarrerak baizik.Karlistadetan bi ikuspegi kontrajarri ziren: • Pentsamendu liberalak, erreforma eginez, burgesiaren interesak defendatzen zituenak • Karlistak (herria eta eliza) Beraien bizibaldintzak bermatzen zituzten Foruak aldarrikatuz.(Euskaldunen aintzinako ohiturak lege bihurturik) KARLISTADETAN 3 UNE GARRANTZITSU BEREIZTEN DIRA: 1) LEHEN GERRA KARLISTA( 1833-1839) Espainako afera dinastikoaren aldarrikapena oinarriturik hasitako gerra eta ondoren foruen aldarrikapen sutsua bihurtu zena Gerra honen irudi, ikur Zumalakarregi izan zen, erahil zuten arte karlistak nagusitu baiziren. Gerra hau BERGARAKO KOBENIOAREN (Generalen tradizioa) SINADURAREKIN bukatu zen. Konbenioaren ondoren, Euskalerriko soberania eta foruak Espaniako gorteen eskuen baitan gelditu ziren. 2) FORUEN AURKAKO ERASOALDIAK 1833-1872 Hamarkada horietan Foruen aurkako erasoak behin eta berriro ematen ziren (Ley paccionada, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoko foruak desagertzen dira nahiz eta 1844 berreskuratu…) 3) BIGARREN GERRA KARLISTA 1872-1876 Borboitarren arrama ezberdinen arteko gatazka dinastikoak leherarazi zuen. Denboraldi honetan karlistak Euskalerrian administrazioa paralelo sortu zuten eta foruek erregulatzen zuten Euskalerriko gizartea. Karlisten arteko ezadostasunaz balaturik liberalek garapena lortu zuten eta karlismoaren zati integrista Alfontsoren alde jarri zen. Liberalen garapenak ondorio larrriak ekarri zituen euskaldunentzak i • Erreforma liberalak ezarri ziren herriaren bizibaldintzak erabat aldaltuz. • Estatu espainola indartu zen. • Foruak baliogabetu ziren…………………….

EUSKALDUNEN FORUEN ETA SUBIROTASUNAREN GALERAK NAZIONALISMOAREN HAZIA LORETU ARAZIKO ZUEN LURRAK ONGARRITU ZITUEN


Gerra karlistak  
Advertisement