Page 1

Erresumaren jarraipena Behe Nafarroan

Nafarroa garaiaren konkista amaituta, saiakera batzuen ondoren, Espainiak galdutzat eman zituen bortuz aparteko lurrak eta 1530an Karlos V.a enperadoreak behin betiko egin zion uko Behe Nafarroari. Horrela, Enrike II.ak lurralde honekiko subiranotasuna gauzatu ahal izan zuen eta ondorioz, erresuma zaharrak jarraitu ahal izan zuen. Donapaleuko hiria izan zen erresumaren hiriburu eta bertan biltzen ziren erresumako gorteak. Enrike II.aren eta Nafarroako Margaritaren garaian Nafarroako erresuma Europako kultur eta politikaren erreferente izan zen, erlijio arrazoiengatik jazarpena jasatzen zuten goi mailako intelektual europar asko babestu baitzituzten.

Enrike II.aren ondorengoa bere alaba Joana III.a izan zen. Bere garaian eman ziren euskara literatur lehen idatziak, Bernat Etxepare eta Johanes Leizarragaren eskutik. Honek “Testamentu Berria” euskaraz idatzi zuen. Esan dezakegu erregina honek nabarrismoaren sorrera bultzatu zuela.

Azken erreginaren ondorengoak Enrike III.a 1589.urtean Frantziako erregetza eskuratu zuen Enrike IV.a izenarekin. Ordutik aurrera hasi zen Borboi dinastia Frantzian, bi erresumen titulua zuen erregearekin: “Roy de France et de Navarre”. Baina Behe Nafarroa, Biarno, Zuberoako bizkonderria, Lapurdiko lurrak, Baionako alkatetza ez zituen erabat Frantziako koroan integratu eta nolabaiteko independentzia mantendu zuten. Harik eta 1620an, “batasuna ediktuarekin” Frantziak eta Behe Nafarroak bat egin zuten arte. Nafarroa erresuma independiente izateari utzi zion eta Lapurdi eta Zuberoak foruen murrizketa esanguratsua pariatu zuten.Egoera hau, 1789.urte arte mantendu zen, Frantziar iraultzarekin batzar nagusiek Nafarroako errege titulua ezabatu baitzuten eta Foruen deuseztapena ere.

Gaur egun, Nafarroa Behera, Lapurdi eta Zuberoarekin batera, Frantziako Akitaniako parte da, Pirineo Atlantikoak departamenduaren barnean.

Erresumaren jarraipena behe nafarroan  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you